Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz...

19
Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

Transcript of Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz...

Page 1: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso

erabilgarri eta praktikoa

Page 2: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

2

AURKIBIDEA

Sarrera ………………………………………………………………………………… 5

Loturetarako estilo aholkuak ……………………………………………….. 7

Nola gehitu loturak gure testuetan ……………………………………….17

Azken gomendioa ………………………………………………………………… 19

Page 3: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

3

Loturak oso errekurtso erabilgarria dira sareko testuak aberasteko. Testu elektronikoetako

loturen bidez, irakurlea sareko beste gune batzuetara bideratzen da. Desplazatzeko aukera

horiez baliatzean, erabiltzaileak “nabigatu” egiten duela esaten da.

Webean bi motatako loturak erabiltzen dira:

- Nabigazio-loturak: Webgunea osatzen duten orriak lotzen dituztenez, haien arteko

konexioa ahalbidetzen dute. Edukia orri berean irekitzeko konfiguratzen dira, eta

nabigatzailearen Aurrera eta Atzera aukerak erabil daitezke horrela konfiguratzen

denean.

- Hipertestu-loturak: Edukia aberasteko, webgunetik kanpo dagoen informazio osagarrira

bideratzen dute irakurlea (beste web-orri batzuetara edo PDF zein beste formaturen

batean dauden dokumentuetara). Lotura sortzean, komeni da beste orri batean

irekitzeko konfiguratzea, horrela erabiltzaileak ez du une horretan dagoen orria galduko.

Horrez gain, argi adierazi behar da esteka horri sakatuta uneko gunetik aterako dela

beste batean sartzeko.

Page 4: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

4

Loturek bi osagai nagusi dituzte:

● Aingura-elementua da erabiltzaileak testuan sakatuko duen puntua beste eduki

batera joateko. Aingura-puntu hauek testuan grafikoki nabarmenduta azaltzen dira,

azpimarraz, kolorez zein letra lodiz.

● Hipertestu-erreferentzia edo URLa da erabiltzaileak aingura-elementuan klikatzean

aktibatuko den orri edo dokumentua zein den zehazten duen helbidea.

Page 5: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

5

Loturetarako estilo aholkuak

Jarraian aurkituko dituzun aholkuek lotura argi eta praktikoak sortzen lagunduko dizute:

1. Zaindu loturen eta testu arruntaren arteko kontrastea

Testuetan loturak txertatzeko ez da beharrezkoa aingura-elementuaren letra-tipoa eta letra-

tamaina aldatzea. Instalatuta daukazun programak berak bereizten du aingura-elementua,

kolorez, azpimarraz edota lodiz. Hala ere, loturek kolore korporatiboa izan dezaten,

programek editatzeko aukera ematen dute.

2. Ez erabili hipertestu-erreferentziak (edo URLak) aingura elementu gisa

Ohiko akatsa da http:// helbideak aingura-puntu gisa erabiltzea: ez dira batere

esanguratsuak eta testua desitxuratzen dute; aitzitik, helburua ondoen deskribatzen duten

hitzetan ezarriko dugu aingura.

Page 6: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

6

Adibide honetan, aukeratutako hitzek ez dute egoki deskribatzen helburuko edukia:

Zure eskabidea burutu ahal izateko, ziurtagiri digitala edo itsasontzien jokoa izan behar

dituzu. Lotura honetan duzu informazio guztia nola lortu ditzakezun jakiteko. Eusko

Jaurlaritzako langilea bazara, eskabidea linean egin dezakezu xlNets-eko erabiltzailearekin.

Hitz horien lekuan, hobe helburuko edukiak ongi deskribatzen dituzten hitzak erabiltzea:

Eskabidea linean egin ahal izateko, ziurtagiri digitala edo itsasontzien jokoa izan behar

dituzu. Eusko Jaurlaritzako langilea bazara, eskabidea linean egin dezakezu xlNets-eko

erabiltzailearekin.

3. Ez bete testua loturekin, eta saihestu alferrikakoak

Ez da komeni lotura gehiegi erabiltzea. Loturen helburua irakurketa aberastea da, baina

loturaz betetako testuek irakurlea behin eta berriro oztopoen aurrean jartzen dute, eta

orriaren mezu nagusia nahaspilatu dezakete.

Egokiena da beharrezko ez diren loturak saihestea eta esanguratsuenak aukeratzea.

Irakurleari trabarik ez egiteko, txertatu soilik beharrezko direnak, eta, zalantza kasuetan,

gehitu zehatzenak eta baztertu orokorrak.

Page 7: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

7

4. Desberdindu mailak tipografikoki

Esan bezala, egokiena lotura esanguratsuenak aukeratzea da, baina gerta daiteke bigarren

mailako loturak mantendu nahi izatea arrazoiren batengatik. Halakoetan, tipografikoki

bereiztea da onena, irakurleak informazio mailak desberdindu ditzan.

Aurkezteko modu bat honako hau izan daiteke: letra lodia gehi azpimarra erabiltzea lehen

mailako loturetan eta bigarren mailakoak nabarmentzeko azpimarra soilik erabiltzea.

5. Erabili behin soilik

Erabiltzailea behin baino ez dugu bideratuko helburu batera, nahiko deserosoa baita behin

eta berriz toki berean sartzea. Beraz, aingura-testua errepikatzen den kasuetan, lehenengo

aipamenean jarriko dugu lotura, eta hortik aurrera testu arrunt gisa aurkeztuko dugu.

Sinadura bidaltzailea identifikatzeko elementua da, eta horrez gain, identitate hori

hedatzen die beste erabiltzaile batzuei mezua birbidaltzean. Zerbitzari gehienek

sinadura pertsonalizatu eta modu automatikoan eransteko aukera ematen dute.

Sinadura bidaltzailea identifikatzeko elementua da, eta horrez gain, identitate hori

hedatzen die beste erabiltzaile batzuei mezua birbidaltzean. Zerbitzari gehienek

sinadura pertsonalizatu eta modu automatikoan eransteko aukera ematen dute.

Page 8: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

8

6. Argi erlazionatu aingura-testua eta helburuko edukia

Irakurleak argi antzeman behar du lotura baten atzean ezkutatzen den edukia: galduta

sentituko da lotura batean sartu eta espero zuena bistaratzen ez bada.

Lotura argiak idazteko:

● Ez erabili hitz ezezagunak loturetan: erabiltzaileak loturan sakatuta aurkituko duena

argi aurreikusi behar du, eta, hitz edo termino ezezagunekin topo eginez gero, ez da

loturan sartuko.

● Erlazionatu loturak edukiaren tituluekin: lotura batek ez gaitu eraman behar titulu

ezberdina duen eduki batera. Lotura eta edukiaren titulua ondo erlazionatzen

baditugu, erabiltzaileak gune egokian dagoela jakingo du.

7. Lehenetsi aingura laburrak

Lotura laburrak dira gomendagarrienak, zenbat eta laburrago orduan eta gutxiago

oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren

ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko gara ahalik eta lotura laburrenak ematen.

Ikerketa batzuek 7-12 hitzez osatutako loturak proposatzen dituzte. Gure ustez, batzuetan,

hitz ugariz osatutako loturak justifikatuta egon daitezke (esate baterako, argitalpen baten

titulua denean, edo erakunde baten webgunearekin lotzen denean), baina, arau orokor

legez, laburren aldekoak gara.

Page 9: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

9

Nolanahi ere, oztoporik gabeko irakurketa lortzeko, funtsezkoa da, batetik, testua

erredaktatzean lotura argiak sortu behar ditugula kontuan izatea, eta, bestetik, testuaren

ezaugarrien araberako aukera onena hautatzea.

Adibidez, erakunde bati erreferentzia egiten diogunean eta izen osoaren jarraian siglak

jartzen ditugunean, komeni da lotura izen laburrenean jartzea.

Nazio Batuen Erakundea. NBE

8. Erabili aingura-testu esanguratsuak

Ez erabili “sakatu hemen”, “egin klik” edo “irakurri” bezalakoak. Aukeratutako hitzek

aditzera eman behar dute zein den loturaren atzean dagoen edukia, eta, are gehiago,

dokumentua zein formatutan irekiko den erakutsi behar dute. Irakurleak loturen esanahia

ulertu behar du paragrafo osoa irakurtzeko beharrizanik gabe.

Loturak jartzeko hitz egokienak substantiboak dira, eta testuinguruaren arabera, aditzak,

adjektiboak eta adberbioak ere izan daitezke. Ez da gomendagarria loturak izenordain (hau,

hori, hura…), juntagailu (eta, baina, edo…) eta, oro har, testu-antolatzaileetan jartzea, ez

baitira batere esanguratsuak.

Laguntza

HIH zerbitzuaren bitartez honako hauek egin daitezke:

EHAAren harpidetzaren alta tramitatzea. Informazio gehiago nahi izanez gero,

sakatu hemen

Harpidetzaren datuak aldatzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu

hemen

Harpidetzaren baja tramitatzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu

hemen

Pasahitza gogoraraztea. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen

Laguntza

HIH zerbitzuaren bitartez honako hauek egin daitezke:

− EHAAren harpidetzaren alta tramitatu − Harpidetzaren datuak aldatu − Bajak − Pasahitza gogorarazi

Page 10: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

10

9. Saihestu loturak edukian jartzea

Ahal dela, ez ditugu loturak testuan kokatuko.

Loturak non jarriko ditugun aurrez erabaki gabe idaztea gomendatzen da. Behin testua

idatzita, lotutako edukia hobekien deskribatzen duten hitzak aukeratuko ditugu lotura

jartzeko. Aukera on bat izan daiteke esaldi edo paragrafoaren bukaeran jartzea, baina hobe

da testutik ateratzea, irakurleek ez dezaten arreta galdu.

Testutik ateratzea erabakitzen badugu, testuaren azpian aurkez daitezke zerrendatuta;

horrela, ez dira oztopo izango.

10. Eman lehentasuna loturak esaldi, klausula edo paragrafoen bukaeran jartzeari

Aipatu dugu hobe dela loturak testutik ateratzea, baina beti ez da posible. Nolanahi ere,

egokiena lehenbizi uneko orriko edukia irakurtzea da, eta behin hori irakurrita, sakatzea

beste dokumentu edo webgune batera eramango zaituen loturan; horregatik komeni da

paragrafo edo esaldiaren bukaeran jartzea.

Lotura esaldi luze baten hasieran jartzen badugu, irakurleak bi aukera hauen artean hautatu

beharko du:

Page 11: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

11

● Loturan sakatu informazioa bistaratzeko, esaldi osoa irakurri gabe (agian,

esaldi osoa irakurrita ez zuen sakatuko).

● Ez sakatu loturan esaldi osoa irakurri arte, gogoan gorde geroago sakatzeko

asmoa, eta, behin irakurrita, atzera egin loturan sartzeko.

Beraz, egokiena loturak esaldiaren bukaeran eskaintzea izango da.

11. Bideratu irakurlea informazio zehatzera, eta ez gunearen atarira

Irakurleak eskertu egingo du sarbide zuzena izatea testuaren edukia osatzeko informazio

espezifikoagora. Halaber, hobeto sentituko da lotutako orriaren informazioa baliagarria

bada.

Horrek esan nahi du hobe dela irakurlea web-orri zehatzera gidatzea, eta ez webguneko

atarira eramatea; horrela eginez gero, irakurleak berak egin beharko baitu bilaketa lana.

Hasierako orrira bideratzen badugu, denbora tarte bat eskaini beharko dio bilaketa lanari,

eta lan hori erraz ekidin zitekeen hipertestu-erreferentzia zuzenago bat jarrita.

Page 12: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

12

12. Zehaztu lotutako dokumentuaren formatua eta tamaina

Lotura gehienak HTML (Hypertext Marcup Language) orrietan irekitzen dira, baina ez da beti

horrela gertatzen. Beste formatu batzuetan dauden dokumentuekin ere lotzen dira: PDF

(Portable Document Format), DOC (Microsoft Word-eko dokumentua), XLX (Microsoft Excel-

eko dokumentua), eta abar. Halako dokumentuak oso astunak izan daitezke, eta, kasu

askotan, programa bereziak aktibatu behar dira dokumentuak deskargatu eta ikusi ahal

izateko. Hori dela eta, komeni da irakurleari ohartaraztea zein dokumentu mota den eta zein

pisu daukan.

Irakurleari dokumentu zehatz bat irekiko dela ohartarazi ezean, pentsa dezake HTML

formatuko orri bat irekiko zaiola eta ez duela beharko bestelako programa espezifikorik

dokumentua irekitzeko, eta ez da horretaz ohartuko lotura ireki arte. Horregatik,

gomendatzen da datu hori loturaren aldamenean jartzea.

Gogoratu, gainera, gunetik kanpo dagoen informazio osagarriarekin lotzen diren hipertestu-

loturak beste leiho batean ireki behar direla, era horretan, erabiltzaileak ez baitu uneko orria

galduko.

Page 13: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

13

13. Jarri lotura ezberdina den testu zatian

Antzeko egitura duten lotura-zerrenda batean errepikatutako elementuak ageri direnean,

loturak komunikatiboagoak izango dira baldin eta ezberdina den zatia soilik hautatzen

badugu ainguratze-testurako, eta item bakoitzeko bereizgarria nabarmentzen badugu.

Unibertsitatez kanpoko tituluen kudeaketa

Jakinarazpen ofizialak

● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-12-03): ordainketen

kudeaketa ● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-08-18): tituluak tramitatzeko

egutegi orokorra ● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-02-06): aplikazioa hobetzen ● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-02-02): LGEaren tituluen

ordainketa (LOGSEaren aurrekoak)

Unibertsitatez kanpoko tituluen kudeaketa

Jakinarazpen ofizialak

● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-12-03): ordainketen

kudeaketa ● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-08-18): tituluak tramitatzeko

egutegi orokorra ● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-02-06): aplikazioa hobetzen ● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-02-02): LGEaren tituluen

ordainketa (LOGSEaren aurrekoak)

14. Kontuz irudiak lotura gisa erabiltzearekin

Irudiak lotura gisa erabiltzeak ekar dezake ez ohartzea lotura direla, eta, ondorioz, loturek ez

betetzea haien helburua.

Page 14: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

14

Argazkiko ikonoen azpian loturak jarri dira, baina erabiltzailea ez da konturatzen loturak direnik harik eta

gainean jarri eta eskuaren ikurra ikusi arte.

Bestalde, erabiltzaile batzuek ez dituzte irudiak deskargatzen azkarrago nabigatu ahal

izateko, eta, halakoetan, ez dira bistaratzen irudietan kokatutako loturak.

Adibidea:

Erabiltzaileak mezu elektronikoz jaso du eduki hau, eta bertan ez dira irudiak ikusten. Erabiltzaileak

irudiak deskargatzeko aukera sakatzen ez badu, ez dira bistaratuko. Egiten ez badu, irudien atzean

ezkutatzen den informazioa galduko du.

Page 15: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

15

Irudiak deskargatzeko aukera sakatzen badu, honela ikusiko du, baina hasieran esan bezala, izan

daiteke erabiltzaileak irudi horiek ez ikustea lotura gisa.

Page 16: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

16

15. Egiaztatu loturen funtzionamendua

Idatzi dugu testua, eta dituen ezaugarriak kontuan hartuta loturak jarri ditugu ahalik eta era

argienean. Baina gure lana ez da hor bukatzen, erabateko garrantzia baitaukate mantentze-

lanek. Mantentze-lan egokia egiteko, sarri egiaztatu behar da loturen funtzionamendua, huts

egiten duen lotura batek zalantzan jarriko baitu guneko edukien balioa eta indarraldia.

Beraz, barruko nabigazio-loturak (gure gunekoak) testuak aldatzen ditugun bakoitzean

egiaztatuko ditugu, eta hipertestu-loturak (kanpoko eduki edo guneetara garamatzatenak)

maiz. Esan behar da beti ez dela hain sinplea, eta loturen mantentze-lana arazo bihur

daitekeela webgune iraungikor edo kontrolaezinekin lotzen dugunean.

Lotura hauetan sakatuta, honako hau bistaratzen da.

Page 17: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

17

Nola gehitu loturak gure testuetan

Azaldutako estilo-aholkuak aplikatzen badituzu, testu argiago eta komunikatiboagoak

sortuko dituzu. Baina, badakizu nondik gehitu behar dituzun loturak? (Microsoft Officeko

dokumentuetan aplikatzekoa).

A aukera

− Hautatu aingura-elementua: zein hitz edo testu zatitan jarriko duzun lotura (ikusi irudian

1).

− Klikatu Txertatu menu-barran (ikusi irudian 2).

− Hautatu Hiperesteka (ikusi irudian 3).

Page 18: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

18

B aukera

Hiperesteka botoiaren irudia hauxe da:

− Klikatu Hiperesteka botoian (ikusi irudian 1).

− Pantailan leiho bat agertuko da, eta, bertan, aukera emango dizu lotu nahi duzun URLa

itsatsi edo idazteko (ikusi irudian 2).

− Sakatu Ados hiperesteka testuan txertatzeko (ikusi irudian 3).

Page 19: Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa · oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

19

Azken gomendioa

Gogoan izan helburu nagusia irakurleek mezua erraz jasotzea dela, eta, era berean,

oztoporik gabeko irakurketaz gozatzea. Hori lortzeko, aplika itzazu zure testuetan

aipatutako gomendioak eta lotura argiago eta komunikatiboagoak idatziko dituzu.