Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu...

23
Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena 2012ko otsaila Egiten dudan guztia huskeria izango da, baina zinez garrantzitsua da egitea. Mahatma Gandhi Prometea S.Ck prestatutako txostena Berako Udalarentzat, taldearen ekarpenei esker. Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea informazioa: Berako dendetan eta berakoudala.net izen-ematea 012 telefonoan urtarrilaren 5a baino lehen! erosleak, merkatariak eta udal ordezkariak herriko merkataritzaren egoeraz eta etorkizunaz solasean Zein dira Berako komertzioaren ahulguneak eta indarguneak? Non eta nola erosten dugu beratarrek? Zergatik? Nolako erosketa eremuak behar / nahi ditugu?

Transcript of Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu...

Page 1: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena 2012ko otsaila

Egiten dudan guztia huskeria izango da, baina zinez garrantzitsua da egitea.

Mahatma Gandhi

Prometea S.Ck prestatutako txostena Berako Udalarentzat, taldearen ekarpenei esker.

Berako merkataritzari buruzkogogoeta prozesu parte-hartzailea

informazioa:Berako dendetan etaberakoudala.netizen-ematea012 telefonoanurtarrilaren 5a baino lehen!

erosleak, merkatariak eta udal ordezkariak herrikomerkataritzaren egoeraz eta etorkizunaz solaseanZein dira Berako komertzioaren ahulguneak eta indarguneak?Non eta nola erosten dugu beratarrek? Zergatik?Nolako erosketa eremuak behar / nahi ditugu?

Page 2: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 2. orria

Aurkezpena

2012. urtea hastearekin batera jarri genuen abian Berako merkataritzari buruzko gogoeta parte-hartzailea gautzatzeko Berako Udalak bultzatutako prozesua. Txosten honetan jasotzen dira, modu laburtuan, prozesuaren nondik norakoak eta lortutako emaitzak, ondoko aurkibidea jarraituz: 1. Helburuak: prozesu hau, zertarako? ................................................................ 3 3. Partehartzaileak: nortzuk izan dira prozesuaren protagonista? ........................... 4 4. Emaitzak: zeintzuk dira ondorio nagusiak? ........................................................ 4

· 1. Pausoa. Hemendik 10 urtera -2022an- Berako merkataritza nolakoa izatea nahi genuke? ........................................................................................................... 5 · 2. Pausoa. Gaur egun, zein da bere egoera? Zeintzuk dira indarguneak, ahultasunak, aukerak eta mehatxuak? ................................................................. 7 · 3. Pausoa. Gaur egungo egoeratik etorkizuneko eszenatokira gerturatzen joateko zein ildo edo proposamen landu behar ditugu? .................................................... 17

5. Ebaluazioa: nola baloratzen dugu prozesua? ................................................... 21 6. Jarraipena: prozesuaren ondotik, zer? ............................................................ 23

Page 3: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 3. orria

1. Helburuak: prozesu hau, zertarako? Finean, Berako merkataritzari buruzko gogoeta parte-hartzailea gauzatzea izan da prozesuaren xedea. Zergatik? Zertarako? Hona prozesuaren sorburua eta helburuak, zehatzago:

2. Metodologia: zein izan da egindako bidea? Jarritako helburuei eta galderei erantzun emate aldera, Berako Udalarekin batera prozesua diseinatzerakoan lehentasuna irizpide hauei eman zaie:

• Modu presentzialean gogoeta-lana egiteari, Berako merkataritzarekin zerikusia duten eragile nagusiekin batera: merkatariak, herritarrak (kontsumitzaile ikuspegitik) eta Udaleko ordezkariak.

• Eragile-talde hori osatzeko hedapen eta gonbidapen-esfortzua egiteari, ikuspegi desberdinak eta taldearen aniztasunaren bila.

• Eta lan hori denboran eta dedikazioan mugatzeari, ahalik eta jende gehienaren partehartzea erraztu asmoz.

Ondorioz, 30bat pertsonek osatutako taldea izan da prozesuaren protagonista, eta 3 lan saio burutu dira Beralandetan, ondoko egutegi eta gaiei jarraikiz:

Sorburua:

Udalean Garapen Batzorde bat dago (dagoeneko 3. legegintzaldia du sortu zenetik) merkataritza, industria, turismoa... lantzen dituena. Hain zuzen ere Batzorde honek aspaldi atzeman zuen herriko merkataritzaren inguruan gogoeta bat bultzatzearen beharra. Izan ere Berako merkataritzaren egungo egoerak, krisi garaiak eta etorkizunera begira zein bide hartu erabakitzeko premiak gaiaren inguruko azterketa eskatzen dute.

Helburua:

Testuinguru honetan, prozesuaren helburu nagusia Berako merkataritzari buruzko gogoeta parte-hartzailea burutzea da, ondorengo galderei erantzun emateko: • Berako merkataritzarentzat zein da nahi dugun geroa? Hau da, hemendik 10

urtera -2022an- Berako merkataritza nolakoa izatea nahi genuke? • Egun, zein da bere egoera? Zeintzuk dira sendotasunak, ahultasunak, erronka

nagusienak...? Eta noranzko inertzia du sektore honek udalerrian? • Gaur egungo egoeratik etorkizuneko eszenatokira gerturatzen joateko zein

ildo jorratu eta landu behar dira? Zein ekintza-ildok dute lehentasuna?

Page 4: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 4. orria

Saioa Eguna Ordua Nortzuk? Zeri buruz?

Lantzeko gaia

1 Urtarrilak 16 19:30-21:30 Guztiak batera

• Aurkezpena eta galdera honi erantzuna: “Hemendik 10 urtera -2022an- Berako merkataritza nolakoa izatea nahi genuke?”

2 Urtarrilak 23

14:30-16:30 Merkatariak • Diagnosia: gaur egun, zein da Berako merkataritzaten errealitatea?

• Zeintzuk dira bere sendotasunak? Eta hobetu beharreko atalak?

19:00-21:00 Herritarrak eta Udaleko ordezkariak

3 Otsailak 6 19:30-22:00 Guztiak batera

• Gaur egungo egoeratik etorkizuneko eszenatokira gerturatzen joateko zein ildo jorratu eta landu behar dira? Zein ekintza-ildok dute lehentasuna?

3. Partehartzaileak: nortzuk izan dira prozesuaren

protagonista? Aipatu bezala, eta Berako Udaletik kartel, eskuhorri eta beste euskarri batzuen bidez luzatutako deialdi eta gonbidapenari erantzunez, 34 pertsonek osatutako taldeak eraiki du gogoeta-prozesua. Taldearen banaketa, eragilez-eragile, ondokoa izan da: Udaleko 6 ordezkari, 14 herritar eta 14 merkatari. Prozesuaren dinamizazio-lanak, berriz, Prometeako Iciar eta Zorionek egin dituzte. NOTA: Datu pertsonalen babeserako Legean oinarrituz, ez dira txosten honetan jaso parte-hartzaileen izenak.

4. Emaitzak: zeintzuk dira ondorio nagusiak? Metodologiaren atalean aipatu bezala, saio bakoitzean guztion artean galdera bati sakonki erantzutea izan da erronka, partehartzaileen gogoeta eta lan-prozesua errazteko gogoz. Beraz, 3 pausotan bana dezakegu gogoeta-prozesua eta lortutako emaitzak: • 1. Pausoa: etorkizuneko ikuspegiaren eraikuntza. Berako merkataritzarentzat zein da nahi dugun geroa? Hau da, hemendik 10 urtera -

2022an- Berako merkataritza nolakoa izatea nahi genuke? • 2. Pausoa: gaur egungo errealitatearen diagnosia. Egun, zein da bere egoera? Zeintzuk dira sendotasunak, ahultasunak, erronka

nagusienak...? Eta noranzko inertzia du sektore honek udalerrian? • 3. Pausoa: gaur egunetik etorkizuneko eszenatokirantz pausoak emateko zubia. Gaur egungo egoeratik etorkizuneko eszenatokira gerturatzen joateko zein ildo

jorratu eta landu behar dira? Zein ekintza-ildok dute lehentasuna?

Page 5: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 5. orria

• 1. Pausoa. Hemendik 10 urtera -2022an- Berako merkataritza nolakoa izatea nahi genuke?

Hona partehartzaileen ikuspegiak batuz eraikitako eszenatokiaren ondorio nagusiak.

2022an Berako merkataritza nolakoa izatea gustatuko litzaiguke?

4 ideia nagusi izan dira taldekideek irudikatutako etorkizuneko eszenatokietan:

1. Herritarrak (bertokoak zein bisitariak) liluratu eta erakarriko dituen merkataritza nahi dugu.

Horrek esan nahi du:

• Herriari bizia ematen dion merkataritza dinamikoa, erakargarria, desberdina, xarmaduna, iraunkortasunarekiko begirunea duena...

- Kaleak, espazio publikoa eta merkataritzak bat eginik harreman eta elkargune gisa.

• Merkataritza horren inguruneak (kaleak, espazio publikoak) pertsonekiko erosoa eta atsegina izan behar duela.

- Oinezkoei lehentasuna emanez (adibidez batzuk oinezkoentzako kale irudikatzen dituzte Berako plaza eta Altzate karrika), gainontzeko mugikortasun motekin (bizikletak, autoak...) elkarbizitza bermatuz.

- Irisgarritasun arazoak ekidinez (kalean bertan, komertzioetarako sarbidean eta komertzio barruetan).

- Kaleen argiztapena, zorua, estetika, landaredia... landuz.

• Komertzioak estetikoki erakargarriak izan behar dutela.

- Denden eta komertzioen barrukaldeak ere atseginak izan behar dute. - Kanpoko irudia, diseinua... zaindua dutena, kalean ere presentzia izanez.

• Eta ezaugarri horietan oinarritutako irudi bat, izaera propio eta adostua duen merkataritza bat, irudi hori gero kanpora proiektatu eta zabalduko duena turismoaren ikuspegitik funtsezko baliabide bilakatuz.

2. Bertoko herritarren beharrak asetzeaz gain eskaintza anitza, desberdina, profesionala, nortasun propioduna... duen merkataritza nahi dugu.

Horrek esan nahi du osagarriak diren ezaugarriak uztartu behar dituela Berako merkataritzak, adibidez:

• Anitza, beratarron eta eskualdeko zein bisitarien beharrei erantzun emateko. Nolabait komertzio bakoitza puzle handi baten zati izan dadila, bakoitzak bere berezitasun eta xarma emanez osotasun horri, konpetentziaren ordez elkar-osatzea bultzatuz.

• Lehiakorra eta profesionala. • Bertako produktuei eta balio erantsia duten produktuei (adibidez produktu

ekologikoak) lehentasuna emango diena, eskaintza desberdintze aldera. • Inguruko herri, eskualde zein herrialdetako merkataritzekin harremana eta

elkarlana bultzatuko dituena, elkar lagundu eta aberasteko. • Lanpostuak sortuko dituena.

Page 6: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 6. orria

2022an Berako merkataritza nolakoa izatea gustatuko litzaiguke?

3. Kalitateko eta zerbitzu osagarriak izango dituen merkataritza nahi dugu.

Kalitate eta zerbitzu osagarrietan barneratzen ditugu:

• Konfidantzan eta hurbiltsaunean oinarritutako zerbitzua, denda eta komertzio txikiak egun bereizten dituena.

• Lehiakorra, prezioari dagokionez.

• Teknologia berriak barneratu dituena, hauek erabiltzeko zailtasunak izan ditzaketen pertsonei euskarria, laguntza, erraztasunak emanez.

• Bizi-molde berrien beharrei erantzun emateko baliagarri izan daitezketen bestelako zerbitzuak eskaintzea: erosketak etxera eramatea, internet-bidezko erosketak eta nork daki 2022an zer izango den?

4. Berako auzo desberdinetan presentzia, garrantzia eta lotura duen merkataritza nahi dugu.

Horrek esan nahi du:

• Ez dugula kale edo gune bakar batean bildutako merkataritza nahi. Aldiz, nortasuna duen auzo bakoitzak (Altzate, Kanttonberri, Eztegara, Agerra eta Berako Plaza eta Legia ingurua) bere komertzioa izango duela, sare osoak lotura bat izanik (batez ere oinezkoei begira, auzo bateko komertziotik besteetara erraz iristeko).

4 ideia nagusi horiez gain, gutxiago errepikatu diren beste zenbait nahi ere jaso ditugu.

5. Hirigintza-instrumentuen laguntzaz sendotuko den merkataritza nahi dugu.

Esate baterako, egitasmo baliagarriak izan daitezke:

• Merkataritza bizia bultzatze aldera zenbait kale edo guneetan banketxeak edo antzeko jarduerak (normalean goizeko ordutegian bakarrik zabalik daudenak eta beraz kale-bizitzari onurarik egiten ez diotenak) mugatzen dituzten arautegiak.

• Udaletik komertzio berriak zabaltzeko aukerak sortze aldera gaur egun garaje gisa erabiltzen diren lokalak hustu ahal izateko aparkaleku handi bat bultzatzea.

6. Hizkuntza-aniztasunarekiko eta bereziki euskararekiko lotura duen merkataritza nahi dugu, propioa dugun ezaugarria mantendu eta suspertze aldera.

Horrek esan nahi du:

• Zerbitzuaren-hizkuntza nagusi bereziki euskara izango duen merkataritza, hizkuntza-aniztasunari muzin egin gabe noski (gaztelania, frantsesa... zenbat eta hizkuntza-ezagutza gehiago, hobe!).

Page 7: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 7. orria

2022an Berako merkataritza nolakoa izatea gustatuko litzaiguke?

7. Egitasmo berritzailean martxan jarri dituen merkataritza irudikatzen dugu, bai beratarroi begira (gure merkataritza propioa zaintzearen garrantziaz sentsibilitzatzeko) eta baita kanpora begira ere, turismoaren ikuspegitik adibidez.

Egitasmo horietako batzuk izan daitezke, adibidez:

• Moneta propioa duen Berako merkataritza (egun adibidez Frantziako zenbait udalerritan martxan dauden adibideei jarraituz, esate baterako Occitaniako Tolosan).

• Astean behineko edo aldiroko merkatu egunak finkatzea, Berako eta inguruko merkatariek beraien eskaintza plazaratu dezaten festa-kultur-herri giroan.

• 2. Pausoa. Gaur egun, zein da bere egoera? Zeintzuk dira indarguneak, ahultasunak, aukerak eta mehatxuak?

Behin etorkizuneko eszenatokia irudikatuta, Berako merkataritzaren gaur egungo egoera zein den aztertu dugu bigarren pausoak. Ondorengo tauletan ageri dira taldeak –eta kasu honetan merkatariek esandakoa, alde batetik, eta herritarrek eta udaleko ordezkarien ekarpenak, bestetik- identifikatutako indarguneak, ahultasunak, ahal bezainbeste aprobetxatzen ari ez garen aukerak eta merkataritzarengan eragina duten mehatxuak.

Page 8: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 8. orria

1. Zer dago ongi? Zein dira sektorearen indarguneak? Zer baloratzen dugu positiboki?

Merkatarien taldea Herritar eta udal ordezkarien taldea

• Hurbiltasuna eta konfiantza, honela ulertua: - Bezeroarekin tratu atsegina. - Bezeroa, eta bere gustuak, beharrak... ezagutzea arreta

pertsonalizatuagoa ematea ahalbidetzen duena. - Hizkuntza ezberdinetan atenditu ahal izatea (euskara,

gaztelania, frantsesa), edo horretarako prestutasuna. - Hurbiltasun fisikoa: komertzioa herritarrengandik hurbil dago.

• Sektorearen profesionalitatea: - Erosketaren prozesu osoan zehar arreta eta laguntza ematea

–aholkularitza, gomendiioak ematea... erosteko orduan- eta salmenta ondorengo segimendua (gustura gelditu bada, sor daitezkeen arazoei irtenbidea ematea...)

• Eskaintzen diren produktuen kalitatea eta aniztasuna: - Berako merkataritza eskaintza ona da herrigunean, eta are

hobea Ibardin eransten badiogu (“ez dago Berako neurriko herririk horrelako eskaintza duenik”).

• Sektoreak hobetzeko duen gogoa: - Larun-Haizpe Elkartearen sorrera, Berako merkatari gehienak

partaide direnak, elkarren arteko lanean eta hobekuntza bidean aurrerapauso handia izan da. Ikastaroak, jardunaldiak... antolatzen dira.

- Gainera, Elkarte hau herriko bertze elkarte eta erakunde batzuekin harremanetan ari da (harategien elkartea, Udala, bertze talde batzuk...), sinergiak partekatzeko, proiektu berriak...

• Berak eta bere merkataritzak eskualde-buru papera betetzen dute: - Eskualdeko eta inguruko herrietako jendea Berara etortzen da

erosketak egitera.

• Zerbitzu osoa da: - Dendariek erosketan aholkatzen dute, bezeroa laguntzen dute. Anitzek,

gainera, esperientzia dute, saltzen dutenaren ezagutza sakona dute. - Salmenta osteko zerbitzua eskaintzen dute, konponketetarako, etabar.

• Produktuen kalitatea, bereziki produktu freskoena.

• Sektoreak herriko bizimoduari eta ekonomiari egiten dion ekarpen garrantzitsua: - Enpleguak sortzen ditu, herriari bizitasuna ematen dio, herritarren arteko

harremanak errazten ditu... - Zerbitzu publiko izaera du, bereziki adineko pertsonentzat, mugitzeko dituen

zailtasunengatik herrian bertan merkataritza behar duena.

• Hurbiltasuna: - Fisikoa: Dendak hurbil daude, eta gainera, Berako auzo eta gune

desberdinetan banatua dago. - Tratuari dagokionean, konfiantza (ordaintzeko orduan, “probatzera

eramateko”...), lasaitasuna.

• Larun Haizpe Elkartearen lana eta bere dinamismoa: - Ekimen berriak martxan jartzeko “mugitzen da”, eta horrek Udalarekin

sinergiak sortzeko aukera ematen du. Udaleko Garapen Batzordea horren adibide ona da, bertze udalerri eta eskualde batzuetan gertatzen ez dena.

- Egindako ekimenen artean, aipatzekoa da “Club más por ti” ekimena, bezeroaren fidelizazioa bilatzen duelako (Nafarroako ekimena da).

• Sektorea, bereziki produktu freskoetan, tokiko ekoizleengadik hurbil dago. - Hobetu daitekeen arren, zailtasunak ditu, betebehar sanitarioak daude...

Edonola ere, aintzat hartzekoa da Berako dendetan Baztango haragia, tomateak, sagarrak, eskualdeko bertze produktuak... erosi ahal izatea.

• Bera herri euskaldun xamarra da eta euskararekiko jarrera ona da dendetan: - Euskara dendetan txertatzeko urratsak egin dira, eta horren lekuko da Bai

Page 9: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 9. orria

1. Zer dago ongi? Zein dira sektorearen indarguneak? Zer baloratzen dugu positiboki?

• Ordutegia: - Dendak ordutegi zabal batean daude irekita, nahiz eta

merkatalgune handiekin lehiatzea zaila gertatzen den.

• Cederna-Garalur-ek sektoreari ematen dion laguntza, bereziki dendari ttikienei.

Euskarari ziurtagiria 50 entitatek dute (gehienak merkatariak). - Merkataritza euskalduntzeko badira baliabideak (Mankomunitateko euskara

zerbitzua, UEMA, etab.) eta elkarlanerako aukerak.

• Gazteek berriki zabaldu dituzten denda berriek sektoreari bultzada eman diote: - Sektorea “gaztetzen” laguntzen dute, berritzeko gogoa nabari da,

zaindutako dendak, zerbait desberdina...

Bi taldeen osoko ikuspegitik, laburbilduz:

• Bi taldeak bat datoz indargune hauek azpimarratzerakoan: - Sektorearen hurbiltasuna, konfiantza, eta profesionalizazioa, eta eskaintzen duten zerbitzu osoa. - Larun Haizpe Elkartearen lana eta garrantzia.

• Merkatariek bereziki nabarmentzen dute: - Sektoreak hobetzeko dituen gogoak. - Ordutegia. - Eskualde-buru izaera. - Cederna-Garalur-en lana.

• Herritarren eta udal ordezkarien taldean, zehazki ondoko hauek azpimarratu dira positiboki: - Sektoreak herriko ekonomiari egiten dion ekarpena, eta bertako ekoizleekiko hurbiltasuna (bereziki produktu freskoetan). - Sektorean euskara txertatua egotea. - Gazteek irekitako denda berriak.

Page 10: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 10. orria

2. Zer dago gaizki, edo hobetu beharko litzatekeena? Zer falta zaio egun Berako merkataritzari?

Merkatarien taldea Herritar eta udal ordezkarien taldea

• Bezeroak falta ditugu. Berako populazioa handitu da, baina horrek ez du ekarri bezero gehiago izatea. - Komertzioak bezero “gatibu” batzuk ditu, adineko pertsonak, kanpora ezin

dutelako joan, Beran erostera behartuak daude. - Baina bertzetik, badira kanpora joaten diren bezeroak, eta Beran erosten ez

dutenak. Kezkagarria da, bereziki, gazteen kasuan. - “Zergatik daude kanpora erostera joaten diren beratarrak?” galderari erantzun

posible desberdinak eman ditu taldeak: - Zenbait produkturen falta Beran. - Beratik ateratzeko beharra, “haize aldaketa”, askatasuna gazteen kasuan... - Asteburuan Beran ez dago aisialdiko jarduerarik bertan gerarazten dutenak,

hemen erostera. - Ohitura berriak, erosketa aisialdira lotutakoa: merkatalguneak, dendak,

zinemak, gastronomia... lotzen dituztenak.

• Sektoreak inplikazio handiagoa eta berrikuntza gehiago behar du, eta ekintza-plan bat: - Larun-Haizpe Elkartea urrats bat da inplikazio horretan, “elkarrekin lanean

aritzeko”, baina komertzianteen parte-hartze handiagoa eskatzen du. Gainera, norantz goazen argi edukitzea beharrezkoa da, zer lortu nahi dugun, eman beharreko urratsetan asmatzeko.

- Berrikuntza eskaintzen dugunean (“ez gara birziklatzen, betikoa betiko moduan eskaintzen jarraitzen dugu), teknologia berriak txertatzerakoan...

• Sektoreak ez du landu irudi bateratu bat, nortasun eta balio batzuetan oinarritutakoa, balioan jarriko duena eta bezeroekin elkar eraginen duena: - Irudi bateratua lantzea falta zaigu, balioa nabarmenduko duena, norberaren eta

Berako merkataritza osotasunean dituen desberdintasunak eta bereiztasunak komunikatu eta “saldu” ahal izateko. Gure indarguneak transmitituko dituena, gure nortasuna.

- Eta horrek merkatari guztien arteko elkarlana eskatzen du, elkar lehiatu beharrean.

• Merkatarien arteko belaunaldi aldaketa falta da.

• Hainbat beratarrek, produktuaren arabera, kanpoan erosten dugu. Zergatik? Arrazoi posible batzuk: - Produktu zehatz batzuen eta aniztasun falta: ez dago

zapatadendarik, haur eta helduen arropa eskaintza mugatua da, hainbat produktu biologiko ezin da aurkitu... Eta behin atera zarela, inertzia erosketa guztia kanpoan egitea da.

- Prezioa: egun, prezioari gehiago begiratzen zaio (kalkulu horretan garraioaren kostea erantsi beharko genuke, adibidez, Irunera jotzen denean).

- Ez gara jabetzen hemen ere badugula kalitatezko eksaintza.

- Pertsona batzuentzat erosoagoa da “guztia eskura izatea merkatalgune handi batean”, denda desberdinetan banan bana ibili beharrean, pisua eraman, oinez ibili...

- Erosketa ohiturak, aisialdiarekin lotzen direnak. - Kanpoan erosteak ematen duen askatasun sentsazioa:

“ezetza emateak ez du estuasunik sortzen”.

• Atentzioa eta zerbitzua zenbait gauzetan hobetu daiteke: - Kreditu txartelez ordaindu ahal izatea nahitaezkoa da. - Saltzailearen lana goxoa izan behar du bezeroa eroso

egon dadin, erosi edo ez. Nahiz eta hau pertzeptzio kontua den, guztiz subjektiboa.

- Erosketa etxera eramateko zerbitzua egon dadila.

• Sektorean berrikuntza falta da, produktuen eskaintzan: - Berriki ireki diren denda batzuk izan ezik, eta ahalegin

berezia egin duten bertze batzuk salbu, orokorrean, ez dago berrikuntza handiegirik.

• Denden ordutegia hobetzea beharrezkoa da, bi kontutan:

Page 11: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 11. orria

2. Zer dago gaizki, edo hobetu beharko litzatekeena? Zer falta zaio egun Berako merkataritzari?

• Eskaintza komertzialari zenbait produktu falta zaizkio: - Eta horrek berekin dakar inor kanpora joaten bada produktu zehatz baten bila,

gainerako erosketa ere kanpoan egitea. “Galtzen dugun bezeroa da”.

• Laguntza falta: - Azpiegituretan: hipermerkatu eta azpiegitura komertzialetan irisgarritasun,

aparkaleku... mota guztietako erraztasunak eskaintzen zaizkie. Zergatik ez da hori gertatzen tokiko merkataritza ttikiarekin?

- Lokalen eskaintza falta. Krisiarekin egoera hau zerbait aldatu da (lokalak garaje moduan erabiltzen diren jabeek bere erabilera komertzialerako eskaintzen hasi dira), baina Udaletik nolabait hori lagundu beharko litzateke.

• Nafarroako Gobernuaren eta Udalaren laguntza handiagoa: - Udalaren eta merkatarien arteko elkarlan handiagoa beharrezkoa da, gogoeta

egiteko, elkarrekin kanpainak antolatzeko... Zerbait egin da, dagoeneko, baina gehiago behar da.

• Etengabeko formakuntza eskaintza falta da, eta sektorearen profesionalizaziora-ko baliabideak: - Batetik, hezkuntza arautuan merkataritzaren inguruko ikasketak beharko

lirateke, lan aukera gisa ikus dadin, eta horretan adituak diren pertsonak egon daitezen.

- Eta bertzetik, sektorearen kalitatea mantentzeko merkatari bakoitza etengabe “birziklatzea” beharrezkoa da.

• Turismoaren eta merkataritzaren arteko hartu-eman hobea eta handiagoa behar da: - Gero eta turista gehiago iristen dela somatzen da. Baina kalitatezko baliabideak

eskaini behar dira, eta eskaintza horretan merkataritza txertatu (ostalaritza barne).

• Herriaren izaerak “egun guztian” merkataritza bizia edukitzea zailtzen du: - Bera herri luzea izatea, merkataritza auzoetan barna sakabanatua egotea...

zenbait orduz karrikak “hilik” egotea dakar, eta jarduera komertzialik ez somatzea.

- Batetik, ordutegiak bizimolde berrietara egokitu behar dira: dena itxita egotea lehen orduan, eguerdian... hemen erosi nahi luketen pertsona batzuei ez zaie alternatibarik eskaintzen. Ordutegi zabalkunde hori merkatarien artean koordinatu daiteke, ez da beharrezkoa guztiek aldiberean irekitzea.

- Eta bertzetik, bezeroari begira, garrantzitsua da ordutegi horiek errespetatzea, zorrotzak izan, eta aldaketa puntualak daudenean dendan bertan jakinaraztea (ohar batekin, adibidez).

• Irisgarritasun eta mugikortasun trabek ez dute laguntzen.

• Komertzioan euskararen egoeraren diagnostiko bat egitea beharrezkoa da, ondotik planifikatu beharreko urratsak zehazteko. Honen harira: - Hizkuntza paisaia euskalduntzeko (ordutegiak, oharrak,

kartak, etab.) urrratsak egin dira. Azken aldian atzera egin ote dugun kezka. Errotulu aunitz gaztelaniaz daude oraindik.

- Zenbat eskaera egiteko merkatariek babes falta somatu dute: Nafarroako Gobernuari euskarazko materiala eskatzeko.

Page 12: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 12. orria

2. Zer dago gaizki, edo hobetu beharko litzatekeena? Zer falta zaio egun Berako merkataritzari?

Bi taldeen ikuspegi osotik, laburpen moduan:

• Bi taldeak bat datoz ahultasunen artean edo hobetu beharrekoen artean dagoela: - Bezero falta, edo galtzen diren bezeroak kanpora doazelako.

• Merkatariek modu berezian nabarmentzen dute: - Komertzianteen inplikazio handiagoa sektore gisa nahi denaren “ibilbide orria” zehazteko, eta horretarako behar diren ekintzak definitzeko.

Nortasunari lotutako irudia aipatzen da horien artean. - Laguntza eta elkarlan gehiago instituzioekin, Udalarekin kasu. - Merkataritza lagunduko duten baliabideak lantzea: turismoa, formakuntza.

• Herritar eta udal ordezkarien taldeak hobetzeko gisa aipatzen ditu: - Sektorean dagoen belaunaldi aldaketa falta. - Sektorearen ordutegia eta zerbitzuan hobekuntza puntualak. - Irisgarritasuna eta mugikortasuna, sektorearengan eragina duten gaiak diren neurrian. - Merkataritzan euskararen egoeraren diagnostiko baten beharra.

Page 13: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 13. orria

3. Zein dira egun baliatzen ari ez garen aukerak?

Merkatarien taldea Herritar eta udal ordezkarien taldea

• Ibardin, Berako merkataritzaren eskaintza osatzen duen gune gisa.

• Iparraldeko eta Gipuzkoako jendea eta turistak, Larunera, Ibardinera... hurbiltzen direnak eta Berara erakartzeko gauza ez garenak: - Berako Udalaren partetik bultzada handiagoa behar da, turismo

arloko erakundeekin eta merkatarien sektorearekin batera. - Eta gainera, horrek eskatzen du bisitariari zer eskainia edukitzea,

aitzinetik turismo eta aisialdiko eskaintza erakargarri bat lantzea, merkataritza baliozko elementu gisa hartuko duena. Egun eskaintza hori ez dago, Bera ez da erakargarria turismoaren ikuspegitik.

• N-121 errepide berria, baliatu beharreko aukera baita.

• Sektorearen baitan sarean lan egitearen potentzialitatea. - Gure artean esperientzia eta ikaste anitz elkarbanatu genitzake,

elkarren onurarako (horrek jarrera proaktiboa eskatzen duen arren, “emateko prest egon”, eta ez bakarrik “jasotzera joan”).

• Berako kultur jarduera (kulturgintza) eta dinamismoa merkataritzarekin batzeko aukera, elkarren hobebeharrez. - Zergatik ez sortu sinergiak merkataritzaren eta tokiko artisten artean,

Lurraren Egunaren esperientzia arrakastatsuaren haritik erakusketak antolatuz karrikan, adibidez?

• Berako komertzioa hobetuko duten zerbitzuen diseinuan eta garapenean elkarrekin lan egin, adibidez: - Erosketa etxera eramateko zerbitzu bateratua. - Berako merkataritzaren berrikuntzen eta eskaintzen aldizkari bat. - Beherapen, deskontu... garaiak adostu, irudi bateratua emateko

asmoz, eta ahaleginak batzeko. - Karrikan jarduerak antolatzea, espazio publikoa girotzeko.

• Berako kokapena. - Ez da erraza, baina Bortzirietako erreferentea izan behar genuke,

hurbileko eskualdeetarako.

• Potentzial turistikoa eta bere eragina merkataritzan: - Komertzioak turismoarengandik jaso (eta eman) ahal izanen luke,

baina horrek, aitzinetik, eskaintza erakargarria diseinatzea eskatzen du.

• Ibardin, 2 kontutan: - Ez dugu bere eskaintza baliatzen herriko merkataritza osatzen duen

eskaintza moduan. - Ez eta bertara hurbiltzen den jende guztia, eta Berara erakar

genezakeena, dendarien, ostalarien... onurarako.

• Teknologia berriak.

• Euskararen arloan, eskura ditugun zerbitzu eta baliabideei ez diegu nahikoa etekin ateratzen: - Ahokularitza eta itzulpenak. - Formakuntza ikastaroak (eskaintza bada, baina ez da talderik

sortzen). - Euskara batzordearekin elkarlana. - Bai Euskarari berari.

• Herriko (edo eskualdeko) produktuak, eta horien hurbiltasuna.

• Kultura arloko dinamismoa: - Gauza anitz antolatzen da, baina gehienak asteburuetan dira, eta

beraz, merkatariek ezin dute ekarpenik egin, ez onurarik jaso.

• Aberastasun kulturala eta herriko mugikortasun ezaugarriak, komertzioari loturik: - Erosketa “kapazu edo orgarekin”, paseatuz, eta dendaz denda

joanez, tartean ikusteko gauzak edukiz, balioan jarritako

Page 14: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 14. orria

3. Zein dira egun baliatzen ari ez garen aukerak?

esperientzia izan dadila.

• Berako erdigunean neurri ertaineko merkataritza azpiegitura bat, elikagaietarako supermerkatu bat, aukeratzen den ereduaren arabera: - Zerbait ttikia (egungo janaridendak baino handiagoa dena),

erakargarri suerta daiteke, eta egungo denda ttikien lagungarri izan. Gai honek ikuspegi kontrajarriak sortzen ditu taldean. Batzuentzat aukera bat dena, bertze batzuentzat mehatxu argia da, eta alderantziz.

Bi taldeen osoko ikuspegitik, eta laburbilduz:

• Bi taldeak bat datoz aukera gisa honakoak aipatzerakoan: - Berako kokapena eta komunikazioak. - Ibardin bere eskaintzarekin eta jendea erakartzeko ahalmenarekin. - Berako herriak duen potentzialitate turistikoa. - Herriko kultur dinamismoaren balioa eta osagarritasuna.

• Merkatariek azpimarratu dute: - Dendarien artean sarean lan egitearen potentzialitatea.

• Herritar eta udal ordezkarien taldean aukera hauek aipatzen dira: - Teknologia berriak eta dagoeneko badauden bertze laguntza zerbitzu batzuk baliatzea (euskararen arloan, adibidez). - Bertan ekoizten diren zenbait elikagai. - Merkataritza gune ttiki bat ezartzea, elikagaien supermerkatu bat? (OHARRA: galdera moduan paratzen dugu, taldearen kontsentsua ez duelako).

Page 15: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 15. orria

4. Eta zein dira sektorean eragiten ari diren, edo epe motzean eragin dezaketen mehatxuak?

Merkatarien taldea Herritar eta udal ordezkarien taldea

• Ibardin, iragazki gisa aritzen delako: jendea ez da Berara hurbiltzen.

• Landutako eskaintza turistikorik ez edukitzea: - Inguruko herri guztiek eskaintza definitu bat duten bitartean, guk ez

dugu. Adibidez, neguan irekia egonen den turismo bulego bat ez edukitzea eragozpena da.

- Bortzirietan bertan, bertze udalerri batzuk turistikoki erakargarriagoak dira: Etxalar, Lesaka...

• Sektorean dagoen belaunaldi aldaketa eza: - Gainera, zenbait gunetan (Altzaten, adibidez) egoera hau larriagotu

egiten da; eta ez dago laguntzarik (lokalak irekitzeko, denda berriak irekitzeko...) egoerari aurre egin ahal izateko.

• Barne konpetentzia eta aukeren kostea: - Batzuetan, azpisektore jakin batzuetan (elikaduran, arraindegietan,

harategietan...) dendak bata bertzearekin konpetentzia zuzenean sartzen dira; bezeroarentzat honek alderdi positibo bat izan dezakeen arren.

- Horregatik, irekiera berrien edo negozio berriak paratzeko ideien aitzinean, dagoena aztertzea, sektorearen aniztasuna, desberdintzeko aukera... aztertzea komeni litzateke.

• Herriaren kanpoko aldean, aparkalekua lukeen merkataritza gune handi bat ezartzea: - Sortzen den galdera da: zein herri eredu nahi dugu, merkataritza

gune handi bakar bat edo 10 denda ttiki dituena? - Zenbakitan, 1.200 metro koadroko gune batek Beran egun dagoen

denda ttiki guztien azalera adina izanen luke. Zein etorkizun izanen luke denda ttikiak?

- Gainera, gune horrek harategia, frutadenda, arraindegia... balu bere eskaintzan, egungo denda ttikiak deseginen lirateke, guztiontzako bezerorik ez dagoelako.

- Azpiegitura horiek sortzen dituzten enpleguen kalitatea zein da?

• Ibardin, harat hurbiltzen direnek ez dutelako Berara etortzeko urratsik ematen.

• Berako kokapena, Irun eta Donostiarekiko hurbiltasunagatik.

• On-line erosketa elektronikoa (egun etxetik edozein dendetan eros daiteke, zauden tokian zaudela), eta erosteko ohitura berriak.

• Belanauldi aldaketa eta sektorean berrikuntza eza.

• Geure ikuspegia izan daiteke mehatxurik handiena.

• Herrian eta eskualdean dagoen lan ezegonkortasuna: - Lanik ez bada, lo-hiri bihurtzeko arriskua dugu.

• Merkataritza gunean, bai kanpokoak (Irun, Donostia, Iruñea…) bai hemen sor daitezkeenak. Gai honek ikuspegi desberdinak sortzen ditu taldean. Merkataritza gunearen izaeraren arabera, eta non kokatzen den arabera, batzuentzat aukera bat dena, bertze batzuentzat mehatxu argia da, eta alderantziz.

Beran jar daitezkeenen arabera: - Jatorrizko erronka da, guztiak bat datozena, herritik kanpo erosten

duten beratarrak Beran geratu daitezela eta bertan eros dezatela (edo gutienez horietako batzuek).

- Taldeko pertsona batzuek galdetzen dute: Zein zentzu eta koherentzia dute merkataritza guneek 2022rako Berarako irudikatu genuen merkataritza ikuspegiarekin? Kontraerrana dago.

- Udalak, orain arte, horrelako gune handi bat herrian jar ez dadin lan egin du, legearen mugaraino. Baina bere ordezkariek planteatzen dute: Eta zer gertatuko litzateke Beran ez badugu baimentzen, baina Lesakako Udalak Alkaiagan paratzea ahalbidetzen badu? Eta egoera horri aurre hartuko bagenio eta herrigunean supermerkatu ttiki bat paratuko bagenu, ez genuke saihestuko Alkaiagan, adibidez, merkataritza gune handiago bat ezarri ahal izatea?

- Taldeak bere osotasunean mehatxu gisa eta saihestu beharrekotzat

Page 16: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 16. orria

4. Eta zein dira sektorean eragiten ari diren, edo epe motzean eragin dezaketen mehatxuak?

Enplegu prekarioak dira. Horregatik, edozein erabaki hartu aitzinetik, zenbat lanpostu eta zein kalitatezkoak sortzen diren, eta zenbat eta zein izaerakoak suntsitzen diren.

du merkataritza gune handi bat, bere aparkalekuarekin... eta herrigunetik kanpo dagoena. Zerbait ttikiagoa planteatzeko tenorean, erdigunean eta elikagaietarako, ikuspegiak ez dira guztiz argiak. Kontra daudenek diote ez ote liratekeen hobeak herriko merkataritzarentzat betzelako neurriak: etxera erosketa eramateko zerbitzua, etabar.

Bi taldeen osoko ikuspegitik, eta laburbilduz:

• Bi taldeak bat datoz mehatxutzat hartu behar direla, eta ondorioak dituela edo epe motzean izan ditzakeela: - Ibardin. - Merkataritza guneek, eztabaida sakon eta aberatsa duena, eta ikuspegi eta jarrera desberdinak daude herriko erdigunean elikagaietarako

supermerkatu baten kokapenarekin.

• Merkatariek zehazki aipatu dute: - Sektorearen barne konpetentzia, eta sortzen den aukera kostea dagoeneko Beran badauden sektoreetako negozio berriak irekitzen direnean.

• Herritarren eta udal ordezkarien taldean, ondoko mehatxuak bildu dira: - Berako kokapena. - Erosketa ohitura berriak eta on-line erosketa. - Geure ikuspegia, beratarrona, eta nahi dugun merkataritza ereduarena. - Lan merkatuaren ezegonkortasuna.

Page 17: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 17. orria

• 3. Pausoa. Gaur egungo egoeratik etorkizuneko eszenatokira gerturatzen joateko zein ildo edo proposamen landu behar ditugu?

Azken pausoan berriz, Berako merkataritzaren egoera hobetzen lagunduko duten proposamenak, ideiak, egitasmoak... mahai gainean jartzea izan da erronka. Eta zehatzago esanda, proposamenak 3 arlotan antolatu ditugu:

Segidan, talde-lanak eman dituen fruituak, aberatsak bai kantitate zein kalitate ikuspuntutik!

Zer eginen dugu Berako merkataritza hobetzeko?

a. Merkataritzari onura ekarriko dioten hirigintza-lurraldeari dagozkion proposamenak

1. Berako merkataritza ibilbide baten sorrera, oinez, bizikletan, patinetan... egindako mugikortasuna lehenetsiko duena, herriko gune komertzial desberdinak batuko dituena. Horrek berarekin dakar:

• Autoen abiadura mugatzea herri guztian.

• Toki zehatzetan txirrindulak uzteko tokiak egokitzea.

• Garraiobide batzuen eta bertzeren arteko elkarbizitza.

2. Altzate karrika oinezkoentzat bihurtzea. Proposamen hau bideragarria izan dadin aurrez Vasconiaren gibeleko aldean aparkaleku bat sortzeko aukera aztertu beharko litzateke, eta kamioien joan-etorriari irtenbide bat eman (gaur egun, ez da irtenbide posiblerik).

3. Txirrindulak alokatzeko udal zerbitzu bat abian paratzea merkatarien eta Udalaren artean.

4. Aparkaleku arautu, mugatu eta rotazioan jartzea merkataritza guneetan: doaneko TAO-a paratzea, aparkatzeko denbora mugatua izanen duena.

5. Bortzirietako herriak lotuko dituen autobus zerbitzua paratzea, bertze herrietatik erosleak Berara erakartzeko asmoarekin.

6. Lurrazpiko aparkaleku bat sortzeko aukera aztertzea, adibidez, eraikin berriak baliatuz.

7. Sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak egitea, herrigunean autoaren erabilera mugatzeko, bakarrik beharrezkoa denean erabiltzeko.

8. Gune publikoetan irisgarritasuna hobetzea, bereziki espaloiena, honako

a. Merkataritzarentzat onuragarri izan daitezkeen lurralde-hirigintza proposamenak.

b. Markataritza bera hobetzeko proposamenak, eskaintza, kantitate eta kalitate, zerbitzu osagarrie eta abarri dagokionez.

c. Merkataritzaren osagarri diren beste baliabide batzuei etekin handiagoa eta hobea ateratzeko proposamenak.

Page 18: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 18. orria

Zer eginen dugu Berako merkataritza hobetzeko?

a. Merkataritzari onura ekarriko dioten hirigintza-lurraldeari dagozkion proposamenak

helburu hauekin:

• Trabak kentzea: paperontziak, zuhaitzak, bankuak... oinezkoei traba egiten dietenean, adibidez, Altzaten.

• Ahal den tokietan espaloiak zabaltzea.

• Denden ikusmena hobetzea.

9. Denden guneei espazio publikoan egoteko tokiak sortzeak, eta karrikak edertzea. Adibidez, Kanttonberrin, 4 aparkaleku kenduz, banku bat paratu ahal izanen litzateke, zuhaitzak... gune hori atseginagoa egiteko.

10. Berako argiteriaren hobekuntza orokorra, eta bereziki oinezkoen eremuetan, segurtasuna ere ziurtatzeko.

11. Berako karriken erabilera komertziala arautzea eta ordenatzea. Horrek ahalbidetuko luke, adibidez: herriguneko lehentasunezko gune komertzialak definitzea, gune batean ordutegi zehatz bat duten zerbitzuak kontzentratu ahal izatea arautzea (adibidez, banketxeak, kutxak... goizez bakarrik irekitzen dutenak), merkataritza guneak ezartzeko baldintzak arautzea, eta hauen ezaugarriak... Berako Udalak, adibidez, industriagunerako erabilera arautua du.

12. Denda guneetan egon daitezkeen lokal hutsak mugiaraztea, erabilera komertziala izan dezaten, Udalaren laguntzarekin. Irunen egin duten esperientzia, denda guti dagoen auzo batean, interesgarria izan daiteke: etxe hutsen poltsen ereduari jarraiki, Udalak, jabeekin koordinaturik, diruz lagundutako lokal batzuen alokairu-poltsa osatzea, gazte ekintzaileentzat bideratua, sektorearentzat ideia sortzaileak dituztenak.

13. Merkatarien, ostalarien, kultur taldeen eta Udalaren arteko koordinazio eta jardueren antolaketa bateratua, sinergiak sortzeko asmoz, eta guztiontzat onura bilatuz. Zenbait ekitaldiren ordutegiak egokitzea eragin dezake horrek (guztiak besta egunetan izan ez daitezen, eta dendariek parte hartu ahal izan dezaten), edo sektoreko ordutegiak moldatzea (dendak besta egun jakin batzuetan irekiak egon daitezela).

Zer eginen dugu Berako merkataritza hobetzeko?

b. Merkataritza bera hobetzeko proposamenak eskaintza, kalitatea, aniztasuna, zerbitzu osagarriei... dagokionean.

1. Merkatariaren “aholkulari” lana indartzea: denda guztietan bezeroari aholkua ematea bereizten gaituen ezaugarri gisa.

2. Merkataritzarentzat berezko marka bat sortzea: osotasunerako marka bat, bereizten gaituzten balioetan oinarritua, eta gero zabaldu eta komunikatu dezakeguna.

3. Berako merkataritzaren euskararen egoeraren diagnostiko bat egitea: bere egoera eta merkataritzan nola txertatu den aztertuko duen diagnostikoa, euskara gure elementu bereizgarrietako bat den neurrian, gero ekintza zehatzak proposatzea ahalbidetuko diguna. Lan hau elkarrekin garatu dezakete Larun Haizpe Elkarteak eta Euskara Batzordeak.

Page 19: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 19. orria

Zer eginen dugu Berako merkataritza hobetzeko?

b. Merkataritza bera hobetzeko proposamenak eskaintza, kalitatea, aniztasuna, zerbitzu osagarriei... dagokionean.

4. Bezeroa fidelizatzeko ekimenak garatzea, “Club más por ti” ekimenetik haratago. Adibidez, ostalaritzarekin elkarlanean, erosketa kopuru batengatik, bezeroak ostalaritzan kontsumitzeko bale bat izan dezan.

5. Denden eskaintza zabaltzea/handitzea: Dendari bakoitza saiatu dadila, ahal duen neurrian, bere eskaintza hobetzen. Horrela, aukera gehiago emanen diogu jendeari Beran aurkitu dezan behar duen guztia, eta herrian erostea erabaki dezan.

Adibide zehatz moduan, merkataritza berde eskaintza bat bultzatzea: denda bakoitzak, bere ezaugarrien arabera, produktu berde edo eragin ekologiko ttikiagoa duten produktu batzuk eskaintzea, sektore hau indarra hartzen ari den balioa baita. Legazpiko Ilinti Merkatarien Elkarteak antolatutako ekimena da horren adibidea, Udalarekin elkarlanean.

6. Berako merkataritzaren webgunea bat sortzea, online erosteko aukerarekin, eskaintzen gaineko informazioarekin... Eskaintza ezagutzeko zein zuzenean erosi ahal izateko webgunea (online erosketa lehenago edo beranduago etorriko delako).

7. Berako merkataritzaren sare birtual bat sortzea: online mapa bat, une berean irekiak dauden dendak ikusteko aukera ematen duena, zer eskaintzen diguten, eskaintza nabarmenduren bat...

8. Erosketa etxera eramateko zerbitzu bat martxan paratzea: merkatari guztiek partekatu dezaketena, lanposturen bat sortzeko aukera ere balia dezakeena.

9. Dendako ordutegien zabaltzea, “guardia” sistema baten bidez: farmazien ereduari jarraiki, dendariak antolatu daitezela dena batzuek ordutegia luzatu dezaten, orain arte ohikoak izan ez diren ordutegi batzuetan (goizean goiz, eguerdian, arratsaldez, larunbat arratsaldetan...).

10. Bertako produktuak sustatzea, Udalaren laguntzarekin: adibidez lur komunaletan baratzeak egin ahal izatea, ondoren herrian salmenta erraztuz... (gaia konplexua den arren, Osasun arloko baldintzak direla eta...).

11. Hilabetean behin “erosketa erraza”, “deskontu eguna”... antolatzea, mugimentu komertziala bultzatuko duena.

12. Herriko komertzioan eta arduraz erosteko garrantzia azpimarratzeko kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainak antolatzea. Beratarrek Berako merkataritzaren alde egin dezaten balio dezake. Dendak guztiek erosiz mantenduko direnaren ideia landu behar da.

13. Erakusleihoen lehiaketa antolatzea: denboraldi berri bakoitzarekin bat etorriko litzatekeena, edo data zehatzetan (inauteriak, eguberriak...), merkatariek parte hartzeko konpromisoa hartuko dutena, erosleek erabakiko dutena nor den irabazlea (erosle zein denda irabazleentzat sariren bat izanen duena).

14. Denden berrikuntza estetikoa, batez ere, erakusleihoaren inguruan: argiztapenean hobekuntzak, karrikatik lehen harremana atsegina eginen duena, sartzera animatuko duena.

15. Kanpaina ekimenen bat garatzea, bezeroak dendan sartzera gonbidatuko

Page 20: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 20. orria

Zer eginen dugu Berako merkataritza hobetzeko?

b. Merkataritza bera hobetzeko proposamenak eskaintza, kalitatea, aniztasuna, zerbitzu osagarriei... dagokionean.

dituena: sar daitezen sustatu behar dugu, ezagutu eta bisita ditzaten dendak, beldurrik gabe, gero aukera dezaten... Adibidez, ate irekien jardunaldi bat...

Zer eginen dugu Berako merkataritza hobetzeko?

c. Merkataritzaren osagarri diren bertzelako baliabide batzuk gehiago eta hobeki probexteko neurriak.

1. Herria eta espazio publikoa dinamizatzeko ekintzak eta jarduerak bultzatzea, karrika girotzeko, eta merkataritza animatzeko.

Merkatarien eta bertze kultur elkarte batzuen artean bultzatu beharreko ekitaldiak, Udalaren laguntza eta babesarekin.

Adibidez:

• Stock azoka.

• Musika kontzertuak karrikan, giroa sortzeko.

• Urtaro bakoitzean kanpaina bat (4 urtaro, 4 kanpaina).

2. Marketing eta komunikazio plan bat garatzea Berako merkataritzarentzat. Horrek berarekin dakar:

• Berako merkataritzaren marka bat sortzea.

• Berako merkataritzaren komunikazio plan bat diseinatzea, planifikatzea eta garatzea, eta parte den ekitaldi guztiena, horretarako definituz: publiko objektiboa, eman beharreko mezuak, formak, bitartekoak, erabili beharreko bideak... Adibidez:

- Interneta: Merkatarien Elkartearen webgunea, Udalekoa... - Sare sozialak: Facebook, Twitter… - Karrikak publizitate banderolekin girotuz... - Markaren presentzia eta zabalkundea egitea Ibardinen, Saran... Berara hurbil

daitekeen jendea erakartzeko.

3. Turismoaren zabalkundea merkataritzarekin, kulturarekin koordinaturik...: beharrezkoa da eskaintza turistiko erakargarria egitea, zabaldu daitekeena.

Berak baliabide turistiko aunitz ditu (ibaiak, mendiak...), baina inguruko bertze herri batzuekin alderatuta, ez gara gauza turistak erakartzeko. Eta gainera, baditu bertzelako baliabide turistikoak, kulturalak... eskaintza turistiko horretan txertaturik ez daudenak. Modu bateratuan jasotzea beharrezkoa da, euskarrietan, kanpainetan, ekimenetan... bere zabalkundea ahalbidetuko dutenak.

Page 21: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 21. orria

Zer eginen dugu Berako merkataritza hobetzeko?

c. Merkataritzaren osagarri diren bertzelako baliabide batzuk gehiago eta hobeki probexteko neurriak.

4. Berako komertzioa Ibardinen ikusaraztea, publizitatzea: Ibardingo jendea Berara erakartzeko helburuarekin, han gure eskaintza zabaldu behar dugu.

Garraio ludikorako alternatibak aztertu daitezke bi tokiak lotzeko, adibidez, txu-txu tren batekin, autobus panoramiko batekin...

5. Denden ordutegia egokitzea turismoari begira, ekitaldiak antolatuz: denden ordutegia ditzeko aukera aztertzera (eta alderantziz, kultur ekitaldi batzuena ere bai...) turistei erantzuna emateko besta eta kultur ekitaldi berezietan... Helburua merkataritzak ere jendearen emana baliatzea behar du.

6. Hilabetean behin Berako dendari eta ekoizleekin merkatu bat sortzea. Dendariak eta ekoizleak karrikara aterako diren egun bat, bertzelako ekintza batzuekin osatua egonen dena: musika, ostalaritza...

5. Ebaluazioa: nola baloratzen dugu prozesua?

Galdetzen duena tuntuna da bost minutuz, baina galdetzen ez duena betirako da tuntuna.

Esaera zahar txinatarra. Gogoeta-prozesu partehartzailea ebaluazio batekin amaitu dugu, ondorioak guztiontzat baliagarri izango direnaren ziurtasunarekin. Horretarako, partehartzaileei bi galderei erantzun ematea eskatu zaie:

Erantzunak, jaso diren moduan, segidan:

Positiboki baloratzen dugu… • Aniztasuna eta iritzia emateko askatasuna. Bilera atseginak. • Primeran jardunaldi hauek izan direlako. Elkarren hulbiltzera laguntzen gaituzte. • Hagitz ongi antolatua. Partehartzaileen inplikazioa. Dinamizatzaileen lana bikaina. • Ideia eta proiektu berriak, anitz aitzinera atera daitezkeenak. • Planteamendua “hagitz egokia” dela uste dut. Parte hartzea izugarri gustatu zait. • Partizipazioa: jende kopurua; aportazioak. • Partehartze prozesuaren nondik-norako orokorrak : hainbertze jende biltzea eta hain jende

ezberdiña batez ere. Jendea inplikatzeko gaitasuna oro har.

Partehartze prozesu honetan izan duzun esperientziari dagokionez:

• Zer da positiboki baloratzen duzuna? Zer da gustuko izan duzuna?

• Aldiz, zer da hobetu daitekeena?

Page 22: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 22. orria

Positiboki baloratzen dugu… • Atzoko bilera, parte hartu dudan bakarra, ongi iruditu zitzaidan. Giroa zabala eta ona zen,

eta iritzi guztiak azaleratu ahal izan ziren. Zuen parte hartzea, betiko moduan, erabakiorra eta parte hartzearen garapena arina eginez. Parte hartzea plazera izan da.

• Taldea dinamizatu duten Iciar eta Zorioneren lana txalogarria izan da. Zeinen ongi jakin duten jendeari hausnartzeko tresnak ematea, eta ondotik iritzi guztiak manera ulergarrian biltzen.

• Nere balorazioa positiboa da. Ideia aunitz eta onak aditu ditugu, miño erranen nuke konpromiso haundi bat behar dela denon aldetik, herria bizirik manteintu nahi badugu, elkarrekin lana egin behar dugu. Ez dakit hau sobera argi duen jendeak, ez dakit konszientea diren beratarrak zer suposatuko duen supermekatu haundi bat edo antzeko zerbait egitea (egiten bada). Pertsonalki pena haundia ematen dit, miño jendeak hala nahi badu.....Hala ere uste dut dendariak nahiko desanimatu daudela, egoera ez da errexa iñorrentzat, eta nere ustez bakar xamarrak sentitzen direla. Bilerak positiboak izan dira. Zuek egindako lana hagitz profesionala iduritu zait, eta ikusiko dugu hemendik aintziñera ze gertatzen den. Eskerrik asko aunitz.

• Prozesuaren dinamikotasunak harritu nau, eta informazioa biltzeko erabilitako modu dibertigarria, “jokuen” bidez, gauzak azaltzerakoan deseroso sentitu gabe, edo bat ez etorrita ere ideiekin iritzia emateko erosotasunagatik.

• Niretzat saio hauek hagitz positiboak dira, aberasgarria alde guztietatik herritarrontzat, udaletxearentzat eta komerzianteentzat, gure iritziak zuei esker azaltzeko aukera irekia izan dugulakoz eta planteatu duzuen bezala askatasunez solastu garelako.

• Positiboa iruditu zait jendearen iritziak entzutea eta norberaren akatsak hobetzen ahal direlako.

• Partehartze anitza eta lan dinamika eta erritmoa. • Zuen lan moldea modu hagitz positiboan baloratzen dut, zeinen arina izan den, zeinen ongi

jakin duzuen bideratzen eztabaida, txandak errespetatuz, aktan solastutakoarekin bat datoz.

Aldiz, hobetzeko arloak dira… • Proposatutakoak aurrera eramateko konkrezioak / konpromisoak. • Jakin helburuak ez direla lortuko. • Utopikoegia. Epe luzeegira begirakoa. • Hobetzeko? Beti hobe egin ahal dugu… Nik gehiago landuko nuke taldeen dinamizazioa. • Ondorioak ikasteko dira. Zalantza dut erabakitakoa benetan egokiena den. • Proposamen batzuk ez dira egingarriak. • Merkatari batzuen aldetik galtzaile jarrera sumatzen dut, eta autokritikara guti emana,

Udala euren espektatibak betetzeko motore lana betetzeko esperoan. Gure kokalekuak, gure hirigintza garapenak, ordutegi ohiturek, etabar, egungo egoera ekonomikoarekin batera, aldatzeko aukera sobera izatea zailtzen dute, baina argi dago zerbait egin behar dela. Elkartea ahul dago, konpromiso faltarekin eta aitzinera egiteko konpromiso faltarekin, batzordea berritzeko hurrengo batzarrean ikusiko den moduan. Niretzat datu positibo bat dago: proposamen guti aitzinera aterako balira, guztion artean egin izanak parte hartzearen balioa du, ardura konpartituak ezagutu ahal izatea, instituzio, elkarte, herritarrek.... guztion arazo bati aurre egiteko; eta badakigu, ekonomian gauzak gaizki datozenean, beharretik birtutea egin behar da.

• Jende gaztearen falta sumatu dut. • Planoan lan egitea faltan bota izan dut. papera aurrean eta rotulagailuak

eskutan...ateratzen joan diren kasu konkreto hoiek plano batean ikusi/marraztu ez izana. • Agian faltan bota dut bilera bakoitza nola geratzen zen ikusteko astia hartu ez izana,

bainaez da gehiagorako denborarik izan. • Gazte herritarren falta sumatu dut eta deialdia egiterakoan informazio pixka bat gehiago

faltan sumatu dut.

Page 23: Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2013/12/... · Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea Laburpen-txostena.

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea

Laburpen-txostena. - 2012ko otsaila - 23. orria

Aldiz, hobetzeko arloak dira… • Faltan botatakoa, bezeroaren aldetik partehartze oso murritza eta interes falta. Jende

gaztea bota dut faltan azken finean luzarora beraien iritzia oso garrantzitsua iruditzen zaidalako, beraiek bait dire gure etorkizuna zein izaten ahal den erakutsiko digutenak.

• Bukaeran sortu zen eztabaida eta merkatari batzuek erakutsi zituzten jarrerak ez nituen batere gustuko izan. Konpromiso falta sumatu nuen; bertzalde ez dakit ongi ulertu zuten partehartzearen prozesua -bukaeran egin zituzten ekarpenegatik bazirudien emaitza konkretuak edota neurri zehatzak nahi zitutezla eta, gainera, Udalak bere gain hartzea ardura. Bezero bezala sensatzio txarra sortu zidan eztabaida (profesionaltasuna eza) eta herritarra bezala samintasuna, herrian elkarrekin egiteko bidean konpromiso falta.

• Egia erran, ni ez nengoen sobera inplikatua. Jende gehienak karrikan solas egiten duzunean iritzi bera ematen dute, kanpora goazela aisialdiagatik, herritik ateratzeagatik, eta hori da argi erran ez dena. Ez da ahoz adierazi Mercadona jarriko balute herritarrak pozik egonen liratekeela, merkatariak izan ezik.

6. Jarraipena: prozesuaren ondotik, zer? Eta prozesuari amaiera emateko, azken gogoeta egin du taldeak: Behin proposamen eta ideia guztiak bilduta, teknikoki orokorrean zehatzak eta egingarriak direnak, talde gisa gauza bat dugu argi: orain hilabete hasitako gogoeta prozesu parte-hartzailea gaur bukatuko da. Baina Berako merakataritza hobetu nahi badugu, eta 2022rako marraztutako eszenatokira hurbildu nahi badugu, lanak eta bideak jarraitu behar dute; are gehiago bizi dugun testuingurua kontuan hartzen badugu. Zailtasunen gainetik, edo eurekin bat, sektore eta herri gisa, beharretik bertutea egin; zalantza egoeran aukera bat ikusi; eta krisia baliatu, bereizten gaituenetik zerbait desberdina eskaintzeko, bakarrak, kalitatezkoa... Eta horretarako, nahitaezkoa da merkataritza sektorearen inplikazioa eta konpromisoa. Hain zuzen ere merkatariak eta Larun Haizpe Elkarteak izan behar dute tren honen motore, instituzioak (Udala buru duela), kontsumitzaileak eta bertzelako eragile batzuk lagun... Guztion artean gaur egin dituzuen proposamen eta ekintzak errealitate bihur daitezen. Erronka konplexua, baina gaur, inoiz baino gehiago giltzarri eta beharrezkoa dena!

Eskerrik asko prozesu hau posible egin duzuen guztioi! Eta jarrai dezala bideak!