AKTA-martxoko azken asanblada

2
PIZTU ASANBLADA – martxoak 21- Aktatxo honetan, joan den osteguneko asanbladan hitz egin zirenak biltzen saiatu gara. Aktalari lanak erdi purdi egin ziren, beraz, elementu batzuk jaso gabe geratu dira agian. Gainera, norberak gauzak bere modura ulertu eta interpretatzen ditu, beraz, beste begirada batzuk gehitu beharko zaizkio hemen idatzitakoari. Zerbaitekin ezadostasuna baduzu, zerbait falta bada edo ekarpen berriak badituzu, idatzi dokumentuan bertan (kolore gorriz?). 1. PROIEKTUAREN INGURUAN aritu ginen, dezente. Ideia hauetan laburbildu ditzakegu ateratako ondorioak (osatu ezazue!): o Analisi fasea indartu behar dugu, komunikazio eremuan dagoen beharra hobeto ezagutze aldera. Aurretik dauden esperientziak aztertu, Donostiako errealitate komunikatiboaren diagnostikoa osatu… Azterketa hau guztia, eragile eta pertsona askorekin harremanetan burutu behar dugu > sinergiak bilatu. JARDUNALDIAK . Helburu hauei loturik, jardunaldi batzuk antolatzeko ideia mahaigaineratu zen. Jardunaldi hauek, Donostian behar ditugun proiektuak zehazteko baliagarriak izango lirateke. Harreman bira bati ekitea interesgarri ikusten da (lan hau iraunkorra izan beharko dela aipatzen ere den arren). o Proiektuaren izaeraren inguruan ideia hauek indartu ziren. Transbertsala. Ahalik eta elkarte eta pertsona gehienekin egon behar gara harremanetan, asanblada beraien beharretarako eskainiz. Piztu ez da inorena, denona da. Denon zerbitzura egongo den egitura eta funtzionamendua izan behar da gurea. Horizontala. Asanblada da erabakiak hartzeko gunea, lanak banatzeko, gaiak proposatzeko, eztabaidatzeko… Asanblada irekia da, eta bertan edozeinek parte hartu dezake, puntualki edo iraunkorki. o Piztu, webgune bat baino gehiago da. Komunikazioaren eremu zabala osotasunean landu nahi dugu. Komunikazioaren eremuan, oro har, eragitea izan beharko luke gure helburua. 2. EPE LABURREAN , gure lanak bi zatitan banatu ditzakegu (biak elkarri loturik). Hau proposamen bat da: o Zehaztapen, zabalpen, kontraste lanak... Hemen sartuko genituzke, harremanak egitea, egoeraren analisia egitea, proiektuaren inguruko eztabaida, ekarpen eta zehaztapenak… o Itsasargia. Orain artean zehaztu dugunaren ildotik, lanari ekitea; bideoekin frogak eginez, webgunea eraikiz, lehen gaiei kobertura emanez… Itsasargia izango litzateke tarte honetan egiten duguna zabaldu eta jendearekin konpartitzeko gunea. Tarte honetan egiten ditugun lanak, proiektua ezagutarazteko, hausnarketak laguntzeko… baliagarriak izatea proposatzen da (adibidez, harreman bira egitean eragileei galderak egitea beraien behar komunikatiboen inguruan eta horrekin bideoa osatzea) 3. BESTE GAI BATZUK . Batzarraren hasieran honakoak aipatu ziren: a. Iruñean gisa honetako proiektuetan lanean dauden lagunekin harremana du batzarreko kide batek, eta ahal duten horretan guri laguntzeko prest daudela… Eskertzen da! b. Donostian okupazioaren inguruan dokumental bat egiten ari da pertsona bat, eta gurekin harremanetan jarriko da. Aurretik halako lana egina dagoela aipatu da ere. Horrekin batera, 70. hamarkadan poliziak Grosen eragindako hilketa baten inguruko dokumentala egin dute ere; guztia hobeto azaltzeko eta zer egin daitekeen ikusteko, hurrengo batzar batera etortzeko proposatuko zaie. Hemendik atera dira: egin eta egingo diren lanak biltzeko beharra, emanaldi zikloak, proiekzio publikoak egiteko moduko ideiak. 4. ETXERAKO LANAK a. Analisia eta diagnostikoa osatze aldera, eragileei egin beharreko galdera proposamenak.

description

Piztuko batzarra bigarren aldiz bildu ginen martxoaren 21ean. Hemen jaso ditugu bertan hitz egindakoak

Transcript of AKTA-martxoko azken asanblada

Page 1: AKTA-martxoko azken asanblada

PIZTU ASANBLADA – martxoak 21-

Aktatxo honetan, joan den osteguneko asanbladan hitz egin zirenak biltzen saiatu gara. Aktalari lanak erdi purdi

egin ziren, beraz, elementu batzuk jaso gabe geratu dira agian. Gainera, norberak gauzak bere modura ulertu

eta interpretatzen ditu, beraz, beste begirada batzuk gehitu beharko zaizkio hemen idatzitakoari. Zerbaitekin

ezadostasuna baduzu, zerbait falta bada edo ekarpen berriak badituzu, idatzi dokumentuan bertan (kolore

gorriz?).

1. PROIEKTUAREN INGURUAN aritu ginen, dezente. Ideia hauetan laburbildu ditzakegu ateratako

ondorioak (osatu ezazue!):

o Analisi fasea indartu behar dugu, komunikazio eremuan dagoen beharra hobeto ezagutze

aldera. Aurretik dauden esperientziak aztertu, Donostiako errealitate komunikatiboaren

diagnostikoa osatu… Azterketa hau guztia, eragile eta pertsona askorekin harremanetan

burutu behar dugu > sinergiak bilatu.

� JARDUNALDIAK. Helburu hauei loturik, jardunaldi batzuk antolatzeko ideia

mahaigaineratu zen. Jardunaldi hauek, Donostian behar ditugun proiektuak

zehazteko baliagarriak izango lirateke.

� Harreman bira bati ekitea interesgarri ikusten da (lan hau iraunkorra izan beharko

dela aipatzen ere den arren).

o Proiektuaren izaeraren inguruan ideia hauek indartu ziren.

� Transbertsala. Ahalik eta elkarte eta pertsona gehienekin egon behar gara

harremanetan, asanblada beraien beharretarako eskainiz. Piztu ez da inorena,

denona da. Denon zerbitzura egongo den egitura eta funtzionamendua izan behar

da gurea.

� Horizontala. Asanblada da erabakiak hartzeko gunea, lanak banatzeko, gaiak

proposatzeko, eztabaidatzeko… Asanblada irekia da, eta bertan edozeinek parte

hartu dezake, puntualki edo iraunkorki.

o Piztu, webgune bat baino gehiago da. Komunikazioaren eremu zabala osotasunean landu

nahi dugu. Komunikazioaren eremuan, oro har, eragitea izan beharko luke gure helburua.

2. EPE LABURREAN, gure lanak bi zatitan banatu ditzakegu (biak elkarri loturik). Hau proposamen bat da:

o Zehaztapen, zabalpen, kontraste lanak... Hemen sartuko genituzke, harremanak egitea,

egoeraren analisia egitea, proiektuaren inguruko eztabaida, ekarpen eta zehaztapenak…

o Itsasargia. Orain artean zehaztu dugunaren ildotik, lanari ekitea; bideoekin frogak eginez,

webgunea eraikiz, lehen gaiei kobertura emanez… Itsasargia izango litzateke tarte honetan

egiten duguna zabaldu eta jendearekin konpartitzeko gunea. Tarte honetan egiten ditugun

lanak, proiektua ezagutarazteko, hausnarketak laguntzeko… baliagarriak izatea proposatzen

da (adibidez, harreman bira egitean eragileei galderak egitea beraien behar komunikatiboen

inguruan eta horrekin bideoa osatzea)

3. BESTE GAI BATZUK. Batzarraren hasieran honakoak aipatu ziren:

a. Iruñean gisa honetako proiektuetan lanean dauden lagunekin harremana du batzarreko kide

batek, eta ahal duten horretan guri laguntzeko prest daudela… Eskertzen da!

b. Donostian okupazioaren inguruan dokumental bat egiten ari da pertsona bat, eta gurekin

harremanetan jarriko da. Aurretik halako lana egina dagoela aipatu da ere. Horrekin batera,

70. hamarkadan poliziak Grosen eragindako hilketa baten inguruko dokumentala egin dute

ere; guztia hobeto azaltzeko eta zer egin daitekeen ikusteko, hurrengo batzar batera

etortzeko proposatuko zaie. Hemendik atera dira: egin eta egingo diren lanak biltzeko

beharra, emanaldi zikloak, proiekzio publikoak egiteko moduko ideiak.

4. ETXERAKO LANAK

a. Analisia eta diagnostikoa osatze aldera, eragileei egin beharreko galdera proposamenak.

Page 2: AKTA-martxoko azken asanblada

b. Harremanetarako zerrenda osatzea

c. Orain arte Donostian egin diren lan ezberdinen artxiboa osatzeko, norberak eskura duen

materiala biltzea.

d. Sarea handitzen joateko, proiektuan era batera edo bestera laguntzeko prest dagoen

jendearen kontaktuak biltzea.

5. HURRENGO BILERA PROPOSAMENA: APIRILAK 3, asteazkena, 19:00etan San Jeronimo kaleko aretoan

(edo ostegunak nahiago ditu jendeak?)