Bake-prozesu itzulezin baterako baldintzak

Click here to load reader

  • date post

    26-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    221
  • download

    7

Embed Size (px)

description

Iraganetik ikasiz eta etorkizunari begiratuz - Bake-prozesu itzulezin baterako baldintzak

Transcript of Bake-prozesu itzulezin baterako baldintzak

  • 2010eko azaroa

    Iraganetik ikasiz eta etorkizunari

    begiratuz

    Bake-prozesu itzulezin baterako baldintzak

  • Autor: Comisin de Coordinacin de LokarriPublica: LokarriImpresin: AntzaDepsito Legal: SS-1123/2008

    bizkaiaPza. Venezuela, 1-1 48001 Bilbaotlf. 94 435 51 17 fax. 94 424 47 24

    gipuzkoaIllaraberri, 1-behea 20018 Donostiatlf. 943 000 600 fax. 943 000 603

    nafarroaFrancisco Bergamin, 2-3 31002 Pamplonatlf. 948 22 71 22 fax. 948 22 36 39

    [email protected]

    www.lokarri.org

  • 3aurkibideaaurkezpena

    zer ari da gertatzen?

    zein da helburua?

    aurreko bake-prozesuan egindako akatsak

    bake-prozesu itzulezin baterako baldintzak

    bake-prozesu baten protagonista izan nahi dut nik

    4678

    1012

  • 2006ko martxoaren 22a oso egun garrantzitsua izanzen Lokarriko partaide diren pertsona guztientzat etaeuskal herritar guztientzat. Rodriguez Zapatero buruzuen Gobernuarengandik erantzun positiboa jaso zuensu-eten mugagabea iragarri zuen ETAk. Gizarteakborrokagai izan zuen helburua jada zeruertzean ikuszitekeen.

    Soilik egun batzuk lehenago (martxoaren 18an),Lokarrik hartua zion lekukoa Elkarriri. Bakea lortzearieta akordio politikoa hitzartzeari begira bere ekarpenaegiteko borondate argiarekin jaio zen erakunde berria.Modu ezberdin batean, eraikitzaileagoan, elkarrizketaneta elkar ulermenean oinarrituz, elkarbizitzekoaurrerapausoak ematen joatea zen ametsa.

    Egoerak atzerabueltarik ez zuen ustearekin heldu zionetapa horri Lokarrik. "Ez dago atzerabueltarik" eta"behin betikoa da" izan ziren batzarretan,elkarrizketetan eta prentsa-oharretan azpimarratugenituen esaldietako batzuk. Oker geundela erakutsizigun errealitateak. Ez zen izan definitiboa, eta itzuleraizan zuen. Elkarrizketa politikoaren eteteak, ETAkT4n egindako atentatuak eta elkarrizketaren hausturaofizialak erakutsi zuten dena ez zegoela lotuta etaprozesuari heltzeko orduan erabili ziren oinarriak ezzirela behar bezain sendoak.

    4

  • aurkezpena

    Porrotak lagungarri dira hobetzeko. Zorigaitzez,bakeranzko prozesuen porrotek sufrimendu handiagoaeragiten dute. Ondoriorik larriena da hori. Besteondorio bat da amore emateko arriskua dagoela aukerabat galdu dela ikustean. Jarritako ilusio guztia etsipenbilakatu zen egiaztatu zenean jada gainditutzat ematenzen iraganaren itzulera.

    Agiri honek ez du xede galdutako itxaropenaberreskuratzea, nahiz eta gogo duen horretanlaguntzea. Agiriaren helburu bakarra da bakeranzkoprozesua itzulezina izateko beharrezkoak direnbaldintzei buruzko ikuspegi eraikitzailea eskaintzea etaeuskal gizartearen beste frustrazio bat ekiditea.

    Agiria bake-prozesu baten helburuaren definiziobatetik abiatzen da, hau da, elkarbizitza barneratzailea,gizarte bezala konpartitzeko zerumuga dena. Horrekinbatera, bake-prozesu berri bat hasteko aukerarenaurrean, iragan prozesuan egin ziren akatsak ezerrepikatzen laguntzeko ideia zenbait aurkeztu nahiditu agiri honek. Iraganeko porroten ikaskuntzairakasgai ezinbestekoa da urte hauetan guztietansufrimendua pairatu duten pertsonei eta herritarguztiei huts ez egiteko.

    5

  • Azterketa eta hipotesi ugari proposatu dira egoeraren gainean. Orientazioa ezgaltzeko jarrera egokia da azken hilabeteetan jazo diren gertakari zehatzeierreparatzea eta sektore politiko bakoitzak esaten edo egiten duena hartzeaoinarritzat, eta ez haien barne-asmoei buruzko uste eta suposizioak.

    6

    Azken urteetako gako berdinetan da egungo egoeraren aldebat. ETAren indarkeriak mehatxu izaten jarraitzen dubiztanleriaren zati garrantzitsu batentzat. Ezker Abertzalealegez kanporatua dago eta badira bermatu gabe dauden gizaeskubideak. Akordioak bilatzea eta desadostasunak kudeatzeahelburu duten elkarrizketa guneak falta dira.

    Egungo eszenatokian berrikuntza eta aukera dakartzate,garrantzitsu eta deigarri dira honako egintzak:

    Ezker Abertzalearen estrategia berria

    Ezker Abertzaleak aldebakarreko apustua egin du soilikbalidabide baketsu, politiko eta demokratikoetanoinarrituriko estrategia berri baten alde. Gainera,indarkeriarekiko gaitzespen hitzak erabili ditu eta ETArenatentatuen aurka agertuko dela baieztatu du ere bai.Estrategia honen emaitza da Ezker Abertzaleak ETAriaitzindaritza hartu diola, indarkeria amaitzeko aukerazabalduz.

    Nazioartearen parte-hartzea

    Martxoaren 29an, nazioarteko eragile eta Nobel saridunekBruselako Adierazpena izenpetu zuten, zeinetanaldebakarreko eta behin betiko su-eten egiaztagarriairagartzeko deia egiten zaion ETAri.

    Harremanetarako Nazioarteko Taldearen eraketaknazioartearen partaidetza sendotzen lagundu du. Elkarrizketaalderdianitza eta alderdi guztien partaidetza aukeraberdintasunean bultzatzea izango da talde horren eginkizuna.

    Atentaturik ez egiteko ETAren erabakia

    Eraso ekintza armatuak ez gauzatzeko bere erabakia jakinarazizuen ETAk iragan irailaren 5ean. Bruselako Adierazpenaizenpetu zutenen deia onartu ez badu ere, konfiantza sortzenlaguntzen du emandako urratsak, neurri batean behintzatirauli duelako oztopo den indarkeria.

    Ezberdinen arteko lankidetza guneak

    Irailaren 25ean alderdi, sindikatu eta gizarte eragile kopurugarrantzitsu batek Gernikako Akordioa izenpetu zuen, adosteeta azalpen ariketa mamitsua eginez. Bake eta konponbideprozesu batean aurrera egiteko printzipioak finkatzen dituakordioak: indarkeriaren amaiera, aurkaritza indarkeriarenerabilerari, pertsona guztien giza eskubide guztien bermea,inklusioa, elkarrizketa, akordioa, errespetua herritarrennahiari, biktimen aintzatespena eta ordaintza.

    Bestalde, Gobernu Zentrala eta EAJk aurrekontu-akordioaksinatu izanak eragina izan dezake bakegintza alorrean, ate batirekiz Gobernuak aktiboki erraz dezan bakeranzko prozesua.

    Aldaketa gizartearen hautematean

    Herritar, alderdi politiko eta komunikabide gehienak batdatoz esatean aurreko osagaiek bakerako aukera-eszenatokibat zabaltzen dutela. Errealitatea onartzea lehendabizikourratsa da guztiek beren estrategia berbidera dezaten etabakerako bultzada baliatzen lagun dezaten.

    Zer ari da gertatzen?

  • Helmuga argia eta partekatua izateak berau lortzeko ibilibeharreko bidea zehazten laguntzen du. Helmuga zehatzaproposatzen du Lokarrik bake-prozesu baterako:elkarbizitza barneratzailea. Lau betekizun nagusi biltzenditu bere definizioak: Giza Eskubideak, berdintasunezkopartaidetza, desdostasunen kudeaketa demokratikoa etaadiskidetze soziala.

    Giza eskubideak

    Elkarbizitza barneratzaile bat, zeinak oinarri izango dituenindarkeria-eza eta pertsona ororen Giza Eskubide guztienerabateko errespetuarekiko konpromisoa. Horrez gainera,elkarbizitza horretan lagun izan behar dira: Giza Eskubidehorien berme estentsiboa eta errefusa horien urraketarihelburu politikoak lortzeko bide bezala bai eta horienerabilerari ere abagune politiko zehatzetara lotuta dagoennegoziaziorako objektu bezala.

    Berdintasunezko partaidetza

    Elkarbizitza barneratzaile bat, zeinetan beren proiektupolitikoak ezagutzera eman eta garatzeko orduan pertsona

    guztiek aukera berberak dituzten, betiere Giza Eskubideeketa aniztasunarekiko errespetuak zedarritutako mugaaintzat hartuz.

    Desadostasunen kudeaketa demokratikoa

    Elkarbizitza barneratzaile bat, zeinetan etorkizunareneraikuntza eta desadostasunen konponbidea modueraikitzailean, berritzailean, demokratikoan etairudimenaren bidez jorratuko diren nortasun guztiengarapena baimenduz. Protagonismoa elkarrizketari etaakordioari emango dien elkarbizitza mota bat, azken hitzaherritarren nahiaren eskuetan utziko duena.

    Adiskidetze soziala

    Elkarbizitza barneratzaile bat, zeinetan biktima guztiak etaazken urte hauetan pairatu den sufrimendu guztiaaintzatetsi, babestu eta konpondu ahalko diren. Honakokonpromisoa abiapuntu izanik eraikiko den elkarbizitza:indarkeria, giza eskubideen urraketa, inkomunikazioa etabazterketa ez errepikatzeko konpromisoa.

    Zein da helburua?

    7

    Elkarbizitza barneratzaile baten lau osagai hauek gida ona dira bakea etanormalizazioa lortzeko estrategiak eta proposamenak objetktiboki ebaluatzeko.Baldintza hauekin talka egin edo urritzen dituztenak: 1) helburu ezberdinagordetzen dute, elkarbizitza barneratzailea lortzeko helburutik ezberdina, 2)arrazoiren batengatik, ez dira eraginkorrakhelburu hau lortzeko eginkizunean.

  • 2006ko bake-prozesu baten azterketak identifikatzenlaguntzen du egin ziren akats zenbait identifikatzen laguntzendu. Akats horiek zirela eta, prozesuaren oinarriak ez ziren izannahikoa egonkorrak eta sendoak.

    1. Indarkeriara itzultzeko mehatxua.

    ETAk su-etena iragarri zuen, baina indarkeriara itzultzekoaukerak, aurrera egiteko eragingarri moduan jardutetik urrun,prozesua tirabira giro batera eraman zuen, ETAk, armetaraitzultzeko boterea izanik bere esku, tutelaje betekizuna hartubaitzuen beregain. Inplikaturiko eragileen artean beharrezkoazen konfiantza sortzeko orduan ere oztopo izan zen. Azkenik,sektore publiko guztiek aukera berdintasunean parte hartuahal izatea eragozten zuen indarkeriarea itzultzekomehatxuak.

    2. Elkarrizketarako oinarrizko printzipioen gabezia.

    Elkarrizketa prozesu batek beharrezkoak ditu printzipioak,prozedurak, egutegia eta edukiak. 2006ko prozesuanelkarrizketaren oinarri metodologikoak ez ziren finkatuakizan aurretik. Ondorioz, lehen arazoak sortu zirenean,konponbide bat bilatzeko tresnak eta mekanismoak ez ziren

    egon eskuragarri. Elkarrizketa politikoari dagokionez,blokeaturik geratu zen akordio gabeziarengatik, eragilenagusiak ez ziren irtenbide bat topatzeko gai izan.

    3. Nahasketa metodologikoa.

    Bazirudien elkarrizketa mahaien arteko bereizketa adostutazegoen oinarrizko edukietako bat zela. Planteamendu horrenarabera, ETA eta Gobernua arduratuko ziren afera teknikoei(armak, indarkeriaren etetea, presoak) buruzko akordioakixteaz. Bitartean, eduki politikoari buruzko elkarrizketaalderdien esparrura xedatuko zen.

    Aurreko bake-prozesuan, elkarrizketa politikoa blokeatuzelarik sortu zen arazoa. Indarkeriaren itzulera ekiditekopremiaren aurrean, ETA eta Gobernua gai politikoak hasiziren lantzen beren elkarrizketetan eta beraz, gainditutakoeredu batera itzuli ziren.

    4. Ezker Abertzalearen ilegalizazioa.

    Elkarrizketa prozesu orotan, funtsezkoa da alderdi politikoguztiek aukera berdintasunean parte hartu ahal izatea,mehatxurik eta inongo mugaketa motarik gabe. Azken bake-

    Aurreko bake-prozesuanegindako akatsak

    8

  • 9prozesuan Batasunak ez zituen izan bere esku premisa horiek,legez kanporatu baitzegoen. Errealitate hori muga bat izan zenpublikoki bere proposamenak azaldu ahal izateko eta, gainera,baldintzatu egin zituen bere harremanak gainerako alderdipolitikoekin, ezin izan baizuten finkatu elkarrizketa publikobat haiekin. Areago, elkarrizketan jarduteko ahaleginagauzatu zutenean, salaketa penaletan nahasita ikusi zituztenberen buruak. Horren adibide izan zen Batasunakoordezkariekin publikoki bildu izanagatik IbarretxeLehendakariaren eta PSEko buruen aurkako epaiketa.

    5. Elkarrizketen isilpeko izaera.

    Elkarrizketen isilpeko izaera Batasunaren ilegalizazioegoeraren ondorio zuzena izan zen. Indar politiko horrijarritako debekua zela eta, elkarrizketa publizitaterik gabegaratzera behartua egon zen. Alderdien mahaia ez zen ofizialkieta publikoki osatu eta ez zituen partaide izan Legebiltzarreanordezkaritza zuten alderdi politiko guztiak.

    Gainera, elkarrizketak isilpean gauzatu zirenez, nahikoa errazaizan zen horiek haustea. Parte-hartzaileek gainerakoeileporatu zieten porrotaren erantzukizuna. Nork bere bertsioaeman zuen hausturaren arrazoiei buruz eta euskal gizarteak

    lekukotasun horiek eduki behar izan ditu oinarrigertatutakoaz ideia bat egiteko.

    6. Herritarren partaidetzaren gabezia.

    Prozesuaren isilpeko izaerak herritarrek partaidetzazuzenerako gune bat ez edukitzea ekarri zuen. Euskal gizarteakez zuen izan elkarrizketa-prozesuaren garapenari buruzkoinformazio publikorik eta, horrenbestez, ezin izan zuengarapena ebaluatu eta monotorizatu.

    7. Prozesuaren aurkakoko sektoreen presioa.

    Euskal gizartearen gehiengoak eta espainiar gizartearen zatigarrantzitsu batek beren sostengua eman zioten aurreko bake-prozesuari. Hala ere, beren indar eta presentzia txikiagoa izanzen beren errefusa agertu zuen herritargoaren sektoreekinalderatuta. Elkarrizketen isilpeko izaerak sektore horienzitalkeria areagotu baino ez zuen egin gai negoziaezineiburuzko elkarrizketak garatzen ari ziren mehatxuaren aurrean.Era berean, elkarrizketari buruzko informazio gabeziakelkarrizketaren edukien eta helburuen azalpen pedagogiko bategitea galarazi zuen.

    Aurreko esperientziek egungo unea ulertzeko modua baldintzatzen dute. Egindakoakatsetatik ikastea lagungarri da hurrengo bake-prozesu bati berme gehiagorekinheltzeko.

  • Bake-prozesu itzulezinbaterako baldintzak

    Bake-prozesu batek inoiz ez dauka diseinu perfekturik. Betiagertzen dira arazoak, indarkeriazko eta sufrimenduzkohainbeste urteren eta desberdina onartzeko gaitasunezaren ondorioz. Oinarriak sendoak izatea da garrantzitsuaeta eragozpenak modu partekatu eta eraikitzaileankudeatzen joatea.

    Hain zuzen, 2006ko prozesuak erakusten du zeingarrantzitsua den jartzea prozesuaren bideragarritasunabermatzeko eta prozesuari izaera atzeraezina ematekobeharrezkoak diren baldintzak. Zentzu honetan lagungarridiren eta orduan egin ziren akatsak ez errepikatzeaahalbidetzen duten hiru baldintza nagusi zehaztu daitezke:indarkeriaren amaiera, legalizazioa eta herritarrenpartaidetza.

    ETAren indarkeriaren amaiera.

    Oinarrizko Giza Eskubideekiko begiruneagatik eta euskalgizarteak aho batez hala eskatzen duelako, ETArenindarkeriak bukatu egin behar du. Gainera, atzera itzultzerikizango ez duen bake-prozesu baten oinarriak finkatzenlagunduko luke:

    Presioririk ez eta konfiantza. Indarkeria amaitzeakelkarrizketaren gaineko presioa deuseztatzen du eta guztiekindarkeriak dakarren mehatxurik gabe parte hartu ahal izateaahalbidetzen du. Bake-prozesuaren eragileen arteanbeharrezkoa den konfiantza sortzen laguntzen du horrek guztiak.

    Prozesuen anabasa eragoztea. Indarkeriaren amaieraitzulerarik izango ez duen bide batean sartuta, jardueraarmatura itzul ez dadin, ETAk ez dagokion protagonismoabereganatzeko arriskua ekiditen da.

    Legalizazioa erraztea. Kontuan harturik legezkoa izan nahibadu inongo zalantzarik gabe indarkeria gaitzestea eskatzenzaiola Ezker Abertzaleari gai honi buruz intrepretazio gradualtua egon daiteke-, indarkeriaren amaierak planteamendumota hau gainditzea ahalbidetzen du, izan ere, ez baitabeharrezkoa salatzea existitzen ez den zerbait.

    Legalizazioa

    Oinarrizko Askatasun Demokratikoekiko eta aniztasunarekikoerrespetuagatik, Ezker Abertzaleak ordezkaturiko sektoreakbadu bizitza politikoan legearen baitan eta berdintasuneanjarduteko eskubidea. Gainera, Ezker Abertzalearen legalizazioabaldintza ezinbestekoa da atzerabiderik izango ez duen bake-prozesu baten euskarriak eraikitzeko:

    Partaidetza aukera berdintasunean. Ezker Abertzaleaeuskal gizartearen partaide da eta, beraz, badu bake-prozesuan gainerako alderdi politikoek dituzten aukeraberberekin parte hartzeko eskubidea. Bakarrik moduhonetan aurkeztu ahal izango dizkio bere proposamenakgizarteari, inongo mugaketarik gabe, eta finkatu ahal izangoditu hartu-eman politiko normalizatuak gainerakoalderdiekin.

    10

  • 11

    Elkarrizketa ofiziala, gardena eta eraginkorra. Alderdienarteko elkarrizketa ofiziala izatea ahalbidetzen du EzkerAbertzalearen legalizazioak. Elkarrizketa mahai bat publikokiosatzen delarik, zailago da alderdietako batek elkarrizketakzokoratzea. Eta hala egiten badu, iritzi publikoak harileporatuko dio elkarrizketaren haustura. Horrela, denek berenburua behartuta ikusten dute ahalegin bat egitera elkarrizketaabian mantentzeagatik. Azkenik, erakunde eta alderdipolitiko guztien presentzia egoteak elkarrizketaren emaitzaordenamendu juridikora eramatea ahalbidetzen du.

    Oinarri metodologikoak. Denen partaidetza badago aukeraberdintasunean, posible da printzipioei, prozedurei, egutegiarieta edukiei buruzko lehendabiziko akordio eraginkor bathitzartzea. Horrela, prozesuaren garapenean sor daitezkeenzailtasunak era partekatuan kudeatzeko baliabideak jartzendira eskura.

    Herritarren partaidetza.

    Bake-prozesu baten hartzaileak herritarrak dira, osotasunean.Prozesuaren emaitzaren menpe dago neurri handi bateanherritarren etorkizuna. Beste porrot batek gizartearen etsipenhandiagoa eragin dezake. Elkarbizitza barneratzaileaeraikitzeko aukera handiko etorkizuna zabaltzen du arrakastabatek. Horregatik, herritarren partaidetza baldintzaezinbestekoa da atzerabueltarik izango ez duen bake-prozesubat garatzeko.

    Prozesuaren ebaluazioa. Une zenbaitetan beharrezkoa dendiskrezioa errespetatuz, elkarrizketak gardena izan behar du.Alderdi politikoek aurkeztutako proposamenak zuzenkiezagutzeko ahalmena izan behar dute herritarrek, bai etaelkarrizketen garapenaren informazio egokia jasotzekoa ere.Hori guztia, herritarrek eskura izan ditzaten egoera aztertu,prozesua ebaluatu eta ekarpenak egiteko osagaiak.

    Herritarrentzako pedagogia. Prozesuaren garapenari buruzkoinformazio argi eta zintzoak elkarrizketaren xehetasunak etalortuko diren balizko akordioak lasaitasunez azalduz joateaahalbidetzen du. Transmisio honi esker, posible da beldurrakuxatzea eta lortuz joango diren akordioen esanahia, aukera etaondorioak ulertzea.

    Herritarren protagonismoa. Herritarren partaidetzarakoguneak zabaltzea ere eskatzen du bake-prozesu ireki batek,pertsona guztiek beren ideiak eta iradokizunak helarazi ahalizateko elkarrizketa politikoari begira, abian jarrizelkarbizitza barneratzailea taldean eraikitzeko ariketa. Aldiberean, elkarrizketaren emaitzak herritarren nahiarenmenpe egon behar du.

    Orain, alderdi politikoek, erakundeek eta gizarteak orokorrean hiru baldintzahoriek jartzen laguntzea da helburua bake-prozesu bat itzulezina izan dadin, sordaitezkeen eztabaida txikiagoen gainetik.

  • Bake-prozesu baten protagonista izan nahi dut nikElkarbizitza barneratzaile bat lortzea, neurri batean, denon eginkizuna da. Pertsona bakoitzak bere ekarpenaegin dezake bake-prozesu itzulezin baterako baldintzak jartzeko norabidean, norbanakoaren zein taldehausnarketatik, ekintzatik..

    1. Egungo egoeran erabaki beharra dago

    Ondoko esaldi hauek bakea lortzeko proposamen ezberdinen adidibe bat dira. Hausnarketa-ariketa errazaproposatzen dizugu. Elkarbizitza barneratzaile bat lortzen eta bake-prozesu itzulezin baterako euskarriakfinkatzen lagutzen dutela uste al duzu?

    Zure dirua edo denbora eskainiz lagundu nahi baduzu, idatz ezazu mail [email protected] helbidera, sar zaitez www.lokarri.org webgunean edo deitu902 42 10 10 telefonora.

    12

    Batasunak legearen barruan jardun nahi badu, uko egin behar dio bereproiektu politikoari.

    Funtsezkoa ez dago ETAk eman beharreko pausoetan. Gatazkarenkonpoketa demokratiko bat iritsita utziko ditu armak ETAk.

    Zuzenbide Estatuaren irmotasunak ahuldu du ETA-Batasuna etapresioak ez du eten behar.

    Adiskidetzeak asimetrikoa izan behar du, ETAren biktimen kolektiboadelako ugariena eta bere indarkeria delako bizirik darraien bakarra.

    Ez dago zertaz hitz egiterik.

    Estatua da eskubideak urratzen dituen bakarra.

    Amaierak garaileak eta garaituak izan behar ditu.

    2. Urrats bat gehiago

    - Bidal iezaizkiguzu zure ekarpenak. Zure iritziak eta iruzkinak ezagutu nahi ditugu. Horretarako, erantsitadatorren formularioa bete baino ez duzu.

    - Eman ezagutzera argitalpenaren edukiak zure inguruko jendearen artean. Ale gehiago nahi badituzu,[email protected] helbidean edo 902 42 10 10 telefonoan eska ditzakezu.

    Parte hartuLokarrirekin