Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era -...

24
ELGOIBAR - 1042. zenb. XXIV urtea - 2017-07-07 Baleazaleen arrastoan Angel Ugarteburu

Transcript of Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era -...

Page 1: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

ELGOIBAR- 1

042.

zen

b. X

XIV

urtea

- 201

7-07

-07

Baleazaleen arrastoan Angel Ugarteburu

1042 azala:Maquetación 1 06/07/17 13:06 Página 1

Page 2: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

1042 azala:Maquetación 1 06/07/17 13:06 Página 2

Page 3: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

3ZOZOAK BELEARI

Akordatzen al zara Garazi, Gabonetan eskatu ze-nuen lehen opariaz? Eta azkenaz? Ene, nola pa-satu den denbora eta nola aldatu garen... Niederki asko oroitzen naiz amaren laguntzaz idatzi

nuen lehen gutun hartan eskatu nituen jostailuez: urruneko kon-trol autoa, errealeko ekipazioa eta jokalariek sinatutako futbolbaloia. 3 urte eskas izango nituen, baina nire altxorrik pre-ziatuenak baliran zaintzen nituen guztiak. Akordatzen naiz,sinadura horiek ezabatzeko beldur, ez nuela baloiari ostikorikematerik nahi izaten, eta amak baietz; emateko lasai, erre-pasatuko genituela errotulagailuz etxean (amak aitortu zidangerora, sinadura horiek denak berak eginak zirela).

Kalean, harro erakusten nituen opariok eta lagunarteanere han ibiltzen nintzen inbidia eman nahian, eta baita lortuere! Dena den, sarritan entzun behar izaten nuen horiek “mu-tilen” gauzak zirela eta ni mari-mutil bat nintzela.

Ez dakit noiz, baina urruneko kontrol autoa eta baloiaatzean utzi eta nire ohe gaina panpinaz betetzen hasi nin-tzen. Baita nire ahizparen laborategiko arratoi izaten ere:ilean trenza ezberdinak probatzeko, azkazkalak margo-tzeko… eta konturatu orduko nire kasa makilatzen kalera irte-teko, depilatzen piszinara joateko, armairu barruaaldizkarietako mutil guapoz betetzen... “nesken” gauzak egi-ten, alegia.

Beti uste izan dut aldaketa hori modu naturalean emanzela nigan, ume izatetik emakume izatera pasatzearen kon-sekuentzia huts bat baino ez zela izan.

Eta gaur arte, Garazi. Miren Amurizak idatzitako Galletalesbianak testuak pentsakor laga ninduen aurrekoan. Etahona galdera, Garazi: Jakina neska izanda panpinak gus-toko izan ditzakegula, baina... inoiz galdetu ahal diogu gureburuari zergatik?

NORA HADI

GARAZI AYESTA

“Ez dakit noiz, baina urruneko kontrol autoa eta baloia atzean utzi eta nire ohe gaina panpinaz betetzen hasi nintzen”

Gure etxean mundu bi sortu ziren, lau pareten artean.Ondo gertutik ezagutzen dut nik, eta baita zuk ere,umetan pilotari-kirolari-futbolista-atleta izan zen nes-katila bat. Ni, aldiz, printzesa samarra izan naiz

beti. Eta, jo, zelako amorrua ematen didan orain. Beti takoiak etapurpurina aidean, beti dotore, beti soinekorik disdiratsuenak begizjota. Nik, egia esan, maiz galdetu diot nire buruari, nire printze-sismoaren zenbat izan den barrutik datorkidana, eta zenbat ingu-ruak sortutakoa. Etxe berean, guraso berdinekin, futbolaria etacheerleaderra izan baikara gu.

Imajinatzen dut norberak baduela izateko eran joera batedo beste; baina, ukaezina da, ni, neska, emakumezkoa, emeanaizelako izan naizela, hein handi batean, printzesa txikia.Zuk Amuriza aipatu duzu, eta kulturako emakume indartsu etaerreferenteak aipatzen hasita, Uxue Alberdiren esaldi bat bo-

tako dizut nik: ”…nola ezpatarik inork ez zidan eskaini ume ga-raian ia 20 urte daramat printzesa hori hil nahian.”. Azken fi-nean, inguruak egiten gaitu beste ezerk baino gehiago, ez duzuuste? Eta hortxe, zure galderari erantzuna.

Unibertsitatean deontologiako ikasketak egin nituenean,sexuaren eta generoaren gaia sakon jorratu genuen. Hangoirakasleak (gizonezkoa zen bera) berehala esan zigun guksekula ez dugula ezer aukeratzeko betarik izan; ezta gure bi-kotekidea ere. Gizarteak erakutsi digu, hein handi batean,“nor” gustatu behar zaigun. Emakumeon kasuan, behar duelaizan gizonezkoa, zuria eta segurtasuna emango diguna.Hori da hegemonia, hori legea. Eta Alberdik esan zuen be-zala, norbere umetako printzesak deseraiki edo hil ezean,nekez aterako gara gizonezko-zuri-boteretsuen bukle horreta-tik.

“Azken finean inguruak egiten gaitu beste ezerk baino gehiago, ez duzu uste?”

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 3

Page 4: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

IRTZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adiera-zitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa AndonegiKAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOARENARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizaba-laga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, NoraHadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, NereaGurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, InmaMugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ain-hoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen An-sola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Paula Heras, EnetzEzenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, AnderMujika, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirreazal-degi, Maddi Mendibil, Haizea Beristain INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

4

Iritsi da uda, eta udarekin batera has-ten dute (dugu) gazte askok inguruko(eta ez horren inguruko) festa guztiak lo-

tzen dituen sarea, Eibarren udako solsti-zioa ospatzen hasi eta (gutxienez) gureherriko jaiak arte luzatzen den ibilbi-

dea. Ederra da urteko bu-rukomin guztiak txosna-

gune, taberna, dantza etairri artean desagertzen ikus-

tea. Baina are ederragoa da(kuadrillaren atzean ezkutatzen

den) indibidualismo hori alde baterautzi eta auzolanean eraikitzen den jai-eredu parekide, inklusibo eta plural ba-tzuez gozatzea.

Ez da nire helburua (oraingoz) jaiakaldarrikapen-gune ere badirela gogo-raraztea, ezta jendea lanean jarraraz-tea ere; gune horiek dutengarrantziaren inguruan hausnartzea

(edo ulertzen saiatzea) baizik. Norba-nakoaren zoriontasunarekin itsuturik,maiz ahazten baitugu festak zorionta-sun kolektibo baten plaza direla.

(Betiko salbuespenak salbuespen)askatasun utopiko eta atipiko batezbizi ohi ditugu festak. Hain zuzen, iza-era kolektibotik sortzen direlako bihur-tzen dira jende askoren babesgune,eta hamaika borrokaren arnasgune(uste dut ez dagoela horiek zerrendatubeharrik). Hori dela eta, inguruko (etaez horren inguruko) jai herrikoietan (etajai herrikoiei esker) ikus daiteke herriabizien (edo hala behar luke behintzat).

Festarik festa d(g)abiltzanoi

ANE ASTIAZARAN

“Norbanakoaren zoriontasunarekin itsuturik, maiz ahazten dugu festak zoriontasun kolektibo baten plaza direla”

Itzultzailea

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 4

Page 5: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

u ZUBIETAKO ERRAUSTEGIA BEHINBETIKO GELDITU!

Ekainaren 14tik 21era Zubietakoerraustegiaren kontra astebetez Donos-tiako Easo plazan gose greba burutuzuten sei lagunek (Irantzu Jauregi, IñakiArmendariz, Teresa Lopez de Munain,Kepa Olaiz, Aran Garmendia eta MilaZabalo) beren ekintzaren azalpenak za-baldu dituzte iritzi artikulu batean. Eurenhitz batzuk hartu ditut guztiok (elgoibar-tarrek eta mendaroarrek ere) kontuanhartzeko:

“Gure lanak, familiak eta etxeak utzieta astebetez egon gara kalean elika-gairik hartu gabe, gure gorputzak bo-rrokarako tresnatzat hartuz, airegarbiaren eta osasunaren eskubideakaldarrikatuz. Nazioarteko ikerketa zien-tifikoek diotenez, hainbat osasun arazoeta minbizi motek nabarmen egitendute gora bereziki erraustegitik 10 kilo-metroren bueltan (Donostia, Astiga-rraga, Urnieta, Lasarte-Oria, Usurbil,Billabona, Andoain, Hernani, Orio…),eta eragin hori bereziki da kaltegarriahaurrentzat. Zein politikari klasek agin-tzen du Foru Aldundian? Datu hauekguztiak eta gehiago esku arteanizanda, nola liteke erraustegiaren egi-tasmoarekin jarraitzea? Erraustegia egi-nez gero, sekulako dirutza (dirupublikoa) jasoko duten gutxi horientzatgobernatzen duten politikariak ote di-tugu Foru Aldundian? Ez al lukete guz-tion onurarako aritu behar? Zertarakobehar ditugu bestela?

Garbi ikusi dugu informatua dagoenherritarrak ez duela erraustegirik nahi,gutxiago etxe ondoan. Baina hau ForuAldundiko agintariek ere badakite, ho-rregatik ari dira etenik gabe, informazioezkutatzen eta aurkako protestak isil-tzen. Horretarako, egun hauetan salatudugun bezala, hainbat komunikabideerabiltzen dituzte, besteak beste guztiondiruarekin ordaindutako EITB.

Gutako bakoitzak txikitik eraginda,helburu handiak lor ditzakegu. Lurra etaherria bizirik. Zubietako erraustegiabehin betiko gelditu!”.

A.I.Z.

u OHARRAOpor aurreko azken alea uztailaren

14an argitaratuko dugu. Ale horretanzerbait argitaratu nahi izanez gero, as-teazken eguerdirako ekarri edo bidalibehar duzue BARRENera.

BARREN

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIABARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintza hauekbete beharko ditu nahitaez:1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefonozenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin argitaratukodira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartu egingo dituguidentifikagarriak diren taldeak: “Ikastolako irakasleak”, esaterako.Bestalde, sinatzailearekin batera beste lagun batzuk ere daudenean,hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltaz

idatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egitekoidatzitako idazkiak, pertsona eta erakundeei

zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik

argitaratuko.

GUTUNAK 5

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

Zergatik merezi du

Elgoibarko Izarrako

bazkide izatea?

abel arriaga

Elgoibarren euskarak gu denon bultzada

behar duelako.

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 5

Page 6: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

MOTZIAN6

Legegintzaldiaren erdia bete da, eta orain artekoaz balo-razio positiboa egin du Elgoibarko Udalak. Joan zen osti-ralean egin zuten Ane Beitia alkateak eta Josu Arraiz

Hirigintza zinegotziak 2016-2019 Legealdi Planaren errepa-soa, eta han jasotako eginkizun gehienak beteta edo gutxie-nez abiarazita daudela nabarmendu zuten. Planaren betetzemaila “oso altua” dela esan zuen Beitiak, %96,3koa, hainzuzen ere. Herriaren etorkizuneko erronka nagusiak biltzendituzte Legealdi Planean eta behar horiei erantzuteko ekintzaketa proiektuak zehaztu.

2016-2019rako Legealdi Planean hiru arlotan bilduta di-tuzte eginkizunak: Herritartasuna, Antolakuntza eta Lurraldea.Guztira, 66 ekintza planifikatu zituzten, eta horien artean le-hentasunezko 19 eginkizun zehaztu zituzten: zortzi Herritar-tasun arloan, lau Antolakuntza arloan eta zazpi Lurraldearloan, eta lehentasunezko ekintza horiek gauzatzeko,4.635.500 euro jartzea aurreikusi zuten. Herritartasun alo-rrerako, 2.734.500 euro; Antolakuntza alorrerako,695.000 euro, eta Lurraldea alorrerako, 1.206.000 euro.Antolakuntza alorreko eginkizun guztiak bete dituela zehaztudu Beitiak: herritarren arreta zerbitzua indartu, parte-hartzeplana diseinatu eta ezarri, herritarrak informatzeko teknologiaberriak martxan jarri eta udal kudeaketarako prozesuak be-rrikusteko eta errazteko prozesuak bultzatu. Gainerako bi alo-rretan, egin beharrekoen %95 exekutatua dituzte edoexekutatzen ari dira.

Puntuz puntu honako ekintzak dira Herritartasun arloan etaLurralde arloan jaso zituztenak. Herritartasun arloan:

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua behar berriei egokitzea,haurrentzako eskaintza bateratua egitea eta lanerako zail-

tasunak dituzten emakumeekin lan egitea, etxegabetzeen aur-kako protokoloa onartzea, arrisku egoeran dauden haurrenarretarako protokoloa eta zerbitzuak hobetzea, Aisialdikoudal zerbitzuak eta eskaintza herriko haur, nerabe eta gazteguztientzat bermatzea, Herriko Antzokiaren kudeaketa etadiagnosia egitea eta Udaleko Erabilera Plana ebaluatu etaberria ezartzea. Lurralde arloan: Aita Agirre kulturgune iza-teko eraberritzea, Industrialdeak konpontzea eta haietako ur-banizazioa hobetzea, Urazandiko haur-parkea berritzea,Olasogain berriz urbanizatzea eta irisgarritasuna hobetzekoproiektua idaztea, mugikortasun plana eguneratzea, eta ka-leko argiteria berritu eta argiteriaren eragikortasun energetikohobetzeko programa gazuatzea

Agintaldiaren erdira iritsita, Legealdi Planean jasotako eginkizunenbetetze-maila “oso altua” dela nabarmendu du Elgoibarko Udalak

Erabakiak “inorekin kontatu gabe” hartzea egotzi dio EHBilduk

Legealdiaren erdia beteta, orain artekoaren balorazioaegin du EHBilduk, eta prentsa ohar bidez zabaldu. Oha-rrean, erabakiak “inorekin kontatu gabe” hartzea leporatudio Udal Gobernuari. EHbilduk dio igarri zela alkate alda-keta hasieran. Alfredo Etxeberriaren aldean, Ane Beitiarenalan-estiloa “irekiagoa” zela jaso dute, eta horren ondorioz,harremanak “errazagoak eta zuzenagoak” izan zirela le-gegintzaldi hasieran. Bilduren zenbait eskaera ere aintzathartu zirela gogorarazi dute, tartean bizikidetzaren mahaipolitikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era-keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoahartzea. Baina kritika egin diote Udal Gobernuari esanez“jarrera ireki” haren atzean ez dutela “konpromisoak bete-

tzeko borondate handirik” sumatu. “Gu alboratuta, gureekarpenak kontuan hartu gabe, inorekin kontatu gabe, har-tzen dituzue erabakiak, hartzen dituzuenean”, diote oha-rrean. Horren harira baloratu dute legealdikojarduera-maila “oso baxua” izan dela, aurreko legealdikoemaitzekin alderatuz gero: “Hartutako erabakiak heren ba-tean murriztu dira, eta jaitsiera hori handiagoa izan da he-rritarrekin zerikusi zuzena duten erabakietan”.

Era berean, Legealdi Planean jasotako hainbat lan ildo-ren inguruan “ezer gutxi” egin izana leporatu dio, besteakbeste honakoetan: parte-hartze planaren diseinuan, etxebi-zitza hutsak kudeatzeko planean, mugikortasun eta irisga-rritasun planetan, eta Udalaren energia planean.

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 6

Page 7: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

MOTZIAN 7

Uholdeak saihesteko hainbat ekintza burutuko ditu Mendaroko Udalak, Garagartzaauzoko bizilagunen eskaerari erantzunez. Eusko Jaurlaritzako Ura agentziako eta Gipuzkoako UrKontsorzioko teknikoekin egon ondoren hartu dute erabakia. Bi puntu beltz identifikatu zituzten tek-nikoek: Errekabarrenen bat, eta bestea, Garagartza eta Trinitate kaleak bat egiten duten lekuan.Hala puntu horiek berriz urak har ez ditzan, klapetak ipiniko dituzte, errekara doazen hobietatikura irtetea eragozteko. Izan ere, azkeneko uholdeetan estoldetatik gora etorritako ura pilatu da in-guru horretan, kalteak eraginez. Teknikoek ohartarazi dute beharbada ez dela behin-betiko irtenbi-dea izango, baina sinistuta daude gutxienez arazoa txikitzeko balioko dutela. Hori bai, ur emariakerrekaren babes paretaren kota gainduko balu, ezingo litzateke ezer babestu.

Era berean, APP bat ere sortuko dute, herritarrek sakelako telefonoetan jaso ditzaten uholdearriskuen ohartarazpenak eta halakotarako gomendioak. Bestalde, enpresa espezialdu batek To-kiko Plan bat idatziko du herrirako, uholdeetan nola jokatu zehazteko.

Klapetak jarriko ditu Mendaroko Udalak

Garagartzan, auzoa berriz urak hartu ez dezan

Malapek irabazi du aurtengo Pintxo Lehiaketa, eta herritarren pintxo gustukoena San Roke tabernakoa izan da

Eguaztenean jakinarazi zituen Elgoibarko Udalak aur-tengo Pintxo Lehiaketako irabazleak: Epaimahaiarensaria Malape tabernako Darkoren pintxoa izenekoak

irabazi du. Epaimahaia osatu duten lagunek pintxoaren itxura,aurkezpena, zaporea, testura eta originaltasuna hartu dituztekontuan. Irabazleak txapela, diploma eta Txankakua merkatarielkarteko kide diren saltokietan trukatzeko 300 euroko erosketa-txartela jaso du saritzat. Bigarren saria Txarriduna Hoteleko Ba-barrun gorri odolostea porru kremarekin izeneko pintxoari emandiote, eta saritzat, txapela, diploma eta 100 euroko erosketatxartela jaso ditu.

Herritarren saria, bestalde,San Roke tabernako Txibi beteakpintxoak eskuratu du. Txapela etadiploma jaso ditu irabazleak. He-rritarren parte-hartzea "nabar-mena" izan dela adierazi duteantolatzaileek, eta guztira, 6.189boto-txartel zenbatu dituztela.

Aurten 26 tabernak hartu duteparte lehiaketan, eta Ane Beitia

alkateak eskerrak emandizkie guztiei. Era be-rean, aurten mailahandiko pintxoakaurkeztu dituztelagaineratu du, etaesan du epaima-haiak lan zailaizan duela ira-bazlea aukera-

tzen.

Egin zaitez bazkide!

elgoibarko izarra

943 741 626

[email protected]

www.elgoibarkoizarra.eus

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 7

Page 8: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

ELKARRIZKETA8

“Euskal baleazaleak gaurko Kanadanzeuden Colon Ertamerikara iritsi aurretik”

Ternuan eta Labradorren, duela bost mende euskal baleazaleak arrantzan ibili ohi ziren inguruan, ibili da Angel Ugarteburu, ‘Baleazaleenerrutan’ espedizioarekin. Anaia zaharrena bakailaotan ibilitakoa zuen Ugarteburuk han, eta hari entzundakoak eta liburuetan irakurritakoakbizitzeko aukera izan du, oso bestelako baldintzetan. Bidaiaren berri www.barren.eus webguneko komunitatea atalean ari da ematenAngel bera, atalez atal.

w Zerk jarri zaitu hain urrutiko parajeeibegira?

Anaia nagusia Ternuan bakailao-arran-tzuan ibili izanak eragin zuen nik entzunaizatea hango parajeetako berri. 2008koudan, baina, erretiroa hartu berri nintzela-eta, Kanadako beste puntan, British Co-lumbiako Vancouverren, ezkonduta biziden anaia batek, Tomasek, hara joateko

gonbidatu gintuen. Eta egin genuen hila-bete eta erdi bat han emazteak eta biok.Egonaldi hartan, Kanadako basoaldeaezagutzeko aukera izan genuen. Gero,bueltan, Rail Canada tren turistikoan etorriginen Torontoraino, eta Niagara, Mon-treal eta Quebec city ezagutzeko aukeraizan genuen. Ekialdeko kosta ezagutubarik itzuli ginen, baina, eta banuen ho-

rren inbidia, interesgarria iruditzen zitzai-dalako baleazaleak lehenengo eta bakai-laotara joandakoak gero non zehar ibiliziren ikustea.w Arrantzale haien ibilera haiek ere ezdira zuenean erabat arrotz, baina.

Ez. Gure anaietako beste bat, Matias,soldadutzatik etorri eta gero joan zen Ter-nuara bakailao-kanpainan parte hartzera,

u ANGEL UGARTEBURU

- AINARA ARGOITIA -

Angel Ugarteburu (eskuinean) Manu Izagirrerekin, Ocean Endeavour ontzian. Robert Grenier arkeologoarekin batera, San Joan ontzia hon-doratu zen lekuan bertan egin dituzten urpeko arkeologia lanetan jardun den donostiarra da Izagirre.

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 8

Page 9: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

ELKARRIZKETA 9

1950. urte aldera. 1926an sortutako Pa-saiako Pysbe enpresarentzat aritu zen la-nean aldi batez, eta gogoratzen dut nolaitzuli zen Ternuatik, berriro hara itzultzekogogo handi barik. Kontatzen zigun lainoitxia izaten zutela sarri eta sudurra odole-tan izaten zutela, hotzaren hotzez. Esatenzigun itsasontziak sirena joka ibiltzen zi-rela etengabe, eta arrantzaleak kezkaz,noiz beste itsasontzi bat edo izozmendibat joko. Arraste-ontziak ziren haiek, etaherrestariak ere bai, atzeko burdinazkoate handitik sarea bota eta han jaustenzen guztia batzen zutelako. Portugalda-rrek, adibidez, oso bestelako metodoazuten arrantzarako. Taldetxotan bidaltzenomen zituzten txalupetan, eta kanaberare-kin ibiltzen ei ziren arrantzan, hantxe,laino artean, sirena hotsez deitzen zituztenarte. Geu ere ibili gara eguraldi makurra-rekin, ehun metrora ere ikusten ez zela,eta gaur, radarrak-eta baditugu, baina or-duan zer ote zen hura! Han uretara jausizgero, momentuan zaude izotz blokeabaino tenteago eginda!w Noiz eta nola izan zenuen Ternua2017, Euskal Baleazaleen Espedizioa-ren berri?

Gabonak baino lehentxeago Berriaegunkariak sagardotegiez atera zuengehigarri batean irakurri zuen emazteakAstarbe sagardotegiak Baleazaleen erru-tan parte hartzeko asmoa zuela. Gutxigorabehera, egin asmo zuten zortzieguneko nabigaldiaren berri ere emanzuten argitalpen hartan. New Yorkekoenpresa batek antolatutako bidaia zen,Arizmendi aita-semeek antolatutakoa,eta emazteak animatu ninduen izenaematera. Bidaiarako prestaketa lanenbarruan, irakurri nituen hiruzpalau liburu,tartean Jon Maia zumaiarraren ApaizacObeto. Ezagutzen nuen, era berean,San Joan itsasontziaren Albaola proiek-tua, eta euskal baleazale eta arrantza-leek zabaldutako bideei jarraika, JonMaia berak eta haren lagunek Beothukbatelean San Lorentzo ibaian zehar eginzuten ibilaldia, eta, halaxe, proiektuarenildo nagusiak irakurri ostean, eman nuenizena.

w Bitxia egiten da sagardotegi bat tar-tean egotea. Nolatan?

Ziurrenik antolatzaileek eurek eskatukozioten joateko, gure baleazaleen ontzie-tan sagardo asko eramaten zutelako. Ma-rinel bakoitzak egunean lau bat litrosagardo edaten ei zituen. Izan ere, ura us-teldu egiten da, baina sagardoa ez, etagainera, edari berdea denez, bitaminakere hor ditu, eta horregatik, euskaldunekez zituzten eskorbutoa eta halako gaitzakhartzen. Era berean, edari merkea erebazen, eta graduazio txikikoa. Eta hori ko-meni zen, erne egon beharra zegoelakoeta ez zelako komeni mozkortzerik. Garaihartan, sagardo asko saltzen zen itsaso-rako. Barnealdeko herrietan upelak egitenzituzten, itsasora sagardoa eramateko etabueltan balearen koipea ekartzeko. Bale-aren koipeak gaur egungo petrolioarenemendioa egiten zuen. Interes komertzialaere izan du bidaiak, jakina. Astarbekoekbarrika bat laga dute han, St John’s-eko ta-berna batean.

w Espedizio honetan euskal baleazaleekduela bost mende Ternuan eta Labrado-rren egindako ibilerak ezagutzeko au-kera izan duzue. Zer azpimarratukozenuke?

Interes historiko jakin baten ingurukohainbat jakingarri batu (euskal baleaza-leen historia, San Joan galeoiaren hondo-ratzea, Albaolaren proiektua, Red Baykonaugrafioak..) eta osatu zuten plana, eus-kal arrantzaleak ibilitako lurretan zehar: StJohn’s, Fogo uhartea, Chateau Bay, RedBay, Placentia, 1987an Unescok gizate-ariaren ondare izendatutako Gros Mornenatur parkea eta Ternua azpian daudenSt. Pierre eta Miquelon uhartxeoak, Fran-

tziaren koloniak. Euskal arrantzaleek jarri-tako izendun herrietan ibili gara. Ternuakohiriburua bera, St John’s harbour, SanJoan ei zen hasieran. Itxuraz Pasai Doni-baneko arrantzaleek sortu zuten, bainafrantziarrek, historia idatzi dutenek, SaintJean jarri zioten gero, eta ingelesek, StJohn’s harbour [Europatik gertuen dagoenAmerika iparraldeko hiria da. GuillermoMarconik Europatik bidalitako irrati-uhinaere hantxe hartu zuen, 1901.urtean]

Placentia izenez ezagutzen den he-rria, berriz, Plentziakoek sortua da,etaPentziako badiaren itxura zuelako emanzioten izen hori. Port au choix, berriz,Portutxo izenetik dator. Menperatzaileekeuren hizkuntzetan eman dituzte jatorrizkoeuskal izen guzti horiek. Hemengo topo-nimoen adibideak asko dira. [Pierre De-txeberrik itzulitako Nabigazionekoliburuan irakur daitezke]w Zein perfiletako jendea izan duzu bi-daide?

Denetarik izan dugu, baina tarteanizan dira bidaiari bereziak ere. Gurekinbatera ibili dira, esaterako, 1.565ean,ekaitz batek hondoratu zuen San Joan itsa-sontzia topatu zuen Robert Grenier arke-ologoa eta harekin batera ontzi hurahondoratu zen lekuan bertan egin dituztenurpeko arkeologia lanetan jardun denManu Izagirre donostiarra eta LatoniaHartery Ternuako unibertsitateko arkeolo-gia irakasla ere. Alde zientifikoa eramandute horiek. Iraitz Agirre antropologo arra-satearra ere etorri da, eta baleazaleenemazteen egitekoaz, haiek hartzen zituz-ten ardurez eta Lancre inkisidore katoli-koak emakume haien kontra esan zituenastakeriez aritu zaigu. Eta horiez gain, ge-ologoak ere izan ditugu, azalpenak ema-teko.w Nola antolatzen zenuten eguna?

Polonian egindako Ocean Endeavourontzian egin dugu bidaia osoa, bainakostaldera zodiac edo ontzi pneumatiko-etan eraman gaituzte, Kanadako itsaser-tza ez delako sakonera handikoa. Baina,bai, guk egin dugun bidaiari ondo bainohobeto datorkio Apaizak baino hobetoesakera [hala erantzuten dute hangoek

“Ternuako hiriburuaeuskaldunek sortu

zuten, nahiz historiaidatzi zutenek

Saint Jean izena jarri gero”

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 9

Page 10: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

ELKARRIZKETA10

gaizki bizi ziren baleazale eta arrantza-leei entzunda]. Goizez egiten genituen ir-teerak lehorrera, eta gero bazkalduostean, hitzaldiren bat izaten genuen egu-nero. Iluntzean, 19:30ean, txotx! egitengenuen eta kantuan eta dantzan ibili os-tean, afaltzera joaten ginen, kalejiran.Basque Culinary Centerreko irakasle bateta ikasle bat etorri dira gurekin, etagauero, haiek prestatutakoa afaltzen ge-nuen. Zientziaz gain, osagai folklorikoa,kulturala eta gastronomikoa ere izan ditubidaiak, eta baita instituzioala ere. Izanere, harrerak ere egin dizkigute. Red Bay-n, alkateak, alkateordeak eta Labrado-rreko gobernadoreak egin zigutenharrera, eta St. Pierre eta Miquelonen ereegin ziguten harrera, euskal etxean. Ba-kailaotan jende asko ibili zen paraje ho-rretan. Nicomedes Loiola ArteatikElgoibarrera etorritako gizona ere gatz-emaile moduan ibili zen bizi osoan parajehorietan, bakailao-kanpainetan. Bi-hiru hi-labetetatik behin etortzen zen etxera, ha-mabost egunerako, eta bizarra kentzenere balantzaka ibiltzen ei zen, itsasoan ku-lunkan dabilen ontziaren antzera. Haladiote haren seme-alabek, Karmelok etaEmiliak.w Nola iritsi ziren gure arrantzaleakhain urrutira, eta noiz?.

Balearen atzetik. Lehenengo, ziurraski,ikusiko zituzten Kantauri itsasoan, eta iku-sirik piztia erraldoi haiek zuten koipe guz-tia, jabetuko ziren bazela merkatua,petroliorik eta argindarrik gabeko garaihaietan bizimodua errazagoa egiteko au-kera ematen zuelako. Galeoi batean 200bat litroko 800 barrika inguru ekartzen zi-tuzten balearen koipez beteta, eta ba-rrika haietako bakoitzaren balioa gauregungo milioia baino gehiagokoa zen.200 litroko upel batek 6.000-7.000dolar balio zituen. Balea-bizarrak ere osopreziatuak izan ziren, batez ere Frantzian.Balea-bizarrak kartilagoak dira, eta gauregun plastikoz egiten diren gauza askoegiteko balio izan zuten: aiztoen eta ispi-luen heldulekuak... egiteko. Era berean,bitxigintzarako ere asko erabili zituzten.Aterkien “balenak” ere horrekin egiten

ziren eta hortik dator izena. Kargamendubatek 28.000 euroko balioa bazekarren,erdia baino gehiago, balearen lamek egi-ten zuten.w Mitifikatzerainoko miresmena izanzaie balea ehizan jardun zuten itsasgi-zonei. Teknika izugarria ei zuten eta ira-kasle lanetan ere aritu zirela kanpoan.

Kantauri itsasoan egindako saioetanikasi zuten balea dominatzen, lehenengoarpoiz zaurituz eta gero lantzetekin odo-lustuz, bazekitelako lehendabizi ahulduegin beharra zutela derrigor, haren buz-tankada batek airean bota zitzakeelakodenak. Kantauri aldeko baleen kopuruamurriztu ahala, iritsi ziren euskal itsasgi-zonak Atlantiar Ozenoaren beste ertze-raino, balearen atzetik. Baina gurearrantzaleek ez zutenez interes geoestra-tegikorik, ez zutenez kartografo baten in-teresik, eta ezta konkista gosezdabilenaren interesik ere, ez zuten eurenibilien berri jaso. Lur haien aurkikuntzakonkistarekin lotu izan da beti, eta hala,Europako estatuek, bereziki Frantziak etaIngalaterrak, eta haien zerbitzura lanegin zuten esploratzaileak izan dirahango berri eman dutenak: J.Cartier, Sa-muel Champlain, Giovanni Caboto...Kontinente amerikarra aurkitu zuten lehe-nak Kristobal Colon eta haren lagunakizan zirela esaten da, baina Colon iris-terako topatuak zituzten lur haiek bestebatzuk, bizibeharrak eraginda.

Eta bai, balea ehizatzeko teknika izu-garri ondo dominatzen zuten. Horrenadibide da Ipar Atlantikoan agintzenzuten estatuen itsasontzietan jardun zirelagero irakasle lanetan, soldatapean. Da-nimarkatik eta Herbehereetatik ere etorriizan ziren hona, arpoilari bila.

w Euskal industriaren aitzindari izanziren baleazaleak?

Bai. Baleak arrantzatzeko, beste alorbatzuk ere jarri behar izan zituzten mar-txan, ehizarako tresneria eta abarrak egi-teko. Ipar Amerikako herri indigenenikerketa batean, esaterako, XV. mendeanAian egindako aizkora bat aurkitu zutenTorontotik gertu, Whitchurchen, huroitarrakbizi izandako bizigune bateko induske-tan. Horrek ere frogatzen du euskal bale-azaleak Ipar-Atlantikoaren mendebaldean-gaurko Kanadan- zeudela Colon Ertame-rikara iritsi aurretik.w Aipatu duzu osagai ezberdinak izandituela bidaiak. Besteak beste, San Joanontzia hondoratu zen lekuan izan za-rete, Albaola proiektuaren abiapun-tuan.

Bai. San Joan ontzia 1.565ean hon-doratu zen Red Bay-n, baina guk ezdugu euskaldunen bidez jakin harenberri, euskara hizkuntza agrafoa izanzelako XVI. mendera arte, eta euskaldu-nak, analfabetoak. Shelma Huxley iker-lariak atera zuen argitara Oñatikoartxiboetan. Itxuraz hondamendi hartanbarrika batzuk salbatu ziren, baina ka-pitalismo merkantilaren hasiera zen, etajabeek euren zatia kobratu arren, mari-nelei ez zieten eman zor zietena etahaiek auzitegira jo zuten. Salaketa horida Huxleyk Oñatin topatu duena, etahor esaten da ekaitz bortitz batek as-tindu zuela San Joan ontzia, kargatutaetxera etortzekoa zela. Ipurdiz gora gel-ditu ei zen. Lokalizazioa zehatza zen,eta horri esker, Robert Grenier arkeologoquebectarrak 1978an aurkitu zituen SanJoan ontzia bera eta bi batel, eta harenirudira ari dira orain erreplika osatzen,mimo handiz eta orduko materialak era-bilita. Hor hasten da Albaola proiektua.Erreplika hori 2020rako eginda egongoda. Hain justu ere, batel horietako batenerreplika da Jon Maiak-eta Quebeceraeraman zutena, Beothuk, eta handik RedBay-ra. 40 egunean, 2.000 kilometroegin zituzten, orduko arrantzaleek mo-duan jantzita: ahuntz larruzko botak etaartilezko arropak jantzita.

“Petroliorik eta argindarrik gabeko

garai haietan bizimodua

errazago egitekobalio zuen baleak”

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 10

Page 11: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

ASTEKO GAIA 11

Muntatzaileen Tailer Eskola sortuzuen DANOBATGROUPekorain dela bost urte, benetako

ekoizpen ingurunetara egokitutako presta-kuntza profesionala emateko. 2012azgeroztik industri taldeak Lanbide Heziketaduala (LH) ematen du bere eskolan, pres-takuntza eta lana txandakatuz, ElgoibarkoMakina Erremintaren Institutuarekin (IMH)elkarlanean. Sistemak, funtsean, oinarri te-oriko sendoak eta benetako ekoizpenplantetan eskuratutako esperientzia konbi-natzen ditu. Halere, enpresak erabakizuen beste urrats bat ematea ikasleen es-pezializazioan, hirugarren urte bat gehi-tuta. Eta aurten diplomatu daespezializazio horretako ikasleen lehenpromozioa. Sei ikasle izan dira guztira,eta horietako bi elgoibartarrak dira: En-dika Etxaniz eta Aitor Murua. Fabrikazioaurreratuko makina-erreminten proiektuakprest jartzeko lanetako espezialista egiaz-tagiria jaso dute. Eusko Jaurlaritzak homo-logatuta dago, eta Mekatronikako GoiMailako Prestakuntza Zikloa eta espezia-lizazio urtea amaitu ondoren ematen da.

Titulazio honen ezaugarri nagusietakobat da ikasleek fabrikazio ingurune ope-ratiboen gainean eskuratzen dituztela eza-gutzak, eta ikaslearentzat, aparteko urtehori elementu bereizgarri bat da curriculu-mean, bi urteko Lanbide Heziketa egitenduten pertsonen aldean.

Esperientzia positiboa ________

Endika Etxanizek 27 urte ditu, etaAitor Muruak, 22. Lanbide Heziketarenaldeko apustua egin zuten, batetik, IMHikastetxea herrian bertan dutelako, eta,bestetik, lan mundurako sarbidea erra-zago ikusten zutelako. Bi urteko zikloaegiteko asmoz sartu ziren, baina eskolanhastearekin bat eman zieten hirugarrenurteko espezializazio baten berri. DA-NOBATGROUPEK eskaintzen zuen, eta

ikasleak lantegiaren premia zehatzetaraprestatzeko espezializazioa izango zen.15 ikaslek agertu zuten hori egiteko in-teresa, eta lantegiak sei aukeratu zituen.Beraiek izan ziren horietako bi, eta“zorte handia” izan zutela adierazi dute.Hiru urteko ikasketak izan dira, eta “luzesamar” egin zaiela aitortu duten arren,“pozik” daude lortu dutenarekin, azke-nean hirugarren espezializazio urtehonek bereizgarri bat ematen dielakoikasleei. Ikasi eta Lan sistema egokia iru-ditu zaie, “oso eramangarria”. Badakiteoraindik asko dutela ikasteko eta bene-tan ofizioa orain ikasiko dutela, baina oi-narri sendoa jaso dutela uste dute. Pozikdaude ikasketak amaitu eta lanean hasidirelako, “herrian bertan gainera”. Edo-zein lan egiteko prest daude: “Munta-tzaile lanetan hasiko gara, kanpora

bidaiatu beharko dugu eta denetarik egi-tea tokatuko zaigu, baina gaur egungoegoeran zorionekoak gara”.

Ikasi eta Lan__________________

Muntatzaileen Tailer Eskola funtsezkoheziketa proiektua da DANOBATGROU-Pentzat. Eskola taldearen instalazioetankokatuta dago, Elgoibarren, eta LanbideHeziketa duala eskaintzen du, prestakun-tza eta lana txandakatuz. Sistema horrekinikasleek benetako ekoizpen inguruneetanezagutza praktikoak eskuratzen dituzte,bai eta hizkuntzak ikasi, lan arriskuen pre-bentzioaren gaineko ezagutzak hartu,atzerriko egonaldiak egin eta normaleanikastetxeetan ematen ez diren beste eza-gutza espezifiko batzuk jaso ere bai. Ale-manian arrakasta eduki ondoren sortuzuten heziketa gune hau; izan ere, tal-deko Alemaniako enpresek jada garatzenzuten heziketa sistema hori beren instala-zioetan.

Modeloa indartzen jarraitzeko, pasaden martxoan Gipuzkoako konpainiak hi-tzarmen bat izenpetu zuen Jaurlaritzarekin,Lanbide Heziketa dualeko proiektuak bul-tzatzeko

DANOBATGROUPen espezialdutako ikasleen lehen promozioak jaso du titulazioau

“Muntatzaileen TailerEskola funtsezko

heziketa proiektua daDANOBATGROUP

taldearentzat”

Endika Etxaniz, behean, ezkerretik hasita hirugarrena. Aitor Murua eskuinean, zutik.

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 11

Page 12: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

w IMHren sortzaileetako bat izan zinen, eta azken 16 urteotanzuzendari izan zara. Zer eman dizu IMHk?

Galdera ona! Ilusioa, proiektua, motibazioa, garapen pertso-nala, bidaiatzeko aukera, erronkak, demak... milaka eta milakagauza eman dizkit IMHk. Burukominak ere bai, baina gauza onakgehiago izan dira. w Eta zuk, zer eman diozu IMHri?

IMH sarien ekitaldian erabili nuen esamolde berberarekin eran-tzungo dizut: badago esaera bat galdetzen duena idia nongoa den,jaiotzen den lekukoa ala egiten den lekukoa. Nik esamolde horrigehitu nion esna dagoen tokikoa dela. Ni debarra izan arren, ordugehiago pasatu ditut esna Elgoibarren, IMHn. Ordu asko eskainidizkiot IMHri, ahal izan dudan guztia eman diot, neukan onena. w Nondik sortu zitzaizuen IMH sortzeko beharra?

Mekan irakasle nintzen ni garai hartan, 85-86 urte inguruaizango zen. Zuzendaritza taldea bildu ginen gure eskaintza presta-tzeko, eta prestatu genuen, baina metal alorrean matrikulazio gutxigenituenez, eskaintza ixteko agindu ziguten Hezkuntzatik. Hori izanzen abiapuntua. Guk eman izan ditugun aurrerapauso guztienatzean arazoak eta beharrak daude; hau da, arazo batetik abiatutaegin izan dugu beti aurrera. Metal adarreko ikasleen falta hark era-man gintuen proiektu berri bat diseinatzera. Zirriborro bat prestatueta enpresetara joan ginen gure proiektua aurkeztera, ordura artesekula egin ez genuena. Ordura arte bi mundu ziren eskola eta en-presak, harremanik gabeko bi mundu. Garai hartako Lanbide Hezi-ketak eta egungoak ez daukate zerikusirik, eta aldaketa horretan guaintzindariak izan ginen. Enpresek esan ziguten proiektu hura ezzela batere berritzailea, zaharkituta geundela eta beste buelta bateman behar geniola egitasmoari. 40 milioi pezetako aurrekontuazeukan proiektu batetik mila milioi pezetako proiektu batera egin ge-nuen jauzia. Elgoibar herriak dituen ezaugarriak asko lagundu zutengure proiektu berria gauzatzen. Horrela hasi ginen, eta gaur egunEstatuan erreferente da IMH fabrikazio mekanikoan, eta harro esandezakegu. Estatuan onenak gara, eta Europan ere prestigio oso onadaukagu, notable edo bikain kalifikazioa daukagu. Ez daukagubeste zentroen inbidiarik. Pozik gaude gure ibilbidearekin. Gaurhemen gaude, baina ez dugu ahaztu behar nondik gatozen. Atzetikegin dugun bide guztia izan behar da kontuan, eta hori guztia gurelankideei esker egin dugu; profesional bikainak. w Lanbide Heziketa asko aldatu dela esan duzu. Zertan?

86-92 urte inguruan Foru Aldundiak inbertsio garrantzitsua egin

12 ELKARRIZKETA

“Estatuan erreferente daIMH fabrikazio

mekanikoan, eta harroesan dezakegu”

Joxean Egaña (Deba, 1957) IMHko zuzendari izandakoak erre-tiroa hartuko du uztailean. IMHren sorreran parte hartu zuen1985. urte inguruan, Jose Rejorekin eta Javier Lopezekin batera,eta zuzendari gerente kargua, berriz, 2000. urtean hartu zuen,iazko uztailera arte. Ekonomia eta Enpresagintzan Lizentziatuada, eta irakaskuntza izan du lanbide. Badoa IMHtik, baina ez daurrutira joango. Lanbide Heziketa izan du ofizio, afizio eta pasio,eta hori ez zaio egun batetik bestera bukatuko. IMH esku onetanutzi duela dio.

- AINHOA ANDONEGI -

u JOXEANEGAÑAIMHKO ZUZENDARI OHIA

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 12

Page 13: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

ELKARRIZKETA 13

zuen, eta prestakuntza iraunkorra eskaintzen hasi ziren ikastetxeak.Langileak formatzen hasi ziren, eta gu hasieratik hasi ginen horre-tan. Elgoibar horren adibide da. IMHn esaterako milaka eta mi-laka ordu eskaini ditugu langileak kontrol numerikoan formatzen,enpresek behar hori zutelako. Enpresen beharrak kontuan hartzeaizan da Lanbide Heziketaren klabea. Elgoibarrek garai zailak pa-satu ditu. Apur bat atzera egiten badugu, 1986. urte ingurura,makina konbentzionalak ziren nagusi, eskuzko lana, krisia, 1991nSigma ixten da eta 800 langile kalean geratzen dira... Baina lan-postuak ez dira desagertu. Enpresak desagertu arren, lanpostu ko-purua mantendu egin da, eta Elgoibar erabili izan duteunibertsitate batzuek kluster edo ekosistema adibide gisa. Asturia-sen, adibidez, meategi bat ixten da eta han ez da ezer geratzen,baina Elgoibarrek jakin du eboluzionatzen. Enpresa oso potenteakditugu, hornitzaileak, ikerketa zentroak, formazioa, eta gaitasunakdituzten pertsonak. Hori da Elgoibarren sekretua. Eta guzti horretanIMH eragile inportantea izan da. Datu batzuk emate aldera,IMHn formatu dira 50.000 langile, 2.000 ikasle baino gehiagokegin dituzte Lanbide Heziketa zikloak, 500bat ikaslek egin dute ingeniaritza... Gu ezgara zentro handia, eta datu onak dira. Pres-takuntza integrala eskaintzen dugu, lehenlanbide heziketa zentroak soilik ziren. Oraingainera, Asmaolaren bidez enpresa txikiekinelkarlanean ari gara, haien beharrak ase-tzeko. w Zein da IMHren arrakastaren sekretua?

1995 urte inguruan erreflexio estrategikogarrantzitsua egin genuen, eta prozesu hartatik gauza interesgarriasko atera genituen. Nolabait esateko, IMHk jakin du aldaketeiaurre hartzen. Orain esate baterako konpetentzien jabetzan oina-rritzen da hezkuntza. Ez dira horrenbeste klase magistralak ema-ten, eta ikasleak gehiago prestatzen dira taldean lan egiteko.Jarrerak lantzen dira, konpetentziak modu transbersalean lantzendira. Ba guk hori aspalditik egiten dugu. Edo ikasi eta lan sistemakere gaur egun indar handia hartu du, eta guk 20 urte darama-tzagu ingeniaritza dualarekin. Enpresa, ikaslea eta ikastetxea el-karlanean jartzen duen sistema da. Gu oso pozik gaude lortuditugun emaitzekin, eta enpresek ere balorazio oso onak egitendituzte. w Zein izango da aurrerantzean Lanbide Heziketaren erronkanagusia?

Errelebo generazionala emateko arazoak izango dira, geroeta populazio aktibo txikiagoa dugulako. Populazioa zahartzenari da, une honetan jende gehiago gaude Gipuzkoan 60 urtebueltakoak, 22-25 urte artekoak baino, eta hori enpresentzatarazo izango da epe laburrean. Une honetan bertan enpresekkontratatzeko arazoak dituzte. Premiak dituzte, eta Lanbide Hezi-ketatik irteten diren ikasleekin ez dute nahikoa. Elgoibarren en-presa asko jendea kontratatzen ari dira, jendea behar dute. Bestebatzuk, aldiz, ixten ari dira. Hori da globalizazioa. Lanbide He-

ziketaren erronka nagusia da merkatura egokitzen jakitea. w IMHko Lanbide Heziketa zikloetatik zenbatekoa da lanera-tzea? Oso altua da. Demagun %80 dela, ba gainerako %20ek ikastenjarraitzen dute. Ingeniaritza Dualean esaterako, beti izaten dituguLanbide Heziketa zikloetatik datozen ikasleak, eta hori interesga-rria da. Eta kontuan izan Ingeniaritza Dualean ikasleek kontratuaizaten dutela enpresekin, eta gehienak ikasketak egiten dituztenenpresa horietan geratzen dira lanean. w Garai batean Lanbide Heziketa gaizki ikusia zegoen. Gauregun aldatu da pentsamolde hori?

Bai. Gu Lanbide Heziketa hartatik gatoz, baina gaur egun-goak ez dauka harekin zerikusirik. Lanbide Heziketa lan munduanbarneratzeko modu segurua da gaur egun. Ikusi egin behar daikasle bakoitzak dituen gaitasunak, baina gaur egun nik edonorigomendatuko nioke Lanbide Heziketaren bidea. w Lanbide Heziketa oraindik orain gizonezkoen mundua da.Zergatik dela esango zenuke?

Gizartearen kontua edo arazo antropologi-koa izango da. Ez dakit zein den arazoa, bainaez du asmatu Lanbide Heziketa emakumezko-engana bideratzen. Agian jendeak pentsatukodu tailerra zikina dela eta ez dela emakumeen-tzako egokia, baina gaur egun tailerrak txuku-nak dira. Guk izan ditugu ikasle neskak, eta osolanpostu onetan bukatu dute enpresetan. Bainaasko kostatzen zaigu emakumeak erakartzea.Batxilergoko irakasleekin saiatu izan gara, De-

begesarekin eta enpresekin ere bai, baina izugarri kostatzenzaigu. Lanbideak oraindik oso bereiztuta daude. Irakaskuntza,esaterako, oso femeninoa da, merkataritza eta zerbitzuen sektoreaere bai, sanidadea ere... Industria, aldiz, gizonezkoena da.Baina emakumeentzat berdin balio du, eta oso sektore egonkorrada. w IMH sarien barruan egin zizuten omenaldian parte hartuzuten guztiek Lanbide Heziketarekiko duzun pasioa nabar-mendu zuten. Nondik datorkizu pasio hori?

IMHren erditzea bizi izan nuen, eta behin hor egonda, nireparte sentitzen dut. Oso barrutik bizi izan dut hau guztia, asko su-fritu eta gozatu dut, eta horrek eragiten du pasioa. IMHn ere pa-satu ditugu urte gogorrak. 2013-14 urte inguruan EREn sartuginen. Fakturazioa asko txikitu zitzaigun eta transformatu beharizan genuen. Erabaki gogorrak hartu behar izan genituen. w Zu bazoaz. Zure atzetik datozenei, zein gomendio emangozenieke?

Gomendio gutxi. Ni laguntzeko prest egongo naiz aurreran-tzean ere, baina oso lantalde potentea dago hemen, eta ez dau-kat haientzako gomendio askorik. Behar banaute, hor izangonaute. Lanbide Heziketarekiko dudan pasio hau ez zait uztaileanpasatuko. Zerbait idazteko asmoa daukat, ikasteko ere bai... eznaiz aspertuko.

“Ez dugu asmatuLanbide Heziketaemakumeengana

bideratzen”

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 13

Page 14: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

KULTURA14

Napoka Iriak azken kontzertua emangodu gaur, Eibarko Coliseo antzokian

Santana jaietako paella lehiaketan izena emateko

epea zabalik dagoUztailaren 22an izango da Kuadri-

llen Eguna Santana jaien barruan, etabeste hainbat ekintzaren artean, paellalehiaketa antolatu dute egun horreta-rako. Parte hartu nahi dutenek 5 euroordaindu beharko dituzte. IzenemateaMenditxo, Uztargi edo Aitz Beltz taber-netan egin behar da, uztailaren 16abaino lehen. Paella lehiaketa uztailaren22an izango da, 13:00etatik14:00etara bitartean. Udalak jarrikoditu arroza, oilaskoa, gatza eta olioa.15:00etan egingo dute bazkaria.

Iruñeko San Ferminetako entzierroak zuzenean

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Iru-ñeko San Ferminetako entzierroak zuze-nean ikusteko aukera eskainiko duELgoibarko Udalak. Gaurtik hasita, hilaren14ra arte, egunero eskainiko dituzte en-tzierroak, 8:00etan, Kultur Etxeko hitzaldigelan.

Sanbartolomeetako Gazteen Eguneko kamisetarako logoaaukeratzeko lehiaketa

Sanbartolomeetako Gazteen Egune-rako logoa aukeratzeko lehiaketa antolatudu Elgoibarko Gazte Asanbladak. Logoti-poan ezinbestean agertu beharko da#gaztiakgerabarren etiketa. [email protected] bidali beharko dituzte logoti-poak, uztailaren 14rako. Kamiseten eska-erak egiteko ondorengo link honetan sartueta kuadrilaren datuak eman behar dira:https://goo.gl/forms/iPFF7Of2kcev62Ox2 Aurten ere, GaztiakGeraBarren ko-lektibo kuadrillen artean ari da GazteenEguna antolatzen.

Elgoibarko Institutuan Batxilergoko lehen ikasturtean Alemaniera ikasten aritu direnikasleek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute Alemaniara egin duten bidaian.Sei egun pasa dituzte Karsruhe, Heideberg eta Baden-Baden hirietan. Hango familienetxeetan egon dira, eta euren adineko gazteekin hainbat ekintza eta plan egin dituzte.Izan ere, maiatzeko azken astean Karlsruhe (Alemania) hiriko 26 ikasle Elgoibarrenizan ziren, Institutuak duen elkartruke programaren barruan. Elgoibarko, Mendarokoeta Debako ikasleen etxeetan egon ziren orduan, eta, besteak beste, inguruko herrie-tara, Bilbora eta Donostiara egin zituzten bisitak.

Napoka Iria bikoteak gaur iluntzean eskainiko du azken kontzertua, Ei-barren, Coliseo antzokian. Ander Mujika eta Miren Narbaiza hainbatproiektutan murgilduta ibili dira azken urteotan, eta bitartean, Napoka

Iria isilik egon da. Bi urteko atsedenaldiaren ondoren, Napoka Iria bertan be-hera uztea erabaki dute. Gaur emango diote amaiera, beraz, hamabi urtekoibilbideari. Ibilbide horretan bidelagun izan dituzten hainbat musikarirekin eskai-niko dute kontzertua. 20:30ean izango da.

Alemaniako ikasleek Elgoibarrera eginikobisita itzuli diete Elgoibarko ikasleek

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 14

Page 15: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

KULTURA 15

Mendaron ere hasi dira Udalekuak

Kirol Argazki Lehiaketa

Elgoibarko Udalak Kirol ArgazkiLehiaketa antolatu du, Ongarri argazkitaldearekin batera, eta uztailaren 17aizango da parte hartzeko azken eguna.Argazki zaletu guztiek hartu dezaketeparte, bai profesionalek eta baita ama-teurrek ere. Partaide bakoitzak gehienezere lau argazki aurkeztu ahal izangoditu, eta lanak originalak izan beharkodira. Antolatzaileek hainbat sariemango dituzte: Sari orokorra irabaztenduenak 300 euro jasoko ditu, eta biga-rrenak, 200 euro. Herriko irabazleak200 euroko saria jasoko du. Gazteenirabazleak 300 euro jasoko ditu, eta bi-garrenak, 200 euro. Nerabeetan,aldiz, irabazleak 150 euro jasoko ditu,eta bigarrenak, 100 euro. Sari bana-keta abuztuaren 22an egingo dute, etalanak irailaren 2ra arte egongo diraikusgai Kultur Etxean.

Haizea emakume taldeak antolatuta, Avilan pasatu dute asteburua Elgoibarko 60emakumek. Arenas de San Pedro, Cuevas del Aguila eta Arevalo bisitatu dituzte besteakbeste. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, primeran pasatu dute asteburua.

Elgoibarren joan zen astean hasi ziren Udalekuak, eta astelehen honetan Mendaron.Aurten, Elgoibarko Izarrak kudeatukoditu estreinakoz Mendaroko udalekuak, eta hainbat eta hainbat ekintza prestatu dituzte umeen aisialdirako. 62 umek emandute izena guztira.

Haizea emakume taldeko kideakAvilan izan dira

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 15

Page 16: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

KIROLA16

Javier Ezenarro zenarenomenezko txirrindulari lasterketa Mendaron

X. Javier Ezenarro Oroitzarrea txirrin-dulari lasterketa jokatuko dute zapatuan,uztailaren 8an, Mendaron. MendarokoTxirrindulari Elkarteak antolatzen du ur-tero lasterketa hau, eta guztira, 80 batkilometroko ibilbidea egin behar izatendute txirrindulariek, bi aldiz Osintxurainojoan eta beste birritan Kalbarioko gainaigoz. 16:00etan hasiko da lasterketa.

C.D. Debabarrena areto futbol kluba desagertu egingo da

Arazo ekonomikoak medio, desa-gertu egingo dira C.D. Debabarrenaareto futbol klubeko talde guztiak, tarteanazken denboraldietan Nazional B Mai-lan aritu den Concepto Egile. 1989koirailaren 27an, duela 28 urte, hasitakoibilbidearen amaiera dela jakinarazi dutaldeko presidente Jose Ramon Iriartek,eta erabakiak ez daukala atzera buelta-rik gaineratu du. Kirolgiren diru-laguntza-rik gabe gelditu izana ezin izan dutelagainditu azaldu du Iriartek, kluba lehen-dik ere egoera ekonomiko "delikatuan"

zegoela-eta. Arartekoan Kirolgiren aur-kako salaketa jarri du C.D Debabarre-nak. Alabaina, epaia aldekoa edokontrakoa izan, beranduegi ailegatukoda klubaren biziraupenerako.

Iñigo Lariz jaun eta jabe Nahaste Borrasten

Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez gailendu ziren Nahaste Borraste proba herrikoiaren 33. edizioan, aurreko barixakuan.Zazpigarren aldiz irabazi du Larizek proba (2008, 2010, 2011, 2012, 2015, 2016 eta 2017) eta Martin Domingue-zekin zuen berdinketa hautsi du, hark sei garaipen baititu (1993, 1996, 1997, 2000, 2003, 2004). Aurtengoan Hasier

Murua izan zen Larizen aurkari gogorrena. Muruak antxitxikako azken proba lehen postuan hasi zuen arren, Larizek 39 se-gundoko aldea atera zion Muruari helmugan. Iaz ezarri zuen errekorretik (17:34) 23 segundora gelditu zen Lariz (17:57).Edonola ere, ez ziren errekorra ontzeko baldintzarik egokienak eman, bizikletako proban ari zirela euria hasi zuelako etairristakor laga zuelako zorua. 37 lagunek parte hartu zuten, tartean emakume bakarrak, Ainhoa Lendinezek. Proba honetanlortzen duen 11. garaipena lortu zuen Lendinezek, 20:59ko denbora eginda. Antolatzaileek iaz zendu zen Jose Gurrutxagagogoan izan dute sari banaketan. Kimetz elkarteko presidente Jose Luis Bollarrek oroigarria eman zion Jose Gurrutxagarenseme Juanjori. Argazkiak eta sailkapenak: www.barren.eus

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 16

Page 17: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

KIROLA 17

Tenis eta padel txapelketek badituzte irabazleak

Ehunmilak ultra traila Elgoibartik

pasatuko da

Elgoibartik pasatuko da gaurgauean Ehunmilak mendi lasterketa,22:00etatik 2:00etara. Egoitz Mu-jika Errasti elgoibartarrak eman duizena 168 kilometroko ultratraileaneta Elgoibarren lan egiten duen JaviDominguez izango da proba ira-bazteko faborito nagusietako bat.Askoz gehiago izango diraG2Handiak 88 kilometroko probanparte hartuko duten gure ordezka-riak, 28 elgoibartar eta mendaroarbat, hain justu ere.

Enduro txapelketa Idotorben

Urnobitza Kirol Klubak antola-tuta, San Pedroko I. Enduro Txapel-keta jokatuko dute domekan(uztailak 9) Idotorben, auzoko jaienbarruan. Idotorbe eta Aiastiakomendietan barrena lehiatuko diraparte hartzaileak. Euskadiko Txapel-ketarako puntuagarria izango daIdotorbeko proba.

Elgoibarko 40-15 Tenis eta Padel Elkarteak hamar-garren urtez antolatu ditu aurten padel eta tenis txapel-ketak. Joan den maiatzaren 2an hasi ziren lehiatzen etauztailaren 1ean jokatu zituzten finalak Mintxetan. Teni-seko finala, baina, Eibarren jokatu zuten aurreko egu-nean. Ruben Pinillos eibartarrak 6-1 eta 6-2 irabazi zionSergio Urriza mutrikuarrari. Padel txapelketako emaku-mezkoen finalean Sonia Merino eta Olatz Lejardi du-rangarrek ez zieten aukerarik eman Alicia Iglesias etaNora Hadi elgoibartarrei (6-0- 6-0). Gizonezkoetan,Oier Urigoitia eta Igor Zabaleta durangarrek osatutakobikoteak 7-5 eta 6-2 irabazi zion Aritz Martijak eta AsierOyarzabalek osatutako bikoteari.

Jon Basurto da C.D. Elgoibarreko

presidenteaJon Basurtok

ordezkatuko duAntton IranzoC.D. Elgoiba-rreko presidentekarguan. Iran-zok "arazo per-tsonalak direlamedio" laga dukargua. Halere, zuzendaritzako kideizaten jarraituko du. Alderantzizkobidea egin du Basurtok, zuzendari-tzako kidea izan baita orain arte.

Xake partida azkarren txapelketa

jokatuko dute bihar, Maalan

Elgoibarko Xake Taldeak antolatuta,xake partida azkarren taldekako txapel-keta jokatuko dute zapatu honetan, uz-tailaren 8an, Maalako parkean.Partida osorako jokalari bakoitzak bostminutu izango ditu. Antolatzaileek au-rreikusten dute, hamasei bat talde herri-koak izango direla. 16:30ean hasikoda txapelketa.

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 17

Page 18: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

MERKATU TXIKIA

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Senide bat hil berri zaigu eta testamendua zabaldu dugu-nean jakin dugu hilberriak familiaz kanpoko bat izendatu zuelaalbazea, [testamentu emaileak bere azken nahia bete dadinizendatu duen pertsona]. Pertsona hori izango da hildako se-nidearen ilobei herentzia banatuko diena. Jakin nahiko nukezeintzuk diren zehazki albazearen eginkizunak eta hari ordain-tzeko betebeharrik dugun.

Kasu honetan, ordainsaririk zehaztu ez denez, ulertu behar dugu al-bazea horrek doan jardun behar duela. Albazea horrek dituen gastuakjarauspen-masari pasatuko dizkio. Hala ere, ohikoa da testamentugi-leak ordainsari bat zehaztea albazearentzat, eta herentziatik hartukoda albazeari ordaintzeko diru hori. Ordainketa hori, normalean, testa-mentugilearen konfiantzazko pertsona batek egingo du, gehienetanabokatu batek, herentzia testamenduan esaten den moduan eta testa-mendutan zehazten den jendeari banatuko dionak. Kargu pertsonal batda, eta ezin du beste inork bete eginkizun hori, testamentugileak kon-trakoa esan ez badu behintzat. Albazearen izendapena partikularra izandaiteke, gauza jakin bat entregarazteko denean nahiz herentzia osoaentregarazteko denean. Borondatezkoa da albazea izatea. Ardura horibete nahiko ez balu errenuntzia aurkez dezake.

AHOLKUA: Albazea izendatzea gomendagarria da herentziakgatazka bat sor dezakeela aurreikusten denean (ezkontza batbaino gehiagoko seme-alabak ari direnean herentzia eske),adingabeko umeak tartean daudenean edo hildakoak seme-ala-barik ez duen kasuetan.

Enpresa kolaboratzailea:

ROSA Mª PINTADO

P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

LANA...................................EskaerakAdinekoak zaintzeko edo garbiketa

lanak egiteko prest. Interna moduan ere

bai. ( 682 798 874

-----------------------------------------------------------------------------------------

Umeak edo pertsona nagusiak zain-

tzeko prest nago. Garbiketa lanak ere

egingo nituzke. ( 656 688 578

-----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak nahiz umeak zainduko ni-

tuzke edo garbiketa lanak egin, astele-

henetik ostiralera. ( 602 625 718

-----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaindu eta etxeko edo por-

taleko garbiketa lanak egiteko prest

nago. ( 638 338 816

-----------------------------------------------------------------------------------------

Elkarteak eta portalak garbitzeko prest

nago. ( 617 571 210

-----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak edo umeak zaintzeko prest

nago, orduka. Gauez ere bai. Garbi-

keta lanak ere egingo nituzke.

( 602 893 569

-----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak edo umeak zaintzeko prest

nago, orduka. Gauez ere bai. Garbi-

keta lanak ere egingo nituzke.

( 667 301 325

-----------------------------------------------------------------------------------------

Elkarteak garbitzeko prest nago. Astebu-

ruetan. ( 626 435 491 (Idoia)

-----------------------------------------------------------------------------------------

Gizona eskaintzen da adinekoak zain-

tzeko. ( 635 005 536

-----------------------------------------------------------------------------------------

Nagusiak eta umeak zaintzeko eta gar-

biketa lanak egiteko prest nago. Euska-

raz dakit.

( 662 401 585

-----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zainduko nituzke.

( 642 650 815 (Fran Orozco)

-----------------------------------------------------------------------------------------

Umeak zaintzeko eta garbiketa lanak

egiteko prest nago. Arratsaldez.

( 654 304 337

-----------------------------------------------------------------------------------------

Pertsona nagusiak zaintzen egingo nuke

lan. Interna edo orduka. Gauak pasa-

tzeko ere prest.

( 631 417 922

-----------------------------------------------------------------------------------------

Emakumea eskaintzen da, edozein lan

egiteko.

( 632 915 647

EskaintzakMahats ardotegian lan egiteko zerbitza-

ria behar da.

( 646 936 092

-----------------------------------------------------------------------------------------

Elgoibarko denda batean lan egiteko

neska bat behar da lehenbailehen. Ezin-

bestekoa da euskaraz hitz egitea. Bidali

curriculumak: [email protected]

ETXEBIZITZAK.....................Hiru logelatako etxea hartuko nuke alo-

kairuan Elgoibarren.

( 602 625 718

BESTELAKOAK.....................Belar-hesiak mozteko makina elektrikoa

salgai. Gutxi erabilitakoa. 150 euro.

( 667 406 490

18

ELENAileapaindegia

Depilazio Elektrikoa

San Frantzisko 49 -1 Tel: 943 741 189

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 18

Page 19: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

Zorionak, Iker,igandean, 10urte beteko ditu-zulako. Etxekoeneta bereziki,Miren eta Ane-ren partez.Ondo pasa!

Zorionak, Oier,familiako guztienpartez. Zapa-tuan 7 urte!Ederki ospatukodugu!

ZORIONAK ZURI

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora,

edo [email protected] e-postara bidali.

Ezkontza egunean pasatu genuen be-zain ondo pasa dezazuela zuen ez-kontz-bidaian. Zorionak eta muxu askofamilia guztiaren partetik.

Zorionak, June eta Luken, uztai-lean 7 eta 4 urte egiten dituzuelako.Etxekoen partez.

Zorionak, Lara, asteazkenean 3 urteegin zenituelako, eta zuri, Danel,abuztuaren 7an 5 urte egingo dituzu-lako. Muxu asko familiako guztien par-tez.

Zorionak, bikote, zuen urrezko ez-teiengatik. Familiako guztien partez,muxu handi bana.

Zorionak, Mikel eta Jon, zuen bos-garren eta zortzigarren urtebetetzee-tan. Patxo asko bioi!

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 19

Page 20: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

AGENDA20

7 BARIXAKUA8:00 Iruñeko San Ferminetako entzie-rroak, zuzenean. Kultur Etxeko hitzaldigelan. Hilaren 14ra arte, eguneroemango dituzte. 10:30 San Fermin Txiki. San Bartolomeeta Errosario kaleetan zehar egingo duteentzierroa, Atxutxiamaikak antolatuta. 21:30 Bideo Foruma. ‘La bicicleta verde’filma landuko dute, Loredi Salegik dinami-zatuta. Antolatzailea: Haizea. 22:00 Ultratrail lasterketari ongi-etorria,Azkaraten.

8 ZAPATUA16:00 Elgoibarko xake txapelketa. Zubi-Ondo elkarteak antolatuta. 16:00 Javier Ezenarro zenaren ome-nezko txirrindulari lasterketa Mendaron.

14 BARIXAKUA19:30 Sanloren urteko batzar nagusia.Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 22:30 ’Memoriaren ganbaratik’ filma.Kalegoen plazan. Filma bukatu osteanDVDak jarriko dituzte salgai Jai Alai taber-nan.

9 DOMEKAEuskadiko Enduro Motor txapelketa8:30 Egiaztapenak frontoian.9:30 Lasterketa14:00 Sari banaketa.

SAN PEDRO JAIAKIDOTORBEN

Jose Ramon Salegi Urain2017ko uztailaren 6an hil zen, 62 urte zituela.

Ez agurrik, ez adiorik; egun handira arte.Elgoibarko Sortuko familia

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 20

Page 21: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

AGENDA 21

Aire Libreko Zinea (Kalegoen Plazan)

‘Monster trucks’8 zapatua, 22:30

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK

09:00 - 22:007 Barixakua ORUESAGASTI8 Zapatua BARRENETXEA9 Domeka BARRENETXEA10 Astelehena IBAÑEZ11 Martitzena GARITAONANDIA12 Eguaztena ETXEBERRIA13 Eguena FERNANDEZ14 Barixakua YUDEGO

20:00 - 22:00* Guardia Elgoibartik kanpora denean, asteburuetan ezik: BARRENETXEA (Elgoibar) Errosario, 26 - Tel.: 943 741 277

22:00 - 09:00MANDIOLA (Eibar)San Agustin, 3 - Tel.: 943 820 533

* Fernandez: Herriko enparantza, 4 Garagartza (Mendaro)Tel.: 943 756 142

* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze)Tel.: 943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) - Tel.: 943 751 384

Ekainean hildakoak

. Jesus Urain Arrona73 urte, ekainak 7

. Arantxa Etxabe Txurruka87 urte, ekainak 8

. Juan Mari Uranga Uranga51 urte, ekainak 9

. Enrique Artetxe Ansola86 urte, ekainak 12

. Jose Moreno Gomez80 urte, ekainak 13

. Enrique Molina Blanco94 urte, ekainak 17

. Mari Carmen Moulian Mendia99 urte, ekainak 19

. Jesus Lopez de Larrinzar Larrea85 urte, ekainak 22

. Fidel Dominguez Molguero92 urte, ekainak 22

. Xabier Jauregi Esnaola63 urte, ekainak 24

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 21

Page 22: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

HITZ ETA KLIK22

Jose Luis Azpillaga

Iñigo Lamelas

Egunsentia Olason. Gau hotzaren os-tean, goizeko eguzki epelak hilobiak etahormak goxatzen ditu. Imajinatzen dituthildakoen hezurrak berotasun samurreanatsegin hartzen. Eguzkiaren argiak kolorebereziz margotu du hilerri guztia, eta fa-rolek ere argi egin nahi dutela ematen

du. Sarrerako arku handiak ohiko itxura beldurgarria galdu etababesle ageri zaigu. Badirudi heriok ihes egin duela egunsen-tiaren beldur, Bagdageko morroiaren bila Ispahanera iritsi ze-nean bezala. Badator eguzkia bizitzaren aldarri eginez! Utikanherio!

“Ez izan beldurrik, hiltzea ez baita ezer. Lo gozo bat baizikez, nolaz eta trikuak egiten dakien neguan, bere baitara gozokibildurik”. Hala zioen Hasier Etxeberriak heriotzaren atarian “Atzohil egin nintzen” testu zirraragarrian. Ba omen zekien zer zen he-riotza: aurretik ere, bere gaixotasunagatik, bizi izan omen zituen

hilda egotearen antzeko egoerak. Ez dakit txorakeria begitandukozaizuen, baina sinetsita nago dena ez dela amaitzen heriotzare-kin; badakit hildakoak naturaren zantzu eta izaki guztiengan erebizi direla: txoriengan eta zuhaitzetan, haizetan eta lainoetan, etabatez ere gure barruan.

Inor ez da hiltzen jokoa ez da amaitzen.

Inor ez da hiltzen ate-joka inor ez dator. Nahiz aldatu bai: ez da hiltzen, ez da hiltzen, ez, inor ez.

(Abesti bat gutxiago - Lau Topet)

“Sinetsita nago dena ez dela amaitzen heriotzarekin”

1042 alea:Maquetación 1 06/07/17 13:04 Página 22

Page 23: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

Zure ezkontza iruditan jasotzeko argazkilari bila bazabiltza,

Inhar Mutiozabal da zure aukera. Langilea, profesionala

eta laguna izango da, zuretzako hain garrantzitsua den

egun horretan. Argazkilaritza du pasio, eta azken urteotan, ofizio

ere bai. 60 ezkontza baino gehiago erretratatu ditu bere kamera-

rekin, denak estilo berean, baina denak desberdinak, norberaren

neurrira egokitzen delako. Sormena landuz, modu pertsonaliza-

tuan egiten du lan, bikoteari uneoro konfiantza emanez.

u Zer berezitasun dute zure argazkiek?

Naturaltasuna oinarri hartuta, historiak kontatzea dut helburukamera hartzen dudan bakoitzean. Ezkontza batetan egotendiren momentu ezberdinetan gertatzen ari den hori modu artis-tikoan kaptatzen saiatzen naiz, begiradak, emozioak, momen-tuak… Ez zaizkit prestatutako argazkiak gustatzen, hau da,kamerara begira pose naturalak ez direnak erabiliz, dena presta-tuta dagoela nabari diren argazki horiek. Nire leloa gaurko argazkia,

biharko oroitzapena da. Hori kontutan izanda, momentu berezi ho-riek kaptatzen ditut, hemendik urte batzuetara ezkontza eguna-ren oroitzapen bizia izango direlako nire argazkiak.

u Ezkontza erreportajeetan aditua zara, eta hainbat sari ere

irabazi dituzu. Kontaiguzu apur bat zein sari dituzun.

Azken bi urte hauetan zenbait sari jaso ditut Espainia nahizmundu mailako ezkontza argazkilari elkarte ezberdinen eskutik.Lehengo saria Fotografos de Bodas de España elkartearen eskutikjaso nuen. Horren ondoren, WedPhotoSpain sari bat jaso nuen,hau ere Espainia mailako saria. 2016ko abuztuan ISPWP EstatuBatuetako Elkartearen mundu mailako saria jaso nuen. Azkenik,urte hasieran, Unionwep espainiar elkarterik garrantzitsuenareneskutik bi sari jaso nituen eta honek urteko ezkontza argazkilarionenaren sariketarako hautagai izatea ekarri zuen. Duela egungutxi Fearless Elkartean sartzeko gonbitea jaso dut. Fearless mun-duko ezkontza argazkilari hoberenek osatutako elkartea da. Ur-teetan elkarte honetako argazkilarien lanak ikusi eta jarraitu ditut,niretzat erreferentzia leku bat izan da Fearless beti, eta, orain, nireizena hor barruan ikustea izugarria da. Egia esan, azken bi urte-etan bizitzen ari naizena amets bat da.

u Nola lortzen duzu bikoteen onena ateratzea argazkietan?

Oso erraz. Ezkontza aurretik eurekin geratu eta haien kon-fiantza irabaztea da sekretua. Horrela, ezkontza egunean denaoso natural ateratzen da, barreak eurenak dira eta izateko moduaere. Horregatik, oso garrantzitsua da bikotearen izateko modua-rekin bat doan argazkilaria topatzea. Ezkontza aurretik bikoteerreportaia bat egiten saiatzen naiz “Preboda” delakoa, eurekin

denbora pasatzeko, eurak ezagutzeko, eta normalean, zerbeza-txo batekin amaitzen dugu gure bizitzaren inguruan hizketan.Horrek ezkontza egunean nirekiko duten “hesi” hori kentzeaerrazten du. Nire eskuan dagoen guztia egiten dut bikotearen ez-kontza egunean euren hurbileko eta konfiantzako pertsona batbezela ikus nazaten. Nire presentziak lasaitasuna ekartzen badiebikoteei, lan erdia baino gehiago eginda dago, euren onena era-kutsiko baitute kamararen aurrean.

u Euren ezkontza prestatzen ari den bikoteari zer gomendioemango zenioke?

Urte batzuk badaramatzat ia astebururo ezkontzatan lanean,eta gomendio asko ditut buruan, baina garrantzitsuena norbera-rekin bat datorren ezkontza prestatzea izango litzateke. Protoko-loak, konpromisoak, eta halakoak alde batera utzi etadisfrutatzeko ezkontza bat antolatzeko gomendioa egingo nieke.Batzuetan besteengan pentsatzeagatik bikoteek ez dute eurenegunaz gozatzen, eta pena da, ez baita berriz ezkontzeko aukeraaskorik izaten.

www. inharmutiozabal.com

[email protected]

943 604 981 / 629 711 572

Publierreportajea

1042 azala:Maquetación 1 06/07/17 13:07 Página 3

Page 24: Baleazaleen arrastoan - barren.eus · politikoaren garapena, hondakinen gairako mahaiaren era - keta, eta etxebizitzen aloraikura sustatzeko konpromisoa hartzea. Baina kritika egin

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA

IGELTSERITZA

ITURGINTZA

LEIHOAKERREFORMAK

Gremioen gida AroztegiakElektrizitateaIgeltseritzaIturgintzaLeihoakPintura

1042 azala:Maquetación 1 06/07/17 13:07 Página 4