ARGIA Kazetaritza independentea. Txikitik eragiten - Gasolioaren … · 2010. 6. 2. · Astean 7-8...

5
- A S T E K O G A I A - 2010EKO EKAINAREN 6A 5 X Basoa energi iturri Gasolioaren ordez egur ezpalak Ultzamako basoak egurrez gainezka zeuden. Ultzamarrek urtean 130.000 litro gasolio erosten zuten eraikin publikoetan ura eta giroa berotzeko. Hemendik aurrera egur ezpalak eta pelleta botako dituzte surtara. Arindua hartuko dute basoek eta Udaleko aurrekontuek. MAIATZA HASIERAN A15ean gora abiatu ginen kazetaria eta argazkilaria. Zeru urdin- urdina iragarri zuen irratiak. Kotxeko termo- metroa hiru gradu zentigradura jaitsi zen. Udaberriko arroparekin harrapatu gintuen hotzak. Nafarroako Ultzama bailaran dagoen Larraintzarrera heldu ginen, Ultzama udale- rriko auzoburura. Udaletxean Patxi Tornaría zinegotziarekin elkartu ginen. Batzar gela ika- ragarria da, baina gure ustearen kontra goxo- goxo geunden. “Oraindik ez dugu lortu ten- peratura erregulatzea, agian beroegi da. Ikas- tetxean adibidez, geletan eta korridoreetan tenperatura bera dago” esan digu Tornaría zinegotzi eta ingeniariak. Urtebete baino ez daramate pellet eta ezpal galdarak erabiltzen eta oraindik hainbat doiketa egiteke dute. Ultzamako Udalak zortzi eraikin aukeratu zituen proiektua abian jartzeko, denak Larraintzar auzoburuan daude: ikastetxea, osasun zentroa, hiritarren zentroa, zerbitzu sozialak, udaletxea, igerilekua, kiroldegia eta Onintza Irureta Azkune Argazkiak: Dani Blanco Basoetatik ateratako egur ezpalari esker, besteak beste, herriko ikastetxeko berogailua elikatzen dute Ultzaman.

Transcript of ARGIA Kazetaritza independentea. Txikitik eragiten - Gasolioaren … · 2010. 6. 2. · Astean 7-8...

  • - A S T E K O G A I A -

    2010EKO EKAINAREN 6A 5

    Basoa energi iturri

    Gasolioaren ordez egur ezpalak

    Ultzamako basoak egurrez gainezka zeuden. Ultzamarrek urtean 130.000 litro gasolioerosten zuten eraikin publikoetan ura eta giroa berotzeko. Hemendik aurrera egur ezpalak eta pelleta botako dituzte surtara. Arindua hartuko dute basoek

    eta Udaleko aurrekontuek.

    MAIATZA HASIERAN A15ean gora abiatuginen kazetaria eta argazkilaria. Zeru urdin-urdina iragarri zuen irratiak. Kotxeko termo-metroa hiru gradu zentigradura jaitsi zen.Udaberriko arroparekin harrapatu gintuenhotzak. Nafarroako Ultzama bailaran dagoenLarraintzarrera heldu ginen, Ultzama udale-rriko auzoburura. Udaletxean Patxi Tornaríazinegotziarekin elkartu ginen. Batzar gela ika-ragarria da, baina gure ustearen kontra goxo-goxo geunden. “Oraindik ez dugu lortu ten-

    peratura erregulatzea, agian beroegi da. Ikas-tetxean adibidez, geletan eta korridoreetantenperatura bera dago” esan digu Tornaríazinegotzi eta ingeniariak. Urtebete baino ezdaramate pellet eta ezpal galdarak erabiltzeneta oraindik hainbat doiketa egiteke dute.

    Ultzamako Udalak zortzi eraikin aukeratuzituen proiektua abian jar tzeko, denakLarraintzar auzoburuan daude: ikastetxea,osasun zentroa, hiritarren zentroa, zerbitzusozialak, udaletxea, igerilekua, kiroldegia eta

    Onintza Irureta AzkuneArgazkiak: Dani Blanco

    Basoetatikateratako egurezpalari esker,besteak beste,herrikoikastetxekoberogailuaelikatzen duteUltzaman.

  • B a s o a e n e r g i i t u r r i-

    6 2010EKO EKAINAREN 6A

    pilotalekua. Duela urtebetetik hona udale-txean goxo-goxo egoteak ez du esan nahilehen hotzak zeudenik, jakina, baina zergatikgasolioa alboratu eta biomasari heldu? Bada,basoarekin (Ultzamako azaleraren %62a) zeregin ez zekitelako, “egurrak ez du baterebalio eta enkantean ia erregalatu egin beharduzu. Zuhaitzak aterako dituenari bidezidoreta guzti egin behar diozu lursaila erosdezan. Mendiak baliabide ekonomiko izanbeharrean zama bihurtu dira. Orain basoakez ditu inork zaintzen”. Azken kolpea Fran-tziako haizetea izan da. Milaka zuhaitz eraitsidituzte eta haiek saltzen ari dira azkarren.Ultzamako basoek sabela beteta dute eta ezdaukate non hustu. 2004rako udalerrikobaso dena ikertua zuten, badakite zein egoe-ratan dagoen eta badakite jasangarritasuna-ren ikuspegitik zein behar dituen basoak.Gasolioa eta propanoa alde batera utzi, etaezpala eta pelleta erabiltzeko erabakia beraz,batik bat bi arrazoi horiek kontuan izandahartu zuten.

    Astean 7-8 tonako ezpal kamioia Urtean 600 tona biomasa (erregai) beharkodute zortzi eraikinetako berogailuentzat etaur beroarentzat. Ultzamako Udalak ingurukoenpresa bat azpikontratatu du Ultzamakobasoetatik egurra ateratzeko. Zuhaitz osoakhartzen dituzte, txikitu eta ezpaltxoak egin.Hostoak eta adarrak, esate baterako, mendianuzten dituzte basoarentzako ona delako.Egur ezpalak biltegian gordeta ditu enpresaketa herri eraikinek eskatu ahala Larraintza-rren dagoen biomasa gelara eramaten dutekamioika ezpal. Gutxi gorabehera asteankamioi bat hustutzen dute biomasako bilte-gian, alegia, 7-8 tona ezpal. Biomasa gelan,ezpala erretzeko 700kWko bero potentziaduen galdara dago. 2.500 litro ureko biltegihandia ikusi dugu galdararen alboan. Urabero-bero dago eta hodi sarean sartzekoprest. Beste 2.500 litro ur hodietan dabiltza.Gela honetatik ura 70 gradu inguruan atera-tzen da, zortzi eraikinetara heltzeko hodisarean barrena. Tutu bat ateratzen den bezalabeste bat sartzen da, ur beroa bueltan dator,orain 50 bat gradutan. Eraikinetarako hodiaklur azpitik doaz eta behin obra egiten hasita,zuntz optikoa ere sartu zuten.

    Ezpal galdarari buruzko azalpenak ematenari gara, eta pelleta ez dugu aipatu. Pelletingelesezko hitza da eta pikor txikia esan nahidu. Zerrautsa pikor bihurtzen dute galdarara-

    Egur ezpala.

    Ezkerreko eta goiko argazkian Patxi TornaríaUltzamako zinegotzia eta ingeniaria, ur beroarenneurgailuak eta ezpalaren biltegia erakusten.Ondoan ikusten da nola egur ezpala galdararantzdoan. Ezpalak eta pelletak galdara desberdinakerabiltzen dituzte. Argazkikoa pelletarena da.

    Basoek balio ekonomikoaberreskuratu dute, modu

    jasangarrian zaintzen dituzte eta energi iturri berriztagarri

    bihurtu dira

  • B a s o a e n e r g i i t u r r i -

    2010EKO EKAINAREN 6A 7

    ko erregai izan dadin (ikus goiko argazkian).Patxi Tornaríari galdetu diogu ea zergatik era-baki duten ezpal galdara bat eta pellet galdarabi erabiltzea. Beste modu batera esanda, zeindiferentzia dago, erregai bezala ezpala alapelleta erabili? Hiru gauza hartu dituzte kon-tuan erabakia hartzeko. Batetik, espazioa.Ezpalak pelletak baino toki dezente gehiagobehar du. Bestetik, zenbat diru gastatu nahiden edo ahal den. Hirugarrenik, lehengaiaeskuratzeko aukerak. Ezpala eskurago duteUltzaman, bertako basoetatik dator eta pelle-ta baino merkeagoa da transformazio proze-sua motzagoa eta sinpleagoa delako. Pelleterairisteko prozesua konplexuagoa da, eta berazerregai hori garestiagoa da. Pelleta Iraizotze-ko aroztegi bati erosten diote. Aroztegiakbertan sortutako hondakinak erabiltzen ditupelleta egiteko. Bero potentziari dagokionezberriz, pelleta da irabazle. Litro bat gasoliokematen duen beroa lortzeko bi kilo pelletbehar dira, eta aldiz, hiru kilo ezpal.

    Hasieran esan dugu, Ultzamako Udalarenhelburuetako bat basoak ustiatzea zela, bereneurrian, baina basoak baliatzea. GaldararakoUltzamako zuhaitzak nahi zituzten, ezpalbihurtuak, nahiz eta instalazioa pelletarenabaino zailagoa izan. Kontua da orain700kWko ezpal galdara eta 50kWko bi pelletgaldara dituztela. Bero beharraren araberaaukeratzen dituzte galdarak. Ingeniariak adi-

    bidea jarri digu: “Udaberrian pare bat astezuda giroa izan genuen eta eraikinek ez zutenberogailuen beharrik, guztira 40kW baino ezzuten eskatzen. Ezpal galdara gelditu eta bipellet galdara txikiak jarri genituen abian,ezpal galdarak potentzia maximoan askoz ereerrendimendu hobea baitu”.

    Galdara sistema berriak aurrekoaren beropotentziaren erdia behar du. Eta hori nolaizan litekeen? Bada, egun osoa daukate ener-gia sortzeko eta herriko eraikinek ordutegidesberdinetan eskatzen dute energia.

    Igerilekuan epel-epel 2009ko maiatza-ekainean biomasa erregaiduen berokuntza sistema abian zen. Lehenprobak igerilekuarekin egin zituzten. Umeen-tzako putzu txikia eta putzu handia daudeLarraintzarren eta iaz arte ura 17-18 gradutanegoten zen. “Eguzkiak jotzen duenean bero,baina ezkutatu orduko hotz egiten du” dioTornaríak, eta arrakasta handiegirik ez omenzuen igerilekuak. Iaz putzuetako ura 21-22gradutan doitu zuten eta ultzamarrek etainguruko herrietakoek aldea nabaritu dute.Abonuak hirukoiztu egin dira eta ikastaroetan20-25 haur beharrean 75ek eman dute izena.

    Galdara berrien emaitza gorputzean naba-ritu zuten herritarrek iazko udan, baina ezpentsa proiektua abian jarri zenean oso bai-kor zirenik. Patxi Tornaríaren ustez, bero-

    Hiru gauza hartu dituzte kontuanezpala ala pelleta erabili

    erabakitzeko: espazioa, dirua etalehengaiaren eskuragarritasuna

    Pelleta.

  • kuntza sistema berria abian jartzearen aldePatxi Pérez alkatea egoskortu zen. “Norbai-tena baldin bada meritua alkatearena da.Neurri batean arriskua hartzea izan zen,nahiz eta teknikoki eta logistikoki bideraga-rria izan”. Zinegotziaren belarrietara honela-koak heldu ziren proiektuaren berri emanzenean: atzera egitea da hori; ez du funtzio-natuko, egunero gainean egon beharko da;kudeaketa konplikatua da...

    Erraz-erraza ere ez da izan, Tornaríakberak aitortu digu iazko udazkenetik urtebukaera artekoa ikasketa eta sufrimenduaizan zela. Urri erdialdetik aurrera galdarekgogotik egin behar izan zuten lan eta arazoakere orduan pilatu ziren: ezpala handiegia dela,hemen butxadura dagoela, han ez duela ondoberotzen... begirik kendu gabe doiketak egi-ten. Orain lasaiago dabiltza, urte hasieratik

    zorrotz kontrolatzen dute egunero kontsumi-tzen duten bero potentzia eta erretzen dutenlehengai kopurua. Jarritako helburuetatikgero eta gertuago daude. Esate baterako, kal-kulatzen da litro bat gasoliok ematen duenberoa lortzeko hiru kilo ezpal erre behar dire-la. Bada, duela gutxira arte lau kilo ezpaletanzebiltzan.

    Ganadu txiza eta etxeko hondakinakZortzi eraikin publiko berotzen dituzte pelleteta ezpal galdarek, baina etxebizitzak ezdaude zirkuitu horretan. Ingeniariak ez diguhorretarako intentziorik dutenik adierazi,baina esan digu duela lau-bost urtez geroztikinguruko hainbat etxetan pellet galdarak jarridituztela. Nafarroako Gobernuak galdarokdiruz laguntzen ditu. Ultzamako Udalak etxe-bizitzek eragindako egur hondakinak jasotze-ko modua dauka antolatuta. Hau da, Ultzamamoduko landaguneetako bizilagunek, baliatuedo berrerabili ezin dituzten egur hondaki-nak izaten dituzte, nora bota ez dakitela.Horientzako edukiontzia dago biomasakoeraikinaren ondoan eta material hori ereezpal bihurtzen dute. Egur hondakinen edu-kiontziaren alboan pelleta eta ezpala erreondoren geratutako hautsa dago pilatutabeste edukiontzi batean. Hori ere baliatzeko

    Biztanleak: 1.663 (2008). Azalera: 96,7 km2, %62 basoa, %24 laborantza, gainerakoa urbanoa.2009ko maiatza-ekainetik galdarak martxan daude.Proiektuko eraikinak: Udaletxea, Gizarte Zerbitzuak, Hiritarren Zentroa, Osasun Zentroa, pilotalekua, kiroldegia, ikastetxea eta igerilekua.Helburua: Urtean 60.000 euro aurreztu erregaian eta 410 tona CO2 gutxiago bota.Biomasa zertarako? Eraikinetan berogailua eta ur beroa izateko.Lehen: Urtean 130.000 litro gasolio eta 103.920 euro. Propanoa (2008): 2.200 kg. eta 3.220 euro. Amortizazioa: Lau urte eta erdian.Basoaren gaitasun produktiboa: 6.000 tona urtean. Urtean kontsumituko den biomasa: 600 tona. 5.000 litro ur: 2.500 litro hodietan dabiltza eta beste 2.500 biltegian daude.Graduak: Ura 70 gradu zentigradu inguruan abiatzen da eta 50 inguruan itzultzen da.Ezpal galdarak 700kWko potentzia du. Pellet galdarak berriz, bi dira, bakoitza 50kWkoa.7-8 tonako ezpal kamioia kontsumitzen dute astero.

    Ultzama udalerriaren apustua

    Ganaduaren txiza jaso eta biogasbihurtuko duen proiektua abian

    du Udalak. Ganadu pixa horriezpala eta pelleta erre

    ondorengo hautsa nahastekoasmoa dute

    B a s o a e n e r g i i t u r r i-

    8 2010EKO EKAINAREN 6A

  • Gipuzkoako Beizama herriak 190 biztanle ditu. 2009ko iraletik zortzietxebizitza eraiki berri pellet galdara erabiltzen ari dira ur beroa etaberogailua izateko. Beizamako Udalak enpresa bati esleitu zion pelletgaldararen instalazioa eta baita ondorengo mantenua ere. Hainbat urte-tan, enpresa hori arduratuko da berotze sistemaren mantenuaz eta bizi-lagunei kobratzeaz. Behin inbertsioari buelta emandakoan lehiaketaraaterako da berriz. Pellet galdara zortzi etxebizitzetara lotua dago hodisarearen bidez. Etxebizitzak ez ezik Udaletxea, Natur Eskola eta Udala-ren aterpetxea ere hodi sareak batzen ditu. Oraindik ez dira hasi azkenhorietan pellet galdara erabiltzen, baina asmoa urtea bukatu bainolehen hastea da.

    Pelleta Bizkaitik ekartzen dute, eta beraz, erosi egiten dute.Oraindik proiektu zehatzik ez badute ere, Beizamako Udalean bada-kite aukera egongo litzatekeela pelletaren ordez egur ezpala erabil-tzekoa. Beizamako herri basoetan biomasa nahikoa dago galdaraelikatzeko. Bertako lurretako egur hondakinak baliatuko balituztehainbat onura lortuko lukete: batetik, ezpala gas propanoa etapelleta bera baino merkeago atera daiteke, eta bestetik, bertanekoitzitako lehengaia baliatuko litzateke eta bertan kontsumitu.Horregatik, orain duten 220kWko galdara bi erregaientzako presta-tua dago, bai pelletarentzat eta baita ezpalarentzat ere.

    Etxebizitzako bizilagunak gustura dira, lehen hilabetetako doike-ta arazoez gain, etxea eta ura primeran berotzen dituztelako. 2010.urtea bukatzerako lehen aipatutako hiru eraikin publikoak sistema berriarekin abian jartzea falta zaie. Eta beharba-da, laster animatuko dira Beizamako basoetatik egur ezpala atera eta galdara elikatzera.

    asmoa dute, izan ere, bertakoganaduaren txiza jaso eta bio-gas bihurtuko duen proiektuaabian dute. Ganadu pixa horriedukiontziko hautsa nahastekoasmoa dute.

    Ultzamar batzuk kezkatutazeuden, basoei begira. Betikonegozioak pot eginda bestelakoirtenbideak behar ziren. Urte-bete baino ez da proiektuaabian jarri denetik, baina badi-rudi etekinarekin gustura direlaherritarrak: basoek balio eko-nomikoa berreskuratu dute,modu jasangarrian zaintzendituzte eta energi iturri berriz-tagarri bihurtu dira. Helburuhoriek betetzen segitzen badu-te, agian, beste herri batzueigogoa piztuko zaie, Tornaríakberak esan digunez, eraikinpublikoak biltzen dituen horre-lako sarerik ez baita EuskalHerrian. n

    Diaporaman biomasa-ren prozesua errazago uler daitekeargazki sortari esker.

    B a s o a e n e r g i i t u r r i -

    2010EKO EKAINAREN 6A 9

    Pellet galdara Beizaman