Nola egin iraultza - ARGIA txikitik eragitenNola egin iraultza XXI. mendean? Gogoeta garaiak bizi...

download Nola egin iraultza - ARGIA txikitik eragitenNola egin iraultza XXI. mendean? Gogoeta garaiak bizi ditugu Euskal Herriko panorama politikoan. ... hezkuntza, industria, zerbitzuak

of 16

  • date post

    05-Feb-2018
  • Category

    Documents

  • view

    230
  • download

    2

Embed Size (px)

Transcript of Nola egin iraultza - ARGIA txikitik eragitenNola egin iraultza XXI. mendean? Gogoeta garaiak bizi...

  • 2

    209. zenb. 2016ko maiatza

    Nola egin iraultza XXI. mendean?Gogoeta garaiak bizi ditugu Euskal Herriko panorama politikoan. EzkerAbertzalea bere burua berpentsatzeko prozesu ugaritan sartuta dago. Horrezgain, hainbat herri mugimendu aurrera begira egin beharreko bidea oinarritikplanteatzen ari dira, barneko botere harremanak aztertzen eta antolaketa ereduakaldatzen.

    Kide gazteak pixkanaka protagonismoa irabazten ari dira, baina zeri ematen diotegarrantzia hauek? Zerk mugitzen ditu politikan? Zein dira erronkak beren ustez?Zein gaik kezkatzen ditu?

    Elkarrizketatuetako batek mahai gainean ongi jarri bezala, ezker abertzaleaterminoak ere gaizki-ulertuak eragin ditzake, bi errealitate ezberdin izendatzekoerabiltzen baita. Batetik, Ezker Abertzalea hiru antolakunderekin (Sortu, LAB,Ernai) osatutako egitura bat da, eta honi erreferentzia egitean maiuskulaz idatzikodugu; bestetik, egitura horretatik harago, zabalagoa den mugimendu ezkertiar etaabertzalea izendatzeko ere erabiltzen da. Kasu honetan letra xehez idatziko dugu.

    Erreportajea bigarren ulerkera honetatik planteatu dugu. Beren burua ezkerabertzaleko kide gisa identifikatzen duten Euskal Herri zabaleko hamaika kiderengogoetak jaso ditugu: Amaia Agirretxe, Kimetz Arana, Elorri Arin, Jone Etxeberria,Izar Mendiguren, Aiora Mujika, Ortzi Murua, Markel Ormazabal, Endika Perez,Irati Sienra eta Amaia Zufia. Bakoitzarekin ordubetez aurrez aurre egindakoelkarrizketak abiapuntu hartuta osatu dugu erreportajea. Ez da noski gazteriarenargazki oso bat, baina egungo egoera ulertzeko gako batzuk, galdera berriak etaaurrera egiteko proposamenak topatuko ditu irakurleak.

    Egilea: Lander ArbelaitzArgazkiak: Elkarrizketatuek utziak.

    LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: larrun@argia.eus Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.509. zenbakiarekin banatua, 2016ko maiatzaren 29an)

    Azala: Joseba Larratxe Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

  • Oso desmobilizatuta ikusten dut egoera, Eus-kal Herrian dugun borroka tradizioa izatekooso hotz. Irati Sienraren hitzak dira (1990,Deustu). 15-16 urterekin hasi zen ikasle mugi-menduan eta egun Ernaiko kidea da. Batetik,gatazka politikoaren erroetara joateko aukeraeta bestetik ikaragarrizko ofentsiba neoliberalabizi dugun garaiotan, beste herri batzuei begiragaudela sentitzen dut, Katalunia, Eskozia, Gre-zia edo Latinoamerika kasu, gu ia ezer egitenjarri gabe.

    Jendeak ez du ezker abertzalea bertan anto-latzeko alternatiba bat bezala ikusten. Sienrarenaburuz, eragileek 80ko hamarkadako antolakete-kin jarraitzen dute, beren jardun nagusia bilere-tan edo espazio txikietan eginez, eta gauza askoegiten ari diren sentsazioa izan dezaketen arren,kalean ezer gutxi egiten ari direla uste du.

    Abian prozesuarekin berriz sartu da SortunElorri Arin. 1991n Baionan sortua, DonibaneLohitzunen bizi da. 15 urterekin hasi zen Segin,eta geroztik hainbat herri mugimendutan ereibilia da: Altxa Neskatxa, gaztetxea, EHZ etaJoxemi Zumalabe Fundazioa besteak beste.Borroka armatuarekiko estrategia aldaketa eginzenean, desadostasunak medio kide batzuekmilitantzia utzi zutela gogoratzen du. Abianprozesua, bere hutsuneak hutsune, arnaste berribat iruditu zait.

    Jendearen pasibitatea du kezka nagusi. Garaibatean gehiago erreakzionatzen zela iruditzenzaio. Erasoen aurrean atxematen dut indibi-dualtasunean sartuta gaudela, ez dela bortxazerreakzionatzen. Etorkinekin gertatzen ari denguztiaren aurrean, adibide bat jartzearren,hemen ez da ezer gertatzen ari.

    3

    Ezker abertzalea berpentsatzen / Erreportajea

    Irati Sienra deustuarra Ernaiko kidea da, azken urteetan feminismoaren eraginez aldaketa ikusi du ezkerabertzalean, batez ere diskurtsiboa.

  • Euskal Herria orokorrean lasaitu otzan bateanikusten dut. Endika Perez (1988, Larrabetzu) 14-15 urterekin hasi zen gazte asanbladan eta gazte-txean, ondoren Ikasle Abertzaleaken eta ondorenSegin. Egun Ernaiko kidea da. Iruditzen zaio ZutikEuskal Herriarekin estrategia moldeetan bakarrikaldatu zela, baina diskurtsoan, antolaketa ereduaneta kultura politikoan ezker abertzaleak ez zuelabere burua egokitu aldaketa horri aurre egiteko.Aukera berriak sortu ditu, baina gatazka bisibiliza-tzeari uzteko arriskua ikusten du Perezek.

    Gatazka politikoa desitxuratuta dago, orainbadirudi ETAren jardunean kokatzen zela gataz-ka. Ez gara pultsu politikoa mantentzeko gaiizan, gatazka beste molde batzuetan kokatzeko,konfrontazio politikoa indarrean mantentzeko.Batzuetan etsaiaren arabera pausoak ematen ibilidela iruditzen zaio Perezi. Lehen urteetan alda-keta ezartzeko eta atzera bueltarik ez ematekozentzua izan zezaketen hainbat ekimenek bereustez, baina gehiegi luzatu dira. Azken urteetanzentzurik ez duten adierazpen politiko batzuekere egiten ari gara. Adibidez galdetuta, 2014komartxoan Troikako ordezkariak Bilbora joanzirenekoa berreskuratu du. Hauek datoz etabeldur inperatiboa dugu ea zer gertatuko den. Ezdugu nahi inolako biolentzia politiko adierazpe-nik, hori atzean utzi nahi dugun fase bateko ele-mentua delako, kontuan hartu gabe, Troika Gre-ziara, Alemaniara edo Europan barrena joateanhiriek sutan amaitzen dutela, Euskal Herria ezdela burbuila bat eta erreferentzia batzuk osopedagogikoak direla mundu mailan.

    Ilusio eta inplikazio falta ikusten dut, jendeakbere buruarengan eta komunitatean gauzak alda-tzeko sinismen faltarekin lotua. Izar Mendigu-ren (1988, Laudio) ikasle mugimenduan hasi zen16 urterekin. Egun ez dabil inongo egituratan etaherri mugimenduetan batez ere komunikazioarenikuspegia lantzen du. Hala ere, badauzkagu ilu-sioa pizten duten proiektuak buruan eta eskuartean, kontua da ahalduntze bat behar dugula.Oinarri soziala atzeko planoan ez geratzeko zain-

    tzari arreta jarri behar zaiola uste du, herritarrakpolitikaz interesa ez daitezen sistemak aisialdianmila baliabide eskaintzen baititu.

    Ezker abertzaleak badu joera aldaketa batenbidez nonbaitera iritsi eta bertan egokitzeko.Egun ezin da hori egin ordea, aldaketak oso biz-korrak direlako. Markel Ormazabal (1982,Donostia) ikasle mugimenduan hasi zen 14-15urterekin eta ordutik saltsa ugaritan ibili da: gaz-tetxe eta okupazio mugimenduan, DonostiakoPiraten sorrera urteetan, eta Jarrai, Haika eta Segigazte erakundeetan. Egun Ezker Abertzalean etaherri mugimenduetan ibiltzen da. Kezkatutanago uste dudalako Ezker Abertzalea ez delaerantzuten ari bere osotasunean gizartean ema-ten ari diren aldaketei.

    Geroz eta gehiago dira diotenak azken 30urteetako zikloaren aldaketa industrializaziogaraian eman zenaren tamainakoa izan daitekee-la. Orain arte ohikoak ziren zutabeak aldatukodira eta ezin asmatuzkoa da datorkiguna, horre-gatik eskatzen du etengabeko gogoeta, etengabe-ko kokatu beharra eta gerri politikoa, defenda-tzen du Ormazabalek.

    Jendartea berraktibatzen asmatzea da gakoaJone Etxeberriaren ustez (1979, Ordizia). Itoizkokableak moztu zituzten garaian hasi zen, 16-17urterekin AHTren aurkako asanbladan. Zazpiurtez kanpoan ibili ostean, EAE-ANVko zerren-detan joan zen eta bere lekua ezker abertzaleazela ikusi zuen. Egun Sortuko kidea da.

    Neoliberalismoari aurre egingo dion alternati-ba badagoela erakustea lehentasunezko jotzendu, nahiz eta garbi dioen: Ideien borroka galtzenari gara. Hainbat faktoreren artean, hispanozen-trismoaren indarra nabarmentzen du. Hego Eus-kal Herriko hedabide gehienetan, ETBn kasu,hemengo datuak Espainiako Estatuko datuenondoan ematen dituzte beti, osasuna, langabezia,hezkuntza, industria, zerbitzuak... ez gaude haingaizki pentsamendua sustatuz, hemen ere abera-

    209. zenb. 2016ko maiatza

    4

  • tsak aberasten eta pobreok txirotzen ari garenbitartean. Status quoa horrela ere defendatzendutela iruditzen zaio. Beti egon gintezkeela oke-rrago, eta beraz, zertarako altxa?, galdetzen du.

    KOHESIO FALTA KEZKA ITURRI

    Aniztasunaren izenean erradikaltasuna galtzekosaiakerak kezkatzen nau. Amaia Agirretxe (1991,Azpeitia) mugitzen 16-17 urterekin hasi zen, etaunibertsitatean ikasle mugimenduan sartu zen.Egun gazte mugimenduko eta mugimendu femi-nistako kide da. Bere ustez aniztasuna eta erradi-kaltasuna bateragarriak dira, eta jendeak bere kasapentsatzea bultzatu behar da. Zurruntasunakkezkatzen nau, eta zatiketak, disidentziak... nolakudeatzen ari garen. Gertatzen ari dena ukatzea,bestearen iritzia deslegitimatzea... Egia esan kohe-sio falta ikusten dut. Bere ustez ezker abertzaleakanitza izan behar du, hala garelako.

    Asko kostatzen zaigu aurrera egitea kontrae-sanei eta kritikei beldurra diegulako. Aurrera egi-teko korapilo hau askatu behar dugu, izan ereorain erresistentzia jarreretatik ofentsibara pasanahi dugu, euskal estatu hori gaurdanik eraikitze-ra. Irati Sienrak uste du borroka bera askatzaileadela eta kontraesanak kudeatu behar direneanblokeatu egiten direla ezker abertzaleko kideak.Arazo handia da hau.

    Etxea txukundu behar dugu lehenik, ezinaurrera egin gabiltzala dirudi, ez dugula amai-tzen. Aiora Mujika (1987, Anoeta). 15 urterekingaztetxean hasia, gero Ikasle Abertzaleaken etaunibertsitate garaian hainbat antolakundetan ibi-lia. Egun komunikazio alorrean aritzen da.

    Estrategia aldaketa trasatlantikoaren biraketa-rekin lotu izan dela baliatuta, iruditzen zaio alda-keta horretan arrakalak izan zirela itsasontziarenhondoan, izen eta abizenak dituzten tentsioak,eta hauek konpontzen lana egin beharra dagoela,arrakalak sakontzen joan aurretik.

    5

    Ezker abertzalea berpentsatzen / Erreportajea

    Amaia Agirretxe azpeitiarra, ezkerretik bigarrena,gaztetxearen urteurren festan, baltsa jaitsierakosariarekin.

    Ezkerrean Amaia Zufia iruindarra, BilguneFeministako kidea, Gasteizen egin zenmanifestaziorako deialdia