Supersurrek mehatxatutako arnasgune naturala · 2014. 3. 28. · Pagasarri mendiaren oinetan,...

4
28 2014KO MARTXOAREN 30A ERDIKO KAIERA - IHESI Euskal Herria ezagutuz BOLINTXU (BILBO) Gezurra dirudi porlana nagusi den hain inguru handian Bolintxu moduko berdegune natural batek bizirauteak. Zoritxarrez, laburrerako izan daiteke Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur errepidea luzatzeari ekiten badio. Momentuz ez da eperik zehaztu, baina proiektua onartuta dago. Noiz arte eutsiko dio Bolintxuko haranak paradisu natural izateari? Supersurrek mehatxatutako arnasgune naturala | MARIJO DEOGRACIAS | Argazkiak: Iñigo Azkona METROPOLIAREN Hegoaldeko Saihesbidea, edo nahi izatera, Supersur, A-8 eta A-68 errepideen arteko karreju “naturala” da. Lehe- nengo fasea amaituta, errepidearen hamazazpi kilometro daude erabil- garri 2011ko irailetik, Santurtzirai- no heltzen direnak. Bigarren fasea, Bilboko Peñascal eta Arrigorriaga- ko Beteluri auzoak lotuko dituena (3,4 kilometro), egin barik dago. Oraingoz, beraz, aukera badaukagu Bolintxu haranaz gozatzeko. Bilbo- ko Metropoliaren inguruetako leku enblematikoa da Bolintxu, baita Bizkaiko Foru Aldundiarentzat ere. Horrela jasota dator behintzat Metropoliaren Hegoaldeko Saihes- bideko 9. tartearen (Peñascal-Bete- luri) Trazadura egiteko proiektua- ren Ingurumen Eraginaren Adierazpenean. Naturgune aberatsa Saihesbidearen bigarren zatiak Bilbo eta Arrigorriaga elkartuko lituzke, A-68 autobidearekin lotura zuzena lortzeko. Lanek hasiera izango lukete Arnotegi mendian eta amaiera, aldiz, Seberetxe, Buiagoiti eta Beteluri auzoetan. Tartean, Pagasarri mendiaren oinetan, Bolin- txuko troka sakona ukituko lukete, “esangura bereziko ingurunea, naturaren eta paisaiaren aldetik dituen balioei dagokienez”. Bolintxu haranaren zati handi bat haritzek hartzen dute, errekaren bueltan Europar Batasunaren lehen- tasuneko intereseko habitata osa- tzen duten haltzadiak daude eta Bolintxuko harrobi abandonatuan hegazti harrapariak ugaltzen dira. Mendi taldeek txangoak antolatzen

Transcript of Supersurrek mehatxatutako arnasgune naturala · 2014. 3. 28. · Pagasarri mendiaren oinetan,...

Page 1: Supersurrek mehatxatutako arnasgune naturala · 2014. 3. 28. · Pagasarri mendiaren oinetan, Bolin-txuko troka sakona ukituko lukete, “esangura bereziko ingurunea, naturaren eta

28 � 2014KO MARTXOAREN 30A

ERDIKO KAIERA - IHESI

Euskal Herria ezagutuz

BOLINTXU (BILBO)

Gezurra dirudi porlana nagusi den hain inguru handianBolintxu moduko berdegune natural batek bizirauteak.

Zoritxarrez, laburrerako izan daiteke Bizkaiko ForuAldundiak Supersur errepidea luzatzeari ekiten badio.

Momentuz ez da eperik zehaztu, baina proiektua onartutadago. Noiz arte eutsiko dio Bolintxuko haranak paradisu

natural izateari?

Supersurrekmehatxatutako

arnasgunenaturala

| MARIJO DEOGRACIAS |

Argazkiak: Iñigo Azkona

METROPOLIAREN HegoaldekoSaihesbidea, edo nahi izatera,Supersur, A-8 eta A-68 errepideenarteko karreju “naturala” da. Lehe-nengo fasea amaituta, errepidearenhamazazpi kilometro daude erabil-garri 2011ko irailetik, Santurtzirai-no heltzen direnak. Bigarren fasea,Bilboko Peñascal eta Arrigorriaga-ko Beteluri auzoak lotuko dituena(3,4 kilometro), egin barik dago.Oraingoz, beraz, aukera badaukaguBolintxu haranaz gozatzeko. Bilbo-ko Metropoliaren inguruetako lekuenblematikoa da Bolintxu, baitaBizkaiko Foru Aldundiarentzat ere.

Horrela jasota dator behintzatMetropoliaren Hegoaldeko Saihes-bideko 9. tartearen (Peñascal-Bete-luri) Trazadura egiteko proiektua-ren Ingurumen EraginarenAdierazpenean.

Naturgune aberatsaSaihesbidearen bigarren zatiakBilbo eta Arrigorriaga elkartukolituzke, A-68 autobidearekin loturazuzena lortzeko. Lanek hasieraizango lukete Arnotegi mendian etaamaiera, aldiz, Seberetxe, Buiagoitieta Beteluri auzoetan. Tartean,Pagasarri mendiaren oinetan, Bolin-

txuko troka sakona ukituko lukete,“esangura bereziko ingurunea,naturaren eta paisaiaren aldetikdituen balioei dagokienez”.

Bolintxu haranaren zati handi batharitzek hartzen dute, errekarenbueltan Europar Batasunaren lehen-tasuneko intereseko habitata osa-tzen duten haltzadiak daude etaBolintxuko harrobi abandonatuanhegazti harrapariak ugaltzen dira.Mendi taldeek txangoak antolatzen

Page 2: Supersurrek mehatxatutako arnasgune naturala · 2014. 3. 28. · Pagasarri mendiaren oinetan, Bolin-txuko troka sakona ukituko lukete, “esangura bereziko ingurunea, naturaren eta

2014KO MARTXOAREN 30A 29�

BOLINTXU (BILBO) - ERDIKO KAIERA

dituztenean ere baimena eskatubehar izaten dute, ugalketa prozesuhorri ez eragiteko. Pasealeku ederrabakarrik ez, paradisu txiki hau oasiaere bada hein handi batean. Bolintxuerrekako urak igel, suge eta anfibioaskoren bizileku ere badira; tartean,babestu beharreko espezie birena,2010ean Gorka Belamendiak egin-dako ikerketan jasoak: iberiar igela

edo hankaluzea, eta Coronella austria-rra edo suge liso europarra. Aregehiago: narrasti eta anfibioetanGorbeiako parke naturalaren kopu-ruetan dago Bolintxu, kontuan har-tuta bataren eta bestearen tamaina–Bolintxu baino 200 aldiz handia-goa da Gorbeia–.

Hori guztia jakinda, ez da osoondo ulertzen Supersur errepidea-

ren proiektuaren ibilbidea bertatikegin nahi izatea. Askok azaldu dutehorri buruzko kezka. ProiektuarenIngurumen Eraginaren Azterlanakberak ere 31 eragin identifikatuzituen errepidearen bigarren fasean,eta horietatik hamaika jotzen ditularritzat: azaleko ur masak jasangolukeenaz gainera, lehentasunezkointereseko habitatak eta intereseko

Bolintxuko errekako uretan iberiar igela edo hankaluzea eta Coronella austriarra edo suge liso europarrak bizi dira. Biak ere babestu beharreko espezieak.

Page 3: Supersurrek mehatxatutako arnasgune naturala · 2014. 3. 28. · Pagasarri mendiaren oinetan, Bolin-txuko troka sakona ukituko lukete, “esangura bereziko ingurunea, naturaren eta

30 � 2014KO MARTXOAREN 30A

ERDIKO KAIERA - BOLINTXU (BILBO)

florak ere jasango lituzkete eraginlarriak, paisaiari egindakoaz gain.Bolintxu haranean ez ezik, Arnotegimendiaren ekialdeko hegalean etaSeberetxeko auzoaren inguruetanere kalte larriak identifikatzen dituingurumen txostenak. Printzipiozproiektuak zuzenean eragingo ezdion arren, ustezko arkeologiagunea ere badagoela gogoratzen du:Arnotegiko iturria.

Pagasarritik Bolintxurainoko jaitsieraBilbotik hain gertu dauden parajehoriez guztiez gozatzeko proposa-

mena duzue testu hau, 1.730 metroluze diren tunel bikoitzek eta 166metroko biaduktoak argazki zora-garria suntsitu aurretik. Bolintxuerrekak ematen dio izena inguruo-soari. Bilboko sarrera guztietangertatzen den legez, bertara heltze-ko ere jaitsi beharra dago, baiAbusu auzotik, bai Pagasarrirenbidetik.

Peñascal auzotik oinez ordu erdi-ra dago Bolintxuko harana, Pagasa-rri eta Arnotegi mendien magalean.Aukeran, badago Ganekogortakateko mendi ezagunenera igotzekobidexkatik heltzea. Esango nuke

Pagasarrizale (671 metro) gehienekbide horixe erabiltzen dutela. Gukbisita egin dugun egunean, Arnote-gira irteera egin duten guraso etaneskato-mutiko koadrila handi battopatu dugu, bai eta ere Abusukoauzokideak iganderoko txangoaegiten. Haiek azaldu digute inguru-nea udaberrian dagoela ederren,natura bizi-bizi dagoen sasoian,zuhaitz guztiak loretan. Zoritxarrez,guri egun euritsuak tokatu zaizkigu,eta erreka bazterretik ez abiatzekogomendioa egin digute, lupetzazbeterik baitago.

Hala ere, egin dugu ostera, zortzikilometroko ibilbide zirkularra.Abusu auzotik hasi ordez, Igertukoaparkalekutik abiatu gara, Pagasarri-ra bidean dagoen azkeneko parkin-getik. Ezkerretara Arnotegira doanbidea dago, eskuinera berriz Pagasa-rrira igotzen dena. Guk, aldiz, par-kingaren barrenetik beherantz egi-ten duen bidea hartu eta Bolintxuerrekaren ertzeraino jaitsi gara.

Araztegiko hodia da bideaGarai bateko Bilboren hazkundeakez zion eragin Bolintxuri, bai ordeaur araztegiak. 60ko hamarkadarenamaiera aldera jarri zuten haranazeharkatzen duen hodi erraldoia.Handik ekartzen zuten Zadorrakourabilbotarrei edaten emateko.Aurretik, 1923an, beste araztegi bategon zen inguruan, eta kendu zute-nean igerileku ere izan omen zirenpresak. Baina 1983ko uriolek dese-gin egin zituzten eta gaur egun,harri-horma zati bat baino ez dagoikusgai, jausia eragiten duena urarenibilbidean. Egunotan ikusgarria daur-jausia. Erreka ondotik dakargunbidexkakharaino heltzeko aukera

Supersur autobidearen sarrera ikusten da Pagasarri bidetik. 2013an 11.800ibilgailuk erabili zuten egunero, Bizkaiko Aldundiak aurreikusitakoaren erdiak.

Harrobi zaharrarenondoan irekitako begihandi beltzek zaintzendute Pagasarri bidea,baina izan daiteke,zaintzen barik,mehatxatzen egotea,bertan hiltzen denerrepideak bere bideaegitea erabakitzen badu

Page 4: Supersurrek mehatxatutako arnasgune naturala · 2014. 3. 28. · Pagasarri mendiaren oinetan, Bolin-txuko troka sakona ukituko lukete, “esangura bereziko ingurunea, naturaren eta

2014KO MARTXOAREN 30A 31�

BOLINTXU (BILBO) - ERDIKO KAIERA

emango digu, bai goiko partean baibehekoan ere. Merezi du hurbiltzeaerrekaren ibilbidea zuzen-zuzenikusteko eta hango zuhaitzen tamai-naz ohartzeko.

Bolintxu errekaren ertzetik ibil-tzea, ur kanalizazioaren hodiarengainetik joatea da. Tarteka, gainera,agerian geratu dira iraganean hon-datutako hodiak; beste batzuetanhodia zapaldu beharko dugu, hura-xe baita bidexka.

Ikusgarria da, halaber, haran osoazeharkatzen duen Ur Partzuergoa-ren hodi erraldoia. Gure ibilbideakhodiari eusten dion biadukturainoeramango gaitu, eta azpitik zeharka-tu beharko dugu. Atsedenleku apar-ta suerta daiteke uda partean, erre-karen freskotasunaz gozatu etamokadutxoa bertan hartzeko.

Abrari begirako igoeraErreka ondotik egin dugu Bolintxuauzoraino bidea, baina bueltakoaguztiz bestelakoa izango da. Behinerrepidera ailegatuta, beti ere erre-karen ondo-ondotik, ezkerretandagoen aparkaleku batera jokodugu. Bideari jarraituz Abusura iri-tsiko ginateke, baina ibilbidearenbeste erdia egin nahi dugunez,aparkaleku txiki horretan gorantzdoan bidea hartuko dugu. Aparka-lekuaren gainean sasoi batean urenestazioa izan zen eraikin erraldoiaikusiko dugu, jauregi itxurako etxegrisa.

Datorrena nahiko bide malkar-tsua da; kontuan hartu lehen jaitsidugun guztia igo behar dugulabueltako bidean. Beraz, lasai hartu.Erdibidean, burdinazko ate erral-doia zeharkatutakoan, askaldegi

bat aurkituko dugu, baina merezidu segitzea eta Eguzkialde izenekoparajeraino iristea. Han besteaskaldegi erraldoi bat dago, Bilbo-ren ikuspegi zoragarria eskaintzenduena. Eskuineko aldean Abra ereikus daiteke.

Indarrak berreskuratuta ezkerre-tik doan bideari segituko diogu,oraingoan bai, zuhaitzez inguratuta–aurretik igo dugun tarte guztian ezdugu zuhaitz bakar bat aurkituko;hortaz, uda partean, adi–. Ezkerre-ko bidean aurrera eginda azkenekoaskaldegira iritsiko gara, Elordira;han bertatik Arnotegira igotzekoaukera ere badago, baina gure hel-burua Igertuko aparkalekura itzul-tzea denez beheranzko bideari ekin-

go diogu. Ordu laurdenean iritsikogara parkingera.

Behin Igertura iritsita, ez ahaztu,Bilbora eramango gaituen Larraskitubidera iritsi aurretik, ezkerrera begi-ratzea azkenekoz. Hantxe aurkitukodugu berriro Abrarainoko ikuspegizoragarria, baita dagoeneko egindadagoen Supersurraren lehenengozatia ere. Hiruna erraileko autobidea,bere zortzi ordainlekuekin. Harrobizaharraren ondoan irekitako begihandi beltzek zaintzen dute gertu-gertutik Pagasarri bidea, baina izandaiteke, zaintzen barik,mehatxatzen egotea,han hiltzen den errepi-deak bere bidea egiteaerabakitzen badu. n

Abra itsasadarraren ikuspegiaz gozatzeko aukera dago Abusutik gora Eguzkialdeaskaldegira iritsita; Pagasarri bidetik ere bai, jakina.