'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren...

42
BARNE ARAUDIA 1 ATARIKOA IKASTETXEAREN IZAERA 1. Artikulua.- Ikastetxearen Araudia Artxandape Ikastola deritzon itunpeko ikastetxe pribatuak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza- mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko hartzen du Arautegi hau, bai eta Hezkuntza Komunitatea osatzen duten guztien partaidetza sustatze aldera ere. 2. Artikulua.- Helbidea eta erregistroa Ikastetxea Bizkaiko Lurralde Historikoan dago, hain zuzen ere, Bilbon, Anselma de Salces, 1 bis kalean eta, 48007 Posta Kodea du. EAEko Hezkuntza Administrazioko Ikastetxeen Erregistroan 48010441 zenbakiaz du izena emanda. 3. Artikulua.- Titularra Ikastetxearen Entitate Titularra Bilboko Elizbarrutia da, indarrean dagoen legerian aintzatesten diren nortasun juridikoa, kanonikoa eta zibila (Justizia Ministerioko Entitate Erlijiosoen Erregistroan izena emanda), gaitasun betea eta autonomia dituena. Entitate Titularraren legezko ordezkariza Bilboko Elizbarrutiko Irakaskuntzarako GotzainEskuordetzak egikaritzen du, eta egikaritza hau unean-unean askatasunez izendatzen duen/dituen pertsonaren edo pertsonarengan eskuordetu ahal izango du. 4. Artikulua.- Administraziobaimena. Kontzertujaurpidea Ikastetxeak Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailei dagozkien ikaskuntzak behar bezala baimendurik ematen ditu. Ikastetxe pribatua denez, ematen dituen ikaskuntzen artean aukerako gaiak, egitarau propioak eta pedagogia metodoak ezartzeko akademia eta autonomia ahalmen beteak ditu, eta orobat, zerbitzu osagarriak prestatzeko ere, eskolarako eta ekolaz kanpokoak, bere "Izaera Propioaren" arabera. Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan, Ikastetxe hau LODEko IV. Tituluan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-Kontzertuak erregulatzen dituen Arautegian (Irailaren 8ko 1987/293 D.) eta bere garapen arauetan erregulatzen den kontzertu-eraentzari lotzen zaio. 5. Artikulua.- Eskola kanonikoa Zuzenbide Kanonikoko Kodeak bere 803. kanonean xedatzen duenaren arabera, Ikastetxe hau "Eskola Katoliko" bat da eta, hortaz, Eliz Agintari eskudunak mota honetako Ikastegietarako ematen dituen xedapenak aplikatuko zaizkio.

Transcript of 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren...

Page 1: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

1

ATARIKOA IKASTETXEAREN IZAERA

1. Artikulua.- Ikastetxearen Araudia Artxandape Ikastola deritzon itunpeko ikastetxe pribatuak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko hartzen du Arautegi hau, bai eta Hezkuntza Komunitatea osatzen duten guztien partaidetza sustatze aldera ere. 2. Artikulua.- Helbidea eta erregistroa Ikastetxea Bizkaiko Lurralde Historikoan dago, hain zuzen ere, Bilbon, Anselma de Salces, 1 bis kalean eta, 48007 Posta Kodea du. EAEko Hezkuntza Administrazioko Ikastetxeen Erregistroan 48010441 zenbakiaz du izena emanda. 3. Artikulua.- Titularra Ikastetxearen Entitate Titularra Bilboko Elizbarrutia da, indarrean dagoen legerian aintzatesten diren nortasun juridikoa, kanonikoa eta zibila (Justizia Ministerioko Entitate Erlijiosoen Erregistroan izena emanda), gaitasun betea eta autonomia dituena. Entitate Titularraren legezko ordezkariza Bilboko Elizbarrutiko Irakaskuntzarako Gotzain–Eskuordetzak egikaritzen du, eta egikaritza hau unean-unean askatasunez izendatzen duen/dituen pertsonaren edo pertsonarengan eskuordetu ahal izango du. 4. Artikulua.- Administrazio–baimena. Kontzertu–jaurpidea Ikastetxeak Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailei dagozkien ikaskuntzak behar bezala baimendurik ematen ditu. Ikastetxe pribatua denez, ematen dituen ikaskuntzen artean aukerako gaiak, egitarau propioak eta pedagogia metodoak ezartzeko akademia eta autonomia ahalmen beteak ditu, eta orobat, zerbitzu osagarriak prestatzeko ere, eskolarako eta ekolaz kanpokoak, bere "Izaera Propioaren" arabera.

Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan, Ikastetxe hau LODEko IV. Tituluan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-Kontzertuak erregulatzen dituen Arautegian (Irailaren 8ko 1987/293 D.) eta bere garapen arauetan erregulatzen den kontzertu-eraentzari lotzen zaio. 5. Artikulua.- Eskola kanonikoa Zuzenbide Kanonikoko Kodeak bere 803. kanonean xedatzen duenaren arabera, Ikastetxe hau "Eskola Katoliko" bat da eta, hortaz, Eliz Agintari eskudunak mota honetako Ikastegietarako ematen dituen xedapenak aplikatuko zaizkio.

Page 2: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

2

I. TITULUA

HEZKUNTZA KOMUNITATEA

6. Artikulua. – Hezkuntza Komunitatearen kideak 1. Atxandape Ikastola Hezkuntza Elkartea da, non pertsonak hezkuntza

lanetan aritzen diren eta Ikastetxeko helburuak aberasten eta partekatzen dituzten.

2. Hezkuntza Elkarte honetan funtzioak eta erantzukizunak banatzeko unean kontuan hartuko da Erakunde Titularrak, ikasleek, irakasleek, gurasoek, administrazio eta zerbitzuetako langileek zein beste laguntzaile batzuek proiektuari eskaini ahal diotena.

7. Artikulua.- Eskubideak Hezkuntza Elkarteko kideek jarraian zehazten diren eskubideak dituzte:

a. Bere eskubideak, segurtasuna nahiz duintasuna errespetatuak izatekoa. b. Ikastetxearen Izaera Propioaren Norakoak, Hezkuntza Proiektua eta

Barne-Araudia ezagutzekoa. c. Araudi honetan zehazten denaren arabera, ikastetxeko bizitzan nahiz

funtzionamenduan parte hartzekoa. d. Eskola-bizitzaren gaiak tratatzeko eta Erakunde Titularrak horretarako

baimena ematen badu, Ikastetxean norberari dagokion bileretan parte hartzekoa.

e. Legeak ezartzen duenaren arabera, Hezkuntza Elkarteko estamentu desberdinetako kideen elkarteak eratzekoa.

f. Dagokion organoari eskaerak eta kexak idatziz aurkeztekoa. g. Bere eskubideak urratzen direnean dagokion agintari eskudunari

erreklamazioa aurkeztekoa. h. Ikastetxearen Izaera Propioaren Norakoak testuan, legean eta Barne-

Araudi honetan aintzatesten diren eskubideak erabiltzekoa. 8. Artikulua.- Betebeharrak Hezkuntza Elkarteko kideek jarraian zehazten diren betebeharrak dituzte:

a) Ikaslearen ikaskuntzari laguntzea. b) Entitate Titularrak, ikasleek, irakasleek, gurasoek, Administrazio eta

Zerbitzuetako Langileek eta Hezkuntza Elkarteko beste kideek dituzten eskubideak onartu eta errespetatzea.

c) Ikastetxearen Izaera Propioa, Hezkuntza Proiektua, Barne-Araudi hau, elkarbizitzarako arauak eta funtzionamendu nahiz antolakuntzarako beharrezkoak diren beste arau batzuk onartu eta errespetatzea. Halaber, Ikastetxeko jarduera, zerbitzu, irakasleen orientabide nahiz ikastetxean agintea dutenei begirunea erakustea.

d) Ikastetxearen irudia sustatu eta errespetatzea.

Page 3: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

3

e) Norberari dagozkion bileretara joan eta horietan parte hartzea. f) Ikastetxeko jardueretan, eskolaz kanpokoetan zein osagarrietan, nahiz

zerbitzuen garapenean laguntzea. 9. Artikulua.- Elkarbizitzarako arauak 1. Jarraian zehazten den guztia lortu ahal izateko, Artxandape Ikastolako

elkarbizitzarako arauek sustatu behar diren jokaerak zehazten dituzte: a) Pertsona oso-osorik haztea. b) Ikastetxearen Izaera Propioa eta Hezkuntza Proiektuaren helburu

pedagogikoak. c) Hezkuntza Komunitatea garatzea. d) Ikastetxean hezkuntza eta harremanetarako giro egokia egotea. e) Hezkuntza-jardueran parte hartzen duten guztien eskubideen begirunea

bermatzea.

2. Jarraian zehazten dira Artxandape Ikastolaren elkarbizitzarako arauak: a) Hezkuntza Komunitatea eratzen duten pertsonen segurtasuna, morala

eta ondasunak errespetatzea, baita Ikastolari zerbitzuak nahiz jarduerak eskaintzen dizkioten pertsonenak edota elkarteenak ere.

b) Nortasunaren garapenari begirunea sor zaio, inor baztertu barik. c) Harremanak zuzenak izatea, eta horretarako hizkera egokia eta

edukazio onekoa erakutsiko beharko da. d) Norberari dagokion lana garatzean interesaz nahiz erantzukizunaz

aritzea. e) Hezkuntza Komunitateko kideen funtzioari nahiz lanari begirunea izatea. f) Jarduera hezigarrietan nahiz elkarbizitza sustatzen dutenenetan

lankidetasuna egotea. g) Eskola bizitza garatzean ikastetxe barruan nahiz kanpoan fedea eta

leialtasuna egotea. h) Norberaren higienea nahiz itxura zaindu eta Ikastolak gai honi buruz

dituen arauak errespetatzea. i) Jasotako ohar eta zuzenketak direla eta, jarrera ulerkorra izan eta

aldatzeko asmoa erakustea. j) Ikastolako materialak, instalazioak eta eraikina zuzentasunez erabiltzea,

kontuan hartuz horien helburua baita erabiltzeko arauak ere. Ikastolako edozein leku erabili ahal izateko ezinbestekoa izango da egin beharreko erreserba errespetatzea.

k) Ikastolako elkarbizitzarako arauei, diziplina arauei nahiz antolakuntzakoei begirunea izatea.

l) Orohar, Hezkuntza Komunitateko kideei nahiz estamentu guztiei indarrean dagoen legediak eta Barne-Araudi honek zehazten dizkieten betebeharrak betzea.

Page 4: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

4

I. ATALA: ENTITATE TITULARRA 10. Artikulua.- Ikastetxearen Entitate Titularra Bilboko Elizbarrutia Entitate Titularra da, eta titulu horren egikaritza Irakaskuntzarako Gotzain-Eskuordetzari dagokio; honek, haren izenean, egikaritzen du Eskola Kontseiluan boz eta botoarekin bere ordezkari izango diren pertsona fisikoak Ikastetxean izendatzen dituenean. 11. Artikulua.- Entitate Titularraren funtzioak Ikastetxearen Entitate Titularrari honako funtzio hauek egikaritzea dagokio:

a. Bilboko Gotzainak Elizbarrutiko Ikastegietarako ezarri duen hezkuntza Izaera Propioa, Ikastetxean ezartzea, berau ondo betetzen dela eta Hezkuntza-Komunitateko kide guztiek bere edukiei behar duten begirunea dietela zaintzea, bere ezagutza hedatzea eta autoritatez interpretatzea indarrean dagoen legeriaren arabera.

b. Ikastolaren Barne Araudi hau landu eta, kasua balitz, aldarazteko erantzunkizuna beregain hartzea, Eskola Kontseiluari aurkezteko, onar dezan.

c. Zuzendaritza orokorra egikaritzea, hau da: bermatzea Izaera Propioari zor zaion begirunea, bere betepena eta kudeaketaren erantzunkizuna, funtzio erabakitzaileen egikaritzan bereziki.

d. Ikastolako Titularrak Eskola Kontseiluan dituen ordezkariak izendatu eta kargutik kentzea, kalterik egin gabe indarrean dagoen legeriak Eskola Kontseiluari esleitzen dizkion eskuduntzei.

e. Aurrekontuak eta balantzeak lantzea, Eskola Kontseiluari aurkezteko, onar ditzan.

f. Zuzendaritzako Taldea osatuko duten irakasleak aukeratzea. g. Irakaslegoa aukeratzeko egokien deritzen irizpideak Eskola

Kontseiluari proposatzea, onar ditzan. h. Hezkuntza-Administrazioaren aurrean beregain hartzea ukitzen

dioten arlo guztietako, baina batez ere, itunpeko ikastetxeen arloko erantzunkizun legalak.

12. Atala.- Entitate Titularrare Ordezkaritza Bilboko Elizbarrutiak, Gotzain-Eskuordetzaren bitartez, bera, Entitate Titularra den aldetik, ordezkatuko duten hiru pertsona fisiko izendatzen ditu, eta aipatutako Elizbarrutiak horrexi eskuordetu ohi dizkio, Lege Organikoak Ikastetxearen zuzendaritza orokorrerako ematen dizkien eskuduntzak, hain zuzen ere, Zuzendariari, Arautegi honetan dagozkien tokietan zehazten den legez, ematen dizkionetatik aparte.

Page 5: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

5

II. ATALA: IKASLEAK 13. Artikulua.- Ikasleen onarpena Ikasleen onarpena Ikastetxeko Erakunde Titularrari dagokio, betiere EAEko araudiak honen inguruan zehazten duenari jarraituz. 14. Artikulua.- Eskubideak Jarraian zehazten dira ikasleek dituzten eskubideak:

a. Bere nortasunaren garapena ziurtatzen duen heziketa osoa jasotzekoa. b. Haien usteak eta erlijio- ideiak errespetatuak izatekoa. c. Haien eskola-lanak irizpide objektibo zein ageriko irizpideen arabera

ebaluatuak izatekoa. d. Lan eta eskola arloan orientabidea jasotzekoa. e. Familia edo diru aldetik egon daitezkeen gabeziei edo gabezia sozio

kulturalei erantzuna emateko egon daitezkeen osabidezko laguntzak jaso ahal izateko informazioa hartzekoa, baita istripuetan edota familia ezbeharretan gizarte babesa jasotzekoa ere.

f. Ikasleen intimitatea zaintzekoa, ikastetxeak dituen isilpeko datu pertsonalak erabiltzean bereziki.

g. Legeak aurreikusten dituen zehaztapenen arabera, ikastetxean biltzekoa, parte hartzekoa eta elkartzekoa.

15. Artikulua.- Betebeharrak Jarraian zehazten dira ikasleek dituzten betebeharrak:

a. Jarduera hezigarrietan parte hartu eta ikastea, curriculumak garatzeko prestatzen direnetan bereziki.

b. Heziketari zein ikasketari dagozkien irakasleen azalpenak jarraitzea. c. Eskoletara puntualtasunez joan eta eskola-egutegia betetzea. Ebaluazio

eta ikasgai berean justifikatu gabeko bost ez egote edo gehiago dauzkanak ebaluatua izateko eskubidea galdu egingo du.

d. Ikastolan ikasteko giro egokia lortzen eta elkarbizitza hobetzen laguntzea; horretarako, ikaskideek hezkuntzarako duten eskubidea errespetatu beharko dute.

e. Hezkuntza Komunitateko gainerako kideen kontzientzia-askatasuna eta erlijio-uste sendoak errespetatzea.

f. Hezkuntza Komunitateko kideen duintasuna, zintzotasuna eta intimitatea errespetatzea.

g. Ikastolako funtzionamendurako eta elkarbizitzarako arauak errespetatzea.

Page 6: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

6

h. Ikastolako instalazioak eta hezkuntzarako materialak era egokian erabili

eta zaintzea. i. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ez unibertsitarioetako

ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuan azaltzen direnak.

16. Artikulua.- Ikasleen Elkartea

1. Ikasleak elkartu ahal izango dira, adina kontutan izanik, eta elkarteak sortu ahal izango dituzte, betiere, Legearen arabera eta erregelamenduz, eta hala balitz, ezarriko diren arauekin.

2. Ikastolako Ikasle-Elkarteak, beste batzuren artean, honako helburu hauek lortzeko eratuko dira: a. Ikasleek haien iritzia adierazteko Ikastolako egoerari ukitzen dion

guztian. b. Ikastolako hezkuntz-lanean, eta bertako eta eskolatik kanpoko

jarduera osagarrietan partaide izateko. c. Honako ekintza mota hauek egiteko: kultur, kirol, lankidetzaren

sustapenari buruzko, talde-laneko, eta izaera apostoliko eta pastoralekoak egiteko, alegia.

d. Ikasleen partaidetza, Ikastolako organo kolegiatuetan bultzatzeko. 17. Artikulua.- Ikasleen parte-hartzea

1. Ikasturtearen lehenengo hiruhilabetean eta ikasturte osorako ikasle-talde bakoitzak, zuzeneko eta isilpeko sufragioz, ikasgelako ordezkaria aukeratuko du, eta Ordezkarien Batzordekide izango da. Halaber, ordezkaria gaixotzen denean edo ez dagoenean bere funtzioetan lagunduko dion ordezkari ordea ere hautatuko da.

2. Ikastetxeko Ikasketa Buruak antolatuko eta deituko ditu hauen

hauteskundeak. Ikastaldeen tutore nahiz Eskola Kontseiluko ordezkarien laguntzaz eta artikulu honen hirugarren atalean zehazten denaren arabera, botoa emateko arauak ezarriko ditu.

3. Ez da beharrezkoa izango hautagai-zerrenda osatzea, ikasle guztiek

hautatzeko eta hautatuak izateko eskubidea baitute. Botoa ematean izen bat besterik ezin izango da idatzi. Boto gehien lortzen duena ordezkaria izango da eta, ordezkari ordea, bigarren postuan dagoena. Berdinketa egotekotan adin gehiago duena izango da ikasgelako ordezkaria eta, ordezkari ordea, hurrengoa.

Page 7: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

7

4. Ordezkoak eta ordezkari ordeak baliogabetzeko aukera dago.

Horretarako tutoreari txosten bat idatzi beharko zaio, non eskaria egiteko arrazoi guztiak argi azaltzen diren. Ordezkaria hautatu zuen ikasleen gehiengoak txostena sinatu beharko du. Ordezkariak jokabide desegokiak edota elkarbizitza larri eragozten dutenak behin eta berriz erakusten baditu kargua utzi beharko du. Hau gertatzen denean, hamabost eguneko epean hauteskunde berriak deituko dira, beti ere, aurreko atalean zehazturikoaren arabera. Onartutako dimisioak egotekotan, berdin jokatuko da.

5. Araudi honek agintzen dizkien funtzioak betetzeagatik, ez dute zigorrik

jasoko. 18. Artikulua.- Ikasgelako ikasleen ordezkarien funtzioak Hurrengoak dira:

a. Ordezkarien bileretara joan eta bertan har daitezkeen erabakietan parte hartzea.

b. Ordezkatzen duten mailaren iradokizunak zein kexak gobernu-organoei eta hezkuntza koordinazioari azaltzea.

c. Mailako ikasleen arteko elkarbizitza sustatzea. d. Ordezkatzen duten mailaren funtzionamenduari dagozkion gaietan tutore

nahiz gainerako irakasleei laguntzea. e. Ikastetxeko funtzionamendu ona lortzeko, irakasleei nahiz gobernu-

organoei laguntzea. f. Ikastetxeko materialen nahiz instalazioen erabilera zuzenaz arduratzea. g. Ikastetxeko gobernu-organoek agintzen dizkieten bestelako funtzioak,

betiere, ordezkarien eskuduntza bada. 19. Artikulua.- Ikasle ordezkarien batzordearen eraketa eta batzordearen jarduerako araubidea

1. Ikastetxeko kudeaketa dela eta, ikasleen berariazko parte-hartzea antolatzen duen organoak ikasleen ordezkarien batzordea du izena.

2. Ikastetxeak ikasleen ordezkarien batzorde bat izango du. Ikastetxeko Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkari guztiek eta maila guztietako ikasleek askatasunez hautaturiko ordezkariek osatuko dute batzorde hori.

3. Ikasleen ordezkarien batzordeak funtzionamendurako arauak garatuko ditu. Arau horiek indarrean sartuko dira Zuzendari Pedagogikoak onartutakoan; honek baliogabetu ahal izango ditu legezko arau edota araudi honek zehazten dituen arauren baten kontrakoak badira. Halaber, eskola elkarteko kideen eta ikasleen eskubide zein betebeharrak baztertzen badira ez dira onartuak izango.

Page 8: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

8

4. Dena den, ikastetxeko ikasleen artean egon litekeen aniztasuna babestu

beharko da, baita Ikasleen Ordezkarien Batzordearen berezko eraginkortasuna ere.

5. Zuzendariak batzordea elkartu ahal izateko leku egoki bat eta funtzionamendurako baliabideak utziko dizkie.

6. Batzordeko kideek Eskola Kontseiluko batzarren agiriak eta ikastetxeko administrazio-agiriak irakurtzeko eskubidea izango dute. Informazio jakin bat lortzeak eta hau zabaltzeak pertsonen intimitateari eragingo balio, ezin izango dute hori eskuratu.

20. Artikulua.- Ikasleen ordezkarien funtzioak Hurrengoak dira:

a. Ikasleen iritzia jakinaraztea, ikasleei eragin diezaiekeen ororen gainean. b. Hezkuntza Proiektua, Urteko Plana, Ikastetxeko Urte Osoko Txostena

garatzeko nahiz eskola lanaldia antolatzeko proposamenak zuzendaritza taldeari helaraztea.

c. Eskola Kontseiluan ikasleen ordezkariei lagundu eta aholkatzea, baita talde edota maila bakoitzari dagozkion arazoei buruz berri ematea ere.

d. Eskola Kontseiluko batzarraren gai zerrenda, bertan landutako gaiak nahiz akordioei buruzko informazioa jasotzea.

e. Eskola Kontseilurako txostenak egitea, batzordearen ekimenez edota Eskola Kontseiluak eskatuta.

f. Barne-Araudia aldatzeko proposamenak egitea, betiere dagozkien eskuduntzen arabera.

g. Gainerako ikasleei Batzordearen jardueren berri eman. h. Jarduera osagarri nahiz eskolaz kanpoko ekintza berriak garatzeko

proposamenak egitea. i. Ikasleei dagozkien erabaki edota egoerei buruzko informazioa jasotzea.

Page 9: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

9

III. ATALA: IRAKASLEAK 21. Artikulua.- Irakasleen eskubideak Jarraian zehazten dira irakasleek dituzten eskubideak:

a. Lanpostuari dagozkion ezaugarrien arabera, bere funtzio hezigarria askatasunez betetzekoa.

b. Etengabeko prestakuntza. c. Etapako Programazioen prestakuntzan parte hartzekoa. d. Etapako Programazioen arabera eta era koordinatuan metodologia

garatzekoa. e. Indarrean dagoen legeak eta Etapako Curriculum-Proiektuak adierazten

dutenaren arabera, ikasleak ebaluatzeko eskubidea askatasunez garatzekoa.

f. Helburu pedagogikoak lortzearren, ikastetxeko materialak zein instalazioak erabiltzekoa, betiere erabilerarako arauak errespetatuz.

g. Klaustroari, irakaskuntzaren koordinazio-organoei, eta maila berean irakasten duten irakasle taldeei dagozkien erabaki pedagogikoetan parte hartzekoa.

h. Hezkuntza Elkarteko Kontseiluan parte hartuko duten ordezkariak hautatzekoa.

i. Dagokion gobernu-organoaren aurrean, idatziz aurkeztutako eskaerak, kexak edo helegiteak gauzatzea.

22. Artikulua.- Irakasleen betebeharrak 1. Jarraian zehazten dira irakasleek dituzten betebeharrak:

a. Indarrean dagoen legeak eta bere lan-kontratuak edota izendapenak zehazten dutenaren arabera, bere funtzioak garatzea.

b. Ikastetxe barruan nahiz ikastetxetik kanpo, Urteko Programazio Orokorrean zehazten diren jarduera osagarrietan (indarrean dagoen legeak zehazten duen araberakoak), irakasleek eta didaktika-departamentuek planifikaturikoak, parte hartu eta horiek sustatzea.

c. Ikasturteko hezkuntza-taldearekin batera irakasten duen ikasgaiaren berariazko programazioaren lanketan parte hartzea.

d. Ikasgelako programazioa egitea. e. Hezkuntza-jardueraren alde desberdinak ebaluatzea. f. Ikasgaiari dagozkion lan-tekniketan eta ikasketetan gidatzea, ikasgaiaren

praktikak edota mintegiak zuzentzea, baita egindako frogak ikasleekin batera aztertu eta komentatzea ere.

g. Norberaren funtzioak garatzean, ordena nahiz diziplina gordetzen laguntzea.

h. Eskola egutegia nahiz ordutegia puntualtasunez betetzea.

Page 10: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

10

i. Norberaren hobekuntza profesionala eta etengabeko trebakuntza

eskuratzea. j. Sekretu profesionala gordetzea. k. Ikasleak, eskolara datozela egiaztatu eta klasera ez etortzekotan

dagokionari jakinaraztea. l. Klaustroko bilera, ebaluazio-bilera eta beste ekitaldi akademikoetara

joatea; kideak izatekotan, baita gobernu-organoek antola ditzaketen bileretara ere.

m. Ebaluazio-klaustroan erabakitzen denaren arabera, ikastetxeko ikasleei bere garaian egin ez zituzten frogak edota azterketak errepikatzea.

n. Ikastetxeko aipamenen arabera, Zuzendari edota Koordinatzaileari jakinaraztea eskolara joan ezin izatea.

2. Besteak beste, hona hemen irakaslearen funtzioak: a. Egokitzen zaizkion modulu, arlo eta irakasgaien programazioa zein

irakaskuntza. b. Ikaslearen ikasketen ebaluazioa, baita irakaskuntza prozesua ere. c. Ikastetxeko jardueretan giro egokia, tolerantzia, begirunea, parte-hartzea

eta askatasuna nagusitu daitezen laguntzea. Hauen bitartez, ikasleen artean gizarte demokratiko baten berariazko baloreak sustatu nahi izatea.

d. Ikasleen tutoretza, familiekin batera hauek laguntzea eta orientatzea ikasketa prozesuan.

e. Sail edota zerbitzu espezializatuekin batera, ikasleen hezkuntza-orientabidea, profesionala nahiz akademikoa.

f. Egokitzen zaizkion hezkuntza, kudeaketa nahiz zuzendaritza-jardueren koordinazioa.

g. Ikastetxeko ohiko jardueretan parte hartzea. h. Irakaskuntza prozesuan ikertzea, esperimentazioa eta etengabeko

prestakuntza. i. Ikasleen garapen afektiboa, intelektuala, gizartekoa, psikomotorea eta

moralezkoa zaintzea. j. Familiei seme-alaben ikasketa prozesuari buruzko informazioa aldizka

helarazi, baita hauen lankidetza sustatzeko orientabidea eskaintzea ere. k. Ikastetxeak edota hezkuntza-administrazioak zehazten dituzten

ebaluazio proiektuetan parte hartzea. l. Ikastetxeak, hezkuntza esparru barruan nahiz kanpoan, programatzen

dituen jarduera osagarrietan parte-hartzea, baita hauen sustapenean nahiz antolaketan ere.

Page 11: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

11

23. Artikulua.- Irakasleen aukeraketa eta kontratazioa

1. Ikastetxeko Erakunde Titularrak erabakiko du bete gabe egon daitezkeen irakasleen lanpostuak nola bete. Erakunde titularrak hartutako erabakia eta irakasle berrien curriculumari buruzko informazioa helarazi beharko dizkio Hezkuntza Elkarteko Kontseiluari.

2. Hitzartutako mailetan eta aurreko zenbakiak adierazitakoari kalterik egin gabe, hutsik dagoen lanpostua betetzeko Erakunde Titularrak horren berri emango du eta Hezkuntza Elkarteko Kontseiluko Itunpeko Irakaskuntzen Saileko deialdia hertsatuko du. Honek hamar egun naturaleko epea izango du elkartzeko eta elkarren nahiarekin hautaketarako irizpideak ezartzeko. Hauen merezimenduak, gaitasun profesionala, eta ikastetxeko nahiz lanpostuaren ezaugarriei egokitzapena kontuan hartuko dituzte. Epe berean, Eskola Kontseiluak Hautaketa Batzordea eratuko du eta irakasle bik eta ikasleen guraso bik osatuko dute; zuzendaria batzodearen buru izango da. Irakasle baten lanpostu hutsa betetzeko bideratzen den deialdi publikoak bete beharreko lanpostuaren izaera izan beharko du. Halaber, izangaiek bete beharreko baldintzak zehaztuko ditu, bai eta eskabideak aurkezteko modua, lekua eta epea ere. Hautaketa Batzordeak aurreko paragrafoan zehazturiko irizpideen arabera, hautagai guztiak aztertuko ditu eta Erakunde Titularrari egokiagoak direnen izenak proposatuko dizkio. Proposamenak arrazoiturik egon beharko du, eta, ahal dela, hiru hautagai izan beharko ditu gutxienez lanpostu huts bakoitzerako. Horretarako, betetzeko postuaren berri eman zuenetik hogei egun naturaleko epea izango du. Hautatzeko irizpideak direla eta, Hezkuntza Elkarteko Kontseiluko Itunpeko Irakaskuntzen Saila eta Erakunde Titularra ados ez jartzekotan edota Hautatzeko Batzordeak proposatutako hautagaiarekin ados ez egotekotan, uztailaren 3ko 8/1985eko Lege Organikoak ezarritakoari kasu egin beharko zaio.

3. Bete gabe dauden irakasleen lanpostuak betetzeko zenbait aukera

daude: lanaldi osoa ez duten Ikastetxeko irakasleei ordutegia zabaldu ahal zaie, eszedentzian edo antzeko egoeran dauden irakasleak berriro lanera bueltatuz edo Erakunde Titularrarekin lan harremanik ez duten irakasleei deituz.

4. Aukeratze-prozesua egin bitartean, Erakunde Titularrak bete gabe

dagoen postua aldi baterako bete ahal izango du.

Page 12: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

12

IV. ATALA: IKASLEEN GURASOAK 24. Artikulua.- Eskubideak Seme-alaben hezkuntzaren ardura duten gurasoek, jarraian zehazten diren eskubideak dituzte:

a. Ikastetxearen Izaera Propioa eta Hezkuntza Proiektua testuetan deskribatzen den heziketa mota irakastekoa.

b. Konstituzioak, dagokion Autonomia-Estatutuak eta hezkuntza arloko legeek ezarritako xedapenei jarraituz, haien seme-alabek kalitatezko hezkuntza jasotzekoa.

c. Seme-alaben hezkuntza-prozesuarekin lotura duten gaietan parte hartzekoa.

d. Seme-alaben ikaskuntzan egondako aurrerapen eta gizarte-hezkuntza sartzeari buruzko informazioa jasotzekoa.

e. Seme-alaben orientabide akademikoa nahiz profesionala baldintzatzen duten erabakietan haien iritzia ere kontuan izatekoa.

f. Ikastetxeko tutorearekin, orientatzailearekin eta irakasleekin elkartzekoa, betiere, berariazko ordutegian.

25. Artikulua.- Betebeharrak Jarraian zehazten dira ikasleen gurasoek dituzten betebeharrak:

a. Hezkuntza lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin, familia eta Ikastetxearen arteko harremanek zuzenak eta egokiak izaten saiatu behar dute. Horretarako: - Zuzendari Titularrak, Zuzendari Pedagogikoak, Etapako

Koordinatzaile Orokorrak edota Tutoreek seme-alaben hezkuntzari buruzko gaiez eztabaidatzeko deituriko elkarrizketa zein bileretara joan beharko dute.

- Seme-alabek derrigorrezko mailak ikas ditzaten eta klasera erregulartasunez joan daitezen neurri egokiak hartuko dituzte.

- Agindutako lana gauzatu dezaten seme-alabak animatuko dituzte, baita ikastetxetik kanpo ikasketa eragingarriagoa lortzen laguntzen duten baldintzak sustatu ere.

- Seme-alaben trebakuntzarako eta ikastetxean integratzeko baliagarriak izan daitezkeen egoerari nahiz nortasunari buruzko informazioak eskainiko dizkiete hezitzaileei.

- Seme-alaben emaitzak hobetzeko, ikastetxeak familiekin ezarritako konpromiso hezigarritik sor daitezkeen jardueretan eraginkortasunez parte hartu beharko dute.

b. Ikastetxearekin duten kontratuzko harremanetik sortzen diren betebeharrak betetzea.

Page 13: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

13

c. Ikastetxeko langileen funtzio tekniko nahiz profesionalak errespetatu eta

bultzatzea. d. Idatziz justifikatzea seme-alabaren klasera ez joatea edota berandu

joatea. e. Ikastetxeko antolakuntzarako eta elkarbizitzarako arauak errespetatzea. f. Eskolaz kanpoko jarduerak eta zerbitzu osagarriak jaso nahi izanez gero,

Hezkuntza Elkarteko Kontseiluak hauei dagokien balioa dela eta, adostutako baldintzak bete beharko dituzte.

V. ATALA. ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK

26. Artikulua.- Eskubideak Administrazio eta zerbitzuetako langileek jarraian zehazten diren eskubideak dituzte:

a. Hezkuntza Elkarteko kidetzat onartua izatekoa eta Elkarteko Kontseiluko ordezkariak hautatzekoa.

b. Ikastetxeak dauzkan antolakuntza orokorra eta helburuei buruzko informazioa jasotzekoa; halaber, bere lanean eragina duten zereginetan parte hartzekoa.

c. Etengabeko prestakuntza. d. Ikastolan batzartzekoa, beti ere irakaskuntzako jarduerei eta laneko

erantzukizunei oztoporik jartzen ez dieten bitartean. e. Eskariak, kexak edo helegiteak dagozkien gobernu organoei idatziz

bideratzekoa. 27. Artikulua.- Betebeharrak Administrazio eta zerbitzuetako langileek jarraian zehazten diren betebeharrak dituzte:

a. Legeko lan kontratuari edota izendapenari dagozkien baldintzei jarraiki bere funtzioak betetzea.

b. Hobekuntza profesionala sustatzea. c. Hezkuntza lanetan laguntzea ikasleen ordena zein diziplinaren alde

agertuz eta hauek sustatuz. 28. Artikulua.- Onarpena Gai honi dagokion legeari jarraiki, Ikastetxeko Erakunde Titularrak administrazio eta zerbitzuetako langilearen izendapena erabakiko du, baita lagapena ere.

Page 14: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

14

II. TITULUA

HEZKUNTZA JARDUERA 29. Artikulua.- Hastapenak

1. Artxandape Ikastolako hezkuntza-jarduera Ikastetxearen Izaera Propioaren, ezar daitekeen legean, partehartzaile nahiz jasotzaileen, ikastetxeko baliabideen eta ingurumenaren inguruan antolatzen da.

2. Hezkuntza Elkarteko kideak, bakoitzak bere ekarpen bereziak egiten dituela, Ikastetxeko Hezkuntza jardueraren protagonistak dira.

3. Artxandape Ikastolako hezkuntza jarduerak hurrengo arloak integratu eta erlazionatzen ditu: hezkuntzakoak, trebakuntzakoak, pastoralekoak eta Ikastetxearen Izaera Propioaren testuan zehazten diren helburuak lortzen laguntzen dutenak ere bai.

30. Artikulua.- Ikastetxearen Izaera

1. Erakunde Titularrak emango dio ikastetxeari eta behar denean hau aldatuko du.

2. Ikastetxearen Izaera Propioak hurrengoa zehazten du: a. Honen sorreraren arrazoi nagusia den Ikastolako izatea,

ezaugarriak baita helburuak ere. b. Hezkuntza jarduera bideratzen duen gizakiaren ikuspegia. c. Ikastolan sustatzen diren baloreak, jarrerak eta jokabideak. d. Ikastolako oinarrizko irizpide pedagogikoak. e. Ikastolako antolaketaren oinarrizko atalak eta honen gauzatzea

Hezkuntza Komunitatearen barruan. 31. Artikulua.- Hezkuntza Proiektua

1. Hezkuntza Proiektuak Ikastetxeko Nondik Norakoak barne hartzen ditu eta denboraldi zehatz baterako zenbait helbururi lehentasuna ematen die jarraian zehazten diren atalen azterketak ondorioztatzen duen premiari erantzuteko:

a. Hezkuntza-Elkarteko kideen ezaugarriak. b. Ikastetxearen ingurunea. c. Bertako errealitatea, gizartekoa, autonomikoa, naziokoa nahiz

nazioartekoa. d. Elizak pastoral arloan dituen lehentasunak.

Page 15: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

15

Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak hurrengoa izango du kontuan: baloreak, helburuak eta lehentasunak, elkarbizitzarako plana, ikaste-prozesuan hizkuntzak erabiltzeko irizpideak, aukera libreko ikasgaiak hautatzekoak, ebaluazioaren ezaugarri orokorrak, tutoretza-ekintza plana, aniztasunerako arreta, baita ikastetxeak zehazten dituen beste atal batzuk ere. Hau guztiau, euskal gizartearen giro sozioekonomikoari, ikastetxearen berezko inguruneari nahiz ikasleen ezaugarri zein beharrei egokiturik. Ildo beretik, neurri hauek guztiek eduki eta gaitasunen lorpena erraztea izango dute helbururik nagusiena.

2. Erakunde Titularrak prestatzen du Hezkuntza Proiektua, honi dagokio etapako Curriculum-Proiektuaren bidez Hezkuntza Administrazioak ezarritako curriculumak zehaztea. Lan honetan Hezkuntza Elkarteko sektore desberdinek, honen elkarteek eta Ikastetxeko gobernu nahiz kudeaketa organoek parte hartzen dute, betiere Erakunde Titularrak zehazten duen bezala. Zuzendari Titularrak Hezkuntza Proiektuaren lantzea, gauzatzea nahiz ebaluazioa zuzentzen ditu.

3. Hezkuntza Proiektuaren lorpen maila ikastetxean eskaintzen den hezkuntzaren kalitatearen adierazlea izango da.

32. Artikulua.- Etapako Curriculum-Proiektua

1. Etapako Curriculum-Proiektuak dagokion etapan garatu behar diren helburuak egokitzen ditu. Horretarako, Hezkuntza Proiektua jarraituz, hezkuntza jardueraren alderdi desberdinak erlazionatu egiten ditu.

2. Etapako Curriculum-Proiektuak hurrengoa, behintzat, zehaztuko du:

a. Etapako helburuen zehaztapena. b. Edukien sekuentziatzioa. c. Metodologia. d. Promozio eta ebaluaziorako irizpideak. e. Aniztasuna artatzeko neurriak. f. Ikasgai bakoitzak ikastetxean irakasten diren gainerako

ikasgaiekin dauzkan koordinatzeko neurriak. g. Tutoretzen funtzionamendu eta antolakuntzarako hastapenak. h. Hizkuntza-tratamendua.

3. Zuzendaritza Taldeak zehaztuko duen prozeduraren arabera, Etapako

Klaustroak eta etapa horretan aritzen diren irakasleek baietsi beharko dute Etapako Curriculum-Proiektua. Ikasketa Buruak Etapako Curriculum-Proiektua gainbegiratuko du, nola lantzen, gauzatzen eta ebaluatzen den.

Page 16: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

16

33. Artikulua.- Ikasgelako programazioa Etapako Curriculum-Proiektuak zehazten duenaren arabera, irakasleek ikasgelako Programazioak gauzatu beharko dituzte maila edo ziklo bereko beste irakasleekin batera. Jarraian zehazten dena hartu beharko du behintzat:

a. Gaitasunak, helburuak, edukiak jarduerak eta ikasgaien sekuentzia.

b. Metodologia eta baliabide didaktikoak. c. Indartzeko eta zabaltzeko jarduerak, curriculum-egokitzapenak

eta aniztasunaren arreta. d. Ebaluaziorako irizpideak eta prozedurak. e. Zeharkako gaiak.

34. Artikulua.- Ebaluazioa

1. Hezkuntza jardueraren ebaluazioa Artxandape Ikastolak dituen helburuak garatzen diren egiaztatzeko tresna da. Ebaluazio honetatik ateratzen diren ondorioak abiapuntua izango dira egin beharreko zuzenketak egin daitezen.

2. Hezkuntza jardueraren ebaluazioak Ikastetxeko funtzionamenduaren atal guztiak hartzen ditu.

3. Hezkuntza jardueraren ebaluazioan Hezkuntza Elkarte osoak hartuko du parte. Zuzendari Titularrak zuzenduko du ebaluazioa nola landu eta gauzatzen den.

4. Hezkuntza Proiektua era egokian garatzeko, Ikastetxeak kalitatea hobetzeko etengabeko prozesuak garatuko ditu.

35. Arikulua.- Ikastetxearen Urteko Programazio Orokorra

1. Ikastetxearen Urteko Programazio Orokorra Urteko txostenean, Ikastetxearen nahiz honen ingurunearen ebaluazioa eta dinamikan ez ezik, Erakunde Titularrak zehazturiko arauetan ere oinarritzen da. Jarraian zehazten da testu honek jaso beharrekoa:

a. Datu orokorrak. b. Plan Estrategikoaren Lehentasunak. c. Hezkuntza jardueren plana. d. Pertsonen antolaketa. e. Egutegiak eta ordutegiak. f. Baliabideak eta zerbitzuak. g. Pastoral plana. h. Eskolaz kanpoko ekintzen plana. i. Prestakuntza plana. j. Komunikazio plana. k. Kalitate Politika. l. Kalitate Sistemaren kudeaketa. m. Planaren jarraipena eta balorazioa.

Page 17: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

17

2. Ikastetxearen Urteko Programazio Orokorra Zuzendaritza Taldeak

landuko du. Lan horretan Irakasleen Klaustroak ere lagunduko du eta Zuzendariak eskaturik, Eskola Kontseiluak ontzat emango du. Zuzendariak gainbegiratuko du nola lantzen, gauzatzen eta ebaluatzen den.

36. Artikulua.- Bermeak eskola-errendimenduaren ebaluazioan

1. Curriculum-Proiektua ezagutzeko eskubidea daukate ikasleek, baita hauen gurasoek ere. Etapa hastean, dagozkion Helburua Orokorrak emango zaizkie.

2. Ebaluazioaren hasieran irakasleek ikasleei nahiz guraso edota legezko tutoreei ikasgaia gainditzeko eskatuko diren gutxiengo edukiak zein ebaluazio irizpideak eman beharko dizkiete.

3. Ebaluazioa egindakoan, bileran ados jarritako informazioa idatziz jasoko dute gurasoek edota legezko tutoreek.

4. Irakaslearen erabakiarekin bat ez etortzekotan: a. Ebaluazio partziala bada, dagokion irakasleari aurkeztuko zaio

erreklamazioa. Honek dagokion mintegiari helaraziko dio. Mintegiak hartutako erabakia apelaezina izango da.

b. Azken ebaluazioa bada, erreklamazioa idatziz emango zaio ikastetxeko zuzendariari. Honek dagokion mintegiari aurkeztuko dio atzera botatzeko edo nota berri bat proposatzeko.

c. Behin erreklamazioak ikastetxean ebatzita eta ados ez egotekotan, ikasleek edo irakasleek zazpi egun naturaleko epea izango dute Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzan dagokion erreklamazioa aurkezteko. Erreklamazio hori Ikastetxearen Zuzendaritzaren bidez aurkeztu beharko da.

5. Erreklamazio guztiak ebazteko, irakasleak azaldutako helburu, gutxiengo eduki eta ebaluazio irizpideen arabera erabakiko du mintegiak. Beste ikasle batek egindako lana, ariketa edota azterketa konparatzeak ez du balio.

6. Frogak, lanak eta ariketak ikasturteko edozein momentutan ikus daitezen, irakasleek ikastetxean bertan eskola-aldian eta ikasturtearen azken ebaluazioan erreklamazioa egiteko epea amaitu eta bi hilabete igaro arte gorde beharko dituzte.

Page 18: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

18

III. TITULUA

GOBERNU, PARTE-HARTZE ETA KUDEAKETA ORGANOAK 37. Artikulua.- Gobernu, parte-hartze eta kudeaketa organoak

1. Ikastetxearen Parte-hartze, kudeaketa eta aginte-organoak pertsona bakarrekoak dira eta kolegiatuak.

2. Pertsona bakarreko gobernu-organoak Zuzendaria, Ikasketa Burua, Administratzailea, Idazkaria, Ziklo Koordinatzailea eta Pastoraleko Koordinatzailea dira.

3. Kudeaketa eta Taldeko aginte-organoak Zuzendaritza-Taldea eta Irakasleen klaustroa dira.

4. Parte-hartze kide anitzeko organoa da Hezkuntza Komunitateko Eskola Kontseilua.

5. Kudeaketa eta aginte-organoek Ikastetxearen Izaera Propioa eta Hezkuntza Proiektuaren helburuen arabera garatuko dituzte euren funtzioak; beti ere, indarrean dagoen legediari jarraituz.

I. ATALA: PERTSONA BAKARREKO ORGANOAK 38. Artikulua.- Zuzendaria

1. Itunpeko Ikastetxearen Entitate Titularrak eta Ikastetxeko Eskola Kontseiluak, alde biak ados egonik, izendatuko dute. Eskola Kontseiluaren akordioa kontseilu kideen gehiengo osoz hartuta egon beharko du. Adostasunik ez balego, Titularrak hiru hautagai proposatuko ditu, Eskola Kontseiluak gehiengo absolutuz aukeratuko lukeela euretariko bat. Bozketa bi egin ondoren proposaturiko batek ere erdietsiko ez balu gehiengo osoz, Titularrak proposaturikoen artetik izendatuko du Zuzendaria behin-behinean urtebeteko eperako.

2. Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Zuzendaria da maila horretako hezitzailetza, zuzendu eta koordinatuz, garatzeko ardura duena, kalterik egin gabe Entitate Titularraren eta Eskola Kontseiluaren ordezkariarenak diren eskuduntzei.

3. Ikastetxe Kontzertatu bateko Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Zuzendaria izendatu ahal izateko beharrezko da:

a) Titulazio egokiaren jabe izatea. b) Izendatzen den unean, urtebeteko antzinatasuna izatea

ikastetxean edo irakaskuntza hiru urtean egikariturik edukitzea Elizbarrutiko beste Ikastetxe batzuetan.

4. Izendapena Titularrak egingo du hiru urteko agintaldirako. 5. Agintaldi-epea amaitu baino lehenago kargua uzteko Titularraren eta

Ikastetxeko Eskola Kontseiluaren adostasuna beharko da.

Page 19: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

19

39. Artikulua.- Zuzendariaren eskumenak Jarraian zehazten dira Zuzendariaren eskumenak:

a. Ikastetxeko Erakunde Titularraren ordezkaritza arrunta izatea, honek berekin dakartzan aginpideak bere gain hartzen dituela.

b. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua eta Norberaren Izaera eraginkortasunez bete daitezen zaintzea.

c. Eskola Kontseilua, Zuzendaritza Taldea eta Irakasleen Klaustroko bileretara deitu eta hauetan buru izatea.

d. Pertsona bakarreko organoei egokitzen zaizkien ahalmenei kalte egin barik, Ikastetxeko bileretan parte hartzen duenean, buru izatea.

e. Ikastolaren pertsonen buruzagitza izatea. f. Araudi honek jasotzen dituen beste batzuk.

40. Artikulua.- Izendapena eta kargu uztea Erakunde Titularrak Zuzendaria izendatzen du eta honen kargu uztea erabakitzen du. Zuzendaria kanpoan bada, Erakunde Titularrak horretarako erabakitzen duenak hartuko du honen kargua.

41. Artikulua.- Ikasketa Burua Arlo pedagogikoaren funtzionamendu onaren arduraduna da. Ikastetxeko Titularrak, Zuzendariak proposatuta, izendatzen du eta Zuzendaritza Taldean integratuta egongo da.

42. Artikulua.- Ikasketa Buruaren funtzioak Jarraian zehazten dira, dagokion arloan, Ikasketa Buruaren aginpideak:

a. Ez-etortze edo gaixotasunagatik Zuzendaria ordezkatzea. b. Dagozkion gaietan zuzendaritza taldea ordezkatzea. c. Informazioaren transmisioan laguntzea. d. Zuzendaritza taldearekin batera ikastetxearen organigrama

gauzatzea. e. Curriculumaren programaketak koordinatzea. f. Zuzendaritza Taldearen partaide bezala, Hezkuntza Proiektuaren eta

Urteko Planaren egituraketan zein jarraipenean parte hartzea. g. Ikastetxearen Curriculum Proiektuaren egituraketa prozesua

zuzentzea, eta bere jarraipena egitea, beharrezkoak diren erabakiak hartuz, bere gauzapena kontrolatu eta koordinatzeko, bai zuzendaritza, bai klaustroaren gainbegiraketaren menpe.

h. Ikastetxearen Urteko Plana gauzatzeko planifikazioa egin eta aurrera eramatea.

i. Ikasturte bakoitzean gauzatu ahal izango diren jarduerak aurrikustea.

Page 20: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

20

j. Ekintza akademikoak gauza daitezen, ikasle zein irakasleen

koordinazio eta gainbegiraketa lanak Urteko Planean kontuan hartu. k. Orientabide ekintzak zuzentzea. l. Ekintza osagarriak antolatu, bisitaldiak, irteerak eta Ikastetxearen jai

ekintzak koordinatzea. m. Ziklo ezberdinetako ebaluazio batzarretara eta ikasturtearen azken

ebaluazio batzarretara joatea. n. Koordinazio taldearen batzarrak planifikatu eta gai zerrenda

zehaztea.

43. Artikulua.- Administratzailea Administrazio eta kontabilitate arloen funtzionamendu onaren arduraduna da. Ikatetxeko Titularrak, Zuzendariak proposatuz, izendatzen du eta Zuzendaritza Taldean integraturik egongo da.

44. Artikulua.- Administratzailearen funtzioak Hurrengo hauek dira Administratzailearen funtzioak:

a. Ikastetxearen kudeaketa baliabideak gauzatzeko prozesuan parte hartu: memoria, urteko plana, zuzendaritza taldeko gainerakoekin batera. Txosten ekonomikoa, urteko kontuak eta ekitaldi bakoitzari dagokion Ikastetxearen aurrekontuaren aurreproiektua gauzatzea.

b. Dagozkion eskubide ekonomikoen diru-bilketa eta likidazioa berrikustea, indarrean dagoen legediari jarraiki. Halaber, ikastetxeak Gizarte Segurantzarekiko betebehar fiskalek eta kotizazio betebeharrak betetzen dituen gainbegiratzea.

c. Zuzendariari aholkua ematea, alde arau-emaile, ekonomiko eta administratiboetan.

d. Giza baliabide eta materialaren kudeaketa ziurtatzea. e. Aurrekontua betetzeko zuzendariari laguntzea, halaber kudeatze

proiektuan eta ikastetxearen kudeatze urteko planean agertzen diren gainerako alderdietan.

f. Ikastetxearen kontabilitateaz arduratzea. g. Kontratazioak eta materiala erosteko proposamenak prestatzea, baita

inbertsioenak ere. h. Ikastetxearen inbentarioa egin eta instalazioen mantenimendua

gainbegiratzea. i. Zerbitzuen koordinazioa (jantokia, garraioa…). j. Ikasle matrikulazio prozesuaren administrazio jarduerak. k. Eraikina, altzari eta material mantenimenduaren koordinazioa. l. Ikastetxearen politika irudia zaintzea. m. Kanpo harremanekiko ardura izan eta koordinatzea: udalerriak,

administrazioa, enpresak…

Page 21: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

21

n. Zuzendariak ematen dion beste funtzioren bat, bere eskumenen

eremuaren barruan. 45. Artikulua.- Idazkaria Ikatetxeko Titularrak, Zuzendariak proposatuta, izendatzen du Idazkaria eta kargua noiz utzi erabakitzen du. Jarraian zehazten dira idazkariaren aginpideak:

a. Ikastetxeko agiritegi orokorra, bilera-agiriak eta eskola-liburuak antolatu eta zaintzea.

b. Jaulkitako titulu, eskola dosierra nahiz ziurtagirien fede eman. c. Autoritate edota persona interesdunek eskatzen dituzten ziurtagiriak

jaulkitzea. Administrazioan eman beharreko dokumentazioa ere osatu. d. Indarrean dagoen legediaren arabera, ikasleen izen ematea egitea. e. Zerrendak, Ikasturte amaierako bilera agiriak eta eskola liburuak

prestatzea. f. Bere eskumenen arloan, Zuzendariak agintzen dizkion bestelako lanak.

II. ATALA: ORGANU KOLEGIATUAK 46. Artikulua.- Zuzendaritza Taldea Zuzendaritza Taldea Artxandape Ikastolako hezkuntza kudeaketaren ohiko organoa da eta honako pertsona hauek osatuko dute:

- Zuzendaria - Ikasketa Burua - Administratzailea - Pastoralgintzako Koordinatzailea

47. Artikulua.- Zuzendaritza Taldearen funtzioak Zuzendaritza Taldearen funtzioak honako hauek dira:

a. Ikastetxeko Izaera Propioa behar den moduan aplikatzen dela jagotea.

b. Ikastetxea osatzen duten organo eta pertsona guztien jarduera koordinatzea.

c. Ikastolako Programaketa Orokorra gauza dadin sustatu eta koordinatzea, aplikatzen dela jagotea eta Eskola Kontseiluari aurkeztea, onar dezan.

d. Zuzendari Teknikoari aholku ematea gobernu-kargu edo funtzio jakin batzuk izendatu behar direnean.

e. Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Eskola Kontseiluari baitesteko aurkeztu behar zaizkion gai edo arazoak aztertu eta prestatzea.

Page 22: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

22

f. Ikastolaren ohiko funtzionamenduaren ardurakide izatea Zuzendari

Teknikoarekin batera eta eguneroko martxan sortzen diren arazoak lehen instantzian ebaztea.

g. Hezkuntza-jarduerak, eta orobat osagarriak eta eskolatik kanpokoak, Ikastolako Programaketa Orokorrean integratuta egituratzea, Eskola Kontseiluari aurkezteko, onar ditzan.

h. Taldeko kide bakoitzari kargu eman zaizkion sektore ezberdinen martxari buruzko informazioa ematea Zuzendari Teknikoari, eta hezitzailetza eguneratzeko egoki den guztia proposatzea.

i. Irakaslegoaren prestakuntza iraunkorrari dagokion guztia bultzatu eta iradokitzea.

j. Ikastetxeak beharrezkoak dituen testu-liburuak nahiz bestelako materialak hautaketa onartzea.

48. Artikulua.- Zuzendaritza Taldearen bilerak eta funtzionamendu arauak

1. Zuzendaritza Taldea, eskolaldian, hilean behin bilduko da, baita, Zuzendaritza taldekideen gehiengoak, Zuzendariaren bidez, bilera egitea eskatzen duenean ere.

2. Zuzendaritza Taldeak honako arau hauek beteko ditu bere funtzionamenduan:

a. Erabakiak adostasunez hartuko dira, elkarrizketaz eta irizpideen kontrastasunaz baliatuz. Adostasunik ez dagoenean, Zuzendariak izango du, bere eskumeneko arloetan, erabakitzeko ahalmena.

b. Zuzendaritza Taldeak dagokionak aldez aurretik prestaturiko dokumentazioaren laguntzaz baliatuz aztertuko ditu eguneko gai-zerrendako gaiak Eskola Kontseiluari onets ditzan proposatu behar zaizkion gaiak, Zuzendaritza Taldeak aldez aurretik aztertu beharko ditu eta aipatutako organo kolegiatuei aurkeztuko zaizkie dagokion dokumentazioa erantsiz.

49. Artikulua.- Eskola Kontseilua Eskola Kontseilua Hezkuntza Komunitateak Ikastetxean parte hartzeko duen baliabiderik nagusiena da. Honen eskumena Ikastetxean irakasten diren erregimen orokorreko irakaskuntza arautuetaraino zabaltzen da. Honen bidez, Hezkuntza Komunitatearen partaideek Ikastetxearen kontrol eta kudeaketan parte hartzen dute, indarrean dagoen legediak ezartzen duenaren arabera.

Page 23: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

23

50. Artikulua.- Eskola Kontseiluaren eraketa Artxandape Ikastolako Eskola Kontseilua honako kide hauek osatuko dute:

a. Zuzendaria. b. Entitate Titularraren hiru ordezkari, Irakaskuntzarako Gotzain-

Eskuordetzak izendaturikoak. c. Irakasleen lau ordezkari, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren

Hezkuntzako Irakasle-Klaustroak isilpeko eta zuzeneko bozketan hautatuak.

d. Ikasleen bi ordezkari, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden ikaskideek isilpeko eta zuzeneko bozketan hautatuak.

e. Ikasleen Gurasoen lau ordezkari, gurasoek isilpeko eta zuzeneko bozketan hautatuak.

f. Administrazio eta Zerbitzuetako Langileriaren ordezkari bat, Ikastetxeko langileak isilpeko eta zuzeneko bozketan hautatuak.

51. Artikulua.- Hautaketa, izendapena eta lanpostu hutsak

1. Hezkuntza Elkarteko Kontseiluan irakasle, guraso, ikasle zein Zerbitzu eta Administrazio Langileen ordezkaria hautatu, izendatu eta lanpostu hutsak behin-behinean betetzeko, Ikastetxeko Erakunde Titularrak zehazturiko prozeduraren bidez egingo da. Halaber, Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 22ko 7/1997ko Dekretuan ezarritakoa ere kontuan izango da, eta bertan Hezkuntza Elkarteko Kontseilua eratu eta hautatzeko prozedura arautzen da.

2. Hezkuntza Administrazioak arautzen duenaren arabera, Ikasleen Gurasoen Elkarteak aita edota ama bat hautatu ahal izango du, Hezkuntza Elkarteko Kontseiluan ordezkari aritzeko.

52. Artikulua.- Eskola Kontseiluaren eskumenak Jarraian zehazten dira Hezkuntza Elkarteko Kontseiluko eskumenak:

a. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua egiten eta ezartzen parte hartzea. b. Erakunde Titularrak proposaturik, Ikastetxeko Barne Araudia onartzea. c. Zuzendaritza-taldeak landu eta onartuko duen Ikastetxeko Urteko Planari

buruzko informazioa ematea. d. Erakunde Titularrak eskaturik, Ikastetxeko Aurrekontua eta Urteko

Kontuak onartzea. e. Araudi honek zehazten duenaren arabera, Zuzendari Pedagogikoa

izendatzeko eta kargua uzteko prozesuan parte hartzea. f. Araudi honen 16. artikuluak eta ekainaren 3ko 8/1985eko 60. artikuluak

zehazten dutenaren arabera, irakasleen hautaketan nahiz kaleratzean parte hartzea.

Page 24: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

24

g. Hitzarturiko mailetan ikasleak onartzeko arau orokorrak betetzen direla

bermatzea. h. Diziplina gatazkak ebazteko neurriei buruzko informazioa jaso eta

indarrean dagoen legedia betetzen dela zaintzea. i. Jarduera osagarri, eskolaz kanpoko ekintza eta eskola zerbitzuak garatu

eta programatzeko arauak lantzea. j. Beharrezkoa denean, Administrazioari baimena eskatzea gurasoek

hitzarturiko mailetan Hezkuntza jarduerak antolatzeko laguntzak ezartzeko.

k. Erakunde Titularrak horrela eskaturik eta Hezkuntza Administrazioak eskumen hori onartuko balu, hitzarturiko mailetan eskolaz kanpoko jarduera nahiz eskola zerbitzuak egiteko gurasoen ekarpenak onartzea.

l. Ikastetxeak kirol eta kultura jardueretan parte hartzeko irizpideak ezartzea, baita laguntza ekintzetan ere.

m. Beste Ikastetxe batzuekin harremanak sustatzea kultura eta pedagogia helburuak lortzearren.

n. Hezkuntza eta Ekonomia arloan Ikastetxeko bilakaera gainbegiratzea. o. Ikastetxeko elkarbizitza, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta

gatazken konponbide baketsua sustatzen duten neurri nahiz ekimenak proposatzea.

53. Artikulua.- Funtzionamendua Jarraian zehazten diren arauek Eskola Kontseiluaren funtzionamendua arautuko dute:

1. Eskola Kontseiluaren burua den Zuzendariak deituko dio Eskola Kontseiluari. Zortzi egun lehenago egingo da deialdia eta honi Gai zerrenda gehituko zaio. Gaiaren premiak eskaturik, deialdia hogeita lau ordu lehenago egitea dago.

2. Normalean Eskola Kontseilua hiru aldiz elkartuko da urtean, hiru hilabeterik behin. Presidenteak, Erakunde Titularrak edo Kontseiluko kideen erdiak horrela eskaturik ez ohiko deialdia egitea dago.

3. Aholkulariak bi urtean behin berrituko dira. Agintaldia amaitu baino lehen gerta daitezkeen postu hutsak betetzeko kontuan izango da Araudi honen 53. artikuluak zehazturikoa. Horrelakoetan, ordezkoa postuan arituko da ordezkatua izan denaren agintaldia amaitu arte.

4. Eskola Kontseiluaren osaerak balioa izango du, bilerara osatzen dutenen erdia baino bi gehiago joaten direnean.

Page 25: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

25

5. Kontseiluaren erabakietan parte hartuko dute Presidenteak honek hitza

izango du baina botorik ez, gainerako lagun bakarreko aginte-organoek eta erabakiaren itxura dela eta egokitzat jotzen diren pertsonek.

6. Akordioak hartzean, egon direnen erdiak gehi beste batek aldeko botoa eman behar du. Zenbait kasutan beste gehiengo bat eska liteke. Berdinketa egotekotan Presidentearen botoak erabakiko du.

7. Kide guztiek boto partikularrak egiteko eskubidea izango dute, baita bilera agirietan horren berri jasotzekoa ere.

8. Bozkatzeko eskubidea dutenen heren batek hala eskaturik edo pertsonez ari garenean, botoak isilpekoak izango dira.

9. Parte-hartzaile guztiek sekretupean gordeko dituzte bileran landutako gai guztiak.

10. Ikastetxeko Erakunde Titularrak Kontseiluko Idazkaria izendatuko du. Idazkariak bilera guztietan dagokion txostena idatzi beharko du, hurrengo bileran dagozkion zuzenketak egin daitezen. Bilera agiria onartuz gero, idazkariak sinatu beharko du Presidentearen oniritziarekin.

11. Eskola Kontseiluaren kideak bileretara joaten ez badira, ez agertze hori Presidenteari justifikatu beharko diote.

12. Ikastetxeko Erakunde Titularra eta Kontseilua ados jarrita, akordioan zehazturiko konposaketaren, aginpidearen, luzapenaren eta funtzionamenduaren araberako Komisioak sortu ahal izango dira.

13. Hezkuntza Elkarteko Kontseiluko ikasleen ordezkariek erabaki guztietan hartuko dute parte, Zuzendaria izendatze edo kargua utzi eta irakasleen kontratatzeari edota kaleratzeari buruzkoetan izan ezik.

54. Artikulua.- Premiazko gaiak

Eskola Kontseiluaren eskumenen gairen bat premiazko izaeraz ebatzi behar denean eta bilerara dei egiteko ahalbiderik ez dagoenean, Batzorde Iraunkorrak bere gain hartuko du gaia, kalte egin barik Eskola Kontseiluari egokia eta beharrezkoa den informazioa emateari, ez eta harturiko erabakia berresteari ere. 55. Artikulua.- Batzorde iraunkorraren eraketa

- Titularraren ordezkari bat. - Zuzendaria. - Ikasleen Guraso bat, Eskola Kontseiluko gurasoen ordezkariek

aukeratuta. - Irakasle bat, Eskola Kontseiluko Klaustroaren Ordezkariek

aukeratura.

Page 26: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

26

56. Artikulua.- Irakasle Klaustroa Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakasle-Klaustroa, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen partaidetza-organoa da. Hemen zerbitzua ematen duten Irakasle guztiek osatuko dute eta Zuzendaria izango da bertako buru. 57. Artikulua.- Irakasle-Klaustroaren funtzioak Irakasle-Klaustroaren funtzioak, honako hauek dira:

a. Mailako irakaskuntza-jarduerak egituratzea. b. Ikasleen ebaluaketa eta berreskurapen lanari buruzko irizpideak

finkatzea. c. Eskola Kontseiluan irakasleek izango dituzten ordezkariak aukeratzea. d. Ikasleen norabide eta tutoretza funtzioetan partaide izatea. e. Ekimenak sustatzea pedagogia, esperimentazio eta ikerketa eremuetan. f. Partaide izatea Hezkuntza-egitasmoa landu, gauzatu eta ebaluatzen. g. Zuzendaritza Taldeari aurkeztea Artxandape Ikastolako Programaketa,

eta orobat Eskola Kontseiluari erakutsi baino lehenago aipatutako Programaketaren berri ematea.

h. Zuzendaritza Taldeari aurkeztea hezkuntza-jardueraren garapenerako proposamenak.

58. Artikulua.- Funtzionamendu erregimena

Irakasle-Klaustroak honako arau hauek beteko ditu bere bileretan: a. Bileretarako deia Zuzendariak egingo du eta bera izango da bertako

buru. b. Klaustroa baliozkotasunez eratuko da, baldin eta gutxienez, bileran,

kideen bi heren badago. c. Erabakiak adostasunez hartzen saiatuko da, horretarako elkarrizketaz

eta iritzi eta irizpideen kontrastasunaz baliatuko da. Hau ezin denean, isilpeko bozketan lorturiko botoen gehiengoz hartuko dira erabakiak. Hainbanapena dagoenean, Presidentearen botoa kalitatekoa izango da.

d. Ikasturtearen hasieran egiten den Irakasle-Klaustroaren lehenengo ekitaldian, botoen gehiengoz aukeratuko da Irakasle bat Idazkari-funtzioak bete ditzan. Berari dagokio egiten diren bilera guztien Akta osatzea, eta Idazkariak sinatuko du Zuzendariaren ikus-onetsiaz.

e. Klaustroa, aginduz, eskolaldiko urtelaurden bakoitzean behin bilduko da. f. Deialdia, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako

Zuzendariak egingo du bilera egin baino gutxienez bost egun lehenago eta eguneko gai-zerrenda bidaliko du deialdiarekin batera.

g. Ohi Kanpoko ekitaldirako deialdia honako hauek eskatuta egin ahal izango zaio Klaustroari: Zuzendariak, Titularrak, edo klaustrokideen bi herenek.

Page 27: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

27

h. Klaustroaren bileretan parte hartu ahal izango du, ahoz baina botorik

gabe, Hezkuntza-Komunitateko beste edozein kidek, baldin eta Zuzendariak bere txostena edo aholkularitza lanak egokitzat joko balitu.

- Klaustrokide guztiek izango dute boto partikularrak formulatu eta aktetan idatzita gerarazteko eskubidea.

- Pertsonei dagozkien gaietan edo Klaustrokideen herenak eskatzen duenean, bozketak isilpekoak izango dira.

IV. TITULUA KUDEAKETA ORGANOAK ETA HEZKUNTZA KOORDINAZIOA

59. Artikulua.- Hezkuntza Kudeaketa eta koordinazio organoak

1. Hezkuntza Koordinazioko organoak pertsona bakarrekoak eta elkargokideak dira.

2. Jarraian zehazten dira kudeaketa eta hezkuntza koordinazioko pertsona bakarreko organoak: Pastoraleko Koordinatzaile Orokorra, Orientabide Saileko arduraduna, Zikloko Koordinatzailea, Mintegiko Koordinatzailea eta Tutorea.

3. Jarraian zehazten dira kudeaketa eta hezkuntza koordinazioko elkargokideak: Pastoraleko Taldea, Orientabide Saila, Mintegiak eta Irakasle-Taldea.

I. ATALA. PERTSONA BAKERREKO ORGANOAK 60. Artikulua.- Pastoral Koordinatzailea Pastoraltzako Koordinatzailea dimentsio ebanjelizatzailea eragiteko ardura duena da, Artxandape Ikastolako maila guztietan. Ikastetxeko Titularrak, Zuzendariak proposatuz, izendatzen du eta Zuzendaritza Taldean integraturik egongo da.

Page 28: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

28

61. Artikulua.- Pastoral Koordinatzailearen funtzioak

Pastoralgintzako Koordinatzailearen funtzioak honako hauek dira: a. Ikastetxeko hezkuntza jarduetarako pastoraleko jardueren

programazioa nahiz garapena koordinatu eta sustatzea. b. Pastoral Taldeko bileretara deitu eta hauetan burua izatea. c. Ikastetxeko hezkuntza jardueraren lanketa zein garapenean parte

hartzea; halaber, tutoreei lagunduko diete ikasleei aholkatzean. d. Parrokia eta Elizbarrutiko Elizarekin pastoral jardueraren

koordinazioa suspertzea. e. Pastoralgintza sustatzea Hezkuntza Komunitatean integratuta

dauden familia, Irakasle eta irakasten ari ez diren langileen artean.

f. Hezkuntza-Komunitate osoa sensibilizatzen laguntzea ikasleen fede-hezierari dagokionean.

62. Artikulua.- Orientabide arduraduna Ikastetxeko zuzendariari dagokio Orientabide Arduradunaren izendapena, baita honen lagapena ere. Jarraian zehazten dira Orientabide arduradunaren aginpideak:

a. Orientabide arloan, irakasle, gobernu eta kudeaketa organo eta Ikastetxearen antolamendurako egiturei aholkua ematea.

b. Orientabidearen atal orokorrak koordinatzea. c. Planifikazioa koordinatu eta aholkatzea, baita ikastetxeko

hezkuntza jardueren garapena sustatzea ere. d. Ikasle taldeekin orientabide programak garatzea. e. Orientabide Mintegiko bileretara deitu eta hauek zuzentzea.

63. Artikulua.- Ziklo koordinatzailea

Bere etapako Ikasketa Buruarekin lan egiten du, hezkuntza ekintzaren orientabide eta koordinaketan. Ikastetxeko Zuzendariak, Ikasketa Buruak proposaturik, izendatzen du eta etapa koordinazio taldean integratzen da.

Page 29: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

29

64. Artikulua.- Ziklo koordinatzailearen funtzioak

Ziklo Koordinatzailearen funtzioak honako hauek dira: a. Zuzendaritza taldearen gainerako kideekin batera, ikastetxearen

ohiko kudeaketaz ardura izatea. b. Irakasle eta tutoreen bidez zuzendariarekin elkarlanean aritzea

hezkuntza jardueraren koordinazio eta orientabidean. c. Ikasleentzat antolatutako hezkuntza ekintzen programazioa eta

egikaritza koordinatzea. d. Bere zikloko ikasleen ordenaz eta diziplinaz erantzutea. e. Zuzendaritzari Tutoreen izendapenaz aholku ematea. f. Bere zikloko irakasle eta tutoreen batzarretan buru izatea. g. Zuzendariak bere eskuduntza eremuan utzitako eginkizunak

bereganatzea. 65. Artikulua.- Mintegiko koordinatzailea Ikasketa Buruak proposaturik, Zuzendariak, mintegiko kide guztien artean, Mintegiko Koordinatzailea izendatuko du; halaber kargua noiz utziko duen erabakiko du. Jarraian zehazten dira Mintegiko Koordinatzailearen aginpideak:

a. Mintegiko bileretara deitu eta bertan moderatzaile gisa aritzea. b. Mintegiko lana koordinatzea maila bakoitzeko ikasgaien

programak lantzean. Horretarako, edukiak banatzean, gutxiengo edukiak proposatzean, ebaluazio irizpideak zehaztean eta baliabideak aukeratzean, maila eta zikloen arteko koherentzia bilatuko da.

c. Ikastetxeko urteko aurrekontuak zehazteko, txosten egokietan zehaztea mintegiko premiak.

66. Artikulua.- Tutorea Tutorea ikasgelaren irakaslea ere izango da. Ikasketa Buruak proposaturik, Zuzendariak izendatuko du eta aldez aurretik Ikasketa Buruari aholkua eskatuz kargua noiz utzi ere erabaki egin beharko du. Jarraian zehazten dira tutorearen aginpideak:

a. Talde eta ikasleen hezkuntza garapenaren arduraduna izatea. b. Dagokion ikasgelaren ebaluazioan buru izan eta bileran

moderatzaile gisa aritzea. c. Ikasgelaren erritmoa ezagutu eta ikasleen ezaugarri nahiz

berezitasunak ezagutzea. d. Ikasgelaren irakasleen hezkuntza jarduera eta ikasleei buruzko

informazioa koordinatzea. e. Erregulartasunez familiekin elkartu eta ikasleen hezkuntza

prozesuari buruzko informazioa ematea.

Page 30: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

30

II. ATALA. ORGANO KOLEGIATUAK 67. Artikulua.- Pastoral eta Erlijio irakaskuntza Saila Hezkuntza-Komunitateak eskolan eta eskolatik kanpo egiten dituen jarduera guztien pastoralgintza-dimentsioa eragin eta koordinatzeko kargua Pastoral eta Erlijio irakaskuntzarako Sailari dagokio, eta beraz, Ikastolako Erlijio-Irakaskuntzaren edukia, metodologia eta zentzu pastorala jagongo ditu, eta orobat, Artxandape Ikastolaren hezkuntza-lanean partaide guztiek, fedean hezteko eta kristau konpromisoaren alde, egiten dituzten ekintzak ere.

68. Artikulua.- Eraketa Pastoraleko koordinatzailea da Saileko burua, eta zuzendariak proposatuta, Titularrak izendatuko du, egoki deritzon eperako. Jarraian zehazten da Pastoral sailaren eraketa

- Pastoraleko Koordinatzailea

- Ziklo edo Etapa bakoitzeko Pastoraleko ordezkari bat. 69. Artikulua.- Eskumenak Jarraian zehazten dira Pastoral-taldearen eskumenak:

a. Heziketa Proiektuaren ebanjelio-dimentsioa garatzeko bideak proposatu eta horren jarraipena egitea.

b. Heziketa Proiektua eta dagozkion programazioen arabera, pastoraleko jarduerak antolatzea.

c. Pastoral arloa dela eta, Ikastetxeak egiten duen lana Hezkuntza Komunitatea familiengana hurbiltzea.

70. Artikulua.- Irakaskuntza Taldea Taldea, maila edota zikloan aritzen diren irakasleek osatzen dute irakasle-taldea.

71. Artikulua.- Eskumenak Jarraian zehazten dira Irakasle-taldearen eskumenak:

a. Maila edo zikloko jakintza adarren arteko lotura egitea. b. Klaustroari ebaluaziorako irizpide orokorrak proposatzea. c. Proiektuak, curriculum-aniztasunak nahiz curriculum-

egokitzapenak lantzean parte hartzea. d. Hezkuntza jarduerak eta ekimen pedagogikoak proposatzea. e. Ikasleak ebaluatu, hauen promozioa erabaki eta tituluak ematea.

Page 31: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

31

72. Artikulua.- Orientazio Taldea Hona hemen Orientazio Sailaren eraketa:

a. Arduraduna. b. Ikasketa Buruak. c. Etapako Koordinatzaile orokorrak. d. Tutoreak. e. Aniztasunerako arretaz arduratzen diren irakasleak.

73. Artikulua.- Eskumenak Jarraian zehazten dira Orientazio Saileko eskumenak:

a. Ikastetxeko hezkuntza jarduetarako orientabide-jardueren lanketa nahiz ebaluazioa koordinatzea.

b. Ebaluazio irizpideak, curriculum-egokitzapenak, hezkuntza-indargarriak eta ikasleen promozioak direla eta, Ikastetxeko organoei aholkatzea.

c. Aukera profesional eta hezigarriei buruzko informazioa zein orientabidea eskaintzea ikasleei.

d. Hezkuntza jarduerak, eskola-orientabide nahiz curriculum-anitzeko programak sortzea.

e. Ikasleei zuzendutako orientabide-programak ezartzea. f. Ikasleei banakako ebaluazioa egin eta hobetzeko proposamenak

lantzea. g. Tutoretza, prestakuntza, irakasleen hobekuntza eta orientabide

jardueretan koordinatu eta laguntzea. 74. Artikulua.- Mintegiak

1. Ikastetxean ikasgai bera irakasten duten irakasleek osatzen dute mintegia.

2. Mintegiak sortu edota aldatzea Ikastetxeko Elkarte Titularrari dagokio. 3. Erlijio Mintegiak Pastoraleko Taldearekin koordinatu beharko du.

75. Artikulua.- Eskumenak Jarraian zehazten dira Mintegiko eskumenak:

a. Ikasgaiaren programazio bertikalaren koherentzia bermatzeko, maila bakoitzeko curriculumen lanketa koordinatzea.

b. Klaustroari ikasgaiari dagozkio ebaluaziorako irizpideak proposatzea.

c. Curriculum-anitzeko programetan eta curriculum-egokitzapenetan laguntzea.

d. Bere ikasgaiarekin lotura duten hezkuntza jarduerak eta ekimen pedagogikoak proposatzea.

Page 32: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

32

V.TITULUA

ELKARBIZITZA ARAUAK I. ATALA. PRINTZIPIO OROKORRAK 76. Artikulua.- Bizikidetzaren oinarria Artxandape Ikastolak ikasleen eskubideen babesa zein begirunea bizikidetasunaren oinarritzat hartzen ditu, baita eskubide horien erabilera arduratsua eta atal honen barruan zehazten denaren arabera ikasleen betebehar korrelatiboa betetzea ere.

77. Artikulua.- Bizikidetza plana Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Ikerketa Sailak zehaztutakoaren arabera, Ikastetxeak bizikidetasun-plana landuko du. Bizikidetasuna oztopatzen duten egoerak saihestea izango da testu honen helbururik nagusiena. Hauek gertatzekotan, berehalako konponbidea ere jasotzen da abenduaren 2ko 2008/201eko Dekretuak zehazturiko baliabideen bidez. Beharrezkoa bada bitartekaritza-prozedurak erabiliko dira. 78. Artikulua.- Eskubideen berehalako babesa Ikasleen eskubideak dira abenduaren 2ko 2008/201eko Dekretuko 6. artikulutik 21. artikulura jasotzen direnak. Eskubide horiek zapaltzen edo oztopatzen dituen jokabide bat ikusten duen irakasle orok berehala ohartarazi beharko dio, ahoz, horrela jokatu duen ikasleari eta Zuzendariarengana joateko aginduko dio. 79. Artikulua.- Betebeharrak betetzeko bermea Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuko 21. artikulutik 27. artikuluraino azaltzen direnak ikasleen betebeharrak dira. Aipatutako betebehar horiek ez betetzekotan, ikusten duen irakasleak berehala zuzendu beharko du. Ez betetze horrek Hezkuntza Elkarteko kideen eskubideak gauzatzea zapaltzen badu edota haiek erasotzen baditu Zuzendari Pedagogikoarenera joan beharko du.

Page 33: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

33

II.ATALA. IKASLEEN ESKUBIDEAK GAUZATZEKO BERMEA 80. Artikulua.- Ikasleen eskubideak babesteko irakasleen konpromisoa Ikastetxeko irakasle orok lagunduko du abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak aintzatesten dituen ikasleen eskubideak babesteko. Horretarako, araudi honen eta taldeko aginte-organoen azalpenen arabera jokatu beharko du. 81. Artikulua.- Segurtasunarekin lotura duen eskubiderako babesa 1. Eskubide eta betebeharren Dekretuko 7.2 eta 7.3 artikuluek horretarako jasotzen duten bezala, tutoreek eta gainerako irakasleek ikasleak tratu txarrak edo babesgabetasunean daudelako susmoa izatekotan, Zuzendari Pedagogiko edo Zuzendari Titularrari jakinarazi beharko diote. 2. Irakasle guztien lana da neurriak hartzea edo ahalik eta lasterren maila berekoen arteko balizko tratu txarrak hautematea. Ikusten den edozein seinale berehala jakinarazi beharko zaio zuzendaritza taldeari dagozkion protokoloak martxan jartzeko. 3. Zuzendari Titularrak irakasleak aukeratuko ditu jolas-orduak zaintzeko. Irakasle kopurua nahikoa izango da ikasleek okupatzen duten leku osoa era bisual batez kontuan hartzeko. Ikasleek jakin beharko dute nortzuk diren jolas-ordua zaintzeko arduradunak eta haiengana jo eta ikusi ahal izango dituzte. Zuzendariak debekatu ahal izango du irakasleen zainketa oztopatzen duten lekuen erabilera, hauen kokapen edota ezaugarriengatik. 82. Artikulua.- Ohorerako eskubide, intimitate eta norberaren irudirako babesa

1. Ikastetxeko taldeko aginte-organoek, tutoreek eta gainerako irakasleek ikasleen eta hezkuntza elkarteko gainerako kideen ohorerako eskubide, intimitate eta norberaren irudirako babesa zaindu beharko dute. Zuzendaritza taldeak Ikastetxeko Eskola Kontseiluari eskuko telefonoak, grabazioak egiteko tresnak eta teknologia berrien erabilerako arauak aurkeztuko dizkio onartuak izan daitezen. Arau hauek ez dituzte inola ere ikasgela barruan grabazioak, argazkiak edota eskuko telefonoen erabilera baimenduko.

2. Ikasgelatik kanpo, ikastetxe barruan edo eskola-esparruetan hauen erabilera onartzekotan, egokitzat jotzen diren muga guztiak jar litezke, eta kasu guztietan berariazko baimenik ez badago Hezkuntza elkarteko kideei fotografiak ateratzea edo hauek grabatzea debekatuta dago. Halaber, baimenik ez badago ezin izango da baimenarekin ateratako argazkiak edota egindako grabazioak erabili.

Page 34: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

34

83. Artikulua.- Elkartzeko eskubidea

Legeek ikasleei onartzen dien elkartzeko eskubidea bermatuko dute ikastetxeko taldeko aginte organoek. Eskubide horren hezkuntza-helburua lor dadin eta adin ez txikikoak babesteko Legearen aginduekin bat etortzeko, eraginkortasunez gauzatuko da eta eskubide horrekin lotura duten alderdi guztiak zainduko dira. Horretarako, lagun bakarreko aginte organoek jarraian datozen ataletan zehazten dena kontuan hartu beharko dute:

a. Tutoreak jakinda, eta hau bertan egonda eta eskolarik galdu gabe, beharrezkotzat jotzen duten guztietan taldeak dagokien ikasgelan bildu ahal izango dira eskola-gaiei buruz eztabaidatzeko. Tutoreari gai-zerrenda jakinarazi ondoren, gehienez hilean behin eskola ordu bat erabili ahal izango dute elkartzeko. Bilera hauetan ezin izango du parte hartu ikasgelakoa ez den inork. Bilera hauetan tutorea ez egotekotan mahaiburua eta moderazioa taldeko ordezkariari dagokio.

b. Zuzendari Titularrak ordezkarien batzarra egiteko lekua zehaztuko du. Batzar horrek Araudi honetan jasotzen diren funtzionamendurako arauak zaindu beharko ditu.

c. Ordezkarien Batzordeak egokitzat jotzen duenean, ikasleei kontsultatzea erabaki ahal izango du. Horretarako, Ordezkarien Batzordeak Ikasketa Buruari hori egiteko baimena eskatuko dio. Gai zerrenda ikusita eta gaiak ordezkarien eskumenen araberakoak diren ala ez azterturik, Ikasketa Buruari dagokio baietza edo ezetza ematea. Aurreko bileretan gai zerrenda jarraitu ez bada ezetza ematea dago. Ikasketa Buruaren erabakiarekin ados ez egotekotan, Zuzendariari zuzendu ahal zaio erreklamazioa.

d. Aurreko egunean Ikasleen ordezkariek bilera horien deialdiaren berri, baita gai zerrendarena ere, eman beharko diete ikasle guztiei. Bilera horietan parte hartzea ez da inoiz derrigorrezkoa izango.

e. Ikasketa Buruak bilera horiek egiteko lekua nahiz denbora zehaztuko ditu. Hasiera batean eskola ordutegitik kanpo izango da. Ikasketa Buruak eskola ordutegia moldatu ahal izango du, betiere horien luzapena murriztu gabe.

f. Hala eta guztiz ere, Barne Araudiak hiru arloen (ikasleek, irakasleek eta gurasoek) gehiengo soilarekin erabakitzen badu eta Ikasketa Buruak uste badu landu beharreko gai kopurua dela eta denbora gehiago beharko dela, eskola ordutegia murriztea dauka. Honelakoetan, ahalik eta gutxien murrizten saiatuko da biltzeko denbora ordu batekoa izan dadin. Erabaki hau aurreko egunean hartzen bada, aipaturiko murrizketa ikasgai guztien artean banatuko da eta irakasleei horren berri emango zaie. Egun berean erabakitzekotan, jolas-orduaren aurreko eta ondoko orduak baino ez dira murriztuko.

Page 35: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

35

84. Artikulua.- Idatzizko adierazpen askatasunaz baliatzea

1. Abenduaren 2ko 201/2008ko Dekretuko 17. artikuluak jasotzen duen ikasleen adierazpen askatasuna gauzatzeko:

a. Zuzendariak ikasleen eskubide hori gauzatzeko modua nahiz lekuak zehaztuko ditu. Hala ere, erakundeek nahiz Hezkuntza Komunitateko kide guztiek merezi duten errespetua kontuan hartu beharko da.

b. Dena den, horretarako aukeratu diren lekuetan jartzen den informazioak egilea, erakundea, elkartea edota taldea zehazturik izan beharko du.

c. Ikasgeletan eskola jarduerari buruzko informazioa baino ezin izango da aipatu.

2. Arau hauek betetzen ez dituzten informazioek kentzeko agindua emango du Zuzendariak.

III.ATALA. BETEBEHARRAK BETETZEN DIREN BERMEAK. 85. Artikulua.- Printzipio orokorra

1. Abenduaren 2ko 201/2008ko Dekretuak ikasleei ezartzen dizkien betebeharrak ez betetzea beti jokaera desegokitzat hartuko da. Hezkuntza Elkarteko gainerako kideen eskubideak zapaltzen badira edo kideak erasotzen badira, elkarbizitzarako aurkako jokaera edota elkarbizitza larriki oztopatzen duen jokaeratzat har daiteke. Hezkuntza Elkartea osatzen ez duten pertsonei zuzenduriko erasoak gertatzekotan, berdin jokatuko du ikastetxe honek.

2. Zehazturiko betebeharrak betetzen ez direla ikusten duen irakasle orok esku hartu beharko du elkarbizitza oztopatzen duen jokaera zuzentzeko. Horretarako aipatutako Dekretuaz eta araudi honetaz baliatuko da.

86. Artikulua.- Zuzendu beharreko jokabideak 201/2008ko Dekretuak deskribatzen dituen jokabide desegokiak, elkarbizitzarako aurkakoak edota elkarbizitza larriki kaltetzen duten jokabideak ahalik eta lasterren zuzendu behar dira. Neurri zuzentzailea zuzendu beharreko jokabidearen ondoriotzat har dadin, jokabide desegokiarekin lotura izaten saiatuko da.

Page 36: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

36

87. Artikulua.- Jokabide desegokiak 1. 201/2008ko Dekretuaren 30. artikuluan zehazten direnak jokabide

desegokiak dira; horietaz gain jarraian zehazten direnak ere bai: a. Justifikatu gabeko puntualtasun-hutsegiteak.

- Ebaluazio bakoitzeko justifikatu gabeko atzerapenak 5 baino gehiago direnean, dagokion zigorra ezarriko da. Bi atzerapen jokabide desegokitzat hartuko dira. Beraz, hiru portaera desegoki pilatuz gero (6 atzerapen) bizikidetzaren kontrako jokabidetzat joko da.

b. Justifikatu gabeko bertaratze-hutsegiteak. - Hutsegiteen justifikazioak Educamos-en bidez egiten ez

badira, ikasleen beharra da hutsegiteak agendaren bidez justifikatzea. Bertan ama, aita edo legezko tutorearen sinadura agertu beharko da.

c. Ikastetxeko instalazioei, ikastetxeko materialari edo hezkuntza-

komunitateko gainerako kideen gauzei narriadurak eragitea, zabarkeriagatik gertatzen denean.

d. Irakasleek edo agintari akademikoek agindutakoa ez betetzea,

betiere ikasleak haiek mespretxatzen eta iraintzen ez baditu edo diziplina nahita hausten ez badu; baita ikastetxeko gainerako langileek beren jardunean emandako aginduei jaramonik ez egitea ere.

e. Hezkuntza Komunitateko kideen aurkako adeitasunik ezako

jarrera, keinu edo hitzak. f. Ikastetxeko Gobernu Organoak bere eskumenen eremuan

debekatutako ekipoak, materialak, jantziak edo aparatuak ikastetxera eramatea. - Ikastetxeko patioan, bakarrik atsedenaldietan eta sartzeko eta

irteteko uneetan, erabil daitezke sakelako telefonoak (inoiz ez argazkiak ateratzeko edo grabatzeko). Beste une edo lekuren batean erabiltzea desobedientziatzat joko da eta, hortaz, jarrera desegokia. Hau bezalako hiru jokabide pilatuz gero, bizikidetzaren kontrako jokabidetzat hartuko da.

- Irakasleen edo ikastetxeko edozein langileren baimen zehatzik izan ezean, grabatzeko tresnak, argazki-kamerak edo sakelako telefonoak grabatzeko helburuarekin ikastetxeko edozein tokitan kontrako jokabidetzat joko da.

Page 37: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

37

g. Ikastetxeko ekipamendua (elektronikoa, mekanikoa, telefonikoa,

informatikoa edo zeinahi motatakoa) baimenik gabe edo baimendutakoak ez diren helburuetarako erabiltzea.

h. Ikastetxeko langileei gezurra esatea edo informazio faltsua

ematea, betiere horrek Hezkuntza komunitateko inori kalterik eragiten ez badio.

i. Kalifikaziorako baliatuko diren azterketa, proba edo ariketetan

kopiatzea edo besteei norberarena kopiatzen erraztea, edo azterketa, proba edo ariketa horietan baimenduta ez dauden material edo aparatuak erabiltzea.

j. Hartarako baimenik ez dutenei ikastetxean sartzeko aukera

erraztea edo haiekin sartzea, ikastetxeko Bizikidetza-arauen edo Gobernu Organoen jarraibideen aurka.

k. Ikaskideen gauzak nahita erabiltzea, haien borondatearen

aurka. l. Norberaren betebeharren beste edozein ez-betetze, betiere

hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzea galarazten, oztopatzen edo eragozten ez badie, eta jokabide hori ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza horri kalte larria eragiten dion jokabide gisa sailkatuta ez badago.

- Eskola-barrutian erretzea debekaturik dago. Hau ez betetzea jokabide desegokitzat hartuko da.

- Sartzeko eta irteteko lekuak zein maila bakoitzari dagozkion pasabideak errespetatu behar dira, baita beste gela berezi batzuk ere: musika gela, kiroldegia,…

- Ikastetxetik ateratzeko baimen zehatzik eduki ezean, debekaturik dago bertatik ateratzea.

- Irakaslearen baimenik eduki ezean, debekaturik dago jolastorduan geletan zein pasabideetan egotea.

Bizikidetzari lotutako bestelako edozein egoeratan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko 201/2008 Dekretua, abenduaren 2koa, aplikatuko da.

Page 38: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

38

1. Aipaturiko Dekretuak adierazten duenaren arabera, eskolan gertaturiko

jokabide desegokien zuzenketa une horretan ikaslearen ardura duen irakasleak egin beharko du.

2. Ikasketa Buruak jarraitu beharreko jardunbidea zehaztuz, betiere indarrean dagoen legediak adierazten duena jarraituz. Neurri zuzentzailea ahozko ohartarazpena ez denean, tutoreari jakinarazi beharko zaio.

3. Ikasketa Buruak ikaslearen zikloko koordinatzailearen esku edota bere ustez egokia den beste pertsona baten esku utzi ahal izango ditu elkarbizitzaren aurkako jokabideen zuzenketak.

88. Artikulua.- Bizikidetzaren aurkako jokabideak

1. Eskubide eta Betebeharren Dekretuko 31. artikuluan zehazten direnak bizikidetzaren aurkako jokabideak dira.

2. Bizikidetzaren aurkako jokabideren bat ikusten duen irakasleak ahozko ohartarazpena egingo dio dagokion ikasleari, Zuzendari Pedagogiko edo honen ordezkoarengana joateko aginduko dio. Halaber, gertaeraren berri emango du eta Zuzendari Pedagogikoak Erakunde Titularrarekin batera adostutako jardunbidearen arabera berak egindako berehalako zuzenketa ere bai.

89. Artikulua.- Bizikidetza larriki kaltetzen duten jokabideak

1. Eskubideak eta Betebeharren Dekretuko 32. artikuluan zehazten diren jokabideek larriki kaltetzen dute elkarbizitza.

2. Irakasleren batek bizikidetza larriki kaltetzen duen edozein jokabide ikusiz gero, ikasleari ahoz ohartaraziko dio eta Zuzendari Pedagogiko edo hau ordezkatzen duen pertsonarenera joateko aginduko dio. Halaber, gertaeren berri eta ikaslea zuzentzeko bere parte-hartzearen berri emango du, beti ere, Zuzendari Titularrarekin batera Zuzendari Pedagogikoak zehazturiko prozedura jarraituz.

90. Artikulua.- Bizikidetzaren aurkako eta elkarbizitza larriki kaltetzen duten jokabideak zuzentzeko jardunbidea Aurkako jokabideak eta bizikidetza larriki kaltetzen duten jokabideak zuzentzeko abenduaren 2ko 201/2008ko Dekretuak aurreikusitakoa ezarriko da. Dekretu honen III. kapituluan ezarritako ordezko aukerez baliatuko gara gatazka konpondu ahal izateko.

Page 39: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

39

IV. ATALA. HEZKUNTZA KOMUNITATEKO GAINERAKO KIDEAK 91. Artikulua.- Zuzenketak

1. Hezkuntza Erakunde eta Erakunde Titularraren arteko harremanen (lanekoa, merkataritzakoa, kanonikoa,…) berariazko arauditik sortzen den arautzeari kalterik eragin gabe, Ikastetxeko erakunde Titularrak Hezkuntza Komunitateko kide hauen bizikidetzaren nahastea zuzenduko du jarraian zehazten diren baliabideen bidez:

a. Ohartarazpen pribatua. b. Ohartarazpen publikoa. c. Ikastetxeko instalazio, jarduera eta zerbitzuetan sarrera mugatua.

2. Ikasleen gurasoei ezarritako ohartarazpenek Eskola Kontseiluaren onarpena beharko dute.

VI.TITULUA ADISKIDETZE BATZORDEA

92. Artikulua.- Eraketa

1. Artikulu honen 2. Atalean zehazten diren kasuetariko baten bat gertatzen denean, Adiskidetze Batzorde bat eratuko da. Berau osatzen dutenak ondoko pertsonak izango dira: a. Entitate Titularraren Ordezkari bat. b. Eskola Kontseiluaren ordezkari bat, bertako kideen gehiengo osoz

aukeratua Kontseilukide diren Irakasle edo Gurasoen artetik. c. Hezkuntz Administrazio eskudunaren ordezkari bat.

2. Adiskidetze-Batzordearen arloa izango da: a. Entitate Titularraren eta Eskola Kontseiluaren edo Irakasleen

Hautespenerako Batzordearen artean, nork bere eskuduntzak gauzatzean, sorturiko gatazkak.

b. Gerta daitezkeen kontzertu-jaurpidetik eratorritako betebeharren ez-betetze larriak.

3. Adiskidetze-Batzordea biltzeko deialdia, Ikastolako Zuzendariak, Entitate Titularra ordezkatuz, zein Eskola Kontseiluaren ordezkariak, batak zein besteak, egin ahal izango du.

4. Batzordeak aho batez hartu ahal izango ditu gatazkari irtenbidea emateko edo jaukitako haustea konpontzeko neurriak.

5. Batzordea adostasun batera iritsiko ez balitz, alde bakoitzak azaldutako jarrera eta alegazioak jasoko dituen Akta egingo da. Akta eta kasuaren aurrekariak Hezkuntz Administraziora bidaliko dira, dagozkion ondorioetarako.

Page 40: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

40

XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehena.- Lan-harremanak Araudi honetan zehazten denari kalterik egin gabe, Erakunde Titularra eta kontratatutako langileen arteko harremanak berariazko araudiaren bitartez arautuko dira. Halaber, enpresan langileen ordezkaritza berariazko araudiaren bitartez arautuko da. Bigarrena.- Eskola Kontseiluaren berritzea Eskola Kontseiluaren eta honen Sailaren eraketa eta berritzea Erakunde Titularrak zehazturiko prozeduraren bidez egingo da eta Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 22ko 7/1997ko Dekretuak ezarritakoaren araberakoa izango da. Dekretu honek Eskola Kontseiluaren hautaketa nahiz eraketak arautzen ditu. XEDAPEN INDARGABETZAILEA 2004ko martxoaren 24an, Erakunde Titularrak eskatu ondoren, Ikastetxeko Eskola Kontseiluak onartu zuen Barne Araudia indargabetua geratzen da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Araudiaren aldaketa Araudi hau aldatzea Ikastetxeko Erakunde Titularrari dagokio. Egindako aldaketak Eskola Kontseiluak onartu beharko ditu. Halaber, honen garapena ere Ikastetxeko Erakunde Titularrari dagokio. Bigarrena.-Indarrean sartzea Araudi hau Eskola Kontseiluak onartu du 2013ko maiatzaren 29an eta indarrean jarriko da hura onartu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Page 41: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

41

AURKIBIDEA

TITULUAK ATALAK ARTIKULUAK ORR

Aurretikoa Ikastetxearen Izaera

1. Ikastolaren Araudia 2. Izena eta erregistroa 3. Titularra 4. Administrazio baimena. Kontzertu-jaurpidea 5. Eskola Kanonikoa

1

I. Hezkuntza Komunitatea

6. Hezkuntza Komunitatearen kideak 7. Eskubideak 8. Betebeharrak 9. Bizikidetzarako arauak

2

3

I. Entitate Titularra

10. Ikastolako Entitate Titularra 11. Entitate Titularraren funtzioak 12. Entitate Titularraren Ordezkaritza

4

II. Ikasleak

13. Ikasleen onarpena 14. Eskubideak 15. Betebeharrak 16. Ikasleen elkartea 17. Ikasleen parte-hartzea 18. Ordezkarien funtzioak 19. Ordezkari Batzordearen eraketa-funtzionamendua 20. Ordezkari Batzordearen Funtzioak

5

6

7

8

III. Irakasleak 21. Irakasleen eskubideak 22. Irakasleen betebeharrak 23. Irakasleen aukeraketa eta kontratazioa

9 10 11

IV. Ikasleen Gurasoak

24. Eskubideak 25. Betebeharrak

12

V. Administrazioa eta Zerbitzuetako langileak

26. Eskubideak 27. Betebeharrak 28. Onarpena 13

II. Hezkuntza Jarduera

29. Hastapenak 30. Ikastetxearen Izaera Propioa 31. Hezkuntza Proiektua 32. Etapako Curriculum-Proiektua 33. Ikasgelako programazioa 34. Ebaluazioa 35. Ikastolako Urteko Programazio Orokorra 36. Bermeak eskola-errendimenduaren ebaluazioan

14

15 16

17

III. Gobernu, Parte-hartze eta Kudeaketa Organoak

I. Pertsona bakarreko organoak

37. Gobernu, parte-hartze eta kudeaketa organoak 38. Zuzendaria 39. Zuzendariaren eskumenak 40. Izendapena eta kargu uztea 41. Ikasketa Burua 42. Ikasketa Buruaren funtzioak 43. Administratzailea 44. Administratzailearen funtzioak 45. Idazkaria

18

19

20

21

II. Organo kolegiatuak

46. Zuzendaritza Taldea 47. Zuzendaritza Taldearen funtzioak 48. Zuzendaritza Taldearen bilerak eta funtzionamendu

arauak 49. Eskola Kontseilua 50. Eskola Kontseiluaren eraketa 51. Hautaketa, izendapena eta lanpostu hutsak 52. Eskola Kontseiluaren eskumenak 53. Funtzionamendua

21

22

22 23

24

Page 42: 'ARTXANDAPE IKASTOLA' ELIZBARRUTIKO IKASTETXEARENƒ · Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza-mailak eskaintzen ditu eta bere barne-araudia arautzeko

BBAARRNNEE AARRAAUUDDIIAA

42

III. Gobernu, Parte-hartze eta Kudeaketa Organoak

II. Organo kolegiatuak

54. Premiazko gaiak 55. Batzorde iraunkorraren er6keta 56. Irakasle Klaustroa 57. Irakasle Klaustroaren funtzioak 58. Funtzionamendu erregimena

25

26

IV. Hezkuntza Kudeaketa eta Koordinazio Organoak

I. Pertsona bakarreko organoak

59. Hezkuntza Kudeaketa eta koordinazio organoak 60. Pastoral Koordinatzailea. 61. Pastoral Koordinatzailearen funtzioak 62. Orientabidearen arduraduna 63. Ziklo koordinatzailea 64. Ziklo koordinatzailearen funtzioak 65. Mintegiko koordinatzailea 66. Tutorea

27

28

29

II. Organo kolegiatuak

67. Pastoral Saila 68. Eraketa 69. Eskumenak 70. Irakaskuntza Taldea 71. Eskumenak 72. Orientazio Taldea 73. Eskumenak 74. Mintegiak 75. Eskumenak

30

31

V. Elkarbizitza Arauak

I. Printzipio orokorrak

76. Bizikidetzaren oinarria 77. Bizikidetza plana 78. Eskubideen berehalako babesa 79. Betebeharrak betetzeko bermea

32

II. Ikasleen eskubideak erabiltzearen bermea

80. Ikasleen eskubideak babesteko irakasleen konpromisoa

81. Segurtasunarekin lotura duen eskubiderako babesa 82. Ohorerako eskubide, intimitate eta norberaren

irudirako babesa 83. Elkartzeko eskubidea 84. Idatzizko adierazpen askatasunaz baliatzea

33

34 35

III. Betebeharren betetzearen bermea

85. Printzipio orokorra 86. Zuzendu beharreko jokabideak 87. Jokabide desegokiak 88. Bizikidetzaren aurkako jokabideak 89. Bizikidetza larriki kaltetzen duten jokabideak 90. Bizikidetzaren aurkako eta kalte larria eragiten dioten

jokabideak zuzentzeko jardunbide

35

36 38

IV. Hezkuntza Komunitateko gainerako kideak

91. Zuzenketak

39

VI. Adiskidetze Batzordea

92. Eraketa

39

Xedapen gehigarriak Lehena: Lan harremanak

Bigarrena: Eskola Kontseilua berritzea 40

Xedapen indargabetzailea

40

Azken xedapenak Lehena: Araudiaren aldaketa Bigarrena: Aldaketa indarrean sartzea

40