Beatriz Fernandino izango da Hernaniko zerrenda burua ...PAILAZO taldea 1987. urtean sortu zen....

8
2007ko martxoaren 29a, osteguna ::: 2.148 zka. ::: www.kronika.net Ikasleen Txokoa Langile Ikastolako ikasleen eskutik /I-IV EZKER Batua eta Aralar alderdiak koalizioan aurkeztuko dira datozen udal hauteskundeetan. Zerrenda buru Beatriz Fernan- dino izango da, gaur egun Ezker Batuko alderditik kultur zine- gotzia. Xabier Peñagarikano izango da bigarren zerrendan, Aralar alderdiko kidea. /2 Y UDAL HAUTESKUNDEAK Beatriz Fernandino izango da Hernaniko zerrenda burua Ezker Batua-Aralar koalizioan Ezker Batukoa izango da zerrenda burua eta Aralar alderdiko Xabier Peñagarikano izango da bigarrena zerrendan. X BOLEIBOLA Langile Gipuzkoako txapeldun Kadete mailako Langile HKE taldea Gipuzkoako txapeldun gelditu da, Tolosari 3 eta 2 irabazita. Orain Euskal He- rriko txapelketa jokatuko dute hernaniarrek, Araba eta Biz- kaiko talderik onenekin. /7 Y BURUNTZALDEA ‘Eska ezazu arraina euskaraz’ kanpainako sarituak Buruntzaldeko Euskara Batzordeek eta zenbait arrain- degik Eska ezazu arraina eus- karaz kanpaina jarri dute aur- ten ere martxan. Kanpaina horren barruan zenbait sari zozketatu dira eta izenak jakinarazi dituzte. /8 Y OLIO BILKETA Olio bilketa, gaur Erabilitako olioa eta etxeko hondakin arriskutsuak bilduko dituzte gaur. Arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara Urbieta kalean izango da kamioia, ferian. Ereñotzun arratsaldeko 16:00etatik 16:20etara izango da. \\ Beatriz Fernandino eta Xabier Peñagarikano, EB- Aralarreko hautagaiak /2 IKASLEEN TXOKOA/ I- IV KIROLAK Boleibola, Eskola Kirola, Erremontea /7 ‘Eska Ezazu Arraina Euskaraz’ kanpainako zozketa /8 GAUR KRONIKAN Marisol Agirreren Indiako argazkiak bihar arte, Biterin MARISOL Agirrek Indiara egindako bi bidaietan egindako argazkiekin erakusketa osatu du. Guztira 300dik gora argazki ikusi daitezke eta Indiako alderdi ezberdinak erakusten dira: merkatuak, jendea, monumentu garrantzitsuenetako batzuk, autoen zirkulazioa, kaleak, ibaiak, eta abar. Bidai hauetan argazkilaria gehien harritu duena izan da, jendea, “zer gauza gutxirekin bizi litekeen irraparrea ahoan dela” azaldu du. Erakusketa ikusteko azkeneko aukera bihar izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Biterin. \\

Transcript of Beatriz Fernandino izango da Hernaniko zerrenda burua ...PAILAZO taldea 1987. urtean sortu zen....

  • 2007ko martxoaren 29a, osteguna ::: 2.148 zka. ::: www.kronika.net

    Ikasleen TxokoaLangile Ikastolako

    ikasleen eskutik /I-IV

    EZKER Batua eta Aralar alderdiak koalizioan aurkeztuko diradatozen udal hauteskundeetan. Zerrenda buru Beatriz Fernan-dino izango da, gaur egun Ezker Batuko alderditik kultur zine-gotzia. Xabier Peñagarikano izango da bigarren zerrendan,Aralar alderdiko kidea. /2

    U D A L H A U T E S K U N D E A K

    Beatriz Fernandino izango da Hernanikozerrenda burua Ezker Batua-Aralar koalizioanEzker Batukoa izango da zerrenda buruaeta Aralar alderdiko Xabier Peñagarikanoizango da bigarrena zerrendan.

    B O L E I B O L ALangile Gipuzkoakotxapeldun

    Kadete mailako Langile HKEtaldea Gipuzkoako txapeldungelditu da, Tolosari 3 eta 2irabazita. Orain Euskal He-rriko txapelketa jokatuko dutehernaniarrek, Araba eta Biz-kaiko talderik onenekin. /7

    B U R U N T Z A L D E A‘Eska ezazu arrainaeuskaraz’kanpainako sarituak

    Buruntzaldeko EuskaraBatzordeek eta zenbait arrain-degik Eska ezazu arraina eus-karaz kanpaina jarri dute aur-ten ere martxan. Kanpainahorren barruan zenbait sarizozketatu dira eta izenak jakinarazi dituzte. /8

    O L I O B I L K E T AOlio bilketa, gaur

    Erabilitako olioa eta etxekohondakin arriskutsuak bildukodituzte gaur. Arratsaldeko16:30etatik 19:30etaraUrbieta kalean izango dakamioia, ferian. Ereñotzunarratsaldeko 16:00etatik16:20etara izango da.

    Beatriz Fernandino etaXabier Peñagarikano, EB-Aralarreko hautagaiak /2

    IKASLEENTXOKOA/ I- IV

    KIROLAKBoleibola, Eskola Kirola,Erremontea /7

    ‘Eska Ezazu ArrainaEuskaraz’ kanpainako zozketa /8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    Marisol AgirrerenIndiako argazkiakbihar arte, Biterin

    MARISOL Agirrek Indiara egindako bi bidaietan egindako argazkiekin erakusketaosatu du. Guztira 300dik gora argazki ikusi daitezke eta Indiako alderdiezberdinak erakusten dira: merkatuak, jendea, monumentu garrantzitsuenetakobatzuk, autoen zirkulazioa, kaleak, ibaiak, eta abar. Bidai hauetan argazkilariagehien harritu duena izan da, jendea, “zer gauza gutxirekin bizi litekeen irraparreaahoan dela” azaldu du. Erakusketa ikusteko azkeneko aukera bihar izango da,arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Biterin.

  • 2007-III-29 osteguna

    2

    EZKER Batua eta Aralar al-derdiek datozen udal hau-teskundeetan koalizioan aur-kezteko asmoaren berri emanzuten, eta atzo zerrendako bilehenengo hautagaiak zein-tzuk izango diren azaldu zu-ten. Beatriz Fernandino izangoda zerrenda burua, gaur egunkultur zinegotziadena eta Mou-linex-eko langileohia. Zerrendanbigarren Aralaralderdiko XabierPeñagarikanoizango da, ira-kaslea.

    Elkarbizitza eta partehartzea helburuHelburuak nabarmen adie-razi dituzte bi hautagaiek:“elkarbizitza lortzea, eta par-te hartzea eta hernaniarrenarteko elkarlana bultzatzea;ezkerreko balore solidario-tatik lan eginda noski”. Da-

    tozen egunetan,zerrenda osoaeta Hernanira-ko zenbait pro-posamen kon-kretu aurkezte-ko asmoa azal-du du koali-zioak.

    U D A L H A U T E S K U N D E A K

    Ezker Batua-Aralarrek Beatriz Fernandino izango duzerrenda buru eta Xabier Peñagarikano bigarren

    .

    Elkarbizitza eta partehartzea bultzatzea dira

    helburuetako bi “ezkerrekobalore solidariotik lan

    eginda noski”....

    Bi alderdiak koalizioan aurkeztuko dira etadatozen egunetan, zerrenda osoa eta

    proposamen konkretuak aurkeztuko dituzte.

    Xabier Peñagarikano eta Beatriz Fernandino Biterin.

    Z I N E K L U B A

    ‘El Domingo si Dios quiere’ filma gaur

    Gaur zine klubean emakumearen gaiarekin zerikusiaduen flma jarriko dute, El Domingo si Dios quiere.Martxoaren 8ko egitarauaren barruan antolatu dutezine foruma. Filmea Yamina Benguigui zuzendariarenada. Zouinak Argelia utzi eta Frantziara emigratutako beresenarrarengana abiatzen da, amagin arrebarekin batera.Zouinak bizitza berrira moldatu beharko du. Egun bateanjakingo du Argeliako beste familia bat bizi dela bereherrian, eta haiek bilatzen saiatuko da, nola ahala.Arratsaldeko 17:00etan eta gaueko 22:00etan, Biterin.

    G O B E R N U B A T Z A R R AArtxiboko teknikari lanpostuaz etaauzo elkarteentzako diru laguntzetaz hitz egingo dute, gaur

    Gobernu Batzarra izango da gaur, bertan hitz egingodute, besteak beste: Artxiboko teknikari lanpostua lehiake-ta-oposizio bidez betetzeko deialdiaz, auzo elkarteei 2007urtean dirulaguntzak emateko deialdiaz, Udal Haur Eskolaberriko sukalde zerbitzu osagarria kontratatzeaz, Izene-der-Bentatxuri bidea zoleztatzeko lanetaz, eta Udaltzain-goa lekuz aldatzeaz. Gaur arratsaldeko 17:30etan.

    S I M U L A K R O ABihar arrisku kimikoentzako sirenekin simulakroa izango da

    Bihar arrisku kimikoen berri emateko sirenekin simulakroa egingo da, goizeko 11:30etan.Simulakroarekin frogatu nahi dute sistemaren urrutikoaktibazioak funtzionatzen duen. Beraz, ez da beharrez-koa izango benetako larrialdi batean hartu beharko lira-

    tekeen neurriak hartzea. Sirenak Hernaniko Arquemaeta Electroquímica enpresetatik kilometro eta erdikoinguruan entzungo dira.

    M O L O T O F F I R R A T I A ( 9 1 . 8 F M )Elizatxo ikasleen saioa etaKorrikari buruzko saio berezia, gaur

    Molotoff Irratiak Elizatxo ikastolarekin elkarlaneanjarraitzen du, eta gaur entzun ahal izango da osatzenari diren saioetako bat, goizeko 09:00etan. Bestalde,Korrikari buruzko saio berezia ere entzun ahal izangoda gaur, Molotoff Irratian. Korrikak Hernanitik egin zuenibilbidearen jarraipena egin zuten joan den larunbateaneta Korrikan parte hartu zuten hainbat lagunekin hitzegin zuten, baita AEKko ordezkariekin ere. Gaur eguer-diko 13:00etatik 15:00etan entzun ahal izango da.Ostiralean saioa berriro ere jarriko dute, ordu berean.

    T X A N T X A N G O R R I E L K A R T E AUrteko afaria eta mus txapelketakosariak banatuko dira, bihar

    Txantxangorri elkartean zuzendaritzako urteko afariaegingo dute, bihar, ostiralarekin. Postreetan, mus txapel-ketako sari banaketa egingo dute. Afaria gaueko20:30etan hasiko da.

    K A R B O N E R AUrteurren festa apirilaren 4an

    Karbonera etxea okupa zenetik urte bete pasa dela etafesta antolatu dute apirilaren 4an. Jon Zabaletak osatuta-ko bideoa jarriko da, Karbonerari buruzko dokumentala.Musika eta afaria ere izango dira. Txartelak salgai daude,Kitto, Tripontzi eta Ongi Etorri tabernetan, baitaKarboneragunean ere. Prezioa 4 euro. Jaia 20:00etanhasiko da, Karboneran.

    A M H E R

    Hogeita hamabost bat lagun bilduziren AMHERen afarian

    AMHER elkarteak, bertan eta beste herrialdeetan jaiota-ko jendeak osatzen duen taldeak, afariak antolatzendituzte noizean behin elkarte ezberdinetan. AzkenaTxantxangorri elkartean egin zuten eta 35 bat lagunbildu ziren.

    K A R O B I E L K A R T E AMus txapelketako partidak

    Mus txapelketako partidak jokatuko dira gaur eta bihar, Karobi elkartean. Bikoteak honakoak dira: Paco-Patxi/Juli-Miguel, Juan-Gaspar/Rafa-Jose, Carlos-JuanLuis/Jokin-Xabi, Benito-Txoni/Gerardo-Santi, Arantxa-Manolo/Mikel-Joxe, Pina-Fernan/Txema-Andoni, Santi-Dioni/Josian-Tomas, Pascual-Blas/Mª Angeles-MªCarmen, Cuenca-Luis/Miguel-Miguel, Emilio-Javi/Mariano-Patxi.

    AMHER elkarteko kideak afarian.

  • 2007-III-29 osteguna

  • 2007-III-29 osteguna

    I I

    ikas

    leen

    txo

    koa

    Ikasleen Txokoa kaleratzen da Hernaniko ikastola eta ikastetxeek Hernaniko Udalarekin eta Hernaniko Kronikarekin egindako elkarlanari esker.Datozen hilabeteetan jarraipena izango du.

    LANGILE IKASTOLA

    23zenbakia

    HIRI Debekatuaren Mapaegitasmo berritzailea da,eguneroko kale elkarbi-zitza hobetzeko proiek-tua da. Parte hartzaileenbitartez lortzen diraemaitzak, gai ezberdinak-oztopo arkitektonikoenjabetzea, erosotasuna,espazioaren erabilera,beldurra, lasaitasuna,biolentzia, ongizatea egu-neroko bizitzan...- lan-tzen direlako.

    Proiektu honetan,emakumeek parte hartu,iritziak eta proposame-nak jaso eta, ondorioz,horien aldeko apustuaantolatzen dute.

    Azken finean, HiriDebekatuaren Maparenbidez, kalea denon gustu-koa eta segurua izatealantzen da. Eta guk horre-tarako aukera izan dugugure ikastetxean.

    Gure ikastolan, orainarte, bi saio egin ditugu,bakoitza bi ordukoa.Lehendabizikoa aurkez-pen modukoa izan zen.Hernaniren eraldaketakzeintzuk izan diren histo-rian zehar azaldu ziguteneta hiri, herri edo auzobatean aurki daitezkeenoztopoak aipatu geni-tuen. Honetaz jabetzeko,bi saioen arteko egunetanargazki batzuk ateratzekoeskatu ziguten, eta haue-tan herrian ustez arris-kutsuak, ilunak, isola-tuak, bakartiak... direnkale, parke, txokoak...

    agertu behar genituen.Bigarren saioan, Her-

    naniko plano handi batengainean, egindako argaz-kiak erantsi eta bakoitzakiradokitzen zigunaz azal-pen, iruzkin eta komenta-rioak idatzi genituen tal-deka, leku bakoitzakdituen zailtasunak, ozto-poak eta arazoak aipatuz.Ondorioz, emakumeakarazo gehiago dituelaohartu ginen.

    Azkenik, neska-muti-lak bereizitako saioak egingenituen: autodefentsakoikastaro bat, neskek; sent-

    sibilitatearena, mutilek,sexismoaren kultura, se-xuen arteko berdintasun-ren kontzientzia lortzeko.IRITZIA:

    Lehen saioan, bi ordu-ko hitzaldia izan zenezpixka bat aspertu ginen.Bigarren saioan, horma-irudia egiten aritu gineneta dibertigarria izan zen.Eta autodefentsako azkensaioak oso dibertigarriakizan ziren eta oso ongipasa genuen.

    3. MAILALangile ikastola

    IGANDE ilunabarraktristeak izan ohi dira.Hernanin, berriz, betiizan da giroa. Garai bate-an, Tilosetan dantzaldiaizaten zen. Dantzaldimota hori modaz pasazenean, Oialumeko dan-tzalekua jarri zuten iluna-bar gauetan. Gaur egun,jendea tabernetan biltzenda.

    Beste toki edo hirietan,ostiral edo larunbat gaue-tan ateratzen da jendea.Hernanin, ordea, ohikoada igande gauean atera-tzea.

    Igande gaua Hernaninjende gehien izaten deneguna dela nabarmenada. Toki askotako jendeaetortzen da: Donostiatik,Tolosatik, Lasartetik...

    Kardaberaz kaleko taber-nak dira jendez itota ego-ten direnak: Leoka,Atxur, Haida...

    Jendea zazpiak alderahasten da etortzen etazortzietarako jendez gai-nezka sumatzen da kalegiroa, goizeko ordubiakaldera arte.

    Adin desberdinetakojendea izaten den arren,

    elkartzen direnak, gehie-netan hamabost urtetikgorakoak izaten dira etahonek markatzen dugiroa; izan ere, adin tartebatean ez dago tabernabatzutara sartzerik.

    Atxur tabernan, adibi-dez, 16 urtetik gorakoadina eduki behar duzusartzeko, orduan jendegazteena beste taberneta-

    ra abiatzen da. Musika motak ere

    badu zerikusia nora jo etanora ez erabakitzean,guztiak ditugulako auke-ran: rock, pop, timba,bumping...

    MAITANE BENITO,HAIZEA AGUILAR

    Langile ikastola

    “Hiri Debekatuaren Maparen bidez, kalea denon gustukoa eta segurua izatea lantzen da”

    Ikasleek egindako murala, Hernaniko mapa eta euren aipamenekin.

    Hiri debekatuaren mapa

    Igande gaueko tabernetako giroa

  • 2007-III-29 osteguna

    I I I

    AITZOL Arrieta Hernanikosaskibaloi taldeko jokalaria da,jubeniletan. Talde hau jokalaribaten ikuspuntutik ezagutze-ko Aitzol elkarrizketatu dugu,bere gustuko jokoak, jokala-riak, entrenatzileak, etab.zeintzuk diren jakiteko.

    Beste ikuspuntu batetikikusteko, Ibon Ocaña taldekoentrenatzailea ere elkarrizke-tatu dugu. Berari antzeko gal-derak egin dizkiogu, bainabatzuetan estuasun bateanjarri dugu galdera pertsona-lak eginez bere taldekideeiburuz.

    Zein da zuen entrenatzailegustukoena? Aitzol: nire entrenatzaile gus-tukoena da: Ibon Ocaña.Ibon: nirea DKV taldeko entre-natzailea da, Aito GarciaReneses.Zein jokalari duzue gustu-kuen ACB ligatik? Eta Estatubatuetako NBA ligatik?Aitzol: ACB ligako nere jokala-ri gustukoena Tau BaskoniakoLuis Scola da eta NBAtik LosAngeles Lakerseko KobeBryant.Ibon: ACB ligatik DKVkoRudy Fernandez, eta NBAtikNew Orleans Hornets eko PejaStoiakovic da.

    Zure ekipoko zein jokalariduzu gustukoen?Ibon: Vincen dut gustukoenanire ekipotik.Zein duzue gustukoen NBAala ACB?Aitzol: NBA dut gustukoenikusteko.Ibon: Nik berriz ACB dut gus-tukoen.Zenbat partidu irabazi ditu-zue denboraldian zehar?Aitzol: Uste dut 7-8 partiduirabazi ditugula denboraldian.Zein partidu izan da zailenazuentzat? Eta errazena?Aitzol. Cafes Aitonaren aurka-ko partidua zailena, eta erraze-na Goierriren aurkakoa. Jokalari baten batek izan aldu lesio zailen bat denboraldihonetan?Ibon. Bai Iñigo Alzelaik izanzuen lesio zail bat. Zergaitik aukeratu zenuensaskibaloia eta ez beste edo-zein kirol?Ibon: Kirol hau gehien gusta-tzen zitzaidalako beste guztie-kin alderatuz.Ikusteko zein duzue nahiagosaskibaloia ala futbola?Aitzol-Ibon: Saskibaloia dugugustukoen, duda izpirik gabe.Noiz hasi zineten saskiba-loian jolasten zu eta zurelagunak?

    Aitzol: Serio jolasten 5.mailanhasi ginen beste aurkarienaurka.Zein ekipo duzue gustukoenaACB ligatik? Eta NBA liga-tik?Aitzol: ACB ligatik Tau Bas-konia eta NBA ligatik Toron-

    to Raptors ditut gustukoen.Ibon: ACB ligatik DKV Joven-tut eta NBA ligatik PortlandTrail Blaizers ditut gustukoen.Zein kirol dituzue gustukoensaskibaloiaz gain?Aitzol: Nik futbola dut gustu-koen saskibaloia kenduta.

    Ibon: Nik, ordea, tenisa dutgustukoen saskibaloia kenduta.

    XABI AZALDEGI, ENDIKA GARMENDIA

    ETA BEÑAT AGIRREZABALALangile ikastola

    PAILAZO taldea 1987. urteansortu zen. Jende aurreko berenlehen agerraldia Lasarte-Oriaherrian egin zuten, herri horre-tako eskolen artean urtero anto-latu ohi den Olentzeroren jaial-diaren barruan.

    Pirritx eta Porrotx pailazoak,Euskal Herrian ibiltzeaz gain,Nikaragua eta Kubara ere joandira ekitaldiak egitera.

    "Maite zaitut" Pirritx etaPorrotx-en kanta arrakastatsue-netarikoa bihurtu da, oso ezagu-na egin da Euskal Herri osoan.Nahiz eta haurrentzako kantadirudien, adin guztientzakokantua bilakatu da, ia toki guz-tietan entzun baitaiteke bai irra-tian, bai taberna askotan, baijaialdietan, bai herriko festetan...

    Pirritx eta Porrotx pailazoekkanta bat eskaini diote Korrika15i, Korrika Txikirako ekarpenmoduan. Txis pun! Korrika! duizena kantak eta ohikoa denmoduan, umeak gogoan dituz-tela sortu dute. Txis pun!Korrika! kantarekin Korrikapasatzerakoan sortzen direnune kilikagarrienak islatu nahiizan dituzte Pirritx etaPorrotxek: "Denbora gutxianemozio handia eta urduritasu-na bizitzen dira, eta hori islatunahi izan dugu: ilusioa, urduri-tasuna, erritmoa...".

    ZIORTZA IRAZUSTABARRENAETA HAIZEA ETXARRI

    Langile ikastola

    AITZOL ARRIETA eta IBON OCAÑA - Hernaniko saskibaloi taldeko jokalaria eta entrenatzailea

    Hernaniko jubeniletako saskibaloi taldea, aurtengo denboraldian.

    Aitzol Arrieta: «Saskibaloian serio jokatzen, beste talde batzuen aurka, 5. mailan hasi ginen»

    Pirritx eta Porrotx: 20 urte gure artean

    Pirritx eta Porrotx pailazoek 20 urte daramazkite ikuskizunean.

  • 2007-III-29 osteguna

    I V

    ikasleen txokoa23zenbakia

    Memorias de Idhún LauraGallegok idatzitako liburubilduma arrakastatsua da.Bilduma hau hiru liburuzosatua dago:

    1- La Resistencia2- Triada3- Panteón

    Liburuak ukitu fantasti-koa du. Bertan dragoiak, uni-kornioak eta shek-ak (sugehegalariak) agertzen dira.Baina animalia mitologikohauek agertzeak ez du esannahi haurrentzako liburuadenik, baizik eta gazteen-

    tzakoa, 15 urte ingurukoen-tzakoa.

    Nondik norakoaJack ez da mutil normala.bere gurasoak hil ondorenLur planeta ez den bestemundu batean agertzen da.Bertan Victoria ezagutzendu eta biak beraien beneta-ko izaera bilatu beharko dute.Istorio honetan hiru prota-gonisten arteko amodioa ereagertzen da.

    Oso liburu interesgarriada. Fantasia gustatzen ezzaion jendeari polita irudi-tuko zaio maitasuna, lagun-

    tasuna... agertzen direlako.Liburua irakurtzea merezi dujakin mina ondo mantentzenduelako eta istorioa ondolotuta dagoelako.

    www.idhun.netLiburu hauei buruz gehiagojakin nahi baduzue irakurriitzazue liburuak edo bereweb orr ia ldean sar tu :www.idhun.net

    LEIRE GIGANTO ETAANE IRADI

    Langile ikastola

    ‘Memorias de Idhún’L I B U R U K R I T I K A

    Langile ikastolako 3. mailako ikasleak, gaurko Ikasleen Txokoaren egileak.

    Memorias de Idhún liburuaren portada.

  • 2007-III-29 osteguna

    7

    E S K O L A K I R O L A - A S T E B U R U K O E M A I T Z A K

    B O L E I B O L A

    Langile HKE GipuzkoakoTxapeldun Tolosari irabazita

    Ligako azken partiduan erabaki zen txapelketa Hernanieta Tolosaren artean, kiroldegian.

    LANGILE HKE taldea txapeldun geldituda kadete mailako Gipuzkoako Txapelke-tan, joan den asteburuan Tolosari 3-2 ira-bazita. Bi taldeak puntu berdinekin iritsiziren ligako azken partidura eta Gipuz-koako txapela jokoan izan zuten azkenpartidu horretan. Lehen jokoa hernania-rrek irabazi zuten 25-18; bigarrena tolosa-rrentzat izan zen 19-25; hirugarren jokoanhernaniarrak aurreratu ziren 21-13, bainatolosarrek buelta eman eta 23-25 irabazizuten; eta azken bi jokoak nagusitasunhaundiarekin irabazi zituzten hernania-rrek 25-16 eta 15-4.

    Berez, nesken liga da, baina kade-

    teetan mutilen kadete ligarik ez dagoe-nez, Hernaniko mutilen taldeak ere ligahonetan jokatu du, baina sailkapenean ezdira sartu. Partidu hori bakarra izan daLangile HKEk galdu duena, gainerakoguztiak irabazi ditu. Bi talde hauekinbatean, Inmaculadako taldea ere aritu daligan, eta Hernani eta Tolosaren atzetikberak gelditu dira.

    Orain Euskal Herriko txapelketaOrain, Euskal Herriko txapelketa jokatu-ko dute hernaniarrek, Araba eta Biz-kaiako talderik onenekin. Apirilean joka-tuko da txapelketa, egun bakarrean. Langile HKE taldea, joan den asteburuko partidu aurretik.

    XXVI. URTEURRENA

    Joxe Manuel Ariztimuño Mendizabal‘PANA’

    1981eko martxoaren 29an Gasteizen hil zuten.

    Ez zaitugu inoiz ahaztukoez zaitugu inoiz galdukogure bihotz barrenean

    eramango zaitugu betikoFAMILIAK

    Hernanin, 2007ko martxoaren 29an

    EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    E R R E M O N T E A

    Ezkurra eta Urrutia hiruren aurka arikodira gaur Galarretan

    Jaialdi erakargarria antolatu dute gaur Galarretan, arratsaldeko16:00etatik aurrera. Partidu estelarrean, Ezkurra eta Urrutiak hiru-kotearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak: Bitoria-Altuna II-Lizaso. Osatu litekeen bikoterik onena edo onenetakoa daEzkurra eta Urrutiak osatzen dutena, baina hirukotea ere puntapuntakoa jarri dute eta ez da faborito garbirik aterako. Gainerakopartiduak dira: Etxeberria IV-Agirrezabala/Urriza-Aizpurua II,Bereziartua-Etxeberria III/Uterga-Iriarte eta Matxin III-Aizpuru/Agirresarobe-Auzmendi.

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, E. Agirre, A. Oiartzabal, J. Ijurko eta A. Zerain. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2007ko martxoaren 29a, osteguna ::: 2.148 zka. ::: www.kronika.net

    IRAGARKI MERKEAK

    Pisu konpartitu baten bila nabil. Deitu: 627 08 97 94

    Lokala salgai, ingurune paregabean. Negozioa martxan, nahi izanez gero. Lokal egokitua,komuna, kalefazioa eta lehio haundiekin. Interesatuek deitu: 628 94 72 21

    Lokala alokatu nahi dugu, jubilazioa dela eta. Eguzki perfumeria. Beste aktibitate bat jarridaiteke. Deitu: 943 55 13 33

    Etxebizitza salgai, Plaza Berrin. 3 logela, sala, sukaldea eta komona. Iturain Agentzia.Deitu: 620 922471

    Pisua salgai, Kardaberaz kalean. 3 logela, 2 komuna, saloi-sukaldea eta terraza. Igogailoa akzesi-blea. Iturain Agentzia. Deitu: 620 922471

    Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).

    Yolanda estetika zentrua. Dietista; argi zapaldu bidezko depilazioa (azken berrikuntza).Haserako eskaintza. Galdetu prezioa. Froga dohainik. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    Arotz profesionalak lan txikiak egingo lituzke. Deitu: 656 78 64 15.

    TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 333288 l DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

    FARMAZIAK l Egunez: Gomez Justel Kale Nagusia 14 - 943 554892 l Gauez: Etxebeste Elkano 2 - 943 552087

    ARRANDEGIETAN euskera-ren presentzia bultzatzekoEska ezazu arraina euskarazkanpaina antolatu dute Bu-runtzaldeko zenbait arrainde-gik eta Udaletako Euskara Ba-tzordeek. Hernanin sei arran-degik hartu dute parte etabakoitzean 50 euroko 3 balezozketatu dituzte arrainaerosteko, arraina oinarri har-tuta errezetak aurkeztu dituz-

    ten bezeroen artean. Joan denastelehenean zozketatu zituz-ten baleak Udaletxean, arran-degietako arduradunak etaTxema Mercado euskerazinegotziaren artean.

    Hemezortzi sarituakMari Fe arrandegian sarituta-ko hiru lagunak: J. CarlosFdez. Sanchez, Pili Arbiol etaEva Domenech; Amaia arran-

    degian: Eneko Goikoetxea, Ibaieta Jon Pavon; Otaegi arrande-gian: Naroa Peso de Lucas,Xabier Otaegi eta Xabier Peña;Itxaspe arrandegian: MilagrosBalda, Daniel Pacheco etaItziar Emezabal; Mari Carmenarrandegian: Itziar Gorosabel,Primi Gonzalez eta Ane Aris-tregi; eta Oiartzabal arrande-gian: Mikel Rekondo, MertxeAizkibel eta Mirian Harto.

    Arraina oinarri duten 140 errezetaaurkeztu dira eta 18 sari banatu dituzte

    Hernaniko arrandegietan

    LEGATZA KURRIAREKINOsagaiak: 4 zati legatz, 4zainzuri, 3-4 tipulin, 3 bara-tzuri ale, baso bat arrainsalda, baso bat zainzuri ur,koilaradatxo bat kurri, 2 koi-laradatxo hirin, olioa, gatza,perrexil xehetua.

    Nola egin: Tipulin etabaratxuriak txikitu eta ontzizabal batean oliotan gorri-tu. Gatza eman, hirinagehitu eta ondo nahastu.Kurria bota eta hau ereondo nahastu. Ondoren,arrain salda eta zainzuriura bota eta utzi egiten.Legatz zati bakoitzari gatzaeman bi aldetatik eta salt-sa dugun ontzira bota.Legatza egin hiru minutuzalde bakoitzetik. Platerhaundi batean arrain zatiak

    ipini, saltsa inguruan dute-larik. Azkenik zainzuriakjarri eta perrexilarekinapaindu. Ondoren serbitu.

    HEGALUZEA TOMATESALTSANTomate saltsa egiteko tipulak eta piper berdea txikitu eta zartagian azu-krea eta gatzarekin oliotangorritu. Baratxuri aleak xerretan moztu eta zartagira bota. Tomateeigaineko zatia kendu etazatitu ondoren, zartagian dugunari gehitu. Dena 30 minutuz egosi. Eginda dagoeneanpasa-puretik pasa etakazuela zabal batean epe-lean utzi. Bestalde, hegalu-zea garbitu eta xerratanmoztu, gatza bi aldetatik

    eman, arrautz irinetatikpasa eta oliotan frijitu.Frijitutako hegaluze xerraktomatea dugun kazuelanipini eta mahaira atera.

    KOKOTXAK SALTSA BERDEANOsagaiak: Kokotxak, bara-txuria, olioa, gatza, perrejila.

    Nola egin: Kazuela bathartzen duzu eta olioa etabaratxuria prejitzen dituzu.Prejituta daudenean baz-tertu epeldu arte.Epel daudenean kokotxak sartzen dituzukazuelan, eta kazuelamugitu, saltsa ateratzeko. Berriz, sutanjartzen duzu kazuela mugi-tu bitartean. Bukatzeko,perrejila botatzen dezu etajatera.

    TXIPIROIAK PATATEKINOsagaiak: Txipiroi bat zatitan, 4 patata, tipula bat, ilar pote bat eta perre-xil pixkat.

    Nola egin: Ontzi bateanjarri olioa eta tipula txiki-tua. Biguntzen hastendenean tipula, bota txipi-roiak eta perrexilarenerdia. Utzi tapatuta su polikian txipiroiak egosiarte. Behar izan ezkero ura erantsi. Patatak zuritueta zatitu gisaduarentzakobezala eta bota ontziratxipiroiekin batera eta ila-

    rrak ere bai. Tapatu urarekin eta eduki hogei bat minututan, gatza eta sobratutakoperrexila bota azkenekomomentuan.

    A r r a n d e g i e t a n a u r k e z t u t a k o 4 e r r e z e t a , a d i b i d e g i s a

    Arrandegietako nagusiak, eta Txema Mercado zinegotzia, astelehenean Udaletxean.

    P U B L I E R R E P O R T A J E A

    ‘Koko’s’ oinetako denda berriaHerenegun ireki zuten Koko’s emakume oinetako denda berria,Gudarien plazako 12 zenbakian. Bertan, emakume oinetakoakaurkituko dituzue, estilo desberdinekoak, informalak, eta abarreko-ak. Marketan ere aukera haundia eskaintzen du Koko’s dendak:Paco Herrero, Geos, Puma, Wonders, Lodi eta Hispanitas beste-ak beste. Oinetakoez gain, konplementuak ere badituzte, poltsak,eta abar.

    Lainoak eta ostarteak izangoditugu goizean, baina arratsal-dean lainotu egingo du etaeuria egingo du. Tenperaturaatzokoaren antzekoa izango da.

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR

    (eus

    kalm

    et)Eguraldi nahasia izango da

    ostiralekoa. Goizetik asi etaegun osoan euria egingo du,tarteka ekaitzak ere jo deza-ke. Tenperaturak ez du alda-ketarik izango.