Keima, Gabonetako Haur Parkea
-
Author
asociacion-sartu-alava -
Category
Documents
-
view
23 -
download
0
Embed Size (px)
description
Transcript of Keima, Gabonetako Haur Parkea
-
Gogoratu KEIMA kontratatzen duzunean, Proiektu Sozial batekin Kolaboratzen ari zarela
KEIMA S.L.
Calle La Laguna, 5. 48003 Bilbao
Tel: 944 792 255 / Fax: 944 792 254
[email protected] / www.keima.net
GABONETAKO HAUR
PARKEA- 2015
-
Gogoratu KEIMA kontratatzen duzunean, Proiektu Sozial batekin Kolaboratzen ari zarela
KEIMA gizarte txertaketako enpresa bat da.
GAZTAROA-SARTU KOOPERATIBAKO kidea da.
Bere helburu nagusia jarduera ekonomiko bat
Aisialdiko sektorean garatzea da, lanean
txertatzeko zailtasunak dituzten kolektiboak
lan-esparruan txertatzearen alde egiten duten
lanpostuak sortzeko helburuarekin. Xede
horrekin, animazio eta aisialdiko zerbitzuak
eskaintzen ditu.
HAUXE DA GURE EGINKIZUNA...
ANIMAZIO SOZIO KULTURALEKO enpresa bat
izatea, gizarte baztertze-egoeran daudenak
gizartea eta lanean txertatzearen alde egiten
duena, prestakuntza jardueren eta euren lana
garatzerakoan eskaintzen dizkiegun laguntza
jardueren bidez. Enpresaren gizarte xedearen
barruan, lan merkatuan sartzeko zailtasun
bereziak dituzten kolektiboak gizarte eta lan-
esparruan txertatzearen helburua aurki
dezakegu. Horri dela eta, TXERTATZE ENPRESA
gisa eratu zen, 2004. urtean, Eusko Jaurlaritzako
Erregistro EI- 2004/014/1 zenbakiarekin.
KEIMA gizarte inguruarekiko konpromisoa hartu
duen enpresa bat da, Aukerako Ekonomia
Solidarioko Sarea (REAS), GIZARTEA, BILBO
ZAHARREKO DENDARIEN ELKARTEA, FIARE eta
SENDOTU elkartearen kide gisa, eta bere lana
gauzatzerakoan ingurumena errespetatzen du.
Gaur egun aurkezten diren erronkei dagokienez,
gizarte eredu berri bat eta ekonomiari dagokion
tokia berriz definitu behar dira lehenbailehen.
Ekonomia solidarioa izan eta pertsonaren
zerbitzura egon behar da. Horregatik, KEIMA-k
bere kudeaketa ereduaren barruan ekonomia
solidarioaren 6 printzipioak sartu ditu barne.
01. BERDINTASUNA 01. BERDINTASUNA 01. BERDINTASUNA 01. BERDINTASUNA
Enpresaren edo erakundearen jarduerekiko
interesa agertu duten pertsona protagonista*
guztiei dagozkien interesak modu orekatsuan
asebetetzea (*langileak, enpresaburuak,
elkartearen kideak edo enpresaren akziodunak,
bezeroak, hornitzaileak, tokiko erkidegoa,
nazionala eta nazioartekoa...)
02. LANA02. LANA02. LANA02. LANA
Helburua lan egonkorrak sortzea eta
gutxietsitako edo gaitasun gutxiko pertsonak
lan munduan txertatzearen alde egitea da.
Langile bakoitzari lan baldintza eta soldata
duinak ziurtatzea, bere garapen pertsonala eta
erantzukizuna gain hartzeko ahalmena sustatuz.
03. INGURUMENA03. INGURUMENA03. INGURUMENA03. INGURUMENA
Ingurumena kaltetzen ez duten jarduerak,
produktuak eta ekoizpen metodoen alde
egitea, epe laburrean eta luzean.
04. LANKIDETZA04. LANKIDETZA04. LANKIDETZA04. LANKIDETZA
Lehiaren ordez, lankidetzaren alde egitea,
erakundearen barne zein kanpo.
05. IRABAZI05. IRABAZI05. IRABAZI05. IRABAZI----ASMORIK GABEASMORIK GABEASMORIK GABEASMORIK GABE
Ekimen solidarioen helburua ez da onura
lortzea, baizik eta gizakiak eta gizartea
sustatzea. Hala ere, horrek ez du esan nahi
diru-sarreren eta gastuen kontua nahita nahiez
orekatu behar ez denik, eta, aukera izanez
gero, baita irabaziak lortzea ere. Baina, lortu
daitezkeen irabaziak ez dira norberaren
probetxurako banatuko; bazik eta gizarteari
emango zaizkio, gizarte proiektuei, ekimen
solidario berriei edo garapenarekiko lankidetza
programei emandako laguntzaren bidez,
besteak beste.
06. INGURUAREKIKO KONPROMISOA06. INGURUAREKIKO KONPROMISOA06. INGURUAREKIKO KONPROMISOA06. INGURUAREKIKO KONPROMISOA
Ekimen solidarioak garatzen diren gizarte
inguruan txertatuko dira.
Horretarako, lurraldeko arazo desberdinei
aurre egiten dieten beste erakundeekin
lankidetzan aritzea eta sareetan inplikatzea
nahitaezkoa da. Hura baita esperientzia
solidario zehatzek aukerako eredu sozio-
ekonomiko bat sortu ahal izateko bide bakarra.
KEIMA ANIMAZIOA
KONPROMISO SOZIALA
Keima Gaztaroa-Sartu.Koop.-ek
sustatutako gizarteratze enpresa bat
da, bere xedea esklusio egoeran
dauden pertsonen enpleagarritasuna
hobetzea delarik. Ekonomia
Solidarioaren printzipioekin
-
Gogoratu KEIMA kontratatzen duzunean, Proiektu Sozial batekin Kolaboratzen ari zarela
Beste urte batez, GABONETAKO HAUR PARKERAKO gure burua aurkezten dugu. Aurreko urteetan bezala, berritasun garrantzitsuekin gatoz, besteak beste, ikuskizun gehiago eta dibertsio gehiago eskeintzen ditugu. Gure asmoa aurreko urteetan baino arrakasta handiagoa lortzea da. Senitartekoekin gozatzeko denbora gehiago daukagun egun bereziak izanik, Gabonetako Haur Parkeak aisialdiaz gozatzeko aukera paregabea eskeintzen du, parte hartu nahi duen pertsona orori denbora-pasa eta dibertsiorako tartea luzatuz.
Helburu nagusia jostatzea eta hezkuntza uztartuko dituen espazio bat sortzea da. Haurrek jolasaren bidez ikasteko aukera izan dezaten eskeini nahi dugu, horretarako, espazio desberdinak sortuz, besteak beste, jarduera hezigarriak, teknolojia berriak, bide-hezkuntza, balio moralak sustatzen dituzten talde jarduerak, etab.
Baliabide material anitz eta lan talde zabalak, ahalbidetuko du adineka banatutako ekintza desberdinen gauzatzea. Espazio honetara hurbiltzen den pertsona kopuru altua eta nori zuzenduta dagoen kontuan izanda, ezinbestekoa da plangintza arreta bereziarekin egitea. Haurrek egun zoragarri eta ahaztezinak igaroko dituzte eta beraiekin doazen helduek ere, edukiaz gozatuko dute bere osotasunean, beraien haurrekin batera ekintzaren batetan parte hartzeko aukera izanez.
Aurten ere, GABONETAKO HAUR PARKEA kalean izango dugu aurreko urteetako helburu berdinekin; haur, gazte zein familien ikusmina eraginez.
-
Gogoratu KEIMA kontratatzen duzunean, Proiektu Sozial batekin Kolaboratzen ari zarela
LUDOTEKA
Ludoteka esparru itxia izango da, horretarako, 12 x 12 metroko mendi itxurako hesiak jarriko dira. 20 JOLAS DESBERDIN inguru egongo dira. Begiraleek jarduera dinamizatuko dute parte hartzea sustatuz. Bertan, PSIKOMOTRIZITATE jolasak, txirristak, etab. ipiniko dira. Halaber, JOLAS SINBOLIKOA eta FIKZIOZKOA gauzatzeko espazioak egongo dira: sukaldea, denda, etxetxoa,... Azkenik, MARRAZKIAK KOLOREZTATZEKO gune bat egongo da koloretako mahai eta aulkiekin. Ekintza hau 2 eta 6 urte bitarteko umeentzako izango da.
OHE ELASTIKOAK (2) 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat.
-
Gogoratu KEIMA kontratatzen duzunean, Proiektu Sozial batekin Kolaboratzen ari zarela
PUZGARRIAK (3)
FITXA TEKNIKOA
Neurriak 14 x 5
Beharrezko azalera 16 x 5
Gomendatutako
adina
2/6 urte
PUZGARRIA
FITXA TEKNIKOA
Neurriak 8 x 5
Beharrezko azalera 9 x 6
Gomendatutako adina 7/ 10 urte
PUZGARRIA
FITXA TEKNIKOA
Neurriak 6 x 4
Beharrezko azalera 7 x 5
Gomendatutako
adina
11/14 urte
PUZGARRIA
-
Gogoratu KEIMA kontratatzen duzunean, Proiektu Sozial batekin Kolaboratzen ari zarela
WIIen TXOKOA
GAME GUNEA 32 HAZBETEKO 5 PANTAILA!!!!!!!!!
5 pantaila Wii ipiniko
dira. Kirol, birtual eta
abilezia jolasekin.
Jolasak inolaz ere ez
dira sexistak izango
ezta gerrakoak ere
GOMENDATUTAKO ADIN TARTEA: 8-12 URTE BITARTEAN GEHIENEZKO PARTAIDE KOPURUA: 15 minutuero 8 GEHIENEZKO PARTAIDE KOPURUA ORDUKO: 32
JOLAS ERRALDOIAK
Ekintza hau jolas txikiz beteriko esparrua da familiarekin gozatzeko leku paregabea
-
Gogoratu KEIMA kontratatzen duzunean, Proiektu Sozial batekin Kolaboratzen ari zarela
ESKULAN TAILERREN PROGRAMAZIOA
ARRAUTZEN
KARTOIEKIN
EGINDAKO PIRATA
BARKUA
PANPINEN KOTXEA
JAI BUKAERAKO IKUSKIZUNAJAI BUKAERAKO IKUSKIZUNAJAI BUKAERAKO IKUSKIZUNAJAI BUKAERAKO IKUSKIZUNA
DISKO MUGIKORRAREKINDISKO MUGIKORRAREKINDISKO MUGIKORRAREKINDISKO MUGIKORRAREKIN---- EuskaEuskaEuskaEuskarararara ORDUTEGIA: ORDU 1ORDUTEGIA: ORDU 1ORDUTEGIA: ORDU 1ORDUTEGIA: ORDU 1
Haur eta gazteei zuzendutako diskoteka, animatzaile elebidun batek gidatua. Azken honen funtzioa parte hartzea sustatzea izango da abesti eta dantza desberdinekin. Kantak anitzak izango dira, Euskaraz zein Gazteleraz.
-
Gogoratu KEIMA kontratatzen duzunean, Proiektu Sozial batekin Kolaboratzen ari zarela
IRAUPENA Bost Ordu
GIZA BALIABIDEAK
Programa aurrera eraman ahal izateko, lan taldea osatuko duten BEGIRALEEK lan kontratua eta Gizarte Segurantzan alta emanda izango dute.
AURREKONTUA
Aurrekontuak barne ditu: Begiraleak lan kontratu eta Gizarte Segurantzarekin Azpiegitura Materialak Disko Mugikorra Muntaia eta desmuntaia Erantzukizun Zibileko Asegurua
GUZTIRA: 1.600,00 + (%10 BEZ)
HARREMANETARAKO:
Telf: 94 479 22 55
www. Keima.net
-
Gogoratu KEIMA kontratatzen duzunean, Proiektu Sozial batekin Kolaboratzen ari zarela