«Arropa auzoko · 2020. 12. 18. · hemen lanean», dio La Dalia dendako langileetako batek. Azken...

9

Transcript of «Arropa auzoko · 2020. 12. 18. · hemen lanean», dio La Dalia dendako langileetako batek. Azken...

  • «Arropa auzokodendan probatu etaInterneten erostenhasi da jendea»Tokiko merkataritzaren egoerarekin arduratuta,azken urteetan mundu honetan lan egiten duen jen-dea laguntzen saiatzen ari da Eva Villar, Errequerreestudioko diseinatzaile grafikoa. Kanpaina grafiko batjarri du abian; dendetan banatzen ari da 'Erosi hemen,ez Amazonen' leloa daramaten kartelak.

    Mezu argia du zure kanpainak. Nola ondu duzu ideia?Pandemiak mahai gainean jarri du kontsumoaren inguruko

    eztabaida, eta agerian utzi ditu herritarren kontsumo ohitu-

    rak. Hain zuzen, ohitura hauen inguruan gogoeta egitera

    bultzatu nahi dut jendea. Saltoki erraldoietan eta Internet

    bidez egiten den kontsumo masiboa alde batera utzi, eta ger-

    tuko merkataritza txikiaren alde egin nahi dut, Erosi hemen,

    ez Amazonen lelopean. Mundu mailako pandemiak azken

    urteetan sufritzen ari zen tokiko merkataritzari beste kolpe

    gogor bat eman dio, eta zerbait egin behar nuela sentitzen

    nuen. Nire kabuz betiko dendei laguntzeko kartel hauek

    egin ditut. Musutruk egin dut kartela eta komertzioei banatu

    diet banan banan.

    Zeintzuk dira tokiko merkataritzaren galerak dakartzanalbo kalteak?Tokiko merkataritzaren heriotzarekin, hein handi batean, ja-

    kinduria eta lana ondo egiteko gogoak ere hiltzen dira. Semi-

    llas Elosegiren kasua garbia da; lehen, haziak edo landareak

    T_Iñaut Gonzalez de Matauko Rada

    EVAVILLARDISEINATZAILE GRAFIKOA

  • BEREZIATOKIKO MERKATARITZA

    puztu genuenean jendea interbentzio-

    en xedea ulertzen hasi zen. Lokal bat

    hainbat belaunaldiren lanaren ostean

    ixten denean tragedia bat da, baina au-

    kera ona da jendeari mezu garbi bat zu-

    zentzeko: hemen kontsumitzen ez ba-

    duzu, komertzio lokala amaitu egingo

    da, eta berarekin jakinduria eta lana

    ondo egiteko gogoak.

    Interbentzio hauek itxiera gertuduten komertzioetan bakarrikegiten dituzue orduan?Hasiera batean desagertzear zeu-

    den komertzioetan bakarrik egin

    genituen pieza hauek, baina au-

    rrera doazen betiko dendetan

    ere egiten ditugu, urte luzee-

    tan zehar egin duten lana ai-

    tortzeko. Interbentzio hauei

    esker auzoko jendea eta

    prentsa gerturatzea lortu

    dugu, eta horrek bultzada

    eman die denda horiei.

    Interbentzio hauekin

    batez ere jende gaztea-

    rengan bertako ko-

    mertzioetan kontsu-

    mitzearen onurak

    zabaldu nahi geni-

    tuen, uste baitugu

    jende helduak ohi-

    tura gehiago duela horre-

    tarako. Jende gaztea

    betiko saltoki txi-

    ki bat aurrera

    ateratzeko eta

    bezeroaren

    onurarako lan

    egiteak zenba-

    teko garrantzia

    duten konturatzeko

    egin genituen batez ere.

    Aberastasuna auzo mailan sortzen ari

    zarenaren sentsazioa gazteek bizitzea

    garrantzitsua da tokiko merkataritza-

    erosi nahi bazenituen, dendara joaten

    zinen eta produktuak zure begiez ikus-

    teaz gain, gaiari buruz asko dakien jen-

    deak erabakia ondo hartzen laguntzen

    zizun, bezeroaren esperientzia ahalik

    eta onena izan zedin. Gaur egun oso

    zaila da hazi eta landareetan espeziali-

    zatutako denda bat aurkitzea, eta gaiari

    buruz asko ez dakien norbaitek haziak

    erosi nahi baditu, askotan bere beharre-

    tara egokitzen ez den zerbait erosten

    du.

    Gainera, Amazonen moduko plata-

    formek beste modu batean ere egiten

    diote kaltea ekonomiari, klase honeta-

    ko enpresa askok zergak kanpoan or-

    daintzen baitituzte, edo trikimailuen

    bidez zergen ehuneko handi bat au-

    rrezten baitute. Bertako langileek ere

    lan baldintza oso txarrak dituzte, asko

    autonomo faltsuak dira, gehiegizko lan

    jardunaldiak egiten dituzte edo oso

    gaizki ordaintzen diete.

    Azken urteotan jende askok auzoko

    dendetan produktuak ikusi eta proba-

    tzen ditu, eta ondoren Internet bidez

    erosten ditu hamar edo hamabost euro

    aurrezteko. Jarrera hau oso larria da

    denda hauek aurrera atera nahi dituzte-

    nentzat.

    Azken urteetan Donostiako hainbatkomertziotan interbentzio artisti-koak egin dituzu. Zer dira zehazki?2018an hasi ginen tankera honetako

    ekintzak egiten, baina ni denden bila

    2014an hasi nintzen, nahiz eta ez nuen

    gauza handirik lortu. Uste dut jendeak

    ez zuela nire intentzioa ulertu, edo ez

    nintzela gai izan egin nahi nuena ondo

    azaltzeko. Artista batzuen laguntzaz ix-

    tear dauden dendak sormen espazio

    bihurtzea da gure helburua, artea hiri-

    tarrei gerturatzeko eta espazio horiei

    beste bizitza bat emateko.

    Lokal bat ixtera doanean, itxieraren

    aurretik jabeekin hitz egiten dut, eta lo-

    kala lau egunez uzteko eskatzen diet, bi

    edo hiru artisten laguntzaz interben-

    tzio bat egiteko. Bi hilabetez pieza ondo

    pentsatu eta gero, hiru edo lau egune-

    tan lokal hori adierazpenezko espazio

    batean bihurtzen da, eta dendaren ti-

    pologiaren arabera interbentzioa mol-

    datzen dugu. Baina niretzat garrantzi-

    tsuena lokalaren edo komertzioaren

    beraren izaera da; izan ere, betiko den-

    da bat bere horretan adierazpenezko

    espazio bat da, gordetzen duen histo-

    riaren eta jakinduriari esker; hau da,

    denda bere horretan pieza artistiko oso

    indartsu bat da. Emozio handiko egu-

    nak izan dira interbentzioenak; barre-

    ak, negarrak, algarak…

    Susperregi Etxea izan zen interben-

    tzioa egitea ahalbidetu zigun lehen ko-

    mertzioa, eta behin nahi genuena gor-

    «BETIKO DENDA BAT BERE HORRETANPIEZA ARTISTIKO OSO INDARTSU BATDA, GORDETZEN DUEN HISTORIARI ETAJAKINDURIARI ESKER»

    TOKIKO MERKATARITZAREN ALDE

    Aberastu auzoak, erosi zure auzoan eta

    gertuko saltokietan. Denda bat baldin

    baduzu, hartu Erosi hemen, ez Amazo-

    nenkartela eta jarri zure erakusleihoan.

    RQR estudioaren

    webgunetik –http://rqer.es/–eta Ins-

    tagram kontutik –@rqerespacio–ere

    jaitsi dezakezu. Eta hiriko dendetan

    erostea gustuko baduzu, eraman gogo-

    ko duzun dendara, eta animatu itzazu

    kartela jartzera! Irutxuloko Hitza Eva Vi-

    llarren kanpaina oinarri hartuta,tokiko

    merkataritza indartzeko asmoz, Donos-

  • “Egoerak eskatzenduenera egokituzegin dugu aurrera”

    APAL ESTUDIOA943-32 04 00Ametzagaña kalea, 7

    Urte berezi hau hoberen deskribatzen duena «ezegonkor-tasuna» dela diote Apal dekorazio estudioko Jexuxek etaPatriciak. Lan asko kolokan egon direla adierazi du Jexu-xek, eta beste hainbat atzera bota behar izan dituzte ego-era dela eta. Egoeraren jakitun, hainbat egokitzapen eginbehar izan dituzte: «Fabrikatzaile berriak bilatu beharizan ditugu, epeen edo prezioen aldetik lana errazteko».

    «Diseinua ulertzeko modu bereziadugu Apalen; punta-puntako diseinatzaileak dira gure erreferentziak, baina ondoren bertako bezeroentzat moldatu beharra dugu»

    *

    “Salgai dauden produktuen erdiaknire baserrianekoiztutakoak dira”MUNO FRUTA-DENDA638-81 21 34Nafarroa Beherea plaza, Gros

    Denbora gutxi darama Jonek Groseko txoko honetatik bi-zilagunei fruta eta barazki freskoak saltzen, uztailaren28an ireki baitzuen denda. Hasiera zaila izan dela uste duJonek, jendeak oraindik dendetan erosteari «beldurra»diolako. Hala ere, oinarrizko elikagaiak saltzen dituzteMuno Baserria fruta-dendan, eta denda ez dute itxi beharizan.

    «Dendaren erdian garbi bereizitaditut nire baserriko produktuak. Egunean bertan ekartzen ditugu denboraldiko fruta eta barazki freskoak»

    *

    Erosi hemen,

  • “Lan giro ederradugu estudioan, eta gustuko dugunaondo egiten dugu”KRAKEN TATTOO657 71 76 11Egia kalea, 16

    Azken bi urtean Egia kaleko 16. zenbakian tatuajeak etapiercingak egiten dituzte ‘Janfrik’, Marcek eta gainon-tzeko lagunek. Martxotik maiatzera iraun zuen itxialdia-ren ostean beherakadarik ez dute nabaritu Krakenestudioan, eta aldaketa nagusiak higienearekin zerikusiadutela adierazi du ‘Janfrik’: «Orain gauza gutxiago egindaitezkeenez, jendeak tatuaje gehiago egiten ditu».

    «Mundu honekiko pasioa dugu etahorrek ondo lan egitera bultzatzengaitu. Lan giro ederra dugu, etajatorrak gara», dio ‘Janfrik’ barre artean.

    *

    “Zumyn 60 urte daramatzagu Egiakobizilagunei elektro-gailuak saltzen”ZUMY ELEKTROGAILUAK 943-27 50 38Karmengo Andre Maria kalea, 21

    Egia auzoan erreferentziazko denda da Zumy. Etxerakoelektrogailuak saltzen dituzte bertan, eta 60 urte dara-matzate auzotarrei zerbitzu pertsonalizatua ematen.Hori bera da Josetxok azpimarratzen duena, bezeroare-kiko arreta; sektore bereko denda handiek prezio merke-agoak dituztela dio, baina Zumyn prezioaren barruanaholkularitza, instalazioa eta konponketak sartzen dira.

    «Saltoki handietan erosita aurreztuegiten dela uste du jendeak, bainagero instalakuntzak 50 euro balioditu. Zumyn, aholkatzeaz gain, doakoinstalazioak eta konponketak egitenditugu»

    *

    ez Amazonen

  • “Gure esnekienbereizgarri nagusiaesnearen kalitatea da”

    GOENAGA ESNEKIAK943-21 63 27Pokopandegi bidea, 36

    Esnekiak egiterako orduan, garrantzitsua esnea ondo egi-tea dela dio Arantxak. Jogurtak egitea erraza dela ustedu, baina benetan denbora eta lana eskatzen duenaesnea egitearen prozesua da. Hori dela eta, Goenaga ba-serrian arraza bereziko behiak dituzte esnea egiteko;esne gutxiago ematen dute behi hauek, baina kalitateproteikoa askoz hobea dela baieztatu du.

    «Esnekien kalitatean lehengaia dagarrantzitsuena: esnea. Horretarakoezinbestekoa da behiek ondo jateaeta espazioa izatea. Gure abereektransgenikorik gabeko lastoa jatendute»

    *

    “Lehen esan ohi zen:zerbait behar baduzu,La Dalian aurkitukoduzu”

    LA DALIA LENTZERIAK943-27 29 95Mirakruz kalea, 28 A

    «Orain La Dalian lanean gaudenok duela hamasei urtehartu genuen denda, baina 14 urte genituenetik gaudehemen lanean», dio La Dalia dendako langileetako batek.Azken urteetan mertzerian eta neurri bereziko arropekinegiten dute lan batez ere. 2020ko udararako aurreikusitazituzten salmentak zapuztu zituen itxialdiak, baina au-rrera egiterakoan asmatu dutela dio.

    «Kaleko publiko gehiago dugu orain;urteetan ikusi ez dugun auzoko jendea gerturatzen ari da azkenaldihonetan, eta pozgarria iruditzen zaigu»

    *

    Erosi hemen,

  • “Bertako jendeaklaguntzen digu aurrera egiten ”

    ENBATA ARROPA DENDA943-42 47 97Kale Nagusia, 14

    Parte Zaharreko komertzioentzat bereziki zaila izan daurte hau; jendea ez da hainbeste gerturatu hiriaren erdi-gunera, eta ostalaritzaren itxierak ere kalte egin du:«Beste auzo batzuek indarra hartu duten bitartean, ParteZaharreko komertzioentzat urte gogorra izan da, ingu-ruko auzoetatik jende gutxiago gerturatu baita. Turismo-aren beherakada ere nabaritu dugu», dio Oihanek.

    «Gure apustua da bezeroa zaintzenjarraitzea da; nahiz eta salmentek behera egin, bertako jendea da salbatzen gaituena eta aurrera egitenlaguntzen digutenak»

    *

    “Landareei dekorazioaren munduanduten garrantzia aitortzen diegu”

    VILLAFLORES LORADENDA943-42 49 92Ijentea kalea, 4

    «Ijentea kalean egon da beti Villaflores denda. Duela 60urte ireki genuen zapata denda ohi batean, eta handikgutxira gaur egun jarraitzen dugun lokalera mugituginen», dio Pilarrek Villaflores dendaren historiari buruz.Urte zail honi «ilusioz eta lana egiteko gogoz» aurre egindiotela azpimarratu du Pilarrek, nahiz eta salmentakmantentzeko nahikoa ez den izan.

    «Landareek elementu dekoratibozentrala izan behar dutela aldarrikatzen dugu, eta horretan aurretik goazela uste dut»

    *

    ez Amazonen

  • “Kirol materialaren eta arroparen inguruanaholkuak jasotzea zaila da Internet bidez”

    ROBERS KIROLAK 943-46 47 97Larramendi kalea, 10

    Roberto Lopez Ufarte eta Inaxio Kortabarria bi liga ira-bazi zituen Realaren izar nagusietako bi ziren, eta 1982anRobers kirol denda ireki zuten elkarrekin Urbieta eta La-rramendi kaleen arteko izkinan. Ordutik dendara joanden edonor aholkatu dute, eta komertzio gehienentzatzaila izan den urte honetan jendea kirola egitearen ga-rrantziaz kontzientzia hartu duela uste dute.

    «Espainiako Estatuan egin zen munduko koparen urtean, 1982an,Roberto Lopez Ufartek eta InaxioKortabarriak Robers denda irekizuten Urbieta kalean»

    *

    “Donostiako irakurzaleen sektorebatean nahiko errotuta gaude”

    HONTZA LIBURUDENDA943-42 82 89Okendo kalea, 4

    1983ko azarotik irekita dago Hontza liburudenda, eta pandemiak lehenagotik zetorren liburuaren krisia gogortu duela aitortu dute. Liburuaren formatua beraazken urteetan beherantz doala diote, baina etorkizunaez dute horren beltz ikusten: «Egoera nahiko zaila da,baina Donostiako irakurzaleen sektore batean nahikoerrotuta gaude», diote.

    «Etorkizunean aurrera egiteko gakoak ez dakizkit zehazki, baina bezeroa mimatzen eta profesionaltasunean sakontzen jarraituko dugu»

    *

    Erosi hemen,

  • “Pinturaren sektoreanoso garrantzitsua daaholkularitza”

    BASMODEC PINTURAKGros, Amara eta Antigua

    «Nire gurasoak duela 65 urte hasi ziren pinturak eta lurrinak saltzen, eta orain lau denda eta biltegia ditugu.Itxialdian zehar itxita egon dira dendak, eta biltegianibili gara lanean, produktuak etxeetara bidaltzen eta en-presei saltzen», adierazi du Javier Ferrerasek, Basmodecpintura dendetako bigarren belaunaldiko langile batek.

    «Sektore honetan aurrera egitekogakoa produktu sorta zabala izateaeta prezio lehiakorrak izatea da. Horrez gain, digitalizazioan ere aurrera egin dugu publiko zabalagobat lortzeko»

    *

    “Optikaren sektorea bilakaera handia izatenari da, eta etengabeikasten ari gara”

    ZINKUNEGI OPTIKA943-42 06 24Hernani kalea, 23

    «Jada hirugarren belaunaldia gara Zinkunegi Optikan.Nire aitonak 1967an ireki zuen optika, ondoren, nire gu-rasoak hasi ziren lanean, eta orain ni. Hasieratik egongara Hernani kalean, baina 2007an zenbakiz aldatuginen», dio Maddi optikariak. Urte «arraro» honek beze-roengandik gertuago egoten lagundu diela azpimarratudu Maddik.

    «Optikaren sektoreko multinazionalenprezioekin ezin gara lehiatu, baina bezeroarekiko arreta eta produktuen kalitatean gauzak ondoegiten ditugula uste dut»

    *

    ez Amazonen