AKTA LATIORRO

2
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013 LATIORRO AUZOKO UDAL ASANBLADA 2011 Eguna: 2011-11-24 Bertaratuak: 62 pertsona; 21 gizonezko eta 41 emakume andrazko. Udal ordezkaritza politikoa: Jon Iñaki Urkixo (ALKATEA), Koldo (BILDU), Fontso (BILDU), Mikel (EAJ), Juanma (EAJ), Txaro (PSE), Nerea (OMNIA). Udal Teknikariak : Jokin Arruti (Obra eta Zerbitzu Arloko Burua), Felipe Markuartu Goikoetxe (Obra eta Zerbitzu arduraduna), Fernando Hevia Suarez (Udal arkitektoa), Dinamizazioa: Jose Prieto Asanbladaren Aurkezpena Asanbladaren aurkezpena egin da eta, asanbladak edukiko duen egitura azaldu da, hain zuzen ere, Auzo Asanbladen Jarraipen Batzordean diseinatua eta erabakia izan dena. Egitura hori honexetan datza: antolatzea Latiorro auzoa 4 zonatan, zehaztasun handiagoz heldu ahal izateko auzokoek planteatutako arazoetara. Gero, denbora bat eskainiko zaie galderak, komentarioak, e.a.ei etorritakoen aldetik, udal arduradunek azaldutakoari buruz zein planteatu nahi luketen beste gauza batzuei buruz. Auzoko bi pertsonaren eskaeraz, erabaki da aldatzea asanbladako gai-zerrenda eta hastea auzoko taldeak hitza hartuta, bere bi taldekideren bitartez. Tunela zabaltzeko eta RENFE geltokiko plazako proiektuaren azalpen baten ostena, Fernandok erantzun du hori badela proiektu bat aurreikusita dagoena oso epe luzera begira eta lehenik eta behin auzorako irisgarritasunari heldu egin behar zaiola. Hori esanda, zonakako eztabaida hasi da: 1. ZONA: CARLOS LARREA-JESUS GURIDI-SAN MARTIN - Auzokide bat, hain zuzen ere, Salazar Autoeskolaren arduraduna, kexatu egin da zehar ardatzeko obra-lanaren ostean autoeskolarako sarrera kendu egin diotela. Fernando erantzun egin du urteetan zehar toleratu egin den jarduera izan dela eta ez duela dagokion lizentzia eta bidea egin zenetik gaur egunera arte jada ezin dela, Antolamendu Plangintza barruan ez baitago sartuta. - Sindikatuen Eraikina: Horren kudeatzea ez dagokio Herriko Etxeari, baizik eta Lan Ministerioari. - Antena: EHUko azterlan baten irizpenez antena hori ez da beharrezkoa, hori ezaba zitekeen eta gaitu San Bartolome aldekoa. Gaia Plan Orokorraren araudiari gehitu egingo zaio, 2 urteko epe barruan lekua aldatu dezan. Arazoa da lurzoru pribatuan kokatuta dagoela (Telefonica). - Zehar ardatza gurutzatzea Villosa etorbidearen parean (4 Stop): Aztertuko da gaia soluzio bat emateko planteatu den iradokizunari, hau da, ordeztea 4 STOP horiek, 2 UTZI PASATZEN eta 2 STOP seinaleren ordez. - Zehar ardatzeko bihurgunea zuzentzea: Farola lekualdatu behar deneko barne erradioa handitzeko. - Villosako zonan falta da espaloia: Kontuan izanik batetik Villosa etorbidean espaloi faltak suposatzen duen arriskua, proposatu da kentzea ezkai-hesia kentzea eta hori ordeztea espaloi batekin. Aztertuko da gaia. 2. ZONA: LATIORRONDO - Kuraxoko tunela: Egia da hondatzen ari dela. Hobariak proiektatuko dira, nahiz eta lehenik zentratuko diren beste tunelean (Geltoki ondokoan) zaharrena izateagatik eta trantsiturik handiena duena izateagatik. Uriolak: Tunelak bi ur-ponpa behar ditu eta horietako bat ez dabil, ito, buxatu edo matxuratu egin baitzen. Ø Gai horretaz Fernandok dio zonaldeko 3 proiektu ezagutzen direla eta ez dela bat bera ere gauzatu ez eta egikaritu. Argi dago berrantolamendu bat behar duena, baina hori etenda eta eskegita geratuko da, harik eta Plan Orokorra onartzen den bitartean. - Kiroldegi pista. Planteatu zen espazio bat pistarako barruko espazioa errespetatuz. Ekonomia xehakatzea egiterakoan, atera zuten ondorioa izan zen ez dagoela aurrekonturik. 3. ZONA: GARMAKA-APALOETA

description

 

Transcript of AKTA LATIORRO

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LATIORRO AUZOKO UDAL ASANBLADA 2011

Eguna: 2011-11-24 Bertaratuak: 62 pertsona; 21 gizonezko eta 41 emakume andrazko. Udal ordezkaritza politikoa: Jon Iñaki Urkixo (ALKATEA), Koldo (BILDU), Fontso (BILDU), Mikel (EAJ), Juanma (EAJ), Txaro (PSE), Nerea (OMNIA). Udal Teknikariak: Jokin Arruti (Obra eta Zerbitzu Arloko Burua), Felipe Markuartu Goikoetxe (Obra eta Zerbitzu arduraduna), Fernando Hevia Suarez (Udal arkitektoa), Dinamizazioa: Jose Prieto Asanbladaren Aurkezpena Asanbladaren aurkezpena egin da eta, asanbladak edukiko duen egitura azaldu da, hain zuzen ere, Auzo Asanbladen Jarraipen Batzordean diseinatua eta erabakia izan dena. Egitura hori honexetan datza: antolatzea Latiorro auzoa 4 zonatan, zehaztasun handiagoz heldu ahal izateko auzokoek planteatutako arazoetara. Gero, denbora bat eskainiko zaie galderak, komentarioak, e.a.ei etorritakoen aldetik, udal arduradunek azaldutakoari buruz zein planteatu nahi luketen beste gauza batzuei buruz. Auzoko bi pertsonaren eskaeraz, erabaki da aldatzea asanbladako gai-zerrenda eta hastea auzoko taldeak hitza hartuta, bere bi taldekideren bitartez. Tunela zabaltzeko eta RENFE geltokiko plazako proiektuaren azalpen baten ostena, Fernandok erantzun du hori badela proiektu bat aurreikusita dagoena oso epe luzera begira eta lehenik eta behin auzorako irisgarritasunari heldu egin behar zaiola. Hori esanda, zonakako eztabaida hasi da:

1. ZONA: CARLOS LARREA-JESUS GURIDI-SAN MARTIN - Auzokide bat, hain zuzen ere, Salazar Autoeskolaren arduraduna, kexatu egin da zehar ardatzeko obra-lanaren ostean autoeskolarako sarrera kendu egin diotela. Fernando erantzun egin du urteetan zehar toleratu egin den jarduera izan dela eta ez duela dagokion lizentzia eta bidea egin zenetik gaur egunera arte jada ezin dela, Antolamendu Plangintza barruan ez baitago sartuta. - Sindikatuen Eraikina: Horren kudeatzea ez dagokio Herriko Etxeari, baizik eta Lan Ministerioari. - Antena: EHUko azterlan baten irizpenez antena hori ez da beharrezkoa, hori ezaba zitekeen eta gaitu San Bartolome aldekoa. Gaia Plan Orokorraren araudiari gehitu egingo zaio, 2 urteko epe barruan lekua aldatu dezan. Arazoa da lurzoru pribatuan kokatuta dagoela (Telefonica). - Zehar ardatza gurutzatzea Villosa etorbidearen parean (4 Stop): Aztertuko da gaia soluzio bat emateko planteatu den iradokizunari, hau da, ordeztea 4 STOP horiek, 2 UTZI PASATZEN eta 2 STOP seinaleren ordez. - Zehar ardatzeko bihurgunea zuzentzea: Farola lekualdatu behar deneko barne erradioa handitzeko. - Villosako zonan falta da espaloia: Kontuan izanik batetik Villosa etorbidean espaloi faltak suposatzen duen arriskua, proposatu da kentzea ezkai-hesia kentzea eta hori ordeztea espaloi batekin. Aztertuko da gaia. 2. ZONA: LATIORRONDO - Kuraxoko tunela: Egia da hondatzen ari dela. Hobariak proiektatuko dira, nahiz eta lehenik zentratuko diren beste tunelean (Geltoki ondokoan) zaharrena izateagatik eta trantsiturik handiena duena izateagatik. Uriolak: Tunelak bi ur-ponpa behar ditu eta horietako bat ez dabil, ito, buxatu edo matxuratu egin baitzen. Ø Gai horretaz Fernandok dio zonaldeko 3 proiektu ezagutzen direla eta ez dela bat bera ere gauzatu ez eta egikaritu. Argi dago berrantolamendu bat behar duena, baina hori etenda eta eskegita geratuko da, harik eta Plan Orokorra onartzen den bitartean. - Kiroldegi pista. Planteatu zen espazio bat pistarako barruko espazioa errespetatuz. Ekonomia xehakatzea egiterakoan, atera zuten ondorioa izan zen ez dagoela aurrekonturik. 3. ZONA: GARMAKA-APALOETA

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

- Biribilguneak: Aztertuko da aukerarik dagoen Apaloeta biribilguneko erradioa aldatzea. Garmaka biribilgunea bada AFAko herrilanen programa bat, beraz, AFAren parte-hartzea behar-beharrezkoa da proiektua prestatu eta finantzatzeko. - Anuntzibai alderako irteera: Proiektatutakoa. 4. ZONA: ERDIGUNEA - Erabilera Anitzeko Aretoa: Aurrekontuan dagoen partida nominatiboa da, hau da, soilik erabili ahal da helburu horretarako eta ez beste ezertarako. Badago aukera erabiltzeko zona hori atondu eta prestatu ahal izateko. - Trenbide gainetiko pasabidearen etorkizuna: Lehenik, tunela zabaltzeko obra-lana egin behar da eta pasabide hori mantenduko da harik eta obra-lan hori amaituta dagoen arte. Eskaini egin den AMAIERAKO TXANDA: - Ertzain-etxe aurrean kalea itxita: ETAren indarkeria behin betiko amaierako komunikatuko asteburuan bertan zabaldu egin dute hori. Guardi Zibilari proposatuko zaio babes-hesiak erretira ditzan. - Osoko Bilkuren itzulpena: Planteatu da Osokoen itzulpena, baina horren eragozpena bada, Interneten eskura izan dezazuen, eskegi ahal izateko prozedura gehiegi atzeratzen dela.