Aladino eta kriseilu miresgarria

3
Aspaldi mutiko behartsu bat bizi zen Bagaden, Aladino izenekoa. Egun batean kanpotar batek, osaba zela esanez, txanpon batzuk agindu zizkion, laguntzaren truke. Landa batera joan eta aztiak – aztia baitzen sasi osaba hura – hitz misteriotsu batzuk esan zituen. Bat – batean lurra zabaldu eta kobazulo bat agertu zen. - Hor behean altxor bat dago, baina ni zaharregia naiz jaisteko – esan zion aztiak. Zuretzat da den dena. Aurrean duzun kriseilu hori bakarrik nahi dut nik. Aladinok, liruratuta, entzun ere ez zion egiten aztiari. - Ea, ekarrri kriseilu hori edo bertan utziko zaitut – oihu egin zion aztiak urduri. Aladino jaramonik egiten ez zionez, aztikeria bat egin eta hantxe utzi zuen kobazuloan itxita. Orduan kriseilu zaharra igurtzen

Transcript of Aladino eta kriseilu miresgarria

Page 1: Aladino eta kriseilu miresgarria

Aspaldi mutiko behartsu bat bizi zen Bagaden, Aladino izenekoa. Egun batean kanpotar batek, osaba zela esanez, txanpon batzuk agindu zizkion, laguntzaren truke.Landa batera joan eta aztiak – aztia baitzen sasi osaba hura – hitz misteriotsu batzuk esan zituen. Bat – batean lurra zabaldu eta kobazulo bat agertu zen.- Hor behean altxor bat dago, baina ni zaharregia naiz jaisteko – esan zion aztiak.Zuretzat da den dena. Aurrean duzun kriseilu hori bakarrik nahi dut nik. Aladinok, liruratuta, entzun ere ez zion egiten aztiari. - Ea, ekarrri kriseilu hori edo bertan utziko zaitut – oihu egin zion aztiak urduri.

Aladino jaramonik egiten ez zionez, aztikeria bat egin eta hantxe utzi zuen kobazuloan itxita.Orduan kriseilu zaharra igurtzen hasi zen Aladino, ea argi egiten zion, eta jeinu handi bat agertu zitzaion. - Eskatu nahi duzuna, jauna.

Ondasunak eta jauregi bat eskatu zizkion Aladinok. Eskaria egin orduko, jauregi bikain bat izan zuen aurrean.- Oso osorik zuretzat – esan zion jeinuak.

Page 2: Aladino eta kriseilu miresgarria

Aladinok, hain aberatsa izanik, sultanaren alabarekin eskontzeko asmoa hartu zuen; eta honetarako, urrez eta harribitxiz esklabuak kargatu eta sultangana joan zen.- Zure alaba ederrarekin ezkondu nahi nuke, eta nire opari apal hauek onartzeko erregutzen dizut.Laster egin zuten ezkontza. Halako batean, Aladinoren ospearen berri izan eta aztia hurbildu zen jauregira. Merkatari – itxurak eginez, zerbitzari batek kriseilu magiko zaharra eman zion, berri baten trukean. Aladino itzuli zenean, jauregia desagertu egin zela konturatu zen, jauregia basamortura eramateko agindu baitzion aztiak jeinuari. Artean bazuen Aladinok eraztun magiko bat. Hura igurtzi eta berehala agertu zitzaion jeinua.- Ekar itzazu hona nire jauregia eta zerbitzari guztiak. Eta ekarri azti maltzurra ere – agindu zion Aladinok.Aztia oso urrutira erbesteratu zuten. Aurrerantzean Aladino poz – pozik bizi izan zen. printzesarekin, eta bere bi jeinuren laguntzarekin.

THE END