Abe aldizkaria

3
ABE ALDIZKARIA Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)? Zer deitu dit arreta? Zerekin lotu dezaket? Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara? Amara Berrin prentsaren txokoa izeneko gela bat dago. Bertan egunkari/aldizkari bat egiten da, bere helburu nagusia geletan egiten diren lanei irtenbidea ematea da. Bertan lanak elkartu eta hauei forma ematen zaie ondoren paperean inprimatuak izateko. Egunkaria egunero ateratzen da eta egunkaria egiteko lau ikasle parte hartzen dute. Egunkaria aurrera eramateko antolakuntzari dagokion estrategi bat daukate. Ikasleek bi egun jarraian egiten dute lan aldizkarian, 4 ikasleetako bik aurreko eguneko alean parte hartzen dute eta hurrengo eguneko bi ikasle berriei zer egin behar duten azaltzen diete. Bi berri hauek, eginkizunak ikasten dituzte eta hurrengo egunean datozen beste bi ikasleei azalpenak emango dizkiete. Horrela, ikasleen arteko harremana lankidetzan eta bata bestearen irakasle izatean oinarritzen da. Gainera, Amara Berrin klaseak zikloka banatzen direnez, bigarren zikloko bi eta hirugarren zikloko bik parte hartzen dute. Horrela, ikasle gehienek aurreko

Transcript of Abe aldizkaria

Page 1: Abe aldizkaria

ABE ALDIZKARIAZeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Zer deitu dit arreta?

Zerekin lotu dezaket?

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Amara Berrin prentsaren txokoa izeneko gela bat dago. Bertan

egunkari/aldizkari bat egiten da, bere helburu nagusia geletan egiten diren lanei

irtenbidea ematea da. Bertan lanak elkartu eta hauei forma ematen zaie

ondoren paperean inprimatuak izateko. Egunkaria egunero ateratzen da eta

egunkaria egiteko lau ikasle parte hartzen dute.

Egunkaria aurrera eramateko antolakuntzari dagokion estrategi bat

daukate. Ikasleek bi egun jarraian egiten dute lan aldizkarian, 4 ikasleetako bik

aurreko eguneko alean parte hartzen dute eta hurrengo eguneko bi ikasle

berriei zer egin behar duten azaltzen diete. Bi berri hauek, eginkizunak ikasten

dituzte eta hurrengo egunean datozen beste bi ikasleei azalpenak emango

dizkiete. Horrela, ikasleen arteko harremana lankidetzan eta bata bestearen

irakasle izatean oinarritzen da.

Gainera, Amara Berrin klaseak zikloka banatzen direnez, bigarren

zikloko bi eta hirugarren zikloko bik parte hartzen dute. Horrela, ikasle gehienek

aurreko urtetan lan egin du bertan eta bertako eginkizunak eta funtzioak aldez

aurretik ere ezagutzen ditu.

Egunkaria egiteko prozesua hau izango litzateke: Bilera bat egitea egun

horretako edukien nondik norakoak zehazteko, egunean zehar ordenagailuan

lan egitea ABEa egiten eta egun amaieran ABEa eskuartean dutenean beste

bilera bat egitea lanaren balorazioa egiteko.

ABEko lan guztiak egiteko kazetari bezalako lanak egin behar dituzte

ere, ikerketak, elkarrizketak, inkestak…eginez. Beste aldetik, iturri

Page 2: Abe aldizkaria

ezberdinetara jotzen ikasi behar dute egun horretako berriak hautatzeko eta

zeintzuk argitaratuko dituzten erabakitzeko.

Harritzekoa da bertako lan sistema eta laukoteen artean sortzen den

elkarlaguntza. Metodo honen antolaketa asko harritu gaitu, elkarlana

bultzatzeaz aparte komunikazioa, parte-hartzea eta kideen ideiak entzun eta

egokienak adostea bultzatzen duelako.

Gainera, aldizkaria ikasleek klasean lantzen dituzten lanekin lotura

handia du, horiek argitaratzeko egiten baita. Horrela, ikasleek lanak egiteko

interes eta motibazio gehiago aurkeztuko dutela uste dugu, beren lanak egiten

esfortzu handiagoa eginez.

Konpetentzia asko lantzeko aukera aparta dela uste dugu ere, aurretik

aipatutako gauzaz aparte ikasleek beste motatako konpetentziak garatzen

dituztelako, hala nola, konpetentzia digitala eta informatikoa, aldizkaria

editatzeko programa erabiliz.