Lehen Laguntzak

25
Lehen Laguntzak

description

Lehen Laguntzak. Gaurko lanak. Definizioa Lehen laguntzetako jarduna, legea eta etika. Larrialdiko egoera baten aurrean emon beharreko pausuak. Larrialdietarako katea. Terminologia. Ariketa. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Lehen Laguntzak

Page 1: Lehen Laguntzak

Lehen Laguntzak

Page 2: Lehen Laguntzak

Gaurko lanak

Definizioa Lehen laguntzetako jarduna, legea eta etika. Larrialdiko egoera baten aurrean emon

beharreko pausuak. Larrialdietarako katea. Terminologia.

Page 3: Lehen Laguntzak

Ariketa

Eztabaidatu egoera honeek lehen laguntzak behar dabezan edo ez eta erantzuna arrazoitu:

Egun euritsu batetan, ume batek farola bat ikutzen dau eta deskarga elektriko bat jaso ondoren konortea galdu eta lurrera jausten da.

Farmazian zain, andra bat zorabiatu egiten da.

Page 4: Lehen Laguntzak

– Haur- hezkuntzako ikasgela baten, ume batek askaria jan ostean botaka egiten dau.

– Udalekuetan, ume batek esku artean suge bat hartzen dau eta honek haginka egiten deutsa. Eskua handitzeaz gain umea gogo txarragaz hasten da.

– Lan tokian, langile bat buruko minaz kexatzen da.– Eztabaida batetan, jubilatu batek bularreko mina

nabaritzen dau

Page 5: Lehen Laguntzak

LEHEN LAGUNTZAK

Istripu edota bat-bateko gaixotasuna jasan dauan pertsonak laguntza jaso daian egin beharreko urgentzietako neurrien multzoari deitzen jako, osasun- laguntza profesionala heldu bitartean.

Lehen laguntzak eskaintzen dabezanak sorosleak dira.

Page 6: Lehen Laguntzak

TALDEKO LANA

5 taldetan bananduta hurrengo istripu ezbardinen aurrean zelan jokatuko zenduen azaldu, nork parte hartuko leuken identifikatuz eta zer egin beharko litzatekez zehaztasunez idatziz.

Page 7: Lehen Laguntzak

1. Mendizale talde bat zarie eta zuetariko bat jausi eta konortea galtzen dau.

2. Hondartzan zagozela uretara sartu eta bat itotzear dago.3. San Ferminetara Gurutze Gorriko bolondres moduan

zoaze eta entzierroa ikusten zabizien bitartean bati zezen batek harrapatu eta odoletan hasten da.

4. Eskola bateko irakasleak zarie eta bat-batean ikasgelatik sua ikusten dozue umeak lo dagozanean.

5. Futbolean jokatzen zabizen bitartean zuetariko batek txarto jausi eta orkatila bihurtzen dau.

Page 8: Lehen Laguntzak

Lehen laguntzak Laguntza profesionala

Nork egiten dauz

Lanbide guztietako pertsonak

Osasuneko profesionalak

Noiz egiten da

Kaltetua ikusten danetik osasun arloan jakitunak heldu arte

Biktima heldu edo larraldiaren lekura heltzean

Baliabideak Momentu horretan dagozanak

Kasu bakoitzerako egokiak direnak

Helburuak Pertsona bizirik mantentzea edo jaso dabezan zaurien arazoak ekiditzea

Tratamendu espezifikoa bat emon osatu daiten

Page 9: Lehen Laguntzak

Ariketa

Eztabaidatu esaldi hau:

“Hobe da ezer ere ez egitea txarto egitea baino”.

Arrazoitu hurrengo jokaerak egokiak diren edo ez:– Pertsona egoera larri baten dagoenean, ausarta

izan behar da eta lagundu egin behar jako bakoitzaren bizitza egoeran larrian ipiniz.

Page 10: Lehen Laguntzak

– Biktima bati zauri bat aurkituz gero, lehenbailehen jokatu behar da beharrezkoak diren pausoak emonez.

– Garrantzitsua da zauritutako pertsona bati bere zauriak erakustea bere larritasuna zein dan jakinarazteko.

– Pertsona larriei ura emotea eta gorputzeko tenperatura igon ez daiten erropen bidez ez berotzea onuragarria da.

Page 11: Lehen Laguntzak

Lehen laguntzen jarduna, lege-esparrua, betebeharra eta etika.

14/1986 Legea, Apirilaren 25ekoa, Osasunaren Orokorra:– I.titulua, I. kapitulua (Abiaburu orokorra), 6. artikulua.

Zigor kodean hainbat artikulutan adierazita agertzen da.– IV. kapitulua, IX. titulua (Sorosmen-eginbeharra ez

betetzea), 195. artikulua.– III. kapitulua (Desobeditzea eta laguntzarik ez ematea), 412.

artikulua

Page 12: Lehen Laguntzak

Legearen arabera, kaltetutako pertsonak lehen laguntzak jasotzeko BAIMENA emon behar dau.

Legeak biktimei laguntzea emotea eskatzen dau baina beti norberaren bizitza arriskuan jarri barik.

Sorosleek BAS jokamoldea (babes-sistemak, abisu-sistemak ta sorospen-sistemak) betetzen jakin behar dabe.

Page 13: Lehen Laguntzak

Dana dala, kontuan hartu behar da sorosleen laguntza hartu nahi ez dabezanak ere badirala.

Kasu honeetan: Zauritua adin nagusikoa izan behar da. “Buru ahalmenak” onik mantendu behar dauz lagundu ezean

euki ahal dauazan ondorioak zeintzuk izan daitekezan jakinik. Legearen arabera, jaso ahal duen laguntzaren ukoa lekukoen

artean adieraziz edo egoerak ondorio larriak izan ahal dauazanean, sinatutako idatzi baten bitartez jakinarazi beharko dau.

Page 14: Lehen Laguntzak

Egoera larrian dagoan pertsona bati laguntzeko betebeharra daukazu, baina hau ez dago behartuta zure laguntza onartzera.

Page 15: Lehen Laguntzak

Kasu Praktikoa

Otsaileko gaba batean 23:30ak inguruan, mendi artean kokaturiko herrixka batean, 24 urteko begirale bat hil egiten da. 12 urteko ume talde batekin egoan gabean prestaturiko ariketak burutzen. Bat-batean ume bat harriak direla eta jausi egiten da troka batetik. Umea laguntzeko prest, begiralea labandu eta 25mko altuera batetik jausita hil egin zan.

Umeak ordea, hainbat kontusio eta buruhazurreko traumatismoa izan ebazan

Page 16: Lehen Laguntzak

Beste begirale bati, antzeko zeozer gertatu jakon. 11 urteko ume bat ur-jauzi baten inguruan, 10mtik jausi egiten da. Begiralea, erorketa ekiditzeko, aurreratu egin zan eta traumatismo larriak jaso zituen.

Page 17: Lehen Laguntzak

Larrialdiko egoera baten aurrean emon beharreko pausuak.

1. Lasaitasuna mantendu era arin eta koordinatu batean jarduteko.

2. Ebaluaketa orokor bat egin.3. Sorosleak bere segurtasunaz arduratu.4. Kaltetuak ondo miatu eta arriskuetatik baztertu.5. Zauritu asko egonez gero, miaketa on bat egin eta

lehenengo zauri larriena tratatu.6. Biktima ahal izanez gero mugitu eta lasaitu.7. Zaurituen gorputzeko beroa mantendu.

Page 18: Lehen Laguntzak

8. Ez emon ez jatekorik ez edatekorik.

9. Bakoitzaren limitazioak onartu.

10. Osasun-laguntza jaso daien ardura hartu.

11. Profesionalak etorri arte lekuan egon eta honeei egoera eta egindakoa azaldu.

Page 19: Lehen Laguntzak

Kasu praktikoa

Udako gau baten kaletik zoazela, haurdun dagoan emakume bat ikusten dozue. Erditzen dagoala ikusten dozue. Berak, erditu aurreko uzkurdurak igerri ez dauzala diotsue eta ospitalera heltzeko denborarik ez dagoala ikusten dozue.

Zer egingo zeunkie?

Page 20: Lehen Laguntzak

Larrialdietarako katea

Lehen kate maila: Lekukoa edo soroslea.Kaltetuaz edo gaixotasun zorrotza pairatzen ari denaz ohartuko dan

lehena da.

Larrialdietako zerbitzuak ohartarazi.

Kaltetatua sorostu larraialdietako zerbitzuak heldu bitartean

Bigarren kate maila: larrialdiko koordinazio- zentroa.Telefonoz kontaktuan jarri eta beharrezkoak diren larrialdiko

zerbitzuak eskatu.

Europan, erkidego eta herrialde guztietan ezarritako telefono zenbakia 112 da.

Page 21: Lehen Laguntzak

Hirugarren kate maila: Zaurituen sorospena “in situHirugarren kate maila: Zaurituen sorospena “in situ”.”.Istripuan kaltetu bat baino gehiago egon ezean, zaurituen

sailkapena egingo litzateke, sorospen beharren edo larritasun mailaren arabera.

Bertan hasiko da zaurituaren edo gaixoaren zainketa; beharrezkoa bada, kalteak balioztu eta tratamendua hasiko dabe hemodinamikoki zauritua finkatuz.

Laugarren kate maila: Zaurituen sorospen garraioa.Zaurituak ospitalera garraiatuko dira garraio aproposenean.

Bertan osasun langileek beharreako zainketa egingo dabe.

Page 22: Lehen Laguntzak

Bosgarren kate maila: Ospitaleko zainketak.Gaixoa patologiaren

arabera ospitale egokienera eroango da bertan beharrezko neurriak hartuz.

Lekukoa

112rako deia

Sorospena “in situ”Garraio sorotsia

Ospitaleko zainketak

Page 23: Lehen Laguntzak

Terminologia

Arriskua: Ezbehar edo kalteren bat gertatzeko posibilitatea.

Emergentzia: Berehala eta ezinbestean tratamendu egokia jartzea eskatzen duten gaixotasun edo egoeren izendapen generikoa da.

Larrialdia: Ezinbestean tratamendu egokia jartzea eskatzen dauan gaixotasun eedo egoeren izendapen generikoa da.

Katastrofea: Gauzen ohiko ordena larriki aldatzen duen zoritxarreko gertaera

Page 24: Lehen Laguntzak

Istripua:

Ezbeharra, bereziki bat-bateko eta ustekabeko gertaera da. Mina:

Gorputzeko leku batean nabaritzen dan sentsazio ezatsegina, kolpe, ebaki, zauri, etab.en edo organismoaren funtzionamenduan oreka galtzearen edo bestelako arazo baten ondorio izaten dena.

Page 25: Lehen Laguntzak