9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

15
IRAKUR-IDAZMENEKO LEHEN URRATSAK Uriren 9. gaia Gaitegiko Idazketa eta irakurketaren lehen urratsetan jasotzen denaren ingurukoa elkarrekin eta beti elkarloturik doaz. Hitz egingo dugu hizkuntza idatziaren barruan egon diren ildo desberdinei buruz eta hauek bide eman dioten beste batzuei buruz Ikuspegi funtzional eta konstruktibista batetik begiratuta aztertuko dugu grafema eta fonemaren arteko lotura aurkitzen duteneko bidea, aho hizkuntzako zeinuak eta zeinu grafikoak. Idatz-irakurmenaren ikasketari buruzko hainbat teoria Eskolako helburu nagusiena da haurrak ahaltzea hizkuntzaren erabilpenean, bai ahoz eta bai idatziz. Eta gainera, eskolan horrela ulertu izan du hamarkada askotan, non matematikako lau eragiketez gain bere lan handiena irakurketa eta idazketaren irakaskuntzan egin duen. Gai hau izan HH eta LHko hezitzaileen kezkarik handiena, psikologikoki sendoa den metodologi baten oinarriak eta berezitasunak definitzea. Orain gutxi arte bi ildo izan dira menperatu dutenak irakur- idazketaren metodologia, biak razionalak eta logikoki argumentatuak: ikuspegi sintetikoa eta analitikoa. Ikuspegi analitikoek zaharkitutzat jo dute ildo sintetikoa, eta azken hauek berriz esaten dute moda pasakor bultzatzailetzat jo dituzte. Biak gezurtatu behar dira, eta gainera esan behar da estatistikoki bi ildoen emaitzen artean ez dagoela desberdintasunik.

Transcript of 9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

Page 1: 9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

IRAKUR-IDAZMENEKO LEHEN URRATSAKUriren 9. gaia

Gaitegiko Idazketa eta irakurketaren lehen urratsetan jasotzen denaren ingurukoa elkarrekin eta beti elkarloturik doaz.Hitz egingo dugu hizkuntza idatziaren barruan egon diren ildo desberdinei buruz eta hauek bide eman dioten beste batzuei buruz Ikuspegi funtzional eta konstruktibista batetik begiratuta aztertuko dugu grafema eta fonemaren arteko lotura aurkitzen duteneko bidea, aho hizkuntzako zeinuak eta zeinu grafikoak.

Idatz-irakurmenaren ikasketari buruzko hainbat teoria

Eskolako helburu nagusiena da haurrak ahaltzea hizkuntzaren erabilpenean, bai ahoz eta bai idatziz. Eta gainera, eskolan horrela ulertu izan du hamarkada askotan, non matematikako lau eragiketez gain bere lan handiena irakurketa eta idazketaren irakaskuntzan egin duen.

Gai hau izan HH eta LHko hezitzaileen kezkarik handiena, psikologikoki sendoa den metodologi baten oinarriak eta berezitasunak definitzea.Orain gutxi arte bi ildo izan dira menperatu dutenak irakur-idazketaren metodologia, biak razionalak eta logikoki argumentatuak: ikuspegi sintetikoa eta analitikoa. Ikuspegi analitikoek zaharkitutzat jo dute ildo sintetikoa, eta azken hauek berriz esaten dute moda pasakor bultzatzailetzat jo dituzte. Biak gezurtatu behar dira, eta gainera esan behar da estatistikoki bi ildoen emaitzen artean ez dagoela desberdintasunik.

Page 2: 9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

Metodologi sintetikoa

Idazketa grafema eta fonemaren arteko loturan oinarritzen dela kontutan hartzen bada, m. sintetikoak proposatzen du irakur-idazketaren irakaskuntza hastea oinarrizko osagai grafikoen jakintzatik, jarraituz bi grafemen loturekin, silabak osatzeko, ondoren hiru elkarketak, eta horrela jarraitu, bi edo silaba gehiago lotuz hitzak osatuz eta hitz batzuk konbinatuz esaldiak osatu.Logika induktiboko bide bat da, eta horregatik irakurketa eta idazmenerako bide erratza zela suposatzen da, hitz errazetik hasi eta beste konplexugo batzuekin jarraituz. Ohiko pedagogian ia arau bat izan da bokalak erakusten hasi eta gero kontsonanteak sartzen joan, haiekin konbinatzeko, silabak osatuz.A,E,I,O,U,MA,ME,MI,MO,MU,MAMA, MIMO, AMO, MI MAMA ME AMA,PA, PE,PI,PO,PU, PAPA, PEPE, PIPA, PUPA, PEPE AMA A PAPA

Prozedura honi hiru kexa egin zaizkio:1. Irakur-idazketarako sarbide honek ez du kontutan hartzen komunikazioaren

oinarrizko funtzioa. Irakur-idazketaren ikaskuntza testuz kanpokoa eta zentzurik gabekoa da. Agian hau izan daiteke arrazoietako bat haurrek horrela ikasitako irakurketa eta idazketarako pizgarririk ez agertzeko.

2. Grafemek esanahi bat izateko eta bide induktiboa onartzeko, beharrezkoa da haurrek lehendik aurkitzea hitzek fonemek konbinaketa desberdinez osatzen direla eta fonetikoki zatikatzea lortu. Hau ez bada ematen, letrek ez lukete ezer irudikatuko. Irakur-idazketara sartzeko prozedura didaktiko honek ez du errespetatzen oinarrizko arau psikopedagokikoena: ikaskuntzaren edukia; logikoki esanguratsua izatez aparte, psikologikoki ere izan behar du, hau da, ikasleak aurrezagutzak eduki behar ditu ikaskuntzaren eduki berriei esanahia emateko.

3. Horren guztiarengatik, arriskua dago, ikasleen arreta eta lana grafemek deszifratzen eta prozedura asozionista batzuen bidez lotzea, irakurketa arinago bat egiteko baina testuko mezua aurkitu gabe, irakurketa mekaniko bate eginez. Ikasleek irakurketa mota honetara ohituko balira, asko gertatu ohi dena, parte hartu beharko litzateke desohitzeko eta irakurketa ulergarria eta kritikora ohitura batzuk lantzeko.

Metodologi analitikoaBaita ere deitua metodologi globala, LH hasten duten ikasleak errealitatea globalki antzematen dutelako eta ondoren bere osagaiak analizatzen. Metodologi analitikoan testu oso, esaldiak edo ikasleek ezagutzen dituzten, eta horregatik esanguratsuak diren hitzetatik hasten da. Analizatzen diren hitz eta esaldiek esanahia eta zentzua daukate. Hala eta guztiz ere, esan daiteke metodologi honen oinarrian askotan definigaitza dela. Egindako ikerketa empirikoek adierazten dute HHko ikasle gehienak aurkitu eta bereizten dituztela behin eta berriz errepikatzen diren grafiak hitz desberdin edota esloganetan, ezagunak dituztenak eta esanguratsuak.

1. Ikasleek ezagutzen duten testu batetik esaldi bat ateratzen da edo beraiei eskatzen zaie esaldi bat. 2.Esaldia osatzen duten hitzak ezagutzen dira. 3.Horrela bereizitako hitz bat hautatzen da silabatan zatitzeko eta ondoren hauek beraien grafemetan. 4.Zatitutako hitzek dauzkaten silaba edo grafemak dauzkaten beste hitz batzuk bilatzen dira. 5.Horrela aurkitutako silaba eta

grafemak elkartuz, hitz edo izen berriak osatzen saiatzen dira.Honi guztiari gehitu behar zaio, nahiz eta ikasleek gai diren hitzak silabetan zatitzeko ez dela hain ziurra fonetikoki egin dezaketenik. Grafemek ez daukate korrelatorik hitzean, hitzen osagai fonetikoa aurkitu arte. Eta egin gabe grafemek ez daukate inongo esanahi psikologikorik eta ikasleek aurkitu daitezke zentzurik gabeko mundu batean sarturik

Page 3: 9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

Metodologi mixto /nahasia

Planteamendu eklektikoak dituzten hainbat tendentzi pedagogikoek proposatu dute metodologi bat biak uztartuko lituzkeena eta eskatuko lukeena kasuen arabera, ikuspegi sintektikoan oinarrituta hitzen osaketako prozesuak edota metodologi analitikoa jarraituz, deskonposizio/berkonposizioa. Aurreko bi metodologiei egindako kritikek honentzako ere balio dute.

Irakur-idazketarako bide logikoak

Irakur-idazketa lortzeko prozesu psikogenetikoan, haurrak analogiko motako arrazonamenduetara jotzen dute, gure hizkuntza idatzia zuzentzen duen fonetiko-grafematiko aurkitu arte (pepe, bi aldiz daukalako peiorena) Analogi motako honetako arrazonamenduak normalak dira jakintzara iristeko indukzio o dedukzio bideak babesten dituen aurrezagutzak lortu arte. Eta azken finean hau da gertatzen zaiena beharrezko eskolatzea irakur-idazketaren alorrean egin behar duten haurrei: ez dira konturatu hitzak fonemez osaturik daudela eta horregatik ezin dute ulertu ikasi behar dituzten grafemen arteko erlazioa eta hitz bat esatekoan ahoskatu behar dituzten soinuak.Horrela argitu daitezke irakur-idazketaren ikaskuntzan gertatzen diren zailtasunak.

Ikuspegi funtzional-konstruktibista

80 eta 90.eko hamarkadetan erabateko aldaketa eman da irakur-idazketaren abilitateen irakaskuntza eta ikaskuntzaren prozesuen moduan. Planteamendu metodologiko aldaketa hau posible izan da ikerketa lan askoren ondoren –nola haur asko iristen ziren urtero irakurtzea eta idaztea inongo eskolaren eskuhartzerik gabe- eta baita ere planteamendu kognitibo-konstruktibisten agerpena kurrikuluen garapenean.60. hamarkadan agertzen hasi ziren lehen ikerketak eskolatzea hasi baino lehenago irakurtzera eta idaztera iristen ziren umeena inongo eskuhartze metodologikorik planteatu gabe, bakarrik familia inguruko irakur-idazketa gauzetan parte hartzeagatik.70. hamarkadan gehituz joan ziren umeek irakur-idazketaren sisteman agintzen duten ildoak aurkitzen dituzten bere ingurukoekin elkarrekintza baten bidez, buruzko prozesuen ikerketa. Ferreiro eta Teberosky argitaratu zuten 1979an ikerketa bat, agertuz umeek grafien eta idatzitako testuen esanahiez eraikitzen dituzten irudikapen eta hipotesiei buruz. Haur irudikapen hauek naturalki sortzen dira umeek harreman estu batean daudenean irakur eta idazteko ekintzekin,non parte har dezaketen aktiboki galderak eta aholkuak eginez eta helduak erantzuten dioten bere irudikapenak errespetatuz.Biak heltzen diren puntu garrantzitsuena da ia beti bide bera egiten zutela behatutako umeek. Hipotesi eta irudikapen faltsuz betetako prozesu bat da, baina horietako bakoitza abiapuntua da berri batzuk formulatzeko: umeek konturatzen direnean lehenak desegokiak direla azaldu nahi zutena azaltzeko, baztertuz doaz eta berriak sortuz, horrela hipotesi onak lortu arte. Ikuspegi konstruktibistan akats konstruktiboak deitzen zaie hipotesi eta irudikapen huts horiei, zeren konturatzen dira ezin dutela ongi azaldu ekintza sortutako ideiarekin eta umearen buruan arazo kognitibo bat sortzen da gainditzen duena hipotesi berriak formulatuz, errealitatearekin bat datozenak egin arte.

Page 4: 9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

Ume bakoitzari bere bidea uzten egitea eta bere akatsak beharrezkoak, derrigorrezkoak eta onargarriak bezala onartzeari atxiki zaio idatzizkoan ere beraien ikaskuntza lortzen duten arrakasta.Arrazoi berarengatik Goodman-ek proposatzen du irakur-idazketaren irakaskuntza-ikaskuntza eskolatik ateratzea eta umeen berezko eta familiako ingurunean sartzea. Inguru horretan komunikazio errealeko irakurketa eta idazketako ekintzek bultzatuko dituzte beraien hipotesiak formulatzea zergatik irakurtzen den eta zergatik idazten den, nola idatzi eta irakurtzen den, beraien galderak formulatzea, beraien testuak sortzea, azken finean, beraien balio izatea edo eza kontrastatzea, balio ez dioten hipotesi eta irudikapenak aldatu, birformulatu eta egokitzea, ongi hitz egiten ikastean egin zuten bezalaxe.Logikoa da pentsatzea hizkuntza idatzia ohikoa den ingurune batean sarturik dagoen ume baten hipotesiak planteatzea hitz, eslogan, izen eta idatzirik bilatzen dituen antzeko testuei buruz. Eta baita ere normala da irakasle bat sistematikoki irakasten hasi baino lehen egitea,bere irudikapenak egitea hizkuntza idatziari loturiko ekintza fisiko eta sozialei buruz, egunerokoan aurkitzen den gertaera natural, fisiko eta sozialeko hipotesiak formulatu, aldatu eta birformulatzen dituen bezala.Baieztatu daiteke, hezitzaileen ezintasuna irakurri eta idazten ikasi baino lehen egindako irudikapenen ulertzean egon dela eskolako irakur-idazketaren irakaskuntza zaildu duena: normalean debekatu egin zaie beraien prozesu naturala egitea, bere ezaugarri psikologiko eta kondizioei egokitzen ez ziren metodologi baten jarraibidek jarraitzera behartuz. HHko umeen idatzizko sorkuntzak ulertzen lagunduko zuten zantzuak eta datuak bilatzeko ordez, gorde edo desagertu edo ezkorragoa dena gutxietsi egin dira.Lehen aipatutako autoreen lan ikertzaileek posible egin dute orain irakur-idazketaren psikogenesiaz hitz egitea, zeren nahiko ongi ezagutzen direlako umeek egiten duten bideko mugarriak, bere inguruko testu eta grafiak ulertzen hasten direnetik irakurketa eta idazketan agintzen duten jarraibideak aurkitu arte.

Irakur-idazketaren psikogenesia

Jakina da ahozkoaren psikogenesia deitzen zaiola umeek lehen soinuak esaten hasten direnetik beraien inguruko ildo morfosintaktikoetara egokitzen diren ahozko emaitzetara iristeko bideariEra berean, irkaur-idazketaren psikogenesiaz deitzen zaio umeek grafiei eta testu idatziei esanahi desberdina ematen hasten direnetik ongi ulertzerainokoa eta hizkuntz jakin bateko idazteko arau eta ildoak jarraituz beraien mezuak ongi osatzerainoko egiten duten bideari. FOTOKOPIA BATAzken lorpenak, fonemen eta grafemen arteko loturak,erraztuko dio umeari metodologi analitiko, semantiko zein mistoek eskatzen dizkion pausoen ulermena. Lehen aipatu dugun bezala osaketa fonetikoaren jakintza oso garrantzitsua da metodologiek proposatutako urratsak ulergarriak izan daitezen umearentzat. Horrela bakarrik izango da laguntza bat lortu nahi diren helburu didaktikoentzat. Baina bistakoa denez, bere hipotesi fonetikoa ongi formulatu duenak ez dauka metodologi horiek eskaintzen dituzten laguntzen beharrik. Nahiko izango du bilatzekin aurkitzen dituen fonemei dagozkien grafemak. Laguntza didaktikoa zuzendurik egongo da beraiek eskatutako grafemen ezagutza erraztea.

Page 5: 9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

Hitzak fonetikoki zatitzeko ahalmena eta bere garrantzia idatz-irakurmenaren ikaskuntzan

Haurrak idatz - irakurmenaren ikaskuntzan urrats garrantzitsuenetako bat ematen du ikusten duenean grafemak fonemen bidez irudikatzen direla.Arazoa sortzen da ikustean haurrak hitzen osagai fonetikoen zatiketa egiteko ahalmena bakarrik gara dezakeen edo kanpoko laguntza behar duenean, hau da berari zuzendutako ekintza didaktiko bat behar dela.Hitzen zatiketa eta bazterketaren garapeneko faktore garrantzitsuena izango da umeek daukaten arreta hizkuntz idatziaren erabilpenaren funtzionalitateaz eta ludikotasunaz.Proposatutako programak eskatzen zuen hizkuntz idatziaren erabilpenaren funtzionalitatea eta ludikotasuna gelaren barrenean eta familia eta lagunekiko harremanetan. Lehen puzzleak zeunden, hitzak fonema eta silabetan zatiturik zeuzkatenak eta bakarrik ikasleen galderen aurrean erantzuten zen beraien ulermen mailari zegokion erantzunekin.Gai honen jakintzan gehiago aurreratu bitartean komenigarria da HH eta LHko lehen zikloan lantzea hitzen fonetikaren zatiketaren kontzientzia eta ahalmena zuzenean. Ahalmen horretako hutsuneak zailtasunak ekar ditzake irakurtzen eta idazten ikasteko garaian. Hitzeko lengoaiaren konposaketa fonetikoa aurkitzen laguntzen duten ariketak oso baliagarriak izan dira ahalmen horretan zailtasunak dituztenentzat

Partehartze didaktiko baterako irizpideak

Lehengo ataletan aipatutako egoeraren aurrean beharrezkoa da ildo didaktiko batzuk kontutan hartzea irakur-idazketaren ikaskuntza ziurtatuko dutenak, bere funtzio garrantzitsuena ahaztu gabe: komunikatzeko bide bat izatea. Baita ere kontutan hartu behar da, ikasketak esanguratsuak izateko edukiak funtzionalak izan behar dutela. Ondoren aipatzen dira oinarrizko jarraibide batzuk, hizkuntza idatzia komunikazio bide bezala erabiltzeko eskolako egunerokoak kontestualizaturik daudenak:

o Irakurketa sistematikoak toki berezi bat eduki behar du planteamendu didaktiko honetan. Gelako liburutegiak ipuinak, hiztegiak, entziklopediak eta aldizkariak eduki behar ditu; umeen jakinmina piztuko duten hizkuntza idatziaren benetako aipamenak.

o Nahiz eta umeek irakurtzeko gaiz ez izan, edozein motatako testuen irakurketa eta bereziki ipuinena, beraien aurrean heldu batek egiten badu ordezko funtzio bat betetzen du, beraiengatik eta beraientzat irakurtzen delako. Irakurketa hauen bidez, umeek ikasten dute nola irakurtzen den, hau da, pertsona heldu batek zein jarrera jartzen dun testuaren aurrean ( gelditu, berriro irakurri, lehengo puntura itzuli, gero etorriko dena hipotetizatu, testuaren edukia eta asmoak aurrez aurre jarri, datu bat aukeratu, etab.). Ordezko irakurketa honek gero jarraitu beharko duten eredu bat eskaintzen du, eta baita ere testu desberdinek daudela jakitea eta hauek irakurtzeko mota desberdinak daudela konturatzeko.

o Irakurketaren ekintzak jarraibide zehatz batzuk eduki behar ditu: idatzirik dagoen bezala irakurri behar da konturatzeko umeek hizkuntza idatzia ez dela aldatzen, berari buruz egin daitezkeen iruzkinak aldatzen badira ere.

Page 6: 9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

o Hiztegia bereganatzea eskolako ekintzan indartuko da, irakurri behar den testua ulertzeko aurretik emanez edo kontatzerakoan aipatuz. Irakurketetan ikasitako hitz garrantzitsuenak jasoko dira. Baita ere garrantzitsua da hiztegia hau ere erabiltzea ekintza desberdinak egiteko erabiliko diren testuetan. Hiztegi tematikoak egin daitezke umeek errazago aurkitzeko hitz berriak.

o Umeek irakurtzen hasten direnean komenigarria da beraien esku jartzea erraz irakur daitezkeen testu asko, testu hauek taldean askotan irakur daitezke eta ondoren gelako liburutegian jaso. Edukiaren aurrezagutzak erraztu egingo du irakurtzeko prozesua umeengan.

o Eskola eta etxearen arteko komunikazioa idatzien bidez egingo da. Garrantzitsua da umek parte hartzea mezuak idazterakoan eta komunikazioaren edukiaren jabe izatea, bai etxean eta bai eskolan. Jasotako mezua umeen aurrean irakurri behar litzateke bi tokietan. Irakurtzeko gai direnean ume beraiek egin behar dute mezuen irakurketa.

o Gurasoak animatuko dira modu erregular batean beraien hizkuntzan, ipuin bat kontatzeko umeei eta beraiekin hitz egitea ipuinen edukiaz. Eskolak bere aldetik, ikasleek dakiten hizkuntzan testuak irakurtzeko bideak ezarriko ditu.

o Gelarekin lotura daukan edozein gertaera soziala idazteko aitzakia izango da: urtebetetzeak, ikaskideen falta gaixotasun edo bidaiarengatik, beste eskolekiko harremanak, ... idazteko aukera anitz ematen dute. Jakina, ikasleek formulatu behar dute mezua, eta azken testua irakasleak ikasleekin negoziatuko du, eta hauek bakarrik ezin badute idatzi, irakasleak idatzi du lehenik arbelean eta ondoren paperean. Garrantzia dauka ikasleek ere beraien sinadura jartzeak eta beraien neurrian idaztea: beraiek dira mezuen igorleak. Hizkuntza idatzian jakintza maila desberdineko ikasleen arteko lana oso garrantzitsua da ikaskuntza errazteko.

o Gelako egunerokoa, non ikasleek idazten joango diren txandaka, eguneko gauza esanguratsuenak: norbaiten bisita, lagun baten gaixotasuna, norbaiten erorketa, gelako baten anaiaren jaiotza, etab. Haurrek proposatuko gertaera txiki hori, irakasleek arbelean idatziko dute, koadernora pasa baino lehen, haurrak idazteko gai ez diren bitartean.

o Baliagarria da ikasleen izenak erabiltzea, hizki argia eta tamaina egokiarekin, pertxeroetan eta beraien lanak gordeko dituzten karpetetan, ezagutzen ikasi beharko dutena. Baita ere egokia da edukitzea ikasleen izenak folio erdietan idatzita, balioko dutenak:

1. Egunaren hasieran, zerrenda pasa beharrean, ikasle bakoitzak bere izena jartzeko dagokion tokian gelan, horrela beraien ikaskideen izenak ezagutzen hasten dira.

2. Ekintza amaitzean, material gaineko etiketak aukera ematen du jasotzeko erabiltzen ari zenarentzat, berarekin jarraitu nahi duen kasuan

3. Egiten dituen marrazkietan bere izena jartzeko eredutzat balio diote.4. Baita ere balio du bakoitzaren izenaren puzzlea osatzeko, beste etiketa

berdin bat oinarritzat harturik eta silabetan zatitua hasieran eta ondoren grafemetan. Grafemak gutun handietan gordeko dira non idatzirik egongo den ikaslearen izena etiketako grafia berdinarekin.

Page 7: 9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

Horrelako joko eta ekintzen bidez ikasleek konturatzen dira desberdinetan silaba eta hizki berdinak agertzen direla eta beraien kontzientzi fonologikoa pizten du.

o Hitzen fitxategia ikasleen esku egongo da idatzi edo kopiatzeko behar dutenean erabiltzeko ezagutzen dituztenak edota antzeko batzuk idazteko orduan kontsultatzeko.

o Baita ere beharrezkoa idaztea gelako apaletan bertan dauden gauzen izenak:plastilina, arkatzak, orriak, guraziak, etab. eta baita ere ekintzak egingo diren tokiak: antzerkia, liburutegia, sukaldea, etab. Baita ere eskolako toki desberdinak beharrezko errotuluekin egon beharko lukete. Ez atea baizik eta bakoitzaren eginkizuna, biltegi, zuzendaritza, etab.

o Era berean, toki egokian idaztirik daude gelako talde desberdinen izenak: ahate, dortoka ( marrazkiez lagundurik)

o Arbelean egunero idatzi hileko eta asteko eguna, egiten duen eguraldia, etab. Eskolako ohitura izango da. Denda, sendagilearenganako bisita eta orokorrean, irudizko jokoen txokoek, posible egiten dute idazketaren erabilpena eta irakasleak aholka ditzakeen ariketak dira erantzun on bat izango duen ziurtasunarekin.

o Idatzi, ikasleen partehartzearekin, etxetik ekarri behar dituzten gauzen zerrenda, txango batera edo ibilaldi batera eskolatik joan behar duten egunean.

o Gelan prestatzen diren janarien, ogia, jogurta, txokolatea, ... errezetak denen artean idatzi eta kopiatu.

o Ikasleek testu labur bat kontatzen diote, ezaguna edo beraiek asmatua, irakasleari eta honek arbelean idazten du, beraiekin negoziatuz edukia eta hitzak. Beraien ahalmenen arabera beraiek idazteko aukera eskaintzen zaie. Testuaren fotokopiak atera daitezke etxera eramateko eta beraien gurasoei kontatzeko beraien erara edo elkarrekin egiteko.

o Arbelean edo ordenadorean idatzi ikasi behar diren abesti, olerki, aho-korapiloak, asmakizunak eta antzekoak. Idatzirik eman alboan kopiatzeko beraiek, edota arkatzarekin edo margoekin errepasatzeko, etab. Testuen esanahia ezagutzen eta forma mantentzen dutenen presentzia, oso egokiak dira haurrak beraietan bere ezaugarri testualak eta grafikoak ikusteko.

o Horman zintzilikatu gelan lantzen ari garen ipuinen marrazkiak beraien testuekin. Landu ondoren beraiei eman etxera eraman ditzaten gurasoekin irakurri, margotu edo antzeko helburuekin. Oso garrantzitsua da haurra konturatzea testu bat berdin irakur dela etxean edo gelan: testu idatzia beti berdin dago.

Amaitzeko azpimarratuko dugu hizkuntza idatziaren erabilpen kontestualizatua eta funtzionala irakur-idazketarako sarbide ona dela, haurrak hizkuntza idatzia ikusten duelako hasieratik beste komunikazio mota bat bezala. Horrela nabaritu du ahozkoarekin eta garrantzizkoa ikusten du galdetzea zergatik idazten da, zertarako eta erantzun egokiak aurkitzeak motibatu egiten du. LHan prozesu honek jarraitu beharko du.

Page 8: 9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

IRAKUR IDAZMENEKO LEHEN URRATSAKTEORIAK

Idazketa eta irakurketa beti elkarloturik. Eskolako helburu nagusiena haurra ahaltzea hizkuntzaren erabilpenean, bai ahoz eta bai idatziz. Ikuspegi desberdinak egon

Met

odol

ogi

sint

etik

oa

I-I irakaskuntza hastea oinarrizko osagai grafikoen jakintzatik, jarraituz bi grafemen loturaz, silabak osatuz, ...Logika induktiboa, lehenik bokalak eta gero kontsonanteak.Ez du kontutan hartzen komunikazioaren oinarrizko funtzioaikaskuntza testuz kanpokoa eta zentzurik gabea da. Ikasleak aurrezagutzak eduki behar ditu eduki berriei esanahia emateko, ikasleek arreta eta lana egin grafemak deszifratzen eta mezua ez aurkitzea, irakurketa mekaniko bat eginez.

Met

odol

ogi

anal

itik

oa

Testu oso, esaldiak edo ikasleek ezagutzen dituzten eta horregatik esanguratsuak diren hitzetatik hasten da. Ikasleek ezagutzen duten testu batetik esaldi bat aukeratu, esaldiko hitzak ezagutu, hitz bat hautatu silabetan zatitzeko eta hauek grafemetan, antzeko silaba edo grafema dituzten hitzak bilatu, horiek elkartuz hitz berriak osatu. Nahiz eta gai izan hitzak silabetan zatitzeko ez da hain ziurra fonetikoki egin dezaketenik.

Bid

e lo

giko

a Hainbat tendentzi pedagokikok proposatu dute biak uztartuz metodologi bat egitea baina kritika berdinak balio dute.Haurrak ez dira konturatzen hitzak fonemez osaturik daudela eta horregatik ezin dute ulertu ikasi behar dituzten grafemen arteko erlazioa eta hitz bat esatekoan ahoskatu behar dituzten soinuak. Hemen ageri dira I-I ikaskuntzan gertatzen diren zailtasunak.

Page 9: 9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

Ikus

pegi

fun

tzio

nal-

kons

truk

tibi

sta

80-90. hamarkadetan aldaketa I-I irakaskuntzan, ikerketa lan askoren ondoren: nola haur asko iristen ziren urtero irakurtzea eta idaztea inongo eskolaren eskuhartzerik gabe.. Teberoskyk 79an agertu: umeek grafien eta idatzitako testuen esanahiez eraikitzen dituzten irudikapen eta hipotesiei buruz. Irudikapen hauek naturalki sortzen dira umeek harreman estu batean daudenean irakur eta idazteko ekintzekin, non parte har dezaketen aktiboki galderak eta aholkuak eginez eta helduek erantzuten dioten bere irudikapenak errespetatuz. Hipotesi eta irudikapen faltsuz betetako prozesu bat da, baina horietako bakoitza abiapuntua da berri batzuk formulatzeko: umeek konturatzen direnean lehenak desegokiak direla azaldu nahi zutena azaltzeko, baztertuz doaz eta berriak sortuz, horrela hipotesi onak lortu arteikuspegi konstruktibistan akats konstruktiboak deitzen zaie hipotesi eta irudikapen huts horiei. Ume bakoitzari bere bidea egiten uztea eta bere akatsak beharrezkoak bezala onartzeari atxiki zaio idatzizkoan lortzen duten arrakasta.I-I irakaskuntza eskolatik aterata eta umeen berezko ingurunean sartu, komunikazio errealeko ekintzekin.Hezitzaileen ezintasuna I-I ikasi baino lehen egindako irudikapenen ulertzean egon da eskolako I-I zaildu duena: normalean debekatu egin zaie beraien prozesu naturala egitea, bere ezaugarri psikologiko eta kondizioei egokitzen ez ziren metodologi baten jarraibideak jarraitzera behartuz. Ulertzen lagunduko zuten zantzuak eta datuak bilatzeko ordez, gorde eta desagertu edo gutxietsi egin dira.

I-I

psik

ogen

esia

Umeek grafiei eta testu idatziei esanahi desberdina ematen hasten direnetik ongi ulertzerainokoa eta hizkuntza jakin bateko idazteko arau eta ildoak jarraituz beraien mezuak ongi osatzerainoko egiten duten bideari..Azken lorpenak, fonemen eta grafemen arteko loturak, erraztuko dio umeari metodologi analitiko sintektiko zein mistoek eskatzen dizkion pausoen ulermena.FOTOKOPIA

Hit

zak

fone

tiko

za

titz

ea

Haurrak urrats garrantzitsuena ematen du ikusten duenean grafemak fonemen bidez irudikatzen direla, arazoa dago zatiketa hori egiteko ahalmena bakarrik edo kanpoko laguntzarekin egiten duen. Komeni da lantzea HH eta LHko lehen zikloan hitzen fonetikaren zatiketaren kontzientzia eta ahalmena zuzenean., ahalmen horren hutsuneak zailtasunak ekar ditzakeelako irakurtzen eta idazten ikasteko garaian.

Page 10: 9 Irakur-idazmeneko Lehen Urratsak

Par

teha

rtze

ko b

ehar

rak

I-I ikaskuntzaren funtziorik garrantzitsuena da komunikazio bide bat izatea. Baita ere kontutan hartu behar da ikasketa esanguratsuak izateko edukiak funtzionalak izan behar dutela. Jarraibide batzuk hizkuntza idatzia komunikazio bezala erabiltzeko eskolako egunerokoan:Irakurketa sistematikoak toki berezi batek eduki behar du.Nahiz eta gai ez izan, edozein motatako testuen irakurketa beraien aurrean egitea.Irakurtze ekintzak jarraibide batzuk eduki behar ditu: dagoen bezala irakurri. Hiztegia bereganatzeko lanak, aurretik eman edo kontatzerakoan aipatu.Hasieran testu irakurterrazak jarri beraien eskuetan.Eskola eta etxearen arteko komunikazioa idatzien bidez egin.Gelarekin loturarik daukan edozein gertaera soziala idazteko aitzakia.Gelako egunerokoa, eguneko gauza esanguratsuak idatzi.Ikasleen izenak erabili: zerrenda pasatzeko, materiala jasotzeko, marrazkietan izena jartzeko, bakoitzaren izenaren puzzlea osatzeko.