HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA LEHEN HEZKUNTZAKO …
Transcript of HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA LEHEN HEZKUNTZAKO …
HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA
LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA
ANIZTASUNA ESKOLAN
4. moduluko diziplinarteko lanerako ikasle-gida
Iturria: Tonucci (2007), 40 años con ojos de niño
1
AURKIBIDEA
1. TESTUINGURUA 2
2. MODULUKO IRAKASLE-TALDEA 2
3. EZAUGARRIAK 3
3.1. Haur eta Lehen Hezkuntzako Gradua 4
4. MODULUAREN GAITASUNAK ETA IKASTE-EMAITZAK 5
5. MODULU-LANAREN METODOLOGIA 5
5.1. Kasuaren metodoa 5
5.2. Lan-taldeen antolaketa 6
5.3. Helburuak 6
5.4. Kontaketa eraikitzeko urratsak 6
5.5. Antolaketa eta ematekoak: kronograma 8
6. EBALUAZIOA 9
6.1. Ebaluazio jarraia 9
6.2. Ebaluazio ez jarraia 11
7. BIBLIOGRAFIA 12
8. ERANSKINAK 13
2
1. TESTUINGURUA
Zentroa: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Modulu-izena: Aniztasuna Eskolan
Maila: 2.a Lauhilekoa: 2.a
Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako graduetako Aniztasuna
Eskolan 4. moduluko (K4) diziplinarteko lana aurkeztuko dugu gida honetan. Modulu hori, hain zuzen ere, bi
titulazioetako 2. mailako 2. lauhilekoan gauzatzen da. Bost ikasgai daude Aniztasuna Eskolan moduluan:
● Eskola inklusiboaren oinarriak
● Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru eleanitzetan
● Ikastetxearen antolakuntza
● Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
● Zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan
2. MODULUKO IRAKASLE-TALDEA
Gradua K4 moduluko arduraduna Telefonoa e-maila
Haur Hezkuntza Irati León
Maitane Basasoro
945 01 4091
945 01 4340
Lehen Hezkuntza Luis Pastor 945 01 3284 [email protected]
Euskaraz
HAUR HEZKUNTZA (HH)
Irakasgaia Irakaslea Telefonoa e-maila
Eskola inklusiboaren oinarriak Irati León 945 01 4091 [email protected]
Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak
testuinguru eleanitzetan
Saioa Larraza
Nerea Arruti
945 01 4204
945 01 4292
Ikastetxearen antolakuntza Koldo Díaz
Maitane Basasoro
945 01 4037
945 01 4340
IKTak Haur Hezkuntzan Koldo Díaz
Irati León
945 01 4037
945 01 4091
Zailtasunak garapenean eta
ikaskuntzan Arantza Fernández 945 01 4221 [email protected]
3
LEHEN HEZKUNTZA (LH)
Irakasgaia Irakaslea Telefonoa e-maila
Eskola inklusiboaren oinarriak Ana Luisa López
Eider Hermoso
945 01 4216
Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak
testuinguru eleanitzetan
Urtzi Reguero
Luis Pastor
945 01 4200
945 01 3284
Ikastetxearen antolakuntza Jose Antonio Ibarrola 945 01 4209 [email protected]
IKTak Lehen Hezkuntzan Ainhoa Gana
Amaia Septien
945 01 3826
945 01 3344
Zailtasunak garapenean eta
ikaskuntzan
Priscila Comino
Estitxu Ramos
945 01 4201
945 01 4219
945 01 4215
Hirueleduna
LEHEN HEZKUNTZA (LHH)
Irakasgaia Irakaslea Telefonoa e-maila
Dificultades en el desarrollo y en el
aprendizaje Estitxu Ramos
945 01 4219
945 01 4215 [email protected]
IKTak Lehen Hezkuntzan Ainhoa Gana 945 01 3826 [email protected]
Organización del centro educativo Jose Antonio Ibarrola 945 01 4209 [email protected]
Principles of language teaching for
Primary Education Asier Barandiaran 945 01 4194 [email protected]
Principles of the inclusive school Ana Luisa López 945 01 4216 [email protected]
3. EZAUGARRIAK
Eskola askotan, egungo kezketako bat da testuinguru horretan diharduten pertsona guztien arteko
elkarbizitza bermatzea. Datuen arabera, ikasleen kopuru esanguratsu batek jaso ditu inoiz, modu batean edo
bestean, ondorengoak: tratu txarrak, jokabide bortitzak, erlazionatzeko arazoak, etab. Komunikabideen bitartez
bullying kasuak handitu direla esaten zaigu. Baina, horrelako oso muturreko egoeretara iritsi gabe ere, ikasleek
egunerokoan klasekideren bat iraindu, bultzatu, jo edo barregarri uzten dutela ikus daiteke maiz. Horrek
ondorioak dakartza ikasgelaren baitan; taldearen harremanak oztopatuz eta bazterkeria eta egokitze-arazoak
sortuz.
Oro har, elkarbizitza-arazoak ikasgela barruan kokatzen dira. Hala ere, zentroari buruzko ikuspegi zabalago
eta konplexuago batetik, hau da, eskola osatzen duten pertsonak kontuan harturik, elkarrekintzetan ere ager
daiteke gatazka: irakasleen artean, familien artean, familia eta irakasleen artean, etab.
4
Egoera horiek ikusirik, beharrezkoa da denon artean lankidetza eta bizikidetza giroa sortzen duten portaera
asertiboak garatzea, eta horrekin batera, prebentzioa eta jokabide desegokiei erantzuna ematea. Gatazkak
konpontzeko baliabideak eduki behar dituzte irakasleek, eta gainera, ahalbidetu behar dute aipaturiko
egoeretan ikasleek eurek, protagonista edo lekuko izanik, trebetasunak gara ditzaten.
Modulu lan honetan, elkarbizitzan eragiten duen arazo edo gatazka baten kasu-kontaketa aurkeztu beharko
du ikasle-talde bakoitzak. Halaber, kasua aztertu eta epe labur zein luzeko konponbideak proposatuko ditu.
Prozesuan zehar zalantzak agertuko dira: zer da elkarbizitza? ‘Gatazkarik eza’ defini al daiteke? Eta zer da
gatazka? Ezinbestean negatiboa izan behar al du? Eskolatik zer gatazka mota kudea daitezke? Zein gizarte-
eragilek hartu behar du parte gatazka horien konponbidean? Gatazkak saihestu daitezke? Ekintza-planik izan
behar al luke eskolak? Kanpoko zein eragilek erraztu dezake elkarbizitza eta gatazken ebazpena? Nola bizi ohi
ditugu egoera horiek? Eta abar.
3.1. Haur eta Lehen Hezkuntzako Gradua
1. irudia: Aniztasuna Eskolan moduluko (K4) grafikoa
Modulu-lana eta bere balioa
K4 moduluko lanak 5 ECTS kredituko balioa izango du guztira, kreditu bat ikasgai bakoitzeko. Hau da,
zuzeneko 10 ordu eta zuzenekoak ez diren 15 ordu moduluko ikasgai bakoitzeko.
Moduluetako Akordioen Gidaren arabera, modulu lana derrigorrezkoa da eta hura egin ahal izateko
5
gutxienez K4 modulua osatzen duten lau irakasgaietan matrikulatuta egon behar da (ikusi 1. irudia). Hori
betetzen ez den kasuetan, Irakas Koordinaziorako Batzordeak gomendatzen du modulu lana egin behar ez
izatea eta, ondorioz, matrikulatutako irakasgaien kalifikazioa 10etik egitea, modulu lanari dagokion ehunekoa
aplikatu gabe.
4. MODULUAREN GAITASUNAK ETA IKASTE-EMAITZAK
Jarraian K4 moduluaren bidez landuko ditugun gaitasunak zehaztuko dira, eta horretaz gain, gaitasunok
ekoizpenetan izango duten isla ere azalduko dugu.
K4ko gaitasunak Ikaste-emaitzak
1. Behaketa teknikak erabiliz, datuak bildu, bai haur
hezkuntzako gelan eta bai eskola inguruan
Praktikaldian egindako behaketetan oinarrituz, edo euren
ikasleen esperientzietatik edanez, aniztasuna zein
bizikidetza hizpide duen KASU baten eraikuntza.
2. Hezkuntza/Garapen prozesuen faktore nagusiak
identifikatzea, bai gela bai eskola mailan.
Eraiki duten KASUan inplikatuta dauden aldagai,
faktore, elementuak identifikatzeko gai izatea, hipotesi
ezberdinen sorkuntzaren bidez, bai gela bai eskola
mailan.
3. Beharrezkoak diren baliabideak eskuratzea,
ikasgelan eta zentroan esku-hartze egokia egiteko,
ikasleen beharrei eta ikaskuntzako/garapeneko zailtasunei
inklusio irizpideen arabera erantzunez
KASUAN agertzen den egoera azaltzeko sortu dituzten
hipotesietarako erantzun posibleen zehaztapena eta
horretara heltzeko egindako informazio bilaketa.
4. IKTak erabiltzea, norberaren eta elkarlanaren eta
ikaskuntzako/garapeneko eta ezagutza eraldatzeko tresna
gisa, askotariko baliabide grafikoak eta multimedia-
baliabideak erabilita.
Aurkezpen digital bat sortu honakoa islatzen duena:
kontakizunaren testuingurua, identifikatutako heziketa
beharrak, epe motz eta luzerako hobekuntzen
proposamena eta ondorioak.
5. Autonomia Erkidegoaren bi hizkuntza ofizialen
komunikazio gaitasunak garatzea, erreferentziako
Europako esparruaren B2 lortu arte.
Ematekoen eta azken lanaren hizkuntzaren egokitasuna.
1. taula: Gaitasunak eta ikaste-emaitzak
5.MODULU-LANAREN METODOLOGIA
5.1. Kasuaren metodoa
Diziplinarteko lanean erabiliko den metodologia kasu-azterketa izango da. Ikasleak bere ikaskuntza-
eremukoa den arazo erreal eta zehatz baten azterketan oinarritutako ikaskuntza aktibo eta kooperatiboan
oinarritzen da metodo hori (SIE-UPM, 2008).
6
Aurkikuntza-ikaskuntzan oinarrituko i(ra)kaskuntza-metodo horrek jakin-mina sustatzen du. Halaber,
bizitzan zehar egindako ikaskuntza ahalbidetzen duten trebetasunak garatzea dakar, ikaslea prozesu horren
partaide sentitzea bultzatuz. Beraz, zer, nola eta noiz ikasten den erabakitzerakoan, ikaslearen parte-hartze
aktiboa eskatzen du kasu-azterketak. Proposatutako egoera eta bertan agertzen diren arazoetatik, ikasi
beharreko oinarri edo kontzeptuez jabetuko da ikaslea, irakaslearen azalpenak itxaron gabe (GIMA-UOV,
2004). Modu horretan, ezagutzaren transmisio eredu tradizionala gainditu egiten da; jakite hutsean oinarritzen
diren klase magistralen ordez, egiteko gai sentitzea eta egiten jakitea sustatuz, eta autonomia eta motibazioa
areagotuz.
5.2. Lan-taldeen antolaketa
Diziplinarteko lana burutzeko 4 ikaslez osatutako taldeak sortuko dira. Taldearen eraketa ikasleriaren
ardura izango da. Gelatik kanpo burutu beharreko talde-lana errazteko, kideen gertutasun geografikoa eta
ordutegien bateragarritasuna kontuan hartzea gomendatzen da. Talde bakoitzari tutore bat esleituko zaio, K4ko
ikasgairen bateko irakaslea izango dena.
5.3. Helburuak
Elkarbizitzarekin edo eskola-aniztasunarekin lotutako kasu baten kontaketa landu behar da. Practicum-ean
gertatutako kasu erreala izan daiteke, eskolan izandako bizipen pertsonalen bat, edota aurretik aipatutako
esperientzietako aldagaiak erabil daitezke kasu berri bat eraikitzeko. Zalantzak, blokeoa, erresistentzia,
aldatzeko gogoa edota atsekabea sorrarazi dituen esperientzia izan behar da. Taldean partekatu nahi den egoera
izango da; ezin izan delako kasua behar bezala interpretatu, kasu horrek zalantzak sortu dituelako bakoitzaren
jokaeraren gainean zein praktiketako tutorearen portaeraren gainean, etab.
5.4. Kontaketa eraikitzeko urratsak
Kasuaren kontaketaren bidez, praktikaldian edo pertsonalki bizi izandako esperientziaren bat berreraiki
nahi da, bizi izandakoari zentzua emateko asmoz. Bizipena ez da inoiz guztiz banakakoa izaten, hortaz,
konponbidea ere ez da aurkitzen banakako erantzunetan, baizik eta adostutako erantzun baten ondorioz,
kolektiboki eraldatzen gaituzten praktiketan (Rivas, 2014).
1. fasea: Kasuaren hautaketa eta kontaketa
Norberaren esperientzia pertsonaletik abiaturik, taldekide bakoitzak kasu erreal bat proposatu eta kontatu
beharko du idatziz, honako eskema jarraituz:
Zer gertatu da?
Zein testuingurutan?
Nortzuk dira protagonistak?
7
Zer eragin du kontatutako egoerak elkarbizitzan eta eguneroko harremanetan?
Zer erantzun eman zitzaion gatazkari?
Ondoren taldean, bakoitzaren kasuak partekatuko dira eta taldeka bat aukeratuko da, jarraian garatzeko eta
analisia egiteko. Taldearen kasua izango den hori eraikitzeko, honako ezaugarriak hartuko dira kontuan:
TESTUINGURUA PROTAGONISTAK
Eskolaren ezaugarriak: publikoa/pribatua; erakundearen
tamaina, bertako metodologia, eskolaren antolamendua
eta arautegia.
Deskribapena: nolakoak ziren (adina, generoa), zer egiten
ari ziren momentu hartan, ikasleen pertzepzioak eta
itxaropenak.
Gatazka sortu zen klasearen ezaugarriak. Nork hartu zuen parte lehendabizi kasu bakoitzean, eta zer
prozesu jarraitu zuen?
Aztertuko den gatazka non eta noiz sortu zen? Pertsona heldu gehiago al zeuden bertan?
Bestelako testuinguruen eragina: adibidez, familia (maila
sozio-ekonomikoa, kulturala), adin bereko taldekideak,
auzoa, komunitatearen indarkeria, komunikabideak,
gizartea, arriskuan dagoen taldeko partaidea izatea.
Aldez aurretik antzeko egoera gehiago sortu al ziren
(kasuaren aurrekariak)?
2. taula: Kasua kontatzeko kontuan hartu beharreko faktoreak.
Taldekideen artean adostutako kasu bakarra aztertuko du taldeak, gertatutakoaren kontaketa eginez, hau da,
kasuaren gertaeren sekuentzia nabarmenduz. Azterketaren bidez zehaztuko dira gatazkaren balizko sorburuak
(instituzionalak, metodologikoak, irakasleek eragindakoak, harremanek eragindakoak, familiaren baitakoak,
etab.) eta gatazka konpondu dezaketen irtenbide arrazoituak.
2. fasea: Kasuaren analisia, ikas-beharrak identifikatzea
Ikasleek aukeratutako kasua aztertu beharko dute, bertan dauden arazo guztiak jasoz eta premiaren arabera
ordenatuz. Egoeran parte-hartzen duten aldagaiak identifikatu beharko dituzte, indargune eta ahuleziak, ageri
diren rol ezberdinak, protagonisten arteko harremanak, bakoitzaren oinarri ideologikoak, etab. Analisi horren
arabera eta taldekideen ezagutzak azaleratuz, taldeak bere ikas-beharrak identifikatu beharko ditu.
Kasua aztertzeko, Zabalak (2014) proposatutako urratsak jarraituko dira:
- Kontzeptuak azaltzea
- Arazoa definitzea
- Ideia-zaparrada. Aurretiko hipotesiak.
- Ideiak antolatzea
- Ikasketa-helburuak formulatzea
8
3. fasea: Informazioa bilatzea
Kasuaren analisi osoa ahalbidetu eta horren konponbidea erraztuko duen informazioa bilatu beharko du
taldeak. Horretarako, Zabalak (2014) proposatutako urratsak lagungarriak izango dira:
- Bakarkako azterketa: ikasketa-helburuetan oinarritutako informazioa jasotzea.
- Informazioa taldean partekatu eta garrantzitsuena aukeratu.
4. fasea: Epe labur eta luzerako esku-hartzeak proposatzea
Bakarka zein taldeka egindako analisitik eta bildutako informaziotik abiatuta, talde bakoitzak planteatu
duen egoera hobetzeko esku-hartzeak proposatu beharko ditu. Proposamen horien guztien alde onak eta txarrak
aztertuko ditu banan-banan, aukeratutako eredu teorikoa kontuan hartuz.
5.5. Antolaketa eta ematekoak: kronograma
Aipatu berri diren fase bakoitzean, ondoren zehazten diren dokumentuak aurkeztuko zaizkie tutoreei.
Hauxe da egin beharreko lanak eta datak jasotzen dituen KRONOGRAMA:
HAUR HEZKUNTZA (HH)
Data Ematekoa Gaia
Otsailak 5 [12:00ak baino lehen]
(Gmail-eko postara bidali)* 1. ematekoa
Bakarkako kontaketen aurkezpena eta hautatutako kasuaren
kontaketa xehea.
Otsailak 15 TUTORETZA: 1. ematekoaren ERREBISIOA + 2. ematekoaren
PRESTAKETA
Martxoak 1 2. ematekoa Gatazkaren arrazoiei buruzko hipotesiak egitea horri
dagokion oinarri teorikoarekin batera.
Martxoak 10 TUTORETZA: 2. ematekoaren ERREBISIOA + 3. ematekoaren
PRESTAKETA
Martxoak 30 TUTORETZA: Lanaren azken ERREBISIOA
Apirilak 16 (Gmail-eko postara bidali)*
3. ematekoa Lan idatzia (fase guztiak biltzen dituen txostena) bidali.
Apirilak 23 Aurkezpenaren bideoa bidali.
Apirilak 29-30 Ahozko aurkezpenaren elkarrizketa epaimahaiarekin.
*Posta elektronikoen helbideak:
Haur Hezkuntza: [email protected] Educación Infantil: [email protected]
9
LEHEN HEZKUNTZA (LH)
Data Ematekoa Gaia
Otsailak 5 [12:00ak baino lehen]
(Gmail-eko postara bidali)* 1. ematekoa
Bakarkako kontaketen aurkezpena eta hautatutako kasuaren
kontaketa xehea.
Otsailak 18 TUTORETZA: 1. ematekoaren ERREBISIOA + 2. ematekoaren
PRESTAKETA
Martxoak 1 2. ematekoa Gatazkaren arrazoiei buruzko hipotesiak egitea horri
dagokion oinarri teorikoarekin batera.
Martxoak 12 TUTORETZA: 2. ematekoaren ERREBISIOA + 3. ematekoaren
PRESTAKETA
Martxoak 31 TUTORETZA: Lanaren azken ERREBISIOA
Apirilak 16 (Gmail-eko postara bidali)*
3. ematekoa Lan idatzia (fase guztiak biltzen dituen txostena) bidali.
Apirilak 23 Aurkezpenaren bideoa bidali.
Apirilak 29-30 Ahozko aurkezpenaren elkarrizketa epaimahaiarekin.
*Posta elektronikoen helbideak:
Lehen Hezkuntza: [email protected] Educación Primaria: [email protected]
OHARRA:
TUTORETZA egunetan bertan behera utziko dira egun horretako klaseak. Bestalde, COVID dela eta, taldeek
tutorearekin adostu beharko dute egun horietan on-line tutoretza egiteko ordua.
6. EBALUAZIOA
K4 modulu lana egin ahal izateko matrikulatutako irakasgaietan guztietan ezinbestekoa izango da ebaluazio
jarraiaren sistema jarraitzea. Ikasleak irakasgai horietako batean ebaluazioa jarraiari uko egiten badio, modulua
ebaluatuko litzateke ebaluazio ez jarrian aurreikusitako planteamenduaren arabera (ikusi 6.2. puntua).
Hori azalduta, modulu lana bi ebaluazio moten arabera ebaluatua izan daiteke: ebaluazio jarraia eta
ebaluazio ez jarraiaren arabera.
6.1. Ebaluazio jarraia
a) Lehenengo deialdian, prozesua, lana eta aurkezpena ebaluatuko dira. Tutoreak prozesuan zehar
egindako balorazioa egingo du (moduluko notaren % 50eko balioa [heteroebaluazioa]). Gainera, taldeak
ahozko aurkezpena egin behar du (moduluko notaren % 30eko balioa).
COVID egoeragatik, ahozko aurkezpena hori on-line izango da. Horretarako, taldeek 10-15 minutuko
bideo bat grabatu beharko dute egindako lana aurkeztuz edota azalduz (taldekide guztiek hitz egin behar dute
10
bideoan). Behin bideoa grabatua ezarritako datan bidali beharko da tutorearen eta moduluko e-mailetara (pisu
handia baldin badu, Drive edo Dropbox bezalako plataformetatik partekatu daiteke). Ez dira bideoaren alderdi
teknikoak ebaluatuko, bakarrik lanaren edukiak. Hala ere, bideo txukunak egiteko gomendioak kontsulta
daitezke 5. eranskinean. Bideoa bi irakaslek osatutako epaimahai batek ebaluatuko du, modulua ebaluatzeko
errubrikako “bideoa eta defentsa” atalaren (2. eranskina) eta ahozko aurkezpenerako errubrikaren irizpideen
arabera (ikusi 3. eranskina). Ondoren, kronograman finkatutako ahozko aurkezpen datetan, taldeak
epaimahaiarekin on-line bidezko elkarrizketa (Blackboard Collaboraten bitartez) bat izango du lanari buruzko
galderak erantzuteko (konexio arazoak ekiditeko posible da kamera itzalita edukitzea).
Horrez gain, autoebaluazioak eta koebaluazioak osatuko dute modulu lanaren notaren gainerako % 20.
Ikasleek kontuan izan behar dute ebaluazio mota bi hauen helburuak gaitasun kritikoa indartzea eta pixkanaka
ebaluazioaren konpetentziak garatzea dira. Horregatik, ez da norbere buruari nota altuagoa oparitzeko aukera
bat bezala ulertu behar eta ezinbestekoa da autoebaluazioak zein koebaluazioak prozesuarekin eta emaitzarekin
bat egitea. Hori bermatzeko asmoz, ez dira autoebaluazioko zein koebaluazioko notak kontuan hartuko,
baldin eta horien eta tutoreak jarritako notaren artean 1,5 puntu baino gehiagoko aldea badago.
Jarraian zehazten dira ikasleei eskatuko zaizkien ekoizpenak eta horien balioak. Gainera, 2. eranskinean
moduluko nota ebaluatzeko erabiliko den errubrika kontsulta daiteke:
Ebaluazio mota Ekoizpena Balioa
Heteroebaluazioa Kasuaren kontaketa eta aldagaien identifikazioa % 10
Eraikitako hipotesiak eta horien oinarri teorikoa % 20
Proposamenak, erantzun posibleak % 20
Ahozko aurkezpena % 30
Autoebaluazioa Norberak bere prozesuaren inguruko autoebaluazioa egin beharko du,
gaitasunen lorpen-maila zein izan den zehaztuz. Hausnarketa pertsonal
hori bakarka egindako ibilbidearen ebidentziei lotua egon beharko da.
% 10
Koebaluazioa Taldeko hausnarketan oinarrituz, taldekideen artean adostu beharko da
partaide bakoitzari ematen zaion nota.
% 10
3. taula: Ebaluazioa.
b) Bigarren deialdian (ikasleak ez badu lehenengo deialdia gainditzen), ikasleak azterketa bat egin
beharko du lanaren gaiaren inguruan, zeharkako gaitasunak barneratu dituela erakutsiz.
11
6.2. Ebaluazio ez jarraia
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera, ikasleek eskubidea dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak
izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraiari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat (ikusi
1. eranskina) aurkeztu beharko dio K4 moduluko arduradunei1 bederatzi asteko epearen barruan. K4 modulu
honen kasuan, martxoaren 26rako agiri sinatua aurkezten ez bada, ikasleak ebaluazio jarraitua egin nahi duela
ulertuko da. Eskaera egiteko, Fakultateko Moduluetako Akordioen Gidako eranskinetan agertzen den eredua
erabiliko da (ikusi 1. eranskina).
Ebaluazio jarraituari uko eginez gero, ikasleak azterketa bat egin beharko du lanaren gaiaren
inguruan, zeharkako gaitasunak barneratu dituela erakutsiz. Planteatzen den azterketa hori gehienez
2 puntuko kalifikazioa izango du irakasgaiko azken notan. Ezinbesteko da azterketa hori gainditzea
modulua osatzen dituzten irakasgaiak gainditzeko. Ebaluazioa modu berean egingo da lehenengo zein
bigarren deialdian.
OHAR GARRANTZITSUAK
1) Edonola ere, ebaluazio jarraitua edo ez-jarraitua egin, ezinbestekoa da modulu-lana gainditzea ikasgai hauek
gainditzeko:
● Zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan.
● Eskola inklusiboaren oinarriak.
● Ikastetxearen antolakuntza.
● IKTak Haur Hezkuntzan / IKTak Lehen Hezkuntzan.
2) Behin azken nota jasota, ez da hori hobetzeko aukerarik eskainiko, prozesuan zehar zenbait feedback
eskaintzen direlako eta, ondorioz, taldeek prozesuan zehar lana hobetzeko aukera dutelako.
3) Era berean, lan idatzizkoan zein ahozko aurkezpenean euskara maila ona derrigorrezko baldintza izango da eta
suspenditu daitezke euskara maila dela eta.
Euskara maila baloratzerakoan Fakultateko Euskara Batzordeak dokumentua kontuan hartuko da (ikusi 4.
eranskina). Honela, akats gramatikal eta ortografiko kopuruaren arabera lan idatzian zein ahozko aurkezpenean
puntuak kenduko dira:
● 4 akats => -0,75 puntu
● 5-6 akats => -1,25 puntu
● 7-8 akats => -1,5 puntu
● 9-12 akats => -2,5 puntu
1 Haur Hezkuntza: Arantza Fernández ([email protected])
Lehen Hezkuntza: Luis Pastor ([email protected])
12
7. BIBLIOGRAFIA
Cascón, P. (2001). Educar en y para el conflicto. Bartzelona: Cátedra UNESCO sobre Paz y Derechos Humanos.
Hemendik eskuratua: https://ddd.uab.cat/pub/estudis/2001/222234/eduenparcon_a2001iESP.pdf
Cascón, P. (d.g.). Gatazken ebazpen hezitzailerako zenbait apunte [diapositiba aurkezpena]. Barakaldo: Eskola
Bakegunea. Hemendik eskuratua:
https://www.eskolabakegune.euskadi.eus/c/document_library/get_file?uuid=6bf2b1a9-b129-40b7-b957-
9c7c583d2cf8&groupId=2211625
Consejería de Educación y Ciencia, Dirección General de Orientación Educativa y Solidaridad (2004). Convivencia
escolar y resolución pacífica de conflictos. Sevilla: Junta de Andalucía. Hemendik eskuratua:
http://www.juntadeandalucia.es/educacion/webportal/abaco-portlet/content/0569edc1-e8cb-4b1d-b043-
2b9507b00a79
Díaz-Aguado, M. J. (2002). Ayudando a resolver conflictos. In M. J. Díaz-Aguado, Convivencia escolar y
Prevención de la violencia. Madril: INTEF, Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación de
Profesorado. Hemendik eskuratua: http://ntic.educacion.es/w3/recursos2/convivencia_escolar/4_ayuda.htm
Díaz-Aguado, M. J. (d.g.). Convivencia escolar, disciplina y prevención de la violencia. Hemendik eskuratua:
http://eoepsabi.educa.aragon.es/descargas/G_Recursos_orientacion/g_2_accion_tutorial/g_2_3.materiales_var
ios/3.02.Convivencia_escolar_violencia.pdf
GEUZ, Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa (d.g). Ikastetxeetan gatazkak elkarlanean ebazteko
estrategiak. Hemendik eskuratua:
https://elearning3.hezkuntza.net/013159/pluginfile.php/7853/mod_resource/content/1/AIA_ETA_BIZIKIDET
ZA_PLANA/Guia_Convivencia_Garatu_EUS-1.pdf
Gizagune fundazioa (2014). Unitate didaktikoa elkargunea, bigarren zikloa. Bilbo: Gizagune Fundazioa.
Hemendik eskuratua: https://issuu.com/gizagune2.0/docs/primaria_segundo_ciclo_eu
Gizagune fundazioa (2014). Unitate didaktikoa elkargunea, hirugarren zikloa. Bilbo: Gizagune Fundazioa.
Hemendik eskuratua: https://issuu.com/gizagune2.0/docs/primaria_tercer_ciclo_eu
Gizagune fundazioa (2014). Unitate didaktikoa elkargunea, lehenengo zikloa. Bilbo: Gizagune Fundazioa.
Hemendik eskuratua: https://issuu.com/gizagune2.0/docs/primaria_primer_ciclo_eu
Goroskieta, V. (d.g.). Gatazpen ebazpena. Hemendik eskuratua: https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/F5833643-
85AC-4415-BAD4-BFC41A23EE39/138581/10_Atal_237254e1.pdf
Grupo de Metodologías Activas (Universidad Politécnica de Valencia) (2004). Método del Caso (ficha descriptiva
y de necesidades). Hemendik eskuratua: http://www.upv.es/nume/descargas/fichamdc.pdf
ISEI-IVEI (2017). Ikaskideen arteko tratu txarrak 2016. Bilbo: ISEI-IVEI. Hemendik eskuratua:
https://elearning3.hezkuntza.net/013159/pluginfile.php/17482/mod_resource/content/1/ISEI%20IVEI%20Bull
ying%20TXOSTENA%202016.pdf
Martínez, A., eta Musitu, G. (1995). El estudio de casos para profesionales de la acción social. Madril: Narcea.
Rivas, J. I., Leite, A. E., eta Prados, E. (coord.). (2014). Profesorado, escuela y diversidad. La realidad educativa
desde una mirada narrativa. Málaga: Aljibe.
Servicio de Innovación Educativa (Universidad Politécnica de Madrid) (2008). El Método del Caso. Hemendik
eskuratua: https://innovacioneducativa.upm.es/guias/MdC-guia.pdf
Zabala, A., eta Arnau, L. (2014). Métodos para la enseñanza de las competencias. Bartzelona: Graó.
13
8. ERANSKINAK
1. eranskina
Etengabeko ebaluazioari uko egitearen eskaera
Irakaslearentzako frogagiria
Izena:
Abizenak:
NAN:
Irakasgaia:
Kurtsoa:
Uko egiten dio ohiko deialdian etengabeko ebaluazio sistemaren bitartez ebaluatua izateari.
Eskatzen du ohiko deialdian azken ebaluazio sistemaren bitartez ebaluatua izatea.
Irakaslearen sinadura: Ikaslearen sinadura:
Data:
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Etengabeko ebaluazioari uko egitearen eskaera
Ikaslearentzako frogagiria
Izena:
Abizenak:
NAN:
Irakasgaia:
Kurtsoa:
Uko egiten dio ohiko deialdian etengabeko ebaluazio sistemaren bitartez ebaluatua izateari.
Eskatzen du ohiko deialdian azken ebaluazio sistemaren bitartez ebaluatua izatea.
Irakaslearen sinadura: Ikaslearen sinadura:
Data:
14
2. eranskina
LANA EBALUATZEKO ERRUBRIKA
EBALUAZIO
IRIZPIDEA
HOBEKUNTZA
K BEHAR DITU
(0-4,9)
NAHIK
O
(5-6,9)
OSO
ONDO
(7-8,9)
BIKAIN
(9-10)
PUNT.
MAX.
Kasuaren kontaketa eta aldagaien identifikazioa % 10
Praktikaldian egindako behaketetan oinarrituz,
edo euren ikasleen esperientzietatik
edanez,aniztasuna zein bizikidetza hizpide duen
kasu baten kontaketa sakona egiten da.
0,5
Kasuko testuingurua, protagonistak eta aldagaiak
modu egokian identifikatzen dira.
0,5
Eraikitako hipotesiak eta horien oinarri teorikoa % 20
Eraiki duten kasuan inplikatuta dauden aldagai,
faktore eta, elementuak identifikatzeko gai izan
dira, hipotesi ezberdinen sorkuntzaren bidez, bai
gela bai eskola mailan.
1
Kasurako erantzun posibleak aztertzeko egindako
informazio bilaketa egokia izan da (teorian
oinarrituz).
1
Proposamenak, erantzun posibleak % 20
Kasuko hipotesiei erantzuteko epe motz eta
luzerako proposamenak egin dira.
1
Proposamenek kasuarekin eta identifikatutako
heziketa beharrekin lotura zuzena dute eta egoera
hobetze aldera aproposak eta lorgarriak dira.
1
Bideoa eta defentsa % 30
Aurkezpen digitalak honakoa islatzen du:
kontakizunaren testuingurua, identifikatutako
heziketa beharrak, epe motz eta luzerako
hobekuntzen proposamena eta ondorioak.
1
Formatu erakargarria erabili da. 0,5
Informazioa modu argian aurkeztu da. 0,5
Euskara maila egokia da. 1
Autoebaluazioa % 10
Norberak bere prozesuaren inguruko autoebaluazioa egin beharko du, gaitasunen lorpen-maila zein izan den 1
15
zehaztuz. Hausnarketa pertsonal hori bakarka egindako ibilbidearen ebidentziei lotua egon beharko da.
Ebaluazio hau egiterakoan arduraz eta koherentziaz jokatzea eskatuko da. Hala, autoebaluazioko nota ez da
aintzat hartuko irakaslearen eta ikaslearen noten artean 1.5 puntu baino gehiagoko aldea baldin badago.
Koebaluazioa % 10
Taldeko hausnarketan oinarrituz, taldekideen artean adostu beharko da partaide bakoitzari ematen zaion nota.
Ebaluazio hau egiterakoan arduraz eta koherentziaz jokatzea eskatuko da. Hala, koebaluazioko nota ez da
aintzat hartuko irakaslearen eta ikasleen noten artean 1.5 puntu baino gehiagoko aldea baldin badago.
1
KALIFIKAZIO OROKORRA
16
3. eranskina
K4: AHOZKO AURKEZPENAREN EBALUAZIOA (%30)
Taldea:
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK Bikain (9-10)
Oso ondo (7-9)
Onargarria (5-7)
Ez
onargarria (0-5)
Prozesuaren garapenaren berri eman da, kritikotasun eta
heldutasunez (FASEAK, ZAILTASUNAK, HOBETUTAKOA).
Lanaren atal guztiak aurkeztu dira (KASUA, DEFINIZIOA,
HIPOTESIAK, IKASTE-XEDEAK, BILAKETA, ERANTZUNAK).
Protagonista guztiak behar bezala identifikatu dira.
Erreferentzia bibliografikoak eman dira.
Hobekuntza proposamenak aurkeztu dira
(HOBETZEKO KONTZIENTZIA DUTE).
Erregistro egokia eta hizkera INKLUSIBOA erabili dira (TERMINO BARNE-HARTZAILEAK, ETIKETAK SAIHESTU,
HIZKERA EZ-SEXISTA).
Aurkezpen egoki eta adoretsua (GORPUTZ JARRERA,
KONPROMISO SOZIALA).
Baliabideen eraginkortasuna (PPT, PREZI, argia eta
lagungarria diskurtsoa jarraitzeko).
Denboraren kudeaketa egokia (15 MINUTURA
EGOKITU DIRA).
Taldekide guztien parte-hartze orekatua (DENEK HITZ
EGITEN DUTE ETA DENBORA BANAKETA NAHIKO
ANTZEKOA DA).
Egin zaizkien galderei modu egokian erantzun diete
(ERANTZUN OSATUA ETA KRITIKOA).
KALIFIKAZIOA JUSTIFIKATZEA
INDARGUNEAK:
AHULEZIAK:
AZKEN KALIFIKAZIOA
17
4. eranskina
Euskarazko lan idatziak ebaluatzeko errubrika
Sarrera
Hemen duzun dokumentuan euskaraz matrikulatutako ikasleen idatzizko ekoizpenak ebaluatzeko
errubrika bat topatuko duzu. Gasteizko Irakasleen UEko Euskara Batzordeak osatutako
dokumentua da, Europako Markoak ezarritako B2 maila eta Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.
mailako Gaitasun Komunikatiboaren Garapena ikasgaiaren irizpideak jarraituz. Unibertsitateko
Graduko araudiak ezarri duenaren arabera, euskaraz matrikulatutako ikasleak euskaraz
ebaluatuak izan behar dira. Beraz, dokumentu hau baliagarria izan daiteke hizkuntzakoak ez diren
ikasgaietan euskara idatzia ebaluatzeko. Bukatzeko, hizkuntzetan formazio espezifikoa ez duten
irakasleek dokumentu hau lagungarria topatuko dutelakoan gaudela adierazi nahi dugu.
Euskara Batzordea. 2015eko Ekaina.
18
19
20
21
5. eranskina
Bideoak grabatzeko azalpen eta gomendio batzuk
Zer aurkeztu behar da?
- Sarrera modura, prozesua, prozesuan bizi izandako zailtasunak eta nola egin diozuen aurre.
- Protagonistak, kasua eta gatazka (oso zehatz eta labur).
- Hipotesiak eta ikasketa-beharrak (gainetik aipatu).
- Bilatutako informazio garrantzitsuenaren sintesia.
- Esku-hartze proposamenak.
- Bibliografia (nahiz eta ahoz ez esan, aipuak eta erreferentziak adierazita egon behar dira).
Nola aurkeztu behar da?
- Aurkezpen digital bat + ahozko azalpena.
Aurkezpen digitala sortzeko gomendioak:
- Formatu erakargarria erabili.
- Informazioa modu argian antolatu.
- Informazioa modu bisualean eskaintzen saiatu (testu luzerik ez).
- Zaindu ortografia, egile-eskubideak…
Ahozko azalpenerako gomendioak:
- Taldekide guztiek parte hartu behar dute, modu orekatuan.
- Hitz egin argi eta modu ulergarrian.
- Zaindu ahozko hizkuntza. Zure etxean egon arren, testuinguru formalean zaude, beraz, euskara batuan
hitz egin eta hizkera inklusiboa erabili.
- Denbora neurtu. Talde osoaren aurkezpenak gehienez 10-15 minutu inguru iraun behar du. Beraz,
kalkulatu ondo kide bakoitzak hartu behar duen denbora.
- Saiatu, posible den neurrian, gorputza bere osotasunean grabatzen (ez aurpegia bakarrik), gorputzaren
mugimendu osoa ikusteko.
- Komeni da aurkezpena zutik egitea eta eskuak libre izatea, mugimendua errazten baitu horrek. Paperean
zerbait idatzirik eduki nahi baduzu, ondoan izan, mahaian, eta behar duzunean hartu.
- Hala ere, ez urrundu gehiegi kameratik/mikrofonotik eta zaindu atzean zarata handirik ez egotea.
Audioak entzungarri izan behar du eta irudia garbia.
Zer ebaluatuko da?
- Ahozko aurkezpena azken notaren % 30 izango da.
- Kontuan izango da:
- Ahozko aurkezpenaren ebaluazio-irizpideak (ikusi 3. eranskina).
- Euskara maila (ikusi 3. eranskina).
- Bideoaren alderdi teknikoak (edizio-lana) ez dira ebaluatuko, baina, posible den neurrian, horiek ere
zaindu.