Izartxoren istorioa maddi eta irati

12
Kaixo, ni Izartxo naiz. Duela ordu batzuk zerutik erori naiz. Hasieran oso dibertigarria izan da; Zerutik jaistean, barraketan nengoela imaginatu dut. Baina gero, bat-batean, lurrera erori naiz, eta ipurdian izugarrizko ipurdikoa hartu dut. ZE MINA!

Transcript of Izartxoren istorioa maddi eta irati

Page 1: Izartxoren istorioa maddi eta irati

Kaixo, ni Izartxo naiz. Duela ordu batzuk zerutik erori naiz. Hasieran oso dibertigarria izan da; Zerutik jaistean, barraketan nengoela imaginatu dut. Baina gero, bat-batean, lurrera erori naiz, eta ipurdian izugarrizko ipurdikoa hartu dut. ZE MINA!

Page 2: Izartxoren istorioa maddi eta irati

Heldu nintzen lekuan jende pila bat zegoen. Merkatua zela uste dut. Eta hasieran, zorte ona izan nuen. Hainbeste jenderekin inork ez ninduen ikusi.

Page 3: Izartxoren istorioa maddi eta irati

Baina gero, ume batzuk detektibeetara jolasten ibili ziren, eta neska txiki batek aurkitu ninduen. Oihuka batean hasi zen, eta bere lagunak laster etorri ziren. Baita gurasoak ere. Eta azkenean, kaletik pasatzen zen jende guztia gelditzen zen ni ikustera.

Page 4: Izartxoren istorioa maddi eta irati

Orduan, aurkitu ninduen neskatxoaren amak, oihu egin zuen:

- IXILDU DENOK! Nire alabak izartxo hau aurkitu duenez, berak eramango du museora. Zer iruditzen zaizue?

- Ondo! Bai! Primeran!

Denok ados zeuden ni kenduta. Beraz, autoan ipini ninduten eta museorantz joan ginen.

Page 5: Izartxoren istorioa maddi eta irati

Autoan, neskatxoaren ondoan tokatu zitzaidan. Beldurrez dardarka egon arren, neskarekin hitz egiten saiatu behar nintzen.

Page 6: Izartxoren istorioa maddi eta irati

Nire aukera bakarra zen:- Kaixo! Ni izartxo naiz -esan nion.- AAAAH! -Egin zuen oihu.- Hitz egiten duzu?- Bai noski! Gauza bat eskatu nahi dizut. Mesedez, lagunduko didazu?- Esaidazu plana... -esan zuen pentsakor- Ea zerbait egin dezakedan.

Page 7: Izartxoren istorioa maddi eta irati

Nik plana esplikatu nion.- Zure esku dago ni museoan bukatzea edo ez. Zerbait egin horrela ez izateko.- Ados... baina museora heldu arte itxaron beharko duzu.- Besterik ez badago! Itxaron beharko da!

Page 8: Izartxoren istorioa maddi eta irati

Bidaia egin genuen bitartean, nire lagunak bere bizitza kontatu zidan. Jakin nahi duzu zer kontatu zidan?

Page 9: Izartxoren istorioa maddi eta irati

-Bueno, ni Ainhoa naiz. Nire ama hemen bizi da eta nire aita Ameriketan. Baina aitonarekin, amarekin, ahizpa handiarekin eta ahizpa txikiarekin bizi naiz. Aitona nire aita bezalakoa da. Ikastolara eramaten nau egunero, janari goxoak prestatzen dizkigu, zinemara joaten gara berarekin...

Page 10: Izartxoren istorioa maddi eta irati

Ikastolara eramaten nau egunero, janari goxoak prestatzen dizkigu, zinemara joaten gara berarekin...Ni harrituta nengoen. Guk, izarrek, ez dugu gurasorik, ezta ahipa, anaia edo horrelakorik. Ez dugu familiarik.

Page 11: Izartxoren istorioa maddi eta irati

Museora heldutakoan, Ainhoak gaixorik ipini zela esan zuen. Ordu bat barru medikuan geunden, eta gero etxera joan ginen. Gero, bere gelan, esan zidan:-Zure gurasoak kezkatuko dira ez zaudela ikustean!

Page 12: Izartxoren istorioa maddi eta irati

Eta orduan nik ere nire istorioa kontatu nion:-Ez, ez daukat gurasorik. Zerutik erori naiz. Ez dakit non biziko naizen orain.-Nik beti maskota bat nahi izan dut. Nire etxean bizi zaitezke. Baina gurasoek ezin zaituzte ikusi!Eta hortik aurrera Ainhoaren etxean bizi naiz.