Estatuaren tutelan dauden adingabekoen zentro motak:
-“Haur gaizkileentzako” zentroak: 18 urtez berako nerabe eta haur
gaizkileentzat zuzenduta daude. Hauek, legez delitu bezala definitzen diren
ekintzak burutu dituzte, normalean delitu esanguratsuak izaten direlarik. Zentro
hauek ez dira errepresiboak, hau da, ez dute kartzelek bezala funtzionatzen.
Beren helburua, gaztearekin berhezkuntza eta terapia lan bat egitea da, euren
gizarte integrazioa ahalbidetuz. Bertan diharduten profesionalak, nagusiki,
psikologoak, gizarte hezitzaileak psikiatrak eta segurtasuneko langileak dira.
Gipuzkoa mailan, Zumarragan, honelako zentro bat dugu.
-Harrera etxeak: 18 urte baino gutxiago dituzten eta babesgabetasun egoeran
dauden haur eta nerabeei zuzenduriko etxebizitzak dira. Zenbaitetan,beren
jokabide onarengatik 20 urterako luzapen bat eska dezakete. Normalean, erdi
mailako zikloak egitera bideratzen zaie, 18 urterekin etxebizitza gabe geratzen
baitira eta lan bat bilatu behar izaten dute aurrera ateratzeko.
- Larrialdietarako harrera etxeak: Adingabeak, babesgabetasun egoera bat
jasaten duenaren susmoa dagonean, larrialdi bezala, harrera etxe hauetara
bidaltzen dira.
-Garun paralisia duten adingabekoei zuzendutako zentroak: Euskal herria
mailan, Aspace erakundeak etxebizitzak ditu patologia hau pairatzen duten
pertsonentzat bai eta haurtzaindegi zerbitzua. Hauen gurasoek, sarritan, beren
haurrak betirako, astean zehar edo asteburuetan bertan uzten dituzte.Kausak
anitzak izan daitezke: Haurraren urritasunari aurre egiteko baliabide eza,
haurraren egoera ez onartzea, denbora eza edo arduragabekeria. Zentro
hauetan diharduten profesionalak, gizarte hezitzaileak, fisioterapeutak,
logopedak eta medikuak dira.
-Adimen urritasun sakona duten adingabekoei zuzendutako zentroak: Gipuzkoan, Uliazpi erakundeak adimen urritasun sakona duten
adingabekoentzat zentroak ditu. Aurreko kasuan bezala, familiak astean zehar,
betirako edo asteburuetan bidaltzen dituzte euren seme alabak zentro
hauetara. Zentro hauetan dauden erabiltzaileak oso dependienteak dira,
adimen urritasun sakona baitute. Hemen ere gizarte hezitzaileak,
fisioterapeutak, logopedak eta medikuak dihardute.
BIDEBERRI ERAKUNDEAREN HARRERA ETXEEN ANTOLAKUNTZA:
Hezitzaile laguntzaileak (4)
Top Related