adingabeen zentroak

4
Estatuaren tutelan dauden adingabekoen zentro motak: -“Haur gaizkileentzako” zentroak: 18 urtez berako nerabe eta haur gaizkileentzat zuzenduta daude. Hauek, legez delitu bezala definitzen diren ekintzak burutu dituzte, normalean delitu esanguratsuak izaten direlarik. Zentro hauek ez dira errepresiboak, hau da, ez dute kartzelek bezala funtzionatzen. Beren helburua, gaztearekin berhezkuntza eta terapia lan bat egitea da, euren gizarte integrazioa ahalbidetuz. Bertan diharduten profesionalak, nagusiki, psikologoak, gizarte hezitzaileak psikiatrak eta segurtasuneko langileak dira. Gipuzkoa mailan, Zumarragan, honelako zentro bat dugu. -Harrera etxeak: 18 urte baino gutxiago dituzten eta babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeei zuzenduriko etxebizitzak dira. Zenbaitetan,beren jokabide onarengatik 20 urterako luzapen bat eska dezakete. Normalean, erdi mailako zikloak egitera bideratzen zaie, 18 urterekin etxebizitza gabe geratzen baitira eta lan bat bilatu behar izaten dute aurrera ateratzeko. - Larrialdietarako harrera etxeak: Adingabeak, babesgabetasun egoera bat jasaten duenaren susmoa dagonean, larrialdi bezala, harrera etxe hauetara bidaltzen dira. -Garun paralisia duten adingabekoei zuzendutako zentroak: Euskal herria mailan, Aspace erakundeak etxebizitzak ditu

description

eskola inklusiboko lana

Transcript of adingabeen zentroak

Page 1: adingabeen zentroak

Estatuaren tutelan dauden adingabekoen zentro motak:

-“Haur gaizkileentzako” zentroak: 18 urtez berako nerabe eta haur

gaizkileentzat zuzenduta daude. Hauek, legez delitu bezala definitzen diren

ekintzak burutu dituzte, normalean delitu esanguratsuak izaten direlarik. Zentro

hauek ez dira errepresiboak, hau da, ez dute kartzelek bezala funtzionatzen.

Beren helburua, gaztearekin berhezkuntza eta terapia lan bat egitea da, euren

gizarte integrazioa ahalbidetuz. Bertan diharduten profesionalak, nagusiki,

psikologoak, gizarte hezitzaileak psikiatrak eta segurtasuneko langileak dira.

Gipuzkoa mailan, Zumarragan, honelako zentro bat dugu.

-Harrera etxeak: 18 urte baino gutxiago dituzten eta babesgabetasun egoeran

dauden haur eta nerabeei zuzenduriko etxebizitzak dira. Zenbaitetan,beren

jokabide onarengatik 20 urterako luzapen bat eska dezakete. Normalean, erdi

mailako zikloak egitera bideratzen zaie, 18 urterekin etxebizitza gabe geratzen

baitira eta lan bat bilatu behar izaten dute aurrera ateratzeko.

- Larrialdietarako harrera etxeak: Adingabeak, babesgabetasun egoera bat

jasaten duenaren susmoa dagonean, larrialdi bezala, harrera etxe hauetara

bidaltzen dira.

-Garun paralisia duten adingabekoei zuzendutako zentroak: Euskal herria

mailan, Aspace erakundeak etxebizitzak ditu patologia hau pairatzen duten

pertsonentzat bai eta haurtzaindegi zerbitzua. Hauen gurasoek, sarritan, beren

haurrak betirako, astean zehar edo asteburuetan bertan uzten dituzte.Kausak

anitzak izan daitezke: Haurraren urritasunari aurre egiteko baliabide eza,

haurraren egoera ez onartzea, denbora eza edo arduragabekeria. Zentro

hauetan diharduten profesionalak, gizarte hezitzaileak, fisioterapeutak,

logopedak eta medikuak dira.

Page 2: adingabeen zentroak

-Adimen urritasun sakona duten adingabekoei zuzendutako zentroak: Gipuzkoan, Uliazpi erakundeak adimen urritasun sakona duten

adingabekoentzat zentroak ditu. Aurreko kasuan bezala, familiak astean zehar,

betirako edo asteburuetan bidaltzen dituzte euren seme alabak zentro

hauetara. Zentro hauetan dauden erabiltzaileak oso dependienteak dira,

adimen urritasun sakona baitute. Hemen ere gizarte hezitzaileak,

fisioterapeutak, logopedak eta medikuak dihardute.

BIDEBERRI ERAKUNDEAREN HARRERA ETXEEN ANTOLAKUNTZA:

Page 3: adingabeen zentroak

Hezitzaile laguntzaileak (4)