AUZOLANA Herritik herriarentzat - Argia · Amaiur independentea zenean, udaletxea zen hau. EUSKAL...

6
4 2013KO OTSAILAREN 3A ASTEKO GAIA AUZOLANA Herritik herriarentzat “Behar bat agertzen denean hainbat modutan ase daiteke, baina auzolanaren gaineko hautu bat egiten dugunean erabakitzen dugu taldean aritzea, guk hartzea zeregin hori gauzatzeko ardura, eta, elkartasunaren balioan oinarrituz –elkarri lagunduz– aritzea”. Jasone Mitxeltorenaren Auzolanaren kultura liburua (Txalaparta, 2011) abiapuntu hartuta, auzolanaren hainbat adibide ezagutu ditugu gertutik. | UXUA LARRETXEA | Argazkiak: Dani Blanco ELKARTASUNAREN BALIOA, komunitatearen garrantzia eta burujabetza. Horratx auzolana- ren kultura osatzen duten balioak. Egitura berdintzailea dela ere azpimarratu digu Mitxeltorenak: “Izanen dira lan batzuk indar handiagoa eskatzen dutenak, beste batzuk ezagutza handiagoa, baina auzolana egiten den herrietan ikusten dugu herritar bakoitza- ri bere ahalmenen araberako ekarpena egiteko aukera ema- ten zaiola”. Auzolanari buruz jardutean, etxalartarrak interes- garria deritzo auzo hitzak duen esangura aztertzeari; izan ere, historikoki ikus dezakegu auzo- ak antolakuntza sistema bat zirela, lotura hagitz estuak zituen komunitate sendo bat, auzo komunitatea alegia. Joxe Migel Barandiaranek zioenez, auzotasuna ez zen momentu jakin batean elkarren ondoan bizi ziren etxeko bizilagunen arteko harremana soilik, baizik eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren betebehar eta eskubideak ezartzen zituen figura bat. Gurean auzolanaren bidez hainbat lan burutu izan da eta burutzen da egun ere. Tradizionalki, auzolana definitzerakoan nagusiki herri bateko azpiegitura komunak eraikitzeko, zaintzeko eta mantentzeko sis- temari erreferentzia egin zaio; hala nola, bideak, zubiak, iturriak, ur-askak edota ur- bideak. Alabaina, Mitxeltorenak gogorarazi duenez, “batzuetan auzolana deitu izan zaio etxe jakin bateko beharra asetzeko egin den lanari”. Gizartea aldatu ahala, auzolanaren adieraz- pena ere itxuraldatuz joan da zenbait kasutan. Amaiurren (284 biztanle zituen 2010ean), esaterako, kulturaren alorretik heldu diote eredu honi, eta hala, auzolan bidez egiten dituzte herria eta bertako ondarea jendarteari zabaltzeko bisita gidatuak. “Herria dinamiza- tzeko eta herritarren ahotik hemengo histo- riaren berri izateko helburuare- kin sortu da ekimena”, azaldu digu Juan Mari Aleman Amaiur- ko zinpeko alkate izandakoak. Bestelako ekimenak ere gauzatu dituzte, ildo beretik, iaz uztailean estreinatu zuten Amaiur 2012: Haien ametsa gurea da ikuskizun artistikoa kasu. “Iparraldekoekin elkarlanean Nafarroako eta bere- ziki Amaiurko historia kontatzen zuen emanaldia izan zen”. Aran- zadiko kideekin batera, Amaiur- ko gazteluko indusketa lanetan laguntzen ere bizilagunak aritzen dira udaro. Alemanek nabar- mendu duenez, Amaiur herriaren kasuan ira- ganeko ondarea berreskuratzeko ezinbesteko baliabidea izaten ari da auzolana. Urtero erre- pikatzen den auzolana ere aipatu digu zinpe- ko alkateak: besten aitzinetik herria bera eta baserrietara iristeko bide nagusiak garbitzen dituzte denen artean. Amaiurtarrak eta zarauztarrak herria biziberritzen Herri txiki, ertain nahiz hiri handiagoetan egiten da auzolana. Ñabardurez mintzatu zaigu Jasone Mitxeltorena: “Leku fisikoak baino, kultur ereduak bereizi beharko geni- “Zarauzko torreoia zaharberritzeko saiakeran erantzuna izan da ez zegoela baliabiderik. Aitzitik, herri moduan horrelako lan bat egiteko gai izan gara, eta horretaz jabetzea sozialki kristorena da” Inhar Agirrezabal, Hatorr auzolanera!

Transcript of AUZOLANA Herritik herriarentzat - Argia · Amaiur independentea zenean, udaletxea zen hau. EUSKAL...

Page 1: AUZOLANA Herritik herriarentzat - Argia · Amaiur independentea zenean, udaletxea zen hau. EUSKAL HERRIAN AUZOLAN eki-mena () auzola-naren kultura ondarea onartzeko, indarberritzeko

�4 2013KO OTSAILAREN 3A

ASTEKO GAIA

AUZOLANA

Herritik herriarentzat“Behar bat agertzen denean hainbat modutan ase daiteke, baina auzolanaren gaineko hautubat egiten dugunean erabakitzen dugu taldean aritzea, guk hartzea zeregin hori gauzatzeko

ardura, eta, elkartasunaren balioan oinarrituz –elkarri lagunduz– aritzea”. JasoneMitxeltorenaren Auzolanaren kultura liburua (Txalaparta, 2011) abiapuntu hartuta,

auzolanaren hainbat adibide ezagutu ditugu gertutik.

| UXUA LARRETXEA |

Argazkiak: Dani Blanco

ELKARTASUNAREN BALIOA, komunitatearengarrantzia eta burujabetza. Horratx auzolana-ren kultura osatzen duten balioak. Egituraberdintzailea dela ere azpimarratu diguMitxeltorenak: “Izanen dira lan batzuk indarhandiagoa eskatzen dutenak, beste batzukezagutza handiagoa, baina auzolana egitenden herrietan ikusten dugu herritar bakoitza-ri bere ahalmenen araberakoekarpena egiteko aukera ema-ten zaiola”. Auzolanari buruzjardutean, etxalartarrak interes-garria deritzo auzo hitzak duenesangura aztertzeari; izan ere,historikoki ikus dezakegu auzo-ak antolakuntza sistema batzirela, lotura hagitz estuakzituen komunitate sendo bat,auzo komunitatea alegia. JoxeMigel Barandiaranek zioenez,auzotasuna ez zen momentujakin batean elkarren ondoanbizi ziren etxeko bizilagunenarteko harremana soilik, baiziketa belaunaldiz belaunaldi transmititzen zirenbetebehar eta eskubideak ezartzen zituenfigura bat.

Gurean auzolanaren bidez hainbat lanburutu izan da eta burutzen da egun ere.Tradizionalki, auzolana definitzerakoannagusiki herri bateko azpiegitura komunakeraikitzeko, zaintzeko eta mantentzeko sis-temari erreferentzia egin zaio; hala nola,bideak, zubiak, iturriak, ur-askak edota ur-bideak. Alabaina, Mitxeltorenak gogoraraziduenez, “batzuetan auzolana deitu izan zaioetxe jakin bateko beharra asetzeko egin denlanari”.

Gizartea aldatu ahala, auzolanaren adieraz-pena ere itxuraldatuz joan da zenbait kasutan.Amaiurren (284 biztanle zituen 2010ean),esaterako, kulturaren alorretik heldu dioteeredu honi, eta hala, auzolan bidez egitendituzte herria eta bertako ondarea jendartearizabaltzeko bisita gidatuak. “Herria dinamiza-tzeko eta herritarren ahotik hemengo histo-

riaren berri izateko helburuare-kin sortu da ekimena”, azaldudigu Juan Mari Aleman Amaiur-ko zinpeko alkate izandakoak.Bestelako ekimenak ere gauzatudituzte, ildo beretik, iaz uztaileanestreinatu zuten Amaiur 2012:Haien ametsa gurea da ikuskizunartistikoa kasu. “Iparraldekoekinelkarlanean Nafarroako eta bere-ziki Amaiurko historia kontatzenzuen emanaldia izan zen”. Aran-zadiko kideekin batera, Amaiur-ko gazteluko indusketa lanetanlaguntzen ere bizilagunak aritzendira udaro. Alemanek nabar-

mendu duenez, Amaiur herriaren kasuan ira-ganeko ondarea berreskuratzeko ezinbestekobaliabidea izaten ari da auzolana. Urtero erre-pikatzen den auzolana ere aipatu digu zinpe-ko alkateak: besten aitzinetik herria bera etabaserrietara iristeko bide nagusiak garbitzendituzte denen artean.

Amaiurtarrak eta zarauztarrak herria biziberritzenHerri txiki, ertain nahiz hiri handiagoetanegiten da auzolana. Ñabardurez mintzatuzaigu Jasone Mitxeltorena: “Leku fisikoakbaino, kultur ereduak bereizi beharko geni-

“Zarauzko torreoiazaharberritzeko saiakeranerantzuna izan da ez zegoelabaliabiderik. Aitzitik, herrimoduan horrelako lan bategiteko gai izan gara, etahorretaz jabetzea sozialkikristorena da”

Inhar Agirrezabal, Hatorr auzolanera!

Page 2: AUZOLANA Herritik herriarentzat - Argia · Amaiur independentea zenean, udaletxea zen hau. EUSKAL HERRIAN AUZOLAN eki-mena () auzola-naren kultura ondarea onartzeko, indarberritzeko

tuzke. Hau da, izan daiteke fisikoki herria,baina herri izatearen sentsaziorik ez izateaedota auzokoen arteko harremanik ez ego-tea”. Errealitate hori azken hamarkadetangailendu da, etxebizitza eraikitze handiek era-ginda batik bat. Hirietan –duten egituragatik–ez da hain erraza horrelako harremanak sor-tzea. Aitzitik, gerta daiteke auzo bateankomunitate lotura estua izatea, eta kasuhorietan, elkarlanean aritzea. Jai herrikoiak,auzo elkarteak, gaztetxeak… dira horren adi-bide, Euskal Herrian dugun herri mugimen-du aberatsetan joera handia baitago auzola-nean antolatzeko.

Zarautzen, esaterako, Hatorr auzolanera!ekimena abiarazi dute, galdurik dagoen auzo-kideen arteko harremana sendotzeko zeinherria biziberritzeko asmoz. Zarautz ez datxikia (22.652 biztanle ditu) eta komunitateasortzeko zailagoa da, baina horretan ari dira,proiektuko kide Inhar Agirrezabalen arabera:“Lan egiteko bitarteko komunitario bat susta-tuz eta elkartasunean oinarrituz, eragile etaelkarteentzat topagune izan nahi dugu, beharbatzuei erantzuna emateko eta komunitatesentsazioa garatzeko”.

Hainbat zarauztar batu da auzolanareninguruan teoriatik praktikara jauzi eginnahian, eta era berean, ondarea berreskura-tzeko. Izan ere, ehun urte bete dituen torreoiaerortzekotan zegoen, eta historikoki zuenbalioaz jakitun, zaharberritzea erabaki zuten.Horrekin batera, natur taldearekin elkarla-nean espezie inbaditzaileak garbitu eta auzo-konpostguneak eraiki dituzte. Dagoenekomartxan da eta zortzi familiak konposta egi-ten dute bertan. Agirrezabalen esanetan, lanhoriek aurrera ateratzeko denetariko jendeabertaratu da. Egutegi bat diseinatzekotandira, eremu ezberdinetan jarduten dutenekinauzolan zehatzak burutzeko.

Larrialdiei erantzutekoLarrialdi egoerek ere batzen dute jendea.Iazko azaroko uholdeak ditugu lekuko:Donostiako Martutene eta Loiola inguruakgarbitzeko bizilagunen laguntza eskatu zen,eta ondo erantzun zuen jendeak. Baliabideekonomikorik ez dagoenean, irtenbide apro-posa da auzolana. “Nafarroako eta Arabakoherri txikietan ez dute beste hainbat herrikadina diru-laguntzarik, eta auzolanari eskeregin edo moldatu izan dituzte frontoiak,baselizak, herriko plazak eta karrikak”.Amaiurren kasuan, adibidez, independenteazenean –1969. urtean sartu zen Baztanen egi-turapean–, baliabiderik ezean auzolan bidezegiten zituzten lan gehienak.

Beharrei aurre egiteaz gain, bestelako onu-rak dakartza auzolanak, horren agerikoak ez

izanagatik zinez baliotsuak. Elkarrizketatuek,nagusiki, herrian eta herritarren artean sor-tzen den harremanean eta kohesioan dueneragina goraipatu dute: “Auzolana egitenduten edo egin izan duten herrietan komuni-tate lotura estua dago eta horrek ahalbidetzendu taldean aritzea eta gauzak egin ahal izateasistema honen bidez”, azpimarratu duMitxeltorenak. Herritarren arteko harrema-nak sendotzen laguntzen du eta hori, gerora,egunerokoan mantendu eta nabaritzen da.Juan Mari Alemanek gaineratu duenez, “ilu-sioa sortzen du, auzolanera joaten denak lan

2013KO OTSAILAREN 3A 5�

AUZOLANA

Inhar Agirrezabal, 100 urte bete dituen torreoiaren aurrean. Erortzearzen eraikina zaharberritzen ari dira herritarrak. Manu Urbietaeskultore zarauztarrak auzolanari eskainitako eskultura ageri daAgirrezabalen alboan.

Page 3: AUZOLANA Herritik herriarentzat - Argia · Amaiur independentea zenean, udaletxea zen hau. EUSKAL HERRIAN AUZOLAN eki-mena () auzola-naren kultura ondarea onartzeko, indarberritzeko

�6 2013KO OTSAILAREN 3A

AUZOLANA

egiteaz gain ongi ere pasatzen duelako etasentsazioa arras ona izaten da. Hemen denokelkar ezagutzen dugun arren, elkarbizitzasendotzen laguntzen du”.

Mitxeltorenak beste ezaugarri bat azalera-tu du: “Oraindik ere auzolana martxan dutenherrietan azpimarratzen dute norberarenherriaren alde egiteak dakarren asebetetzea”.

Halaber, gauza jakina da norberak bereeskuekin egin duena hobeto zaintzen duela,bere egiten duelako nolabait. Inhar Agirreza-balek Zarauzko esperientzia du hizpide:“Torreoiaren kasua oso esanguratsua da; bihamarkadetan zehar zaharberritzeko saiake-rak egin izan dira eta jasotako erantzuna izanda ez zegoela baliabiderik, errentagarritasu-nik ikusten ez ziotelako. Aitzitik, herrimoduan horrelako lan bat egiteko gai izangara, eta horretaz jabetzea sozialki kristorenada”. Herri eta komunitate gisa askatasunadakar auzolanak, hori ere ez da ahantzibehar.

Batzuetan araututa, besteetan hautazkoaGaur arte iraun duen lan-moldea izanik,zenbait lekutan arautu ere egin dute auzola-na. Nafarroako eta Arabako herri txikiaskotan auzolanaz mintzo diren ordenan-tzak aurki ditzakegu. Nafarroa Garaian,Tokiko Administrazio Legediak dio udal etakontzeju guztiek dutela aukera beren legee-tan lan sistema hau ezartzeko, baldintzabatzuk jarraituz. Amaiurren kasuan, lehenderrigorrezkoa zen auzolana, nahiz etaborondatezko lanak ere beti egon izandiren. “Duela urte batzuk auzolan garran-tzitsuak egin ziren, hilerria konpondu etaAmaiurko ur-sarea garbitu, besteak beste,

Juan Mari Aleman, auzolan bidez zaharberritutako fatxadarenaurrean. Amaiur independentea zenean, udaletxea zen hau.

EUSKAL HERRIAN AUZOLAN eki-mena (www.auzolan.info) auzola-naren kultura ondarea onartzeko,indarberritzeko eta zabaltzekosortu zuten. Usurbilen lehen topa-keta egin zuten eta bigarrenaAltsasun, pasa den irailean.“Egungo jendarte ereduarekingure beharrak asetzea ezinezkoadela ikusirik, bertze eredu batenbila hasi ginen, eta, ohartu ginen

bazirela dagoeneko EuskalHerrian bertan eta Euskal Herritikat hainbat mugimendu norabidehorretan lanean zebiltzanak; bidehorretan sakondu nahiak eramangintuen Auzolan mugimenduasortzera”, azaldu du JasoneMitxeltorenak. Egun ez bezala,garai batean herrietan nola eskual-detan buruaskitasun maila handiazen eta hori berreskuratzeko xede

garbia dute. Horretarako, moldeberrietara egokitu nahi dituzteantzinako erreferenteak. Tokiantokiko burujabetza lortzea, bai etaEuskal Herri kanpokoekin saremoduan jokatzea dituzte helburu.Hots, lekuan lekuko ekimenaksustatzea eta Euskal Herrian abiandiren esperientziak jaso eta elka-rrekin harremanetan jartzea, elkar-lotzea eta zabaltzea.

Burujabetza helburu

“Ilusioa sortzen du, auzolanerajoaten denak lan egiteaz gainongi ere pasatzen duelako etasentsazioa arras ona izaten da.Elkarbizitza sendotzenlaguntzen du”

Juan Mari Aleman, Amaiurko zinpeko alkate ohia

Page 4: AUZOLANA Herritik herriarentzat - Argia · Amaiur independentea zenean, udaletxea zen hau. EUSKAL HERRIAN AUZOLAN eki-mena () auzola-naren kultura ondarea onartzeko, indarberritzeko

2013KO OTSAILAREN 3A 7�

eta horretarako egutegi batean zehaztu zennork aritu behar zuen zein egunetan. Ager-tzen ez bazen, 30 euroko isuna ordaindubehar izaten zuen”, azaldu digu Alemanek.Egun, nahi duenak parte hartzen du, boron-datezko lan bilakatu da; “halere, bada jen-dea auzolanera joaten ez dena, baina egin-dakoa esker tu nahirik jatekoak etaedatekoak eramaten dituena. Beste batzuekberriz, dirua ere ematen dute dauden gas-tuei aurre egiteko”.

Alabaina, urteen poderioz auzolana gauza-tzeko baldintzak zorroztu direla gogorarazidu Mitxeltorenak, ezbeharren bat gertatuzgero segurua izatea kasu, eta horrek auzolanaordenantzetan ezartzeko unean eragozpenaksor ditzakeela uste du. Bestelako zailtasunakere badaude, tartean azken hamarkadetan biziizan dugun oparotasun materialak jendea kul-

turalki aldatu izana. Dena den, arrazoizkoalitzateke pentsatzea bizi dugun krisiak berpiz-tu dezakeela auzolana, besteak beste udalekez dutelako garai batean zuten baliabide eko-nomikorik hainbat eginbeharri aurre egiteko.“Jende batek uste du udalaren ardura direlaegitekook, baina udal eta gobernuetatik geroeta baliabide gutxiago iristen da”, gogoratudu zarauztarrak.

Etxalartarrak, ildo beretik, ez du usteegungo sistemaren porrotak automatikokiekarriko duenik auzolanerako edo kolektibo-ki gure beharrak asetzeko joera. Nolanahi,auzolanak bere baitan dituen filosofia etabaloreak bizirik ikusten ditu Euskal Herrian,eta horren erakusle dira azken urteetan abia-razi diren ekimenak.

Egitasmoak herritarrek eurek abiarazidituzte batzuetan, eta udalak izan dira akuilu

Amaiurko mugarri eta gaztelu inguruan, Aranzadiko kideekin batera indusketa lanetan laguntzen aritzen dira bizilagunak udaro.

Page 5: AUZOLANA Herritik herriarentzat - Argia · Amaiur independentea zenean, udaletxea zen hau. EUSKAL HERRIAN AUZOLAN eki-mena () auzola-naren kultura ondarea onartzeko, indarberritzeko

�8 2013KO OTSAILAREN 3A

bestetzuetan. Historikoki batzarrari lotutaegon da eredua, Mitxeltorenaren hitzetan:“Batzarretan herritarrek zuzenean hartzenzuten parte eta erabakitzailea zen, herriarizegozkion kontuak bertan erabaki, antolatueta auzolan bidez gauzatzen zituzten”.Batzar horien bidez jarraitzen dute Amaiu-rren auzolana kudeatzen. Egin nahi direnlanen proposamenak bertara eramaten diraeta aurrera egin edo ez erabakitzeaz gain,auzolan horretarako araudi zehatza finka-tzen da. Materiala erosteko dirurik ba otedagoen eta dirua nondik lor daitekeen ereeztabaidatzen dute, besteak beste. Batzarraherritar orori irekia dago eta zinpeko alka-

“Gure arbasoek emandakoondare honi esker bizirik iraundugu herri moduan XXI.mendera arte, eta hemendikaitzinera ere, herri nolapertsona gisa bizirautenlagunduko digu”

Jasone Mitxeltorena,Auzolanaren kultura

Page 6: AUZOLANA Herritik herriarentzat - Argia · Amaiur independentea zenean, udaletxea zen hau. EUSKAL HERRIAN AUZOLAN eki-mena () auzola-naren kultura ondarea onartzeko, indarberritzeko

2013KO OTSAILAREN 3A 9�

teak eta lauzpabost kargudunek kudeatzendute, horiek arduratzen dira batzarra dei-tzeaz eta bando bidez zabaltzeaz.

Egun, oro har erabakitze gune horiekherritarrengandik urrundu dira eta tokiantokiko errealitatearen arabera jokatzen da.Zenbait lekutan, udala bera ari da auzolanaberpizteko ahaleginetan, eta kasu horietanMitxeltorenak dio garrantzitsua dela proze-suan hasieratik herritarrak aintzat hartzea.“Tradizionalki auzolana existitu izan denherrietan ikus daiteke udalak kudeatzaile rolahartu arren, herritarrek auzolana bere senti-tzen dutela”. Udalaren eta herritarren intere-sek ez dute beti bat egiten, ordea. Zarautzen,Agirrezabalek kontatu digu udalari euren

asmoen berri eman eta hark baliabideak jar-tzeko prestutasuna agertu izan badu ere,euren kabuz aritu direla. “Herritik sorturikozerbait izanik, herriak berak eraman behar duhorren gidaritza, baina herritarren baliabi-deak udalak kudeatzen dituen aldetik, lagun-tzea dagokio udalari”.

Antzinako sistema, hortaz, abangoardia daegun oraindik, berritzailea baita antolatzekoeta jarduteko modua. Hala uste du Mitxelto-renak. “Gure arbasoek emandako ondarehoni esker bizirik iraun duguherri moduan XXI. menderaarte, eta hemendik aitzinera ere,herri nola pertsona gisa bizirau-ten lagunduko digu”. n

Jasone Mitxeltorenak utzitako irudi honetan, etxalartarrek auzolanean zaharberrituriko kisu edo kare-labea ikus dezakegu.