ARANTZAKO UDAL PLAN OROKORRA 2. SAIOA · 2018-07-04 · 2. SAIOA 3. Dinamika Dinamika honetan...

4
ARANTZAKO UDAL PLAN OROKORRA 2. SAIOA HERRITAREN PARTE - HARTZE PROZESUAREN BIGARREN SAIOA LUR URBANOA ETA URBANIZAGARRIA HAUSNARTZEN Gaurkoan Arantzako lur urbanoa eta lur urbanizagarriari buruz mintzatuko gara, horretarako bi taldekide berri ekarri ditugu. Alaitz Ibarguren -> Arkitektoa Edurne Urbistondo -> Arkitektoa Biak ibili dira Arantzako lur urbanoa eta urbanizagarria analizatzen eta baita Arantzako herritarrek erantzundako lur urbano eta urbanizagarriari buruz inkestetan jasotako erantzunak begiratzen eta guztia kontutan hartuta hurrengo dinamikak prestatu dituzte soziologoekin batera. Saio hau dinamika ezberdinak aurrera eramanez garatuko dugu eta bertan denon parte-hartzea eskertzen dugu. Dinamika bakoitzak helburu zehatzak dituzte eta edozein galdera izatekotan galdetu mesedez. 1.go Dinamika Lehenengo dinamika honetan Arantzako herri-guneko plano bat banatuko zaizue. Plano honetan jada adierazita daude inkestetan proposaturiko eraberritzeko eraikuntza eta guk proposaturiko beste eraikuntza edo partzela huts batzuk. Plano honen inguruan lan egitea nahi dugu, alde batetik proposatutako eraikuntza eta partzelak eraldatzeko eta eraikitzeko egokiak diren edo ez eztabaidatu beharko duzue, eta beste berri batzuk proposatu ere nahi izanez gero, baina dena ondo arrazoituz. Plano honekin bigarren lana izango litzateke eraikuntzen tipologiaren inguruan lan egitea, hau da, ze motatako eraikuntza kolektiboak, unifamiliarrak edota bifamiliarrak ikusten dituzue Arantzan?

Transcript of ARANTZAKO UDAL PLAN OROKORRA 2. SAIOA · 2018-07-04 · 2. SAIOA 3. Dinamika Dinamika honetan...

Page 1: ARANTZAKO UDAL PLAN OROKORRA 2. SAIOA · 2018-07-04 · 2. SAIOA 3. Dinamika Dinamika honetan Arantzako herri-gune eta inguruko plano bat banatuko zaizue. Plano honetan jada adierazita

ARANTZAKO UDAL PLAN OROKORRA 2. SAIOA

HERRITAREN PARTE - HARTZE PROZESUAREN BIGARREN SAIOA LUR URBANOA ETA URBANIZAGARRIA HAUSNARTZEN Gaurkoan Arantzako lur urbanoa eta lur urbanizagarriari buruz mintzatuko gara, horretarako bi taldekide berri ekarri ditugu. Alaitz Ibarguren -> Arkitektoa Edurne Urbistondo -> Arkitektoa Biak ibili dira Arantzako lur urbanoa eta urbanizagarria analizatzen eta baita Arantzako herritarrek erantzundako lur urbano eta urbanizagarriari buruz inkestetan jasotako erantzunak begiratzen eta guztia kontutan hartuta hurrengo dinamikak prestatu dituzte soziologoekin batera. Saio hau dinamika ezberdinak aurrera eramanez garatuko dugu eta bertan denon parte-hartzea eskertzen dugu. Dinamika bakoitzak helburu zehatzak dituzte eta edozein galdera izatekotan galdetu mesedez. 1.go Dinamika Lehenengo dinamika honetan Arantzako herri-guneko plano bat banatuko zaizue. Plano honetan jada adierazita daude inkestetan proposaturiko eraberritzeko eraikuntza eta guk proposaturiko beste eraikuntza edo partzela huts batzuk.

Plano honen inguruan lan egitea nahi dugu, alde batetik proposatutako eraikuntza eta partzelak eraldatzeko eta eraikitzeko egokiak diren edo ez eztabaidatu beharko duzue, eta beste berri batzuk proposatu ere nahi izanez gero, baina dena ondo arrazoituz. Plano honekin bigarren lana izango litzateke eraikuntzen tipologiaren inguruan lan egitea, hau da, ze motatako eraikuntza kolektiboak, unifamiliarrak edota bifamiliarrak ikusten dituzue Arantzan?

Page 2: ARANTZAKO UDAL PLAN OROKORRA 2. SAIOA · 2018-07-04 · 2. SAIOA 3. Dinamika Dinamika honetan Arantzako herri-gune eta inguruko plano bat banatuko zaizue. Plano honetan jada adierazita

ARANTZAKO UDAL PLAN OROKORRA 2. SAIOA

Horretarako argazki batzuk jarriko dira adibide moduan gogoratu eraikuntza hauek ez direla izango estetika aldetik jarriko direnak baizik eta tipologia analizatzeko dira, eraikuntzaren bolumena, alturak, inguruko eraikuntzekin duten erlazioa eta abar analizatzea dute helburu. Batetik, jada Arantzan dauden tipologia ezberdinen adibideak izango dira ikusgai eta bestetik, beste zenbait herrietan topaturiko adibideak.

Page 3: ARANTZAKO UDAL PLAN OROKORRA 2. SAIOA · 2018-07-04 · 2. SAIOA 3. Dinamika Dinamika honetan Arantzako herri-gune eta inguruko plano bat banatuko zaizue. Plano honetan jada adierazita

ARANTZAKO UDAL PLAN OROKORRA 2. SAIOA

2. Dinamika Bigarren dinamika hau Arantzako herri-guneko mugikortasunaren inguruan mintzatzeko da, Arantzako kaleen arazo puntuak zeintzuk diren ikusteko.

Plano honetan egungo kaleen zabalerak dira ikusgai. Zuen lana izango da kaleak jerarkizatzea, alegia, kale motak: bi norabidetako kalean, norabide bakarrekoak edota guztiz oinezkoentzako kaleak. Plano berean egungo parking-ak ere adierazten dira, zuen lana izango da parking berrientzako kokapenak markatzea, beharra eta aukera fisikoaren arabera. Parking berriak edota bideak zabaldu ahal izateko, baliteke egungo lur pribatuko zatiren batzuk hartu behar izatea. Honetarako aukera bat zesioak burutzea da. Lur urbanoan zesio hauek lortzeko Legeak baditu tresna batzuk, hauek azalera eraikigarri edota etxebizitza kopuruaren igoerari loturik egon daitezkeelarik.

Page 4: ARANTZAKO UDAL PLAN OROKORRA 2. SAIOA · 2018-07-04 · 2. SAIOA 3. Dinamika Dinamika honetan Arantzako herri-gune eta inguruko plano bat banatuko zaizue. Plano honetan jada adierazita

ARANTZAKO UDAL PLAN OROKORRA 2. SAIOA

3. Dinamika Dinamika honetan Arantzako herri-gune eta inguruko plano bat banatuko zaizue. Plano honetan jada adierazita daude inkestetan proposaturiko lur urbanizagarri berriak.

Plano honen inguruan lan egitea nahi dugu, alde batetik proposatutako partzelak eraikitzeko egokiak diren edo ez eztabaidatu beharko duzue, eta beste berri batzuk proposatu ere nahi izanez gero. Partzela hauen egokitasuna baloratzeko irizpide ugari izan beharko dira kontutan,horien artean lurzoruaren ezaugarri fisikoak:

- lurzoruaren malda - egungo kale sarearekin konexioa - orientazioa, eguzki aldea – iparra - etab.

Plano berarekin bigarren lan bat izango da, egokitzat aukeraturiko lurzoru hauek garatu ahal izateko proposamenak:

- unitateen azalerak - unitate bakoitzeko etxebizitza kopurua / tipologia - zein unitateri emango zenioke lehentasuna - etab.