bandera bila Etxeko Laguntza Zerbitzuan aldaketa 22 internet.pdf · Zergatik eta zertarako sortu...

16
z HERNANI ‘Maialen’ gaur, bandera bila Pasaiako badian, 18:30etan, faboritoak dira Hernaniko nes- kak Madalen Ikurrina 2017 ira- bazteko bere bigarren edizioan. Donostiarra, Deustu eta Lea Artibai dituzte aurkari. Estropada ez da Gipuzkoako Ligarako pun- tuagarria. yy/2 z ASTIGARRAGA Puntu denak onartu ziren plenoan Asteazkeneko Astigarragako ple- noan lantzeko zeuzkaten puntu guztiak onartu zituzten. Puntu horien artean alokairu sozialeko sei etxebizitza zozketatzeko oina- rriak onartu ziren. Aho baztez onartu zituen plenoak bost puntu. yy/15 z ASTIGARRAGA Urko Semperena, sariak pilatzen Donosti Berri taldearekin Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa irabazi zuen Urko Semperenak eta Aiegin tarteko helmugen saria irabazi zuen. Gaur, Txapel Gorri proba dauka- te kadeteek, Ordizian; eta bihar, Euskadiko Erlojupeko Txapelketa izango da Iturmendin. yy/16 GAUR KRONIKAN ASTIGARRAGAN ETA ARANON Santio jaiak /5-12 2017ko uztailaren 22a, larunbata ::: 196 zk. ::: www.kronika.eus ::: Hernani /2 Mendiriz Mendiren irteera eta ikasgela ibiltaria. Goizueta/15 Nafarroako Auroren topake- tan izan ziren, Milagron, Umore Ona eta Hernaniko Ozenki abesbatzak. Goizueta-Arano /16 Ur festa egingo da datorren ostiralean Leitzan. GIPUZKOAKO Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udalek 2017-2019 aldian Etxeko Laguntza Zerbitzua batera finantzatuko dute, alde bakoitzak %50 jarrita. Desadostasuna eta kezka adierazi du Hernaniko Udalak «murrizketa honek kolokan jarriko duelako batez ere adinekoentzat beharrezkoa den zerbitzuaren iraunkortasuna eta kalitatea». yy /2 z GIZARTE ZERBITZUAK Hernaniko Udalak salatzen du Etxeko Laguntza Zerbitzua arriskuan jarri duela Foru Aldundiak finantziazioa erdibana eginez. «%80a finantzatzen zuen orain arte eta udalek %20a». Etxeko Laguntza Zerbitzuan aldaketa GOIZUETARREK Karmengo Bezpera ospatu zuten pasa den astean. Giro ederrean, lagu- nartean eta familian afarian elkartu ziren arratsalde eta egunsenti pasa. Bakoitzak bere jakiak eraman zituen eta Udalak jarri zituen edariak. Ondoren suak ikusi ziren eta suaren gainean ere herritarrak saltoka ere bai. Afariaren berotasuna eta gero suak goxatu zituen animoak. Txikienek ederki gozatu zuten suak sortzen duen momentu liluragarrian. Afariaren aurretik patata tortila lehiaketa ere egon zen. yy Suak eta afariak goxatu zuten Goizueta Argazkia: FELIX LOIARTE

Transcript of bandera bila Etxeko Laguntza Zerbitzuan aldaketa 22 internet.pdf · Zergatik eta zertarako sortu...

z HERNANI

‘Maialen’ gaur, bandera bilaPasaiako badian, 18:30etan,faboritoak dira Hernaniko nes-kak Madalen Ikurrina 2017 ira-bazteko bere bigarren edizioan.Donostiarra, Deustu eta LeaArtibai dituzte aurkari. Estropadaez da Gipuzkoako Ligarako pun-tuagarria. yy/2

z ASTIGARRAGA

Puntu denak onartuziren plenoanAsteazkeneko Astigarragako ple-noan lantzeko zeuzkaten puntuguztiak onartu zituzten. Puntuhorien artean alokairu sozialekosei etxebizitza zozketatzeko oina-rriak onartu ziren. Aho baztezonartu zituen plenoak bostpuntu. yy/15

z ASTIGARRAGA

Urko Semperena,sariak pilatzenDonosti Berri taldearekinGipuzkoako ErlojupekoTxapelketa irabazi zuen UrkoSemperenak eta Aiegin tartekohelmugen saria irabazi zuen.Gaur, Txapel Gorri proba dauka-te kadeteek, Ordizian; eta bihar,Euskadiko Erlojupeko Txapelketaizango da Iturmendin. yy/16

GAUR KRONIKAN

ASTIGARRAGAN ETA ARANON

Santio jaiak /5-12

2017ko uztailaren 22a, larunbata ::: 196 zk. ::: www.kronika.eus :::

Hernani /2Mendiriz Mendiren irteera etaikasgela ibiltaria.

Goizueta/15Nafarroako Auroren topake-tan izan ziren, Milagron,Umore Ona eta HernanikoOzenki abesbatzak.

Goizueta-Arano /16Ur festa egingo da datorrenostiralean Leitzan.

GIPUZKOAKO Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udalek 2017-2019 aldianEtxeko Lagun tza Zerbitzua batera finantzatuko dute, alde bakoitzak%50 jarrita. Desados tasuna eta kezka adierazi du Hernaniko Udalak«murrizketa honek kolokan jarriko duelako batez ere adinekoentzatbeharrezkoa den zerbitzuaren iraunkortasuna eta kalitatea». yy /2

z GIZARTE ZERBITZUAK

Hernaniko Udalak salatzen du Etxeko LaguntzaZerbitzua arriskuan jarri duela Foru Aldundiakfinantziazioa erdibana eginez. «%80afinantzatzen zuen orain arte eta udalek %20a».

Etxeko Laguntza Zerbitzuan aldaketa

GOIZUETARREK Karmengo Bezpera ospatuzuten pasa den astean. Giro ederrean, lagu-nartean eta familian afarian elkartu zirenarratsalde eta egunsenti pasa. Bakoitzak

bere jakiak eraman zituen eta Udalak jarrizituen edariak. Ondoren suak ikusi zireneta suaren gainean ere herritarrak saltokaere bai. Afariaren berotasuna eta gero suak

goxatu zituen animoak. Txikienek ederkigozatu zuten suak sortzen duen momentuliluragarrian. Afariaren aurretik patatatortila lehiaketa ere egon zen. yy

Suak eta afariak goxatu zuten Goizueta

Arga

zkia

: FEL

IX L

OIAR

TE

// 22017-VII-22 larunbataHERNANI

GIPUZKOAKO Foru Aldundiaketa Gipuzkoako udalek, Eudelekordezkatuta, 2017-2019 aldianELZ (Etxeko Lagun tza Zerbitzua)batera finantzatuko dute, aldebakoitzak %50 jarrita. Erabakihori hartzeko, udalen proposa-menak eta legez ezarritako es -kumenen banaketa hartu di -tuzte kontuan.

Bertan egon zen HernanikoUda leko ordezkaria Xa bier Ler–txun di Gizarte Zerbi tzuetakozinegotzia eta kontrako bozkaeman zuen, Gipuz koako Gizar teZerbitzuen Era kunde ArtekoMahaiak Etxez Etxeko LaguntzaZerbitzua finantzatzeko udaleibideratzen zaien diru ekarpe-nean, onartu zen murrizke-tan».

Desados tasuna eta kezkaadierazi ditu murrizketa honekkolokan jarriko duelako batezere adinekoentzat hain beha-rrezkoa den zerbitzuareniraun kortasuna eta kalitatea.

Hernaniko Udalak garbiesan nahi du «hartu den eraba-kiak Aldundiak zerbitzu sozia-

letan egingo duen murrizketabat dela, nahiz eta ez dutenhala adierazi nahi. Orain hila-bete batzuk Luis IntxauspeArozamena Hernaniko alkate-ak honen inguruan galdetuzion Maite Peña Lopez GizartePolitiketako diputatuari etahonek murrizketarik ez zelaizango erantzun zion».

Aldundiak orain arte zerbi -tzuaren %80a finantzatzenzuen eta erabaki honen ondo-rioz %50a finantzatzera pasakoda hiru urtetan.

«Murrizketak aurten bertanhasiko dira. Bat-bateko inbert-sioaren jaitsiera honek egoeralarrian jartzen du zerbitzua etaezinegona sortu da udaleko zer-bitzu sozialetan. Aldundiakhartutako erabaki honek zuze-nean Hernaniko herritarrakkaltetzen ditu, Udalak besteekimen batzuk martxan jartzeaeragozten baitu».

Hernaniko Udalak soluzioakeskatu izan dizkio Aldundiarihonen inguruan baina ez daerantzunik izan.

Aldundiaren esanetan «hi -tzarmen onek indartu egitendu Zerbitzuarekiko duenapustu argia»Aldundiak ge hi enez ere8.192.461 euroko ekarpena egin-go du, eta gaur egun egiten denekarpena progresiboki be rre -gokituko da. Era berean, hi tzar - menaren arabera, Gipuz koakoELZ hobetze aldera, Aldundiakegingo duen ekarpenaren %25hobekuntzak finan tzatzerabideratuko da. Zer hobekuntza

egingo diren erabakitzeko, kon-tuan izango da xede horretara-ko sortutako ba tzorde tekniko-ak egindako txostena. GizartePolitikako diputatu MaitePeñak azpimarratu du hitzar-men honek «indartu egitenduela GFAk ELZren alde egitenduen apustu argia».

Iaz ELZk 4.843 per tsonarieskaini zion etxeko laguntza,horietatik 3.021 mendekotasu-na zutenak, eta 1.822 autono-moak baina mendekotasun

arriskua zutenak. Alabaina, joan zen abendu-

tik indarrean dagoen gizartezerbitzuen euskal legeak finan -tzaketa modua birpentsatu be -ha rra ekarri du.

«Ukaezina da laguntza zer-bitzu bat dela, baina aldi bere-an baita prebentzioko zerbitzubat ere, pertsona askori ahalbi-detzen diona etxean geratzea.Beraz, argi eta garbi, guztionintereseko zerbitzu bat da» dioMaite Peñak. yy

«Etxeko Laguntza Zerbitzuaren finantziazioa murriztu du Aldundiak zerbitzua arriskuan jarriz»Aldundiak eta udalek batera eta erdibana finantzatuko dute Etxeko Laguntza Zerbitzua. Orain arte Aldundiak%80 eta udalek %20 finantzatzen zuten. Hernaniko ordezkariak kontrako bozka eman zuen.

z MENDIRIZ MENDI

Vignamalera irteera, gaurtikMendiriz Mendi elkarteak, hurrengo irteera Vignamalera antolatudu. Itzulia egingo zaio Aragonen kokatua dagoen mendi honi.Gaurtik uztailaren 25era izango da irteera eta gaur abiatuko dirangoizeko 07:30etan Atsegindegitik. yy

z IKASGELA IBILTARIA

Autobusa Urbieta kalean dagoIkasgela ibiltaria izeneko autobusa atzotik dago Hernanin anbula-tegi ondoan, Urbieta kalean. Gaur ere egongo da. yy

Aldundia eta udaletako ordezkariak, Hernaniko Udaleko Xabier Lertxundi ere bai,

z GIZARTE ZERBITZUAK

JOAN den igandeko arantzakentzeko aukera ederra izangodu Maialen traineruak, astebu-ru honetan. Izan ere,Gipuzkoako Traineru Ligakojardunaldia izango du, gaur,18:30etan, Pasaiako badian.

Jardunaldi ez puntuagarriajokatuko dute partaideek,Euskotren ligako jardunaldia-rekin bat egingo duelako.Gizonezkoen KAE-2 ligakoestropaden ostean izango da.Lau traineru arituko dira

lehian Pasaian: Hernani,Deustu, Donostiarra eta LeaArtibai. Hibaikak antolatu dulehia: Madalen jaiak 2017,Emakumezkoen II. TraineruIkurrina. Banderaren bilairtengo da Maialen. yy

z ARRAUNA

Pasaian, 18:30etan, hasiko da estropada ez puntuagarria.

‘Maialen’ banderaren bila, gaur

Zergatik eta zertarako sortuzenuten BiziOn? BiziOn elkartearen abiapun-tua, justu izenak esaten duenbezala, ondo bizitzearen aldekoaldarria da. Eta horri lotuta,BiziOnetik bizitzen ari garenaro honi buruzko hausnarke-ta sustatzera gatoz. Zalantzarikgabe, bizi garen aroak aldaketaitzelak ekarri dizkigu. Zientziaeta teknologia asko aurreratudira azken mendean, etaondorioz, atzean geratu dagure aitona-amonen bizimo-dua. Egun, ondasun gehiagoekoizten ditugu lan ordugutxiago eginez. Ondorioz, gureeguneroko bizitza antolatzekotresna berri eta zerbitzu ugarieskura dauzkagu, zeintzuek se-gurtasuna ekarri diguten; eta,teorian, aisialdia kudeatzekodenbora gehiago ere bai. Ala bai -na, garapenarekin batera, in-gu rugiroari eta geure buruarikalte egiten dioten praktikakbarneratu ditugu. Alegia, gurebizi-ohiturak aldatuz doaz: az-kar jaten dugu, gutxi lo egin,autoz gehiegi ibiltzen gara,gehiegi kontsumitzen dugu etaabar. Izan ere, denok argi dau-kagu arazo global honi eran-tzun egin behar diogula. Horre-gatik, gure ingurune hurbile-netik hasita, pauso txikiakeman nahi ditugu BiziOnetik.Nolabait, hitzetatik ekintze-tara jauzi egin nahi dugu.

Eta orduan, zein da BiziOnenegiten duzuen lana? BiziOnen lan-esparrua herri-tarron bizi-ohiturak dira. Etahau, zuhaitz bat bezala irudi-ka dezakegu: enbor bakarra du,eta adar ezberdinez osatuadago. Enborra bizi-ohiturakdira; eta adarrak, berriz, gureeguna osatzen duten ekintzak,zeinak usadio bihurtu arteerrepikatzen ditugun: elikatu,mugitu, ikasi, erosi, atsedenhartu, lan egin... Ohiturazkojarduera horiek eginez bizigara. Eta BiziOnen, hain justu,ekintza horietan eragin nahidugunez, arbolaren adar ba -koitza landuko dugu, egitasmotxikiak sortuz. Horretarako,2015-2016 ikasturtean bi pro -iektu jarri genituen martxan:BiziBusa eta HaziOn. BiziBusaproiektuak umeak eskolarabizikletaz eramaten ditu. Etahonek helburu pedagogikozehatzak ditu: umeak autoengehiegizko erabileraz etahauen kutsaduraz ohartzea,haien ingurugiro gertukoenaezagutzea eta zaintzea, eta,

batez ere, autonomo izatenikastea. Bestetik, HaziOn pro -iektuarekin, Yoga eskoletaraeramaten dugu. Hezkuntza ko -munitatearen hezitzaile guzti -ak Yogan trebatzen ditugu,gero haiek egunerokoan ume -ekin txertatzeko.

Zergatik animatu zineten‘Tratu Onen Mapa’ prozesuanparte hartzera?Ba lehenik eta behin, Arre-manitz Kooperatibaren eta Bi-ziOnen helburuak oso pare-tsuak direlako; bakoitza bereesparrutik, baina argi dagobiok gure lanari helmugaberdina markatzen diogula:Ondo bizitzea! Hortik gureerabakia, Tratu Onen Mapanparte hartzeko; Hernani hobebaten alde egitea delako.

Zuen ustez, eta Tratu Oneidagokienez, zer indartubehar da Hernani mailan? Gure ustez, lehentasuna, jen-dearen kontzientziazioa da.Arestian aipatu dugun bezala,gure bizi ohituretan eta egu-neroko praktiketan aldaketaurgentea behar dugu; eta ho-rretarako, Hernaniko herri-tarren pentsakeran eta ekite-koan aldaketa txikiak beha-rrezkoak dira.

Herrian daukaguna baloratzealdera, zeintzuk dira egundauden praktika onak? Egun, herri mailan, elkarteasko dago ondo bizitzearen al-darria norbere esparrutik lan-tzen duena. Hernanin inguru-giroa, giza harreman osasun-tsuak, kultura kolektiboa, des-hazkundea, ekonomia soziala,bizitzaren jasangarritasunaeta beste hainbat gai lantzendituzten eragileak lanean dau-de jada. Beraz, egiten direnekintza guztiak dira lagun-garriak herri hobe baten aldeegiteko.

Nola irudikatzen duzuedenontzako ona izango denTratu Onen herri amestuhori?Guk Tratu Onen Herria, herrixume eta balioetan oinarrituadagoena bezala irudikatzendugu. Oinezkoentzako herriaizango dena, umeak kaleetanjolastea ahalbidetuko duena,kutsadura gutxituko duena…Horregatik, herriko eragileakTratu Onen Mapan parte har-tzera animatzen ditugu. Denonherri hau Tratu Onen Herriabilakatu behar dugulako! yy

Askotan besteen berdinak izatensaiatzen gara. Zer egin genezakekopiak izateari uzteko?Bakoitzak bere nortasuna diseinatu.

Txintxetak ipurdian bezala da...Presa. Ikasi behar dugu lasai bizitzen.

Txuri beltzean edo koloretan?Koloretan. Txuri beltza ere dotorea da.

Zerk ematen dio kolorea bizitzari?Maitasunak, laguntasunak, eta zin-tzotasunak. Zurekin eta besteekin.

Maitasun mezu bat post-it batean..MAITE ZAITUT, handiz jarrita.

Arkatza edo boligrafoa?Biak gustatzen zaizkit asko.

Zeni aterako zenioke puntatxorroskiloarekin?Besteen kritika destruktiboei, bizka-rretik gaizki esaka ibiltzeari.

Erotismoan, zer azpimarratukozenuke fosforitoz?Pertsonak, bakoitzak nahi duena,gogoa duena, errespetuz. Modakjarraitu gabe. Libre izan, libre bizi.

Word, jpeg, pdf,... zein formatutanbizitzen da hobe?Bikotearekin eta familian baina libre.

Gustuko momentua zure lanean?Hamaiketakoa: pintxoa eta sagardoa.

Emakumeok zein paper jokatzendugu gizartearen aldaketan?Izugarrizko papera dugu kalean,etxean, familian. Asko aldatu beha-

rra dago. Orain ez ote gara mo-rroiak? Objektuak?

PLAZERREN PUTZUAZer egiten duzu plazer hutsagatik?Maitasuna.

Izozkia, zein zaporetakoa?Txokolatezkoa.

Idatzi nahiko zenukeen liburua...Nire arbasoen historia, bitxikeriak,argazkiak... biltzen dituen liburua.

Udako gau zoro baterako abestia?Esne beltza: ‘Gogoak’.

Goiz jaikitzeak merezi duen plana?Mendira buelta bat ematea, ahalbada, leku berriak ezagutzera.

Usain bat...Mendiko krabelina. Pasada bat da.

Enkantua duen txoko bat?Nafarroan, Erratzu herrian,Xorroxin ur-jauzia.

Berreskuratzear duzun desio bat?Globoan hegan egin. Buelta bat.

Kalean, gau giroan ikustekopelikula bat?‘La cena de los idiotas’.

SEX-ESALDIA BUKATU...Desioa paperontzira doa...Eguneroko monotoniak eramatenzaituenean.

Sexuketan ordu bakar batean...Goxo goxo.

Zaindu maite duzun hori, zaindu...Ezazu galtzeko arriskuan egongobalitz bezala.

Hamar urte barru... Epe motzeko planak egiten ditut!

Nola esan...? Haserre zaudela haserretu gabe?

Tatxan! eta orduan... Txirrinak jotzen du eta akabo!

SASIGALDERABezero batek jeloskortasun egoereiaurre egiteko, aholkuren bat?Plax!era joateko. Oso jende jatorradela. yy

“Eguneroko monotoniak desioa akabatzen du”z EROTIKAN PLAX - KANEKO ESNAL KASTRESANA

BiziOn

Marijo Arrieta BiziOneko partaideada, Axun Larburu, Jon Altuna eta Iñaki Zuzarekin batera.

1995etik Urbieta Kopiaken aurkitu dugu Nekane lanean. Maitasuna egiteko modu pila dagoela dio, denaez dela ‘edredoning’. Gorputz osoaren bitartez eta modu askotan adierazi daitekeela eta ohiko bikotearekinere konfiantza eraiki behar dela esan digu; ezezkoak, baiezkoak edo zer nahi dugun komunikatzeko.

Jaio:1962.05.25

Herria:Hernani

Bizitokia:Lasarte

Lanbidea: Kopistegiko langilea

z TRATU ONEN HERRIA- MARIJO ARRIETA

PLAX! Hernaniko udaleko sexu eta bikote aholkularitza da. Aurrez-aurreko doako arreta zerbitzua ematen dugu. Sandiusterri 1 zenbakian dugu bulegoa. Hurrengo saioak:irailak 14an (15:30-18:30) eta irailak 14aan (10:00-13:00). Hitzordua egiteko: 656 544 606(deitu edo bidali whatsapp bat), www.hernani.eus/sexu edo facebook.com/plaxhernani

Arremanitz Kooperatiba, Hernani erotizatzen eta Tratu Onetan murgiltzen

Kaneko, Urbieta kopiaken lanean.

//IV2017-VII-22 larunbataASTIGARRAGA // SANTIO JAIAK 2017

BUKATU da itxaronaldia asti -gartarrentzat! Gaur eguerdian,lanak festari egingo dio bidea,eta Santio jaiak lehertuko dira.Galtzaur elkarteak pregoia ira -kurri eta txupinazoa botatzenduen momentutik, festa giroanagusituko da herrian, bostegunez; Santa Ana eguneraarte, hain justu.

Egun bakoitza bere bere zi -tasunekin, bere ekintza, jolas,

emanaldi, kontzertu edota jan-edanekin, goizetik gauera bizi -tuko dute astigartarrek.

Gaur bertan, Galtzaur elkar -tea omenduko duten egunean,3x3 saskibaloi txapelketa, haureta gazte bazkariak, erraldoieta buruhaundiak mu si ka,antzerki eta zirku ema naldiak,magia, txaranga, soka mu tu rratxikia eta kontzertuak izangodira, jaiak indartsu hasteko! l

ASTIGARRAGA // Egitaraua

Gozamenerako,bost egun haundi!Gaur lehertuko dira Santio jaiak Astigarragan,eta asteazkenera arte nagusituko da festa giroa.

Gaur aterako dira buruhaundiak, ipurdiak berotzera.

GAUR, uztailak 2210:00, XVII. Iker Ruizen oroime-nezko 3x3 Saskibaloi Txapelketa,goiz eta arratsalde, kiroldegian.12:00, Txalapartariak, pregoiaeta jaien hasierako txupinazoa,udaletxeko balkoitik. Galtzaurelkarteak irakurriko du pregoia,bere 35garren urteurrenean, etaalkate txikiekin batera emangodie hasiera jaiei. Ondoren,Astigarragako Erraldoi etaBuruhandiak, Irrintzi konpar -tsakoekin eta Txirriskla elkar-teko txistulariekin kalejiran.14:00, Bazkariak: haur bazkariaForu Plazan, Xaguxarrek anto-latuta; eta Gaztelekuko bazkaria,Joseba Barandiaran plazan.17:00, Fantasia eta Panpinak,musika, antzerkia eta zirkua,Joseba Barandiaran plazan.18:00, Txokolate jatea, ForuPlazan, Xaguxarrek antolatuta.18:30, Gazte Asanbladaren txos-naren irekiera.18:30, Artistas del Gremio txa-rangaren kalejira.19:00, Sokamuturra txikia,Foru Plazan.22:30, Sun magoaren Magicikuskizun haundia, JosebaBarandiaran plazan.23:00-03:00, La Jodedera etaAutobus Magikoa taldeak etaDJ I. Alberro, txosnan.

BIHAR, uztailak 2310:30, Haurrentzako BizikletaIgoera, Joseba Barandiaran pla-zatik abiatuta. 2005-2013 urtee-tan jaiotako haurrentzat; izenaemateko, 09:15etan irteeran.12:00, Haurrentzako jokoak,Joseba Barandiaran plazan:zaku lasterketa, lokotx biltzea,sokatira... 4-11 urtekoentzat.13:30, Sagartu, Oinkari dantzataldearen eta Hika teatroarenikuskizun berria, Joseba Baran -diaran plazan. 17:00, Zezen puzgarrien entzie-rroa haurrentzat, Galtzaurkozubitik hasita (eguraldi txarraeginez gero, Txomiñenen).18:00, Varietetta antzerkia,Gazte Asanbladaren txosnan.18:30, Apar festa, Foru Plazan.19:00, Pasai txaranga.19:30, Hegaluzea eta Gernikakopiperrak parrillan erreta,Joseba Barandiaran plazan.

23:00, La Basu rap kantaria,Joseba Barandiaran plazan.23:00-04:00, Azken Sustraiak,Las Tipex eta Yakolev taldeenkontzertuak, txosnan.00:30-02:00, Kaotiko taldearenkontzertua, Joseba Barandiaranplazan.ETZI, uztailak 2410:00, Euskadiko Toka Txapel -ke ta, Norberto Almandoz plazan.Izenematea, bertan.11:00-13:30, Haur parkea, ikas-tolako atarian: puzgarriak, haurgimnasioa, zezen mekanikoa...11:00-13:30, Gazte parkea,Txomiñene frontoian: bizkor,salto!, enbor zoroak, pendulua...12:00, Trintxerpeko erretiratuenabesbatza, J. Barandiaran plazan.13:00, Astigarragako ErraldoiTxikien kalejira, Txirrisklakotxistulariekin batera.13:30, Trikipoteoa, Gazte Asan -bladaren txosnatik abiatuta.14:00, Erretiratuen bazkaria,Galtzaur elkartean.14:30, Gazte bazkaria, txosnarenkarpan.16:00, Aulki Dantza, txosnan.16:00, Fiesta Imperial bikotea-rekin dantzaldia, NorbertoAlmandoz plazan.17:00, Elektrotxufla txaranga,Gazte Asanbladak antolatuta.17:00-19:30, Haur parkea, ikas-tolako atarian: puzgarriak, haurgimnasioa, zezen mekanikoa...17:00-19:30, Gazte parkea,Txomiñene frontoian: bizkor,salto!, enbor zoroak, pendulua...17:30, Botiltzarra, edate ardu-ratsuaz kalez kaleko ekimena.19:00, Dantza errumaniarrenerakustaldia eta hango hainbatedari eta janariren dastaketa,Joseba Barandiaran plazan.20:30, Zerrien Lirika taldearenkontzertua, txosnan.23:00-04:00, Ascensa Furore,Sardexka eta Stepi taldeen kon -tzertuak, txosnan.23:30-03:00, Kresala taldearekindantzaldia, J. Barandiaran plazan.ASTEARTEA, uztailak 2509:30, Diana berezia, NorbertoAlmandoz musika eskolako etaTxirrisklako txistulariekin.11:00, Meza nagusia, eta ondo-ren, Txirrisklako txistularienemanaldia, Santiomendiko

Donejakue ermitan.12:30, Udalbatzaren SokaDantza, Foru Plazan.13:00, Imperial EleganciaMexicana mariatxia, NorbertoAlmandoz plazatik abiatuta.18:00, Astigar taldearen dantzaerakustaldia, Txomiñenen.19:00, Maialen Akizu eta Xamoabertsolariak, txosnan.19:00, Euskal Herriko izaki mito - logikoen kalejira, Galtzaurkozubitik abiatuta (eguraldi txarraeginez gero, ikastolako atarian).19:30, Santa Ana eguneko ididemako pisaketa, Foru Plazan.23:00-02:00, Oihan Vegarekindisko festa, J. Barandiaran plazan.23:00-03:00, Anai eta Trikidantztaldearekin dantzaldia, txosnan.00:00, Larrain Dantza, ForuPlazatik abiatuta.

ASTEAZKENA, uztailak 2609:30, Iturengo joaldunak etaAstigarragako Estangar trikiti-lariak, kalejiran.11:30, Baserriko tresna egileenerakusketa eta sagardo dasta-keta, Foru Plazan.11:30, Idi demak, Foru Plazan:1.500 kiloko harriaz 20 minutu,lau idi parek: Pagadizabal,Etxetxo, J.M. Elola eta Matxain.12:00, Agin Laburu eta AitorMendiluze bertsolariak, ForuPlazan. Goldeak antolatuta.14:30, Bazkariak: Santa Anakobazkaria Rezola sagardotegian,Goldeak antolatuta; eta Elkar ta -sun Bazkaria txosnan, AndoniOllokiegi musikariak girotua.18:00, Herri kirol jaialdia, ForuPlazan: eskualdeko herrien artekodesafioa, Alazne Etxa bu rua etaIrati Astondoa aizkolariak, etaIdoia Etxeberria harrijasotzailea.18:30, Goazen! Joseba Baran dia -ran plazan. Telesail ospetsukoaktoreen laguntzarekin, dan -tzaldia eta karaoke irekia.19:00, Jimmy Muelles kantau-torea, txosnan.19:00, Trikitilariak, Foru Plazan.20:00, Berriketan, flamenkoaeta txalaparta elkarrekin, AskoaEtxebarrieta La Pulga dantzaria -rekin, J. Barandiaran plazan.22:00-00:00, Rockalean, JosebaBarandiaran plazan.22:30, Zezensuzkoa, JosebaBarandiaran plazan.

//V 2017-VII-22 larunbata ASTIGARRAGA // SANTIO JAIAK 2017

SANTIO jaiak hastera doazen honetan,Astigarragaren desanexioaren 30garrenurteurrena, euskal jakinduria eta ohi -tura zaharrak, kultura... ekarri dituztegogora, Zorione Etxezarraga alkateaketa Udal Gobernu Taldeak, festetakobere agu rrean. Honela dio, idatzi dutentestu osoak:

«Joan den mendean, 1987an, ausart

eta trebea izan zen astiartar talde batekDonostiatik desanexioa lortu zuen. 30urte bete dira aurten astiartar izatekoeta deitzeko eskubidea berreskuratugenuela, Astigarragako herriak berearmarria berreskuratu zuela.

Eta joan den mendean ere, 1955inguruan, Orson Wellsek bere The Landof the Basques laburmetraian aipatu

zuen, besteak beste, Pirinioetako bi alde -etara kantu eta dantza egiten duen herriadela Euskal Herria. XXI. mendeanEuskalduna eta Astigarraga, binomiobanaezina da.

Baina euskaldun izatea ez dabakarrik euskaraz hitz egitea, baizik etagure nagusien jakinduria errespetatzeaeta ohitura zaharrak eguneratzea. Gure

herriko jaien programa ikusita: jauzi,dantza, musika, kanta, kirola eta herrikirola, antzerkia, magia... eta noski!ondo jatea. Argi dago, herri euskaldunabada, hori dugu Astigarraga.

Etxetik plazara, goazen astiartarguztiok gure Santio festak alaikiospatzera! Ehun jauzi, ehun kantu,berrehun irrifar!». l

ASTIGARRAGA // Alkatearen agurra

«Gure herriko jaien programa ikusita, argi dago:herri euskalduna bada, hori dugu Astigarraga»Santio jaiak «alaiki» ospatzera animatu dituzte herritar guztiak, Zorione Etxezarraga alkateak eta Udal GobernuTaldeak: «ehun jauzi, ehun kantu, berrehun irrifar!», aldarrikatu dute, herriko festen atarian.

SANTIO jaiak direla eta, aurten ere ezda trafikoa herrigunetik pasako, jaiekirauten duten bitartean; uztailaren28ra arte izango da hori, zehazki.Horren ordez, urtero bezala, Bide bi tar tepoligonoan barrena bide ra tuko dutetrafiko guztia.

Hortaz, poligonotik sartu beharkodute autobusek ere, eta poligonoanbertan egongo dira bi autobus geltoki,ohiko tokietan, eta bi norantzetan.

Aurreneko geltokia, Portutxokoerrotondatik sartuta, Biurrarena enpre -saren ondoan egongo da kokatuta. Etabigarrena, Lekuederreko errotondareninguruan, poligonoko errepide nagusiaeta Urumea kalea gurutzatzen direnpuntuan izango da.

«Eragozpenak ulertuko dituzue la -koan, aldez aurretik eskerrak emannahi dizkizuegu», adierazi du Udalak,ohar baten bitartez. l

ASTIGARRAGA // Autobusak

Autobus geltokiak poligonoan egongo dira,eta bertatik bideratuko datrafiko guztia ereUrtero bezala, Bidebitartetik sartuko da trafikoa jaietan,eta autobusek bi geltoki izango dituzte bertan. FESTA garaian areagotzen den kezka

da indarkeria sexistarena, eta horreninguruan, adi egoteko deia luzatu dieUdalak, herritar guztiei: «adi egon!Denok batera emakumeenganako era -so sexistak moztu ditzakegu», adierazidu, Moztu! kanpainaren bitartez.

Horretarako, hainbat jarraibidemarkatu ditu Udalak. Hasteko, nabar -mendu du dena ez dela zilegi, «etajaietan, ezetza beti da ezetz».Ondoren, pentsatu eta erabakitzekoeskatu die herritarrei, eta zerbaitgaizki doala sentitzen badute, ekiteko:

«zuk bakarrik dakizu zer duzungustuko, zerk gogaitzen zaituen etazerk erasotu; erabakia zeurea da!».

Erasorik ez onartzeko eskatu diete,«emakumea zein gizonezkoa bazara»;eta laguntza behar izanez gero, bi tele -fono gogorarazi dituzte: Larrial di ena112; eta Udaltzaingoarena 943 33 52 30.

Baina erasoa jasotzen dutenei ba -ka rrik ez, erasoren bat ikusten duteneiere egin diete deia, ekiteko: «erantzun,arbuiatu eta lagundu. Eraso matxistabat ikusten baduzu, ez geratu albo ba -te ra, zure laguntza garrantzitsua da». l

ASTIGARRAGA // Berdintasuna

‘Moztu!’ kanpaina, eraso sexistak saihestekoSantio jaietan Emakumeenganako eraso sexistak mozteko deia luzatudiete herritar guztiei: «denok batera egin dezakegu».

//VI2017-VII-22 larunbataASTIGARRAGA // SANTIO JAIAK 2017

GALTZAUR elkartea aukeratu duteaurten, Santio jaietan pregoia irakurrieta txupinazoa botatzeko. Zer sentipensortzen dizkizue horrek?Ilusioa egin digu, noski. Berezia da urtehau, gainera, eman diren zirkustan tzi -engatik: Astigarragaren desanexioatik30 urte bete dira, eta Galtzaur elkartea -ren inauguraziotik 35 urte.

Honek, herriaren batasuna sentia -raz ten digu. Gazteen eta adinekoenarteko elkarbizitza, nahiko berezkoa daAstigarragan, eta horrek erakusten duherria batuta dagoela. Beraz, politaizango da txupinazoa botatzea, noski.Arrautzak botatzen ez badizkigute,behintzat... (barrez).

Aurten eskatu duguna da, pregoia bihizkuntzatan izatea: gaztela niaz etaeuskeraz irakurriko dugu guk biok,bakoitzak hizkuntza batean. Izan ere,herrialde askotako jendea dago hemen,eta garrantzitsua da guztiok elkarulertzea. Hala ere, garrantzitsua da,baita ere, euskeraz ulertu ahal izateaguztiok. Eta horregatik, guk ere emangoditugu pausoak, Galtzaurren bertan.Programa bat jarriko dugu martxan,euskera pixka bat ikasten hasteko edogenekiena berreskuratzeko.

Esanahi berezia izango duGaltzaurrentzat, txupinazoak?Uste dugu baietz. Askok ez zuten ima -jinatu ere egingo, jubilatuek txupinazoabota genezakeenik. Baina zergatik ez?Jendeak ez du esperoko, eta harritukodira pixka bat. Hala ere, badira gazteasko, gustora egiten dituztenak ekin -tzak adineko jendearekin. Kontua da,adi nekoek, askotan, ez daukatela moti -bazioa herriko edo elkarteko gauzetaninplikatzeko. Elkarteko bazkide egiten

dira eta kitto, baina partehartze haun -diagoa izan dezaten nahiko genuke.

Adinekoekin elkarbizi izan dutengazteak dira saiakera gehien egitendutenak, adinekook parte hartzekoherriko ekintza desberdinetan.

Zuek biok irakurriko duzue pregoia,beraz. Zer transmititu nahi duzue?Gogora ekarri nahi ditugu bi urteurrenberezi horiek: Astigarragaren desane -xio aren 30 urteak, eta Galtzaur elkar -tearen inaugurazioaren 35 urteak. Etabestalde, zoriondu nahi ditugu komer -tzioak eta elkarteak, egindako bidea ga -

tik, onena opa beraiei, eta esan esperodugula bide beretik jarraitzea; ahal denheinean, gainera, elkarrekiko adiski de -tasun haundiagoarekin.

Txupinazoa zuek botatzea,astigartarren omenaldi bat da Galtzaur elkarteari...Ez genioke omenaldia deituko. Iru -ditzen zaigu, gehiago dela gu, Galtzaurelkartea eta jubilatuak, Astigarragareneta Santio jaien parte sentiaraztea.Beste guztiekin batera parte hartudezagun nahi izatea. Hitz gutxitanesanda, herria sentitzen gara.

Beraz, baloratuta sentitzen zareteherrian.Bai, baloratuta sentitzen gara, sentitzendugu beharrezkoa den kolektibo batgarela. Hala izango ez balitz, Galtzaurez litzateke existituko.

Esan bezala, 35 urte dira Galtzaurelkartea sortu zela. Zer dakizue zuek,elkartearen sorrerari buruz?Guk askorik ez dakigu, dokumentuetanjasota dagoenetik harago. 1982ko uztai -laren 16an inauguratu zuten, arratsal -deko 19:00etan Astigarragako Batzo -kiaren aretoan, jubilatuen kluba zena.

ASTIGARRAGA // Galtzaur jubilatuen elkartea

«Txupinazoa botatzeko aukerarekin, herriareneta Santio jaien parte sentiarazi gaituzte»Egun berezia izango da gaurkoa, Galtzaur elkarteko jubilatuentzat: Santio jaien hasierako pregoia irakurri, eta txupinazoa botako dute, udaletxeko balkoitik, eguerdiko 12:00etan. Eta are bereziagoa izango da, «aurten eman direnzirkustantziengatik», Emilio Adan Camino eta Elvira Arangoya Imaz elkarteko zuzendaritzako kideek Kronikari kontatudiotenez: Astigarragaren desanexioaren 30garren urteurrena, eta Galtzaur elkartearen 35garrena.

Kartetan edo solasean aritzeko elkartzen dira jubilatuak egoitzan, besteak beste.

//VII 2017-VII-22 larunbata ASTIGARRAGA // SANTIO JAIAK 2017

Victor Maizcurrena Aguirrezabala izanzen aurreneko presidentea, eta ordutikbeste asko izan dira. Guk dagoenekobost urte daramazkigu.

Batzokian bertan elkartu zirenhasieran, eta gero kultur etxera mugituzen Galtzaur. Eta 2003ko martxoaninauguratu zuen Eli Laburuk, ordukoalkateak, gaur egun Galtzaur elkar te a -ren egoitza dena.

Gu gazteagoak ginen, elkartea sortuzen garaian, eta ez genuen gertutik biziizan. Eta garai hartan elkarteko kideziren gehienak, dagoeneko ez daudegure artean. Anekdota eta istorio gutxiezagutzen ditugu, beraz.

Zuek hasi zinetenetik gaur arte, zeineboluzio izan du elkarteak?Hori ez genuke guk esan beharko,gainerakoek baloratuko dute… Bainaentzun dugunagatik, hobera egin duelkarteak, eta ez gutxi. Eta horren frogada, zuzendaritza taldea aldatzekogaraia iristen dela, eta inork ez digulaerreleboa hartu nahi, guk jarraitzeanahi dutela. Jarraipena daukagu, berazgauzak ez dira gaizki joan.

Egoitzako bazkideen jokabidean edoizaeran, bestalde, izan da aldaketarik.Garai batekoak, ez dut esango egoi -tzaren adiktuak zirela, baina bai osofinkoak Galtzaurren, asko inplikatzenziren eta denbora asko ematen zutenegoitzan. Oraingoak, berriz, gutxiagoinplikatzen dira; irteeretara eta horrela -koetara animatzen dira, baina egoitzanez dute hainbeste parte hartzen. Osogutxi etortzen dira egoitzara. Heinbatean, lotsa daukatelako gauzak egi te -ko, orain txupinazoarekin bezala. Aizu,ba herrikoak gara gu ere, zergatik ezdugu egingo? Hemen gaudela erakutsibehar dugu, ahal dugun gehiena.

Momentu honetan, 332 bazkide garaGaltzaurren. Eta badira jubilatuak he -rrian, ez direnak Galtzaurren sartzen,lotsagatik. Kopurua mantendu egitenda, batzuk hil egiten diren heinean,bazkide berriak ere sartzen direlako;baina pixkanaka beherako joera dauka,beharbada.

Eta zenbat bazkide izan dituGaltzaurrek, 35 urteko historian?Ba hori jakiterik ez daukagu. Izan ere,garai batzuetan ez dira gauza batzukbehar bezala egin, eta gertatu da,bazkide bat hiltzen zenean, zerrendatikezabatu eta bere zenbakia bazkide berribati ematen ziotela. Beraz, horrela ez

daukagu jakiterik, zenbat izan direnguztira. Saiatu izan gara kontuak ate -ratzen, eta 350 bazkide baino gehiagoez dira inoiz egon. Guztira, berriz,oraintxe 915 bazkide daude kontabili -zatuta, baina esandakoa, batzuk ez diraagertzen, ezabatu egin zituztelako;Victor Maizcurrena aurreneko presi -dentea bera, adibidez, ez da agertzen.Beraz, izan litezke 1.000 bazkide bainogehiago Galtzaurren historian, bainaezin dugu ziur esan.

Badira hamar urte inguru, zuekbazkide bezala sartu zinetela. Nolaikusten zenuten elkartea kanpotik?Aisialdirako elkarte bat bezala perzi bi -tzen genuen Galtzaur, eta hori da bereizaera, hain zuzen ere. Oraingoek ezdakit nola ikusten duten, baina egia da,ekintzetan parte hartzen dutenak, iabeti direla berdinak.

Nolako ekintzak antolatzen dituzue?Gauza asko egiten ditugu: eskulantailerrak, dibertitzeko jokoak, martxaerregulatuak, irteerak, bazkariak, 80urtekoei omenaldia, Santo Tomaseguneko txistorrada… Ekintza batzue -tan, luntxa ere jarri izan dugu, jendea

erakartzeko. Eta proiektu ezberdinakere badauzkagu: memoriarekin lotuta kobat, edota euskera ikasteko edo berres -kuratzeko beste bat, adibidez.

Eta Santioak, nola ospatzen dituzue?Zer egiten duzue?Azkeneko urteotan, Xaguxarreko gazte -txoentzat igelaren jokoa antolatu izandugu, eta gero luntxa prestatzen diegu.Aurten ez dugu egingo, dagoenekoudalekuak bukatuta izango dituztelako,eta egoitzako obren pendiente geun de -lako oraindik. Oso positiboa izaten daigelarena, haurrak gogotsu etortzendira. Eta berdin musika eskolakoaketorri izan direnean, adibidez. Gu osopartehartzaileak gara, ahal dugunneurrian.

Antolatzen ditugun jolasak ere ezditugu izango aurten, obren kontua ga -tik. Bai egingo duguna da, urterokoherri bazkaria, egoitzan bertan; etakoru bat ere ekarriko dugu, Trintxer pe -ko pentsiodunen elkarteko abesbatza,hain justu.

Egoitzako obrak aipatu dituzue.2016ko aurrekontu partehartzaileetanaukeratu zen Galtzaurren egoitza

hobetzea. Zertan da?Urtarriletik dator kontua, orduan ezzekiten obrak noiz hasiko ziren ere. Etagero, esan ziguten ekainean hastekoakzirela obrak. Eta horrek suposatzenzuen, arazo bat geneukala Santiojaietan bazkaria egiteko. Izan ere, esanziguten herrian bertan ez zegoela bestetokirik bazkaria egiteko, beste ekintzabatzuk zeudelako; eta kanpora joateaez zitzaigun egokia iruditzen, nahiagogenuen herrian bertan egin, denakhemen egoteko. Horregatik, eskatugenuen obrak atzeratzea, eta abuztuanhastea. Beraz, datorren hilean hasikodira, eta espero dugu irailaren hasie -rarako edo erdialderako egongo direlabukatuta. Izan ere, gu irailean martxanjarri behar gara berriro.

Zein izango dira hobekuntza horiek?Aurrekontu partehartzaileetan aukera -tua izan zenean, Udalarekin bilera bategin genuen, adosteko zein hobekuntzabehar genituen. Horrela, batetik, zer bi -tzuak areagotuko dira; besteak beste,ezintasunen bat dutenei mugikorta -suna eta irisgarritasuna errazteko.Bestetik, sukaldea berrituko da, gasbidezkoa jarriz eta itxura berria emanezeta osatuz, mostradorea aldatuta etahozkailua jarrita, adibidez. Leihoak erealdatuko dituzte, oraingoekin hotza etaberoa asko sartzen direlako. Eta hortikaurrera, pintatu ere egingo dute, etahorrelako lan txikiagoak.

Eta hobekuntza horietatik harago, zer gehiago behar du Galtzaurrek,hazten jarraitzeko?Batez ere, jendea gehiago inplikatzea,kolaborazio haundiagoa izatea bazki -deen aldetik. l

Elvira eta Emilio, Galtzaurren egoitzako sarreran.

1982ko uztailaren 16aninauguratu zuten, orduanjubilatuen kluba deituzutena, AstigarragakoBatzokiaren aretoan.

«35 urte hauetan, 1.000bazkide baino gehiagoizango zituen Galtzaurrek,baina ezin dugu ziur esan».

//VIII2017-VII-22 larunbataASTIGARRAGA // SANTIO JAIAK 2017

URTERO bezala, jaiak iristeko presazedo, Astigarragako Herri Krosa jokatuzen herrian, aurreko larunbatean. Eta50 korrikalari izan ziren aurtengoan,beroari aurre egin eta 7,3 kilometrokoibilbidea osatu zutenak. Baita azkarosatu ere! Ordu erdi besterik ez zuen

behar izan Victor Madejon irundarrak,eta 35 minutu pasatxo, Marion Arriaranhendaiar gazteak.

Eta azkar asko ibili ziren, parte hartuzuten hamabi astigartarrak ere. Sei ga -rren izan zen Iker Martinez, eta bede ra -tzigarren Iraitz Mujika. l

ASTIGARRAGA // Astigarragako Herri Krosa

Madejonek eta Arriaranek hartu zieten aurrea Santioei!Azkarrenak izan ziren Astigarragako Herri Krosean,Victor Madejon irundarra eta Marion Arriaran hendaiarra.Fin ibili ziren, parte hartu zuten hamabi astigartarrak ere,eta seigarren postuan sailkatu zen Iker Martinez, herritaronena, Iraitz Mujikari minutu exkaxeko aldea aterata.

ASTIGARRAGAKO HERRI KROSA 2017

1. Victor Madejon Sanchez (Irun) 30:092. Iñigo Tumas Legorburu (Hondarribia) 30:183. Imanol Molinero Mendiguren (Oñati) 30:254. Richard Rivera Arguilea (Lezo) 30:275. Jon Alberdi Zulaika (Azkoitia) 31:106. Iker Martinez Arza (Astigarraga) 31:287. Felipe Mitxelena Erize (Oiartzun) 31:478. Mitxel Cuadrado De La Fuente (Ordizia) 32:079. Iraitz Mujika Imaz (Astigarraga) 32:2410. Mikel Arsuaga Albeniz (Billabona) 32:4411. Iñaki Legorburu Royo (Astigarraga) 32:5112. Juan Mari Errazkin Oliden (Oiartzun) 33:3813. Javier Seijo Piedrafita (Astigarraga) 33:4214. Xabi Pagola Jauregui (Berrobi) 33:4415. Josu Arregi Formentin (Andoain) 33:4716. Eneko Lorenzo Betelu (Irun) 33:5517. Xabier Merino Eguiazabal (Anoeta) 34:0718. Asier Basarte (Ordizia) 34:2219. Ion Oiartzun Etxeberria (Astigarraga) 34:3120. Antton Arruti Tomasena (Andoain) 34:3221. Mateo Gonzalez Etxarri (Irun) 34:3322. Alen Garcia Garrido (Astigarraga) 35:1123. Marion Arriaran Izaguirre (Hendaia) 35:3924. Marcos Arriaran Rodriguez (Hendaia) 35:40

25. Jexus Orbegozo Ibarguren (Orereta) 35:4126. Elena Santervas Ormaechea (Urnieta) 35:5327. Beatriz Moreno Moreno (Trapagaran) 36:2528. Pedro Seco Pilar (San Sebastian) 36:3229. Emiliano Martin Moro (Donostia) 36:3530. Ainize Mitxelena Erice (Oiartzun) 36:3831. Ion Varela Bienzobas (Donostia) 36:5132. Garikoitz Olazabal Bello (Donostia) 36:5233. Fran Rivero Beristain (Astigarraga) 36:5434. Eñaut Muxika Lasagabaster (Astigarraga) 36:5535. Ana Ruiperez Canuto (Irun) 36:5736. Marce Rostro Valle (Legorreta) 37:1337. Urko Torre Gurutzealde (Astigarraga) 37:3038. Montse Garmendia Varela (Hondarribia) 37:3839. Juan Carlos Larrarte Arbelaiz (Irun) 38:0640. Gabriel Plaza Campos (Irun) 38:2141. Mertxe Casas Sanchez (Orereta) 38:3242. Angela Gonzalez Cano (Irun) 38:5743. Aimar Arzadun Saizar (Astigarraga) 39:0744. Mari Jose Hernandez Caro (Irun) 39:4845. Jon Arzallus Goñi (Astigarraga) 39:4946. Miguel Gonzalez Caballero (Astigarraga) 39:5047. Susana Arrese Murguzur (Oñati) 43:1748. Isabel Idigoras Pascual (Donostia) 43:1849. Peio Fadrique Fadrique (Lasarte-Oria) 43:4850. Idoia Esnaola Agesta (Urnieta) 43:49Iraitz Mujika hiru itzulietako bigarrena bukatzen, eta Iker Martinez atzean.

Bide zailenetan gora eta behera ibili ziren partehartzaileak.

ASTIGARRAGA // Astigarragako Trial Txapelketa ASTIGARRAGA // Bizikleta igoera

Haurrentzako bizikletaigoera, bihar goizeanGoizeko 10:30etatik aurrera, bueltaxkaezberdinak egingo dituzte, adinaren arabera.

BERTAN behera geratu zenazkenean, helduentzako San -tio mendira Kronoigoera; bainahaurrentzako bai, antolatu dubizikleta igoera bat, bihar goi -zerako, Astigarragako Txirrin -dulari Taldeak. Joseba Baran -diaran plazan jarri dute hi tzor - dua, 10:30etan, Haurren Bizi -

kleta Igoera egiteko, eta ber -tan eman ahal izango duteizena, 09:15etatik aurrera, 4eta 12 urte bitarteko haurrek.

Adinaren arabera banatuta,bueltaxka ezberdinak egingodituzte, eta bukatzen dute ne -an, 12:00ak aldera, zozketa etajolasak egingo dituzte. l

Muturrera eramanzuten bere abilezia,37 motoristakAurreko igandean jokatu zutenZarkumendegin, AstigarragakoTrial Txapelketaren 12garren edi-zioa. 37 motoristak hartu zutenparte, eta bere onena erakutsibehar izan zuten, bere abileziaguztiak muturrera eraman, pres-tatu zieten zirkuitu zailean. MikelLertxundi izan zen onena TR4kategorian; Oscar GaldeanoTR3an; Diego Urreta TR2an;Borja Busto TR1ean; eta AimarAlbisua jubeniletan. yy

//IX 2017-VII-22 larunbata ARANO // SANTIO JAIAK 2017

GOIZEKO 11:00ak ez dira izanen oraindik,laurden gutxi akaso, aranoarrek eskuartean daukatena utzi, handik etahemendik gerturatu, eta Udaletxearenaurrean biltzen hasten direnean.

Uztailaren bukaera gerturatzen arida, eta hori festa giroaren sinonimo daAranon. Gaur lehertuko dira Santiojaiak, itxaferoak zeruan eginen dueneztandarekin batera!

Arkume jate herrikoia, jaien estreinako eguneanBaina itxaferoa bota aurretik hasikodira prestatzen, goizean goiz, urterokozita nagusietako bat. Gaur eginen dutearkume jate herrikoia, jaien estreinakoegunean. Zazpigarren edizioa izanen daaurtengoa, 14:00etan hasita, eta arkumegoxoaz gozatuo dute 200 pertsonek, 180heldu eta 20 umeek. Bazkal ondorea,gainera, Andoni fenomenuak girotukodu, musikarekin.

Biharkoan ere, izanen dituzte zitabereziak. Aurrena, pilota partiduakjokatuko dituzte gaztetxoek. Ondoren,feria paratuko dute, urtero bezala,frontoiko karpan; eta ez du huts eginen,ezta ere, patata tortilla lehiaketak.

Txokolate beroa izanen dute arra -tsaldea goxatzeko merienda, aziendenaurrean ibiltzeko gero.

Mural margoketarekin hasiko duteastelehena, umeentzako jolasekin etaherri afariarekin borobilduko dutena.Norberak eraman beharko du jatekoaeta edatekoa, baina giroa eta musika,Joxe Elortza eta Iñaki Larrañaga triki ti -lariek jarriko dute.

Eta egun nagusia, Santio eguna,asteartearekin tokatu da aurten, bainabeti bezain betea dator! l

ARANO // Egitaraua

Betiko berezitasun, betiko gozagarri,Santio jaiek diete, aranoarrei ekarri!Ohiko ekintzak izanendituzte oinarri, aurtengoSantio jaiek ere; hain justu,Aranoko festak hain bereziegiten dituzten zita horiek:arkume jatea, feria, tortillalehiaketa, aziendak...Gaur bertan hasi eta Santioegunera arte, izanen dutezerekin gozatu.

Jaiak hasteko irrikaz segiko diote aranoarrek itxaferoari, noiz lehertuko zain!

GAUR, uztailak 22Goizean, Arkumea erretzen jarriko duteplazan.11:00, Festei hasiera emango dien itxa-feroa botako dute, Udaletxeko balkoitik.11:30, Hamaiketakoa, jubilatuentzat.14:00, VI. Arkume jate herrikoia. Andonifenomenuaren musikak girotuko dubazkal ondorea.

BIHAR, uztailak 2311:30, Pilotari txikien arteko partiduak,frontoian.12:00, Feria eta urteroko patata tortillalehiaketa.17:00, Txokolatada.18:00, Arno ganadutegiko aziendak.

ETZI, uztailak 2411:00, Mural margoketa.

17:00, Umeentzako jolasak.21:00, Herri afaria, norberak eraman-dakoarekin, Joxe Elortza eta IñakiLarrañaga trikitilariekin.

ASTEARTEA, uztailak 2512:00, Arano eta Goizuetaren artekoohiko pilota partidua. Aranotik Huizieta Lizeaga, eta Goizuetatik Salaberriaeta Apezetxea.17:30, Aizkora apustua: Aizarnako LuisTxapartegi eta Ezkurrako MoisesGogortza, eta Errezilgo Arria V etaAranoko Xauxar baserriko Joseba Izeta.19:00, Bertso saioa: Maialen Lujanbio,Unai Agirre, Eneko Lazkoz eta JexuxMari Irazu.

*Mezak: gaur eta asteartean, Santioegunean, goizeko 10:00etan.

Gaur izanen da arkumejate herrikoia, eta Andonifenomenuaren musikakalaituko die bazkalondorea, bertaratuei.

//X2017-VII-22 larunbataARANO // SANTIO JAIAK 2017

16GARRENEZ jokatu dute aurten, Ara -noko Pala Txapelketa; eta hilaren 16an,aurreko igandean, jokatu zituzten finalhaundiak, eta 3garren eta 4garrenpostuak erabakitzeko partiduak.

Txapelketa luzea, gogorra eta ber din -dua jokatu ondoren, zortzi bikote iritsiziren egun haundira, zerbait jokoanzutela. Eta erakutsi zuten, ez zizkiotelakontrarioari gauzak erraz jarriko. Laupartiduetatik bi, hala ere, 10 tantorenaldearekin erabaki ziren; baina bestebiak, estu askoak izan ziren!

Denetan estuena, mutiletan 3garreneta 4garren postuetarako jokatu zutenaizan zen. 21na berdindu zuten, eta Gel -bentzu eta Mitxelenak lortu zuten azke -neko tanto hori, Kerejeta eta Legarretakosatutako bikotearen aurrean.

Nesketan, berriz, Naroak eta Teje -dorrek eskuratu zuten ohorezko 3garrenpostu hori, espero baina erosoago. 22-12nagusitu ziren, Arantxa eta Amaiarenkontrako lehian.

Baina ikusmin haundiena, segidanjokatu ziren bi partiduek eragin zuten; bi

finalek, hain zuzen ere. Eta alderantzizgertatu zen, kasu horretan.

Nesken txapelketako finala izan zenestua, eta lau tantoren aldearekinirabazi zuten Eider eta Emerenek, 22-18,Garbiñe eta Axpiren kontrakoa.

Mutiletan, berriz, nagusi izan zirenRuiz eta Zubimendi, iazko laugarrenak,22-12 irabazita Loidi eta Amasi; aurrekourtean bezala, txapela janzteko atariangeratu zirenei.

Eider eta Emeren, eta Ruiz eta Zubi -mendi dira, beraz, txapeldun berriak! l

ARANO // Aranoko Pala Txapelketa

Eider eta Emeren, eta Ruiz eta Zubimendi,palako txapeldun haundiak Aranon!Aurreko asteburuan jokatuzituzten, Aranoko PalaTxapelketako finalak, etabaita 3garren eta 4garrenpostuak erabakitzeko partiduak ere. Aldearekinnagusitu ziren Ruiz etaZubimendi, eta estuagoaizan zen finala nesketan.

ARANO // Santio eguna

Aizkolari eta bertsolariak protagonistaaurten ere, jaietako egun nagusianAsteartearekin tokatu da aurten, Aranoko jaietako egun nagusia, Santio eguna. Eta aurten ere, aizkora apustua etabertsolariak izanen dira, giroa jarriko dutenak, arratsaldean. Goizean ere ez da bizigarririk faltako: Arano etaGoizuetaren arteko esku pilota partidua izanen da, frontoian.

Aizkora apustua izanen du Joseba Izeta aranoarrak.

GAINBEHERARIK ez dute izanen Santiojaiek, gaur hasi eta asteartera bitarte.Azkeneko eguna izanen baita aurten,jaietako egun nagusia: Santio eguna.

Asteartearekin tokatu da aurten,baina ohiko ekintzei eutsiko dietearanoarrek. Goizean, esku pilotak jarrikodu saltsa, frontoian. Izan ere, Arano etaGoizuetaren arteko lehia izanen da, laupilotari gazterekin: Huizi eta Lizeagaariko dira Aranoren alde jokoan, etaSalaberria eta Apezetxea izanen diragoizuetarren ordezkari. Bi herrietakozein nagusituko da aurten?

Eta arratsaldean, hutsik ez duteeginen aizkolari eta bertsolariek. Aizkoraapustua izanen da aurrena, herrian eza -gunak diren lau aizkolarirekin: Aizar na -ko Luis Txapartegi eta Ezkurrako Moi sesGogortza, Errezilgo Arria V eta Ara no koXauxar baserriko Joseba Izetaren kontra.

Eta segidan, bertsolarien bueltanbilduko dira aranoarrak. Lau bertsolarihaundik piztuko dituzte bertaratuenbarre algarak: Maialen Lujanbiok, UnaiAgirrek, Eneko Lazkozek eta Jexux MariIrazuk. Hori izanen da jaietako azkenekogozagarria, baina luze joko dute poteoaketa solasaldiek gero, ziur! l

Aurten ere ariko dira Santio eguneko bertso saioan, MaialenLujanbio (argazkian kantari) eta Unai Agirre (eserita).

// 15 2017-VII-22 larunbata URUMEA

Munduko txoko guztietarabidaiak taldean, Lasartetik

MOTA guztietako bidaiak antolatzen ditu Lasarteko NoaoaBidaiak agentziak; eta horien artean, bereziak izaten dirataldeka antolatzen dituztenak. Munduko txoko guztietaraegiten dituzte bidaiak, eta taldearekin, beti joaten diraNoaoako kideak, laguntzaile bezala. Noaoaren ia zazpiurteko ibilbidean, 200 bidaiari baino gehiago lagundudituzte, eta milaka kilometro egin elkarrekin.

Oso bidaia erakargarriak izaten dira, toki zoragarriakbisitatuz, kultura berriak ezagutuz, gastronomia ezberdi-nak dastatuz... Eta nola ez, bidaia erosoak izaten dira, dis-frutatzea baita garrantzitsuena!

Aurten, Estatu Batuetako mendebaldeko kosta bisitatudute maiatzean (argazkian), Baltikoko hiriburuetara kruze -roan abiatuko dira gaur, Mauricio irletara irailean doaz, etaNew Yorkera abenduko zubian. Plazaren bat gera tzen da...Dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea, datorrenurteko bidaietan! Kubara kruzeroa, Kenia... yy

Taldeko bidaiak antolatzen ditu Noaoak, etalaguntzaile bezala joaten dira.

z NOAOA BIDAIAKPUBLIERREPORTAJEA

Noaoa BidaiakHipodromo Etorbidea 10, Lasarte

Telf: 943 37 36 13 www.noaoa.eus

ASTEAZKENEAN bildu zen Asti -ga rragako plenoa, eta lantzekozeuzkaten puntu guztiak onartuzituzten. Eta puntu bat gehi a gotxertatzea ere onartu zen, gaiordenari heldu aurretik, Zar ku - mendegiko zabalpenari buruz-koa; lehiaketaren behin behi-neko onarpena atzera bota, etaenpresekin hitz egin ondorenberriz onartzea. EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EHBildu bost abstentzioekin (zine-gotzi bat ez zen plenoan izan)onartu zen puntua.

Boto banaketa berarekinonartu zen kreditu aldaketabat egitea, 523.996,03 eurokoa.Andoni Gartzia EH Bildukobozeramaileak azaldu zuenberaien abstentzioa: «plenoakonartu zuen kontuhartzailea-ren proposamena, kreditu horiez txertatzekoa, proiektu ba tzu - en zenbatekoak ezagutu arte.Eta abstenituko gara, nahiz etajaso diren proiektuekin adosegon, beste proiektu garran -tzitsu batzuk falta direlako».Eta modu berean, azaldu zuenez daudela ados herrian hiru

radar jartzearekin, gehiegizkoabiaduraren arazoa konpon -tzeko beste aukera batzuk dau-delako. Zorione Etxezarragaalkateak erantzun zion, Udal -tzaingoaren txosten bat jasodutela hori proposatuz, etaaintzat hartu dutela.

Boto banaketa izan zen,tokiko garapenerako batzordekudeatzaileko ordezkoak izen-datzerakoan ere: Nerea Zus be -rro eta Jon Arregi izango diraordezkoak. Kontra bozkatu zuenEH Bilduk, «alderdi bozkatuenaizanda, ordezkaririk ez dauka-gulako bertan».

Bost puntu, aho batezAldiz, aho batez onartu zituenbost puntu, asteazkeneko ple-noak: 2016ko Kontu Orokorra;udal ordainsarien urteko %1ekoigoera; Astigarragako parroki a -rekin lankidetza hitzarmenaeta usufruktu kontratua sina -tzea; Gipuzkoako Foru Al dun di -a rekin hitzarmena, infor ma -zioa elkarri uzteko; Uru meakaleko 6 eta 10 zenbakietan,alokairu sozialeko sei etxebizi -

tza zozketatzeko oinarriak; etaSantiomendiko natur eskolaeta aterpeko kontratua luza -tzea, Sasoi Sport enpresarekin.

EH Bilduk aurkeztutakomozioa onartu zuten azkenik,adieraziz neurrigabekoa delaAltsasuko gazteei eskatu zaienzigorra, eta Udalak erabatekodesadostasuna eta bere kezkaerakutsiz. Kontra bozkatu zuenPSE-EEk, «gertaerak oso larri ak»izan zirelako, eta alde EAJk,«gertatu zena larria izan arren,desproportzionatuak direlakozigor eskaerak».

Galderen puntuan, Gartziakaipatu zuen, besteak beste, ja -kin dutela «monjen konbentuahustutzera dijoazela, eta Udalabertan izan dela, eraiki na esku -ratzeko interesa azal duz». Etxe -zarragak erantzun zion, alkategisa deitu zutela monjek, agurraemateko, baina hortik aurrera,momentuz ez dagoela ezer:«nondik jakin du zue intereshorren berri? Kamarak jarridi tuzue?». Eta Gar tziak eran -tzun: «oso oker ez gabiltza, horigaldetu duzuenerako». yy

z ASTIGARRAGA UDALA

Asteazkenean landu zituen puntu guztiak onartu zituen plenoak;tartean, EH Bilduk aurkeztutako mozioa, EAJren babesarekin.

Alokairu sozialeko 6 etxebizitzazozketatzeko oinarriak, onartuta

Giro ederrean ibili ziren Milagron, Umore Ona eta Ozenki abesbatzetakoak.

z GOIZUETA AURORAK

Nafarroako AurorenTopaketan gustora,goizuetarrakMilagron izan ziren joan denigandean, Umore Ona abesba -tzako kideak, Hernaniko Ozenkiabesbatzakoekin batera. Nafa -rroako XLI. Auroren Topaketaospatu zuten bertan, eta gustoraasko igaro zuten eguna, kalezkale kantuan zein jan-edanean,eta martxa ederrean! yy

Arga

zkia

: FEL

IX L

OIAR

TE

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Lan-taldea: A. Arbelaitz, A. Moreno, B. Los Arcos, E. Zeberio, I. Goñi, J. Osa, J. Iurramendi, L. Goñi, L. Rekondo eta M. Ramirez de Alda. Egoitza: Larramendi 11(Hernani) % 943 33 08 99 - 688 660 714. Eposta: [email protected],[email protected], [email protected] eta [email protected]. Lege gordailua: SS-400/2014 ISSN: 2341-2976

IRAGARKI MERKEAK

Alokatzeko garaje itxi bila gabiltza, Txantxilla inguruan. Abuztutik aurrera. Deitu: 615 717 337Garaje marra salgai Hernaniko erdialdean. 16m2 ditu. 20.000 € (negoziagarriak)

Deitu: 699 201 77462m2-ko lokala alokagai, Errekaldeko gasolindegiaren ondoan. Deitu: 688 651 438ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak,

persianak... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia,

akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

AZKENEKO lasterketetan eraku -tsitako maila bikaina berretsizuen Donosti Berri taldeak,aurreko asteburuan, Gipuzkoa -ko Taldekako Erlojupeko Txa pel - ketan. Garaipen haundia lortuzuen jubenilen taldeak, UrkoSemperena astigartarra tarte-an zela. Ia 47 kilometro ordukoabiaduran osatu zuen 35 kilo-metroko ibilbidea boskoteak,eta 15 segunduren aldea aterazion Limousin tolosarrari.

Kadeteak, berriz, txapeldu-norde izan ziren, Jaime Romeroeta Telmo Semperena astigar-tarra tartean, Atracciones Sanztaldearekin 13 segundu gal duta.42 kilometro orduko abiaduranosatu zituzten 25 kilometroak.

Eta hurrengo egunean, bestesari bat ere lortu zuen UrkoSemperenak, Aiegin: tartekohelmugak irabazi zituen. Ihesegiten aurrenekoa izan zen

astigartarra, eta beste zortzitxirrindulari aurrena, eta hirugehiago gero, batu zitzaizkion.Erritmo biziak, hainbat txirrin-dulari atzeratu zituen, bainaeutsi egin zion Semperenak;esprinta lehiatzeko indarrikgabe, hori bai, eta 6garren izanzen helmugan. Taldekako sail-kapena ere irabazi zuten.

Kadeteak Azpeitian aritu

ziren igandean, eta protagonis-ta izan zen Telmo Semperena,bi aldiz ihesean ibilita. Harra -patu zutenean, ezin izan zionlasterketa buruari eutsi azkenigoeran, eta 13garren iri tsi zen.

Gaur, Txapel Gorri probadaukate kadeteek, Ordizian;eta bihar, Euskadiko ErlojupekoTxapelketa izango du Urko Sem -perenak, Iturmendin. yy

z ASTIGARRAGA TXIRRINDULARITZA

Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Txapelketa irabazi zuenDonosti Berri taldearekin, eta tarteko helmugen saria Aiegin.

Urko Semperenak garaipenbikoitza, aurreko asteburuan

Donosti Berriko jubenilak txapeldun (goran), eta kadeteak azpitxapeldun (beheran).

2017ko uztailaren 22a, larunbataUrumeako Kronika 196 zk.::: www.kronika.eus :::

& | TAXIAK: 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) | UDALTZAINGOA: 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga)

| DYA: 943 464622 | AUTOBUSAK: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037| ANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 (Hernani) 943 33 56 44 (Astigarraga) | JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 3311039 / Egunez: Castilla Urbieta, 7 (Hernani) 943 552941 /Gauez: Etxebeste Elkano, 9 (Hernani) 943 552087 EG

URAL

DIA Lainoak protagonista bihar ere, eta

euria egin dezake goizean. Gero pixka-naka desagertuko dira lainoak, etaostarte batzuk ere zabaldu daitezke.Min.16º / Max.21º (e

uska

lmet

)GAUR BIHARLainoak izango dira nagusi gaur ere.Oskarbi egongo da goizean, baina lainotuzjoango da, eta zerua estaliko da, arra tsal -derako; euria ere egin dezake. Ten pe ra tu ra,koxka bat gora: Min.15º / Max.22º

URTERO bezala, zita bereziajarri dute datorren ostiralean,Leitzan, 12-16 urte bitartekogaztetxoentzat.

Arratsaldeko 18:00etan ha si -ta, ginkana eginen dute Uda le -

txeko Plazan, sariekin. Bainagauean izanen dute zita nagu-sia. Ur festa eginen dute igeri-lekuetan, 22:00etatik aurrera:musika, alkoholik gabeko mai -tasun edabeak, jokoak... yy

z ARANO-GOIZUETA

Ginkana eginen dute arratsaldean, UdaletxekoPlazan; eta ur festa gauean, igerilekuetan.

Ur festa Leitzan, ostiraleanAr

gazk

ia: J

OSE

AGUS

TIN

SEM

PERE

NA