Batzorde ireki eta ibiltariak

4
BATZORDE IREKI ETA IBILTARIAK Proposamena 2015ko Abendua

description

Udal egitura berrian herritarren parte-hartzea bermatzeko GUZAN taldearen proposamena.

Transcript of Batzorde ireki eta ibiltariak

Page 1: Batzorde ireki eta ibiltariak

BATZORDEIREKI ETA IBILTARIAK

Proposamena 2015ko Abendua

Page 2: Batzorde ireki eta ibiltariak

BATZORDE IREKI ETA IBILTARIAK

1

Sarrera

Berdintasunean eta justizian oinarritutako garapena helburutzat duen eredu politiko orok, bizitzaren arlo pribatu eta publikoan erabakiak hartzeko ahalmena garatzea eskatzen du ezinbestean. Beharrezkoa da politikaren funtsa berreskuratzea, herritarrak ahaldundu eta beraien komunitate eta gizartearen inguruko erabakiak har ditzaten. Herritarren ahalduntzearen oinarrizko pauso hauek herri mailan ematen hasi beharko gara erabakitze guneak zabalduz, gizarte parte-hartzaile eta erradikalki demokratiko batetara pausoz pauso hurbiltzeko.

Definizioa: Batzorde informatiboak udaleko erabakiak lantzeko egiten diren bilerak dira. Sail edo arlo bakoitzak bere batzorde informatiboa du.

Gaur egun Bermeoko Udala osatzen duten organoen artean Osoko Bilkura, Partaidetza Batzordea eta Jai Batzorde berezia baino ez daude herritarrei irekita. Gobernu batzarra, Kontu batzordea, Urigintza batzordea, Zerbitzu batzordea, Lurgintza batzordea, Kultura batzordea, Euskara batzordea, Antolakuntza batzordea, Langileria batzordea, Merkataritza eta Turismo batzordea, Gazteria batzordea eta erakunde autonomoen batzordeak bilera itxiak dira, hau da, politikari hautetsi eta udal teknikariek soilik parte hartzen dituzten erabakitze eta informazio organoak.

Aurreko legealdian egindako “Bermeon Erabaki” parte-hartze prozesuak irekitako bideari jarraituz, hurrengo erronka erabakitze guneak herritarrei hurbiltzea izango da. Aipatutako organoek eta parte-hartze prozesuek konbergentzia puntualak aurkitu baino, bide berbera konpartitzea izango da helburua. Parte-hartze prozesuetatik ateratako herri nahiak erabakitze puntuetan gauzatzeko, kontrako bidea ere kontutan hartu beharko da eta erabakitze puntuak herritarrengana hurbildu, batzordeen estalki burokratiko-teknikoa apurtu eta herriaren aktiboaren aurrean udal funtzionamendu inplikatu bat sortu.

Proposatutako udal egitura berrian, aurrez aipatutako batzorde guztiak hiru bloke nagusitan sinplifikatzea proposatzen da (Lurraldea, Herritarrak eta Erakundea). Udal egitura berriak lan-fluxu efizienteagoak izatea du helburutzat. Hor geratzea labur geratzea izango zen ordea: gure ustez parte-hartze eta gardentasunean sakontzeko aprobetxatu behar dugu. Aurrera egiteko momentua da.

Page 3: Batzorde ireki eta ibiltariak

PROPOSAMENA. 2015ko ABENDUA

2

Proposamenak

Lehen proposamena: BATZORDE IREKIAK

Udal batzordeak herritarrei irekitzea. Batzorde deialdiak publiko egin eta hauetan herritarren parte-hartzea erraztea. Gure inguruan baditugu batzorde irekiak ezarri dituzten herrien adibideak. Foruko Udalak adibidez hala izatea erabaki du. Batzordeak irekitzea erabaki zuten baita Leioako eta Iruñako Udaletan ere. Herri txiki, ertain eta handietan ditugu erreferentziak beraz.

Bigarren proposamena: BATZORDE IBILTARIAK

Urtero birritan gutxienez, LURRALDE batzordeko bilera alde batetik, eta HERRITARRAK batzordeko bilera bestetik, herriko talde ezberdinen lokal edo espazioetan egitea. Batzorde hauek ere guztiz irekiak izango dira, noski, eta zinegotzi eta teknikariez gain, herri eragileak ere deituak izango dira berariaz parte-hartzera. Proposamen honen helburuak herri taldeen eta Udalaren arteko harremanak sendotu eta koordinazio lanak egitea izango da, garatu daitezkeen parte-hartze prozesuen jarraipena egiteaz gain. Batzordeotan, herri taldeek proposamenak egin, proiektuak landu eta erabakitze prozesuetan parte hartuko dute.

HERRITARRAK batzorde ibiltarian kultur eta kirol taldeek, talde sozialek... parte hartuko dute.

LURRALDE batzorde ibiltarian auzoetako alkateek, herriaren garapenarekin lotutako taldeek... parte hartuko dute.

*ERAKUNDEA batzordearen kasuan analizatu egin beharko litzateke zein den formula egokiena, aurrekontu parte-hartzaileak egiteko erronkak berezitasunak baititu.

Bi proposamen hauek osagarriak dira beraien artean. Lehenarekin gardentasunean eta parte-hartzeko eskubide orokorrean aurrera egiten dugun bitartean, bigarrenarekin herriko agenteekiko harreman eta lankidetza sendotzen dugu, politika jardunaren eta herritarren arteko deskonexioaren gainetik zubiak botaz.

Parte-hartzea sustatzeko herritarrei parte-hartzen utzi behar zaie.

Page 4: Batzorde ireki eta ibiltariak

2015ko Abendua