Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria. · Herritarren partetik kexa asko...

9
Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria.

Transcript of Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria. · Herritarren partetik kexa asko...

Page 1: Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria. · Herritarren partetik kexa asko jasoten doguz txakurren gora behera. Batez be, txakurren ka-kak eta solte dabiltzan

Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria.

Page 2: Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria. · Herritarren partetik kexa asko jasoten doguz txakurren gora behera. Batez be, txakurren ka-kak eta solte dabiltzan

2 3

ZE BARRI : 4 .ZENBAKIA

Martxoaren 30eko plenoan onartu ziran 2015eko udal au-rrekontuak. Aurtengo hasierako aurrekontua guztira 1.940.000-koa da, eta honetatik 552.640 izango dira inbertsinoetarako, azken urteotan baino nahiko gehiago. Izan be, Udalak Olaso industrialdean daukan partze-la industriala salduko dau, eta horren salmentagaz 400.000 euro inguru atara ahalko dirala aurreikusita osatu da aurtengo aurrekontua. Salmenta horren tramitazinoak egin eta burutu ondoren, erabilgarri egongo li-tzateke diru hori.

UDALAREN ALDAKETALau urte pasau dira, batzuentzako arin eta beste batzuentzako ez hain arin, baina pasau dira. Uda-letxean jardun dogunon partez, berritxuarroi es-kerrak emon eta hurrengora arte esateko ordua heldu da. Ziur danak ez doguzala ondo egin, bai-na betiko moduan, egiten dabenak dauka txar-to egiteko arriskua be. Krisian sartuta, urte go-gorrak izan dira, sarritan nahi ta ezin ibili gara, baina gogorrena gainditu dogula emoten dau, eta aurrera begira udaletxearen egoera be orain dala lau urte baino hobea dalakoan gagoz. Amaitzeko, eskerrak emoten deutsueguz lau urte honetan bi-delagun izan zarien danori, eta hurrengo etorriko diranei onena opa deutsegu. Gogoratu, bozkatze-ko aukera dozuen guztiok maiatzaren 24an dozue hitzordua. ESKERRIK ASKO!

PLAN OROKORRAUdaletxeko teknikoek plan orokorraren hasiera-ko onarpenari egindako alegazioen erantzunak prestatuta dituzte, eta epe laburrean bidaliko ja-kiez interesauei. Horrez gain, maiatzean zehar emongo jako planari onarpen probisionala. Ho-rren ondoren, bere bidea jarraituko du plan oro-korrak, tartean Bizkaiko Foru Aldundira eta Eus-ko Jaurlaritzara bialdu beharko da, erantzunak jaso… harik eta behin betiko onartu arte.

AU

RK

IB

ID

EA

UDALAUDALAREN ALDAKETA

ALBISTE BATZUK

SANTA ESKEAJUBILAUEN LOKALAREN

INAUGURAZIOA INAUTERIAK

Argitaratzailea: Lege Gordailua:

Diseinua:Maketazioa

eta inprimaketa:

Berriatuko Udala BI-1098-2014 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu)

IBEGRAFIK www.ibegrafik.com

2015EKO AURREKONTUA

ARGAZKIAK

ELKARRIZKETA / ERREPORTAJEA:

ALBISTE LABURRAK

KULTURAGENDA

3

2

4

67

8

10

15

14

3

BERRIATUKOTXIRRINDULARI ALKARTEA

2015EKO AURREKONTUA

EGIN BEHARREKOA AURREKONTUA

1 Erribera 26, jubilatuen lokalaren erreforma 11.000,00 €2 Augustoneko teilatua konpontzea 20.000,00 €3 Mendibarren Frontoia: taberna aldearen teilatua eta argiteria 55.000,00 €4 Frontoi zaharra konpontzea 10.000,00 €5 Plazako umeentzako jolas parkea handitu eta barriztatu 100.000,00 €6 Auzo bideak eta Ibilbideak 195.000,00 €7 Frontoi atzean udalerako almazena eta aparkalekua 90.000,00 €8 Etxe-pintxo inguruko urbanizazio proiektua idaztea 10.000,00 €9 Hiri antolamendu plan orokorra 25.000,00 €10 Gaztetxea osatzen daben moduloak erostea 5.400,00 €11 Baserrietako seinalizazioa 31.240,00 €

GUZTIRA 552.640,00 €

Page 3: Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria. · Herritarren partetik kexa asko jasoten doguz txakurren gora behera. Batez be, txakurren ka-kak eta solte dabiltzan

4 5

UDALA: ALBISTE BATZUK UDALA: ALBISTE BATZUK

Berriatuko mapa 2012ko abendutik dago eginda, baina kaleratu barik egon da. Mapa honetan, besteak beste, alde batean kale izendegia edota Berriatuko bideen inbentarioan jasotako bide publikoak agertzen dira (gorriz lehen mailako bideak eta horiz bigarren mailakoak), eta beste al-dean leku interesgarriak edota Berriatuko Ibilbideen Proiektua jasoten dau, herrian egin daitezkeen hainbat ibilbide agertzen dira bertan (Erri-berako ibilbidea, Mugetako ibilbidea, Ermitetako ibilbidea, Madalenako ibilbidea, Merelludiko ibilbidea eta Asterrikako ibilbidea). Baina kontua da ibilbide guztiak ez dagozala erabilgarri, horregatik erabagi zan mapa-ren banaketa atzeratzea, ibilbideak egokitzeko lanak laster egingo zirala-koan, baina beharrak luzatzen joan dira. Halan da be, bide gehienak era-bilgarri dagozala eta, mapa kaleratzea erabagi da. Beraz, nahiz eta mapa etxeetara banatu dan, herritarrei esan beharra dago ibilbide danak ez da-gozala egiteko moduan. Aurrerantzean, Udalaren asmoa apurka-apurka ibilbide guztiak zabaltzen joatea da.

Egunotan, hondakinen kudeaketan egiten ari garen aldaketei buruzko eskutitza eta hon-dakinen hiztegia jasoko zenduezan etxeetan (edo ostantzean, laster jasoko dozuez). Askok ikusi dozuen moduan, herri gunean auzo-kon-postaguneak preparetan gabiz, eta autokon-postadoreak be banatuko dira izena emon-dakoen artean. Orain dala urtebete egindako deialdian, 40 herritarrek emon eben izena au-tokonposta egiteko, eta beste 50ek auzokon-postean parte hartzeko. Konpostajean parte hartuko daben guztieri konpostajea egoki egi-teko ikastaroa emongo jake. Horrez gainera, behar dan tresneria be jasoko dabe. Konpos-taje proiektuan parte hartu nahi badozu eta oraindino izena emon ez badozu, deitu uda-letxera, eta holan taldeak egin ahala proiek-tu honetara jentea batzen jarraituko dogu.

ZE BARRIren aurreko zenbakian azaldu gen-duan legez, birziklapen gune barriak be ipi-ni dira. Lehen kontenedore bakarra egoan leku batzuetan orain gune konpletoak ipini dira: Antxikoa, Okola, Asterrika, Saizar sarre-ra eta Aierin ipini dira edukiontzi barriak, gu-neak osatzeko. Lehendik egozanak kontau-ta, 13 dira orain dagozan gune konpletoak.

Eta zer lortu nahi da aldaketa guzti honekin? Bai konpostajearekin eta bai gune konpletoekin, birziklatze tasa igotzea da helburu nagusietako bat. Izan be, azken urteetako herriko birziklatze tasak oso baxuak dira; ez dira %30era be heltzen.

Bestalde, ondo sailkatuta jasotzen diren honda-kin batzuetatik, papera eta kartoia adibidez, diru sarrerak lortzen dira. Beraz, zenbat eta gehiago jaso, diru sarrera gehiago. Sailkatzen ez dan hon-dakina ostera, erretera eroaten da eta dexente ordaindu behar da. Horretarako ezinbestekoa da herritar guztion inplikazinoa. Zer egin dezakegu?

Hondakin bakotxa bere kontenedorera bota (hiztegia erabili).

Konpostajean parte hartu

Eta ahal danik eta hondakin gitxien sortu. Gogoratu buruhauste gitxien emoten daben hondakina sortzen ez dana dala.

HONDAKINAK

ESKOLA HANDITZEKO PROIEKTUAREN EGOERA

HERRIKO MAPA

TXAKURRAK

4 5

Aurrez esan zan moduan, eskola handitzeko obra uda honetarako egoan aurreikusita, baina lanok atzeratu egingo dira. Udalaren aldetik proiektua idatzi, onartu eta aurrera eroateko hainbat pausu eman dira. Hauen artean, Jaurlaritzako Hezkun-tza Sailak atera eban diru-laguntza batera aur-keztu zan proiektua abenduan. Ondoren, Hez-kuntza sailekoak udalarekin harremanetan ipini ziran proiektuaren nondik norakoak hobeto eza-gutzeko, eta beraiekin batzartu ostean, proiek-tua beraien eskuetan dago eta aztertzen ari dira. Adierazi dabenez, euren asmoa 2016 urtean es-kolak daukan arazoari urtenbidea emotea da, eta proiektua eurek eroango dabe aurrera. Momentu honetan, Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren behin betiko erantzunaren zain dago udala.

Bestalde, datorren ikasturterako matrikulazioei begiratuta, dagoen gela kopurua nahikoa izango da 2015-2016 ikastartuterako. Horrela ba, atzera-pen honek ez dau lehen dagoen baino arazo haun-diagorik sortuko.

Herritarren partetik kexa asko jasoten doguz txakurren gora behera. Batez be, txakurren ka-kak eta solte dabiltzan txakurrak izaten dira kexen arrazoia. Honen aurrean, herritar danek jakin beharrekoa da udalak ordenantza bat badaukala hau arautzen dabena eta herritar guztiok bete beharrekoa dana. Puntu garran-tzitsuenak, batez be, honek dira:

1- Txakurrak lotuta eroan behar dira beti.

2- Txakur arriskutsuak lotuta eta muturre-koarekin (bozalarekin) eroan behar dira.

3- Txakurren gorotzak jabeak jaso behar ditu: lorategietan, bide eta plaza publikoetan, etb.

4- Txakurrak udalean zentsauta egon behar dira, identifikazio kodea eraman behar dabe eta jabeak txakurraren osasun kartilla izan behar du.

5- Txakurra hil edo desagertzen danean, edo jabea etxez aldatzen danean, 10 eguneko epean jakinarazi behar zaio administra-zioari.

Ordenantzaren puntu batzuk dira honek, bere osotasunean ezagutu nahi dabenak, udalean du eskuragarri. Danon ardura da he-rriko arauak betetzea.

ZAINDU HERRIA, ERRESPETATU BERRITXUARRAK

EIT (ERAIKINEN IKUSKARITZA

TEKNIKOA)2014ko ekainean indarrean jarri zen 80/2014 de-kretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (ITE erderaz) arautzen da-ben legea. Zer dino lege honek? Labur labur esan-da hau dino: 2017ko ekainaren 27an 50 urte bete-ta daukiezan etxebizitzek EIT azterketa teknikoa egin behar dabe 2018ko ekainaren 27a orduko. EIT azterketa hau jasoko daben txostena arki-tekto batek edo arkitekto tekniko (aparejadore) batek egin behar dau eta ondoren udaletxean en-tregau, baina lan hau egiteko kontratazinoaren ardura jabegoarena da. Azterketa honek, beste gauza batzuen artean, eraikinaren kontserbazino egoera jaso beharko dau. Dena den, epe laburrean, udalean ditugun datuen arabera EIT egin behar daben etxebizitzetako jabeek eskutitza jasoko dabe informazino gehiagorekin eta egin beharre-koa hobeto zehaztuta. Azken ordurako ez uztea gomendatzen dogu.

Page 4: Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria. · Herritarren partetik kexa asko jasoten doguz txakurren gora behera. Batez be, txakurren ka-kak eta solte dabiltzan

6 7

ARGA ZKIAK: SANTA ESKEA ARGAZKIAK: JUBILAUEN LOKALAREN INAUGURAZIOA

6 7

Page 5: Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria. · Herritarren partetik kexa asko jasoten doguz txakurren gora behera. Batez be, txakurren ka-kak eta solte dabiltzan

8 9

ARGAZKIAK: INAUTERIAK

8 9

Page 6: Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria. · Herritarren partetik kexa asko jasoten doguz txakurren gora behera. Batez be, txakurren ka-kak eta solte dabiltzan

10 11

Laster da San Gregorioetako afizionatuen txirrin-dulari lasterketa. Pasatu be, laster batean egingo da. Bizikleta gainean doazenek pedalei eragin, ikusleek txaloak joten dabezan bitartean… eta kitto. Asko-tan, kanpotik holantxik ikusten dira holako txapel-ketak, baina lehengo eta oraingo antolatzaileekin tertuliatxo bat eukitea nahikoa da txirrindulari las-terketek eskatzen daben lan bolumenaz jaubetzeko.

Hain zuzen be, lasterketak antolatzen dabil Berria-tuko Txirrindulari Alkartea joan den 30 urte baino gehiagoan. Alkartea bera sortu aurretik be, baegoan mugimendua: “1975-1977 tartean baegoan Club De-portivo de Berriatua zena. Trofeo Loroño antolatzen eban”, gogoratu dau Ramon Plazak. Txirrindulari famatuek hartzen eben parte txapelketan; besteak beste, Berriatuan egonak dira Patxi Gabikagogeas-koa Gabika, Loroño, Federico Ezquerra eta Bernar-do Ruiz.

Club Deportivo de Berriatua desagertu egin zan, baina herrian baegoan gogoa txirrindularitzagaz lo-tutako alkarte bat sortzeko. Berriatuko Txirrindu-lari Alkartearen lehenengo pausoak kontau dabez Plazak eta Pedro Mari Ibarrak: “1980 inguruan lagu-nak batzen hasi ginen, taldea osatu eta papelak egin genduazan”. Horrela, 1982an egin zan afizionatuen lehenengo karrera, San Gregorioetan. Txapelketa horretan ataraten zan diruak laguntzen eban beste maila batzuetako lasterketak antolatzen: emaku-meenak, kadeteenak eta gazteenak.

Gaur egun lasterketa bi antolatzen ditu alkarteak. San Gregorioetako afizionatuena eta Aitte Kutz jaie-tako gazteena. “Udaletxeak laguntza handia emoten digu, eta Beheko Kaleko lasterketa harek emonda-ko diruagaz antolatzen dogu”, azaldu dau Benjamin Arancetak, gaur egungo antolatzaileetako batek. Afizionatuen lasterketa antolatzeko dirua, barriz, alkarteko bazkideen kuotetatik eta enpresek emo-ten dabenetik ataraten da. “Hasieratik izan da baz-kideen kuota 1.000 pezetakoa, gaur egungo 6 euro. 30 urte inguru kuota mantendu ostean, orain dala pare bat urte 8 eurora altxatu genduan”, zehaztu dabe. 130 bazkide inguru daukaz Berriatuko Txi-rrindulari Alkarteak. Babesleei dagokienez, 42 en-presak emoten dabe dirua euren iragarkia kartelean ipintearen truke. Lan handia eskatzen dau horrek: “Asko fijoak dira, 30 urtean laguntza emon dabe-nak, baina beste batzuk huts egiten dabe eta barriak topatu behar izaten dira”. Atez ateko lan neketsu horri ekonomiaren egoera nahiko kaskarra gehitu behar jako. Halanda be, nahikoa diru batzen dabe. Zehaztu dabenez, karteleko babesle nagusia Ci-kautxo izaten da, baina aurten Eikak ere laguntza handia eman du. Gaur egungo antolatzaileek aitor-tu dabe babesleak topatzeko behar handiena lehen egin zala. Barre artean gogoratu dabez Pedro Marik eta Ramonek babesleak topatzen ibiltzen zirane-ko anekdotak: “Lekeition arratsalde osoak emoten genduazan. Iragarle bila tabernarik taberna ibili os-tean, erdi txispatuta be amaitu izan genduan…”.

Babesleak topatzea lan neketsua da, baina lasterketa bat antolatzeko emon behar dan pausoetako bat bai-no ez da. “Lehenengo, urteko lizentzia ordaindu behar izaten da”, azaldu dau Yoseba Malaxetxebarriak. Ho-rrez gain, federaziora bidali beharreko dokumentazio guztia prestatu behar izaten da. “Baina hor ez da amai-tzen: kartelak egin, garaikurrak enkargatu, jendea to-patu… zeregin ugari egoten da”, gehitu dabe Benjamin Aranceta eta Eneko Ansotegik. Halanda be, “gatxen-gatxena”, nahi daben lasterketa eguna lortzea izaten dala dinoe. “Federazinoko batzarrean eztabaidak ego-ten dira. Aurten, San Gregorio zapatuan da, eta bihara-munean izango da lasterketa; ez da egun txarra. Inoiz suertatu izan jaku azoka egunean, eta autoak aparke-tako-eta oso txarto egoten da”.

Lasterketa egunerako bide gurutzeetan egoteko bo-luntarioak topatzea be ez da erronka makala izaten. 45 pertsona inguruk laguntzen dabe lasterketa aurrera ataraten. “Jendeak oso ondo erantzuten dau, batzuek euren lekua be hartuta daukie”, azaldu dabe orain-go zuzendaritzakoek. Lehen beti ez zan holan izaten; “jendea azkeneko momentuan lotzen be ibili izan gara”, gogora ekarri dau Ramon Plazak. “Behin, batek esan zidan bera prest egoala, baina euria egiten baeban ezetz. Orduan neuk esan notsen: lehenengotik deskar-tauta”, dino Plazak.

Horrez gain, motordunak be behar izaten dira karrera egunerako. Gaur egun, federazinotik etorten da talde bat, Gernikakoak, eta Berriatuko Txirrindulari Alkar-teak afari-merienda bat emoten dotsie motordunei eta bide gurutzeetan egoten diren boluntarioei. Mo-tor gidariekin be gertatu izan jakez anekdotak: “Behin, Beheko Kaleko lasterketan, epailea konturatu zan mo-torduna falta zala. Deitu geuntsenean esan euskun ahaztu egin jakola eta telebista ikusten egoala. Beste behin, beste gidari bati bardina pasau jakon, baina te-lebista ikusten gelditu barik lagunekin bazkaltzera joan zan”.

Motordunez gain, anbulantzia barik be ezin leike las-terketarik egin. Orain, gainera, derrigorrezkoak dira bi anbulantzia. “Hori ondo dago, ze batek norbait ospita-lera badaroa be, bestea gelditzen da lasterketa kubri-tzen”, esan dabe aho batez.

Aurtengo lasterketarako ibilbidea aldatu egingo da. Urberuagan 2 kilometroko ibilbidea ondo egongo dan ez dotsie bermatu Bizkaiko Foru Aldundian, eta beraz, arriskurik ez hartzeko, kostako bidetik egingo dabe txirrindulariek ordezko tartea. Honakoa izango da ibilbidea: Berriatua-Ondarroa-Lekeitio-Miloi-Be-rriatua buelta bi, eta hirugarren bueltan, Mendexara igo eta berriro Berriatuara heltzean, Kalbariotik buel-ta bat, amaitzeko. Guztira 131 kilometro egingo dabez txirrindulari afizionatuek. “Espero dogu talde handi batek lasterketa amaitzea, ze orain dala bi urte 170etik 50ek amaitu eben bakarrik”, azaldu dabe.

Izan be, San Gregorioetako lasterketa nahiko gogorra izaten da. “Gogorra edo biguna, txirrindulariek eurek egiten dabe, baina pixka bat go-gorra dala aitortuta, Berriatu-ko karrera irabazi izan dabe-netako asko profesionaletara pasatu dira. Ez Berriatuko lasterketa irabaztearren, jaki-na, denboraldi ona egiten da-bizelako baino”, gehitu dabe txirrindulari alkartekoek. Indu-rain, Galdeano anaiak, Olano, Mi-kel Bizkarra eta Angoitia, besteak beste, Berriatuan irabazitakoak dira.

ELKARRIZKETA / ERREPO RTA J EA : BE R R IATU KO TXIR R INDU LAR I ALKARTEA

BERRIATUKO TXIRRINDULARI ALKARTEA

Txirrindularitzarako egoan afizinoa ez zan bakarrik Berriatura mugatzen. 1984an Lea-Artibai mailako profesionalen lasterketa antolatu zan. “Ondarroa, Markina-Xemein, Lekeitio, Berriatua eta Aulestiko jendea hasi ginan alkartzen. Pentsatu genduan herri handi batek antolatzea profesionalen lasterketa, eta gero, urtero herria aldatzen joatea”, gogoratu dabe Plazak eta Ibarrak. Entzute handiko txirrindulariek hartu eben parte lasterketan, eta Marino Lejarretak irabazi eban. “Boom itzela euki eban karrerak. Ondarroak antolatu eban, eta kontserberek eta inguruko enpresek diru asko emon eben laguntza moduan”, dinoe, baina, “antza, hantxe amaitu ziran diruak”, ze hurrengo urtean Markina-Xemein zan antolatzailea, baina ez zan lasterketarik egin.

Behin ETB zan lasterketa grabatzekoa, baina 24 orduan ez eban atertu eta bertan behera laga eban asmo hori. Gehiago ez dau erakutsi afizionatuen lasterketa grabetako intentzinorik.

Page 7: Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria. · Herritarren partetik kexa asko jasoten doguz txakurren gora behera. Batez be, txakurren ka-kak eta solte dabiltzan

12 13

Errelebo aldaketa

BERRIATUKO TXIRRINDULARI GAZTEAK

Aitor Bilbao Markina-Xemeinen kadeteetan

Gorka Aldazabal Zornotzan gazteetan

Deiene Arantzeta Iurretako taldean

Egoitz Aranzeta Markina-Xemeinen eskolarretan

Amets Aldazabal Markina-Xemeinen eskolarretan

LEHENENGO ZUZENDARITZAKO KIDEAK

Ramon Plaza

Pedro Mari Ibarra

Gerardo Malaxetxebarria

Rodolfo Bakeriza

Inazio Goiogana

Emilio Arrasate

Juan Luis Barruetabeña

Inazio Urrutia

Jose Luis Iruretagoiena

Matias Aranzeta

Julian Aranzeta

Jose Mari Mugartegi

ORAINGO ZUZENDARITZAKO KIDEAK

Benjamin Aranceta

Asier Aranzeta

Y oseba Malaxetxebarria

Gaizka Aldazabal

Eneko Ansotegi

Ander Txakartegui

Fernando Barinagarrementeria

Beñat Markuerkiaga

Dabid Beitia

2011n bete ebazen Berriatuko Txirrindulari Alkarteak 30 urte. Lehengo zuzendaritzakoek errelebo aldaketa behar ebela sentitu eben: “edozer barriztu behar da”. 2012an barriztu zan alkartea. Holan kontatu dau Ben-jamin Arancetak: “Gazte koadrila bat alkartu ginen. Herriko ia talde guztietatik baten bat ekartzen saiatu ginen, gero bakotxak bere ingurutik jendea ekarten errazago eukiko dabelakoan. Egia esan, Berriatuan jendea aspaldion asko inpliketan da”.

Alkartea barriztu ebenean, federazinora joan behar izan eben. Hasieran komeriak be izan ebezan: “lehe-nengoz zoazenean inor be ez dozu ezagutzen, danak izaten dozuz begira, edo hori sentitzen dozu, behin-tzat. Gero, denboragaz, jendea ezagutu ahala, ohitu egiten zara”.

Errelebo aldaketak, gainera, urteroko bi lasterketak antolatzeaz gain, profesionalen hitzaldia be anto-latu eban iaz. Mikel Aristi, Amets Txurruka, Jorge Azanza eta Markel Irizar etorri ziran. Esperientzia errepikatzeko gogoz dagoz alkartekideak: “oso ondo egon zan hitzaldia. Aurtengorako be zer edo zer pen-tsatu beharko dogu”. Aurreko zuzendaritzakoak be ahalegindu ziran behin Marino Lejarreta ekartzen. “Federaziotik bueltan, euria bota ahalan egoala, Be-rrizen gelditu ginen, Marinoren etxean, Berriatura hitzaldia emotera etorri nahi eban galdetzeko. Bus-ti-busti eginda eta Marinoren ezezkoarekin buelta egin genuen herrira”, gogoratu dabe barre artean Ramon Plazak eta Pedro Mari Ibarrak.

Lasterketa, hitzaldi eta gainerako guztiek ez leukie eukiko zentzurik Berriatuan txirrindularitzarako afiziorik ez balego. “Berriatuan zikloturista modura jente asko dabil. Badaukagu mallot bat Urepel talde-koekin erdibana aterata eta askok erosi dabe; gaine-ra, zikloturistaren fitxa be askok daukie tramitatu-ta”, esan dabe zuzendaritza barriko kideek. Afizino hau oso lotuta dago Aitte Kutzeko jaietako ekintza

zehatz bategaz: “koadrillen arteko martxa antolatzen da, Berritxutik Oletara eta Lekeitiotik kostan zehar Ondarrutik bueltan Berritxure”. Lasterketak ikusteko afizinoa be handia da Berriatuan. “Tabernetan jende asko egoten da eta tropela.net-eko kiniela 50 lagun in-guruk egiten dogu”, esan dabe.

Holako afizinoa egonda, herrian bertan talde bat ate-ratzeaz galdeginda, “gaitza” ikusten dabe. “Lotura itzela izeten da. Entrenamenduak, lasterketak aste-bururo…”. Oraingoz pozik dagoz dagoenagaz, eta argi daukie egindako dana ez zala posible izango herriko hainbat laguntzaile hor ez balegoz. “Eskerrak emon nahi dotseguz laguntzaile guztiei; bidegurutzeetan egoten dan jende guztiari; hainbat urtez kotxeekin ibili direnei; udaletxeko idazkari Bernardiri, hainbat urtez lasterketetako dokumentazino guztia presta-tzen egin daben biherragatik; udaletxeari, enpresa babesleei eta bazkide guztiei, beraiek emondako la-guntzagatik”.

ELKARRIZKETA / ERREPO RTA J EA : BE R R IATU KO TXIR R INDU LAR I ALKARTEA

1984KO LASTERKETAKO IRABAZLEAK

Irabazlea: Marino LejarretaBigarrena: Pello Ruiz CabestanyHirugarrena: Iñaki GastonMendiko saria: Julian Gorospe

1982KO LASTERKETA

Ramon Plazak dio 30 urtean behin joan dala lasterketan autoan, eta bertan, Deba-Mutriku tartean lasterketa gelditu egin zala. “Trenaren igarobidean despistea egon zan, ez dakigu norena, baina kontua da pelotoi txiki bat aurrera joan zala eta beste bat atzean gelditu zala. Aurreko pelotoi txikia atzekoen zain geratzen ez bazan Ertzainek atzeko pelotoi handia karreraz kanpo lagako ebela ultimatuma emon eustien, ezin baita bidea minutu askoz itxi. Azkenean aurrekoak geratu ziran. Eskerrak, ze eskatzen daben lan guztiagaz, horrelako gauza bategatik bertan behera geratzea…”, gogoratu dau.

Beste behin, dana prest egoala, deitu eutsien Ramoneri Aulesti-Gizaburuaga tartean labanik ez egiteko harria bota ebela eta ezingo zala handik lasterketarik pasau esaten. Eguazten bat zan, eta karrera hiru egunera. Plazak Ondarroako eta Gernikako Ertzainen oniritzia jaso eban, lasterketa handik pasatzeak ez eukala arriskurik esaten ebana, baina Bizkaiko Foru Aldundian hau erantzun eutsien: “Bakarrik ingeniarien txostenak hartzen doguz kontuan eta ibilbidea aldatu egin beharko dozue”. Halan egin behar izan eben.

Page 8: Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria. · Herritarren partetik kexa asko jasoten doguz txakurren gora behera. Batez be, txakurren ka-kak eta solte dabiltzan

14 15

Iragarri zan moduan, mar-txoaren 6an egin zan bideo gelan Berriatuko I. Berdin-tasun Planaren aurkezpe-na, eta apirileko udalbatza-rrean onartu da ofizialki. Plan honek 2015-2018 den-boraldira begira, gizon eta emakumeen berdintasunean aurrera pausuak emoteko landu beharreko arloak eta horretarako ekintzak pro-posatzen ditu. Planak dioenari jarraituz, aurtengo ur-tean emakumeentzako jabekuntza programa landuko da ekintza honeen bidez: zahartze prozesua, autodefentsa, eta amodioa eta maitasunari buruzko mitoak.

Otsailaren 6n inaugurau zan jubi-lauen lokal barriztaua eta jente

mordoa batu zan bertan. Ederto geratu da eta Anaitasuna ju-bilau eta pentsionisten alkar-teak etekina atarako deutso-lakoan gagoz. Anaitasunako kide izenda lokala erabili nahi

dozuenok, alkarteko arduradu-nekin harremanetan ipini behar

dozue, lokaleko giltza eskuratze-ko zein erabilera arauak ezagutzeko.

Proiektu honetan parte hartu eta lagundu dozuen danori eskerrak emoteko aprobetxetan dogu.

Orain bi urteko otsaileko eurite gogorren ondorioz, Ma-dalena auzoko Olaso-Orubia bidearen zati haundi batek behera egin eban eta bidea moztuta gelditu zan. Orduan, bide zati hau beherago ez joateko eta lurrei eusteko, ba-rrenean harri-lubeta (eskoilera) bat egin zan, eta oin dala gitxi arte horrela egon da, ez bai zegoen konpontzeko beste aurrekonturik. Baina orain, bertan konpontzeko behar zan materiala oso modu ekonomikoan lortzeko aukera izan dogu, eta aukera hau aprobetxauaz betela-nak egin dira eta bidea behintzat pasetako moduan dago, nahiz eta aurrerago beste lan batzuk egin beharko diran konponketa ondo amaitzeko.

Aurreko zenbakian aipatu zan moduan, Udal Bideen erabilera arautuko daben ordenantzari behin-behineko onarpena emon jakon, eta azken hileotan egindako ba-tzarretan jasotako ekarpenekin zuzenketa batzuk egin ondoren, orain, behin betiko onartuko da eta indarrean egongo da. Beste gauza askoren artean, ordenantza ho-nek herriko bide publikoen erabilera berezia arautuko dau, bideen onerako. Hemendik aurrera ba, basoetako egurrak atarateko, lurrak mugitzeko edo betelanak eta abar egiteko herri bideak erabili behar diran kasuetan, udaletxean eskatu beharko da baimena.

Azken hileotan, Futbol zelaian dagoen gimnasioa era-bilgarri dago herritarrentzat. Hasiera batean jenteak probetako doan egon bada be, aipatu zan moduan, au-rrerantzean urtean 50€ izango da bakoitzak ordaindu beharrekoa. Kuota hau ordaintzen dabenak, gimnasioa eta dutxak erabiltzeko aukera eukiko dau urte guztian. Aurtengoa ostera, 30€ ordaindu beharko dau ekainetik abendura artekoa erabili nahi daben bakoitzak. Hau dala eta, lehendik giltza dozuenok be, udaletik pasau beharko dozue giltza eguneratzeko.

Herriko baserrietan dagozan hainbat tresnen gai-neko informazioa jaso dau Julene Larrañaga mar-kinarrak Berriatuko Udalak esleitutako beka baten bidez. Aldizkari honen 3. zenbakiko az-keneko orrian agertu ziran tres-na horietako batzuen argazkiak.

Larrañagak 2014ko amaieran eta 2015eko hasieran egin dau ba-serrietako tresnen gaineko in-formazio bilketa. Horretarako, Udalak eskutitz bat bidali eban baserri guztietara, orain dala urte batzuk baserriko beharretarako erabilten ziran tresnak etxean edukiz gero, Udaletxera deitze-ko eskatuz. Baserrietara egindako bisitetan, tresna horien erabilpenari buruzko oharrak batzeaz gain, argazkiak ere atara dira. Horrek guz-tiak tresna bakoitzaren fitxa sortzea ahalbidetu dau.

Egindako lan honek, dokumentazio garrantzitsua sortu dau, eta aurrerantzean erabilgarri egongo da ondarea-rekin lotutako edozein proiektutan erabili nahi bada.

Eskerrik asko honetan lagundu dozuenoi, batez be tresnen jabeoi.

AL BISTE LABURRAK

AGENDABerdintasun plana

Gimnasioa

Jubilauen lokala

Olaso-Orubia bidea

Udal Bideen ordenantza

Ondare beka

KULTURAGENDA

Informa zaitez: 946139889

[email protected] Tarineudalmusikaeskola.blogspot.com (astelehenetik ostegunera 14:00 – 19:30)

MATRIKULAZIOA: • 2015eko maiatzaren 15etik ekainaren 15era

• 2015eko irailaren 1etik 4ra

14 15

Maitzak 24

Udal eta foru hauteskundeak

Ekainak 18

Entzunaldia- TARINE Musika eskolaren eskutik

Ekainak 5

Udabarriko emonaldia- TARINE Musika eskolaren eskutik.

Maiatzak 1 eta 2

IV. Lea-Artibai Rallya

Maiatzaren 15etik Ekainaren 15era

TARINE musika eskolan matrikulatzeko epea

Ekainak 24

San Joanak

Ekainak 29

San Pedro jaiak

Ekainaren 13an eta 15ean

Idi probak

Maiatzaren 2tik 17ra

San Gregorio jaiak

B A D A K I Z U ?3. zenbakiko erantzuna:

Madalenako ermitako hormanErantzun zuzena eman duten 20ren artean zozketa egin ondoren ANA ISABEL GOJENOLA izan da irabazlea. ZORIONAK eta On egin!

Zenbat kilo ditu giza proban erabilten dan harri honek?Irabazlea, bere pisura gehien hurreratzen dana izengo da. Erantzuna emoteko bidali mezu bat [email protected] helbidera edo deitu telefonoz udaletxera (94-613 70 30). Erantzuna emoteko azken eguna: Maiatzak 16

Asmatzaileen artean lagun birentza-ko bazkaria edo afaria zozketauko da herriko

edozein tabernatan.

Page 9: Berriatuko Udalaren aldizkaria 4. Zenbakia, 2015eko udabarria. · Herritarren partetik kexa asko jasoten doguz txakurren gora behera. Batez be, txakurren ka-kak eta solte dabiltzan