Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE-saioetan Mikel Zalbide

31
Lasarte 2009ko udal-topaketak

description

Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE-saioetan Mikel Zalbide. Lasarte 2009ko udal-topaketak. Sarrera moduko azalpena. Zertaz jardungo dugu gaurkoan, eta nola? Zer da aurrez aurreko jarduna ?; Zer dira funtzio (edo jardun-gune) nagusiak ?; Zer dira gertuko harreman-sare informalak ?; - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Page 1: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Lasarte2009ko udal-topaketak

Page 2: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Zertaz jardungo dugu gaurkoan, eta nola? ◦ Zer da aurrez aurreko jarduna?;◦ Zer dira funtzio (edo jardun-gune) nagusiak?;◦ Zer dira gertuko harreman-sare informalak?; ◦ Zer dira HINBE-saioak?

a) posible al da gertuko harreman-sare informaletan eragitea, jardun-esparru nagusietan eragin gabe?

b) non eta nola jarri behar dira lehentasunak, eta horren arabera noiz-nola mugatu lehentasunezkoak ez diren esparruetako saioak?;

c) udalerri bateko lan-programetan zeintzuek elikatzen dute

HINBEko 6. urratsa, eta zeintzuek ez?

Page 3: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

I.1.- Aurrez aurreko jarduna I.2.- Mintzajardunaren aldakuntza-iturriak I.3.- Jardun-guneak (funtzioak) I.4.- Rol-harremanak I.5- Mintzaldaketa; I.6.- HINBE saioak: seigarren urratsa

Page 4: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Lau osagai nagusi 1.- solaskideak elkarren ondoan daude, elkarren

presentzian, aurrez aurre; 2.- interakzio betea dute: solaskide guztiak dira mezu-

jasotzaile eta, potentzialki bederen, mezu-igorle; 3.- egokitasun kontestuala: aurrera daramaten hizketa

kontestu jakin horri dagokion modukoa da (situazioak berez eskatzen duen modukoa), eta

4.- elkar-ulergarria: solaskide guztiek konpartitzen dute, nork bere aldaera-sortatik, besteek darabilten aldaera bera edo, gutxienez, solaskideen aldaera-sorta osotik abiatuz ulergarria den hizkera-moldea

Page 5: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

agerbidea (ingelesezko media) : hitz egitea, irakurtzea eta idaztea.

zabalera (overtness) : barne-hizkera, mezua jasotzea eta mezua igortzea

Situazioa. erabilera-kontestuak markatzen: nork norekin diharduen, noiz-non, zertaz eta zertarako. Hiru mota nagusi:

c1) situazio (estilo) formala: jasoa, landua, jendaurreko hizkera edo idazkera zaindua;

c2) situazio (estilo) informala: kolokiala, lagunarteko hizkera (gutxiagotan idazkera) bizi-piperduna, zuzentasunari baino gehiago bizitasunari eta inpresio-lanketari begiratzen diona, eta

c3) situazio (estilo) intimoa: barrenkoia, barne-emoziorik gordeenak azaltzeko edo iradokitzeko aplikatzen dena, konfiantza handiko giroan.

Page 6: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Haugen-ek, Weinreich-ek, Mackey-k eta abarrek funtzio

Schmidt-Rohr-ek eta, gero, Fishman-ek eta abarrek domain of language use. Guk erabilera-esparru, funtzio, jardun-gune,…

Ez dago multzo predeterminaturik, ez kopuru jakinik: 2, 5, 9.. Abstrakziozko kostruktua, baina intuitiboki ulergarria.

Adibidez: etxea, eskola, lantegia, komunikabideak, administrazioa,...

Page 7: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Jardun-gunea Rol-harreman esanguratsuak

A etxea eta familiasenar-emazteak beraien artean (A1)gurasoa(k) haurr(ar)ekin (A2)anai-arrebak beraien artean (A3)familiartekoak beraien artean(A4)

B auzoa eta kaleaneska-mutilak beren lagunekin (B1)neska-mutilak helduekin (B2)helduak helduekin (B3)kalean ezezagunekin (B4)

C kirola eta aisialdiakirolariak beraien artean (C1)kirolariak bestelako solaskideekin (C2)aisialdiko kideak beraien artean (musean,..) (C3)aisialdiko kideak bestelako solaskideekin (C4)

D eskolairakasleak beraien artean (D1)irakasleak ikasleekin (D2)ikasleak beraien artean (D3)

E lantegia Lankideak beraien artean (E1)Lankideen eta goi-arduradunen artean (E2)Langileek bezeroenkin(E3)

Fprentsa-irrati-telebistak: komunikazio- eta kultura-kontsumoa

Irakurrizkoa: prentsa, aldizkari, eleberri,.. (F1)Entzutezkoa: irratia, CD (F2)Ikusizkoa: telebista, zinea.

G norbanako lokailuaktelefonoz, ohiko deietan (G1)telefono mobilez ahoz eta mezuz (G2)interneten, txateoan edo e-mailez (G3)

Hadministrazio- eta finantza-erakundeak

Erakundeko ajenteak beraien artean (H1)Erakundeko ajenteak banakako hiritarrekin, aurrez aurre (H2)Erakundeko ajenteak ageriko zabalkunde-harremanetan (H3)

Page 8: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

DEF: hiztun-talde jakina bere eguneroko jarduera arruntean beti edo nagusiki A hizkuntza egitetik beti edo nagusiki B hizkuntza egitera pasatzen denean, hiztun-talde hori mintzaldatu egin dela esaten da. Hori da beraz mintzaldaketa. Hori da, hiztun-elkarte osoaren azken burura eramanik, luze-zabaleko mintzaldaketa.

espazio soziofuntzional jakinean definitzen da mintzaldaketa: gizaki guztiok ezin itzurizkoa dugun eguneroko jarduera arruntean (etxean, kalean, lagunartean,...)

Hitzezko mintzajardunean mamitzen da nagusiki. Hitzezko agerbidean eta situazio informal (zenbaitetan intimo) jakinetan.

Mintzaldaketa ez da espazio fisiko-territorial osoan batera gertatzen. Espazio soziofuntzional osoan ere ez: selektiboa da berez.

Page 9: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Revitalization indarberritzea da: ahuldurik baina bizirik dagoenari indar berri bat ematea. Revival, aldiz, hildako hizkuntza berpiztea, “bizi berri bat ematea”. Irlandan revival (biziberritzea).

Oso kasu gutxi dira munduan, revival-biziberritze arrakastakorik. Swahili-rena, revitalization modukoa. Hebraiera bera, funtzio batzuetan bizirik zegoen. Revernacularization: gutxi batzuen jardun-gune jasokoa guztien eguneroko mintzaira bihurtzea.

  Mintzaldaketaren kontrakoak dira biak, baina diferenteak: gauza

bat da errioxarrak euskalduntzea; beste gauza bat Goierrin, Durangaldean edo Baztanen euskara indarberritzea.

Oso gauza diferenteak dira biak: bai kontzeptu aldetik eta bai, bereziki, adostu beharreko helburuen, ezarri beharreko lehentasunen eta aplikatu beharreko metodoen aldetik..

Page 10: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Ingelesezko RLSren ordaina (Fishman 1991). HINBEren seigarren urratsa da giltzarri: etxean, auzoan, lagunartean, aurrez aurreko jardun arruntean oparo abiliz ahuldutako hizkuntzaren belaunez belauneko jarraipena segurtatzea.

Horretan dago koska: unibertsitatea eta eskola, administrazioa eta (batez ere goi-mailako) lan-mundua, luze-zabaleko komunikabideak eta kale-bizitza gehiena galdurik dituzte hiztun-talde askok. Batzuek beren esku dute ordea, oraingoz, etxea eta auzoa, eguneroko bizimodu arrunta eta aurrez aurreko mintzajarduna.

Autorregulazio soziokulturala eta, horren bidez, beren etnokulturaren (eta horren barruan doan etnohizkuntzaren) belaunez belauneko jarraipena babestua daukate hainbatean. Ez erabat, baina bai neurri on batean. Eguneroko bizimoduan hain noraezekoa dugun etxe-auzo-lagunarte hurbilaren “azken harresi” horrek babesten ditu mintzaldaketaren arrisku bizitik.

Horren bila joan behar du, nagusiki, bizirik segitu nahi duen hiztun-herri ahulduak. Hori du lehentasun guztien patroi. Hobe da hankamotz bizi, hiltzea baino.

Page 11: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

II.1.- Arakistaingo nagusitasun-moldaerako taula II.2.- Adibide konkretu bat: Aramaio II.2.1.- Aramaioko auzo- eta kale-erabilera II.2.2.- Aramaioko hizkuntza-erabilera eskolan

Page 12: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

aldakuntza-iturriak jardun-guneak (A, B, H) eta rol-harremanak (A1, A2,..An, B1, B2,..Bn, ..H1, H2, ..Hn)

agerbidea

zabalera situazioa(estiloa)

etxea/familiaA

auzoa/kaleaB

kirola/aisiaC

eskolaD

lantegiaE

pren/irr/tbF

norb lokailG

adm/finanH

A1, A2, ..An B1, B2,.. Bn C1, C2,.. Cn D1, D2,..Dn E1, E2,.. En F1, F2,.. Fn G1, 2,..Gn H1, H2,..Hn

ahozkojarduna

berekasakoa

intimoa

informala

formala

jasotzea

intimoa

informala

formala

sortzea

intimoa

informala

formala

irakurrizkoa

jasotzea

intimoa

informala

formala

sortzea

intimoa

informala

formala

idatzizkoa sortzea

intimoa

informala

formala

Page 13: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

aldakuntza-iturriak Jardun-guneak

agerbidea

zabalera situazioa,estiloa

Auzoa eta kalea (B) eskola (D)rol-harremanak rol-harremanak

B1haur/haur

h/h

B2 haur/beste

h/b

B3b/b,

haurrik bai

B4b/b,

haurrik ez

D1Irak/irak

D2Irak/ikas

D3Ikas/ikas

ahozkojarduna

bereka-sakogogoeta

intimoainformalaformala

jasotzea (entzun)

intimoainformalaformala

sortzea:hitz egin

intimoainformalaformala

Irakurrizkoa

jasotzeaintimoainformalaformala

sortzeaintimoainformalaformala

idatzizkoa

sortzeaintimoainformalaformala

Page 14: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Adin-taldekako erabileraren bilakaera (01-08)

%48,5

%79,9%83,6%84,2

%32,0

%81,1

%69,5

%45,6

%48,2 %45,0

%65,1%60,9

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

2001 2003 2008

Haurrak

Gazteak

Helduak

Adinekoak

Page 15: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

aldakuntza-iturriak Jardun-guneak

agerbidea

zabalera situazioa,estiloa

Auzoa eta kalea (B) eskola (D)rol-harremanak rol-harremanak

B1haur/haur

h/h

B2 haur/beste

h/b

B3b/b,

haurrik bai

B4b/b,

haurrik ez

D1Irak/irak

D2Irak/ikas

D3Ikas/ikas

ahozkojarduna

Bereka-sakogogoeta

intimoainformalaformala

Jasotzea(entzun)

intimoainformala E; = E; G G/E; G G; Gformala

Sortzea:hitz egin

intimoainformala E; = E; G G/E; G G; Gformala

Irakurrizkoa

jasotzeaintimoainformalaformala

sortzeaintimoainformalaformala

idatzizkoa

sortzeaintimoainformalaformala

Page 16: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

(1) adin-tartea: LMHDLMH6

4

5. kirola 6. eliza

1.1 1.2 1.3 2.1 2.2 2.3 3.1 3.2 3.3 3.4 4.1 4.2 4.3 4.4 5.1 6.1

Egitea 2,87 3,82 4,55 3,70 3,20 4,73 5,00 4,73 5,00 3,36 1,80 4,11 2,78

Jasotzea 2,69 3,91 2,09 4,09 3,40 3,00 5,00 5,00 4,91 4,91 3,36 1,80 2,56 2,33 4,11 2,78

Egitea D 1,80

Jasotzea D 1,80 3,00 2,78

Egitea D 1,80

Jasotzea D 1,80

kodea:

ikastetxea:

udalerria: ikasmaila:

gelaren eredua:

taldea:

erreferentzia-zenbakia

14udalerriaren euskaltasun-maila:

Gelaren ezaugarriakIkastetxearen ezaugarriak

1. familia 2. auzoa 3. eskolaAgerbidea Zabalera

4. komunikabideak

JARDUN-GUNEAK + ROL-HARREMANAKALDAKUNTZA-ITURRIA

HITZ EGITEA

IRAKURTZEA

IDAZTEA

(2) adin-tartea: LMHDLMH6

4 A

5. kirola 6. eliza

1.1 1.2 1.3 2.1 2.2 2.3 3.1 3.2 3.3 3.4 4.1 4.2 4.3 4.4 5.1 6.1

Egitea 2,30 3,63 3,78 2,80 2,40 4,70 5,00 3,90 4,33 2,70 2,00 3,50 3,00

Jasotzea 2,32 3,63 1,60 3,60 2,80 2,30 4,80 5,00 3,80 4,67 2,70 2,00 2,54 2,45 3,50 3,00

Egitea D 2,00

Jasotzea D 2,00 2,56 3,00

Egitea D 2,00

Jasotzea D 2,00

3. eskola 4. komunikabideak

14udalerria: ikasmaila:

udalerriaren euskaltasun-maila: taldea:

gelaren eredua:

IDAZTEA

ALDAKUNTZA-ITURRIA JARDUN-GUNEAK + ROL-HARREMANAK

agerbidea zabalera

HITZ EGITEA

IRAKURTZEA

ikastetxea:

Ikastetxearen ezaugarriak Gelaren ezaugarriak erreferentzia-zenbakiakodea:

1. familia 2. auzoa

Gaztelaniaz, nagusitasun argiz Aita-amak, beren artean gaztelaniaz nagusitasun argiz

Gaztelaniaz, nagusitasun ahulez Aita-amak, beren artean gaztelaniaz nagusitasun ahulez

Euskaraz, nagusitasun ahulez Aita-amak, beren artean euskaraz nagusitasun ahulez

Euskaraz, nagusitasun argiz Aita-amak, beren artean euskaraz nagusitasun argiz

Irakurketa-idazketa bietara

Page 17: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

 1: Familia 1.1, ikasleak beren gurasoekin; 1.2, anai-arrebak

beren artean; 1.3, gurasoak beraien artean.2: Auzoa eta kalea 2.1.- ikasleak kaleko lagunekin; 2.2, ikasleak auzoko

ezagunekin; 2.3, ikasleak auzoko ezezagunekin3: Eskola 3.1, ikasle/ikasle gelan; 3.2, ikasle/irakasle gelan;

3.3, ikasle-lagunekin jolaslekuan; 3.4, ikasle/irakasle gelatik kanpora

4: Komunikazio alorra 4.1, telefonoz; 4.2, interneten; 4.3, irrati-musika

entzunez; 4.4, TB, bideoa, zinea, prentsa  

Page 18: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

aldakuntza-iturriak Jardun-guneak

agerbidea zabaler

asituazio

a,estiloa

Auzoa eta kalea (B) eskola (D)rol-harremanak rol-harremanak

B1haur/haur

h/h

B2 haur/best

h/b

B3b/b,

haurrik bai

B4b/b,

haurrik ez

D1Irak/irak

D2Irak/ikas

D3Ikas/ikas

ahozkojarduna

Bereka-sakogogoeta

intimoainformalaformala

Jasotzea(entzun)

intimoainformala

E; = E; G G/E; G G; G E; E E, ?

formala E; E E; ESortzea:hitz egin

intimoainformala

E; = E; G G/E; G G; G E; E E; E E, ?

formala E; E E; E E, ?

Irakurriz

koa

jasotzea

intimoainformalaformala E; E E; E G, E?

sortzeaintimoainformalaformala E; E E; E G; ?

idatzizkoa

sortzeaintimoainformalaformala E; E E; E

Page 19: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

III.1.- Arnasguneak non? Orain dela 30 urte inguruko egoera

III.2.- Arnasguneetako mintzaldaketa: zergatik? III.3.- Dislokazio demografikoa III.4.- Arnasgunea bizirik eta indarrean

zaintzearen garrantzia III.5.- Kritika: arnasguneak, nostalgiazko

ihesbide? III.6.- Labur bilduz:

Page 20: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

demographically concentrated : demagun, konbentzioz, biztanleen (edo solaskideen) gutxienez %80 euskaldun.

intergenerationally continuous: aitona-amonen hizkuntza bera ikasten dute ilobek etxean, eta hizkuntza horretan jolas egiten dute kalean, auzoan eta herrian beren kideko neska-mutilekin.

Errezilen garantizatua dago, gaur-gaurkoz, intergenerational continuity hori; Algortan, aldiz, ez.

Page 21: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Urola bailara: Azpeitia eta Azkoitia, Errezil, Bidagoian eta Beizama, Zestoa eta Aizarnazabal, Getaria eta Aia arnasgune genituen 1975 inguruan. Ez, aldiz, Urola garaiko Zumarraga, Urretxu eta Legazpia. Erdibidean gelditzen ziren, gero eta erdaldun-kopuru zabalagoaz, Kostaldeko Zumaia eta Zarautz.

Tolosaldea: Aduna eta Asteasu, Larraul eta Alkiza, Albiztur eta Legorreta, Elduain eta Hernialde, Belauntza eta Berastegi, Leaburu eta Gaztelu, Legorreta (aurreko lerroan lehendik aipatua) eta Ikaztegieta, Alegi eta Altzo, Lizartza eta Orexa, Baliarrain eta Abaltzisketa, Amezketa eta Bedaio. Hortik kanpora zeuden dagoeneko, aldiz, biztanle gehieneko Tolosa herriburua alboko Ibarra eta Berrobirekin, eta N-1eko Anoeta, Billabona, Andoain eta Zizurkil.

Goierri: Inguru horretatik kanpora zegoen, garbi-garbi, Ordizia-Beasain-Lazkao bilgunea: hots, Goierriko biztanle gehien biltzen dituen kale-giroa. Olaberria (behe)ak eta Zegamak ere utzia zioten arnasgune izateari. Kontzeptu horren barruan sartzekoak ziren, aldiz, Itsasondo eta Arama, Zaldibia eta Ataun, Idiazabal eta Segura, Zerain eta Mutiloa, Gabiria eta Ormaiztegi, Itsaso eta Ezkio.

Deba ibarra: Hor sartzekoak dira Oñati, Leintz-Gesaltza eta Elgeta. Arabakoa izan arren multzo horretan sartzekoa genuke osorik, ikuspegi geolinguistikotik, Aramaio. Goien-barren harturik Deba bailararen bizkarrezurra osatzen duten udalerri industrialdu ugariak, aldiz, arnasgune horretatik kanpoan zeuden dagoeneko. Bergarak eta Antzuolak bakarrik eusten zioten aski euskaltasun-maila ohargarriari. Egia da, aldiz, udalerri horietako zenbaitek (Debak eta Elgoibarrek, Eskoriatzak eta Aretxabaletak kasu) nekazari giroko auzo euskaldun petorik bazutela. Udalerriak berak, bere osoan hartuta, galdua zuen ordea arnasgune izaera hori.

Page 22: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Lea-Artibai: Ondarroa eta Berriatua izan ezik udalerri guztiak hemen sartzekoak dira: Izpaster eta Lekeitio, Mendexa eta Gizaburuaga, Amoroto eta Murelaga, Markina eta Etxebarria, Mallabia eta Ziortza.

Busturialdea: Bermeo, Forua, Gernika, Kortezubi eta Arratzu arnasgunetik kanpora gelditzen ziren, halere. Barruan, aldiz, Mundaka eta Sukarrieta, Elantxobe eta Ibarrangelu, Ea eta Murueta, Arteaga eta Ereñu, Errigoiti eta Nabarniz, Muxika eta Mendata, Gorozika eta Ibarruri.

Uribe-Butroe: Sopela eta Lemoiz, Maruri eta Bakio, Laukiriz, Gatika eta Maruri, Mungia eta Meñaka, Arrieta eta Fruiz, Gamiz-Fika eta Morga. Kanpoan ziren, aldiz, Plentzia eta Gorliz, Barrika eta Urduliz.

Arratia: Areatza-Villaro kanpoan gelditzen zen, bere ingurumen gehiena barruan ordea: Zeberio eta Arantzazu, Gaztelu Etxabeitia eta Dima, Orozko eta Zeanuri. Barruan zeuden, baita ere, Ubidea eta Otxandio alde batetik, eta Mañaria bestetik.

Page 23: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

  1.- Hizkuntza erabiltzeko debekua Demagun, eskola-munduari dagokionez, XVIII. eta XIX. mendeetako eraztun-metodo

zigorbidezkoa, edota 1902-03ko arauzko debeku zorrotzak. Debeku-kontua ez da eskola-munduan bakarrik aplikatu izan: beste zenbait jardun-esparrutan ere bada debeku-politikaren adibide mingarririk 

2.-Dislokazio fisikoa Gosetea, katastrofe naturalak eta norbaitek (beste herri batek edo beste pertsona

batzuk) eragindako txikizioak (gerrak eta gerraondokoak, genozidioa, “scorched earth” edo “tierra quemada”-ko inbasio-politikak, mehatze- eta oihan-esplotazio neurrigabea eta, berrikitanago, airea, ura, lurra, fruitu-landareak, animaliak eta are gizakiak berak pozointzea,..

  3.- Dislokazio demografikoa Hiztun-elkartea (edota bere baitako hiztun-talde jakin bat) dentsitatez eta, batez ere,

kontzentrazio fisikoz nabarmen ahultzea, gero azalduko diren fenomeno jakinen ildotik. Dentsitate eta kontzentrazio horren faltan, nork bere hizkuntza bereko hiztunekin beren hizkuntza horretan jarduteko aukera eta beharra nabarmen ahultzea.

  4.- Dislokazio soziala Gizarte (berri)aren ordainsari-sisteman hiztun-talde horretako kideak gero eta beste

hizkuntzaren beharrago gertatzea. A hizkuntzako hiztunak, gizartean aurrera egingo badu, B hizkuntza ondo menderatu beharra eta, hainbat jardun-esparru eta hainbat harreman-saretan, ezinbestean B hizkuntzan jardun beharra.

  5.- Dislokazio kulturala Gizarte molde berriak eragindako lehen ez bezalako bizimoduak eta, oro har,

modernizazioak berekin dakartzan berrikuntzak B hizkuntzaren indargarri eta A hizkuntzaren galgarri gertatzea.

Page 24: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

 1.- A hiztunen emigrazioa (nagusiki) B hizkuntza egiten den hiztun-herrira (hiztun-elkartera, hiztun-taldera). Adibidez Ameriketara joandako euskaldunak, iparretik zein hegoaldetik.

2.- B hiztunen immigrazioa A hiztunen herrira (elkartera, taldera). Adibidez, 1955etik 1975era arteko immigrazio bortitza EAEn eta Nafarroan.

3.- A hiztunen haurgintza nabarmen ahultzea (kasu estremoetan, erabat etetea). Adibidea begien bistan daukagu: 1977an 41.000 haur jaio ziren EAEn. Kopuru hori 16.000 eskasera jaitsi zen urte gutxiren buruan eta 20.000ra iritsi ezinik-edo ari gara. Europako azkenak omen gara, haurgintza-tasan.

Page 25: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Kontzentrazio demografikoa: euskaldunek euskaldunekin hitz egiteko aukera betea ;

Transmisio naturala indarrean egotea: belaunez belauneko harreman-katea bizirik;

Bi ezaugarri horiei esker, euskarazko mintzajarduna berez bezala sortzen da bertan, aparteko interbentzio instituzionalik gabe;

Hori da, azken-azkenean, arnasgunea arnasgune ez direnetatik gehien bereizten duena

Page 26: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

First things first: Bizirik eta osasuntsu dauden hizkuntza guztiak (begiratu ezker-eskuin, ea salbuespenik ikusten duzuen) demographic concentration eta institutional reinforcement horretan oinarriturik daude. Ongi antolatzen eta behar duten babes-neurriz hornitzen badira, arnasgune horiek dira euskarak gaurkoz dituen zurkaitz-gune eta bizitasun-pizgarri sendoenak.

Ghettorik ez. Kontzentrazio demografikoa eta ghettoa ez dira, urrundik ere, sinonimoak. Zenbat eta euskaldunak elkarren peganteago bizi, hainbat eta anparo handiagoa emango diote batak besteari, erdaldunak euskara ikastera eta euskaldun motelak (ele-erasanak) hiztun sendoago bihurtzera bultzatzen dituzten “social norms” eta “interactive situations” direlakoak (hots, gizarte-arauak eta elkar-eraginezko situazioak) ugarituz.

Euskara-erdaren arteko oreka modu bat: Gizaki gehienon eguneroko bizibide arruntean oinarri-oinarrizkoak diren esparru bakar batzuetan bederen euskarak nagusi izaten jarraitu dezakeela

Page 27: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

IV.1.- Gazte euskaldunen emigrazioa IV.2.-.- Inmigrazioaren goraldi berria IV.3.- Bilakaera ekonoteknikoa IV.4.- Bilakaera soziokulturala IV.5.- Familiak eta ingurumen hurbilak lehen

baino babes-indar ahulagoa IV.6.- Lurralde-antolamenduaren bilakaera IV.6.1.- Bide-sare berritua. IV.6.2.- Hiriak gainezka egin du eta kanpora irten

da IV.6.3.- Industriaren kokaera berria IV.6.4.- Harreman-sare berriak IV.7.- Labur bilduz

Page 28: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

a) posible al da gertuko harreman-sare informaletan eragitea, jardun-esparru nagusietan eragin gabe?

◦ Alderantziz garbiago: “goian” eragiteak bakarrik ez du, besterik gabe, behean aldeko ondoriorik.Ikus Aramaioko eskola.

b) non eta nola jarri behar dira lehentasunak, eta horren arabera noiz-nola mugatu lehentasunezkoak ez diren esparruetako saioak?;

◦ Hiztun-elkarteen (harreman-sare, auzo, udalerri ,bailara edo eskualde mailako hiztun-talde aktiboen) belaunezko belauneko transmisioa oinarri: hori da lehentasuna. Transmisio horri laguntzen dioten, eta efektua erlatiboki bizkor (ez 50 urteren buruan) dakarten elementuak lehenetsi behar dira

c) udalerri bateko lan-programetan zeintzuek elikatzen dute HINBEko 6. urratsa, eta zeintzuek ez?

◦ Hiztun aktiboen kontzentrazio demografikoa eta belaunez belauneko jarraipena indartzen dutenak edo, gutxienez (oso inportantea da hori, hemen eta orain) ahultzen ez dutenak.

Page 29: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

V.1.- Ganorazko euskal girorik gabe, etorri oneko hiztunik ez.

V.2.- zer etekin du jardun-esparru “nagusi”etan eragiteak, horien bidez gertuko harreman-sare informaletan eragiteko?

V.3.- Posible al da gertuko harreman-sare informaletan eragitea, jardun-esparru nagusietan eragin gabe?

V.4.- non eta nola jarri behar dira lehentasunak, eta horren arabera noiz-nola mugatu lehentasunezkoak ez diren esparruetako saioak?

Page 30: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

Etorri oneko hiztunak behar ditu edozein hiztun-taldek, hizkuntza horretan funtzionatuko badu.

Ez, ezinbestean, hiztun garbiak eta jatorrak, “gure aurrekoen pare eta guztiok egiten dugun moduan” hitz egiten dakitenak.

Bai, ordea, etorri onekoak: esan behar dutena esateko gai direnak, “aski euskera xelebrean” jardungo badute ere: hitz-etorria, fluency.

Page 31: Aurrez aurreko jardunaren lekua  HINBE-saioetan Mikel Zalbide

VI.1.- Euskara ez doa, oro har, berehala galtzera VI.2.- Elebitasuna, euskaldunon bizi-aukera

bakarra VI.3.- Euskarak “bere lekua” behar du, galduko ez

bada VI.4.- Perspektiba horretan txertatu behar dira

eguneroko mintzajardun arrunta eta harreman-sare informalak

VI.5.- Eguneroko harreman-sareen ondorioa corpus-plangintzan