BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente...

34
BIZKAIERA TESTU AZTERKETA euskalkiak2015.wordpress.com Ander Alegria, Jon Egurretxea eta Asier Etxezarreta 2015-2016 ikasturtea © AXULAR LIZEOA

Transcript of BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente...

Page 1: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

euskalkiak2015.wordpress.com

Ander Alegria, Jon Egurretxea eta Asier Etxezarreta

2015-2016 ikasturtea © AXULAR LIZEOA

Page 2: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

2

BIZKAIERA: TESTU AZTERKETA

0. Testua euskara batura egokitu…………………………………………………….. 3

1. Sarrera……………………………………………………………….…………….9

2. Ezaugarri fonetiko-fonologikoak

a. Euskal bokalak…………………………………………………………..11

b. Euskal kontsonanteak………………………………………………….17

3. Ezaugarri morfologikoak

a. Deklinabidea……………………………………………………………..23

b. Aditza……………………………………………………………………..24

4. Ezaugarri sintaktikoak

a. Joskera…………………………………………………………………...27

b. Perpausak………………………………………………………………..28

5. Ezaugarri lexikalak……………………………………………………………...30

6. Kultura…………………………………………………………………………....33

euskalkiak2015.wordpress.com

Page 3: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

3

0. TESTUA EUSKARA BATURA EGOKITU:

Elkarrizketatua: PATXI ETXABURU AJARRISTA

Erribera kalean jaio zen sei neba-arrebako famili

batean. Gurasoak ere ondarrotarrak zituen. Hiru

urterekin hasi zen mojen ikastetxean eta gerora

kofradia zaharrean eta eskola berrian ibilitakoa da.

15 urterekin itsasora joan zen lanean: hasieran,

baxuran aritu zen eta gerora, beti, arrastrean

makinista moduan. Antzinako kontuez eta

Ondarroako historiaz interes berezia izan du eta

bilketa lan handia egin du Ondarroako garai bateko

bizimoduaz. "Ondarroako Historia Zaleak" elkarteko

kide eta presidente ere izan da eta "Ondarroa" urtekarian ere hainbat artikulu kaleratu izan

ditu. Hitz egiteko orduan hizkera "jasotzeko" joera dauka (euskara batuko, gipuzkerako edo

bizkaiera literarioko formak erabilita), baina oro har Ondarroako hizkera natural eta bizi-bizi

darabil. Bere lagun Jesus Artetxerekin batera egin zitzaizkion zenbait grabaketa.

EUSKARA BATUA BIZKAIERA

1. PASARTEA (Ander Alegria)

Francoren denboran Ondarroako kale-izenak aldatu egin zituzten

- Gerra aurretik zen hori eta gerra

aurretik Erribera zeukan izena harrek.

Eta gero gerra denbora pasata [...]

pasata berriro kaleak euskaratuta

daude eta Erribera [dauka] lehenagoko

kalearen izena.

- Lehenago zer izen eduki zuen ba?

- Gerra garaian, gerra denboran? Ba

José Cruz Allo. Hori zen ‘rekete’ ofizial

bat, gerran hil zena. Hemen bera

ondarrutarra izatez, militarra; haretxen

- Gerra aurria zan hori eta gerra aurrian

Erribera eukan izena harek. Eta gero

gerra denpora pasata [...] pasata barriro

kaliek euskeratuta daz eta Erribera

[daka], lenaoko kalien izena.

- Lehenago zer izen euki eban ba?

- Gerra urrin, gerra denporan? Ba José

Cruz Allo. Hori zan rekete bat ofiziala,

gerran hil zana. Hemen bera

ondarrutarra izatez, militarra; haretxen

ixena ipiñi etsen hil zalako. Hemen

5

10

Page 4: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

4

izena ipini etxean hil zelako. Hemen

denak ziren, General Mola eta

Generalísimo Franco eta horrek

gozonok. Comandante Velarde eta Jefe

Requeté del Cantábrico eta, [General

Tutor] eta. Horrelaxe ziren kaleak gerra

denboran. Urteetan egon ziren.

- Requetés del Cantábrico eta.

- Holako izenak.

- Gero berreskuratu ziren.

- Bai-bai. Urte pila bat pasa eta gero.

Handik zenbat… hogei bat urte pasata

gero. Bai, harrek fatxa guztiak alde egin

zutenean, gerra denborako “arrain

zatar” guztiak alde egin zutenean,

hemen gure bizitzatik, orduantxe.

- Arrain zatarrak.

- Franco hil ostean aldatu ziren izenak

ala Francorekin?

- Ez, gero, gero, ostean, ostean. Horrek

denok bukatuta gero.

- Oraintsu?

- Bai, oraintsu.

- Gaur 31 urte dira pistoleroa gure

artean dagoela gabe. Teniente Coronel.

Haren lagun asko daude oraindik hor

bueltaka. Bandido asko.

danak euezen, General Mola ta

Generalísimo Franco ta horrek gizonok.

Comandante Velarde ta Jefe Requeté

del Cantábrico ta, [General Tutor] ta.

Horretxek zien kaliek gerra denporan.

Urtietan egon zien.

- Requetés del Cantábrico ta.

- Holako ixenak.

- Gero berreskuratu zien.

- Bai-bai. Urte pilla bat pasata gero.

Handik zenbat... Hogei bat urte pasata

gero. Bai, harek fatxa guztiak alde ein

ebenin, gerra denporako "arrain zatar"

guztiak alde ein ebenin, hamen gure

bizitzatik, orduntxe.

- Arrain zatarrak.

- Franco hil ostian aldatu zien izenak ala

Francogaz?

- Ez, gero, gero, ostien, ostien. Horrek

danok bukatute gero.

- Ointsu?

- Bai, ointsu.

- Gaur 31 urte ha pistolerue urten ebala

be. Teniente Coronel. Haren lagun asko

daz ondiokan hor bueltaka. Bandido

asko.

15

20

25

30

35

2. PASARTEA (Ander Alegria)

Eskola barik urte eta erdian gerragatik

- Eskolako lehenengo akorduak,

lehenengo gogoratzen duzuna?

- Don Pedro zein zen hori . Kofradia

-Eskolako lelengo akorduek, lelengo

gomutatzen dozuena?

-Don Pedro zein zan hori hemenguoi.

40

Page 5: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

5

gainean ibili ginen gu?

- Don Pedro.

- Kofradia gainean egon zen eskola?

- Bai, Kofradi Zarra badago hemen ba.

Solairu bi zituen. Lehenengo solairua

zen arrainaren salmenta egiten zen

han, benta arrainena. Eta bigarrena

zen, eskola zen. Eta hori zen gerra

aurrean. Han ba, zazpi urte egin arte ni

ibili nintzen, parbulutan ibili nintzen

umetatik. Hiru urte nituela aita hil egin

zitzaigun. Ama geratu zen sei umerekin

hamar urtetik eta urte baterakoak. Eta

orduan urte bateko arreba mojetara

eskolara sartu zen eta ni parbuluetara

mojeta. Parbuluetan ibiltzen ziren

mutilak zazpi urtetaraino. Gero zazpi

urte egindakoan ba “nazionaletara”

esten den, herriko eskoletan sartzen

ginen. Ni hantxe bizi nintzen eta han

‘urren’ bizi ginenak hortxe genbiltzan,

hortxe honek esan den eskolan ibili

ginen. Eta gerra urten zenean hogeita

hamaseian, ba errepublikanoa zen

bera, kanpotarra, orduan maisu guztiak

kanpotarrak ziren. Eta egin zuen ba,

frentea hemen geratuta egon zen zazpi

hilabetez, eta frenteak hemendik alde

egin zuenean, Francon indarrak hona

ailegatu zirenean, hark ere alde egin

zuen. Hortxe arte ibili ginen, hilabete

batzuk ibili ginen hor eskolan. Gero

hemen eskolarik ez zen egon. Hemen

Kofraixa gaiñien ibili giñana gu?

-Don Pedro.

-Kofradixa ganien egon zan eskolia?

-Bai. Kofradi Zarra bada hamen ba.

Solairu bi eukazen. Lelengo solairue

zan arraiñan salmentie eitten zan han,

bentia arraiñana. Eta biarrena zan,

eskoli zan. Ta hori zan gerra aurrin. Han

ba zazpi urte ein arte ni ibili nitzan,

parbulutan ibili nitzan umetatik. Hiru urte

neukala aitta hil ein dxaskun. Ama

geratu zan sei umekin hamar urtetik eta

urte batera. Ta ordun urte bateko

arrebia amojetara eskolara sartu eban

eta ni parbuluetara mojetan.

Parbuluetan ibiltten zien mutillak zazpi

urteraiño. Gero zazpi urte einddakun ba

"nazionaletara" esaten dan, herriko

eskoletan sartzen giñan. Ni hantxe bizi

nintzan eta han urren bizi giñanak

hortxe gebizen, hortxe honek esan

daben eskolan ibili giñan. Ta gerrik

urten ebanin hogeta hamaseixan, ba

errepublikanua zan bera, kanpotarra,

ordun maixo guztiak kanpotarrak zien.

Ta ein eban ba, frentia hamen geratuta

egon zan zazpi hillabetin, ta frentiak

hamendik alde ein ebenin, Francon

indarrak hona aillegau zienin, harek be

alde ein eban. Hortxe arte ibili giñan,

hillabete batzuk ibili giñan hor eskolan.

Gero hamen eskolaik ez zan egon.

Hamen frentia zazpi hillabetin egon zan

45

50

55

60

65

70

75

Page 6: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

6

frentea zazpi hilabetez egon zen eta

eskolak hemen datozenak, horretan

egon ziren italiarrak. Eta Francorenak

sartu [aurretik], gerra hasi zenean, hor

egon ziren errepublikanoak, gorrien

aldekoak. Errepublikazaleak egon ziren,

hor kuartela eurena. Eta ordurako

eskolarik ez zegoen hemen gerra hasi

zenean. Eta gero hori denbora pasa

zenean eskolak zabaldu ziren hemen,

han gehiago ez ziren zabaldu, Kofradia

eskola.

ta eskolak hamen daozenak, horretan

egon zien italianuk. Eta Franconak sartu

[aurretik], gerrik urten ebanin, hor egon

zien republikanuk, gorrixan aldekuk.

Errepublikazaliek egon zien, hor

kuartela eurana. Ta ordurako eskolaik

ez euen hamen gerria hasi zanian. Ta

gero urtebetin edo urte terdixen eskolaik

ez zan eon. Ta gero hori denborioi pasa

zanian eskolak zabaldu zien hamen,

han gehixa ez zan zabaldu, Kofraixa

eskola.

80

85

3. PASARTEA (Asier Etxezarreta)

Bi ikastola Ondarroan: "Sindiosku" eta "Kondiosku"

-Ondarroa izango da bi ikastola

daudenak, umeenak. Bata “Sindiosku”

da eta bestea “Kondiosku”. Zuk ez

dakizu hori?

-Ez, ez.

-Esaidazu

-Bueno.

-Bata “con dios” eta bestea “sin dios”.

-Bueno. Eskola berriak hemen

hasieran… ikastola bat hasi zen

lehenengo. Baina gero denborarekin

ikusten zutena laikoa izan behar zela,

erlijiorik ez dela eman behar eta hori

behartzea dela jendea eta bakoitzak

berak aukeratu behar dutela eta. Hortik

zatiketa bat etorri zen eta batzuk geratu

ziren erlijio batera eta besteak bat ere

gabe. Horixe da honek esan duena.

-Ondarru ixango da bi ikastola dazenak,

umenak. Bata da "Sindiosku" ta bestia

"Kondiosku". Zuk ez dakixu hori?

-Ez, ez.

-Esaizu.

-Bueno.

-Bata "con dios" ta bestia "sin dios".

-Bueno. Eskola barrixak hamen

hasieran... Ikastolie bat lelengo hasi

zan. Baiñe gero denporiaz ikusten eben

ba laikua ixan biher zala, erlijiñorik ez

ebela emon biher, eta hori behartzie

dala jenti eta bakotxak berak eukeratu

biher dabela eta. Hortik zatiketa bat

etorri zan ta batzuk geratu zien erlijiñoie

batea, ta bestik ba bape barik. Hoixe ra

honek esan dabena.

90

95

100

Page 7: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

7

4. PASARTEA (Asier Etxezarreta)

Bi ikastola Ondarroan: "Sindiosku" eta "Kondiosku"

- Baina hori Ondarroan normala da.

Ondarroa beti izan da “herri beru”

esaten diotena, gu jaio aurretik ere. Eta

hemen kofradiak , arrantzale kofradiak

inon ez da historia guztian, hainbeste

mendetan zehar… Bi kofradia egon

ziren hemen. Orain dela ehun urte…

Oraintxe ere ikastola politiko artean, eta

bere orduan ere hemen kofradia zahar

geratu ziren Ondarroako hirutik bi

inguru, gutxiago-gehiago, eta hirutik bat

inguru kofradia berria han egin zuten.

Eta han zegoen, honek rekete kontuko

jendea, Espainia zaleak, eta hemen

abertzale kontukoak zeuden.

- Bermeon ere bai.

-Eta egon zen mila bederatziehun eta

zazpian sortu zen hori beste kofradia.

Lehenengo hantxe zeuden etxebizitzen

lokalen azpian. Eta gero denborarekin

egin zuten eraikuntza berria, kofradia

berria egin zuten. Eta dena ere egin

hogei urtera iritsi gabe, hemeretzi

urtetan egin zuen horrek. Gero mila

bederatziehun eta hogeita seian eta

hogeita bostean Club Deportivok berriro

antolatuta egin ziren, lana egiten zen

moduan ba estropadak egin zituzten

trainerutakoek, eta Bilbora joan eta

irabazi, Donostiara joan eta irabazi, bi

-Baiña hori Ondarrun normala da.

Ondarru beti izan da "herri beru" esaten

dotsena, gu jaixo aurretik be. Ta hamen

kofradixak, arrantzale kofradixak iñun ez

da historixa guztian, hainbeste

mendetan zehar... Kofradi bi egon zien

hamen. Oin dala ehun urte... Ointxe be

ikastola politiki tartin, ta ordun be hamen

kofradi zarrin geratu zien Ondarruko

hirutik bi inguru, gitxia-gehixa, ta hirutik

bat inguru kofradi barrixe han ein eben.

Eta han zin, honek rekete kontuko jenti

zin, Españi zalik, eta hamen abertzale

kontukuk zin hamen.

-Bermion be bai.

-Eta egon zin milla beratzirehun ta

zazpixan sortu zan hori beste kofradixe.

Lelengo hantxe euazen etxebizitzen

lokal behian. Eta gero denporiaz ein

eben, edifizio barrixa ein eben, kofradi

barrixa ein eben. Eta dana be ein eban

hogei urte, hemeretzi urte ein zaban

horrek. Ta gero mille beratzirehun eta

hogeta seixan eta hogeta bostin Club

Deportivok antolatute berriro ein zien,

lena eitten zen modun ba estropadak

ein zin traiñerutakuk, ta Bilbora jun ta

irabazi, Donostira jun ta irabazi, urte

bixen segixan. Eta ordun hamen

sekulako jaixak ein zittuen egun askuan,

105

110

115

120

125

130

Page 8: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

8

urtez jarraian .Orduan hemen sekulako

jaiak egin zituzten egun askotan, handik

eta txanpon guztiak amaitu arte.

Orduan eta orduantxe hasi ziren

batzen. Batu zuten, urtebete barru batu

ziren bi kofradiak, eta ostera ere hau

hustu zen eta hementxe gaur arte.

Orduan zatiketak egon dira Ondarroan.

-Ondo jarraitzen dute bi ikastolak, eta

nazionala bestea…

-Edukiko omen zuten kofradiak bi

sekretario… Dena bi.

- Dena. Bi sekretario eta txalupak harea

saltzera eta hangoak honera eta [...]

saritan haserretuta. Eta horrelako

gauzak.

-Hori Bermeon ere bai. Eta eraikuntza

berdinean…

-Baina hemen ere bi eraikuntza.

handik eta txanpon guztiak amaittu arte.

Eta ordun ta orduntxe hasi zien batzen

ta. Batu zin, urtebete barrun batu zin

kofradi bixak, eta ostera be ha hustu

zan ta hamentxe gaur arte. Ordun

zatiketak [...egonda daz] Ondarrun.

-Ondio jarraitzen dabe ikastola bixak,

eta nazionala bestia...

-Eukiko ebiezan kofradixak bi

sekretarixo... Dana bi.

-Dana. Sekretarixo bi, ta txalopak

haraxe saltzera ta hanguk hona, eta [...]

sarri hasarrik. Eta holako gauzak.

-Hori Bermion be bai. Ta edifizixo

bardiñian...

-Baiña hamen edifizixuak bi be.

135

140

145

------------------------------------------------------------------------------

DIÁLOGO SEXTO

MAISU JUAN, PERU, EL FRANCÉS, EL

GUIPUZCOANO,

UN CURA Y EL ALGUACIL

Peru Abarka

Juan Antonio Mogel

1802, 1881

Page 9: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

9

1. SARRERA(denok)

DIALEKTOLOGIA

Definizio bat baino gehiago eman izan da

dialektologiaren esanahia adierazteko.

Ikusmoldearen arabera, bi modutara nagusiki:

1. Hizkuntza batek hura hitz egiten den

eskualdearen batean hartzen duen era berezi

aski aldatua; 2. Hizkuntza-familia beraren

barruan bilakaldi baten buruan gertatzen den

aldaera.

Aski berandu garatu den diziplina da dialektologia. Interesgarri gerta daitezkeen

tokian lan monografikoak eta inkestak erabiltzen dira langai gisa. Inkestetan,

normalean, dialektoen arteko diferentziak markatzeko balioko dituzten lau

irizpideetako datuak erabiltzen dira:

Fonetiko-fonologikoak

Morfologikoak

Sintaktikoak

Lexikoak

Inkestetan jasotako milaka datu mapetara eramaten dira. Fenomeno bakoitzarekin

marra isoglosak edo isoglosa-lerroak egiten dira. Isoglosa horien bildumak

dialektoaren nondik norakoa zehazten du: zenbat eta isoglosa-marra gehiago pilatu

gune batean, orduan eta errazagoa da dialektoen arteko aldea bereiztea.

Zenbaitetan, ordea, oso zail gertatzen da muga zehaztea, izan ere, dialekto bateko

fenomenoak bestearen barrenean sartzen dira, bestekoak berean sartzen diren eran.

Zenbat eta hurbilago dauden dialektoak beren artean, berdintasun handiagoak izaten

dituzte. Ezberdintasunak handituz joaten dira, espazioan urrunduz joan ahala.

Dialektoa, dena den, ez da berdin-berdina mintzatzen den lur-eremu guztian:

dialektoaren beraren baitan ere ezberdintasunak izaten dira. Azpieuskalki eta

aldaerez ari gara orduan.

Page 10: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

10

Euskal dialektologiari buruz ari garela, azken bereizketa bat egin behar da. Alde

batetik, euskalki literario deritzenak daude; idatziz nabarmendu diren lau euskalkia,

alegia: lapurtera, zuberera, gipuzkera eta bizkaiera. Bestetik, dialektologoek egin

dituzten sailkapenetan erabiltzen diren euskalkiak daude, non a jugarhozko moldeko

ezaugarriek behin-behineko pisua duten, eta, horrenbestez, euskalki gehiago

aipatzen dira.

XVI. eta XVII. mendeetako lehen euskal idazleek berek ere sumatua zuten

euskararen baitan bazela ezberdintasunik. Besteak beste, hona hemen zer zioen,

esaten baterako, Axularrek: <<Ez dituzte euskaldun guztiek legeak eta azturak bat,

eta ez euskarazko mintzatzea ere, zeren erresuman baitituzte diferent>>.

Euskal dialektologiaren beneteko lehen aitzindaria XVIII. mendeko Manuel

Larramendi apologista izan zen. Hala ere, XIX. mendekoa da urte askoan euskal

dialektologiaren zutabe nagusi izan den pertsona: Luis Luziano Bonaparte printzea.

Page 11: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

11

Napoleon Bonaparte ospetsuaren iloba izanik, bere ondare handia eta indarrak

kulturaren alde enplegatzeko aukera paregabea izan zuen. Hark eginiko sailkapenak

8 euskalki mintzatu erakusten ditu: lau Iparraldekoak: lapurtera, ekialdeko behe

nafarrera, mendebaldeko behe nafarrera eta zuberera. Hegoaldean, beste lau:

bizkaiera, gipuzkera, goi nafarrera eta erronkariera.

Koldo Mitxelenak, nolanahi ere, gutxitan aipatu izan den beste euskalki bat

erreibindikatzen zuen: hegoaldekoa, aspaldi galdua bide zen euskalkia bera, eta

Arabako eta Nafarroako lurraldeetan hitz egiten zena, eta senitartekotasunik

hurbilena bizkaierarekin zuena. 2004an aurkitutako Joan Perez Lazarragaren

eskuizkribuak arrazoi eman dio Mitxelenari.

1968az geroztik dugun euskara batua dela eta, euskalkien arteko aldeak gutxitu egin

dira. Gaur egun euskara ez dago Bonaparteren garaian bezain zatituta. Koldo Zuazo

irakasle eibartarra da azken urteotan euskal dialektologiaren nabarmendu den

ikerlaria, eta harena da euskalkien azken mapa. 6 euskalki eta 14 azpieuskalki

daudela dio: Hegoaldean, mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarrera eta ekialdeko

nafarrera; Iparraldean, nafar-lapurtera eta zuberera. Mendebaldekoa, erdialdekoa,

nafarrera, nafar lapurtera eta zuberera. Besteak beste, bi ekarpen dakartza

Page 12: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

12

Zuazoren mapak:

Ohiko izenak, kasu batzuetan, aldatu egin ditu. Arrazoia: euskalkien banaketa

eta banaketa eta banaketa administratiboa bat ez datozenez ez zaio iruditzen egokia

probintzien izenak euskalkienekin berdintzea.

Tarteko hizkerak markatzen ditu. Haren esanetan, euskalkien arteko mugak

ez dira zorrotzak, eta badira lurralde batzuk euskalkien arteko loturaguneak direnak:

zortzi hizkera nabarmendu ditu, eta mapan adierazita ageri da.

BIZKAIERA

Zertzelada soziolinguistikoak (Jon Egurretxea)

Bizkaieraren nortasuna dela eta,

Lancombe hizkuntzalariaren

esanak erabiliz, aski litzateke

euskal dialektoak bi taldeetan

sailkatzearekin: bizkaiera, alde

batetik, eta beste guztiak bestetik.

Haren ustez, bizkaiera hain da

ezberdina besteetatik, ezen, erdi-

ekialdeko euskalkien arteko

diferentziak sarritan ohartezinak

badira ere, bizkaieraren eta

gipuzkeraren artean gertatzen diren isoglosa sortek erraz ezartzen duten

ezberdintasuna. Hizkuntzalari askok nabarmendu dute gertaera hori.

Ezberdintasun hori tarteko, azken urteotan, euskara batuaren eta bizkaieraren artean

gertatzen den alde nabariagatik, bat baino gehiago ibili da elkarri erasoka alferlan

kamutsean. Gaur egun, nori bere eremua aitortuz, belaunaldi gazteen benetako

euskalduntze-alfabetatzeko eskola lanetan aritzeko batik bat, Euskaltzaindiak

emanak ditu bizkaieraren idatzizko ereduaren finkapenak ere, eta baita euskalkien

egitekoak eta eremuak zein diren argitu ere.

Page 13: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

13

Mugak direla eta, bizkaiera ez da Bizkaian bakarrik mintzatzen. Erreparatu mapari.

Gipuzkoako partean, Mendaro-Elogoibarti gorako Debabarren eta Debagoien guztian

egiten da. Araban, Aramaion zehazki, hitz egiten den euskalkia ere bizkaiera da.

Bi azpieuskalki bereizten dira gaur egun, eta, goitik behera, Ispazter eta Durangotik

zehar doan irudizko marra batek bereizten ditu:

sartaldekoa

sortaldekoa

Bizkaiko herrialdean, 2001eko datuen arabera, 1.122.710 herritar ziren; horietatik

%22k zekien euskaraz. Ezagutza-mailan gorakada handia gertatu da,beraz, azken

urteotan, izan ere, 1991ko datuen arabera, %16 zen orduan euskaldunen kopurua.

Bi literatura-tradizio gorpuztu dira bere baitan urteen joanean: Markina aldekoa eta

mendebaldekoa. Literaturaren atalean duzu horren berri.

Page 14: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

14

2. EZAUGARRI FONETIKO-FONOLOGIKOAK (Ander Alegria)

2.1. Euskal bokalak

2.1.1. Euskal sistema bokalikoa eta gaztelaniarena

Euskarak eta gaztelaniak elkarren antza dutela bokaletan begiratuz gero. Baina, ez

da guztiz egia. Txillardegik, fonologikoki berdinak direla zioen, baina fonetikoki ez.

Gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5 bokal badituzte ere, soinu

ezberdinak dituzte.

Hellwag hizkuntzalari alemanak irudiekin, mingainaren lekua kontuan hartuz, bokalak

aho-barruan non dauden eta nola esaten ditugun, triangelu forma emanez. Orduan,

5 fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu euskarak.

Gaztelaniak bokal berdinak eduki arren aho-barruko ahoskera, ez du berdin egiten.

Euskarak leku meheagoan egiten du, eta euskal bokalak hurbilago gertatzen dira

elkarrengandik.

(EB) aurrean > aurrian (B)(1.lerroa)

(EB) zen > zan (B)(95.lerroa)

(EB) hemen > hamen (B)(25.lerroa)

2.1.2. Bokal-alternantziak

Bokal alternantziak bi arrazoirengatik sortzen dira:

Inguramendua fonikoaren eraginez

Euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz

e/a alternantzia

(c) ginen > giñan (B)(71.lerroa)

(c) hemen > hamen (B)(25.lerroa)

Page 15: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

15

(c) aurrean > aurrian (B)(1.lerroa)

i/u alternantzia

(c) ile > ule (B)

(c) (h) iri > uri (B)

(c) illtze > ultze (B)

e/i alternantzia

(c) zenean > zanian (B)(83.lerroa)

(c) zen > zin (B)(136.lerroa)

(c) Bermeon > Bermion (B)(147.lerroa)

a/o alternantzia

(EB)eman > emon (B)(97.lerroa)

u/o alternantzia eta u/e alternantzia

duzuena> dozuena (B)(39.lerroa) hangoak > hanguak (B)(145.lerroa)

2.1.3. Bokal-asimilazioak

Hiru silaba dituen hitzetan, silaba baten aurreko silabako bokala bereganatzea eta

aldatzeari deritzo asimilazioa:

(c) atera > atara (B)

(c) gezurra > gusurre (B)

(c) ukitu > ukutu (B)

2.1.4. Bokal-elkarketak

Bi bokal elkartzen direnean (e+a, o+a eta u+a gehienetan) zenbait aldaketa sortzen

dira. Bereziki u+a>ia alternantzia.

Page 16: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

16

-a+a > -ia, -ea, -ie

(c) salmenta > salmentie (B) (45.lerroa)

(c) ikastola > ikastolie (B) (94.lerroa)

(c) arreba > arrebia (B) (54.lerroa)

(c) benta > bentia (B) (47.lerroa)

-e+a > -ia, -ie, -ea

(c) maitea > maitia (G)

(C) behartze > behartzie (B) (97.lerroa)

2.1.5. Harmonia bokalikoa

/i/ eta /u/ bokalen eraginez hurrengo silaban dagoen /a/ bokala, hainbeste ixten da

non /e/ bilakatzen den.

/i-u/ : a > e

(c) bukatuta > bukatute (B) (31.lerroa)

(c) solairua > solairue (B) (45.lerroa)

(c) antolatuta > antolatute (B) (128.lerroa)

(c) berria > barrixe (B) (114.lerroa)

(c) bihar > biher (B) (96.lerroa)

2.1.6. Diptongoak

/i/ eta /u/ bokalek beste hainbat bokalekin silaba berean osatzen duten talde fonikoari

deritzo. Beraz, bokal batek itxia izan behar du eta besteak irekia edo erdi irekia; hala

ere, biak itxiak izan daitezke. Bi mota daude:

Beheranzkoak: jatorrenak eta gehien erabiltzen direnak; hau da; betidanik

euskarak izan dituenak au, eu, oi, ai, ei.

Adib. euskara, aitona, gauean, deitu …

Page 17: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

17

Goranzkoak: arrotzak dira, euskal sistema bokalikoan ez dira ohikoak.

Maileguzko hitzetan agertzen dira batez ere, hizkuntza erromanikoek

goranzko diptongoak erabiltzeko joera baitute: ia, ie, io, ua, ue, ui.

Adib.: eguerdi, nazionala, higuingarri, suerte …

Mendebaldeko joera nahiko garbia izan da; izan ere, tradizioz goranzko diptongo

horiek ekiditeko joera nagusitu da. Hiru bide jarraitu izan dira, beraz, goranzko

diptongoak ekiditeko:

1.-Monoptongazioa: diptongoaren bi bokalak bokal bakar bat bihurtzea.

(Gazt.) almuerzo > almorsu (B)

(Gazt) suertr > sorte (EB/B)

2.-Kontsonante epentetikoa tartekatzea (y, x eta b dira erabilienak).

(Gazt) edificios > edifizixuak (B)(149.lerroa)

(Gazt) secretario > sekretarixo (B)(144.lerroa)

(Gazt) relijion > erlijiño (B)(100.lerroa)

3.-Azentu silaba aldatzea:

(Gazt.) cien > zíen (eusk.)

(Gazt.) Diez > díez (eusk.)

Azkenik, aipatzekoak dira bigarren mailako diptongoak. Bokal artean dagoen

(b,d,g eta r = begirada hitzean agertzen diren kontsonanteak, hain zuzen)

kontsonante baten galeraren ondorioz sortzen dira.

Adib.: (EB) edukiko > eukiko (G)(142.lerroa)

(EB) egiten > eitten (G)(129.lerroa)

(EB) askotan > askuan (G)(134.lerroa)

Page 18: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

18

2.2. Euskal kontsonateak

2.2.1. Txistukariak

Euskal sistema kontsonantikoan sei txistukari ditugu:

Igurzkariak: "z, "s" eta "x". Fonetikan: /s/, /ś/ eta /š/

Afrikatuak: "tz", "ts" eta "tx". Fonetikan: /c/, /ć/ eta /č/

Historikoki, ortografia finkatu arte, makina bat buruhauste sortu die euskal idazleei;

izan ere, mendeetako euskararen egoera diglosikoak euskal idazleak kanpoko

(latina, gaztelania edo frantsesa) eredu grafikoa erabiltzera behartu ditu, eta haien

sistemara egokitu beharrez, arazo handiak izan dituzte, euskarak sei fonema zituen

lekuan, gaztelaniak hiru eta frantsesak lau baino ez baitituzte.

Adib.: Etcheverry, Echeverria, Echegoyena, Michelena, Echeveste…

Euskal sistema kontsonantikoan txistukarien artean korrelazioa dago. Bizkaieraz

berba egiten den herrietan eta Gipuzkoako kostaldean (Orio, Zarautz, Donostia eta

Pasai Donibane, berbarako) ts eta z txistukariak galdurik daude.

(EB) etxean > etsen (B)(11.lerroa)

(EB) esaten dutena > esaten dotsena (B)(104.lerroa)

(B) zelan zagoz? > selan saus? (B)(Peru Abarka)

(EB) ez zen > es sen (B)(72.lerroa)

Fenomeno honi neutralizazioa deritzo, /ś/ (“s”) eta /c/ren (“tz”ren) aldeko

neutralizazioa, hain zuzen ere.

2.2.2. Igurzkari autonomoak: /j/ eta /f/

/j/ fonema alofono gehien edo ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da.

Bizkaieraren kasuan ondo ahoskatzen da eta euskaltzaindiak dionez, hau da erarik

egokiena. Beste euskalki gehienak aldiz ez dute ondo ahoskatzen.

Page 19: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

19

1.- Gipuzkoako alofono edo ahoskera : "j" /x/. Ahoskera hau XVII.

mendean gazteleraren eraginez zabaldu zen Gipuzkoan. Adibidez, joan, jakin,

jan ...

2.- Nafarreraz, lapurteraz, behe nafarreraz eta bizkaieraz berba egiten

den herri askotako ahoskera edo alofonoa da "y" soinua, /y/ fonetikan.

Euskaltzaindiaren ustez, jatorrena eta zabalduena da, euskara batuaz ari

garenean gomendatzen dena. Diakronikoki aztertuz gero, honako bilakaera hau

izan omen zuen:

* e-akin > *i-akin > yakin.

3.- Zubererazko ahoskera /ž/: jin (Z), jinko (Z). Frantsesaren /ž/ soinuaren

parekoa omen da, frantsesez Gillete eta Gironde ahoskatzen denean, entzuten

dena.

4.- Nafarroako zenbait herritan “x” ahoskatzen da, /š/ fonetikan: xoan,

xakin, xan … Berez, erronkarieraz, zaraitzueraz eta aezkerazko ahoskera da,

baita Arakil ingurukoa ere.

/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea dela esan behar

dugu. XVI. mendetik honako euskal testuetan ez ezik Erdi Aroko dokumentuetan ere

agertu arren- Naffarrete, Zuffia … bezalako adibideak baititugu – euskal sistema

kontsonantikoan nahiko berritzat hartu izan da. Antzinako sisteman, adituen

esanetan, ez zegoen /f/rik. Gure egunotakoa da, alboko hizkuntza erromanikoen

eraginez hartu du hedadura zabala.

/f/ soinua berantiarra denez, askotan eztabaidatu da bere euskaltasuna. Bada

euskalkirik, gainera, /f/ren ordez /p/ erabili duenik ere, gipuzkera, esaterako: pormal,

pama, enpin, peria, inpernu, pesta, praile …

Gaur egun, dena den, euskal fonema jatortzat hartzen da, eta aski hitz ditugu

/f/rekin: afari, alferrik, Nafarroa … Egia da, nolanahi ere, erdal hitzetan eta erdaratik

hartutakoetan erabiltzen dela batik bat.

Page 20: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

20

2.2.3. Aspirazioa: /h/ fonema

/h/a Euskal Herrian betidanik ahoskatu den fonema da, adituen ustez. Akitaniako

euskal izen zaharretaraino (cison, sembe, bihox …) jo behar dugu /h/aren

antzinatasuna ikusteko. Ugari agertzen da, baita Erdi Aroko dokumentuetan ere:

Elhorriaga, Harrieta, Hegilior … Hala ere, bizkaieran, hegoaldeko euskalkietan

bezala ez da /h/ soinua ahoskatzen, denboraren poderioz galdu egin baita.

Koldo Mitxelenak dio, XIII. mendean bertan ere Hegoaldeko eskualde zabaletan

ezaguna izango zela oraindik, Arabako eta Errioxako lurraldeetan, batez ere. XVI.

menderako, halere, galdua izango zen Hegoaldean. Eta, dirudienez, galtzen goi-

nafarrerako lurraldeetan hasiko zen, /h/rik ezagutzen ez zuen aragoar

erromantzearekin ukipenean baitzegoen. Ondorioz, aragoieraz ahoskatzen ez

zenez, /h/a ez ahoskatzeko joera hura hedatuz joango zen goi-nafarreratik hasi

eta ondoren hegoalde osora: Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara.

Hala ere, /h/ zahar horrek aztarnak utzi ditu hegoaldean:

Uharte > Ugarte

Le(h)un > legun

I(h)az > igaz

Haitz +gibel > Jaizkibel

(C) Lehor > legor (G)

Gaur egun /h/ soinua Iparraldean bizirik dirau. Baserri giroan gehiago entzuten da

eta edadekoen artean maizago.

2.2.4. Dardarkariak

Euskarak berez bi dardarkari ditu /r/ gogorra eta leuna , baina Iparraldean /R/

ubularea ere entzuten da, frantsesaren eraginez. Bizkaieraren kasuan /r/ gogorra eta

leuna ez dira nahasten, iparraldeko euskalkiak ez bezala: aurria (1.lerroa) eta hori

(1.lerroa) ez dira nahasten.

Page 21: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

21

2.2.5. Kontsonante-alternantziak

Bi alternantzia dira nagusi:

(EB) -ki/-gi (B)

(EB) poliki > poligi (B) (Peru Abarka)

(EB) jalki > jalgi (B) (Peru Abarka)

(EB) l/d (B)

(EB) ile > ide (B) (Peru Abarka)

(EB) zuloa > zudoa (B) (Peru Abarka)

(EB) zilar > zidar (B) (Peru Abarka)

2.2.6. Bustidura edo palatalizazioa

Bi bustidura mota daude:

Automatikoa: -i- bokalaren eraginez sortzen denean.

i+t > tt

(EB) egiten > eitten (B)(129.lerroa)

(EB) egiten > eitten (B)(133.lerroa)

i+ ts > tx

(EB)itsaso > itxaso (B)

i+l > ll

(EB) mutilak > mutillak (B)(56.lerroa)

i+n >ñ

(EB) berdinean > bardiñean (B)(148.lerroa)

i+z > x

(EB) izan >ixan (B)(96.lerroa)

Page 22: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

22

(EB) dakizu > dakixu (B)(88.lerroa)

● Adierazkorra: berariaz edo nahita sorturiko bustidurari deritzo. Txikitasuna,

maitasuna, goxotasuna adierazteko erabiltzen da, batez ere. Zenbait herritan

umeei hitz egiteko xuka erabiltzen da, bustidura adierazkorra sortuz: Xer

duxu? Oñaxea duxu ala?

(Gazt) victor > Bittor , Bitxor (B)

(Gazt) javier > Xabier

(Gazt) Magdalena > Maddalen

Eusk.: emakume ttenttea, emakume harroa da.

Beraz, ttente ≠ tente

2.2.7. Beste zenbait fenomeno kontsonantiko

Neutralizazioak:

Bizkaieraz eta zubereraz gertatzen da bereziki. Neutralizazioa herskari ahoskabeen

alde (p, t eta k):

(EB) nb > np (B)

(EB) denbora > denpora (B) (3.lerroa)

(EB) denbora > denporie (B) (7.lerroa)

(EB) nd > nt(EB)

(EB) jende > jentie (B) (98.lerroa)

Page 23: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

23

3. EZAUGARRI MORFOLOGIKOAK (Jon Egurretxea)

3.1.Deklinabidea

Hegoaldeko euskalkia denez, gipuzkerari buruz esandako hainbat ezaugarri berak

ditu bizkaierak ere, hala nola nor eta nork kasuak pluralean ez bereiztea. Bere-

bereak diren ezaugarriak hauexek dira, hala ere:

3.1.1. NOR eta NORK pluralean ez bereiztea

NOR eta NORK kasuak, zubereran ez bezala, ez dira bereizten.

3.1.2. NOREKIN: -agaz (sing.) eta –akaz (plur.)

Norekin kasuan, -agaz (sing.) eta -akaz (pl.) deklinabide-hondarkiak:

❖ (EB) Francorekin > Francogaz (B) (29. lerroa)

❖ (EB) denborarekin> (B) denporiaz (B) (118. lerroa)

❖ (EB) Beltz harekin > Baltz aregaz (B) (testu liburuko 167. orrialdeko testua)

3.1.3. a itsatsia edo berezkoa ondo bereiztea

a itsatsia edo berezkoa ondo bereiztea. -a+ a= -ea egiten da normalean:

(EB) eliza>elizea (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)

(EB) itxura > itxurie (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)

❖ bokartea (testu-liburutik)

❖ neskeaen (testu-liburutik)

❖ mezeari... (testu-liburutik)

Senidetasuna adierazten duten izen arrunt batzuk, ordea, ez dira aldatzen:

ama

❖ aita

❖ aitita

❖ amama

3.1.4. NORENDAKO

Norendako egiten da hainbatetan norentzako dena.

❖ (EB) Norentzat da arkatza? > (B) Norendako da arkatza? (asmatua)

Page 24: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

24

❖ (EB) norentzako da ogia? > norendako da ogia? (B) (Testu liburutik)

3.1.5. ARKAISMOAK

Modu arkaiko batzuk atxiki ditu. Adibidez:

❖ Ondiokan (oraindik) (36. lerroa)

❖ Mendirik mendi ibili gara

❖ Olatu handiak zeudenez, poparean etorri gara

❖ Esanen-esanez

3.2. Aditza

3.2.1. EGIN aditz laguntzailea

Aditz laguntzailea. Lau aditz laguntzaile jakin erabiltzen ditu euskarak bere euskalki

guztietan eta euskara batuan.

INDIKATIBOA BESTEETAN (ahalera,

subjuntiboa, agintera)

Nor (nori) izan edin

Nor (nori) nork ukan ezan

Bizkaiera da salbuespena, ezanen ordez egin erabiltzen baitu:

❖ (EB) Gabon gaua pozik igaro dezagun > Gabon gaua pozik igaro daigun (B)

(klasean irakasleak esana)

❖ (EB) kanta dezagun guztiok batera > kanta da(g)igun gustiok batera (B)

(testu-liburua)

❖ (EB) hil egin zitzaigun > hil ein daskun (B) (48. lerroa)

3.2.2. Aditz laguntzailea

-0- bokalaren aldeko aukera du egina: dot, dozu…

❖ (EB) gogoratzen duzuna > gomutatzen dozuena (B)

❖ (EB) esaten diotena > esaten dotsena (B) (100. lerroa)

Page 25: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

25

❖ (EB) aukeratu behar dutela > eukeratu bihar dabela (B) (95. lerroa)

❖ (EB) esan duena > esan dabena (B) (98. lerroa)

3.2.3. Aditz pluralgilea (-z)

Aditz-pluralgilea, beste euskalkietan tartekaturik doana usuenik, bizkaieraz azken

puntan doa eta -z da beti.

❖ (EB) Lagun asko daude > lagun asko daz (B) (36. lerroa)

❖ (EB) euskaratu daude > euskaratuta daz (B) (4. lerroa)

❖ (EB) Esan litezke gauza asko > Esan lekies gausasko (B) (testu liburua)

❖ (EB) Zelan doazen > Selan doasen (B) (testu liburua)

❖ (EB) dizkio > deutsoz (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)

3.2.4. Iraganean Z-ren galera

Iraganean, hirugarren pertsonen morfema-ezaugarria (z-) galdu egiten da

❖ (EB) egin zuten > ein eben (B) (109/118 lerroa)

❖ (EB) egin zutenean > ein ebenin (B) (24. lerroa)

❖ (EB)eduki zuen > euki eban (B) (6/51/63/119. lerroa)

❖ (EB) ez zuela eman behar > ez ebela emon biher (B) (93. lerroa)

❖ (EB) behar zutela > biher dabela (B) (95. lerroa)

❖ (EB) esan zuena > esan dabena (B) (98. lerroa)

3.2.5. Aditz oinik ez: subjuntiboan…

Hegoaldeko ohiturari jarraituz, aditzoinik ez du erabiltzen.

❖ (EB) ekar diezaion > ekarri deion (B) (testu-liburua)

3.2.6. Datiboan agertzen diren formak

Datiboan agertzen diren formak -nori pertsona-morfemari eta predatiboari

dagokienean- oso bereizten dira euskara batutik.

❖ (EB) ostu diote > ostu deutsee (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)

❖ tanduten badeutsee (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)

❖ emon badeutsez (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)

❖ egin gura deutsee (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)

Page 26: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

26

3.2.7. Naz, az, zarie

Naz, az, zarie eta antzeko aditz-formak ere ezaugarri nabarmenak dira.

❖ (EB) daude > daz (B) (4/36/134. lerroa)

❖ (EB) ni izango naiz mandatari > neu izango naz mandatari (B) (Peru

Abarka Juan Antonio Mogel)

3.2.8. Aditzondoa: -to atzizkia

Aditzondoak sortzeko euskarak erabiltzen dituen hainbat atzizkitatik (-ka, -ki, -ro…):

❖ (EB) ederto jantzirik > ederto janzirik (B) (Peru Abarka Juan Antonio

Mogel)

❖ (EB) gaizki ondatu > txarto ondatu (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)

Page 27: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

27

4. EZAUGARRI SINTAKTIKOAK (Asier Etxezarreta)

4.1. Joskera

4.1.1. Erakuslea eta aditzondoak izenaren aurrera ekartzen ditu.

❖ (EB) pistoleroa da > ha pistoleure (B)(34.lerroa)

❖ (EB) kuartela hor > hor kuartela(B) (79.lerroa)

❖ (EB) bi kofradia egon ziren > kofradi bi egon ziren (B)(108.lerroa)

❖ (EB) Ondarruan hemen > hemen Ondarrun (B)(122.lerroa)

4.1.2. Singular hurbila gordetzen du

❖ Francon indarrak (B)(68.lerroa)

❖ Aspaldion ez naiz agertu (B)(asmatuta)

4.1.3. Bi zenbakia izenaren aurrean zein ondoan

❖ (EB) bi solairu eukazen > solairu bi eukazen (B)(45.lerroa)

❖ (EB) bi kofradia egon ziren > kofradi bi egon zien (B)(108.lerroa)

❖ (EB) bi sekretario > sekretarixo bi (B)(144.lerroa)

❖ (EB) bi edifizioak gabe > edifixiuak bi be (B)(149.lerroa)

4.1.4. Izenordainetan –TZUK atzizkia oso bizitza oparoa du

❖ nortzuk etorri (B)(67.lerroa)

4.1.5. Galdegaia dela eta, baditu hiru jokamolde oso bereak:

1) -xe atzizkia hartzen dute galdegai moduan datozen erakusleak:

❖ (EB) harentxen ixena > harentxen ixena(B) (10.lerroa)

❖ (EB) horiek ziren > horretxek zien (B) (16.lerroa)

❖ (EB) orduantxe > orduntxe(B) (26.lerroa)

❖ (EB) ni hantxe > ni hantxe(B)(59.lerroa)

❖ (EB) hortxe genbilzan > hortxe gebizen(B) (61.lerroa)

❖ (EB) horaintxe ere > ointxe be (B)(109.lerroa)

❖ (EB) hementxe gaur arte > hamentxe gaur arte (B)(138.lerroa)

2) izenordain indartuak ageri dira berori galdegai denean:

❖ (EB)zuek nola egiten duzute > seuek selan egiten dosue (104.lerroa)

Page 28: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

28

3) aditz trinkoa galdegai denean, aditz jokatuari aditz-partizipioa jartzen

zaio aurre aurretik

❖ (EB) etorri oi da > etorri ei da (B)(asmatuta)

4.2. Perpausak

Perpausa informazioa eskaintzen duen hitz-multzoa da eta maila desberdineko

unitate sintaktikoez osaturik dago. Subjektua, hobjektua eta aditza beharrezko atalak

dira perpausa osatzeko.

4.2.1. Perpaus osagarrietan: -eLA eta –eNA atzizkiak bereizten

ditu.

❖ (EB) ebela eman behar > ebela emon biher(B)(97.lerroa)

❖ (EB) behar direla > biher dabela (B)(99.lerroa)

❖ (EB) esaten dudana > esaten dabena (B)(102.lerroa)

❖ (EB) esaten dutena > esaten dotsena (B)(105.lerroa)

4.2.2. Zehar galderak

❖ gerriko bat geroan (B)(107.lerroa)

4.2.3. Moduzkoak: eN LEZ, LEGEZ

❖ beste askotan legez (B)(asmatuta)

❖ (EB) arropa jantzirik dagoenean > arropa jantzirik daroenen (B)(asmatuta)

4.2.4. Helburuzkoak

❖ (EB) bekizan zer haize ziren haizerik onenek joan-etorri edo ostera arin

egiteko > bekizan ze aize ziran aizerik onenek joan-etorri edo ostera arin

egiteko (B)(Kresala IX.)

4.2.5. Konparaziozkoak: BESTE

❖ (EB) eta zazpian sortu zen hori beste kofradia > ta zazpixan sortu zan hori

beste kofradixe (B)(120.lerroa)

Page 29: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

29

4.2.6. Baldintzazkoak

❖ (EB) hemendik onean irten nahi badugu > hemendik onean urten nahi badugu

(B)(Kresala V)

4.2.7. Ondoriozkoak

❖ (EB) nun egon ziren tiraniarik gogorrenak > nun egozan tirañik gogorrenak

(B)(Kresala IX)

❖ (EB) nun zein agintari zen ez zekien > nun zein agintari zan ezekian

(B)(Kresala IX)

4.2.8. Kontzesiboak

❖ (EB) inoiz sumatu ditut nik gazte batzuk… > iñoiz somau ditut nik gazte

batzuk… (B)(Kresala)

4.2.9. Kausalak

❖ (EB) itsasoan bizi izan naiz baizen gehiago > itsasoan bizi izan naz baizen

gehiago (B)(Kresala IX)

4.2.10. Erlatibozkoak

❖ (EB) eta inork ezin zuen esan gertaturikoa nola zen > ta inork ezin eikien esan

gertaurikoa zelan zen (Kresala V)

❖ (EB) aurreragoko egunean itsasotik ekarritako mokoloiak askatu genituen >

aurreragoko egunean itxasotik ekarririko mokoloiak askatu ginduan

(B)(Kresala V)

Page 30: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

30

5. EZAUGARRI LEXIKALAK (Jon Egurretxea)

Zubereran gertatu ohi den bezala, bizkaierak ere, bere lexikoan, kontraste handia

erakusten du: arkaismoak eta, bere-bereak dituen hitzekin batera, erdal harrobiko

mailegu nabarmenak ditu.

Kontraesan hori, ordea, hizkuntzalarientzat ez da hainbestekoa. Uhinen teoriaren

alde daudenek guztiz normaltzat ikusten dute molde zaharrak bazterretan gordetzea,

hots, arkaismorik nabarmenenak, euskarari begira, Zuberoan eta Bizkaian Izatea.

Izan ere, hizkuntza eta eta dialektoen aldaketarik handienak erdialdean gertatzen

direnean, berrikuntza horiek inguruan barrena uhinak bezala zabaltzen dira. Zabaldu

ahala, ahulduz joaten dira. Edo nahiago bada, berrikuntzak sorlekutik urrundu ahala,

baretu egiten dira eta ertzetara ez dira iristen. Gauza bertsua gertatzen da gizartea,

esaterako, hiriburu eta aparteko herrixkekin: modak eta berrikuntzak hirietan sortzen

direlarik, horiek oso berandu eta ahulduta iristen dira herrixketara, baldin eta iristen

badira.

Bestalde, albo-erdararekin ezinbesteko harremanean egon izan direnak berak dira.

Horrek argitzen du kanpotiko mailegu horien sarketa handiagoa.

Hala bada, eta lehengora itzuliz, honatx bi ezaugarri horien ondarearen emaitza:

● Alde batetik, bere-bereak dituen hitz asko ditu bizkaierak bere altxorrean,

hainbatean dagoeneko eskolaren eta komunikabideen bitartez euskaldun

eskolatuetara ere zabaltzen ari dena.

● Bestetik, baita erdal iturburukoak ere.

*Uhinen teoria (Wellentheorie)

Uhinen teoriaren alde dauden hizkuntzalariek normaltzat ikusten dute molde

zaharrak bazterretan gordetzea, hau da, arkaismorik nabarmenenak Bizkaian eta

Zuberoan izatea. Izan ere, hizkuntza eta dialektoen aldaketarik handienak erdialdean

gertatzen direnean, berrikuntza horiek inguruan barrena uhinak bezala zabaltzen

Page 31: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

31

dira. Zabaldu ahala ahultzen joaten dira eta askotan ez dira bazterretara iristen, eta

iristen badira oso indar txikiarekin.

Bizkaieraren lexikoaren adibideak

BIZKAIERA EUSKARA BATUA

Emon Eman

Eroan Eraman

Gitxi Gutxi

Itzi Utzi

Zugaitza Zuhaitza

Ondo Ongi

Txarto Gaizki

Ederto Ederki

Jausi Erori

Zelan Nola

Holan Horrela

Bereiztu Bereizi

Barik Gabe

Urten Irten

Eskuma Eskuina

Euki Eduki

Alkar Elkar

Pertsona Persona

Eretzi Iritzi

Be Ere

Aizpa Ahizta

Hitz Berba

Bardin Berdin

Pentsau Pentsatu

Olgau Jolastu

Alkondara Alkandora

Desberdin/Ezberdin Desberdin/Ezberdin

Abade Apaiz

Aitite Aitona

Amama Amona

Page 32: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

32

Artaziak Guraizeak

Barruan Barnean

Denpora Denbora

Edur Elur

Mailuki Marrubi

Zarama Zabor

Lez Legez

Oin Orain

Baltz Beltz

Erabagi Erabaki

Page 33: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

33

6. KULTURA(denok)

Durangoko azoka

Durangoko Euskal Liburu eta

Disko Azoka Euskal Herriko

handiena eta garrantzitsuena da,

euskalgintzan dihardutenen

elkargunetzat sortua.

Urtero, abenduaren lehenengo

hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azokan, bai

nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Baina, gainera,

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren

erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da. Zerbaitengatik du euskal izena, izan

ere.

Gerediaga Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du, eta Eusko

Jaurlaritzak, Durangoko Udala,Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak,

BBKk, Eroski Fundazioak eta LESA Landako Erakustazokak laguntzen dute.

Bizkaiko bertsolari txapelketa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bertsolaritzaren arloan probintziako ekimen nagusia

da, bi urtetik behin antolatutakoa. Azken urteotan, eskualdeka kanporaketak egiten

dituzte sailkapen prozesu moduan. Igor Elortza eta Jon Lopategi aldi gehienez

txapeldun izan direnak ditugu, bost eta lau txapelekin hurrenez hurren.

Bilbo izan da finalaren egoitza edizio gehien-gehienetan.

Gastronomia

Pintxoak tabernetako jaki zati txikiak dira, edariarekin batera bizpahiru mokadutan

hartzekoak. Ohikoenak ogi zatien gainean jartzen dira, txotxez eutsita. Azken

urteotan garapen handia izan dute, Euskal Sukaldaritza Berriaren oinarri

nagusietakoa bihurtuz eta euskal gastronomian gehien esportatzen den jaki edo

Page 34: BIZKAIERA · 2016. 1. 24. · - Gaur 31 urte dira pistoleroa gure artean dagoela gabe. Teniente Coronel. Haren lagun asko daude oraindik hor bueltaka. Bandido asko. danak euezen,

BIZKAIERA

TESTU AZTERKETA

34

ideia izanik. Horregatik, mota eta aldaera asko ageri dira,eta taberna asko eta asko

halako lehia batean sartu dira pintxo bereziak sortzeko, guztion aho-gozagarri.

Euskal Herriko ia taberna guztietan ditugu eskuragai, hainbat mota, itxura eta

prestaketa mailekin. Baina aukera handiena Bilboko eta, batez ere,Donostiako Alde

Zaharrean aurkituko ditugu. Ohitura handienekoak txatka pintxoa, piper berde eta

antxoa pintxoa, tortilla pintxoa eta mota askotako frijituak dira: kroketak, piper

beteak, gaztazko bolak, etab.