- ASTEKO GAIA - Low cost Kontsumo merkea …Arazoa normalean ez dago arti-kuluaren kalitatean,...

5
Bazar txinatar handi baten modukoa da gaur egungo kontsumoa: euro gutxiren truke, Londresera bidaia dugu RyanAir hegazkin konpainiarekin, etxerako telebista erraldoia Media Markt-en, eta egongela apaintzeko mahaia Ikean. Kontsumo atsegina eta merkea, bai, baina beharginen, lan esplotazioaren eta zalantzazko jokabideen kontura. - ASTEKO GAIA - - ASTEKO GAIA - Low cost MegaPark: 440.000 metro koadro, horietatik 137.000 saltokiak, eta 17 milioi bisitari inguru urtean. Barakaldon dago kokatuta, Bilbo hirigunetik 10 minutura, eta multinazionalen kokaleku desiratua da. Kontsumo merkea garesti ordaintzen da Mikel Garcia Argazkiak: Dani Blanco

Transcript of - ASTEKO GAIA - Low cost Kontsumo merkea …Arazoa normalean ez dago arti-kuluaren kalitatean,...

Bazar txinatar handi baten modukoa da gaur egungo kontsumoa: euro gutxiren truke,Londresera bidaia dugu RyanAir hegazkin konpainiarekin, etxerako telebista erraldoia

Media Markt-en, eta egongela apaintzeko mahaia Ikean. Kontsumo atsegina eta merkea, bai,baina beharginen, lan esplotazioaren eta zalantzazko jokabideen kontura.

- A S T E K O G A I A -- A S T E K O G A I A -

Low cost

MegaPark: 440.000 metro koadro, horietatik 137.000 saltokiak, eta 17 milioi bisitari inguru urtean. Barakaldon dagokokatuta, Bilbo hirigunetik 10 minutura, eta multinazionalen kokaleku desiratua da.

Kontsumo merkeagaresti ordaintzen da

Mikel GarciaArgazkiak: Dani Blanco

tzen, eta zenbat eta eremu handiagoa hartu,orduan eta arrisku handiagoa izango dugugu geu baldintza horien menpe erortzeko,lehia basatiaren oihanean. Euskal Herrianbadugu adibiderik:

MegaPark, erosle konpultsiboaren paradisu440.000 metro koadro, horietatik 137.000saltokiak, eta 17 milioi bisitari inguru urtean.Barakaldoko MegaPark 2004an inauguratuzuten, Bilbo hirigunetik 10 minutura dagoeta multinazionalen kokaleku desiratua da:bertan aurkituko dituzu Ikea, Leroy Merlin,Dechatlon, Bermudez, El Corte Inglés,Media Markt edota Saturn, beste askorenartean. Alberto Alonso LAB sindikatukokidearen arabera, MegaPark prekarietatearensinonimo da. Bilbo ezkerraldeko enpresezarduratzen da Alonso, eta gertutik ezagutzendu merkataritza-guneko low costen egoera:aldi baterako kontratuak, soldata baxuak etalanaldi partzialak nagusitzen dira, 16-20ordu astean, �eta 16 ordurako norbait kon-tratatzen dutenean nahi dute 30 ordukoakadina ekoiztu dezan�. Oinarrian, hitzarmenprekarioak daudela azaldu du Alonsok; eros-tetxe handientzako Espainiako Estatukohitzarmena dute gehienek: �Bizkaiko edo-zein hitzarmen probintzialek izan ditzakee-nak baino baldintza kaskarragoak ditu Esta-tukoak eta horren baitan daude, esaterako,Carrefour, Saturn, Ikea edota Media Markt�.

ONGI ETORRI low cost-aren supermerkatuerraldoira! Krisiak krisi, prezio baxuak man-tentzen dituzten enpresek gora egin dute sal-mentetan. Frantziako Carrefour-ek 1970ekohamarkadan marka zuriekin hasitako bideaeta duela bospasei urtetik hegazkin konpai-niek modan ipinitako fenomenoa arlo guz-tietara hedatu da dagoeneko: elikaduranlehia gogorra dute Lidl, Dia edo Mercadonabezalakoek; telefonian Yoigo-k ekarri zituenprezio baxuak; Tata Motors auto konpainiaindiarrak aurkeztu berri duen kotxea (2.000euro baino gutxiago) eredutzat hartu duteEuropako hainbat konpainiek; Belgikankoste gutxiko hamar gasolindegi irekikodituzte aurten, langilerik behar ez dutenak;eta low cost bankuak, hotelak, bidai agen-tziak, jatetxeak, aseguruak� merkatua bere-ganatzen ari dira pixkana.

Baina prezio merkeak mantentzeak badubere trikimailua: low cost enpresak low costbaldintzak eskaintzen dizkie langileei, sal-neurri horietan etekina atera ahal izatekobeharginak baitira zukutuenak. Maiz, hala-ber, herrialde txiroetan dituzten enpresa-hornitzaileetako lan esplotazioa dago halakopagotxaren oinarrian. Eta hainbatetanzipriztindu dituzten eskandaluak aintzat har-tuta �aurrerago zehaztuko ditugunak�,legearen muga lausoekin ere jokatzen dute.

Eskuzabalik onartzen ditugun negoziohauek gizarte eredu pobrea ari dira zabal-

6 ! 2009KO MARTXOAREN 15A

- L o w c o s t-

�Merkataritza txikiasustatu behar delaesaten daadministraziopublikotik, bainaerostetxe handiakbultzatzen ditu aldiberean�, kritikatu duAlberto Alonso LABsindikatuko kideak.Irudian, MegaPark-eko Ikea dendareninaugurazioa,2005eko martxoan.

ARGAZKI PRESS/MONIKA DEL VALLE

Leroy Merlinek ere Estatu mai-lako hitzarmena du, baina lehenpropioa zuen, are okerragoa.Dia supermerkatuak ere bereadu, Espainiakoa baino hutsala-goa. LABeko ordezkariak dioe-nez, ia-ia patronalak nahi duenbezala sinaturiko hitzarmena daEstatu mailakoa, eta EuskalHerrirakoa sina dadin borrokanari dira orain, langileek eskubideeta babes handiagoak izanditzaten.

Zertan islatzen da hitzarmenprekarioa? Batetik, diru gutxi ira-bazten dute. Ikeako datuak emandizkigu Alonsok, LABek ordez-karitza baitu bertan: 2008an, jar-dunaldi osoz lan eginda, oinarriz-ko soldata gordina 819 eurokoaizan zen hastapeneko kontratuazutenentzat �gutxienez lehenen-go bi urteak� eta 846,71 euro gordin bi urtebaino gehiago zeramatzatenentzat. Gainera,ordutegiak egun batetik bestera aldatzen diz-kiete, ordu estra asko sartzeko prest egonbehar dute eta, hainbat langilek salatu duenez,norgehiagoka etengabea jasan behar dutenagusiekin. �Eguneroko arazoak dira; kasikburuzagi gehiago dago langileak baino etahaien filosofia da beti irabazten atera behardutela. Bat-batean esaten dizute �bihar ezzatoz goizez, arratsaldez baizik�. Edo esatendiozu ordu estra asko sartu dituzunez larunba-tean jai hartu nahi duzula eta nagusiak ezetz,asteartean jai hartzeko. Eta zuk: �Bada hurren-go larunbatean ezin bada, bi barru�. �Ezetz,asteartean, eta ez dago bueltarik�. Ez dira kasuikusgarriak, baina txiki askok erre egiten dutelangilea, etengabeko markaketa sufritzen dute,beti gainean. Gazteak kontratatu ohi dituzteeta jendeak dituen beharrez aprobetxatzendira, baldintzak gogortzeko�, dio Alonsok.

Kontua da prezio merkeak eskaintzeazgain, irudi guaya eman ohi dutela enpresa

7"2009KO MARTXOAREN 15A

L o w c o s t --hauek: familia guztiari zuzen-dutako negozioak dira etaarduratsu jokatzen omen duteinguruarekin eta kontsumitzai-learekin. Publizitatea ondo era-biltzen dakite: �Ni ez naiz ton-toa� moduko mezuak,adibidez, aukera ona galdunahi ez duen herritarrarenganairisten dira. Kontran, enpresahauetako jokamoldeekin lotu-rik eskandalu larriak azaleratudira behin baino gehiagotan:

Ikearen etika egurtuaEz du curriculum makala mul-tinazional suediarrak. Iaz hartuzuen azken kolpea: ZDF tele-bista kate publiko alemania-rrak argitara eman zuen langi-leak espiatzeko bideo-zaintzasistema instalatu zutela euren

dendetan, enpresa-batzordeari jakinarazigabe. Horrez gain, langileei fisikoki ahaleginhandiegia eskatzea, ordutegi aldaketa etaluzapen neurrigabeak exijitzea eta bigarrenlanpostu bat bila ez zezaten lanaldi partziale-ko kontratudunei gizarte segurantza kentzeaere leporatu zieten, besteak beste. Telebistaalemaniarra izan zen baita ere Ikeako trapuzaharrak agerian utzi zituen lehena: 1994tik1998ra bitartean, Pakistan, India, Vietnam,Errumania eta Filipinetako Ikearen enpresahornitzaileetako lan esplotazioak hedabi-deen arreta bereganatu zuen. Horren haritik,jendea ez esplotatzeko gida den Iway jokabi-de-kodea idatzi zuen multinazionalak, nahizeta besteak beste, onartzen duen 12 urtekohaurrek lan egitea, baldin eta euren herrial-deetan legala bada.

Iway marketin hutsa zela frogatu zen,dena den, duela bi urte, Herbeheretako FNVsindikatuaren aginduz egindako eta Le MondeDiplomatique hilabetekariak argitaraturikoikerketan. India, Bulgaria eta Vietnameko

Kontsumitzaileenkexa asko jasotzenditu Media Markt-ek,salmentaz gerokozerbitzu kaskarrasalatuz.

baina horretarako eragozpen asko jartzendituzte. Seguraren esanetan, teorian merkea-go saltzeak ez du produktuaren kalitateanedo kontsumitzaileen eskubideetan behera-penik ekarri behar, baina praktikan gertatzenda: �Legearekin jokatzen dutela argi dago.Gaizki edo hondatuta badaude saldutakoproduktuak, behartuta daude konpontzera,aldatzera, dirua itzultzera� Baina hori guz-tia atzeratzen saiatzen dira, komunikazio tri-kimailuak erabiliz, ea bezeroa aspertu etabakean uzten dituen�.

RyanAir, infiltratu bat kabinanHegazkina mantentzeak ehun milioi eurotikgora kostatzen badu, hegaldi bakoitzekomilaka litro erregai erabili behar bada etapilotuen soldatak altuak badira, nola da posi-ble EasyJet, Vueling, ClickAir edo RyanAirkonpainiekin 30 eurotan Europako edozeinherrialdetara bidaiatu ahal izatea? Zoritxa-rrez, oso bigarren mailako aireportuak era-biltzea, bidaian mokadurik ez banatzea etaabioia behar bezain garbi ez mantentzea ezdira arrazoi bakarrak. RyanAir-ek jaso dituenkritika anitzen lekuko dugu, esaterako,Channel 4 telebista kate britainiarrak eskai-nitako erreportaje gordina �ikugaihttp://ttiki.com/2318 helbidean, Youtubeneta ingelesez�: kazetariak lortu zuen hegaz-kineko laguntzaile sartzea konpainian, etabost hilabete eta erdiz kamera ezkutuarekinbildutako materialak ez du leku onean utzizeruetako burua. Langileei eskainitako pres-takuntza praktikoa hutsaren hurrengoa da,ordu pare bat abioian ateak irekitzen ikaste-ko. Dirua irabazteko, abioiak martxan egonbehar du ahalik eta denbora gehien, eta horiziurtatzeko, lehorrean ez da apenas egoten:

25 minutukoa da hegaldien artekodenbora, kontrolerako eta garbike-tarako �ordu pare batekoa beharkoluke�. Hala, bidaiarien pasaporteegiaztatzea azkarregi egiten da, etaaskotan hegazkina ez da guztizprest uzten: salbamendu-txalekoakez dira gainbegiratzen ��Billeteaga-tik penny bat ordaintzen duzunean,ez espero txalekoa izango duzunik,kar, kar, kar�, dio laguntzaileetakobatek erreportajean�; inork ikusi ezzuen pakete susmagarria utzi zuenkazetariak eta egun oso batez egonzen utzitako lekuan; eta are okerra-go, larrialdi arrapaletako bat ez

zebilela konturatu ziren batean, langileek ezzuten jakin zer egin eta azkenean bere horre-tan utzita aireratu ziren.

Ahalik eta langile gutxien kontratatzendituzte, 10 orduko jardunaldietarako, bospa-sei egun astean, eta airean dauden orduenga-

fabriken egoeraz mintzo da ikerlana: gutxie-nekoaren azpiko soldatak, 12 eta 15 ordubitarteko lanaldiak asteko zazpi egunetan,haurren erabilera, mehatxuak eta sindikatuakantolatzeko trabak. Altzarietarako egurraErrusia eta Txinako basoetan kontrolik gabelortua dela ere salatu zuen ikerketak. 400milioi bezero baino gehiago ditu gure etxee-tako errepublika independentea dekoratunahi duen negozioak, eta Ingvar Kanpradfundatzaileak hala esan zuen bere biogra-fian: �Salneurri baxu hauek beti daude justi-fikatuta, eta horrek exijentzia itzelak inposa-tzen dizkie gure kolaboratzaileei. Guregastuak zorrotz mugatu ezean, inoiz ezingodugu gure misioa bete�.

Media Markt, kexen erregeLangileak behar bezala ez presta-tzea, ordu estrak egitera behartzea,ez dagozkien lanak eskatzea etasoldata baxuak irabaztea dira sindi-katuek eta langileek teknologiarenlow cost-ari egiten dizkioten kritikanagusiak. Kexa asko, hala ere, kon-tsumitzaileen ahotik datoz �Inter-neteko foroetan Media Markt hitzasartzea baino ez dago�. Kontsu-mo-ondasun iraunkorreko lowcost dendetan bestelako saltokie-tan baino kexa gehiago jasotzendirela baieztatu digu Jose LuisSegura Euskal Herriko Kontsumi-tzaileen Antolaketako (EKA) pren-tsa buruak. Arazoa normalean ez dago arti-kuluaren kalitatean, salmentaz gerokozerbitzuan baizik: bezeroarentzako arretaneta batez ere bermeen legea betetzekoorduan. Produktua gaizki badago konpon-du, aldatu edo dirua itzuli egin behar da,

8 ! 2009KO MARTXOAREN 15A

Goian, RyanAir-en infiltraturiko kazetariaren kamera ezkutuakjasotako irudia: hegazkineko laguntzailea lanorduetan lo.Salbamendu-txalekoak ez direla gainbegiratzen ere erakusten dubideoak, eta funtzionatzen ez duen larrialdi arrapalari jaramonik ezdiotela egiten.

- L o w c o s t-

�Bizkaiko edozein hitzarmenprobintzialek izan

ditzakeenak baino baldintzakaskarragoak ditu Espainiako

Estatukoak, eta horrenbaitan daude Carrefour,

Saturn, Ikea, Media Marktedota Leroy Merlin�

Alberto Alonso, LAB

tik baino ez dute kobratzen �eta gutxi�.Kamera ezkutuarekin hartutako irudietan,hegazkineko laguntzaileak �tartean burua�lo ikus daitezke lanordutan, nekearen nekez,eta baita ere atzerapen luzearen ostean pilo-tua gogoz kontra aireratzen, gauerdiz etajota, baina bestela bota egingo duten beldu-rrez. Kazetariak egiten dion itaunari eran-tzunez, kopilotuak kontatuko dio hilean 99,9ordu egiten dituela airean �legez, muga 70ordukoa da 28 egunero edo 900 ordukoaurtean; beraz hilean 100 ordu eginda, bede-ratzi hilabetez baino ezingo luke heganegin�. Bizkaie! aldizkari elektronikoanEgoitz Elorz pilotu komertzialak onartzenduenez, �konpainia merkeek legeak eskatzendituan minimoak eta maximoak muturrerai-no eroaten dabez, euren interesen arabera.Soldatak baxuak dira eta lan-baldintzak nahi-ko eskasagoak. Azkenean, zeruko autobus-gidarien parekoak gara, hilean 1.200 eurokobretan�.

Europan, Frantzia da low cost hegaldikonpainia gehien dituen estatua (%37) etaEspainia bigarrena (%28).

Lidl-en liburu beltzaIaz bertan, Stern aldizkari alemaniarrak pole-mika handia sortu zuen, azalera ekarri zue-nean Lidl supermerkatu kateak langileenespioitza kasu larriak praktikatzen zituela.Minikamerek grabatutako irudi eta elkarriz-keten bidez enpresak osatutako txostenetan,esaten da adibidez langileetako bat gehiegijoaten dela komunera, noiz joaten den, zeine-kin hitz egiten duen gehien, zeintzuk dutenharreman pertsonalen bat, nolako izaeraduten, zein iritzi politiko dituzten edota mai-talerik al duten. 2008an baita ere, Oxfamgobernuz kanpoko erakunde britainiarrarenikerketak Lidl, Aldi, Edeka, Reweeta Metro multinazionalak hatzare-kin seinalatu zituen. Salaketa, ana-nak eta bananak saltzen dizkietenCosta Rica eta Ekuadorreko langi-leen baldintza txarrak; hala nola, 12orduko jardunaldiak, soldata irriga-rriak eta umeen erabilera.

Lidl-ek, dena den, itzal ilunadarama arrastaka 2004tik. Schwarz-buch-ek, Lidl-en liburu beltza deitu-rikoak, gogor kritikatu zuen enpre-saren politika. Europako hainbatherrialdetako langileei egindakoelkarrizketen informazioarekin osatzen dalana, eta beharginek pairatzen zuten presioadu ardatz. Hona adibide bakarra, lotsarazte-ko modukoa: Europako herrialde batzuetan,hilekoa zuten emakumezko langileek buruanzinta gorria eraman behar zuten, nagusiakkomunera joaten utz ziezaieten lanorduetan.

Administrazioaren mezuaKontuak kontu, kontsumitzaile asko etaasko ohitu egin da low cost-etara, krisigaraiotan bereziki. Belaunaldi gazteenekzuzenean salneurri baxuko saltokien bidezegin dute salto kontsumoaren mundura etazaila dirudi etorkizunean joera aldatzea.Merke lortutako produktuagatik, zergatikgarestiago ordaindu? Gainera, AlbertoAlonso sindikalistak azpimarratu du admi-nistrazioa ez dela lagungarri. Mezu kontrae-sankorra duela dio, merkataritza txikia sus-tatu behar dela esanez eta aldi bereanerostetxe handiak ahalbidetuz eta bultzatuz:

�Megaparkeko Ikearen inaugura-zioan Ibarretxe lehendakaria etahainbat ordezkari etorri ziren aulkibat muntatzera. Halako enpresekaldi baterako kontratuekin jendegaztea lotzen dute berehala, etaalde guztietatik diru-laguntzakjasotzen dituztenez, plantilla puztuegiten dute. Diote: �Mila lanpostuekarriko ditugu!� Baina mila lan-postu nolakoak?, zein baldintza-tan? Nik ere mila lanpostu sorditzaket astean 10 ordukoak, bainahorrek ez dit ezertarako balio.

Astean 10 ordu lan egitearekin zenbat ira-baziko dut? Beste lan bat partekatzea ereezinezkoa zait, ordu aldaketekin lotua nau-katelako�. Hori da, laburrean, hainbat etahainbat langileren panorama. Low costekonomiak, finean, low cost bizimoduadakarrelako. n

�Legearekin jokatzen dutelaargi dago. Produktuen

konponketa edo aldaketaatzeratzen saiatzen dira, ea

bezeroa aspertu etabakean uzten dituen�

JOSE LUIS SEGURA,KONTSUMITZAILEEN ANTOLAKETA

9"2009KO MARTXOAREN 15A

Iaz Stern aldizkarialemaniarrak azalera

ekarri zuen Lidlsupermerkatu

kateak langileenespioitza kasu larriakpraktikatzen zituela.

Minikamerekgrabatutako irudi eta

elkarrizketen bidezenpresak osatutakotxostenetan, esaten

da adibidezlangileetako bat

gehiegi joaten delakomunera, noiz

joaten den, nolakoizaera duen edota

maitalerik al duen.

L o w c o s t --