GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI...

19
1 BERRI AMARA SISTEMA GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA LA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO 1 1 1 g g g o o o Z Z Z i i i k k k l l l o o o a a a

Transcript of GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI...

1

BERRIAMARA SISTEMA

GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISALA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO

111gggooo ZZZiiikkkllloooaaa

2

okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu, honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko Hezkuntza

Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.). I.H.P. gure oinarrizko dokumentoa da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi duguna, jasota dago. Guk dugun ikaslearen kontzepzio da gure I.H.P. ko ardatza: • Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak in-

teresatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikas-ketak. GURE XEDEA UMEAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA DA. Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lotuta daude garapen hiru esparru hauekin.

• Izaki bakoitza norberaren kontzeptu eskema eta emozio-egoeratik abiatzen da eta bere ahalmena du.

• Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolaserako interesa. Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazioz ikasten dute.

Prinzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta hauek gure eguneroko eginbeharra bideratzen dute: • INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta egoe-

ra kontuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango dion programa ahalbideratu behar du.

• SOZIALIZAZIOA: Elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak aldatzen laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak kon-testu sozialak dira.

• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak egin”. Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina du-tenak lortzea da.

• SORMENA: gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu, pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz ja-betzeko aukera izan dezan.

• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko, adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen es-kubidea da, honi “ muga soziala” deitzen diogu.

D

3

Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz ba-tera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta hez-kuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.

• Antolamoldea bera eskuharmenerako

oinarrizko estrategia da.

• Osagarri eta

egonkorrak diren kontestu sozialen

bidez programatzen dugu, hau da, ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi ekintzen bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako; egonkorrak, ziklo osoan mantentzen direlako; osagarriak,

aktibitateen baturak curriculuma osatzen duelako. • Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa

edo helburua dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan bes-teen aurrean aurkeztu,... edo eskola irrati eta telebistaren bitartez emititu edo eskola prentsan argitaratu. Baliabide hauen bitartez ikasleek Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Berrietan jarduten dute, testu prozesado-reak, Interneta, skanerra, argazki kamera digitala, bideo kamera, bideoen editaia,... erabili eta ikasiz.

• Ziklo programen bitartez eta adin nahasketarekin lana egiten dugu. • Irakasle desberdinek lan egiten dute ikasle talde bakoitzarekin. • Aktibitate bakoitza burutu ahal izateko, ikasleek idatzitako lan metodoak

dituen pausoak jarraitu behar dituzte. • Mediateka edo baliabide gunea lanak burutzeko oinarrizko informazio-iturria

da.

4

• Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu. • Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere

erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da adi-narengatik geldiarazten.

• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok ez-

berdinak gara. Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek ikasketetan behar bereziak dituzten ikasleei, gaitasun ezagatik zein gaitasun apartagatik, erantzuna ematen die. 1go zikloko beste zenbait ezaugarri: Irakurketa eta idazketa euskaraz egiten da. Bigarren hizkuntza mintza mailan lantzen da, baina irakurketa eta idazketa hasten da. Hirugarren hizkuntza (Ingelesa) ikasten jarraitzen da. Irrati emanaldiak eskola barnean ematen dira. Emanaldi hauek, ziklo honetako ikasleek soilik, burutu eta entzuten dituzte. Ziklo honetarako liburutegia badago. Ingurune natural eta sozialaren ezaguera departamentu guztietan lantzen da, eta irratiaren bitartez batik bat bideratzen da. Arlo honi dagozkion helburuak hauexek dira: ingurunearekiko sentsibilitate eta behaketa gaitasuna garatzea, eta gure jarduerek lagunengan zein ingurunean duten ondorioez jabetzea.

5

6

Ziklo honetan lehen hizkuntza departamentu hauetan lantzen da:

Literatur txokoa: • Ipuin laburpena • Ipuin berridazketa

Liburutegiko sail literarioan ipuin bat aukeratzen dute. Irakurri behar dute hizte-gia kontsultatuz, testuaren ulermen orokorrera eta bere hitzen bitartez berri-daztera gai izatera iristeko. Hau ere marrazkiekin apaintzen dute. Entsaiatu ondo-ren taldean azaltzen dute.

• Txisteak • Asmakizunak • Olerkiak...

Testu hauek, irakurri ondoren, zehazki kopiatzen dira.

Bi helburu nagusi ditugu zona honetan: 1. irakurketaren jariotasuna eta grafia eta ortografia hobetzea 2. ulermena eta idazketa.

Kontu kontari:

• albisteak • foto,albisteak • eskutitza • postala

Informazio iturri ezberdinetaz baliatuz, zuzenak edo zeharkakoak, (egunkaria, telebista, pertsonak, eskol-prentsa) aukeratutako albiste bat idazten dute beraien hitzak erabiliz, elementu hauek kontutan izanik: zer, nork, noiz, non.... Testuaren ondoan, doakion argazki edo marrazki bat jartzen dute.

HIZKUNTZA

7

Eskutitzak, inguruko pertsonei idazten diete, bakoitzak duen irakurketa-idazketa mailaren arabera. Eskutitza egiterakoan, prozesu oso jarraitzen dute, hau da, zer idatzi pentsatzen dutenetik hartzailearengana iritsi arte, postontzia erabiliz eta postariaren lana betez. Gutunaren eta eskutitzaren azalaren formatoa ikasten dute eta honekin zerikusirik duen hiztegi egokia (igorlea, hartzailea, ..). Kontestu honetako helburu nagusia da:

• bere ideaiak adiaerazten ikastea. Zenbat arau ortografiko lantzen dira: maiuskulak, puntua eta bi puntuak.

Ipuin sormena: • asmatutako ipuinak • ipuin makina • biñetak • asmatutako istorioak

Ipuin txikiak eta istorioak asmatu eta idazten dituzte. Honetarako, zertaz idatzi-ko duten, istoriari dagokion izenburua, ze pertsonaiak azalduko diren, istorioaren garapena eta bukaera ondo pentsatu behar dute. Pixkanaka istorio baten egitura nolakoa den ikasten dijoaz ( hasiera – muina- bukaera) Kontestu honetako helburu nagusia:

• Sormena, idazketa, lotura tenporalak eta grafiaren adierazpenaren garape-na da.

Hitzaldi txokoa: • Bitxikeriak • hitzaldiak

Bitxikeriak egiteko liburutegira jo behar dute eta han gustokoa duten testu zien-tifiko bat aukeratu behar dute. Hau lantzeko liburuan azaltzen diren ideia bakoit-zari galdera bat bilatu behar diote. Guztiarekin, idatziz, galdera-erantzuna lan bat prestatzen dute ariketa da. Ideaia nagusia bereizten hasten dira. Ulermen, zehaztasun eta bihurgarritasun ariketa da.

8

Liburutegiko sail zientifikotik bere mailarako egokia den liburu bat aukeratzen dute. Testu honen edukia ondo azaldu ahal izateko esaldiz-esaldi irakurri eta ba-koitzari dagokion galdera idazten dute. Galdera hauek gakoa izango dira hitzaldia eman behar dutenean aurretik irakurritako edukiarekin gogoratzeko. Iharduera honetan irakur-ulermena, hiztegiaren aberastasuna, buruz ikasteko gai-tasuna, hiztegiaren erabilpena eta ortografiari dagozkion hainbat arau lantzen dira (letra larria, galdera ikurrak eta puntua batez ere), baita buruz ikasteko ahalmena garatzen delarik ere. Kontestu honetako helburu nagusiak hauek dira :

• ulermena, adierazmena eta idazketaren garapena.

Departamendu honetako egindako lan guztien irteerak hauek dira: Gelako aurkezpenak,eta eskolako hedabideak,IRRATIA eta PRENTSA.

9

Ziklo honetan gaztelera txoko hauen bidez lantzen dugu: Literatur txokoa:

• Ipuin laburpena • Ipuin berridazketa

Liburutegiko sail literarioan ipuin bat aukeratzen dute. Irakurri behar dute hizte-gia kontsultatuz, testuaren ulermen orokorrera eta bere hitzen bitartez berri-daztera gai izatera iristeko. Hau ere marrazkiekin apaintzen dute. Entsaiatu ondo-ren taldean azaltzen dute. Kontu kontari:

• eskutitza • postala

Eskutitzak, inguruko pertsonei idazten diete, bakoitzak duen irakurketa-idazketa mailaren arabera. Eskutitza egiterakoan, prozesu oso jarraitzen dute, hau da, zer idatzi pentsatzen dutenetik hartzailearengana iritsi arte, postontzia erabiliz eta postariaren lana betez. Gutunaren eta eskutitzaren azalaren formatoa ikasten dute eta honekin zerikusirik duen hiztegi egokia (igorlea, hartzailea, ..). Kontestu honetako helburu nagusia da:

• bere ideaiak adiaerazten ikastea. Zenbat arau ortografiko lantzen dira: maiuskulak, puntua. Ipuin sormena:

• asmatutako ipuinak • ipuin makina

Ipuin txikiak eta istorioak asmatu eta idazten dituzte. Honetarako, zertaz idatzi-ko duten, istoriari dagokion izenburua, ze pertsonaiak azalduko diren, istorioaren garapena eta bukaera ondo pentsatu behar dute. Pixkanaka istorio baten egitura nolakoa den ikasten dijoaz ( hasiera – muina- bukaera) Kontestu honetako helburu nagusia:

• Sormena, idazketa, lotura tenporalak eta grafiaren adierazpenaren garape-na da.

Denborapasak: Bertan abestiak, olerkiak eta testu ezberdinen ulermena lantzen dute. Departamendu honetan egindako lan guztien irteerak hauek dira: gelako aurkezpe-nak eta eskolako hedabideak: irratia eta prentsa

GAZTELERA

10

Txotxongilo eta Antzerkia departamentuetan nagusiki euskara lantzen da, plastika arloa bitartekoa delarik. Bakoitzean launa kon-testu daude. Kontestu bakoitzeko lana bukatzen denean, aurkezpena egiten da eta ikusentzuleek aurrerazeko balio duen kritika egiten dute.

Margotegia. Teknika desberdinak erabiliz marrazkiak egiten dituzte eta hauen inguruan istorioak asmatu. Egindako bat aukeratu ondoren entsaiatuko dute eta de-partamenduan daudenei aurkeztuko diete, hauek eskeinitakoa balora dezaten. Modelatua. Plastilina erabiliz modelatzeko trebetasuna lantzen joaten dira. Tal-de txikitan gai bati buruzko konposaketak egiten joango dira (zoologikoa, kotxe laisterketak, etxeak,...), bakoitzak irudiak modelatuko ditu konposaketa osatu arte. Aldi berean istorio bat asmatzen joaten dira eta entsaiatu ondoren jende aurrean aurkeztuko dute. Helburua, norberak bere estilo propioa garatzen joatea eta istorioen bidez sormena lantzea. Panpinen sortze-lana. Ekintza hau burutzeko prestatuak dauden istorioen artean bat aukeratzen dute. Ondoren taldean entzun eta pertsonai banaketa egiten dute. Banaketa hau elkarren artean adostua eta orekatua izan dadin saiatzen gara. Bakoitzak dagokion pertsonaiaren panpina egiten du.

Txotxongiloa. Kontestu honetan aukeratutako istorioaren gidoia buruz ikasten dute. Lehenengo entzunaldian amaiera asmatzen dute eta hurrengoetan ahal badu-te aberasten joango dira. Buruz ikastearena hiru urratsetan egiten dute:

1. Istorioa osorik entzuten dute isiltasunean. Irudiak (komikia) bistan iza-ten dituzte eta lagungarriak gertatzen dira arretari eusteko.

2. Esaldiz esaldi entzungo dute eta bakoitzak bere pertsonaiari dagokion testua hitzez-hitz errepikatu du. Horrela poliki poliki lantzen ari diren testuaren hizkuntz edukinaz jabetzen joango dira.

3. Eskenatokian entsaiatuko dute panpinarekin eta istorioa beren hitzekin kontatuko dute.

Gune honen helburua antzezpen gidoia azaltzeko gai izatea da.

TXOTXONGILOA

11

Margotegia. Kontestu honek aurretik ikusitako “TXOTXONGILOA” de-partamentuaren ezaugarri berdinak ditu. Asmategia. Gune honen helburua, gelara daramaten edozein material erabiliz eta birziklatuz, jostailuak eta tresnak sortzea da. Lehendabizi zer egin nahi duten pentsatu behar dute eta zirriborro edo di-seinua egiten dute. Ondoren tresna osatzeko behar duten materiala auke-ratuko dute. Egiterakoan ezagutza eta teknika desberdinak erabiliko dituz-te: bolumenaren ezaguera, espazioaren eraketa, etab. Azkenik, egin duten lanaren eta osatze prozesuaren aurkezpena prestatzen dute. Aurkezpen horretan lantzen ari diren hizkuntza edukinak txertatuko dituzte. Jolasak - denborapasak. Gune honetan bakarka eta taldean jolas egiten dute. Ikasle bakoitzak, bakarrik edo kideren batekin, jolasa aukeratu eta arauak jarraituz jolasten du. Horretarako baliabide desberdinak dituzte eskura: mahai jolasak, grabagailuak, ipuinak, gai ugarietako irudiak, etab. Horrela, jolasean, hizkuntza egiturak, aditzak, lexikoa... ikasten joango dira. Gune honen helburua haurren komunikazio gaitasuna zabalduko duen hiz-kuntza baliabideak eskeintzea da. Antzerkia. Kontestu honetan antzerki gidoiak erabiltzen dituzte. Testuen helburua eta hizkuntza edukinak txotxongilo gunean erabiltzen di-tuztenen oso antzekoak dira. Iistorioaren eskenaratzeko eran daude des-berdintasun nagusienak, hemen antzerkiaren tekniken bidez gauzatzen dira, beraz hizkuntza edukiak antzerkiari dagozkion elementuz osatuak izango di-ra: eskenografia, pertsonaien karakterizazioa, gorputz adierazpena.

ANTZERKIA

12

INGELESA iklo hau programatzerakoan, ziklo honetako ikasleen gaitasun eta ezauga-rriak abiapuntutik hartu eta, metodologia aktibo baten bidez, egoera natu-

ral eta egokiak sortzen ditugu haurrak espontaneoki komunikatu ahal izateko. Lehenengo kontaktu hauetan, komunikazioari ematen diogu garrantzia. Ingelesez hitzegiten diegu, hizkuntza gero eta ezagunagoa izateko eta, horrela, ziurtasuna hartzen duten neurrian, ikasten dutena erraztasun haundiagoz kanporatu ahal izango dute. Saioa egoera kolektiboan hasten da. Saio honetan egiturak aurkeztu eta landu egi-ten ditugu eta baita eguneroko hizkuntza ere.

Ondoren gure umeak lau txokoetan banatzen dira. Lan metodologi hau ipuinetan oinarrituta dago.

1. Betty the Cow: Txoko honetan entzumena lantzen dute eta gero istorioa antzeztu egiten dute prestatutako maskarak erabi-liz.

2. Little Elephant: Hemen umeek irakurmena

eta idazmena lantzen dute. Ipuinaren ko-pia osatzen dute.

3. Doctor Monkey Txoko honetan umeek idazmena lantzen dute (Activity book) eta ordenagailuan ibiltzen dira.

4. Lizzard the Wizzard Txoko honetan umeek entzumena, irakurmena eta idazme-na lantzen dute. Istorio batzuk entzun eta irakurtzen dute, gero ariketak osatzen dituzte.

Oso garrantzitsua da hizkuntza honekin izandako hasierako kontaktuak motibaga-rriak eta atseginak izaten jarraitzea.

Z

13

INGURUNEA Arlo honi dagozkion helburuak hauexek dira: ingurunearekiko sentsibilitate eta behaketa gaitasuna garatzea, eta gure jarduerek lagunengan zein ingurunean duten ondorioez jabetzea. Helburu hauek departamentu guztietan lantzen dira, eta irra-tiaren bitartez bereziki bideratzen dira. Eguneroko eguraldiaren behaketa, urtaroa, animalien ezaugarri eta sailkapenak, ... lantzen dira. Eta honez gain, norberaren nortasuna, gizabanako gisa eta ingurune zein talde bateko kidetzat hartuta.

14

Departamentu hau lau kontestuk osatzen dute: gaileta lantegia, denborapasa geo-metrikoak, zenbaki- nahaski eta problemak.

Astean zehar egindako lanak, denborapasa aldizkarian jasotzen dira Gaileta lantegia. Bloke logikoak era-biliz, berezitasunak eta ezaugarriak kontuan hartuz elementoak multzo-katzen dituzte. Elementu bakoitzaren balioa kontuan hartuz, multzoaren balioa kalkulatzen dute. Kontestu honetan irudi geometrikoekin egiten dituzten multzoak, gaileta paketeak balira saltzen dituzte dendan. Denbora pasa geometrikoak. Ariketa ezberdinen bidez, inguru hurbileko irudi eta elementu geometrikoak identifikatzen dituzte, baita espa-zioan orientazioa eta kokapena ere. Hemen, neurtzeko tresnak ezagutzen eta erabiltzen hasten dira.

Zenbaki – nahaski. Zenbakia eta zenbakien arteko harremanak lantzen dira: zenbakuntza, serieak, sailkape-nak, batuketa eta kenketa eramana-rekin, biderkaketa batugai berdinen batuketa eta zatiketa banaketa pro-zesu bezala. Buruzko kalkulurako estrategietan hastapena. Problemak. Beraien inguruko egoere-tatik abiatuz problemak ebaztuko dituzte hizkuntza ezberdinak, idat-zia, ahozkoa eta grafikoa, erabiliz. Aktibitate honekin, datuen antolake-ta, estrateji eta eragiketa ezberdi-nen erabilera eta emaitzaren balioz-tatzeari hurbilketa bat egingo zaie.

PRENTSA

15

Auzoa departamentuko antolamendua etxean, dendan, tailerrean eta bulegoan oinarrituta da-go, eta hauen artean sortzen diren hartu-emanak eta salerosketak bertako iharduera markatzen dute:

tailerrekoek beraien lana burutzeko artilea erosi behar dute. Etxekoek janaria prestatzeko produktuak erosten dituzte. Dendakoek produktuak saltzeko hainbat neurri erabiltzen dute. Etxea. Kontestu honetan haurrak jolasten ari diren bitartean, beraien barne mundua eta afektibitatea adierazten dute, rol ezberdinak hartu eta harremanak sendotzen dituzte. Denon artean elkarkidetzaren bideak jorratzen dituzte. Etxe-koek behar dituzten produktoen eskaera egiten dute gero jolastu ahal izateko. Tailerra. Telarra edo ponpoia egiten dute. Honetarako artile eskaera egiten du-te, eskaera honen salneurria eta itzuliko dizkieten kanbioak kalkulatuz. Eskaera honen bidez, era bizi batean, eragiketa arruntenak (batuketa eta kenketa), zenba-kien deskonposaketa eta luzera neurriak erabiltzen dituzte. Bulegoa. Joku matematikoen ikuspuntutik abiatuz, eguneroko bizitza arruntean eman daitezken egoerak erabiliz, aktibitate ezberdinak burutzen dira. Honela, bu-ruketen ebazpena eta bakarkako jokuak, bai mahaikoak bai ordanagailukoak, egin-go dituzte matematika trebetasunak garatu ahal izateko. Denda. Dendan, manipulazioaren bidez eta saiakuntzak eginez, kontzeptu ezberdinak bereganatzen dituzte: neurriak ( luzera, masa, bolumena, mone-ta) eta zenbakuntza (zenbakien deskonposaketa, serieak, zenbakiak ordenan jarri, oinarrizko eragiketak,...) Lau kontestu dago: mertzeria, kutxa, elikagaiak eta likidoak.

• Mertzerian, tailerrakoek lana burutzeko behar duten artilea saltzen da. Be-zerorik ez dagoenean, luzera neurriekin zerikusia duten ariketak egiten di-tuzte.

• Kutxan diru kontaketa egiten dute eta moneta-unitatea erabiltzen dute. • Elikagaiak txokoan, etxetik datozen bezeroei produktuak saldu eta masa

unitatearekin (gramo) ariketak burutzen dituzte. • Likidoen txokoan ere bezeroei saldu ondoren, bolumen neurriekin saiakerak

eginten dituzte ontzi ezberdinak erabiliz.

AUZOA

16

MUSIKA Hauek dira lortu nahi ditugun helburuak:

• Musikarekiko zaletasuna sortzea. • Musika erabiliz, bere sentimendu eta emozioak ezagutzen eta azaltzen laguntzea. • Ahots trebetasuna eta ahotsak duen aukera ezagutzea. • Mota ezberdinetako musika ezagutzea. • Talde baten partaide sentitzea eta talde horretan berak egiten duen lanaren garrant-

ziaz ohartzea. • Isiltasunaren beharraz ohartzea. • Instrumentuen erabilpen egokia. Musika Hezkuntza ondoren zehazten diren arloetan banatzen dugu: Ahots hezkuntza, ins-trumentuen praktika, musika hizkuntza, entzunaldiak eta mugimendua. AHOTS HEZKUNTZA • Ahotsaren hezkuntza:

- Kokapena. - Emisioa. - Artikulazioa. - Arnasketa. - Erlaxazioa. - Ahotsak dituen aukera ezberdinen adierazpena.

• Abestiak: - Abestien errepertorioa zabaltzea. - Musika hizkuntza lantzeko abestiak.

INSTRUMENTUEN PRAKTIKA • Gorputza musika instrumentutzat

hartuta. • Perkusiozko musika tresnak. • Tresnen erabilera egokia.

MUSIKA HIZKUNTZA • Partitura errezen irakurketa:

- Erritmoa. - Notak: Eskala pentatonikoa. - Entonazioa.

ENTZUNALDIAK • Hurbileko soinuen entzunaldia • Musika klasikoaren obra laburren

entzunaldia. • Orkestaren instrumentuen ezaguera. MUGIMENDUA • Mota ezberdinetako dantzak. • Abestiei dagozkien mugimenduak. • Entzunaldiei dagokien gorputz adie-

razpena.

17

GORPUTZ HEZIKETA Departamentu honetan garatu nahi ditugun helburuak hauexek dira: Joku arauen ezaguera eta talde ekintzen bidez Jolasaren Hastapena bultzatu; material ezberdinak erabiliz. Autoestima eta norbere

ezaguera sendotu, Oinarrizko Trebetasunen praktikaren bidez (korrikaldiak, jauziak, jaur-tiketa, jasoketa...). Elkarkidetza ohiturak sortu, norberaren eta besteen ekintzetan indar-tze positiboa erabiliz. Egoera eta espazio esberdinetan, Oreka eta Koordinaketa Orokorra landu. Igeriketa ikasketaren bidez, Gorputz Koordinazioa eta Erlajazioa landu. Gorputz Mugimendua erritmo ezberdinetara moldatu. GORPUTZA: IRUDIA ETA PERZEPZIOA. Koordinazio Orokorra, Lateralitatea, Gorputz Eskema, Oreka Estatikoa eta Dinamikoa, Erlajazioa eta Harnasketa, Denbora eta Espazio Perzepzioa (distantziak, norabidea, irau-pena eta erritmoa). Eduki hauek lantzea eta garatzea dira gure helburuak. GORPUTZA: HABILEZIAK ETA TREBETASUNAK. Desplazamendu esberdinak, Giroak, Saltoak, Jaurtiketak eta Kolpatzeak material esber-dinak (baloiak, pikak, uztaiak, sokak, adreiluak...) erabiliz eduki hauek lantzen ditugu. GORPUTZAREN ADIERAZPENA. Honen helburuak hauek dira: Dantza erraz batzuren ikastea, Gorputz Mugimenduak musi-karen erritmora moldatzea, Gorputz Eskema garatzea, mugimenduen sormena, etab... He-men musikarekin zerrikusia duten jolasak eta adinari egokitutako dantza errezak ere sar-tzen ditugu. JOLASAK Multzo honetan ezagutzen ditugun Jolas arautuak sartzen ditugu: tradizionalak, herri-koiak, material ezberdinekoak,etab... Jokuen arauak ezagutu eta errespetatzea dira hel-buruak.

18

ERLIJIOA Erlijio arloan hauek dira lortu nahi ditugun helburu nagusiak:

• Erlijioaren ikasketaren bidez, ikaslearen mundu ikuspegia zabaltzea. • Beste erlijio batzuetara hurbiltzea. • Ebanjelioetako valoren bidez, gizakoiago izaten laguntzea. • Sinesten duzun hura indartzea. • Historia eta Artearen berri izateko giltzak ematea. • Kristautasunaren oinarrizko edukiak erakustea.

Helburu hauek lortzen joateko ondoren zehazten diren edukiak lantzen ditugu: ADISKIDETASUNA - Jesusen adiskideak: apostoluak eta behartsuak. - Adiskidetasuna pertsonenarteko harreman elementu gisa. - Adiskideen arteko portaeren ezaugarriak. - Elkarbanatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna. MAITASUNA - Zenbait jarrerari buruzko escena grafikoen behaketa: elkarbanatzea, egia esa-tea,adiskidetzea,... - Elkarbanatzearen, egiaren eta bakearen balioa, inguruarekiko maitasun adierazpen gisa. - Ingurukoei laguntza ematekojarrera. - Jesus, maitasun harremanetarako eredu kristauentzat. ElKARBIZITZA - Elkarbizitza giza harremanetan: familia eta adiskideen arteko iharduerei buruzko adie-razpen grafikoa (marrazkia) eta ahozkoa. - Eskuzabaltasuna, ingurukoak zoriontsu egiteko modu gisa. - Elkarbizitzan gertatzen diren egoera zuzen eta oker batzuen arteko bereizketa . - Besteenganako errespetua.

BARKAMENA - Zakeori buruzko testu biblikoaren irakurketa eta ulermena. - Lagunen arteko egoera gatazkatsuak. - Norbera barkatua izan den egoeraren errepresentazio grafikoa. - Barkatzen jakiteko interesa. GABONAK - Eguberriaren historia (eszenak eta pertsonaiak) eta zentzu erlijiosoa. - Egungo eguberriaren behaketa: Giroa, elementuak (belena, zuhaitza, gabon postalak, ga-bon kantak, opariak,...). - Eguberri garaiko kontsumozalekeriaren aurkako jarrera kritikoa. - Naturaren errespetua Eguberrietako zuhaitza dela eta. ASTE SANTUA - Jesusen azken egunei buruzko irudien behaketa: Jerusalemerako sarrera, azken afaria, atxiloketa, heriotza eta piztuera. - Maite dugun norbait aurkitzeko poza. - Bizitzaren errespetua.

19

ETIKA Garatu nahi dugun gaitasuna hau da: Bidegabekeria edo indarkeri egoeraz jabetzea, aniztasuna onartzea eta errespetazea, jus-tizia, berdintasun, bake eta elkartasun balioekin bat etor dadin bere portaera gizartean. Gaitasun hau lortzeko, zehazten ditugun edukiak lantzen ditugu : ADISKIDETASUNA - Adiskidetasuna pertsonenarteko harreman elementu gisa. - Adiskideen arteko portaeren ezaugarriak. - Elkarbanatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna. - Zenbait jarrerari buruzko escena grafikoen behaketa: elkarbanatzea, egia esa-tea,adiskidetzea,... - Elkarbanatzearen, egiaren eta bakearen balioa, inguruarekiko maitasun adierazpen gisa. - Ingurukoei laguntza ematekojarrera. ElKARBIZITZA - Elkarbizitza giza harremanetan: familia eta adiskideen arteko iharduerei buruzko adie-razpen grafikoa (marrazkia) eta ahozkoa. - Eskuzabaltasuna, ingurukoak zoriontsu egiteko modu gisa. - Elkarbizitzan gertatzen diren egoera zuzen eta oker batzuen arteko bereizketa . - Besteenganako errespetua. - Lagunen arteko egoera gatazkatsuak. - Norbera errespetatua izan den egoeraren errepresentazio grafikoa. - Besten egoeran jartzen ikasi.

DK 0201 02/ BER 0/ 2008-04-14