Txakurra lagun bila

14
TXAKURRA LAGUN BILA

Transcript of Txakurra lagun bila

Page 1: Txakurra lagun bila

TXAKURRA LAGUN BILA

Page 2: Txakurra lagun bila

Antzina txakurra bakar-bakarrik eta asper-asper eginda bizi zen.

Horregatik lagun bila hasi zen.

Page 3: Txakurra lagun bila

Ardiari galdetu zion ea bere laguna izan nahi zuen eta ardiak baietz.

Page 4: Txakurra lagun bila

Baina gauean izan ziren kontuak... Txakurra zaunkaka hasi eta ardia beldurtu egin zen.

- "Ixo! Otsoa etortzen bada jan egingo gaitu"

Halaxe bukatu zen txakurraren eta ardiaren arteko harremana, ezerezean.

Page 5: Txakurra lagun bila

Txakurra otsoarekin saiatu zen ondoren.

- "Nire laguna izan nahi duzu?"

- "Bai, bai. Etorri nirekin".

Page 6: Txakurra lagun bila

Gauean, berriz, txakurrak zaunka egin zuenean, otsoa haserretu egin zen.

- "Ixo! Hartza etortzen bada jan egingo gaitu"

Page 7: Txakurra lagun bila

Kito otsoarekiko adiskidetasuna ere.

Hartzarekin saiatu zen hurrengo. Gauez, beti bezala, txakurrak ihausi.

-"Ixo! Gizakia etortzen bada akabatu egingo gaitu", esan zuen hartzak estu eta larri.

Page 8: Txakurra lagun bila

- "Harrigarria! – pentsatu zuen txakurrak- Kankailu hau gizakiarekin ikaratu?". 

Tira, kontua da harrezkero hartza eta txakurra ez direla elkarren lagun.

Hurrengo ahalegina gizakiarekin egin zuen.

Page 9: Txakurra lagun bila

Gauez, beti bezela, txakurrak zaunka egin zuen, eta gizakia esnatu egin zen.

- "Gose bazara, jan. Baina utzidazu lo egiten",

Page 10: Txakurra lagun bila

- "Ez da posible! " -pentsatu zuen txakurrak- "

Animalia honek ez du inoren beldurrik!", zaunka egiteari utzi eta lo lasaia egin zuen.

Page 11: Txakurra lagun bila

Ordutik aurrera txakurra eta gizakia lagun minak dira.

Page 12: Txakurra lagun bila

GALDERAK

- NOREN LAGUNA IZANGO ZINATEKE ZU?

- ZERGATIK EZ DUTE ANIMALIAK TXAKURRAREN LAGUNA IZAN NAHI?

- ZERGATIK DA GIZAKIA TXAKURRAREN LAGUNA?

- BUKAERA MOLDATUKO BAZENU, NOLAKOA IZANGO LITZATEKE?

- ZER IKASI DUZU HONEN BITARTEZ? GUSTATU ZAIZU?