BE RRIO BEI · haur eskolan.Berriogoitiko haur esko-lak, gutxienez ere 8 plaza libre ditu 2014-2015...

8
BE RRIO BEI TI Aitzoain Añezkar Artika Ballariain Berriobeiti Berriogoiti Elkarte Larrageta Lotza Oteitza Berriobeitiko udalaren informazio aldizkaria 2014 uztaila Argitaratzailea: Berriobeitiko Udala Erredakzio Kontseilua: Francisco Esquiroz, Yolanda Adot, Luis Miranda, Joseba Gil, Marcial Fernández eta Estela Vasco Argazkia: Antonio Olza Itzulpena: Karrikiri Errealizatzailea: Heda Comunicación Ale kopurua: 2.700. PEFC paperean inprimitua LG: NA- 1432-2006. Doako banaketa 32 Euskararen Eguna Aitzoainen

Transcript of BE RRIO BEI · haur eskolan.Berriogoitiko haur esko-lak, gutxienez ere 8 plaza libre ditu 2014-2015...

BERRIOBEITI

AitzoainAñezkarArtikaBallariainBerriobeitiBerriogoitiElkarteLarragetaLotza Oteitza

Berriobeitiko udalaren informazio aldizkaria

2014 uztaila

Argitaratzailea:Berriobeitiko Udala ErredakzioKontseilua: Francisco Esquiroz,Yolanda Adot, Luis

Miranda, JosebaGil, MarcialFernández etaEstela Vasco Argazkia: Antonio Olza

Itzulpena: KarrikiriErrealizatzailea:HedaComunicación

Ale kopurua:2.700. PEFC papereaninprimitua

LG: NA- 1432-2006.Doako banaketa

32

EuskararenEguna Aitzoainen

BERRIO_32-6 eusk 25/6/14 12:56 Página 1

2

2014

UZT

AILA

_BER

RIO

BEIT

IKO

UDA

LARE

N IN

FORM

AZIO

ALD

IZKA

RIA

UDAL ZERBITZUAKALBIENTEEN ZERBITZUAUdaletxeko plaza, 1. Berriobeiti. Tel: 618 96 94 55MARIA DE MAEZTU KULTUR ETXEAIturribidea, 1. Artika. Tel: 948 38 32 54 Faxa: 948 38 32 77Posta elektronikoa:[email protected] PUBLIKOAMaria de Maeztu Kultur etxean. Iturribidea, 1. Artika. Udako ordutegia: 08:30tatik 14:30tara.Tel: 948 38 26 22. Posta elektronikoa:[email protected] Katalogoakontsultatu: www.navarra.esUDAL IGERILEKUAKNuestra Señora de la Purificación,z/g. Berriobeiti.Tel: 948 30 38 52. Barne instalazioen ordutegia:10:00etatik 22:00etara (igerilekuklimatizatuak, 10:00etatik 20:30era)Kanpoaldeko igerilekuak: 10:00etatik21:00etara.ARTIKA KIROL HIRIAAuzalor 1, Artitika. Tel: 948 80 37 48.Barne instalazioen ordutegia:08:00etatik 22:00etara (igerilekuklimatizatuak, 10:00etatik 20:30era)Kanpoaldeko igerilekuak: 10:00etatik21:00etara.ERABILERA ANITZEKO ERAIKINANtra. Sra. de la Purificación, 11Berriobeiti.Jendearendako zabalik: 8:00etatik22:00etaraKONTSUMITZAILEAREN INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA Udaletxeko plaza, 1. Berriobeiti.Tel: 948 30 31 29. Faxa: 948 30 27 31Harrera ordutegia: hilabeteko azkenastelehenetan, 10:00etatik 13:00etara.Iritsi ahala egiten da harrera. Telefonobidezko harrera ere bai.BERRIOGOITIKO HAUR ESKOLANuestra Señora de la Purificación, 13.Berriogoiti. Tel: 948 35 15 88ARTIKAKO HAUR ESKOLALeonor Akitaniakoa, 8. Artika. Tel: 948 21 56 31

ANTSOAINEKINMANKOMUNATUAKDAUDEN ZERBITZUAKOINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAUdaletxeko plaza, 1. Antsoain. Tel: 948 13 22 07EZKABA ESKUALDEKO IKASTETXE PUBLIKOAMendikale, 1. Antsoain. Tel: 948 14 82 48

BERRIOZARREKINMANKOMUNATUAKDAUDEN ZERBITZUAKOINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUABerriozarko etorbidea, 10. BerriozarTel: 948 30 00 07. Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara, aurrez hitzordua eskatuta.OSASUN ETXEAKaleberri, z/gTelefonogunea: 948 30 94 66Aldez aurreko hitzordua: 948 30 94 04

FAMILIA PLANIFIKAZIORAKO ZENTROATel: 948 30 19 07MENDIALDEA ESKUALDEKO IKASTETXE PUBLIKOA Berriozarko etorbidea, z/g.Tel: 948 30 94 69DERRIGORREZKO BIGARRENHEZKUNTZAKO INSTITUTUABerriozarko etorbidea, z/g.Tel: 948 30 94 05BERRIOZARKO MUSIKA ESKOLAOianondoa, 1. Berriozar.Tel: 948 30 04 30 / 948 30 18 00BAKE-EPAITEGIA ETA ERREGISTRO ZIBILARekalde, 8. Berriozar.Tel: 948 30 08 79. Harrera ordutegia:9:00etatik 13:00etara.

ESKUALDEKO HIRIGARRAIOATel: 901 50 25 03>> 22-B linea 22-Luzapena BerriogoitiraIbilbidea: Yanguas y Miranda, Taconera, Gipuzkoako etorbidea,Gipuzkoako etorbidea Berriozarren,Gipuzkoako etorbidea Aitzoainen,Plazaola industrialdea, Santa AgedaAitzoainen, Andrelopa Aitzoainen eta Berriogoiti.Maiztasuna: 60 minuturo.>> 16. Linea- Luzapena Berriogoitira(asteburuetan)Maiztasuna: 20-24 minutu.Ibilbidea: Beriain, Noain, Talluntxe industrialdea, Cordovilla, Zaragozakoetorbidea, Yanguas y Miranda,Sarasate pasealekua, Taconera,Gipuzkoako etorbidea, Gipuzkoakoetorbidea (Berriozar), Gipuzkoakoetorbidea (Aitzoain), Plazaola indus-trialdea, Santa Ageda Aitzoainen, An-drelopa (Berriobeiti) eta Berriogoiti.>> 14. Linea-Luzapena Artikara (egunekozerbitzua)Maiztasuna: Lan egunetan, 45 minu-turo. Larunbatetan, 60 minuturo.Igande eta jaiegunetan, 60 minuturo.Ibilbidea: Iruñeko Udala, Arrotxapeaeta luzapena Artikara (Alde Zaharra).>> N4 Linea (gaueko zerbitzua)Maiztasuna: Aitzoaingo mugaraino: 60minuturo. Berriogoitiraino: hainbatbidaia (zehazteke)Ibilbidea: Iruñea (Sarasatepasealekua), Berriogoiti.Berriobeitiko udaletxean, geltokiakkuartelaren aurrean, Ultzamako errepidearen bidegurutzean, Aitzoainen, Berriobeitin eta Berrio-goitin.>> 17. LineaMaiztasuna: Lan egunetan: 20 minu-turo. Larunbata eta jaiegunetan: 40minuturo. Ibilbidea: Mutiloabeiti (lau geltoki),Mutiloagoiti (4 geltoki), Sadar,Agoitz, Paulino Caballero, NafarroaBehereko etorbidea, Vianako Printzearen plaza, Yanguas y Miranda,Taconera, Gipuzkoako etorbidea,Sáenz de Oiza, Santa Engrazia, MaríaViscarret eta Artika Berri.

TAXIAKTeletaxia (948 35 13 35)

ZERBITZUAK

UDAL BULEGOAKUdaletxeko plaza, 1. Berriobeiti.Harrera ordutegia: 9:00etatik14:00etara. Tel: 948 30 31 29. Faxa: 948 30 27 31. Weba: [email protected]

UDAL TEKNIKARIAKBisitak: astelehen eta ostegunetan,9:00etatik 14:00etara. Deiak:astelehen, astearte, asteazken etaostegunetan, 12:00etatik15:00etara.

IZATEZKO BIKOTEAKOrdutegia: astelehen etaasteazkenetan, 9:00etatik14:00etara.

TASAK: AGIRIAK EGITEA ETA IZAPIDETZEAZiurtagiriak: 2,20 €.012-ren eta udal webaren bidezeskatzen diren ziurtagiriak: doakoak. Txosten teknikoen ziurtagiriak: 25 €.Fotokopiak: DIN A-3 z/b, 0,20 €, DINA-3 koloretan 1,50 €, DIN A-4 z/b0,15 €, DIN A-4 koloretan 0,25 € .

KONTZEJUAK Kontzeju administratzailea: José Vidal. Harrera ordutegia: 9:00etatik 14:00etara (948 30 31 29)

AITZOAIN: Oronsuspe auzoa, 3. Kontzejuburua: Hidelgard Arrasate

AÑEZKAR: San Andres k/ 6.Kontzejuburua: José Ingelmo García(618 77 84 61)

ARTIKA: San Martzial, 9(948 38 37 93) Kontzejuburua: MirenNekane Ruano GarcíaAdministratzailea: Imanol GarcíaArtikako "María Domínguez" Gizarte-Etxea María Domínguez, 3 (948 38 37 93)

BALLARIAIN: San Pedro k/ z/g Kontzejuburua: José AntonioGómez Chandía

ELKARTE: Purificación k/, 16.Kontzejuburua: bete gabe

BERRIOGOITI: Santa Eulalia k/ 39.Kontzejuburua: Arturo Belasko Or-tega [email protected]

BERRIOBEITI: Kale Nagusia, 2.Kontzejuburua: Francisco JavierDíaz Rodríguez

LARRAGETA: San Esteban k/ z/g.Kontzejuburua: Cruz Oteiza Bustin-gorri (948 30 21 59)

LOTZA: San Joan k/ z/g. Kontzejuburua: José Ángel NuinPellicer (690 68 68 50)

OTEITZA: San Joan k/ 6. Kontzejuburua: José María UribeOyarbide (651 65 83 14)

HERRI BAKOITZEKO BIZTANLE-KOPURUA (2014-06-02)

www.berrioplano.es // [email protected]

UDALA

APRODEMM (Tratu txarrak jaso dituen Emakumearen Eskubideen Aldeko Elkartea) erriobeitiko auzokideentzat dohainik699 333 215 (eguneko 24 orduetan urteko 365 egunetan)[email protected] / www.aprodemm.es

BERRIOBEITIGomazko pala, larruzko pala etafrontenisa (948 30 32 00) Erroldatuak, kontzejuan jaiotakoak etaauzokideekin ezkondutakoak: 10 €/h.Errondatu gabeak: 16 €/h.Argia: 5 €/h.Ordutegia: astelehenetik ostiralera:09:30etatik 21:30etara. Larunbatee-tan: 09:30etatik 13:30etara. Larunbatarratsaldeetan, igande eta jaiegune-tan: soil-soilik auzokideendako.AÑEZKAROrdutegia: 9:30-20:00.

ARTIKAGomazko paleta eta pilotalekua (63023 86 85) Alokairuak: Auzokide errol-datuek: 4 €; hiru auzokide erroldatuketa erroldatu gabeko batek: 5 €; bierroldatuk, eta erroldatu gabeko bik:7 €; auzokide erroldatu batek, eta erroldatu gabeko hiruk: 10 €; errol-datu gabeek: 15 €. Argi-fitxak: 4 €/h.Dutxa, aukerazkoa: 4 €. Ordutegia:astelehenetik ostiralera, 8:00etatik22:00etara. Larunbateetan:9:00etatik 21:00etara. Igandetan:itxita.

PILOTALEKUAK

BERRIO_32-6 eusk 25/6/14 12:57 Página 2

3

AGENDA / ABUZTUA-IRAILA

ATZERA BEGIRAKOAK

HERRITARRENTZAKO TELEFONOA

Elkarteko jaiak (1964). Elkarteko auzokideak musika-jolearekin bateralastategi aurrean, 964. urteko herriko bestetan.

Berriobeitiko herrietako auzokideek badute antzinako argazkiak bidaltzeko aukera, atal hone-tan argitaratzeko; horretarako, Kultura Zerbitzuarekin jarri behar dute harremanetan. Behinargitara emanda, argazkiak auzokideei itzuliko zaizkie.

Ziurtagiriak eskatu (katastroa eta udalerroldak, bizitokia, bizikidetza,ordainagirien kopiak, etab.).

Udal argibidea ematen du:zerbitzuak, kultur eta kirol agenda,espedienteak izapidetzea, ordenantzak,zergak, ikastaro eta beka eskaintzak,enplegu deialdiak eta lehiaketapublikoak.

Udalekoak ez diren izapideeiburuzko argibidea: oinarrizkohornidurez (telefonoa, gasa, elektrizitateaeta ura) arduratzen diren enpresak,Nafarroako Gobernua, osasun etxeak etazerbitzuak, heziketa zerbitzuak, garraiozerbitzuak, aisia eta elkarteak.

012 telefonoaren bidez ere zerbitzuei buruzkokexak aurkeztu daitezke, iradokizunakegin eta udalarekin zerikusia duten gaieiburuzko abisuak eman.

Nola sartu: Markatu 012 telefonoa. Udalerritik kanpo deitzen baduzu,telefonoa hauxe da: 948 217012Ordutegia: astelehenetik ostiralera,8:00etatik 19:00etara. Udan ordutegiberbera izanen da. Deiaren kostea: finkotik: 0,34 euro.Sakelakotik, 0,36 euro, Telefonicarentarifaren arabera eta denbora-mugarikgabe. Kontsultatu beste operadorebatzuk.

Herritarrentzako Telefonoaren Harrera zerbitzuaren bidez,badago gestio hauek egiteko aukera:

Txinbo kaskabeltza (Sylvia atrica-pilla) hegazti xumea da. Lotzakoaintziran egoten da eta jokabideberezia izaten du. Tamaina txikikohegaztia da, txolarre baten antze-koa, tonu leun eta beti-batekoaduena, gaztainkara, gris eta zurian.Estetika aldetik duen ezaugarririkhandiena kaskoa da, buruko goikopartea –hortik heldu zaio espe-zieari izena-, beltza arretan etagaztainkara eme eta kumeetan.Nafarroan, baita Lotzako aintziranere, bi populaziok bat egiten dute:bata habiagilea, sedentarioa, oihanpe eta sastrakadun basoetanugari banatua, eta bestea, migra-tzailea. Azken hori udaberri etaudazkeneko eztei aurreko eta ezteiondoko ibilbideetan agertzen da.Bi populazioek habitat berberakpartekatzen dituzte: aintzira ingu-runeetan, txinbo kaskabeltza iabaso multzoetako sastraka eta oihanpeetan bakarrik agertzen da.Eraztunekin markatzeko eginikoazterlanetan txinbo kaskabeltza

da, alde handiz, sastraketako he-gaztirik ugariena, urte guztian ze-har. Puntak martxoan eta apirilean,eta irailean eta urrian suertatzendira. Neguan haren presentzia urriada, eta populazio habiagilea neu-rrizkoa.Ugalketa aldian, ornogabeak ditujakirik nagusiena. Udazken eta ne-guan, berriz, espezie askotarikofruitu ugari kontsumitzen du.................................Testua: Ignacio Deán (Gorosti Natur Zientzia Elkartea). Argazkia: Gonzalo Deán. Aintzirari buruzko argibideaknahi izanez gero, sar zaitezke zaleek eta aintziraren laguneksortu duten blogean: http://balsadeloza.blogspot.coms

BERRIOGOITIINGELES IKASTAROAKMailak: ingelesa udarako(birpasatzea) adin eta mailaguztientzatInformazioa: 676 657 330 / 948303 050 edo:[email protected]

ARTIKAIKASTAROSOZIOKULTURALAKHaurrak: frantses eta ingeleseskolak, musikan hastekotailerrak, arte plastikoetakotailerra eta dantzakHelduak: ingeles eta frantseseskolak, arte plastikoetakotailerra, dantzak, reiki etamahai-jokoakBeste ikastaro batzuk:sukaldaritza tailerra, txistutailerra eta herri abesbatzafestetako abestiekin.Informazioa:concejoartica.blogspot.com

UDAL LIBURUTEGIA (ARTIKA)IRAKURKETA KLUBANoiz: hilean behin, urritikekaineraNon: Udal liburutegia, Maríade Maeztu Kultur EtxeanInformazioa eta izen-ematea:liburutegiaTfnoa: 948 38 26 22

Abuztuak 1-3LARRAGETAFESTAK

29-31 agostoBERRIOGOITIFESTAK

Irailak 5-7AÑEZKAR eta ELKARTEFESTAK

Irailak 12-14 LOTZA eta ARTIKAFESTAK

Irailak 20, larunbataZENDEAREN EGUNANon: Berriobeiti

ORREAGA MUSIKA ESKOLANon: María de Maeztu Kultur EtxeanHasiera: irailak 15

LOTZAKO AINTZIRA

Txinbo kaskabeltza

BERRIO_32-6 eusk 25/6/14 12:57 Página 3

4

2014

UZT

AILA

_BER

RIO

BEIT

IKO

UDA

LARE

N IN

FORM

AZIO

ALD

IZKA

RIA

UDAL INFORMAZIOA

Osotara 117 haurrek egin dute aurre-ins-kripzioa udal musika eskolan, Berrio-zarko Musika Eskolara joaten zirenekbaino 31 gehiagok. Udal Musika esko-lak heldu den irailaren 15ean bere jar-duera Artikako María de Maeztu Kul-tur Etxean hasiko du, Berriozarko Mu-sika Eskolarekin joan den ikasturtearte indarrean zegoen hitzarmena bu-katutzat emanda. Udala Orreaga Mu-sika Eskolaren Patronatuari atxiki zaio.Bertan Esteribar, Erroibar, Auritz, Luzai-de eta Artzibarko udalak daude. Orre-aga Musika Eskolaren diru-sarrerakhauek dira: ikasleen matrikulak, toki en-titateek ematen duten kopurua (ikas-leena adinakoa) eta Nafarroako Gober-nuko Hezkuntza Departamentuak

emandako diru-laguntza.Berriobeitik lokalak utziko ditu bereikasleentzat, 10.000 euro emanen dituMusika Eskola abiatzeko beharrezkoaden materialerako eta udalerriko ikas-le bakoitzari dagokion kuota ere or-dainduko du. Hauek dira irakatsiko diren espeziali-tateak: akordeoia, txistua, pianoa, pia-no jazza, zeharkako txirula, kantua, gai-ta, trikitixa, gitarra, baxu elektrikoa, ba-teria, saxofoia, tronpeta, tronboia,tuba eta bonbardinoa. Erroldaturiko ikasleen kuota 165 euro-koa da hastapenetako eskolengatik (7urte arte), 395 eurokoa instrumentu, mu-sika lengoaia eta taldeengatik, eta 200euro bigarren instrumentuarengatik.

Musika eskolak Udalaren Kultur Etxeana

HAUR ESKOLAKToki libreak oraindik Berriogoitikohaur eskolan. Berriogoitiko haur esko-lak, gutxienez ere 8 plaza libre ditu 2014-2015 ikasturterako. Izena emateko epeaekainean hasi da eta irekita egonen daplaza guztiak bete arte. Informazioa es-katu nahi dutenek telefono honetara deidezakete: 948 351 588.

Duela bost urte, Oteitzak, Iruñerriko beste bostkontzejurekin batera (Badostain, Egues, Labia-no, Subiza eta Olatz-Subiza), Iruñerriko Man-komunitatearen konpostaje komunitariokoprograma pilotuari atxikimendua adierazizion. Orduz geroztik, bertako auzokide gehie-nak herriko sarre-ran dagoen kon-postaje-gunerajoaten dira bereetxeetan sorraraz-ten dituzten hon-dakin organikoak(fruta, barazkiak,arrautza oskolak,kafe eta jakienhondarrak) edolorategiko inaus-keta hondarrak(adarrak, belarra,hostoak, sustraiak,petaloak…) bota-tzeko. Hondar or-ganikoak konpos-taje-gunean kokaturiko hiru edukiontzietakobatean botatzen dira, eta baratze eta lorate-gietakoak horretarako bereziki prestaturiko es-parru batean. Aldika, Mankomunitatea inausketako hondarrak xehatzeaz arduratzenda, ondoren konpostean erabili ahal izateko.Funtzionamendua sinplea da oso. Zakarrak

edukiontzian sartu eta, ondoren, inausketa xe-hatuaren hondarretako eskukada botatzen da.Beranduago, nahasketa kako batekin lardaska-tzen da. Astean behin, Montxo Mateos Mar-tínez Oteitzako auzokide eta programarenerantzuleak konpostaren jarraipena egiteko ar-

dura hartzen du. “Nahasketa pixka bat lardas-teko etortzen ohi naiz. Gero eta oxigenatua-goa egon, orduan eta hobe, usteltze prozesuaaitzinatzen baita. Neguan, euri urek beharrez-ko hezetasuna ekartzen dute, baina udanureztatzen ohi dugu idortea heldu dela ikus-ten dugunean”.

UDAL PLANTILLAMario Zapata, euskara teknikari be-rria. Mario Zapata Solano da Berriobei-tiko Udalaren euskara teknikari berria.Zapata joan den martxoaren 17an sartuzen Euskara Zerbitzuan, Josune OrtizAtienza plazako titularraren eszedentziapartez betetzeko. Alabaina, Ortizek bereplazari uko egin ondoren, Zapatak jarrai-tuko du euskara teknikari lanpostuan.

Usainik gabeKonpostajearen prozesu osoakbederatzi hilabete inguru irautendu. Behin ongarria erdietsita,galbahetu eta mukuru bateanuzten da jendeak har dezan.“Nagusiki lorategi eta loreetarakoerabiltzen da”. Montxok gauzatzen duen kontrolazgain, Mankomunitateakkonpostaren laginak hartzen ditubere kalitatea egiaztatzeko. “Osokontent gaude usainik ez delakosortzen eta emaitza gogo-betekoadelako. Lortzen dugun ongarriarenkalitatea oso ona da”.Programa horren besteabantailetako bat da ingurumenababesteko beharraren kontzientziahartzen laguntzen duela,txikienengan batez ere. “Oso azturaona da. Gurasoekin batera aritzendirenez, zakarrak gutxitzen ohitzendira”.Bere aldetik, Añezkar herriak2013ko uztailaren 5ean inausketahondarrak biltzeko eremuainauguratu zuen. Oteitzakoakbezala, Mankomunitateak horiekere xehatzen ditu geroago konpostgisa erabiltzeko.

OTEITZA

Bost urte konpostaje komunitarioan

BERRIO_32-6 eusk 25/6/14 12:57 Página 4

5

BERRIOBEITIKO

UDALAREN IN

FORM

AZIO ALDIZKARIA _ 2014 UZTAILA

KONTZEJUAK

ARTIKAIkastaro soziokulturalak María Do-minguez gizarte etxean. Udako ete-naldia igarota, María Dominguezgizarte etxeak 2014-2015 ikasturterakoheldu eta haurrentzako jarduerak ha-siko ditu berriz. Haurrentzako eskain-tzan frantses eta ingeles eskolak,musikan hasteko tailerrak eta arteplastikoak eta dantzak izanen dira.Helduentzako eskaintzan, ingeles etafrantses eskolak, arte plastikoetakotailerra, dantzak, reiki eta mahai-jo-koak aurkituko dituzue. Orobat, sukal-daritza tailerra, txistu tailerra eta herriabesbatza festetako abestiekin anto-latuko dira.

BERRIOBEITIZendeako eguna irailaren 20an os-patuko da. Berriobeitin izanen da,irailaren 20an, Berriobeitiko Zendeaosatzen duten hamar herriak urterobiltzen dituen festa. Programa eta datazehatzak aurki emanen dira ezagu-tzera baina ez dira faltako herri bazka-ria eta bazkalondoko musikala, zein,behin baino gehiagotan, afari orduarte luzatu baita.

BERRIOBEITI

BERRIOGOITIIngeles eskolak udan. BerriogoitikoKontzejuak uda honetan ingeles ikas-taro bat (birpasatzea) antolatu du adineta maila guztientzat. Izena ematekointeresaturik daudenek edo informaziogehiago nahi dutenek telefono haue-tara dei dezakete: 676 657 330 edo 948303 050. Orobat, posta elektroniko ho-netara mezua bidali: [email protected]. Bestalde, irailetik au-rrera berriro hasiko dira udazken etaneguan antolatzen diren ikastaro etatailerrak. Hurrengo hilabeteetan Kon-tzejuko Facebooken zintzilikatuko diraprogramaturiko gertakari eta jarduerak(www.facebook.com/concejo.debe-rriosuso).

Berriobeitiko auzokideek, ekainaren6, 7 eta 8an, festetako asteburualaitsuaz gozatu zuten. Metereolo-gia baldintza hobeak lortze alderaegunak aldatzeko erabakiak fun-tzionatu zuen eta eguzkia eta ten-peratura altuak lagun izan genituenasteburu osoan zehar. Antolaturi-ko bazkari eta afariek arrakastahandia izan zuten. Ekainaren 7kobazkarira 300ren bat heldu eta 120

haur bertaratu ziren eta, gauez,eltzekarietan, 120 lagunek hartu zu-ten parte. Puzgarriek eta tailerrektxoratu zituzten txikienak, eta hel-duagoak “Equus” eta “Milenium”orkestren erritmora mugitu ziren.Pilota partida izan zen ekainaren8ko, igandearekin, ekitaldirik erakar-garriena. 100en bat lagun inguruDiaz eta Gorriti pilotarien garaipe-naz lekuko izan ziren.

Eguraldi ona lagun herrikofestetan

BERRIO_32-6 eusk 25/6/14 12:57 Página 5

AMETZA ABESBATZA

Bidaia Leonen barna. Ametza abes-batzak, joan den maiatzaren 10ean,bidaia egin zuen Valencia de Don Jua-nera (Leon), herri horretako Kultur Etxean kontzertu batean parte har-tzeko. Berriobeitiko abesbatzak pro-grama anitza eskaini zuen, arrakastahandia erdietsita. Ekitaldia Valenciade Don Juango Coyantina abesba-tzak eskainitako emanaldiarekin bu-katu zen. Bisitan zirela, Ametza abes-batzako partaideek turismoa egiteko

denbora ere izan zuten, Valencia deDon Juango gazteluaz eta tokirik en-blematikoenez gozatuz. Gainera, be-ren ateraldia aprobetxatu zuten Leo-nera joateko eta hiria ikusteko. Bestealde batetik, ekainaren 28an, Berrio-beitiko elizak Reino de los Mallos deAyerbeko Orfeoiak (Huesca) eskainizuen kontzertua hartu zuen. Izan ere,kontzertua, Ametza abesbatzak joanden urtean eginiko bisitaren elkar tru-kaketa da.

6

KULTURA

2014/2015 ikastaro soziokulturaletan izena ema-teko interesa dutenek irailaren 11 eta 12an, 012-In-folocal telefonoaren bidez egin beharko dute,8:00etatik 19:00etara. Ikastaroetako zenbatekoa

hil beraren 22 eta 23anordainduko da. Eskain-tzak, BIMaren edizioaixterakoan erabat ze-haztu gabeak, joanden ikasturtearenantzekoak izanendira (oroit dezagun:esku-lanak, aero-bica, dantza lati-noak eta aretodantzak, pilatesa,judo haurrentzat,pilota, yoga, in-formatika eta in-ternet, ekialdeko

fusio dantza, emakumeen-tzako defentsa pertsonala, euskal dantzak

eta sukaldaritza), baina gerta daiteke horietakobaten bat desagertzea edo proposamen berriakgehitzea. Abuztuan eskuorri bat igorriko da infor-mazio osoarekin.

Izen emateak ikastarosoziokulturaletan,irailaren 11 eta 12an

KONTZEJUAK

Goiaingeruaren irudia gure herrietanbarna ibili da. Beste urte batez, AralarkoSan Migelek ohiko ibilbidea egin zuen gureherrietan zehar. Ekainaren 11n irudiak Be-rriobeiti eta Añezkar bisitatu zituen. Hu-rrengo egunean, ekainak 12, San Migelgoiaingeruaren irudia Berriogoitira joan zen,non zenbait auzokidek ongietorria emanbaitzioten (irudian). Handik Aitzoaineraabiatu zen. Irudiaren bisita jaso zuen azkenherria Artika izan zen, ekainaren 14an. Ara-lartik atera zenetik, irudia Nafarroako 290herritan egon da bisitan. Erdi Aroko tradi-zioa da, osasun arazoengatik, Aralarko san-tutegira hurbil ez zitezkeen anaidikide eriakbisitatzea helburu zuena.

ARALARKO SAN MIGEL

2014

UZT

AILA

_BER

RIO

BEIT

IKO

UDA

LARE

N IN

FORM

AZIO

ALD

IZKA

RIA

Erraldoiak dantzatzeko ikastaroa hau-rrentzat. Joan den ekainaren 14an bukatuzen Berriogoitiko Kontzejuan erraldoiakdantzatzeko bost urtetik goitiko umeentzatantolaturiko ikastaroa. Arturo Belasko Kon-tzejuko buruak egindako kudeaketei esker,parte-hartzaileek opari bat jaso dute, erral-doi batzuk, haien gurasoak zaharberritzenari direnak. Halaber, beste berri batzuk egi-teko lanak hasi dira. Antolatzaileen asmoada, herriko festetan, herriak erraldoien kon-partsa txiki bat izatea.

BERRIOGOITI

KULTUR ETXEA

Tailerretik erakusketaaretoraArtikako María Domínguezgizarte etxean NatividadGarbayo irakasleak ematenditu arte plastikoetakotailerrak eta bertakoikasleek beren margolanakerakutsiko dituzte María deMaeztu Kultur Etxekoerakusketa aretoan, helduden uztailaren 9ra arte.Erakusketa aretoa19:00etatik 21:00etara dagoirekita.

LIBURUTEGIA

Irakurketa klubaklanari urrian ekinendio berriz ereUdako etenaldiarenondoren, udal liburutegikoirakurketa kluba urritikaurrera hasiko da berrirobiltzen, María de MaeztuKultur Etxean (Artika).Topaketak hilean behinizaten dira, urritik ekainera.Irakurketa klubean sartzekointeresaturik dauden guztiekizena eman dezaketeliburutegian (948 382 622).

BERRIO_32-6 eusk 25/6/14 12:57 Página 6

77

EUSKERA

Parte-hartze arrakastatsuaEuskararen VI. Jaian

211 lagun bazkarian. Euskararen Jaian zehar giro ezin hobea bizitu zen.11:00etan, umeentzako herri kirolek eta kontzejuen arteko sokatira txapel-ketak abiatu zuten jardueraz beteriko eguna. Kalejira eta herri dantzen on-doren, herri bazkaria egin zen, 211 lagun bildu zituena; osatzeko, bazkalon-doan, Zindiku taldeak kontzertu alaia eskaini zuen. Bitartean, neska-mu-tikoek joko eta puzgarriez gozatzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, Tri-kiteens taldeak musika paratu zion egun arrakastatsuari, zeina txistor etaxingar herri jatearekin akitu baitzen.

Joan den maiatzaren 31n, Aitzoai-nek hartu zuen Euskararen Jaiarenseigarren edizioa. Gertakaria2008an sortu zen, Zendean euska-raren erabilera sustatzeko eta au-zokide euskaltzaleak giro ludikoanbertan txertatzeko. Urtez urte,gero eta jarraitzaile gehiago erdie-tsi du. Aurten, Aitzoaingo eta uda-lerriko beste herrietako auzokoekEuskararen Jaiaren antolaketan era-kutsi duten engaiamenduak erre-konpentsa izan du. Jai Batzordeakegindako hiru bilkuretako bakoi-tzera bertaratu ziren 20tik gorakolagun horiek egindako lanak isla

izan zuen programaturiko ekitaldie-tan izandako parte-hartze han-dian. Euskararen Eguneko aurrekoastean zenbait jarduera gauzatu zi-ren, festa animatzeko aurrekari.Maia-tzaren 27an, BerriogoitikoKontzeju Etxean, kontu-kontalarieuskaldun bat izan zen, Zoila Beras-tegi, eta 70 lagun bildu ziren. Hu-rrengo egunean, 50tik goiti lagungehitu zitzaizkion Berriobeitikokarrikak zeharkatu zituen batuka-dari. Eta ostiralean, maiatzak 30, Ar-tika Berrin jarduera erabat berria,dantza-poteoa, egin zen. 100tikgoiti lagun biltzea lortu zuen.

HIRITARRENARRETA

HIRI KANPALDIAK

263 haurrek eman dute izenaudakojardueretan Berriobeitikoudalerriko 263 haurrek,osotara, hartuko duteparte udako haurkanpaldietan. Bosttxandatan gauzatukodira, ekainaren 23tikabuztuaren 29rabitarte. Gaztelaniazkojardueretan 185haurrek eman duteizena (94, 4 eta 6 urtebitartekoak, eta 91, 7eta 12 urtebitartekoak).Euskarazkojardueretan, ordea, 78daude inskribaturik(44, 4 eta 6 urtebitartekoak, eta 34, 7eta 12 urtebitartekoak). Gaztelaniazko taldeenjarduerak BerriobeitikoErabilera Aunitzetakoeraikinean gauzatukodira. Euskarazkotaldeenak, berriz,María de MaeztuKultur Etxean izanendira, Artikan.

BERRIOBEITIKO

UDALAREN IN

FORM

AZIO ALDIZKARIA _ 2014 UZTAILA

DIRU-LAGUNTZAK

Diru-laguntzaeskatzeko epeauztailaren 5eanbukatuko da Udalak 3.000 euroko kontu-saila bideratu du euskaraikasteko ikastaroak egitendituzten pertsoneilaguntzak emateko.Laguntza horiek eskatzekoeskubidea izanen dutebaldintza hauek betetzendituztenek: 16 urtetikgoitiko udalerriko auzoakizatea, eskaera uneangutxienez ere urte baterroldaturik egotea,udalerriko edozeinkontzejutan bizilekuaizatea, eta helduakeuskalduntzekoirakaskuntza sustatzenduten entitateetanikastaroak egitea. Diru-laguntza lortzeko (oro har,matrikularen koste osoaren%70, gehienez ere 350 eurolagun bakoitzeko)matrikulatutako ikastaroangutxienez %80ko asistentziafrogatu beharko da.Joan den urteko uztailaren1etik aurtengo ekainaren30era bitarte egindakoikastaroetarako laguntzakeskatzeko azken egunauztailaren 5ean izanen da.Interesaturik daudenguztiak, informazio gehiagojasotzeko, EuskaraZerbitzuarekinharremanetan jarri beharkodira (948 303 129) edo postaelektroniko [email protected].

ARGAZKI LEHIAKETA97 argazki Euskararen paparazziak lehiake-tan. Francisco Javier Santxotena izan da irabaz-lea Euskararen paparazziak argazki lehiaketan.Lehiaketa Euskara Merkataritza programan par-

te hartzen duten udalek (haien artean Berrio-beitikoak) eta Karrikiri Euskara Elkarteak anto-latu dute. Euskara ikusgarri egiten duten Iruñe-rriko eta Garesko dendak sustatzea izan da hel-

burua. Irudiek euskara eta merkataritza txer-tatu behar zituzten. Lehiaketa maiatzaren12tik 25era bitarte gauzatu zen. Francisco Ja-vier Santxotenak, Katakrak Liburuak entita-teko erakusleihoari egindako irudiari esker,500 euroko txartela jaso zuen, lehiaketan atxikitako establezimenduetan gastatzeko.Javier Odériz, Fátima de Miguel eta Eider Ro-mánek, zozketa bidez, 100 euroko txartelbana irabazi zuten.

AITZOÁIN

BERRIO_32-6 eusk 25/6/14 12:57 Página 7

Eskolako txirrindularitzako Arti-kako Kontzejuaren III. Trofeoamaiatzaren 17an egin zen eta, ho-rrela, udaberrian zehar udalerrianegiten diren txirrindularitza-pro-bei hasiera eman zitzaien. Berri-txaco, Aralar, Burunda, Ermitagaña,Aranguren, Villavés, Tafallés, Este-lla eta Muskaria taldeetako txirrin-dularitza eskoletako 180 txirrindu-

larik hartu zuten parte, Aragoi etaErrioxako zenbait txirrindularirekinbatera, Nafarroako Kirol Jokoeta-rako baliozkoa den proba horre-tan. Ion Ayerbe, Burunda taldekoa, pro-mes kategoria maskulinoan izanzen garaile, eta Raquel Erdociain,Tafalles taldekoa, lehendabizikoaizan zen kategoria femeninoan.

KIROLAK

TXIRRINDULARITZA Bi hitzordu ekainean. Elkarren segidako lauga-rren urtez, joan den ekainaren 9an, Artikak Bi-zikletaren Eguna ospatu zuen. Berritxaco klubakantolaturik, 5 kilometroko proba Artika Berrinhasi eta bukatu zen. Artikako eta udalerrikobeste herri batzuetako 110 parte-hartzaile in-guru aritu ziren herri lasterketetan. Lehendabi-zikoan, txikienek parte hartu zuten motoretaeta pedalik gabeko bizikletekin. Andoni CostakCarmelo Filepi irabazi zion esprint estua medio.Pekeziklisten kategorian (bost urte arte) Teo-doro Krustarov izan zen azkarrena, eta promeskategorian (6-8 urte) Asier Ridruejo suertatuzen garaile. Bestetik, Sergio Arangurenek hasi-berrien kategorian (9-10 urte) irabazi zuen etaDavid Ramosek haurren kategorian (11-15 urte).16 urtetik goitikoentzako lasterketetan, Mabel Urrak lortu zuen lehendabiziko postuakategoria femeninoan, eta Jonatan Rubiak mas-kulinoan. Lasterketez gain, trebetasun probaketa gymkhanak ere izan ziren.Beste alde batetik, ekainaren 22an, Ezkaba II.Lehia ospatu zen. BTT martxa horrek aurten31,5 kilometroko ibilaldia izan zuen, 1.100 me-tro inguruko garaiera alde metaturik.

Eguraldi onak lasterketak bultzatu ditu

Osoko Bilkura arrunta2014ko martxoa 4

NAFARROAKO ZERGA OGASUNAREN ETABERRIOBEITIREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENAEstela Vasco (PSN-PSOE), Luis Miranda (NABAI)eta Yolanda Adotek (UPN) salbu, gainerako zine-gotzi guztiek parte hartu zuten osoko bilkuran,aho batez, Nafarroako Zerga Ogasunaren eta Be-rriobeitiko Udalaren arteko hitzarmena onetsizen, bi entitateen artean zerga arloko garran-tzizko informazioa aldika trukatzea helburu.

CRANA ETA INAAC FUNDAZIOAK DESAGERTZEARIBURUZKO MOZIOAOsoko bilkurak mozio bat onetsi zuen (2 botoalde, NABAI eta BILDU; 6 abstentzio, AAB, UPNeta PP) Nafarroako Gobernuari adierazteko Be-rriobeitiko Udalaren ondoeza CRANA etaINAAC fundazioak ezabatu dituelako; Nafarro-ako Gobernuari neurri hori alda dezan eskatzeko,mantentzea bermatze aldera, eta erabaki horiekNafarroako Gobernuari, talde parlamentarioeieta komunikabideei helarazteko.

BILDUREN MOZIOA ERREFORMA ELEKTRIKOARIBURUZKO LEGEAZOsoko bilkurak mozio bat onetsi zuen (2 botoalde, BILDU eta NABAI; kontrako boto bat, PP;eta 5 abstentzio, AAB eta UPN) Gobernuak sek-tore elektrikoa erreformatzeko onetsi duen legeaurreproiektua arbuiatzeko; Gobernuak bero-tegi-efektuko gasa murrizteko, energia berrizta-garriak sustatzeko eta energia aurreztekohartutako konpromisoak errespeta ditzan dei-tzeko; eta Udalak, bere aldetik, bere eskumenen

arloan, eragimena, aurrezpena eta berriztagarriaksustatzeko konpromisoa har dezan.

Osoko Bilkura arrunta2014ko apirilak 1

2014ko EUSKARA PLANAZinegotzi guztiak bilduta, Udalbatzak osoko bil-kuran 2014ko Euskararen Plana onetsi zuen (7boto alde, AAB, NABAI, PSN-PSOE eta BILDU;boto bat kontra, PP; eta 3 abstentzio, UPN).

BERRIOBEITIKO UDALAREN ETA ARTIKAKOKONTZEJUAREN ARTEKO ADMINISTRAZIOFUNTZIONAMENDUABertaratutakoek Berriobeitiko Udalaren eta Ar-tikako Kontzejuaren arteko administrazio fun-tzionamenduaz Kontzejuen Batzordeak, mar-txoaren 18an, emandako irizpena ikasi eta ezta-baidatu zuten. Txostenean bi entitateen artekoliskarrak murrizteko eta gardentasunaren aldeegiteko Kontu Ganberak emandako gomendioakbiltzen dira eta Udalaren kezka azaldu ere, Arti-kako Kontzejuak Artikako pistaren jardueraproiektuaz erakutsitako jarreraz.

Osoko Bilkura arrunta2014ko maiatzak 6

ARTIKAKO KIROL INSTALAZIOEN 2013ko KONTUENONESPENAKontuak aho batez onetsi ziren osoko bilkuran.

Zinegotzi hauek ez ziren bertaratu: Yolanda Adot(UPN), Luis Miranda (NABAI) eta Estela Vasco(PSN-PSOE).

Osoko Bilkura arrunta2014ko ekainak 3

ORREAGA MUSIKA ESKOLAN PARTE-HARTZEAYolanda Adot (UPN) izan ezik, zinegotzi guztiakbertaraturik osoko bilkuran, Udalbatzak ahobatez ondoko erabaki hauek hartu zituen: Orreaga Musika Eskolako Patronatuan sartu etabertan parte hartzea; Orreaga Musika Eskolarenestatutuak onestea; Musika Eskola abiatzeko be-harrezko materiala eskuratzeko konpromisoahartzea (10.000 euro inguru), eta harturiko eraba-kiaren berri ematea Patronatuko buruari eta Be-rriobeitiko ikasleen familiei ere.

2013ko KONTUEN ONESPENAAho batez onetsi ziren.

GIZARTE BARATZEAKUdalbatzak, aho batez, hipotekek ukituriko afekta-turikoen Plataformako Elikagai Bankuak egindakoproposamena atzera botatzea erabaki zuen. Propo-samenaren helburua zen bizirauteko baratzeak Be-rriobeitiko Udalaren lurzati batean sortzekoproiektu bat tramitatzea. Udalbatzak jarduketa es-timagarri eta positibotzat hartu bazuen ere, eskaeraezetsi zuen ukitu beharreko orubeak ekipamendupublikorako erabilera duenez, erabilera berria ba-teraezina baita ez bada desafektaziorik egiten, etahori, juridikoki, bideraezina da une hauetan.

UDAL INFORMAZIOA OSOKO BILKURAK

BERRIO_32-6 eusk 25/6/14 12:57 Página 8