Francisco Javier Gaston Frontoi ireki baten emulazioa ... · Irati Burgués º Aldiri, 2012, III,...

3
Azalera: 24.011 m2 Aurrekontua: 17.719.501 euro Proiektuaren data: 2007-2011 Egileak: Francisco Javier Gastón, Marcelo Ruiz, David Gastón 17 11. zenbakia / Kirolaren bueltan Irati Burgués º Irati Burgués Aldiri, 2012, III, 11, 13-22, ISSN 1889-7185 Francisco Javier Gaston "Frontoi ireki baten emulazioa egiten saiatu gara" Frontoiak Euskal Herriko herri ugariren muina izan dira. Zuen eraikinak nola erantzuten dio horri? Kasu honetan, frontoi honek herrialde handi baten beha- rrei erantzuten die, herri asko barneratzen dituen frontoi gisa pentsatu baitzen. Eraikinak Bizkaia frontoia du izena, Bizkaiko gertakizun handiei zerbitzu eman nahi baitie. Pro- gramak 3.000 pertsonentzako edukiera du, non datu hori den proiektua garatzeko genuen hasierako baldintzetako bat. Nahiz eta frontoi handi bat izan, ohiko frontoiarekin er- lazionatutako kontzeptuekin sortua izan da, adibidez, ohiko frontoiek duten gune ireki eta harrizko frontisarekin. Harriaren kontzeptua izan zen eraikinaren kanpo-itxura sortu zuena eta frontoiaren barnealdean saiatu ginen espazio itxi bat bezala ez ikusten. Nolakoa da egungo frontoia? Nola eboluzionatu du frontoiak, eraikuntza-tipologia, kirol-jarduera eta sinbolo bezala? Frontoiak eta bertan egiten diren kirolek ez dute garapen handirik jasan, bere bururatzetik frontoiaren konposaketa nahiko zurruna baita. Bi horma ditu, ezkerrekoa eta frontisa, kontrakantxa, pasa-falta eta besterik ez. Kasu honetan ez- berdintasuna frontoiaren bolumena da, frontoi handiago bat baita, partida handiak hartu nahi direlako eta, ondorioz, jende kopurua handiagoa izango delako. Frontoira sartzean espazio itxi batean ez egotearen sentsazioa lortu nahi zen, horretarako frontoiaren ahalik eta bolumen han- diena pentsatuz. Sarrera nagusitik espazio nahiko ireki batera sartzean, oraindik eta zabalagoa den espazio batera igarotzen da, horrela espazio itxi batean egotearen ikuspegia galtzen delarik. Frontoiaren ideia espazio ireki batean berreskuratu nahi zen, lehenagoko frontoien antzera, non elizaren edo eraikin baten horma erabiltzen zen. Proiektu honetan bideraezina zen 3.000 pertsonentzako frontoi ireki bat egitea. Ondorioz, frontoi itxi bat egitea pentsatu genuen baina frontoi ireki baten emulazioa egiten zuen modu batean. Hori, batetik, argiaren bitartez lortu daiteke, argi zenital gogor batekin, eta, bestetik, bolumenarekin.

Transcript of Francisco Javier Gaston Frontoi ireki baten emulazioa ... · Irati Burgués º Aldiri, 2012, III,...

  • Azalera: 24.011 m2Aurrekontua: 17.719.501 euro

    Proiektuaren data: 2007-2011Egileak: Francisco Javier Gastón,

    Marcelo Ruiz, David Gastón

    1711. zenbakia / Kirolaren bueltan

    Irati Burgués º

    Irati BurguésAldiri, 2012, III, 11, 13-22, ISSN 1889-7185

    Francisco Javier Gaston

    "Frontoi ireki baten emulazioa egiten saiatu gara"

    Frontoiak Euskal Herriko herri ugariren muina izan dira. Zuen eraikinak nola erantzuten dio horri?

    Kasu honetan, frontoi honek herrialde handi baten beha-rrei erantzuten die, herri asko barneratzen dituen frontoi gisa pentsatu baitzen. Eraikinak Bizkaia frontoia du izena, Bizkaiko gertakizun handiei zerbitzu eman nahi baitie. Pro-gramak 3.000 pertsonentzako edukiera du, non datu hori den proiektua garatzeko genuen hasierako baldintzetako bat.

    Nahiz eta frontoi handi bat izan, ohiko frontoiarekin er-lazionatutako kontzeptuekin sortua izan da, adibidez, ohiko frontoiek duten gune ireki eta harrizko frontisarekin. Harriaren kontzeptua izan zen eraikinaren kanpo-itxura sortu zuena eta frontoiaren barnealdean saiatu ginen espazio itxi bat bezala ez ikusten.

    Nolakoa da egungo frontoia? Nola eboluzionatu du frontoiak, eraikuntza-tipologia, kirol-jarduera eta sinbolo bezala?

    Frontoiak eta bertan egiten diren kirolek ez dute garapen handirik jasan, bere bururatzetik frontoiaren konposaketa

    nahiko zurruna baita. Bi horma ditu, ezkerrekoa eta frontisa, kontrakantxa, pasa-falta eta besterik ez. Kasu honetan ez-berdintasuna frontoiaren bolumena da, frontoi handiago bat baita, partida handiak hartu nahi direlako eta, ondorioz, jende kopurua handiagoa izango delako.

    Frontoira sartzean espazio itxi batean ez egotearen sentsazioa lortu nahi zen, horretarako frontoiaren ahalik eta bolumen han-diena pentsatuz. Sarrera nagusitik espazio nahiko ireki batera sartzean, oraindik eta zabalagoa den espazio batera igarotzen da, horrela espazio itxi batean egotearen ikuspegia galtzen delarik. Frontoiaren ideia espazio ireki batean berreskuratu nahi zen, lehenagoko frontoien antzera, non elizaren edo eraikin baten horma erabiltzen zen.

    Proiektu honetan bideraezina zen 3.000 pertsonentzako frontoi ireki bat egitea. Ondorioz, frontoi itxi bat egitea pentsatu genuen baina frontoi ireki baten emulazioa egiten zuen modu batean. Hori, batetik, argiaren bitartez lortu daiteke, argi zenital gogor batekin, eta, bestetik, bolumenarekin.

  • 18 Aldiri. Arkitektura eta abar

    Luzekako sekzioa

    Nola eraikitzen da pentsamendu arkitektonikoa, eraikinaren bihotz programatikoa hutsune handi bat denean?

    Hain zuzen ere, proiektu honen abiapuntuan zulo huts handi bat eta bi elementu konstruktibo ditugu. Ideia da espazioa biltzea, gune ireki baten sentsazioa mantenduz.

    Frontoi-eraikina Bilboko kanpoaldean kokatuta dago, baina hiriaren eskalan dagoen eraikin-ekipamenduaren bokazioa du. Ebazpen arkitektonikoak eraikin mugarri baten sorrera proposatzen du, beraren irudi gogor eta koloreagatik. Zein izan ziren erreferentzia formalak kanpoko gunea marrazteko orduan?

    Frontoia zer den eta zer materialez egina dagoen hausnartzen da, kubo handi bat da, non kanpoaldetik harri handi itxia izango den eta argia leku urratuetatik sartzen den; gauez, aldiz, argia zulo horietatik aterako da.

    Eraikina monolito handi bat balitz bezala sortzen da, eta hausnarketa bat egiten da frontisaren materialaren inguruan, harriaren inguruan alegia. Ideia da lurretik altxatzen den dia-piro geologiko baten itxura izatea, bloke beltz handi bat alegia, baina behin lehiaketa irabazi eta gero, jabeak erabaki zuen eraikinaren behealdean beste material bat nahi zuela manteni-mendua erraza izan zedin.

    Aldiri, 2012, III, 11, 13-22, ISSN 1889-7185 Artikulu zientifikoa: Euskal frontoia: arketipoa eta eskala

  • 1911. zenbakia / Kirolaren bueltan

    Zeharkako sekzioa

    Zirrikituak dituen prisma batetik hasten da, eta atzamarka horietatik sartuko da argia. Zirrikitu gehien duen zatia federazi-oen bulegoak dira, hau da, atzeko partea eta frontoia zenitalki argiztatzen dira, argia kantxara bideratuz eta ikusleak ilunpean utziz, horrela antzerti-giroa sortuz.

    Proiektuaren beste ideia sortzaileetako bat frontoia kan-poarekiko isolatzea izan zen, horrela, frontoiarekin sortutako hutsunea elementu ezberdinen bitartez bilduko zen; hau da, frontisaren aldetik federazioaren bulegoekin, ekialdetik fatxada bikoitza duen gune batekin —frontoiaren horma bera,

    atonduretarako 1,80ko kamara batekin eta bigarren fatxada batekin—, mendebaldetik harmailekin, iparraldetik trinket eta sarrerarekin, eta behealdetik garajeekin, horrela guztiz bilduta geratzen delarik.

    Bistan denez, erreferentzia-eraikina da Bilbon sartzean, alde bateko sarreraren mugarria adierazten du, baita auzo baten itxiera ere. Bestetik, eraikinaren formaren aukeraketak muga-rria adieraztearen ideiari erantzuten dio.

    º Irati Burgués arkitektoa da.

    Aldiri, 2012, III, 11, 13-22, ISSN 1889-7185