Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat...

24
Aurkibidea 1 Memoria de actividades 2016 • Lagun Artean

Transcript of Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat...

Page 1: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Aurkibidea

1 Memoria de actividades 2016 • Lagun Artean

Page 2: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Eskerrak

2 Txostena 2016 • Lagun Artean

Eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde publiko eta pribatuei, bazkideei, boluntarioei eta bestelako

kolaboratzaileei 2016an emandako laguntzagatik. Zuen guztion laguntzarik gabe Lagun Artean ez

litzateke posible izango.

¡Eskerrik asko!

Page 3: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Aurkibidea

3 Txostena 2016 • Lagun Artean

Non gaude 4

Nor gara 5 Kudeaketa aurreratua 7 Zer egiten dugu 8 Eguneko arreta 9 Egoitza arloa 12 Prestakuntza arloa 16 Eraldaketa soziala 18 Arlo Ekonomikoa 22

Page 4: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Non gaude

4 Txostena 2016 • Lagun Artean

EGOITZA SOZIALA Julio Urkixo 5, lonja.

48014 Bilbo

Tel. : 94 447 24 87

Faxa: 94 476 50 50

[email protected]

www.lagun-artean.org

Page 5: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Nor gaude

5 Txostena 2016 • Lagun Artean

Lagun Artean irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere lan-esparrua gizarteko esku-hartzea da.

1984ko urtarrilaren 17an eratu zen modu ofizialean LAGUN ARTEAN HARRERA ZENTROA izenarekin.

Erabilera Publikoko erakundetzat aitortu zen 2011. urtean, eta Gizarte Interesekotzat 2014. urtean.

Etxerik gabeko pertsonen gizarteratzea eta eraldaketa soziala bultzatzen jarduten du.

EGITEKOA

Lagun Artean Harrera Zentroa Bilboko

Elizbarrutiko Caritasera lotuta dagoen irabazi

asmorik gabeko elkarte bat da, eta etxerik

gabeko pertsonak edo gizarte-bazterkeria

egoera larrian dauden pertsonak

gizarteratzeko prozesuan laguntzen du.

Horretarako, harrera, diagnostiko soziala,

ostatua eta oinarrizko beharren estaldura,

esku-hartze biopsikosozioedukatiboa eta

prebentzioa, salaketa eta gizarte-

sentsibilizazioa baliatzen ditugu.

IKUSPEGIA

Bidezko gizartearen alde egiten dugu,

bazterkeriarik egon ez dadin, baina

dagoen bitartean, Bilbon ezagunak izan

nahi dugu bazterkeria arriskuan edota

gizarte-bazterkerian dauden pertsonak

artatzen dituen irabazi asmorik gabeko

erakunde moduan. Gure esku-hartzea

gizartearen errealitate berrietara

egokitzen dugu, eta babesgabetasun

handiagoa duten pertsonengana jotzen

dugu bereziki.

BALIOAK

Page 6: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Kudeaketa aurreratua

6 Txostena 2016 • Lagun Artean

BARNE EGITURA

67 KAL1

5 emakume 62 gizon

31 profesional

14 emakume 17 gizon

14

pertsona praktiketan

11 emakume 3 gizon

62 bazkide 31 emakume

21 gizon

69 boluntario 33 emakume

36 gizon

1 KAL: Komunitatearen aldeko lanak egiten dituzten pertsonak

ZUZENDARITZA BATZORDEA

BATZARRA BATZORDE

ETIKOA

LAN-TALDEA

ZUZENDARITZA

Page 7: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Kudeaketa aurreratua

7 Txostena 2016 • Lagun Artean

PREMIE Kudeaketa aurreratua

2016aren amaieran Premie ziurtagiria berriztatu genuen, 2019ra arte. etorkizunera

begira, Kudeaketa Aurreratuaren ildotik hasi gara lanean.

2014-2017 I. BERDINTASUN PLANA

2014-2017 aldirako ezarritako lehenengo

Berdintasun planean murgilduta gaude.

Emakunderen erakunde laguntzailearen

izendapena jaso genuen otsailean, Bizkaiko

Artxibategi Historikoan, eta Emakundek

sustatutako Bai Sareko partaide gara.

MILANGO ITUNA SARIA Bilboko

Udalak 2016ko deialdiko sari bat eman

digu, elikadura-xahutzerik gabeko

mundu baten aldeko Milango Itunaren esparruan, EHUko

Ostalaritza Eskolarekin elkarlanean

aterpean ematen ditugun afariengatik.

INGURUMEN BATZORDEA

Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak

Baserrirako energia arloko birgaikuntza eta eraginkortasun proiektua aipatu beharra dago, EDP

Fundazioarekin elkarlanean.

Page 8: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Zer egiten dugu

8 Txostena 2016 • Lagun Artean

Gure lanaren helburua gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen GIZARTERATZEA

bideratzea da. Pertsona bakoitzari gizarte-laguntza pertsonalizatua eskaintzen diogu, beren

ezaugarri eta gaitasunei erantzuteko. Pertsonen beharrizan eta gaitasunak identifikatzeko

diagnostiko bat hartzen dugu abiapuntutzat. Hori oinarri hartuta, Arreta Plan Indibidualizatu bat

garatzen dugu, pertsonarekin eta bere erreferentziazko profesionalekin batera. Plan hori gisa

moduan erabiliko dugu prozesu osoan.

Banakako esku-hartze sozioedukatiboa burutzeko metodologia laguntza-harremanean

oinarritzen da, hau da, pertsonei gizarteratzeko prozesuetan laguntzen zaie, harreman-loturak sortuz

eta haientzat erreferente izanez. Burutzen ditugun jarduerak arlo hauetan oinarritzen dira:

arriskuaren prebentzioa, gizarte eta lan arloko sustapena, berdintasuna eta lankidetza eta beste

gizarte baliabide batzuekiko osagarritasuna. Gure lana proiektu hauen barruan kokatzen da:

EGUNEKO ARRETA: Zerbitzu Irekiak eta Erabilera anitzeko Gizarteratze-zentroa

EGOITZA ARLOA: Gaueko Zentroa eta Egoitza Dispositiboak.

PRESTAKUNTZA ARLOA: Tailer sozialak eta Prestakuntza Profesionala.

Ondoren, ibilbide aurkeztu da, hau da, sarbidea eta horien arteko lotura.

SMUS ESKAERA ZUZENA

DERIBATZEA

BFA

GAUEKO

ZENTROA

ZERBITZU

IREKIAK

TAILER

SOZIALAK

ERABILERA

ANITZEKO

GIZARTERAT

ZE-

ZENTROA

Emakume

Programa

ÁGORA

RAMON Y

CAJAL

MUGABE

Immigrazio

Programa

AIZE ONAK

BASERRIA

ALDEBARAN

PROGRAMA

BETANIA

LUZARRA

MENDIPE

Helduz

Programa

ETXEZURI

Liza

Programa

MENDIGANE

Bitartekaritza Programa

BETIRAKO / HEGAZ / ECEIZA

GIZARTERATZEA

Page 9: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Eguneko arreta

9 Txostena 2016 • Lagun Artean

ZERBITZU IREKIAK

Oinarrizko beharren estaldura zerbitzua (gosaria, kafea-berotasuna, garbitegia eta higienea eta

komuna) Bilboko etxerik gabeko pertsona guztientzat. Gainera, gizarte baliabide sozialei buruzko

informazioa eta orientazioa ematen da, baita Gizarteratze-prozesuak hasteari buruzkoa ere.

ORDUTEGIA

Gosaria: Astelehenetik igandera 8:00etatik 08:30era.

Kafea / Higienea /Garbitegia: Astelehenetik ostiralera 14:00etatik 15:30era.

EMAITZAK2

2 Higiene Zerbitzuaren (dutxak) inguruko datuak 2016ko abuztutik abendura bitartekoak dira.

4.869

Gosari

1.283

Dutxa

1.019

Garbitegi Zerbitzu

8.698

Kafe

Page 10: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Eguneko zentroa

10 Txostena 2016 • Lagun Artean

BALIO ANITZEKO GIZARTERATZE-ZENTROA

BALIO ANITZEKO GIZARTERATZE ZENTROAREN (CISP) helburua

gizarteratze-prozesuak abiatzea da adinez

nagusiak diren etxerik gabeko pertsonekin,

sexu-bereizketarik gabe. 20 leku ditu, eta

horietatik 15 Bizkaiko Foru Aldundiarekin

adostuta daude. Ordutegia 09:00etatik

14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

bitartekoa da. Asteburuetan aisialdi

jarduerak antolatzen dira.

HELBURUAK

- Aldi batean edo nahiko modu

iraunkorrean gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan bizi diren pertsonak

marjinaltasunean ez bukatzea edo kroniko ez bihurtzea.Pertsona horiek kalean bizitzeagatik

pairatzen duten narriadura murriztea.

- Baztertutako edo bazterkeria arrisku handia duten pertsonak gizarteratzen lan egitea,

harrera, negoziazio, planifikazio eta laguntza prozesuaren bitartez.

EMAITZAK

32 Pertsonak jaso dute

arreta 31 gizon

1 emakume

98,09%

Okupazioa

157,38 egun

Batez besteko

egonaldia

Helburuak 41% Beteta

55% Zati batean

Page 11: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Eguneko zentroa

11 Txostena 2016 • Lagun Artean

EKINTZAK

Zeharkako gaitasunen tailerrak: Eguneroko bizimodurako trebetasunak, “ikasten ikastea”,

matematikak, Euskal Herriko kultura…

Kudeaketa emozionalari laguntzeko taldea

Gaztelania eta alfabetatze klaseak atzerritarrentzat (3 maila)

Eskola-graduatua eta irakaskuntza ertainei laguntzeko klaseak

Ingeles eskolak

Marrazketa eta pintura tailerra

Sukaldaritza tailerra

Erlaxazio tailerra

Informatika eta internet

Kirolak (futbola eta igeriketa)

Eztabaidak eta bideoforuma

Irteera kulturalak eta txangoak

Page 12: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Egoitza arloa

12 Txostena 2016 • Lagun Artean

GAUEKO ZENTROA

Gaueko Zentroa 32 leku dituen gaueko

aterpea da, eskakizun ertainekoa, eta etxerik

gabeko pertsonei premiazko ostatua eskaintzen

die. Bestelako zerbitzuak ere eskaintzen dira:

Higienea eta dutxa, kontsigna, gosaria, afaria eta garbitegia. Egonaldia aldakorra

izan daiteke, egoera psiko-sozialen arabera. Hala

ere, egonaldiaren luzapena gizarteratze-

prozesuarekin lotuta dago beti.

HELBURUAK

- Ostatua ematea eremu egoki, seguru eta

estalian, gaua igarotzeko eta norberaren

gauzak gordetzeko.

- Oinarrizko beharrak asetzea: elikadura (gosaria eta afaria), higienea eta dutxa, arropa garbitu

eta lehortzea.

- Laguntza soziala ematea gizarteratze-prozesuetan.

EMAITZAK

409

Pertsonak jaso dute

arreta 400 gizon

9 emakume

310

Pertsona desberdin

%94ko

Okupazioa

24 eguneko

Batez besteko

egonaldia

Page 13: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Egoitza arloa

13 Txostena 2016 • Lagun Artean

EGOITZA DISPOSITIBOAK

Gure egoitza arloan tutoretzapeko 12 etxebizitza ditugu, guztira 64 pertsonarentzako

lekuarekin. Horietako 5 Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartuta daude eta gainerakoak guk geuk

kudeatzen ditugu. Heziketa arloko izaera duen etxebizitza bat daukagu,“intentsitate

handikoa”deitzen duguna, gazteei zuzendua. Gainerakoak intentsitate erdikoak dira eta bazterkeria

egoeran dauden pertsonak, etorkinak eta adingabeen ardura duten emakumeen prozesuak

babestera bideratuta daude. Bizitzeko eremu gisa sortu dira eta etxerik gabeko pertsonentzako

daude pentsatuta, gizon zein emakumeak, 18 eta 60 arte artekoak eta adingabeen ardura dutenak.

EMAITZAK

-

OKUPAZIO TASA ETA ARRETA JASOTAKO PERTSONAK

BFArekin hitzartutako egoitza-dispositiboak

Guk geuk kudeatutako programak: Immigrazioa, Emakumea eta Bitartekaritza

106 Pertsonak jaso dute aurreta

= 71 gizon 24 emakume

11 adingabe

ETXEZURI

%67,6

8 gizon

MENDIGANE

%90,98

7 gizon

MENDIPE

%95,2

8 gizon

LUZARRA BETANIA

%82,6

15 gizon

6 emakume

BITARTEKARITZA

%97,40

16 gizon

EMAKUMEA

%91,20

18 emakume

7 neskatila / 4 mutiko

AIZE ONAK

%95,30

29 gizon

Page 14: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Egoitza arloa

14 Txostena 2016 • Lagun Artean

BFA-REKIN HITZARTUTAKO EGOITZA-DISPOSITIBOAK

ALDEBARAN PROGRAMA: TAU SAREA Hezkuntza intentsitate ertaineko etxebizitzak

dira gizarte-bazterkeria egoera arin edo ertainean dauden pertsonentzat. Gaur egun bi egoitza-dispositibo ditugu.

Guztira 14 pertsonarentzako lekua dago.

Luzarran 9 gizonentzako lekua eta

Betanian 5 emakumerentzako lekua.

ALDEBARAN PROGRAMA:

KRONIKOTASUNA

Hezkuntza intentsitate ertaineko etxebizitza,

egonaldi ertain-luzekoa, kronikotasun-egoeran

dauden pertsonentzat. Baliabideak Mendipe izena

dauka eta 4 pertsonarentzako lekua dago.

HELDUZ PROGRAMA 18 eta 23 urte bitarteko gazteentzako emantzipazio etxebizitza deitzen zaio, eta

ondorioz, heziketa intentsitate handiko

alojamendu zerbitzua da. Etxezuri izeneko

etxebizitza bat daukagu, 7 gizonentzako

lekuarekin.

LIZA PROGRAMA Heziketa intentsitate ertaineko etxebizitza bat dugu

gizarteratze fasean dauden eta toxikomania arazoak dituzten pertsonen

tratamenduari laguntzeko. 4 gizonentzako

lekua duen dispositiboa da, Mendigane izenekoa.

Page 15: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Egoitza arloa

15 Txostena 2016 • Lagun Artean

GUK GEUK KUDEATUTAKO EGOITZA DISPOSITIBOAK

IMMIGRAZIO PROGRAMA

AIZE ONAK BASERRIA Heziketa maila ertaineko etxebizitza bat da,

gizarte-bazterkeria egoeran edota arriskuan dauden etorkinei harrera emateko.

Baliabideak 10 pertsonarentzako lekua da, eta

soilik gizonei zuzenduta dago.

EMAKUME PROGRAMA Heziketa maila ertaineko etxebizitzak dira,

bakarrik dauden edota adingabeen ardura duten emakumeentzako. Hiru

etxebizitzako sare bat dugu, guztira 14 lekurekin:

Ágora: 6 leku, emakume eta

adingabeentzat.

Mugabe: 6 leku, emakume eta

adingabeentzat.

Ramón y Cajal: 2 emakumerentzako

lekua.

BITARTEKARITZA PROGRAMA Zubi-etxebizitzak dira, DBE baino diru-sarrera

baxuagoak dituzten eta gizarteratze-prozesua

bideratzeko laguntza behar duten pertsonei

bideratuak. 2016an gizonentzako hiru

etxebizitza genituen, guztira 12 pertsonentzako

lekuarekin:

Betirako: 4 pertsona.

Hegaz: 4 pertsona.

Ecieza: 3/4 pertsona.

Page 16: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Prestakuntza arloa

16 Txostena 2016 • Lagun Artean

TAILER SOZIALAK Tailer sozialek heziketa arloko esku-hartze

programa osatzen dute, eta bertan norberaren

baliabideak eta gaitasunak indartzeko

prestakuntza eskaintzen da. 2016an eguneko 13

leku eduki ditugu. Astelehenetik ostiralera,

10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

bitarteko ordutegia dauka.

HELBURUAK

- Etxerik gabeko pertsonentzako oinarrizko prestakuntza ematea, gizarteratzea bultzatzeko.

Eguneko Zentroan esku-hartze prozesuak abiatzeko sarbide izatea.

EKINTZAK

- Gaztelaniazko prestakuntza atzerritarrentzat

- Izaera psikoedukatiboko tailerrak

- DBHn eta lanbideko heziketa zikloan (erdi mailan

edo goi mailan) gradudun izateko prestakuntzan

laguntzea.

EMAITZAK

68

Pertsona 64 gizon

4 emakume

%94ko

Okupazioa

76,21 egun

Batez besteko

egonaldia

Page 17: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Prestakuntza arloa

17 Txostena 2016 • Lagun Artean

NEKAZARITZAKO LAGUNTZAILEAREN LANBIDE ZIURTAGIRIA

2016an lanerako prestakuntzaren

aldeko apustua egiten jarraitu dugu,

Lanbiderekin elkarlanean. Aurten bi

ikastaro eman ditugu nekazaritza

arloko laguntzaile izateko. 370 orduko ikastaroa izan da eta

Artxandako Aize Onak baserrian eman

da. Datak: irailaren 28tik abenduaren

23ra eta abenduaren 27tik 2017ko

martxoaren 28ra.

HELBURUAK

- Beharrezko eginkizunak

garatzea barazki jangarrien

espezie eta aldaerak sortzeko prozesua osatzeko.Nekazaritza praktika osagarriak egitea uzta

bikainak lortzeko, betiere kalitatea, ingurumenaren babesa eta errentagarritasun ekonomikoa

kontuan hartuta.

EMAITZAK

22 Pertsona

330 Eskola ordu

40 Praktika

ordu kanpoan

2 ikastaro

Page 18: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Eraldaketa soziala

18 Txostena 2016 • Lagun Artean

BESTE BI PLATAFORMA

Beste Bi plataformak hamar urte bete ditu 2016an,

etxegabekoak ikustarazten eta gizarte inklusiboagoaren alde

lan egiten. Apirilaren 28an Posada de los Abrazos aterpeko

sutean hildako pertsonak gogoratu genituen, Beste Bi

plataformaren ekimenez. “Zubiak elkartzeko, ez bizitzeko”

lelopean, 200 pertsona baino gehiago batu ginen Bilboko

Areatzan, etorkizunean etxerik gabeko inor egon ez dadin

aldarrikatzeko.

ELIZBARRUTIAREN 2016KO KEINU SOLIDARIOA

Beste urte batez, maiatzaren 6an, Elizbarrutiaren Elkartasun

Keinuarekin bat egin dugu. Aurten ingurumena hartu dugu

gogoan. Hauxe izan da leloa: “Denon etxea zaintzea”.

Planetaren aurka egindako gehiegikeriak salatu ziren, bereziki

pobrezia egoeran dauden pertsonei eragiten baitiete.

MUNDUKO ARROZAK

Aurten ere, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta

Zabalako taldeen arteko koordinazioari esker,

Munduko Arrozak ekimena antolatu zen.

Ekainaren 4an ospatu genuen kultura arteko

jaialdi hori, dagoeneko hamahirugarren edizioa

bete duena.

Page 19: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Eraldaketa soziala

19 Txostena 2016 • Lagun Artean

ITAKA-ESCOLAPIOS AZOKA SOLIDARIOA

Martxoaren 11, 12 eta 13an Itaka-Escolapios Azoka Txiki Solidarioaren 33. Edizioa

antolatu zen. Oraingo honetan Lagun

Artean elkartera bideratu zen lortutako dirua.

Otsailean Lagun Artean elkarteko kideak lehen

hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko

ikasgela guztietan egon ziren, etxerik gabeko

pertsonekin egiten den lana azaltzeko.

GAUEKO TOPAKETA

Lagun Arteanek egoitza arloko bazterkeria egoera larrian dauden pertsonen inguruko EAEko III. Azterketan parte hartu du . Urriaren 26ko

gauean 112 pertsona lokalizatu ziren lotan

Bilboko kaleetan. Lagun Artean Deustu, San

Inazio eta Ibarrekolanda kaleetan zehar ibili

zen.

EMAKUMEOK BIDEAN

Aurten Emakumeok Bidean Sareko partaide

bihurtu gara, beste zazpi erakunderekin batera,

emakumeen aurkako indarkeria salatzeko.

Hilabete bakoitzeko azken ostegunean

kontzentrazioak egingo dira Bilboko hainbat

lekutan.

Page 20: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Eraldaketa soziala

20 Txostena 2016 • Lagun Artean

LA CAIXA FUNDAZIOAREN

BOLUNTARIOTZA ASTEA, AIZE ONAK-EN. Urriaren 3tik 7ra.

BILBAO BASKET: “ UN PARTIDO UNA CAUSA”

AZAROAK 20.

BOLUNTARIOTZAREN AZOKA DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN

IRAILAK 22

PLATAFORMA NORTE. SEVILLAKO GIZARTE BALIABIDEETARA BISITA

Ekainak 1 eta 2

Page 21: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Eraldaketa soziala

21 Txostena 2016 • Lagun Artean

SAREAK ETA FOROAK

EAPN. Pobreziaren eta Gizarte-bazterkeriaren aurkako Europako Sarea

Euskadin.

GIZARDATZ. Gizarte Ekimen eta Esku-hartzeko Erakundeen Elkartea.

EZETZ! Indarkeria matxistaren aurkako elkarteen euskal sarea.

EKAIN. Gizarteratzearen aldeko Euskadiko Sareak.

FIARE. Banka Etikoa.

BESTE BI. Etxerik gabeko pertsonen egoitza-inklusioaren aldeko

plataforma.

ECOSISTEMA. Bizkaiko 7 gizarte erakundearen sareko lana, etxerik

gabeko pertsonei etxebizitza-estaldura emateko.

PLATAFORMA NORTE. Etxerik gabeko pertsonen kolektiboarekin lan

egiten duten Estatuko iparraldeko erakunde publiko eta pribatuen sarea.

EMAKUMEOK BIDEAN. Hirugarren sektoreko erakundeen sarea,

emakumeekin esku hartzeko praktika onak eta estrategiak ezarri eta

egoera bidegabeak salatzen dituena.

ZURRUMURRUEN AURKAKO ESTRATEGIA. Bilboko Udalak

diskriminazioaren aurka bultzatutako estrategia. Deustun parte hartu

dugu.

Page 22: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Arlo ekonomikoa

22 Txostena 2016 • Lagun Artean

DIRU-SARRERAK

GASTUAK

74%

12%

2% 10%

2%

Instituciones públicas

Instituciones privadas

Aportaciones usuarios

Donaciones

Otros ingresos

58%

9%

9%

9%

2% 0%

1%

8% 4%

0%

Gastos de personal

Arrendamientos

Mantenimientos infraestructuras Ayudas o servicios a usuarios

Administración y oficina

Tributos y gastos financieros

Seguros

Servicios exteriores

Page 23: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

Arlo ekonomikoa

23 Txostena 2016 • Lagun Artean

URTEKO KONTUAK

DIRU-SARRERAK

Erakunde publikoak 988.196.48

Erakunde pribatuak 102.862,13

Erabiltzaileen ekarpenak 25.104,16

Dohaintzak 135.440,47

Bestelako diru-sarrerak 28.447,81

DIRU-SARRERAK guztira 1.280.051,05

GASTUAK

Langile gastuak 835.821,57

Alokairuak 119.124,29

Azpiegiturak mantentzea 49.405,40

Erabiltzaileentzako laguntza edo zerbitzuak 91.741,03

Administrazioa eta bulegoa 25.775,89

Zergak eta finantza gastuak 1.992,30

Aseguruak 8.417,65

Kanpo zerbitzuak 142.953,33

Amortizazioak 46.985,34

Bestelako gastuak 6.714,04

GASTUAK guztira 1.328.930,84

EMAITZA -48.879,79

FINANTZATZAILEAK

ERAKUNDE PUBLIKOAK ERAKUNDE PRIBATUAK

Bilboko Udala – Gizarte Ekintza Saila

Bizkaiko Foru Aldundia – Enplegu, Gizarteratze eta

Berdintasun Saila

Eusko Jaurlaritza

Enplegu eta gizarte Gaietako Saila

Lan Zerbitzu Publikoa - Lanbide

Gandarias Fundazioa

La Caixa Fundazioa

Menchaca de la Bodega Fundazioa

Víctor Tapia - Dolores Sainz Fundazioa

Bilboko Elizbarrutiko Caritas

BBVA Territorios Solidarios

Kutxabank. Gizarte Ekintza

EDP Fundazioa.

IKUSKARITZAK

Ikuskaritza ekonomikoa: Auren Consultores Norte SL enpresa.

Sare Ekonomiko Alternatibo eta Solidarioaren Gizarte Ikuskaritza (REAS)

Page 24: Aurkibidea - Lagun Artean...INGURUMEN BATZORDEA Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak Baserrirako energia arloko birgaikuntza

NOLA LAGUNDU DEZAKEZU?

BOLUNTARIOTZA Gure proiektuetan boluntario moduan parte hartzeko

aukera dago.

BAZKIDE Lagundu gizartearen eraldaketan.

DOHAINTZA Egin bat "Hobe ohea kartoia baino" kanpainarekin

BBK ES34 2095 0355 70 3830607841

LABORAL KUTXA ES87 3035 0057 90 0570043812

LEGATU SOLIDARIOA Testamentuan gizarte erakunde hau sar dezakezu.

ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBA Enpresa pribatuek aukera dute gure gizarte lanarekin bat

egiteko.