Bartzelona Adierazpena

11
1 Bartzelonako Adierazpena, hurbileko merkataritza-ereduaren eta formatuen orekaren alde 1. Estatuko Gobernua merkataritza-sektorea desegituratzen ari da eta autonomia- erkidegoen eskumenak inbaditzen Estatuko Gobernua, gehiengo absolutua duela baliatuta, eta inolako adostasunik gabe, egungo merkataritza-eredua desegiteko politikak gauzatzen ari da, inposatze basati baten bitartez, eta ondorioz, hainbat merkataritza-formatu nolabaiteko orekan bizi diren sistema apurtzen. Merkataritza-banaketaren sektoreak garrantzi handia du gure sistema ekonomiko eta sozialean, eskuragarri dagoen azken informazioaren arabera, BEGaren % 11 inguru eta enpleguaren % 16,3 inguru sortzen baititu. Espainia Europar Batasuneko bosgarren estatua da merkataritza-sektoreak sorturiko negozio-zifrari dagokionez; ia hiru milioi pertsonak egiten dute lan merkataritza-jardueretan, 765.000 enpresak baino gehiagok, eta milioi bat inguru lokalek. Merkataritza-banaketako sistema definitzen duen oinarrizko ezaugarrietako bat haren izaera duala da, elkarrekin bizi baitira merkataritza tradizionala eta merkataritza egiteko modu berriak, establezimendu kopuru txikiagoa izanagatik, merkatuan eragin nabarmena edukitzen ari direnak. Izaera dual horrek eskaintza-aniztasuna dakar, sektore oso dinamikoa izanik merkataritza modu berriak agertzen baitira etengabe . Horretaz gain, merkataritza-banaketaren sektorea oso azkar ari da eraldatzen, merkatu-

description

Bartzelonako Adierazpena, hurbileko merkataritza-ereduaren eta formatuen orekarenalde

Transcript of Bartzelona Adierazpena

Page 1: Bartzelona Adierazpena

1

Bartzelonako Adierazpena, hurbileko merkataritza-ereduaren eta formatuen orekaren

alde

1. Estatuko Gobernua merkataritza-sektorea desegituratzen ari da eta autonomia-

erkidegoen eskumenak inbaditzen

Estatuko Gobernua, gehiengo absolutua duela baliatuta, eta inolako adostasunik gabe, egungo

merkataritza-eredua desegiteko politikak gauzatzen ari da, inposatze basati baten bitartez, eta

ondorioz, hainbat merkataritza-formatu nolabaiteko orekan bizi diren sistema apurtzen.

Merkataritza-banaketaren sektoreak garrantzi handia du gure sistema ekonomiko eta

sozialean, eskuragarri dagoen azken informazioaren arabera, BEGaren % 11 inguru eta

enpleguaren % 16,3 inguru sortzen baititu. Espainia Europar Batasuneko bosgarren estatua da

merkataritza-sektoreak sorturiko negozio-zifrari dagokionez; ia hiru milioi pertsonak egiten

dute lan merkataritza-jardueretan, 765.000 enpresak baino gehiagok, eta milioi bat inguru

lokalek.

Merkataritza-banaketako sistema definitzen duen oinarrizko ezaugarrietako bat haren izaera

duala da, elkarrekin bizi baitira merkataritza tradizionala eta merkataritza egiteko modu

berriak, establezimendu kopuru txikiagoa izanagatik, merkatuan eragin nabarmena edukitzen

ari direnak. Izaera dual horrek eskaintza-aniztasuna dakar, sektore oso dinamikoa izanik

merkataritza modu berriak agertzen baitira etengabe .

Horretaz gain, merkataritza-banaketaren sektorea oso azkar ari da eraldatzen, merkatu-

Page 2: Bartzelona Adierazpena

2

segmentuak barnetik berrantolatzen eta berregituratzen ari baitira. Eraldaketa horren arrazoiak

krisi ekonomikoa eta hark ekarritako kontsumoaren gainbehera eta kontsumitzaileen erosketa-

ohituren aldaketa dira; zenbait merkataritza moduk, gainera, zailtasun handiagoak izan dituzte

faktore horiei aurre egiteko.

Autonomia-erkidegoek eskumen esklusiboa dute merkataritza-eskaintzaren antolamenduan,

eta ahalegin handia egiten ari dira sektore horretako enpleguari eusteko eta merkataritza

modernizatzeko.

Hala ere, Estatuko Gobernuak erreformak egin ditu merkataritza-politiketan, hartara

autonomia-estatutuak urratuz, baita Itun Konstituzionalean lortutako akordioak ere.

Ezkutuko erreforma horiek eremu material guztiei eragiten diete modu zeharka (ikerketa,

irakaskuntza, osasuna, eta abar), guztia birzentralizatzea dute helburu eta Estatuaren

eskumenen neurrigabeko erabilera dakarte. Haiek justifikatzeko egungo krisiari aurre egiteko

neurri ekonomikoak nahitaez hartu beharra da aitzakia. Merkataritzari dagokionez, Barne

Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauaren aplikazio sakonagoa hartzen dute aitzakia

gisa, eta haren xedapenen interpretazio partziala eginez autonomia-erkidegoei dagozkien

eskumenak zapaltzen dituzte.

Testuinguru horretan, Estatuko Gobernuak sustatu nahi duen merkataritza-ereduak formatuen

oreka hausten du, hiriko merkataritza apurtzen eta, ondorioz, herrien eta hirien egituraren

kohesioa artikulatzen duten elementu nagusietako bat lermatzen du; izan ere, egitura horren

oinarria enpresa txiki eta ertainak dira, adierazitako politiken ondorioz desagertzera egingo

dutenak.

Page 3: Bartzelona Adierazpena

3

Adierazitako guztiagatik, adierazpen hau sinatu dugunok, Kataluniako eta Euskadiko –

Estatuko BPGaren % 25,1, sektoreko enpresen % 21,8, enpleguaren % 19,4 eta

establezimenduen % 21,8 biltzen dituztenak– autonomia-erkidegoetan eskumena dugunok,

agerian jarri behar dugu dagoeneko onartu diren edo Estatuko Gobernuak laster onartuko

dituen xedapen multzoak merkataritza-eredu horri eginiko eraso bikoitza:

a) Enplegua sortu eta ekonomiari eragiten dion hiriko merkataritza-ereduaren suntsipen

ezinbestekoa ekarriko duen merkataritza-eredu baten ezarpena, berekin herrien eta

hirien desertizazioa ekarriko duena.

b) Autonomia-erkidegoen eskumenen urraketa eta konstituzioaren aurkako legeen

inposaketa, hiriko merkataritza-eredua babesten duten autonomia-erkidegoetako

gobernuek arlo horretan beren politikak gauza ditzaten eragotzita.

2. Estatuko Gobernuak sustaturiko araudiaren eragin eta ondorio negatiboak

Gobernu zentralak ezarri dituen merkataritzako legeek, eta ezartzea aurreikusita dituenek,

gainditu egiten dituzte Espainiako Konstituzioak hari emandako eskumenak, eta dagokien

oinarrizko izaeratik harago doaz. Horren erakusgarri da Auzitegi Konstituzionalak

tramitatzeko onartu dituela autonomia-erkidegoek jarritako konstituzio-kontrakotasun

errekurtsoak.

Merkataritzan eragin berezia duten neurri sorta horien barruan daude jarraian aipatuko ditugun

hauek:

Page 4: Bartzelona Adierazpena

4

a) 20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna

bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa.

Zeharkako izaera duen xedapen horrek, besteak beste, merkataritza-erregulazioaren hainbat

alderdiri eragiten die:

Merkataritza-ordutegiei dagokienez: areagotu egiten du eguneko orduen eta merkataritzako

saltokiak irekita egongo diren jaiegunen kopurua; 300 m2-tik beherako salmenta-azalera duten

establezimenduak merkataritza-ordutegien erregulaziotik at geratzea ahalbidetzen du; zenbait

autonomia-erkidego behartu egiten ditu arautu gabeko ordutegi-eremuak ezartzera, arrazoi

turistikoak direla-eta, eta orain arte merkataritza-ordutegiak arautzeko autonomia-erkidegoei

beren eskumenen barruan onarturiko ahalmenak murrizten ditu, horrekin formatu desberdinen

eta lehiakideen arteko oreka hautsita, eta are gehiago, orain arte ez da hobekuntzarik egiaztatu

enplegu-sorrerari dagokionez, eta, aldiz, kalte handia egin zaie eraginpeko langileen eta

autonomoen laneko bizitza eta familiakoa uztartzeko ahaleginei.

Salmenta-modalitateei dagokienez: ezabatu egin ditu merkealdiak eta hutsaldu

«beherapenak», «sustapenak» eta «eskaintzak» kontzeptuak, horrek kontsumitzailearentzako

informazioari dakarkion kaltearekin, eta gardentasunari eta lehiakortasun zintzoari eragiten

dion atzerakadarekin.

b) 12/2013 Legea, abuztuaren 2koa, elikadura-katearen funtzionamendua hobetzeko

neurriei buruzkoa.

Page 5: Bartzelona Adierazpena

5

Lege horrek elikadura-katearen erregulazioari eragiten dio; alde batetik, nekazaritzari,

abeltzaintzari eta arrantzari dagokien eremu materialari eragiten dio, eta, bestetik, elikadura-

produktuen merkataritza-kontratuei. Eremu material horiek aplikatuta kontrol, ikuskaritza,

salaketa eta bestelako funtzio exekutiboen gainean autonomia-erkidegoek zituzten ahalmenak

kentzen zaizkie, sortu berri den Elikadura Ikuskaritza eta Kontrolerako Agentziaren alde, eta

hori bereziki kezkagarria da hornitzaileei ordaintzeko epeei buruz autonomia-erkidegoek

zituzten eskumen exekutiboei dagokienez, edukirik gabe geratzen baitira, txikizkako

merkataritza antolatzeko indarreko legeak aurreikusitakoa kontraesanez.

c) Espainiako txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna babesteko 2013ko Plan Integrala

eta Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberei buruzko oinarrizko Legearen

aurreproiektua.

Lehiakortasuna babesteko Plan Integrala politika publikoak planifikatzeko eta antolatzeko

tresna bat da, eta Estatuak zuzenean ezarri nahi du, Merkataritza, Industria eta Itsasketa

Ganbera Ofizialen bitartez, autonomia-erkidegoei bakarrik dagozkien eskumen-eremuak

errespetatu gabe, esaterako, barne-merkataritza, horrekin guztiarekin bere politikak garatu

ahal izateko babestuko dituen eskumen-titulurik gabe.

Ildo horretatik, Ganberen oinarrizko legearen aurreproiektuak egitura hierarkizatu berria eman

nahi die Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberen arteko harremanei, eta hala,

Espainiako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizial deituriko erakundearen pean

geratuko lirateke, eta Estatuaren administrazio periferikoaren zati bihurtuko lirateke; horretaz

gain, laguntzak eta diru-laguntzak izapidetzeko eskumenak izango lituzkete, autonomia-

erkidegoen eskumenen barruan gauza daitezkeen arlo horretako berezko politikak gorabehera.

Page 6: Bartzelona Adierazpena

6

Autonomia-erkidegoetako Estatuaren antolamenduak eta arlo bakoitzaren gaineko eskumenen

banaketak erabat eragiten die diru-laguntzen, laguntzen eta pizgarrien politikei, edo bestelako

jardunei, zeinak, interes orokorraren babesa izanagatik, dagokien eskumen-tituluetan zedarritu

behar baitiren; hortaz, ezin da Konstituzioak eskumenen titular gisa aurreikusitakoak ez diren

beste kanalik erabili, ezta betebehar hori amarruen bidez saihestu ere, esaterako zenbait

korporazioren egitura aldatuta eta haiei Estatuko politiken funtzio exekutiboak emanda, lege

arrunt baten bitartez eta ezarritako konstituzio-ordenaren aurka.

d) Lege aurreproiektua, merkataritza eta sektore jakin batzuk liberalizatzeko presazko

neurriei buruzko eta haren zehapen-araubide espezifikoa ezartzen duen abenduaren

26ko 12/2012 Legea aldatzen duena

12/2012 Legea aldatzen duen lege-aurreproiektuaren III. titulu berrian aurreikusitako zehapen-

araubideak erdietsi nahi duen xehetasun eta zehaztasun mailak eragotzi egingo die autonomia-

erkidegoei barne-merkataritzaren arloan dituzten eskumenak baliatzea, baita beren zehapen-

araubidea garatzea ere; hala, autonomia-erkidegoak zehapen-ahalmenaren betearazle baino

ezingo dira izan, berez zehapen-ahalmena baliatzeko, definitzeko eta betearazteko eskumena

izan beharko luketen arren, eta, hori guztia, Estatuak barne-merkataritzaren arloan berezko

eskumen-titulurik eduki gabe.

e) Merkatuaren batasuna bermatzeko lege-proiektua

Lege-proiektu horren helburua egitura berri bat sortzea da jarduera ekonomikoaren gaineko

Page 7: Bartzelona Adierazpena

7

araudiaren kontrola biltzeko, Estatuan lehendik zeuden organoen eta berri batzuen bitartez;

horretarako aitzakia Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarautik eratorritako zenbait

kontzepturen ustezko aplikazioa da, baina egiaz, kontzeptu horiek ez datoz bat adierazitako

erkidegoko arauan ezarritakoarekin, ezta Europako Justizia Auzitegiak ezarritako

printzipioekin ere, eta eragin birzentralizatzaile garbiak dituzte.

Lege-proiektu hori indarrean jartzeak eragin kaltegarri asko izango ditu merkataritza-

antolamenduari dagokionez:

- «Jatorrizko agintaritza» eta «jomugako agintaritza» kontzeptu juridikoetan

oinarrituta ezarri nahi den beherako berdintzearen eragin negatiboak erraztu

egingo du enpresak autonomia-erkidego permisiboenetan ezartzea, hala

eskumen desarautzaile kaltegarriak sustatuta, zeinak «paradisu

administratiboak» ugaritzea ekarriko baituten, Barne Merkatuko Zerbitzuen

Gaineko Zuzentarauak berak «interes orokorreko premiazko arrazoi» deritzen

interes orokorren babesaren kaltetan, baita haren arabera jarduera ekonomikoak

errespetatu beharreko mugen (ingurumena eta jasangarritasuna, osasuna,

segurtasuna, hirigintza-garapen orekatua...) kaltetan ere.

- Desitxuratu egingo du konstituzio-bloketik eratorritako eskumenen banaketa-

egitura; izan ere, merkataritza arloan autonomia-erkidego bakoitzak dituen

eskumen esklusiboak ere Estatuko organoek eta gainerako autonomia-

erkidegoetako ordezkariek osaturiko multzo baten aurretiazko ikuskaritzari

atxikiko baitzaizkio.

- Erregulazioak Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauak eta

Page 8: Bartzelona Adierazpena

8

Europako Justizia Auzitegiak onarturiko interes orokorreko premiazko

arrazoietan oinarritzeko aukerak murriztuko ditu.

- Tutoretzapean jarriko ditu autonomia-erkidegoetako eta tokiko

administrazioek, beren eskumenen barruan, gauza ditzaketen jardunak,

Estatuko Administrazioaren barruan lehendik zeuden edo sortu berri diren

organoen bitartez (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala –duela gutxi

sortua–, Merkatuaren Batasunerako Kontseilua, Sektoreko Konferentziak eta

Autonomia Gaietarako Ordezko Batzordea); horiei guztiei xedapenak,

egintzak, jardunak, jarduerarik eza edo egitate-bideak aldez aurretik edo

ondoren gainbegiratzeko eskumena emango zaie.

- Autonomia-erkidegoen eremutik aterako du eragile ekonomikoek merkatuaren

batasunaren balizko kalteagatik ezarritako erreklamazioak eta errekurtsoak

ebazteko ahalmena.

- Auzi-errekurtsoaren prejudizialitatea eta izaera alternatiboa ezarriko du eta

horri esker Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (...................)

planteatu ahalko du, eragile ekonomiko partikularraren ordezkari gisa jardunaz,

inolako kosturik gabe, eta eragile ekonomiko berak bere izenean jar

dezakeenari (.....) kalterik eragin gabe.

- Konstituzioan aurreikusita ez dauden autonomia-erkidegoen xedapenen eta

egintzen gaineko kontrol hierarkikoa baliatzeko ahalmena emango dio

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, Espainiako Konstituzioaren 9.1

artikuluaren arabera botere publikoen egintza eta arau guztien

Comentario [M1]: Zerbait falta da hemen, baita beherago ere "errekurtsoa jartzea"???? ez dakit.

Page 9: Bartzelona Adierazpena

9

konstituzionaltasun presuntzioaren aurka joanik, Gobernuko presidenteari

dagozkion eskumenez baliatuz; esaterako, aurkaratutako araudi autonomikoen

etete automatikoa.

Horregatik guztiagatik,

Hondako hau adierazten dugu

1. Merkataritza-banaketan parte hartzen duten eragile guztien artean adosturiko merkataritza-

ereduaren alde gaudela, eredu hori formatuen orekan eta hiriko integrazioan oinarritzen baita,

eta oinarrizkoa baita merkataritza-jardueraren, zerbitzuen eta leku jakin batzuetan historikoki

eta modu espontaneoan osatzen joan den lurzoruaren bizitegi-erabileraren elkarbizitzarako;

izan ere, gaur egun hori da biztanleentzat aukerarik onena, hiri-kudeaketa jasangarriko

irizpideak baliatzeko aukera ematen baitu, lurzorua modurik egokienean erabili beharreko

baliabide mugatutzat hartuta, baliabideak aurrezteko eta ingurumenaren gaineko eragin

kaltegarriak saihesteko. Hirien eta herrien trinkotasun-printzipioa da, hain zuzen, Europan

lurralde-estrategia gisa babesturiko eta harturiko irizpidea, garapen orekatu eta jasangarria

izateko, lur-hedapen bereizi gabeak saihestuta.

2. Barne-merkataritzaren antolamendua erabakigarria dela estrategia horren helburuak

lortzeko, kontsumoa egituratzeaz gain, historikoki enplegua eta aberastasuna sortzeko iturri

nagusia izan baita.

3. Estatuko Gobernuak ekonomia-arloko bere eskumenen barruan har ditzakeen neurriak –

Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauan bildutako printzipioen aplikazioa barne–

ezin direla erabili Estatuko administrazio desberdinen eskumenen arteko oreka

birtzentzalizatzea helburu duten aldaketak zeharka sartzeko, Merkatuko Zerbitzuen Gaineko

Page 10: Bartzelona Adierazpena

10

Zuzentarauak berak ezartzen duenaren aurka. 60.

Azken hilabeteetan Estatuak merkataritzaren eta merkataritza-jardueraren antolamenduaren

arloan atera dituen arauek eragin nabarmen bikoitza izan dutela: alde batetik, arlo horretan

autonomia-erkidegoek dituzten zenbait eskumen esklusibo urratzen dituzte, arau horiek

lantzeko Estatuaren eskumenen mugak gaindituta, eta, bestetik, arauen bateratzea bultzatzen

dute, merkataritza-jarduerari loturiko errealitate sozioekonomiko desberdinei ezikusi eginez,

eta horrek guztiak ez du inolako justifikaziorik Estatu konposatu eta deszentralizatu baten

testuinguruan.

4. Estatua etengabe ari dela arau ugari sortzen, gehienak oinarrizko arauak, ikuspegi erabat

zentralistatik, autonomia-erkidegoen rola aintzat hartu gabe, eta, proposaturiko

erregelamenduek eta plangintza ekonomikoko tresnek Estatu unitario batera garamatzatela.

5. Gobernuak garaturiko politika ekonomikoa autonomia-erkidegoetako gobernu-

ordezkariekin adostu behar dela, eta, hala badagokio, tokiko administrazioetako

ordezkariekin, bakoitzari dagozkion eskumen-eremuak errespetatuta eta jarduera politiko-

ekonomikoaren judizializazioa saihestuta.

Merkataritza arloko Estatuko xedapenak lantzeko prozesuetan eta plangintza-instrumentuetan

autonomia-erkidegoetako organo eskudunen parte-hartzea aurretiazko zirriborroen testuei

buruz oharrak eta alegazioak bidaltzera mugatzen dela, eta hori administrazio-prozedurak

berezko duen interesdunaren entzunaldi-izapidea baino ez dela, autonomia-erkidegoek arlo

horretako xedapen orokorrak lantzeko prozesuan egiaz parte-hartzeko eta erabakitzeko

mekanismoa izan beharrean; hori dela-eta, zera eskatzen dugu:

Page 11: Bartzelona Adierazpena

11

6. Tramite-prozesuan diren adierazitako lege-proiektuak eta -aurreproiektuak baztertzea edo

berriz aztertzea eta, nolanahi ere, haien lanketa akordio-bideetara bideratzea, Estatuari,

autonomia-erkidegoei eta tokiko organoei dagozkien eskumenei jarraiki.

7. Onarturiko legeen artikuluak aldatzea, adierazpen honetan aipaturiko distortsioak

saihesteko.