JOKOAREN eta JOSTAILUAREN · dituzte objektuak. 1 eta 3 urte bitarteko txikiak objektuak nola...

16
Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org Informazio gehiago: Gida JOKOAREN eta JOSTAILUAREN Ciudad de la Ciencia y la Innovación MINISTERIO DE ECONOMÍA Y COMPETITIVIDAD innpulso

Transcript of JOKOAREN eta JOSTAILUAREN · dituzte objektuak. 1 eta 3 urte bitarteko txikiak objektuak nola...

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

Gida

JOKOAREN etaJOSTAILUAREN Ciudad de la Ciencia

y la InnovaciónMINISTERIO DE ECONOMÍA Y COMPETITIVIDAD

innpulso

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso

Aurkezpena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3 orria

Sarrera. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4 orria

Familientzako gomendio praktikoak . . . . . . . . . . . . . . . . 5 orria

Joko eta jostailu motak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6 orria

Nola jolasten dira gure seme-alabak? . . . . . . . . . . . . . . 8 orria

Guztientzako jostailuen erabilera sustatzea:Ezintasunak dituzten adingabeak . . . . . . . . . . . . . . . . . 12 orria

Teknologia berriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14 orria

Jostailuei buruzko araudia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16 orria

Arriskuak saihestea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16 orria

Kontsumo iraunkorra egitea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16 orria

- 2 -

Aurkibidea

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 3 -

AurkezpenaJostailuak beti egon dira kultura guztietako adingabeen

bizimoduan, euren egoera ekonomikoa edozein izanda; izan ere, erosi ezin zituztenek eskuz egiten zituzten hainbat material erabiliz (buztina, kartoia, trapuak, alanbreak…) eta, bide batez, euren irudimen-ahalmena garatuz.

80ko hamarkadara arte umeak kale eta plazetan aritzen ziren goma-saltoan, yo-yoarekin, tortolosekin, kanikekin eta antzekoekin. Alabaina, gaur egun horiek guztiek ez dute antzina izan zuten arrakasta, gaur egungo umeek nahiago dituzte ordenagailua eta bideojokoak. Jostailuak gizartearekin batera garatzen badira ere, egiazki helduei interesatzen zaizkien bizimodua eta objektuak albait ondoen imitatzen saiatzen dira beti.

Aintzat hartuta kirola egiteko, jokoan ibiltzeko eta jostatzeko eskubidea estimulua dela haurtzaroaren eta nerabezaroaren garapen afektibo, fisiko, intelektual eta sozialerako (orekan eta auto-errealizazioan faktore bat izateaz gain), gida honetan zuen seme-alabentzako jokoak eta jostailuak erosteko aholku praktikoak eman nahi dizkizuet.

Besterik gabe, gida erabilgarri izango zaizuelakoan, agur bero bat igortzen dizuet.

Ingurumen, Gazteria eta Hezkuntza Arloko zinegotzi delegatuaIzpta.: Elena Setién Romero and.

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 4 -

SarreraInoiz txundituta geratu bazara adingabe batek bloke bat zulo

laukizuzen batean sartzean edo pilota bat airetik nola erortzen den ikustean azaldu duen kontzentrazio-aurpegiarekin… jolastea dibertsioa baino gehiago dela uler dezakegu.

Haurtzaroaren Eskubideen Adierazpen Unibertsalak (1959ko azaroaren 20koa) jolasteko eskubidea funtsezko eskubidetzat jotzen du. Jolasa nahitaezko jarduera da; izan ere, horren bidez, adingabean modu ludikoan ezagutzen eta bere egiten ditu inguruan duen munduaren ohiturak. Halaber, bere parekoekin harremanak izaten ikasten du, eta irudimena, sormena, mugimendua, lengoaia, memoria, etab. garatzen ditu.

Jolasteko ahalmena estimulatzea lagungarri da bere gaitasun psikomotorrak, emozioei dagozkionak, garunekoak eta gizarte-mailakoak garatzeko.

Helduek, jolas edo jostailu bat hautatzean, aintzat hartu behar ditugu adingabeak nahiago dituen jolas-motak. Halaber, jostailu hezitzaileak, dibertigarriak, adinari egokitutakoak eta, batik bat, seguruak hautatu behar ditugu.

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 5 -

Familientzako gomendiopraktikoak

· Aintzat hartu adina eta hautatu lehentasunei eta beharrizanei gehien egokitzen zaizkien jostailuak.

· Oparitu hainbat funtzio garatzen dituzten jostailu anitzak, irudimena eta sormena estimulatzeko balio dutenak... eta sexu-bereizketarik egiten ez dutenak.

· Hezi adingabeak euren jostailuak ordenatzeko eta zaintzeko

ardura izan dezaten. Horretarako, gomendagarria da jostailuak gordetzeko espazio bat edo gehiago gaitzea, erraz aurkitzeko moduan eta ordenaturik egon daitezen. Horrela, jolas-ekintza motibatuko da.

· Sustatu zure seme-alabek erabiltzen dituzten jolasen trukea euren inguruko umeen jolasekin.

"Garestiagoa izateak ez du hobea dela esannahi. Ume gehienak pozik daude kartoizko

kutxa batekin edo egurrezko koilara batekinjolasten. Halaber, eskolaurrean dauden

adingabe asko pintzelekin eta tenperekingehiago dibertitzen dira bideo-jokoekin baino."

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 6 -

Joko eta jostailu motakJostailuak honela sailka daitezke:- Erabileraren bidez sustatzen den arloa edo trebetasunaren arabera.- Adingabearen adinaren arabera.

Jostailu bera baliagarri izan daiteke zenbait trebezia garatzeko, eta adin ezberdinetakoek erabil dezakete; izan ere, adingabea hazten den heinean, helburu ezberdinak betetzen ditu.

Era berean, adingabeak ez du lotura zuzenik adinen araberako bereizketekin; beraz, ondoren ematen den sailkapena orientagarria besterik ez da.

Honako hauek indartzen dituzten jolas eta jostailuak…

Zentzumenak.Gorputzaren ezagutza eta jabetza errazten dute. Adingabea bere

inguruarekin harremanetan jartzen da, eta sentsazio berriak aurkitzen eta gozatzen ditu. Adibidez: jarduera-mantak, kaleidoskopioak, forma emateko jolasak, eskegitzeko mugigarriak...

Garapen motorra.Gorputzaz jabetzea errazten dute, trebetasuna, koordinazioa eta

oreka lortuz. Adibidez: taka-takak, patinak, hula-hopak, arineketan egitea, saltoka ibiltzea, oreka mantentzea...

Adimen garapena. Arrazoitzeko ahalmena, arreta, irudimena, sormena eta lengoaiaren

jabetza estimulatzen dituzte. Adibidez: mahaiko jokoak, puzzleak, memoriaz ikastea, irtenbideak bilatzea…

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 7 -

Garapen afektibo eta emozionala.Adingabeak adierazpenak modu askean egitea eta tentsioak

askatzea errazten dute.

Adibidez: Mozorroak eta mundu errealeko elementuen errepresentazio txikiak (autoak, dendak, sukaldetxoak…). Helduen munduko egoerak eta rolak antzezteko eta irudikatzeko aukera ematen dute. Txotxongiloek eta panpinek sentimenduen, nahien, beldurren eta emozioen adierazpenak errazten dituzte. Burua hausteko jokoak, trebezia fisikoko jokoak edo mahaiko jokoak baliagarriak dira umeek euren burua probatzeko eta arrakasta pertsonala eta soziala bizitzeko (horiek autoestimuaren oinarriak dira).

Gizarte-garapena.Umea gainerakoekin harremanetan jartzeko lagungarriak dira;

horrela, ideiak, materialak edo esperientziak elkarrekin trukatzea lor tzen da. Halaber, g izar te-arauak eta jarra ib ideak, gainerakoenganako errespetua eta hitzemandakoa onestea barneratzea errazten dute.

Adibidez: jolasten direnen arteko adostasuna eskatzen duten jokoak, mahaiko jokoak, kirol-jokoak…

"Umeak jolasten bizi dira eta bizizjolasten dira. Jokoak eta jostailuakezin dute ez saria, ez zigorra izan

behar, ezpada garapen osasuntsueta integrala errazten duen tresna."

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

0 eta 6 hilabete bitartekoak- Pertsonen eta objektuen mugimendua begiz jarraitzen dute.- Euren gorputzaren funtzionaltasuna aurkitzen dute.- Barre eta zizakadurekin erantzuten dute.- Formak eta koloreak bereizten dituzte.- Eserita orekari eusten diote.- Objektuak heltzeko gai dira, erpuruak erabili gabe.

7 eta 12 hilabete bitartekoak- Mugimenduak berezkoagoak dira.- Ahotsak ezagutzeko eta zenbait hitz esateko ahalmena; hala nola, ezeztapenak, baieztapenak edo “aita” eta “ama”.- Objektuak aztertu eta kolpatzen dituzte.- Zenbait objektu herrestatzen eta heltzen dituzte.- Euren kabuz esertzen dira.

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 8 -

Nola jolasten dira gureseme-alabak?

Jaioberriak. Lehenengo bizitza-urteko jolasa esplorazio hutsa da. Jaioberriek euren bost zentzumenak erabiltzen dituzte inguruan duten guztia ulertzeko: objektua biguna ala gogorra da? Likatsua edo lakarra? Zer gertatzen da botatzen badut? Zer zapore du? Adin horretako jolas nagusia "dastatzean" edo objektua ahoan jartzean datza, baita eragitean, kolpatzean edo erortzen uztean ere. Aro horretan, jolasa, oro har, bakarrik egiteko jarduera da, nahiz eta beste jaioberri batzuekin jolastea eta jarduerak imitatzea ohikoa den biziko lehenengo urtean. Interakzio horiek oso garrantzitsuak dira, eta jaioberriari hizkuntza, harremanak, kausak, ondorioa, etab. ikasteko baliagarri zaizkio. Umeek gauzak elkarrekin lotuta daudenean (zein zapore, zarata, usain edo tinkotasun du...), prest daude hurrengo garapen-arora igarotzeko: nola funtzionatzen duten ulertzea.

Jostailu motak- Koloretako txintxirrinak eta elementu soinudunak.- Gomazko panpinak eta haginka egitekoak, haginetarako.- Kolore-kontraste eta ehundura ezberdinak dituzten jostailuak.

Jostailu motak- Jostailu mugigarriak eta irristatzen diren objektuak.- Piezak zuloetan sartzeko jolas errazak.- Jostailu soinudunak.- Koloreen kontrastea duten jostailuak.- Tente-potenteak eta trapuzko panpinak.- Uretarako jostailuak.- Oinez ibiltzeko eta kulunkatzekoak.- Ispiluak.

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 9 -

1 eta 3 urte bitartekoentzat. Sasoi horretan aldaketak gertatzen dira umearengan: bost zentzumenak bere inguruko mundua ulertzeko erabiltzetik, objektu horiek hartzeko modua eta funtzionarazteko modua bilatzera igarotzen da. Hori ez da jakin-minaren ondorio hutsa bakarrik, ezpada baita jarrera motor fin garatuagoen eta muskulu indartsuagoen ondorio ere. Errepikatze horien bidez, txikienek jarrera berriak bere egin eta inguruan duten mundua kontrolatzen ikasten dute.

13 eta 18 hilabete bitartekoak- Oinez ibiltzen eta salto egiten dakite.- Hitzak erabiltzen eta ulertzen dituzte.- Objektuak jaurti eta batzen dituzte.- Objektuen jabetza ezagutzen dute.- Lehenengo lagunak agertzen dira.

19 eta 24 hilabete bitartekoak- Oreka lortzen dute.- Hitz egiten eta ulertzen dute.- Pozik jartzen da bere lorpenekin.- Ingurumena eta natura aurkitzen dute.- Kideekin jolasten dira.- Lehenengo jolas sinbolikoak.

Jostailu motak- Trapuzko edo gomazko panpinak.- Kolore-kontraste eta ehundura ezberdinak dituzten jostailuak.- Zuloetan sartzeko eta pilatzeko eraikuntza eta kuboak.- Hiru edo lau gurpileko bizikletak eta auto txikiak. - Pilotak.

Jostailu motak- Mugimendu-jolasak: autoak eta bestelako ibilgailuak, txinboak, bizikletak.- Adierazpen-jolasak: arbelak, pinturak, musikarekin lotutakoak.- Panpinak, plastikozko edo gomazko animaliak.- Pilotak.

2 eta 3 urte bitartekoak- Abilezia berriak eta trebetasun handiagoa.- Korrika eta salto egiten dute.- Arriskuaz jabetzen dira.- Jakin-mina izenen inguruan. Familiako egoerak imitatzen dituzte.

Jostailu motak- Trizikloak, autoak, palak, kuboak, eraikuntzak, puzzleak.- Musika-instrumentuak, plastilina, pinturak.- Panpinak, jantziak, sehaskak, autotxoak, aulkitxoak, telefonoak, sukaldetxoak, mediku-ekipoak... - Pilotak.

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 10 -

Haurtzaroa. jaioberriek bost zentzumenen bidez aztertzen dituzte objektuak. 1 eta 3 urte bitarteko txikiak objektuak nola dabiltzan ulertzen hasten dira. Orduz geroztik, jostailu horiek eta beste objektu batzuk diseinatutako helburuetarako erabiltzen hasten dira, baina beste hainbat gauzatarako ere erabiltzen dituzte. Mundua leku magiko bihurtzen da, garapenean beharrezko den fantasiazko mundua, beldurrak, antsietateak, itxaropenak eta ametsak elkarrekin kontrajartzeko balio baitu. Adin horretako umeek helduen etengabeko onespena eta babesa bilatzen dute euren lorpen berrien aurrean. Jolasa kooperatibo bihurtzen hasten da, fisikoa batik bat: zertarako oinez ibili korrika egin ahal badut?

4 eta 5 urte bitartekoak- Familia-ingurua ezagutzen dute, hitz egiten eta galdetzen dute.- Trebezia fisiko handiagoa eta keinu zehatzagoak.- Jolasetan euren sentimenduak azaltzen eta kantak ikasten dituzte.- Jolasak lagunekin partekatzen dituzte eta elkarrekin jolasten dira.

Jostailu motak- Patinak, trizikloak, bizikletak.- Puzzleak, burua haustekoak, mekanoak.- Arbelak, ipuinak, txotxongiloak.- Panpina artikulatuak, mozorroak, panpina-etxeak.- Mahaiko lehenengo jokoak.- Lan artistikoak eta eskulanak.

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 11 -

6 eta 8 urte bitartekoak- Jakin-mina handitzen da.- Gai dira irakurtzeko, marrazteko, idazteko, gehitzeko eta kentzeko.- Irudimenezko munduak sortzen dituzte.- Talde-jarduerak egiten dituzte.

Jostailu motak- Pilotak, baloiak, bizikletak, kirol-ekipoak, mono-patinak, kometak.- Trenak, auto telegidatuak.- Galdera/erantzunen jokoak, karta-jokoak, mahai-futbola, billarra, etab.- Esperimentu-jokoak, mikroskopioak, kromoak.

Lehen Hezkuntzako adina. Adin horietako umeek inguruko mundua ulertzen dute. Halaber, badakite lehenago zail zitzaizkien gaitasunez jabetzeko bidean daudela. Une horretan hasten dira agertzen talentua eta interesak. Ahalmen fisikoa eta gaitasun motor fin eta zabalak perfekzionatzen hasten dira. Lagunen arteko harremanak garrantzitsuago bihurtzen dira.

9 eta 11 urte bitartekoak- Indibidualismoa. Euren planak egiten dituzte.- Telebista ikusten dute, ordenagailua eta bideo-kontsola erabiltzen dituzte.- Aire zabaleko jokoak.- Lagunenganako eta bildumak egiteko interesa.- Jarduera zailak.

Jostailu motak- Kirol-osagarriak, bizikletak, mono-patinak.- Metalezko mekanoak, eraikuntzak, maketak.- Eskuko jokoak, mahaikoak, zientziaren edo musikaren ingurukoak.- Estrategia- eta hausnarketa-jokoak. - Bideo-jokoak.

"Adingabea hazten denean ere,zu zara jolaskide garrantzitsuena.

Familian jokatzeko gauak elkarrekindenbora gehiago igarotzeko modua dira."

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 12 -

Guztientzako jostailuenerabilera sustatzea:Ezintasunak dituzten adingabeak

Ezintasunak dituzten adingabeek jolasa behar dute, gainerako adingabeek bezala. Are gehiago, sarritan hori da euren inguruarekin harremanak izateko modu onenetako bat. Jolasa esperimentazio unibertsaleko lanabesa da, barne hartuta ezintasun motorra, ikusmenekoa, entzumenekoa eta/edo intelektuala dutenak.

Jolasa euren izaera eta euren ahalmenak indartzeko modua da, eta horren bidez lortzen da arinago eta modu terapeutikoan ikastea. Halaber, jolasa lagungarria da munduan integratzeko eta euren mugek ezarritako gizarte-komunikazioko hainbat hesi gainditzeko. Ezintasunen bat duen adingabearentzako jostailua hautatzean aintzat hartu behar dira bere ezaugarriak. Bestalde, abiapuntu gisa euren jarduera-aukerak hartu behar dira beti, ez euren zailtasunak.

Jolasak eta jostailuak hautatzean edo egokitzean (ezintasun-mota bakoitzaren arabera), honako alderdi hauek aintzat har ditzakegu:

Ikusmen-ezintasuna.- Diseinu erraza, errealista eta ukimenaren bidez erraz

identifikatzeko modukoa.- Erraz manipula daitezkeen osagarriak, trinkoak (erraz

desmuntatzen ez direnak), soinu-efektuak eta oso kolore biziak dituztenak.

- Argibideak Braille hizkuntzara itzultzea, erliebea ematea edo ilustrazioak gehitzea, edo testuaren ordez ahots-grabazioak jartzea.

- Mahaiko jokoetan, taulari erliebea ematea eta fitxak belkroaren edo imanen bidez jostea... nahi gabe mugitzea ekidite aldera.

- Zenbait piezarekin osatutako jokoetan, pieza horiek itsastea, desmuntatzea ekiditeko.

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 13 -

Entzumen-ezintasuna.- Entzumen-arrasto funtzionalak dituzten adingabeentzat,

bolumenaren kontrola eta aurikularretarako aukerako hartunea duten jostailuak.

- Soinua duten jostailuek honako hauek eduki behar dituzte (edo horiek instalatzeko aukera eman behar dute): efektu horiek ezintasuna dutenentzat itzultzen dituzten dispositiboak (argiak, irudiak, bibrazioak, etab.).

- Ahozko mezuak mezu idatzi bihurtzea.

Ezintasun motorra:- Sakagailuak edo irisgarritasun errazeko botoiak (erraz sakatzen

direna) edukitzea.- Erantzun-denbora kontrolatzeko aukera ematea eta mugimendu-

bizkortasuna ez eskatzea.- Erraz kokatzen diren piezak izatea eta oinarri ez labainkorra

(belkroa, imanak, etab.) edukitzea.- Bizipen-jokoak izatea, egitura handiak dituztenak. Horrela,

adingabeak ez du mugikortasun-arazorik izango bere aulki gurpildunarekin, muletekin, etab.

- Aldi bereko mugimendurik ez eskatzea (esate baterako, bi tekla aldi berean sakatu behar izatea).

- Panpinen arropetako botoiak kendu eta belkroa edo erraz erabiltzen den bestelako sistemaren bat ezarri.

- Buru-euskarriak, eusteko gerrikoak, etab. sartu, postura mantentzeko.

- Soka edo hagaxkak gehitzea, herrestatzea errazteko.

Ezintasun intelektuala.- Diseinu sinplea, errealista eta erakargarria.- Erraz erabiltzekoak izatea eta erantzun-denbora luzeak ematea.- Arau-kopurua edo arauen konplexutasuna murriztea.

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 14 -

Teknologia berriakTeknologia berriek adingabeen entretenitzeko modua guztiz irauli

duten jostailuak eta jokoak ekarri dituzte umeen mundura.

Informatika, bideo-kontsolak, Internet eta telefono mugikorrak jokatzeko tresna berri bihurtu dira, bereziki erakargarriak baitira euren elkarreraginaren ondorioz. Azken batean, erabiltzailearen jarduerek berehalako erantzuna lortzen dute, eta, oro har, akzio-, mugimendu- eta fantasia-jokoak dira.

Telefono mugikorrak: Gaur egun, mugikorren terminalek ematen dituzten aukerei esker, komunikazioaz gain hainbat jarduera egin daitezke; baina, inoiz ez da jostailu gisa erabili behar. Beraz, 13 edo 14 urtetik beherakoei mugikor bat erostea pertsonari edo familiari dagozkion egoera edo baldintzen bidez arrazoitu beharko litzateke: lekualdatze luzeak egin behar izatea, gaixotasunak pairatzea, etab. Gure ustez, hori da mugikorra erosteko gutxieneko adina, orduan hasten baita nerabezaroa, orduan baitator autonomia… betiere gurasoen kontrolpean. Gainera, uste dugu funtsezkoa dela murriztea adingabeek mugikorren uhinekiko esposizioa murriztea, buruari dagokionez: Horretarako, dei laburrak egin ditzakete, testu-mezuak igor daitezke… Izan ere, orduan erabiltzen da energia gehiena.

Internet: Balia dezagun nabigazio partekatua, sareak ematen digun guztiari buruz hitz egiteko. Gai guztiei buruz interneten ematen den informazio aski zabala iragazteko laguntza eman behar dugu. Halaber, adingabeei erakutsi egin behar zaie ez dutela datu pertsonalik edo familiakorik eman, oso talde minbera baita sareak ematen duen sedukzioaren aurrean.

Bideojokoak: Garrantzitsua da aintzat hartzea adinen araberako sailkapena eta edukien deskribapena. Halaber, gomendagarria da

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulso- 15 -

bideojokoko eszenei, ematen dituen balioei, zailtasun-mailei eta abarri buruzko informazioa lortzea. Erabileraren gaineko irizpide arduratsuak hartu behar dira; hala nola, erabilera-denbora mugatzea.

Joko-sorta horrek zenbait abantaila izan ditzake, estrategiak erabiltzea, arazoak konpontzea eta eskolako materiak ikastea bultzatzen dutelako; baina, beste alde batetik honako hauek bezalako arriskuak ere badituzte:Kontrolik gabeko sarbidea Internetera.

- Norbanakoen isolamendua errazten dute- Sor dezaketen mendekotasuna- Multimedia jokoekin asmatzeko gakoak- Aintzat hartzea jokoari dagokion adina- Jokoaren edukia egiaztatzea eta materia, gai eta estrategia

anitzak hautatzea.- Horretan ematen duten denbora kontrolatzea eta jokoen

erabilera gozatzen duten jarduera ludiko bera izatea ekiditea.- Taldekako jokoa sustatzea, isolamendurik ez gertatzeko- Segurtasun-sistemak eta dauden iragazkiak ezartzea, lekuak

babesteko- Bestelako jarduerak sustatzea; hala nola, irakurtzea eta kirola

egitea.

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago:

JOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida

Ciudad de la Cienciay la Innovación

innpulsoJOKOAREN eta JOSTAILUAREN gida - 16 -

Jostailuei buruzko araudia- Jostailuek honako hauek izan behar dituzte, ikusteko eta irakurtzeko moduan:

izena, gizarte-helbidea eta/edo jostailuaren marka, ekoizlearen helbidea edo EBn baimendutako ordezkariaren zein EBko inportatzailearen helbidea.

- “CE” marka.- Oharrak eta erabiltzeko eta maneiatzeko argibideak.

Arriskuak saihesteaEzinezkoa da adingabe batek jostailu batekin jolasten denean egon

litezkeen arrisku guztiak ekiditea; beraz, honako hauek eginda arriskuak saihesten saiatu behar dugu:

- Egiaztatzea “CE” marka duela eta segurtasunari buruzko argibideak dituela.- Adingabearen ezaugarrietara egokitutako jostailuak erostea.- Adingabeari jostailuaren erabileraren eta behar ez bezala erabiltzeak izan

ditzakeen ondorioen berri ematea.- Jolastokia zaintzea.- Hondatutako edo apurtutako jostailuak baztertzea, umea zauritzeko

moduko atal zorrotzak izan baititzakete.

Kontsumo iraunkorra egiteaKontsumo iraunkorra da egungo beharrizanak

asetzea ahalbidetzen diguna, ingurumena kaltetu gabe, etorkizuneko belaunaldien eskaerak asetzeko. Kontzientzia hartu eta honako hauek egin behar ditugu:

Murriztu - Baliabideak aurreztu, berriz karga daitezkeen pilak edo bateriak erabili, hondatutako jostailuak ordezkatu.

Berrerabili - Hautatu jada baztertuta dauden jostailuak eta eman lagunei. Sustatu jostailuen elkartrukea beste adingabe batzuekin.

Birziklatu - Hondakin-mota bakoitza dagokion edukiontzira bota.

reciclar es de sabios

Tel. 94 636 17 37 · www.abanto-zierbena.org

Informazio gehiago: