Aldaketa politiko ekonomiko eta sozialak

5
Aldaketa Politiko Ekonomiko eta Sozialak 1.- Biztanleriaren susperraldia XIV. mendean, Europak krisi izugarri baten ondorioak jasan zituen. Nekazaritzak ez zuen nahikoa ekoizten, lurzoru asko agortuta zeuden euri-jasen ondorioz. Horregatik, biztanle gehienek arazoak izan zituzten elikatzeko eta gosez hil ziren. Garai horretan izandako etengabeko gerrek eta herri-matxinadek hiriak eta landa suntsitu eta hildako ugari utzi zituzten. 1348. urtean izurri-epidemia ikaragarria izan zen. Izurri beltza. Biztanleriaren laurdena hil zuen. Hildakoek kiratsa zerienez airearen bidez kutsatzen zela uste zuten eta hortaz, intsentsua eta usain belarrak erabiltzen zituzten, baina berez xagu eta arratoiek kutsatzen zuten. XV. mendean biztanleria suspertzen hasi zen pixkanaka eta 1500. Urtean lehenago zegoen ia biztanle kopuru berea zegoen. XVI. mendean asko hazi zen. 2.-Ekonomiaren hazkundea XV. eta XVI. Mendeetan oparotasun-garaia bizi izan zen. Biztanleriak gora egin zuen eta produktu gehiago eskatzen zuen eta gainera aurkikuntza geografikoek aurkitu berriko lurraldeekiko merkataritza areagotu zuen. Merkataritza-sistemak errazteko, banku-sistema hobetu zen, eta ordainketak eta maileguak egiteko metodoak. Potentzia nagusiak hiriak bihurtu ziren, portu garrantzitsuak zituzten batez ere. 3.- Gizartearen aldaketa Gizarteak hiru estamentutan banatuta jarraitzen zuen. Noblezia eta kleroa estamentu pribilegiatuak ziren: ez zuten zuzeneko zergarik ordaintzen, gizartea menderatzen eta kargu nagusiak zituzten. Gutxiengoa ziren baina kide gehiago zituzten geroago.

Transcript of Aldaketa politiko ekonomiko eta sozialak

Aldaketa Politiko Ekonomiko eta Sozialak1.- Biztanleriaren susperraldia

XIV. mendean, Europak krisi izugarri baten ondorioak jasan zituen.

Nekazaritzak ez zuen nahikoa ekoizten, lurzoru asko agortuta zeuden euri-jasen ondorioz. Horregatik, biztanle gehienek arazoak izan zituzten elikatzeko eta gosez hil ziren.

Garai horretan izandako etengabeko gerrek eta herri-matxinadek hiriak eta landa suntsitu eta hildako ugari utzi zituzten.

1348. urtean izurri-epidemia ikaragarria izan zen. Izurri beltza. Biztanleriaren laurdena hil zuen. Hildakoek kiratsa zerienez airearen bidez kutsatzen zela uste zuten eta hortaz, intsentsua eta usain belarrak erabiltzen zituzten, baina berez xagu eta arratoiek kutsatzen zuten.

XV. mendean biztanleria suspertzen hasi zen pixkanaka eta 1500. Urtean lehenago zegoen ia biztanle kopuru berea zegoen. XVI. mendean asko hazi zen.

2.-Ekonomiaren hazkundea

XV. eta XVI. Mendeetan oparotasun-garaia bizi izan zen. Biztanleriak gora egin zuen eta produktu gehiago eskatzen zuen eta gainera aurkikuntza geografikoek aurkitu berriko lurraldeekiko merkataritza areagotu zuen.

Merkataritza-sistemak errazteko, banku-sistema hobetu zen, eta ordainketak eta maileguak egiteko metodoak.

Potentzia nagusiak hiriak bihurtu ziren, portu garrantzitsuak zituzten batez ere.

3.- Gizartearen aldaketa

Gizarteak hiru estamentutan banatuta jarraitzen zuen.

Noblezia eta kleroa estamentu pribilegiatuak ziren: ez zuten zuzeneko zergarik ordaintzen, gizartea menderatzen eta kargu nagusiak zituzten. Gutxiengoa ziren baina kide gehiago zituzten geroago.

Burgesiak indar handia lortu zuen: Bankari eta merkatari handien familiak ziren Burgesak. Botere ekonomiko handia zuten. Familia batzuk gizartearen mailaketan gora egin zuten nobleekin ezkontzean.

Nekazariek bizi-baldintza gogorrak izaten jarraitu zuten eta gehienak pobreak ziren. Europako mendebaldean, herrialde gehienetan jopu izateari utzi eta pertsona libre izatea lortu zuten.

4.- Estatu modernoaren sorrera

XV. mendean, Europako errege-erreginek boterea sendotzen jarraitu zuten, nobleziaren, elizaren, udalerrien eta parlamentuen boterea ahulduz. Neurri batzuk ezarri zituzten:

-Burokrazia eta administrazio zentralizatua eta profesionala sortu zituzten.

-Armada indartu zuten. Errege-erreginek ordaintzen zituzten eta haien mende zeuden.

-Zergak areagotu zituzten, finantziatzeko diru sarrerak lortzeko.

-Diplomazia-sarea sortu zuten inguruko herrialdeekin harremanak izateko.

Gorteak edo errege-etxeak ibiltari izateari utzi eta hiri finko batean kokatu zen.

XV. mendetik aurrera Europako estatu txikiak batu egiten dira subiranoen arteko ezkontza-itunei esker edo konkisten bidez. Horrela beste potentzia batzuk sortu ziren: Frantzia, Espainia, Ingalaterra, Inperio santua eta Errusia.

5.- Errege-erregina katolikoak

Iberiar penintsula bost erresumatan: Gaztelako koroa, Aragoiko koroa, Nafarroako erresuma, Portugalgo erresuma eta Granadako erresuma.

XV. mendean Henrike IV.a 1474an hil zenean bere arreba Elisabet izendatu zuten Gaztelako erregina

Aragoiko koroan Martin I.a 1410ean ondorengorik gabe hil zenean Trastamara dinastiako Fernando Antequerakoa izendatu zuten.

Batasun dinastikoa

1469. urtean Fernando Aragoiko erregearen semea eta Elisabet ezkondu ziren. 1477. Urtean Elisabet Gaztelako erregina izendatu. 1477. Urtean Fernando Aragoiko koroaren jabe. Gaztelako Koroa eta Gaztelako Erresuma batzen dira baina batasun pertsonala, bakoitzak bere lege eta erakundeei eutsi zien.

Elisabet hil zenean (1502) Gaztelako erresuma bere alaba Joana-ren esku geratu zen baina erotuta zegoenez Fernando erregeordetzan aritu zen, Karlos I.ak, Joanaren semeak bi erresumen tronua hartu zuen arte (1516).

Barne-politika

Elisabetek eta Fernandok bi erresumak baketzeko Ermanadade Santua eratu zuten: polizia talde bat, bidelapurren aurka eta nobleen bidegabekerien aurka borrokatzeko. Justizia berrantolatu zuten Kantzelaritza indartuz: epai-erakunde gorena.

Hirien botereari aurre egiteko Korrejidoreak izendatu zituzten: errege-erreginen aginpidea Gaztelako udalerri guztietan ezartzeko araudia zuten funtzionarioak.

Errege-ogasuna sendotzeko, nobleziari emandako pribilegio eta lurrak kendu zizkioten. Armada profesionala eta iraunkorra sortu zuten.

Lurralde-hedapena

Mugak hedatu zituzten: 1492. Granadako erresuma konkistatu; 1512. Nafarroa konkistatu. 1504. Urtean Napoliko erresuma eta Afrikako hiri batzuk konkistatu zituzten. Kanariar uharteak eta Amerikako konkista.

Erlijio-batasuna

Aita santuaren baimenarekin Inkisizioaren Auzitegia sortu zuten 1478an, heretikoak jazartzeko.

1492. urtean juduak kanporatu zituzten eta geratzeko kristau bihurtu behar zuten (kristautuak) eta hauek Inkisizioaren jazarpen gogorra jasan zuten gero.

1512. urtean musulmanak kanporatu zituzten eta geratzeko kristau bihurtu behar zuten (morisko).

6.- Ermandadeak Euskal Herrian

Hiribilduen sorrerarekin batera, ermandadeak ere sortu ziren: Herrien edo merkatarien arteko elkarteak. Lehiakideei eta etsaiei aurre egitearren eta elkartekideen interesak babestuarren sortu ziren.

Ermandadeek beren karguak zituzten, ordenantzak eta legeak ezartzen zituzten (kideek nahitaez bete beharrekoak) eta autonomia haundia zuten politika eta ekonomian.

7.-Euskal lurraldeen legeak

Mende askotan zehar, arauak, usadioak eta ohiturak ahoz transmititu ziren, baina modu hori alde batera utzi eta idazten hasi ziren. Lege eta araudi horiek eratu zituzten foruak.

Foruak formari eta edukiari dagokionez berdintsuak ziren baina bakoitzak bere ezaugarriak zituen:

-Lurraldeen administrazioa

-Errege-ogasunari zergak ordaintzetik salbuestea, borondatezkoa edo eskatzen ez bazuten.

-Soldadutza egitetik salbuestea.

-Kaperatasun unibertsala aldarrikatzea.

-Zergarik gabeko merkataritza eremu bat ezartzea.

-Maiorazkoa ezartzea: oinordetza seme zaharrenarentzat izatea.

-Salgaien eta arrantzaren gaineko zergak.

Gainera Euskal Herriak foru-baimena izan zuten. Horri esker, errege-erreginek ezarritako ordenak egokiak ziren ala ez erabaki zezaketen. Ezetz erabakiz gero, kontraforu esaten zitzaion, eta foruen aurkako jaunaren edo errege-erreginen erabakiak baliorik gabe uzten zituen.

8.- Krisi garaia

XIV. mendearen zatitik XV. Mendearen lehen zatira krisialdia izan zen euskal lurraldeetan: ezegonkortasun soziala, politikoa eta ekonomikoa.

Izurria euskal herrian zabaldu zenean biztanle kopuruak beherakada jasan zuen eta landa-eremua izan zen eragin handienak jasan zituena.

Leinuen arteko gerrak

-Ahaide nagusien arteko borrokak: euskal jaunen edo nobleen arteko borrokak, boterea berreskuratzeko edo sendotzeko.

-Hiribilduen eta ahaide nagusien arteko borrokak: Hiriko biztanleek nobleak etsai, tirano eta kriminalak zirela zioten, haien jarduerek kalte egiten baitzieten lurralde guztietako gizarte eta ekonomiari.

-Ahaide nagusien eta nekazarien arteko borrokak: Nobleak beren errentek behera egin zutela ohartzean basoak eta herri-lurrak eskuratzen saiatu ziren eta nekazarien ondasunak lapurtu arpilatu eta eta erre zituzten

Ermandadeak ahaide nagusi askoren dorretxeak suntsitu eta erbesteratzera behartu zituzten. .