1 · Web viewIkastaroa egin eta gero norberak bere ikastetxean behar duen instalazioa diseinatu eta...

5
Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzua Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala Santo Domingo, 8 – 2. solairua 31001 IRUÑEA 848 42 47 75 – 848 42 47 76 Telefonoak PRESTAKUNTZA JARDUERARAKO DEIALDIA 2012-2013 PRESTAKUNTZA PLANA PRESTAKUNTZA ATALA Titulua: “ROKODROMO BATEN ERAIKINTZA ETA ERABILPENA GORPUTZ HEZKUNTZAN” Modalitatea: tailerra Maila: batxilergoa, lehen eta bigarren hezkuntza. Zuzendua: Nafarroako gorputz hezkuntzako irakasleei Justifikazioa: Gorputz-Hezkuntzako irakasleek, natur ingurunearen egiten diren ekintzen arloarekin harreman duen gai honen inguruko formazioa eskatzen dute. Irakasleek oinarrizko ezagutza behar dute eskaladaren inguruko ekintzak geletan modu eraginkorrean eta ziurrean sartu ahal izateko. Ikastetxeko instalazioak eta materialek ahalbidetzen dituzte eskalada jarduerak aurrera eramaterako. Honengatik rokodromo bat eraikitzeko trebetasun eta ezagupen nahikoa garatu nahi du irakasleengan. Prestakuntza honetan rokodromo eramangarri bat eraiki nahi dugu parte hartuko duten irakasleen artean erabili eta trukatu ahal izateko. Rokodromo erainkuntza egurrezko xafla gainean egingo da eta soinketagelan izan ohi den espalderetan finkatzen da. Helburuak:

Transcript of 1 · Web viewIkastaroa egin eta gero norberak bere ikastetxean behar duen instalazioa diseinatu eta...

1

Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzua

Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala

Santo Domingo, 8 – 2. solairua

31001 IRUÑEA

848 42 47 75 – 848 42 47 76 Telefonoak

PRESTAKUNTZA JARDUERARAKO DEIALDIA

2012-2013 PRESTAKUNTZA PLANA

PRESTAKUNTZA ATALA

Titulua: “ROKODROMO BATEN ERAIKINTZA ETA ERABILPENA GORPUTZ HEZKUNTZAN”

Modalitatea: tailerra

Maila: batxilergoa, lehen eta bigarren hezkuntza.

Zuzendua: Nafarroako gorputz hezkuntzako irakasleei

Justifikazioa: Gorputz-Hezkuntzako irakasleek, natur ingurunearen egiten diren ekintzen arloarekin harreman duen gai honen inguruko formazioa eskatzen dute. Irakasleek oinarrizko ezagutza behar dute eskaladaren inguruko ekintzak geletan modu eraginkorrean eta ziurrean sartu ahal izateko.

Ikastetxeko instalazioak eta materialek ahalbidetzen dituzte eskalada jarduerak aurrera eramaterako. Honengatik rokodromo bat eraikitzeko trebetasun eta ezagupen nahikoa garatu nahi du irakasleengan.

Prestakuntza honetan rokodromo eramangarri bat eraiki nahi dugu parte hartuko duten irakasleen artean erabili eta trukatu ahal izateko. Rokodromo erainkuntza egurrezko xafla gainean egingo da eta soinketagelan izan ohi den espalderetan finkatzen da.

Helburuak:

Eskalada oinarrizko instalazioak nola eraiki azaldu eta landuko da. Ikastaroa egin eta gero norberak bere ikastetxean behar duen instalazioa diseinatu eta eraikitzen jakiteko.

Eskaladak Gorputz Heziketako saioetan eskaintzen dizkigun aukerak ezagutu eta baloratzea.Kirol eskaladaren teknika ezberdinetaz jabetzea, sergutasun neurriak, eskaladako jardueren bidez arloko konpetentziak eta hezkuntzako konpetentzia orokorrak nola garatu erakustea izango da asmo nagusia.

Edukiak:

- Rokodromo motak, hauen eraikuntza: Boulder rokodromoak. Horma artifizialak.

- Eskalada oinarrizko teknika

- Segurtasun neurriak.

- Eskalada elementu hezigarri eta baliabide pedagogiko bezala.

- Eskaladaren inguruko jarduera, jolasak eta unitate didaktiko

Metodología: saio praktikoak. Egiten ikasi. Ikasketa eta Zerbitzu.

Hizlariak:

Luis Maria Larrañaga Larrañaga (Pizti). Lehen hezkuntzako gorputz hezkuntzako irakaslea Euskal Autonomi Erkidegoan. Eskalada eta alpinismo irakaslea (Goi Mendiko Euskal Eskola)

Jardueraren diseinua: Irakasleendako Prestakuntza Atala. Iruñeko ILZ: Gorputz Hekuntzako Aholkularitza. Tno 948 291726. Posta elektronikoa: [email protected].

I.L.Zko Arduraduna: Andoni Irujo, Gorputz Hekuntzako Aholkularia. Tno 948 291728.

Posta elektronikoa: [email protected].

Tokia: Pamplona/Iruña. (zehazteke; onartuen izen ematearekin batera informatuko da)

Iraupena: 12 ordu

Bertaratzeko saioen datak eta orduak:

maiatzaren 21ean asteartean

maiatzaren 27an, astelehenean

maiatazaren 28an asteartean

ekainaren 3an astelehenean

Ordutegia: 17:30etatik 20:30 etara

Izena emateko epea: 2013ko apirilaren 30etik , 2013ko maiatzaren 16a arte.

Toki kopuru: 18

Gutxieneko parte harzaileak: 10

Parte hartzaileak aukeratzeko irizpideak:

Izena emateko hurrenkera.

Idioma: Castellano. Banakako arreta euskaraz izan daiteke.

Oharrak:

Jarduera praktikoa denez kirol arropaz jantzita edo arropa erosoaz bertaratzea komeni da.

Izena emateko helbidea:

http://www.pnte.cfnavarra.es/caps/pamplona/eu/formacion/inscripcion/

Gogorarazi nahi dugu parte-hartzaileak onartzeko gutun pertsonalik ez dela helaraziko. Izena emateko epea agorturik, jarduera honetarako onartuen zerrenda ahalik eta lasterren argitaratuko da ondoko orrian:

http:/www.pnte.cfnavarra.es/caps/pamplona/eu/formacion/admitidos/

Izen ematea amaituta, irakasleren batek parte hartuko ez duela erabakitzen badu, antolatzaileei jakinarazi beharko die jarduera hasi baino bi egun baliodun lehenago gutxienez, libre geratu den plaza hori beste norbaitek bete ahal izan dezan. Horrela egin ezean, aurrerago beste prestakuntza jardueraren batetik kanpo uzten ahalko da.

Egingo den rokodromaren adibidea