ADEL16 ARTEDRAMA EUSKAL · Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan...

9

Transcript of ADEL16 ARTEDRAMA EUSKAL · Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan...

Page 1: ADEL16 ARTEDRAMA EUSKAL · Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan izanda saiatuko gara istorioak kontatzen eta, orduan bai, lagungarria izango den
Page 2: ADEL16 ARTEDRAMA EUSKAL · Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan izanda saiatuko gara istorioak kontatzen eta, orduan bai, lagungarria izango den

ADEL16ARTEDRAMA EUSKALLABORATEGIA/TOPAKETAK.

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen garenon topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea.

Euskar Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 6 irakasleren tailerrak prestatu ditugu. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira, eta matrikula 400€koa (lotarako lekua eta otorduak barne).

Laborategi gisa jaiotako esperientzia honetara gonbidatuta zaude!

02

Page 3: ADEL16 ARTEDRAMA EUSKAL · Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan izanda saiatuko gara istorioak kontatzen eta, orduan bai, lagungarria izango den

IRAKASLEA: ANDER LIPUS

Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Bilbora itzulita, beste artista batzuekin batera Mina espazioa eta Antzerkiola Imaginarioa sortu zituen. Antzerki antropologian aditua, zenbait ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. 2007an ArteDrama arte eszenikoen plataforma sortu zuen, eta 2012an, proiektu pertsonalak bideratzeko, Huts Teatroa konpainia. Egun, “Etxekoak” obrarekin dabil, zuzendari eta aktore lanetan.

Tresnak|

Ikastaroan zehar gorputz eta ahots ariketak egingo ditugu, aktorearentzako teknika ezberdinen ezagutzan sakonduz. Arnasa, oreka, indarra, adierazpena, espazioa eta jauzia bezalako kodigoekin interpretazioaren munduan murgilduko gara. Aktorearen joko organikoa bilatzen jolastuko dugu. Ikastaroa: Tresnak

Iraupena: 6 ordu.

03

Page 4: ADEL16 ARTEDRAMA EUSKAL · Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan izanda saiatuko gara istorioak kontatzen eta, orduan bai, lagungarria izango den

IRAKASLEA: PATRICIA URRUTIA

Philippe Gaulieregaz egiten ditu ikasketak Londresen eta Mar Navarrogaz Madrilen. Bogotan inprobisazio antzerkiari ekiten dio eta hainbat espektakulu eta festibaletan parte hartzen du Europan eta Ameriketan. Bilbon, P6n Godoten zain egon da, eta Orquesta de señoritasen ere ikusi dugu . Une honetan Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejaburen hurrengo muntaian dabil buru-belarri.

JOKO ESZENIKOA ETA INPROBISAZIOA|

Jolasean dibertitzen garelako, jokoaren bitartez, entzutea, konfidantza, konplizitatea eta berezkotasuna landuko ditugu. Hemendik abiatuta, antzerki-inprobisazio ariketetara igaroko gara, pertsonaiak, espazioak, istorioak sortzeko. Gorputzetik lan egingo dugu. Presente eta adi gaudelarik, sortu beharrekoak sortuko dira eta ezustean harrapatuko gaituzte.

04

Ikastaroa: Joko eszenikoa eta inprobisazioa.Iraupena: 8 ordu.

Page 5: ADEL16 ARTEDRAMA EUSKAL · Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan izanda saiatuko gara istorioak kontatzen eta, orduan bai, lagungarria izango den

IRAKASLEA: ANDER FERNANDEZ

Poesia eta Mikelazuloren eskutik hasi zen eszenatokiak dastatzen. Ondoren, Bartzelonan burututako argi eta soinu ikasketekin jarraituz, inguruko konpainia ugarirekin argi teknikari ibilita ezagutu zituen hamaika teatroren sekretu eta itzalak, publikoaren bizkarretan. Pixkanaka baina, betidanik izandako pasio musikalak aurrea hartu zion teknikari eta berriz publiko aurrean aurkitzen da maiz, ikuskizun sortzaile eta soinu giroa eraikitzen. Egun Rouge Eléa konpainiaren parte da baina beste konpainia eta kolektiborekin lanean jarraitzen du. Muskulo musika taldea eta Nigara Zuek bakarkako proiektu musikalarekin ere ari da.

SOINUA ESZENARA|

Nahigabe, ustegabe, inkontzienteki heltzen zaizkigu antzerkian hitzak ez diren entzutekoak. Haiei buruz mintzatzeko ere lanak izaten ditugu. Belarrietan jaso dugun horrek bide luze bat egin du ordea. Sortzaileak pentsatu zuenetik, musikariari eskatu zionera, ulertu zionetik, sortu ahal izan zuenera. Itzulpenak. Zertan datza eszenarako soinu giroen sortzeak? Nola itzultzen dira emozioak musikara? Nola komunikatzen da hori dena? Zer da tema musikal bat? Horretaz guztiaz harituko gara ahalik eta modu praktikoenean. Ikastaroa: Soinua eszenara.

Iraupena: 6 ordu.

05

Page 6: ADEL16 ARTEDRAMA EUSKAL · Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan izanda saiatuko gara istorioak kontatzen eta, orduan bai, lagungarria izango den

IRAKASLEA: ANA ELORDI

Ikasketak: Getxoko Antzerki Eskola eta Madrileko Willian Layton Laborategia. Dantza, ahotsa, inprobisaketa, clown eta kamara aurreko interpretazioko hainbat ikastaro. Aktore lana antzerkian: Bekereke, Traspasos, Ados, Pikor, Keinu, Trapu zaharra eta Txalo antzerki taldeekin. Zine eta telebistan: “Kutsidazu bidea Ixabel”, “Wazemank”, “Noaoa”, “Finlandia” eta “Zuek Hor”. Pedagogia alorrean: Gasteizen (Arte Eszenikoen Tailerrean), eta Ondarroan (Gazte eta Helduen Antzerki Tailerrak) eta Traman&Brix Antzerki Taldeko zuzendaritza.

INPROBISAZIOA ETA SORTZE LANA|

Konfiantza, kontzientzia, erritmoa, energia, entzuteko gaitasuna, kontzentrazioa eta irudimena landuko ditugu egoera eta pertsonaia dramatiko ezberdinak sortzeko. Talde kreatibitate eta inprobisazioen bidez eszenak landuko ditugu eta gure “Inprobisazio match” berezia sortu eta gozatuko dugu. Ikastaroa: Inprobisazioa eta

sortze lanaIraupena: 8 ordu.

06

Page 7: ADEL16 ARTEDRAMA EUSKAL · Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan izanda saiatuko gara istorioak kontatzen eta, orduan bai, lagungarria izango den

IRAKASLEA: AITOR FERNANDINO

Aitor Fernandino (Donostia 1980), Arte Dramatikoan lizentziatu zen Getxoko antzerki eskolan 2002. urtean, eta, harrezkero, etengabe ari da bere burua janzten eta prestatzen dela zinemagintza, testugintza zein clown ikasketak eginez. Antzerkigintzako diziplina desberdinetan sakontzeko aukera izan du lan egin duen konpainiekin: Ados Teatroa (Decamerón), Deabru Beltzak (Les tambeurs de feu), Maskarada (Arkimedesen Printzipioa), Txalo (Pottola) edo Pabellón 6ko Antzerki Laborategian (Godot).

BEGIRATU, SENTITU, HITZ EGIN|

Antzerkia istorioak kontatzea da eta horretarako hitza behar dugu askotan. Printzipioz lagungarria izan daitekeen hori, etsai bihurtu daiteke antzerkiaren beste elementu guztiak baztertzen baditugu. Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan izanda saiatuko gara istorioak kontatzen eta, orduan bai, lagungarria izango den hitza erabiltzen. Ikastaroa: Begiratu, sentitu,

hitz egin.Iraupena: 8 ordu.

07

Page 8: ADEL16 ARTEDRAMA EUSKAL · Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan izanda saiatuko gara istorioak kontatzen eta, orduan bai, lagungarria izango den

IRAKASLEA: IDURRE AZKUE

Bartzelonako Institut del Teatren egin zituen dantza eta koreografiako ikasketak, eta bere ibilbide profesionalean hainbat konpainia eta sortzailerekin egin du lan: Rodrigo García, Societat Doctor Alonso, Xavier Le Roy, Idoia Zabaleta eta Olatz de Andresekin, besteak beste. Bakarkako lan batzuk sortu ondoren, orain Dantzagurea estreinatu du Joseba Irazoki musikariarekin, Bilboko BAD jaialdian.

Gorputz eta dantza|

Gorputza esnatuz eta luzatuz hasiko dugu eguna, gorputz kontzientzia landuko dugu, eta haren bitartez gure baitan esnatzen diren espazioen, sentsazioen eta energiaren kontzientzia ere bai. Hortik abiatuz, norberaren mugimendua esploratuko dugu eta inprobisazioa izango da tresna nagusia, baina baita “benetako mugimendua” izeneko dinamika ere. Halaber, Dantzagurea nire piezako pasarte batzuk ere erabiliko ditugu, batez ere, gorputzaren atalak eta mugimendu txikiak aztertzeko. Ikastaroa: Gorputz eta dantza

Iraupena: 12 ordu.

08

Page 9: ADEL16 ARTEDRAMA EUSKAL · Hau da, gorputza, entzumena, begirada eta kidea. Oinarri hauek kontuan izanda saiatuko gara istorioak kontatzen eta, orduan bai, lagungarria izango den

ArteDramaArte Eszenikoen Plataforma.Informazioa eta matrikula:

Iasone: (+34) 633 567 646

[email protected]

09