Abante, aurrekontu barriagaz!

12
Artibai egoitza, herriko nagusientzako bigarren etxea Felix Aranbarri, bigarren etapa udalburu moduan Eta gehiago! Udalak 18.833.640 euroko kontuak onartu dauz Abante, aurrekontu barriagaz!

Transcript of Abante, aurrekontu barriagaz!

Page 1: Abante, aurrekontu barriagaz!

Artibai egoitza, herrikonagusientzako bigarren

etxea

Felix Aranbarri,bigarren etapa

udalburu moduan

Eta gehiago!

Udalak 18.833.640 euroko kontuak onartu dauz

Abante, aurrekontu barriagaz!

Page 2: Abante, aurrekontu barriagaz!

ERREDAKZIOA ETA ARGAZKIAK ONDARROAKO UDALAMAKETAZIO ETA DISEINUA XE DISEINUAINPRIMATEGIA IRAKURTTIRADA 3500

Ur nahasietan sendo nabigatzeko kontuak

Olatu handien artean murgilduta dabil munduko ekonomiaren ontzia eta holakoatan lasta bota beharra egoten da hondorajoan ez daiten. Horrela dabiz erakunde eta enpresa guztiak egoera zail honeri aurre egin eta itsasontzia zuzen eroateko.Ondarroako Udalean be kontuak egokitu egin behar izan dira koiuntura honetara baina herriarentzat berebizikoak dirazanproiektu eta beharrak bertan behera itxi barik. Aparkalekuak, kirol ekipamenduak, kaleak edota zaharren egoitza, udalliburutegia edo bestelako beharrizanak, hirigintzakoak zein sozialak, euren lekua daukie 2011rako onartu dan aurrekontuan.Udalaren ontzia sendo eroateko, Felix Aranbarri dabil lemazain azken lau urteotan. Agintaldi hasieran aurreikusitako iaproiektu guztiak gauzatu ostean, sotoa ondo beteta daroa eta abantean ipini dau itsasontzia. Begirada atzera botata,Kudeaketa Taldeak osatu dauan tripulazinoak egindako lana goraipatzen dau, baina ahaztu barik oraindino bidea geratzendala hurrengo agintaldiko portura heldu orduko.

Un presupuesto para navegar con firmeza

Aunque las aguas turbulentas de la economía actual obliguen a soltar lastre para mantener el barco a flote, las cuentas de 2011del Ayuntamiento de Ondarroa siguen haciendo frente a todas las necesidades del municipio. Con Félix Aranbarri al timón de unatrabajadora tripulación, la nave viaja firme hacia el puerto con la satisfacción de estar cumpliendo bien su cometido.

Page 3: Abante, aurrekontu barriagaz!

2011 aurrekontuak

O n d a r r o a k o U d a l a k1 8 . 8 3 3 . 6 4 0 e u r o k oaurrekontua onartu dau2011rako

Danetarik %60 (11.311.645 euro)Udal Administrazino orokorrerako diraeta beste %40a (7.906.895 euro)Ondarroa Lantzen Udal alkartearentzat

Ondarroako Udalak 18.833.640euroko aurrekontu nagusia onartu dau2011rako . Kon tuak b i za t idesbardinetan banatzen dira; lehena,11.311.645 eurokoa, UdalarenAdministrazino Orokorrera zuzendutadago, eta bigarrena Ondarroa LantzenUdal Alkarteari jagokona da,honetarako 7.906.895 euroko gastuaaurreikusten dau Udalak.

Gastu funtzionalaren ikuspuntutik,partidarik handiena gastu sozialarenaizango da, guztiaren %62,50

eskuratuz. Atal honetan honako arlohoneek dagoz: Kultura, Hezkuntza,Gizarte Laguntza, adinekoentzako etaelbarrituentzako arreta, Ingurumena,Lana, Kirola, Gazteria, Euskara,L i b u r u t e g i a , K o n t s u m o a ,Garapenerako Laguntza, Bardintasuna,Merka ta r i t za , Tur i smoa e taHondartzak. Diru gehien jasoko dauanbigarren partida azpiegiturena da,aurrekontuaren %23,07agaz. Atalhonetan batzen dira hiri-bideak,kaleak, aparkalekuak, pasealekuak,lurrak erostea eta instalazinopublikoetan inbertsinoak egitea. Bestealde batetik finantza administrazinokozerbitzu orokorrak eta udal bulego etaeraikinak %8,77 hartuko dabe.Gainontzeko atalak honeek dira:Hiritarren Segurtasuna eta babesa(%5,45), zorpetze gastua (%0,21).

La mayor partida estará destinada agasto social, que abarcará un 62,50%del total. En este apartado se enmarcan

los gastos correspondientes a Cultura,Educación, Asistencia Social, atencióna los ancianos y discapacitados, MedioAmbiente, Empleo, Deportes, Juventud,Euskera, Bibl ioteca, Consumo,Cooperación al Desarrollo, Igualdad,Comercio, Turismo y Playas.

La segunda partida más cuantiosa es lareferente al gasto en infraestructuras quesupone el 23,07% del presupuesto, yque está destinada a inversiones en víaspúblicas, viales, aparcamientos, paseosurbanos, adquisición de suelo y mejorasen instalaciones públicas. Por su parteel gasto en servicios generalesadministrativos financieros y oficinasmunicipales e instalaciones generalesalcanza el 8,77%. El resto de las áreasson las de protección y seguridadciudadana, con un 5,45%, y el gasto deendeudamiento (0,21%).

GASTUSOZIALA%62,50

BESTEAK%14,43

AZPIEGITURAK%23,07

Administraziozerbitzu

orokorrak%8,77

Hiritarrensegurtasunaeta babesa

%5,45

Zorpetze gastua%0,21

18.833.640 EUROKOAURREKONTUA 2011RAKO

Page 4: Abante, aurrekontu barriagaz!

2011 aurrekontuak

Inversiones y mejoras de las vías públicas y en la accesibilidad 2.610.190 eurosResidencia de la Tercera Edad 1.563.555 eurosMancomunidad de Lea-Artibai 782.000 eurosPolideportivo 703.790 eurosServicios de Protección y Seguridad Municipal (Udaltzaingoa) 538.460 eurosServicios administrativos y oficinas generales 642.690 eurosLimpieza viaria 511.865 eurosServicios urbanísticos y de arquitectura 613.425 eurosEscuela de Música 419.370 eurosServicios y actividades culturales, deportivos juveniles y de ocio 407.780 euros

GASTUAREN BANAKETARENARLO NAGUSIAK

EL REPARTO DE LOS GASTOS, PORLOS PRINCIPALES PROGRAMASPRESUPUESTARIOS ES EL QUESIGUE :

Page 5: Abante, aurrekontu barriagaz!

2011 aurrekontuak

2011rako inbertsino barriak

Datorren urtean instalazio, ekipamendu eta azpiegituretaninbertsino barriak egingo dira. Holan, Ibaiondo kaleanegiten ari diran lur azpiko aparkalekua estali egingo da;hain zuzen be Txomin Agirre ikastolako patioaren lurzoruaizango da hau, bere azpian 138 autorentzako lekuaprestatzen ari diralako. Eginkizun hau UdalPlaneamenduaren Arau Subsidiarioen AldaketaPuntualaren hasierako onarpena egin ostean egingo da.Beste alde batetik, Zaldupeko belar artifizialeko futbolzelaia eraikitzeko bigarren faseko gastuak be hamenjasotzen dira. Honako honetan urbanizazioa, aldagelaketa jolas-gunea egokituko dira, aurretik -2010ekoaurrekontuaren arabera- futbolerako kantxa bera egokitueta gero.Kaleek be egokitzapenik ez dabe falta izango; holan

Artabide kalearen zeharbidea barritzen eta egokitzenjarraituko daPlaza Gorrixe eta Monica txaletaren arteko zatian, Izanere, 2010ean esleitu eta exekutatzen ari diran zatiarenjarraipena izango da, hasieratik eta Plaza Gorrixearteraino doanarena. Artabiden, gainera, aparkalekuakegiteko lurzorua erosiko da, beti ere UdalPlaneamenduaren Arau Subsidiarioen AldaketaPuntualaren hasierako onarpena egin ostean. Honetazaparte, San Ignazio 38 eta Kamiñazpi 35 atarien artekozeharbide barriaren beste zati bat barrituko da etaIbaiondo eta Itsasaurre kaleak asfaltatu egingo dira.Gainera, urtero lez, instalazioak hobetzeko inbertsinoakegingo dira, honakoan kiroldegian, zaharren egoitzaneta udal liburutegian, eta udal langileen lan-tresnakaproposak izan daitezen be erosketak egin behar izangodira.

Page 6: Abante, aurrekontu barriagaz!

2011 aurrekontuak

O n d a r r o a L a n t z e n - e kb a b e s e k o e t x e b i z i t z a ksustatzen ditu

Ondarroa Lantzen Udal Alkartearenaurrekontua 2011ko eki ta ld ihonetarako 7.906.895 eurokoa izangoda, gehiena babes PublikokoEtxeb iz i t ze ta rako zuzenduz .Ondarroako Udala Babes Publikokoetxebizitzak sustatzen ari da (BabesOfizialekoak eta Erregimen BerezikoUdal Etxebizitza Tasatuak). 2011nzehar Tasatutako 36 Udal Etxebizitzasalduko dira.

Aipatutako Erregimen Bereziko 36Udal Etxebizitza Tasatuek, 81 eta 86metro koadro bitartean dituztenak,garajea eta trastelekua be daukiez eta,batez beste, 186.867 eurotan salduko

dira. Honeek aurten esleituko diraeskakizun guztiak betetzen dituztenenartean zozketa publiko baten bitartez.

El Ayuntamiento de Ondarroaaprueba un presupuesto de18.833.640 euros para 2011

El Pleno del Ayuntamiento de Ondarroaha aprobado su presupuesto general parael año 2011 por un total de 18.833.640euros. Este presupuesto se divide en dospartes, el 60% (11.311.645 euros)corresponde a la administración general,y el restante 40% (7.906.895 euros) ala sociedad municipal Ondarroa Lantzen.

De cara al próximo ejercicio, losproyectos más destacados serán lacubrición del solar del aparcamientosubterráneo de la ikastola Txomin Agirre;

la segunda fase del campo de futbol 7de Zaldupe; travesías como la calleArtabide, el tramo entre San Ignazio 38y Kamiñazpi 35 o la pavimentación deIbaiondo e Itsasaurre; mejoras eninstalaciones municipales o laadquisición de suelo para realizaraparcamientos en la calle Artabide.

En cuanto a Ondarroa Lantzen, la mayorparte de los 7.906.895 euros estarándestinados a la construcción de viviendasde protección pública. Durante 2011 seprocederá a la venta de 36 viviendasTasadas Municipales (VTM).

Page 7: Abante, aurrekontu barriagaz!

Nagusientzako etxeak 20 urte

Hogei urte bete dira Ondarroako Artibai Egoitzaireki zanetik eta harrezkero bere zerbitzuakhobetzen jarraitu dau 2009ko ekainean ISO 9001egiaztagiria lortu arte. Baina izendapenek ematendauan prestigio eta bermeaz gain, egoitzarenbaliorik garrantzitsuena herriko nagusien etxebihurtu dala da; lekuak eta bertako beharginekeskaintzen daben berotasunari esker.

Zenbat egoiliar dagoz egoitzan?Gaur egun 52, eta 54 lagunentzako edukiera dauka.Batzuk euren kasa baliatzen dira eta beste batzuklaguntza behar izaten dabe.

Bere 2.434 metro koadrotan hainbat baliabideeskainiko dira.Bai, 38 bakarkako gela eta 8 binakako gelaz aparte,areto handi bat eta lau egongela dagoz solairudesbardinetan. Han egoten dira egoiliarrak telebistaikusten, irakurtzen edota, besterik gabe, etxekoakazpatxada ederrean. Lehenengo solairuan, medikukontsulta eta erizaindegia be badagoz etalaugarrenean, psikoestimulazioa lantzeko gela,fisioterapia gela eta ile-apaindegia.

Hogei urte bete ditu egoitzak eta etengabe hobetzenjoan da.Zentroak ez eukon larrialdiko indar-generadoreriketa jarri egin da; jantokia be egokitu da... Apaindube egin da, bai leihoak zein kanpoko hormakpintatuz, bai barruko lorategia konponduz. Lasterur hornidura guztiaren lanak be amaituko dituzte.

Nork kudeatzen du egoitza?Ondarroako Udalari jagoko eginkizun hori etakanpoko enpresen bitartez egiten dira lan batzuketa Udal langileek zuzenean, beste batzuk. Laguntzabehar duten egoiliarrek 72,92 euro ordaindu behardute eguneko; eta laguntzarik behar ez dutenek,1.684,72 euro hileko. Badogu hitzarmen batBizkaiko Foru Aldundiagaz be, 19 egoiliarrentzakotokia gordetzeko.

Zer zerbitzu eskaintzen ditu?Diziplina askotariko lantalde bat dago egoiliarrenbeharrizanak betetzeko, hala nola: erizaina,psikologoa, geriatriako laguntzailea, aisialdikomonitorea, garbiketa zerbitzua, sukaldea, podologoa,ile-apaintzailea, psikiatra eta medikua. Azken hiruurteotan erizaintza eta aisialdiko monitoreenzerbitzuak indartu egin dira ordu gehiagogaz.

Page 8: Abante, aurrekontu barriagaz!

Nagusientzako etxeak 20 urte

Eta zer-nolakoa da egunean eguneko lana?Erizainak eta geriatriako laguntzaileak arduratzen diraegoiliarrek egunero dituzten beharrizanak betetzeaz. Gero,osasun zentroko medikuak astero pasaten dau kontsultaeta osasun zentroko psikiatra, ostera, hilean behin joatenda. Egunean zehar be egoiliarrek aktibitate desberdinakburutzeko aukera daukie, aisialdiko monitore eta psikologobaten laguntzagaz.

Adin nagusikoek jarraipen berezi bat behar izaten dabe.Arreta handia ipinten dogu gaitasun kognitiboetan, izanbe gaitasunok mantentzen diran neurrian eragotzi etamoteldu egiten dira gaixotasun neurodegeneratiboekpertsonengan eragiten daben narriadura (makaltze)prozesuak. Psikologoak egoiliar guztien balorazinoneurokognitibo, afektibo eta konduktuala egiten dau eureneguneko egoera zein dan jakiteko, modu horretara lan taldehomogeneoak antolatuz jarduerak neurrira egiteko.

Maila fisikoan ere eragingo da, ezta?Bai, eta horretarako arratsaldeetan fisioterapia zerbitzuaegoten da egoiliarren bizi kalitatea hobetu eta ahalik etaautonomia maila altuena lortzeko asmoagaz. Lehenengoeta behin, ebaluazino funtzionala egiten jako bakoitzari,

tratamendu fisioterapeutiko indibiduala eta egokiajarraitzeko. Gero aurrezaintzeko fisioterapia, fisioterapiasendatzailea eta paliatiboa egiten dira; eta gorputzarenoreka lortu eta hobetzeko programak; ibiltzekoak;artikulazioen gogortasuna tratatzekoak; egunerokobizimodurako jardueretarako autonomia lortzeko ariketakjantzi edo garbitzeko, esate baterako-; mugimendu etaflexibilitate teknikak; edota muskuluak indartzeko programakegiten dira, besteak beste.

Aisialdia lantzea be garrantzitsua izango da.Urtean zehar jaialdiak eta irteerak egiten doguz gizarteagazharremana mantendu eta indartzeko. Jaialdiak be egitendira data jakin batzuetan, eta horreetan eskertzekoa izatenda familiartekoen partaidetza. Izan be, horixe da egoitzakdaukan ezaugarri berezietariko bat: familiek egoiliarrakazdaukien etenik bako harreman sakona.

Laster zerbitzu osatuagoa emango da inguruan egingodan Eguneko Zentroari esker.Dagoeneko hasita dagoz lanak, eta martxan ipintzen daneanOndarroak gaur daukazan zerbitzuak, zabaldu, egokitu etaarlo honetan etengabe gora egiten dabezen eskarieierantzuteko nahikoak izatea espero dogu.

La Residencia Municipal , un ejemplo de cal idad

Hace un año que la Residencia Artibai consiguió el certificadode calidad ISO 9001, que garantiza la eficacia de sus procesos.Con una superficie de más de 2.434 m2, cuenta con capacidadpara atender entre 52 y 54 personas, tanto asistidas como noasistidas, y dispone de 38 habitaciones individuales y 8 dobles.

Un equipo multidisciplinar se ocupa de prestar todos losservicios requeridos por los y las residentes, tales comoenfermería, psicología, asistencia geriátrica, tiempo libre,limpieza, cocina, podólogo, peluquería, psiquiatra, médico,

etc. La Residencia se preocupa especialmente en mantenerlas capacidades cognitivas de sus usuarios y usuarias. Tambiénse pone especial énfasis en el tiempo libre y en elmantenimiento de los lazos afectivos y de relación con susfamiliares.

Recientemente se han acometido importantes inversiones parasu mantenimiento y puesta al día, entre las que cabe destacarla instalación de un equipo electrógeno de emergencia. En loque a tarifas se refiere, los y las residentes con asistenciaabonan 72,92 euros diarios, mientras que los y las que norequieren asistencia abonan 1.684 euros mensuales.

Page 9: Abante, aurrekontu barriagaz!

Félix Aranbarri / Udal Kudeaketa taldekopresidentea

“ETORKIZUNEKOONDARROAREN

OINARRIAKJARRI DOGUZ”

Agintaldia amaitzen doala, zelako balantzea egiten dozuegindakoaz?Oraindino bost hilabete geratzen dira eta badago nahikolan. Orokorrean ona izan da eta aurreikusitako lanak amaituegin doguz. Krisia dala-ta, ez da izan sasoirik onena gauzakegiteko baina hori ez da aitzakia izan behar. Astiak beeragin dau, gauza batzuetarako lau urte asko dalako bainabeste batzuetarako gitxi. Aipatu beharra dago KudeaketaTaldeko kideek egindako lan handia. Helburu nagusiakbete doguz eta balantzea oso baikorra da.

Denbora honetan Ondarroan lan edo obra dezente egindira. Zeintzuk nabarmenduko zendukez?Ia amaiezina da egindako lanen zerrenda osoa egitea.Batzuk aipatzekotan Eguneko Zentroa eta ezintasun psikikoadaukienentzako egoitzagaz hasiko nintzen: EgunekoZentroak 25 lagunentzako lekua izango dau,integrazinozkoak eta psikogeriatrikoak. Gainera egoitzak25 pertsonentzako lekua be izango dau, sei gela bikoitzeta hamahiru bakoitietan. Igogailuen proiektua be amaitudogu, Alde Zaharreko eta Kamiñaldeko irisgarritasunahobetzeko hiru igogailu ipiniz. Bide segurtasunerako ZubiBarriko eta Astilleruko biribilguneak egin doguz etaZaldupeko zubia egokitu eta barriztatu da, etaoinezkoentzako zaldain berria egin dogu. Aparte, oinezkoenbide sarea ia kilometro bat gehitu da, Zaldupe eta Alleriartean. Kaleen konponketan, Torre Likoaren inguruabarriztatu eta urbanizatu da, Kaleandi eta Kamiñaldekaleetan hobekuntza lanak egin dira, eta Hiri Zeharbideanbe aurrera egin da San Ignazio kaleko bigarren faseagaz,Zubi Barri eta Zumardi bitarteko hirugarren zatiagaz etaSan Ignazio eta Iturribarri artekoaren bosgarren faseagaz.

Etxebizitzaren arazoari be aurre egin deutsezue.Alde batetik lehen hasitako politikarekin jarraitu dogu, etabestalde ekimen barriak burutu doguz. Holan, 91 etxebizitzasaldu ditugu (36 babes ofizialekoak eta 55 tasatuak),baliabide gitxi daukienei etxebizitza babestua emonaz.Azken deialdian 275 lagunek izena emon dute 36 etxebizitzatasatuetarako. Argi dago, beraz, eskaria badagoela etaOndarruko garapenak Alleritik jarraitu behar dauala, 1993anerabaki zan legez. Gogoratu behar da, baita, AllerikoPlanaren bi ezaugarri nagusiak hauexek dirala: alde batetikeraikiko dirazan etxebizitzen %88 etxebizitza babestuakizango dira, eta bestetik Planak Alleriko eremua berreskuratunahi dauala ingurumenaren aldetik. Honetatik aparte, AsiloZaharrean, gazte eta baliabide gitxien daukienentzakoalokairu sozialeko 16 etxebizitza egokituko dira.))))))))))

Ondarrutarren kezka nagusienetarikoa bertan aparkatzekozailtasuna da. Zer egin dozue bideratzeko?))))))))))))))))))))))Aparkamenduen sarea sortu dogu, arazoak daukiezaneremuei irtenbidea emoteko. Horrela hiru aparkaleku barriegitea aurreikusi dogu, eta lurra erosten ari gara. Gainerahorreetako bat, Ibaiondokoa, 130 kotxeentzako lekua izangodauana, laster egongo da amaituta.

Udaletxeko hirigintza planifikazioaren tramitazioak denboraasko eskatzen dau. Zelan dagoz gauzak puntu honetan?Arlo honetan, Ondarruk etorkizunean izango dauan garapenabideratu dogu. Hainbat plan onartu doguz: Alde ZaharrekoPlan berezia; Portuko Plan berezia (besteak beste arrainlonja barria eraikitzea ahalbidetuko dauana); ZaldupekoPlan berezia; Eguneko Zentroko plan berezia; Alleriko Planberezia; edota Zeledonioko Plan berezia, tramitazioandagoana.

Page 10: Abante, aurrekontu barriagaz!

Félix Aranbarri / Udal Kudeaketa taldekopresidentea

Ingurugiroa zaintzeak gero eta lekugehiago dauka gure bizitzan. Zer esanahal deutsezu honetaz ondarrutarrei?Hainbat gauza azpimarratu behar dira.Galtzuarango araztegia egin da, obrahistorikoa. Lehen aldiz Ondarruk bereur zikinak tratatzen ditu Galtzuaranen,eta garbi isurtzen dauz itsasora.Gainera, o inarr izko sarearensaneamendua osotu da, Kafeko Atzeko“tanque de tormentas” dalakoa barne.Kanposantuko saneamendua be udals a r e o r o k o r r e r a l o t u d a ,hondartzakoren moduan eta han egoanarazoari irtenbidea emonaz etaArrigorriko hondartzako zerbitzuakhobetuz, bide batez. Holan ISO kalitateagiria eskuratu dogu.

Zelan dago Udalaren egoeraekonomikoa?Aurrekontuaren eta finantzen aldetik,Udaletxea ondo aurkitu gendun etaondo itxiko dogu, saneatuta etakontuak eguneratuta. Krisialdianmurgilduta izan arren, egoeraosasuntsua eta orekatua daukagu.

Ordaindu barik egozan 1.600.000euro(266 milioi pezeta) berreskuratudoguz. Udal zerga guztiak eguneratutadagoz, hau da, edo kobratuta edokobratzeko bidean.

Orain gazte eta kirol arloari ekingodiogu. Zer azpimarratuko zeunke?Polikiroldegiko azpiegiturak etazerbitzuak indartu eta hobetu doguzeta Zaldupen futbol zelai barria (futbol7koa) eraikitzen ari gara. Aparte,Gaztegunea ireki dogu, gazteenaisialdiari lekua, irtenbideak etaekintzak emonaz.

Zeozer ahaztu dogu?Hainbat erabaki potolo hartu diradenbora honetan Ondarrukoetorkizunerako. Esate baterako Bilbao-Bizkaia Uren Partzuergoan sartu gara,eskualdeko udalerri gehienek egindaben legez, eta holan urarenkudeaketa osoa bermatuta dago.Zabo r b i l t z e z e rb i t zua beAmankomunazgoaren esku itxi dogu,holan zerbitzu hobea eta merkeagoa

e m o n a z , e t a b i d e b a t e zeskualdearekiko konpromisoasendotzen dogu.

Zer espero dozu etorkizunerako?Hainbat proiektu itxiko doguz martxan,eta hurrengo agintaldian burutzeanahiko neuke. Ondarroa etaondarrutarrak dira gure kezka nagusia,eta hala izaten jarraitu behar dau.

Zu ez zara hasi berria Udaletxean.Zer alde dago zure aurrekoesperientziagaz konparatuta?D e s b a r d i n a d a . H a s i e r a k oagintaldietan gauzak orain bainookerrago egozan alde guztietatik. Dirug i tx iago, ba l iab ide g i tx iago,esperientzia gitxiago... Hainbat gauzaegozan egiteko. Orain, nahiz etakrisialdia bizi, Udaletxea sendoagoada eta antolaketa hobea dauko. Halere,behin lanean murgiltzen zarenean,gauzak antzekoak dira: arazoei aurreegin behar deutsezu, eta ia zuredenbora osoan daukazu Udaletxeaburuan.

Page 11: Abante, aurrekontu barriagaz!

Félix Aranbarri / Udal Kudeaketa taldekopresidentea

Hemos puesto las bases de la Ondarroa delfuturo

En las siguientes líneas, Félix Aranbarri realiza un pequeñoresumen de las principales actuaciones de su mandato,en el convencimiento de haber completado la prácticatotalidad de sus objetivos. Así, analiza que “Seríaprácticamente interminable realizar una lista completa delas obras ejecutadas, aunque destacaría el Centro de Díapara personas mayores, y residencia para personas condiscapacidad intelectual: El Centro de Día tendrá 25 plazasde integración y psicogeriátricas. Por su parte, la residenciacontará con otras 25 plazas en seis habitaciones doblesy trece individuales. Además se han instalado tresascensores para mejorar la accesibilidad de la Parte Viejay de Kamiñalde.

Para mejorar la seguridad viaria se han construido rotondasen el Puente Nuevo y Astillero; hemos adecuado y mejoradoel Puente de Zaldupe, construyendo también una PasarelaPeatonal anexa; y hemos incrementado en casi un kilometrola red de itinerarios peatonales, con el acondicionamientodel tramo entre Zaldupe y Alleri. También hemos procedidoa mejorar y reurbanizar el entorno de Torre Likona; mejorarlas calles Kaleandi y Kamiñalde y completar La segundafase de San Ignazio; la tercera, entre el Puente Nuevo y laAlameda; la cuarta, en Artabide; y la quinta, entre SanIgnazio e Iturribarri.

En materia de vivienda, por una parte hemos continuadocon la política ya iniciada, y por otra hemos puesto enmarcha nuevas iniciativas. Así hemos vendido 91 viviendas(36 de protección oficial y 55 tasadas) proporcionandovivienda protegida a las personas de menores recursos.En la última convocatoria, se han contabilizado 275solicitudes para 36 viviendas tasadas; lo que demuestraque existe una gran demanda de vivienda protegida, yque el desarrollo de Ondarroa, tal y como se aprobó en1993, pasa por Alleri. Conviene recordar que, básicamente,Alleri contempla la construcción de un 88% de viviendasprotegidas, así como la recuperación ambiental de la zona.Además, en el Antiguo Asilo Municipal se construirán 16apartamentos de alquiler social para jóvenes y personascon menores recursos.

Para hacer frente a unos de los principales problemas delos ondarreses y las ondarresas, como es el delaparcamiento, hemos creado una Red de aparcamientosque atienda a todas las zonas afectadas por este problema.Se han proyectado tres nuevos aparcamientos, y se estánadquiriendo los terrenos para su construcción. Uno de

dichos aparcamientos, el de Ibaiondo, con 130 plazas deaparcamiento, estará operativo en breve.

En materia de planificación urbanística, se han sentadolas bases del futuro desarrollo socio-económico de Ondarroa,mediante la aprobación de los siguientes planes: Planespecial del Casco Viejo; Plan especial del Puerto, queposibilitará su futura mejora y ampliación, así como laconstrucción de la Lonja de Pesca; Plan especial de Zaldupe;Plan especial del Centro de Día; Plan especial de Alleri; yel Plan especial de Celedonio, que se encuentra entramitación.

En materia medioambiental, cabe destacar la puesta enmarcha de la depuradora de Galtzuaran. Gracias a estaobra histórica, por vez primera Ondarroa trata sus aguasresiduales vertiéndolas limpias al mar. Además se hacompletado el saneamiento de la red primaria, incluido el“tanque de tormentas” de Kafeko Atze; hemos conectadocon la red general el saneamiento del Cementerio y el dela Playa de Arrigorri, solucionado el antiguo problemaexistente y mejorando sus infraestructuras y servicios quehan culminado con la obtención del certificado de calidad ISO.

En materia económica, y en lo que a las finanzasmunicipales se refiere, vamos a dejar un Ayuntamientosaneado, equilibrado y con sus cuentas al día; tal y comolo encontramos a nuestra llegada. En cuanto a los impuestosmunicipales no cobrados, hemos recuperado de pendientesde pago la cantidad de 1.600.000 euros (266 millonesde pesetas). La recaudación municipal está actualizada,esto es: todas las deudas están o cobradas o en vía decobro.

En materia de deporte y juventud se han mejorado lasinfraestructuras y servicios del Polideportivo. También seha iniciado la construcción de un nuevo campo de futbol,(futbol 7) de hierba artificial en Zaldupe. Asimismo lapuesta en marcha del Gaztegune permite ofrecer un lugar,medios y actividades para encauzar el tiempo libre de losjóvenes.

Finalmente se han adoptado otras decisiones de grancalado para el futuro de Ondarroa, como el ingreso en elConsorcio de Aguas Bilbao-Bizkaia, del mismo modo quelo han hecho la mayoría de municipios de la comarca.Garantizamos así una gestión integral del ciclo del agua.También se ha mancomunado el Servicio de Recogida deBasuras, con lo que disponemos de un servicio mejor ymás barato, y de paso redoblamos nuestra apuesta por lacomarca.

Page 12: Abante, aurrekontu barriagaz!

Guztira 77 lagunek osatzen dabe OndarroakoUdalaren lantaldea

Abenduaren 29an eginiko osoko bilkuran Ondarroako Udalak2011ko Lanpostuen zerrenda onartu eban, guztira 77lanpostugaz, iaz baino 3 gitxiago. Harreman motaren arabera34 funtzionarioak dira, 40 “laboralak” eta 3 behin-behinekoak.

2011n bost lanpostu amortizatu dira, hain zuzen be urenzerbitzuko arduraduna, uren zerbitzuko operarioa, administrarilaguntzailea, igeltseroa, eta operarioa, eta beste bi lanpostusortu, eskolazaina eta iturgintzako ofiziala.

Sailen arabera, hona hamen zelan banatzen dan udal lantaldea:

Hona hamen Ondarroako udalaren lantaldeak azken urteotanizandako bilakaera :Evolución de la plantilla Municipal:

Zure txakurren kakak zeuk batu behar dituzu.Jardinak ez dira txakur-kakalekuak.

Farolak, umeen jokoak eta zamar-ontziak errespetatu.Erreka, mendia eta hondartza ez dira zamar-lekuak.Zebra-bideetan eta losa gainetan ezin da aparkatu.

Birziklatzekoa, kontenedore barruan sartu.Oinezkoen guneetan galarazita dago motorrean ibiltzea.

Leartibai Garapen Agentzia

La plantilla del Ayuntamiento para 2011 tendrá77 trabajadores

El Ayuntamiento de Ondarroa cuanta para 2011 con una plantillade 77 trabajadores, tres menos que el pasado año. De ellos, 34son funcionarios; 40, “laborales”; y 3 eventuales. Para este añose han amortizado cinco puestos, y creado dos.

Hirigintza,obraketa zerbitzuak:

25

Gizartezerbitzuak:

22

Udaltzaingoa:10

Idazkaritza:11

Kiroldegia: 4Ogasuna:

5