ANIMALIA ESPLOTAZIORIK GABEKO ARROPA ETA OSAGARRIEN GIDA

1

description

Nahi duenak deskargatu eta erabili dezake betiere Animalien Eskubideak zabaltzeko erabiltzeko bada eta Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Creative Commons Lizentziapean egiten bada. (Obra originala edo deribatuen erabilera komertziala ez da onartzen, eta deribatuen banaketa originalaren lizentzia berdinarekin egin behar da. Autoria onartzea beti da derrigorrezkoa.)

Transcript of ANIMALIA ESPLOTAZIORIK GABEKO ARROPA ETA OSAGARRIEN GIDA

KALITATEZKO PRODUKTUAK EROSI ITZAZU: Garrantzi handikoa da akabera oneko produktuak erostea (jostura eta erremateetan hautematen da hori), hauek gehiago iraungo dute eta erosteko behar gutxiago izango duzu. Hasiera batean garestiagoak direla iruditzen zaizkigun kalitatezko arropa eta osagarri horiek, luzera, inbertsio onak dira.

ANIMALIA ESPLOTAZIORIK GABEKO ARROPA ETA OSAGARRIEN GIDA

ARROPA BEGANOA EROSI EZAZU:GaurGaur egun, enpresa mordoa existitzen dira merkatuan soilik animalia esplotaziorik gabeko (gizakiena barne) materialekin lan egiten dutenak, zure diruak, zuzenean edo zeharka, sufrimentuarekin komerzializatzen duten inongo enpresen esku bukatuko ez duela bermatuko duzu horrela. Euskal Herrian, adibidez, badira zeinbat denda “Justo Aki” edo “Territorio Vegano” bezalakoak. Edo bestela, internet bidez onlineonline erosteko aukera duzu beste denda batzuetan. Beste aukerarik ez baduzu, eta ohiko denda batean erosi behar baduzu, kontzientziaz egin ezazu.

EZ ZAITEZ PREZIOAREKIN ENGAINATZEN UTZI:OsoOso arrunta da, oso merkeak diren jantziak animalia jatorrikoak ezin direla izan pentsatzea, material hauek garestiagoak direla pentsatzeko joera baitago. Aldiz, askotan hain da haundia esplotatzen dituzten animalien kopurua, non animalia jatorrizko materialen produkzioa eskaria baino haundiagoa bihurtzen den eta prezioen jeitsiera eragiten duen denon poltsikoetara egokitzen diren prezioak lortuz.diren prezioak lortuz.

BEGIRA EZAZU ETIKETA: Legez, arropa eta osagarri guztiek etiketa bat izan behar dute: oinetakoek zolan edo oinlepoan eramaten dute, arropek berriz barnean izaten dute; osagarriek, zintzilik. Etiketatuak konposizioa esango dizu. Etiketarik ez dabute ez zaitez fidatu, hobe da zuhurrak izatea. da zuhurrak izatea.

KONTUZ IBILI KOLEKIN, ANIMALIA JATORRIKOAK IZAN DAITEZKE:Arropa,Arropa, zapata edo osagarri baten konposizioan animalia jatorrizkoa ez dela jartzeak ez du esan nahi beste material motarik erabiltzen ez dutenik, ez bait da beharrezkoa zenbait materialen erabilera azaltzea ehuneko oso txikiak direnean. Adibidez, oinetako eta osagarri askok animalia jatorrizko kolak daramatzate: arrain industriatik, larru industriatik edo haragi industriatikindustriatik (hezurrak) datozen soberakinetatik eratorriak. Baita ere, gerta liteke, ehunen konposizioan animalia jatorrizko produkturen bat izatea oso ehuneko txikietan, larru sintetikoarekin gertatzen den moduan. Horregatik, gomendagarria da, erosle beganoarentzako fabrikatu direla bermatzen duten produktuak erostea.

ASKEKINTZA-LIBERACCION.ORG

MATERIAL BEGANOAK

EGIAZTA EZAZU:DendaDenda batean zerbait animalia jatorrizkoa ez dela esatea, askotan, ez da ezeren bermagarri izaten. Gaur egun, saltoki askotan langileak ez dira guztiz ondo informatuak izaten saltzen dituzten produktuen inguruan.

GUTXIAGO KONTSUMITU EZAZU: Gogoratu animalia zein giza esplotazioa ez bultzatzeko erarik hoberena ahalik eta gutxien eta beharrezkoa dena bakarrik kontsumitzea dela.

MATERIAL EZBEGANOAK

ZAPATENETIKETA