ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK...

12
ISTRIPU TXIKIEN AURREAN IKASI PREBENITZEN ETA JARDUTEN! EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara

Transcript of ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK...

Page 1: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

ISTRIPU TXIKIEN AURREAN

IKASI PREBENITZEN ETA JARDUTEN!

EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK

PRAKTIKATZEAREKIN

Pertsonengandik geroz eta hurbilago

Batuta gehiago gara

Page 2: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

2

Zer egin istripua gertatuz gero?Oro har, etxean gertatzen direnistripu gehienak ez dira larriakizaten. Hala ere, gertatzen badira,nahaspilatu gabe eta lasaitasunezjokatu behar dugu, zauritutakojendeari ahalik eta arretaegokiena eman diezaiogun.

B Babestu

A Abisatu

L Lagundu

1 BAL jokabidea

Bihurtu inguruneaseguru, beste istripu batgerta ez dadin. Adibidez,sukaldean ari bazara,eta zartaginak suhartzen badu, jarri tapabat gainean garraitzaltzeko; edo, labanazebaki bat egin baduzu,kendu ezazu hortik etautzi aparte, haurrek harez dezaten hartu.

BabestuLekua

Etxean gertatzen diren istripu gehienakkonpon daitezke oinarrizko lehen lagunt-zak jakinez gero.Baina, beharrezkotzat joz gero, eskatulaguntza (bizilagun bati, adibidez...).Eta egoera larria bada, deitu“112” zenbakira, edo joan zaitezhurbilen dagoen osasun-etxera;egokien deritzozun moduan.

Abisatu112

BBabestu lekua

AAbisatu

Page 3: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

3

BAL jokabidea

Gurutze Gorrian badakigu etxean istripu batgertatzen denean, lehen uneetan, oso urduri jartzengarela guztiok, zaila dela lasai egotea, normaleankaltetuak hurbileko jendea izan ohi delako (seme-alabak, gurasoak, neba-arrebak, bizilagunak...), eta,askotan, ez dakigulako zer egin behar dugun.Horregatik, erraz gogoratzeko moduko jokabideeskema bat prestatu dugu “BAL jokabidea” emandiogu izena (Babestu, Abisatu eta Lagundu).

Istripua izan duena larri dagoela badirudi,lehenik eta behin, “bizi-konstanteak” nola dituenikusi behar da, garuna (konortea), birikak(arnasketa) eta bihotza nola dabiltzan jakiteko.

Ziurtatu ez duela konortea galdu:Zaurituak ez badu erantzuten hitz egitenzaionean, ukitzean edo tentu handiz estimulatzensaiatzen garenean (atximur batez, adibidez),seguru aski konorterik gabe egongo da.

Begiratu arnasa hartzen duen: Berez arnasa hartzen ari den jakiteko, harenarnasketa "ikusi, entzun eta sentitu" behar duzu.Ez badu normal arnasa hartzen, jardun gidahonetako 6. atalean azaldu bezala: “Nolaegin bihotz-biriken berpiztea(BBB)”.

Lagundu

LLagundu

Page 4: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

4

Lesio arruntenak kontusioak, artikulazio-lesioak(bihurrituak, luxazioak) eta hezurren bat hausteaIzan ohi dira.

Eragindako lekuan hantura edo koskor bat agertzenbada, barne-traumatismo lokala izan dela esan nahidu eta, horrekin batera, min handiagoa edo txikiagoaizaten da.

Oro har, norbait erortzen bada, biktimak minnabarmena badu gorputz-atal jakin batean, eta/edoleku horretan ageriko deformazio bat ikusten baduzu,ez behartu mugitzera edo zutik jartzera (bere kabuzegiterik ez badu).

Utzi mindutako gorputz-atalageldirik, mugitu gabe, etajarri zerbait hotza (izotza,konpresa batean bilduta)gainean, mina arintzeko;bestalde, minaren intentsitatearenarabera, erabaki beharrezkoa oteden laguntza eskatzea 112radeituta, haiek esan dezatenlesioa larria den ala ez.

Buruan kolpe bat jaso ondoren pertsona batibelarritik odola badario, botagura badu, edo konorteagaldu badu, eskatu laguntza lehenbailehen: Deitu112ra.

Kolpe baten ondorioz hortz bat apurtzenbada, gorde hortz-zatia istripua izan duenpertsonaren listuan, esnetan edo suerofisiologikoan. Hortz osoa atera bazaio,saiatu utzitako hutsunean berriz sartzen,ahal den gutxien ukituz, eta betierehortzoian ahokatzen ez den aldetik. Zoazlehenbailehen dentistarenera.

Kasuberezia

Hortzaapur-tzea

2 Erorketak eta kolpeak

Page 5: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

5

3 Ebakiak eta zauriak

Zauri bat sendatu baino lehen, garbitu ondo eskuak,ura eta xaboia erabiliz. Baita bukatutakoan ere.

Ondoren, garbitu zauria ura eta xaboia erabiliz,edo suero fisiologikoa, zorrotadaka, zikinkeriaeraman dezan. Garbitu barrutik kanporantz,zaurian germenik sar ez dadin.

Jarri desinfektagarri iodatua (pobidona iodatua)gasa esteril batean; eta ipini hura zauriaren gainean,barrutik kanporantz, zauriaren gain-gainean egongoden gasa zatia ukitu gabe.

Estali apositu edo gasa esteril baten bidez, bendaedo esparatrapu batekin lotuta.

Ez erabilikotoirik edoalkoholikzauriak garbitzeko.

Ez erabiliantibiotikoakdituen hautsik,ukendurik edopomadarik, ezta etxekoerremediorik ere.

Ez atera inoiz zauribatean iltzatutakoobjektu handiak:baliteke tapoiarenaegitea eta odolaateratzen ez uztea.Immobilizatu ezazuzauritutakoa etalortu laguntzamedikoa.

Page 6: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

6

Estali zauria gasak edo oihal garbiak erabiliz, etaestutu zauria eskuaz, indarrez, 10 minutuz.

Erabili konpresio-benda, eskura badaukazubotikinean. Zauriaren gaineko presioa uniformeagoaeta eraginkorragoa izango da.

Konpresak odolez blaitzen badira, ez kendu, jarribeste batzuk gainean, eta jarraitu estutzen.

Eskatu laguntza medikoa edo joan larrialdietarakozerbitzu batera, oraindik ere odola dariola ikustenbaduzu.

Odola galtzeak izutu egiten gaitu, “dena zipriztintzendu” eta; hortaz, odoljarioa dagoenean, osogarrantzitsua da zu lasai egotea, eta zaurituabera ere lasaitzea.

Eseri zauritutakoa aulki batean, edo etzanarazilurrean: zorabiatu daiteke eta, eroriz gero, balitekebeste lesio batzuk egitea.

4 Odoljarioak

Page 7: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

7

Erredurak

Lehenik eta behin, erredura eragin duen bero-iturriaurrundu egin behar da (zartagina estali, suak hartubadu; plantxaren entxufea deskonektatu...).

Hoztu berehala erredura, bota erreduraren inguruan,kontu handiz, zorrotada bat ur hotz, 10-15 minutuz edodenbora gehiagoz, minez jarraitzen badu.

Hala eta guztiz ere, mina joaten ez bada, babakagertzen badira (barruan likido argi bat dutela), erretakoatala kiskalita dagoela ematen badu, edo erredurarenazalera biktimaren eskuaren ahurrarena baino handiagoabada, eraman ezazu osasun-etxe batera.

Erredura arropa erre duen gar batekeragin badu, arropa sutan duen pertsonariez zaio korrika egiten utzi behar, sua bizituegingo bailitzateke. Beroki handi batean bildubehar da, edo lurrera bota, eta bertaniraularazi, pirritan eraman. Ondoren, hoztuegin behar da ur freskoa botaz, bildu oihalzabal eta garbi batean (izara batean), eta112ra deitu. Ez zaio inoiz kendu beharlarruazalari itsatsita duen arropa.

Erredura produktu korrosibo batekeragin badu (lixibak, sosak, amoniakoak,agoarrasak...), alboratu arropa (kontuz, ezzaitez zipriztindu!) eta garbitu ur ugarizistripua izandako pertsona (baineran,adibidez), 15 minutuz gutxienez.

Inor elektrokutatzen bada, deskonektatuberehala sare orokorra. Ezin bada sareadeskonektatu, urrundu istripua izan duenpertsona elektrizitate-iturritik, objektuisolatzaileren bat erabilita: makila bat,eskuoihal lehor bat… Deitu 112ra. Ez baduarnasten, egiozu bihotz-biriken berpiztea.(Ikus hurrengo atala)

Kasubereziak

Arropasutan

Produktukorrosiboa

Elektro-kuzioa

5 Erredurak

Page 8: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

8

Etxean istripu bat gertatzen denean, eta zerk eraginduen ez jakin arren, norbait konorterik gabe dagoelaeta berez ez duela arnasa hartzen ikusten baduzu,berehala hasi behar duzu “bihotz-birikak berpizteko”mugimenduak egiten.

1Kendu arriskuak istripua gertatu den lekutik.Kendu zure segurtasuna, biktimarena etabertan dagoen edozeinen segurtasunaarriskuan jar dezakeen edozein arrisku.

2Ikusi biktimak konorterik ote duen.Jarri belauniko biktimaren sorbalda parean, etaastindu arin sorbalda. Hurbildu haren aurpegira,eta galdetu ozen ondo dagoen:Erantzuten badu: utzi ezazu dagoen-dagoenean, egin bigarren mailakoebaluazioa eta konpondu aurkitzen dituzunarazoak.

Ez badu erantzuten:

3Eskatu laguntza, biktima bakarrik utzi gabe eta jarri berpizteko posizioan. Ahoz gora,besoak eta hankak lerrokatuta dituela zoruzurrun baten gainean, eta toraxa agerian.

4Ireki aire-bidea. Jarri esku bat bekokiarengainean, eta besteaz tiratu kokotsetik gorantz,mingainak ez diezaioneragotzi airea biriketarairistea.

6 Bihotz-biriken berpiztea(BBB) Nola detektatu bihotz-arnasako

geldialdia dagoen eta,horrelakorik egonez gero, zer egin behar duzun.

Page 9: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

9

Bihotz-biriken berpiztea (BBB)

5Egiaztatu biktimak arnasa normal hartzenduen, aire-bidea irekita daukala (ikustea,entzutea, sentitzea, gehienez ere 10 segundoz).

Biktimak arnasa normal hartzen badu:· Jarri ezazu Segurtasunezko Alboko Posizioan

(SAP).· Deitu 112ra, edo bilatu

laguntza.· Egiaztatu aldian behin

arnasa hartzen jarraitzen duela.

Biktimak ez badu arnasanormal hartzen:

6Eskatu laguntza, deitu 112ra edo esan norbaiti telefonohorretara deitzeko, eta has zaitez 30 bular-zapalketa egiten bularraren erdian.

7Egiozu 2 haize-emate,aire-bidea irekita (bekokia-kokotsa) etasudurra estalita dituela.Airea ez bada pasatzenlehen haize-ematean,ziurtatu ondo egiten arizarela mugimendua(bekokia-kokotsa), eta egiozu bigarren Haize-ematea, airea sartu ala ez sartu.

8Egizkiozu zapalketak eta haize-emateak txandaka, 30:2 sekuentzia eramanda (30 zapalketa eta 2 haize-emate) eta erritmohonekin: minutuko 100 zapalketa.

9Etenik ez egin harik eta biktima berez arnastenhasten ez den, zu nekatzen zaren edo laguntzaespezializatua iritsi arte.

Page 10: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

Lehen laguntzarako botikinakErrez iristeko leku bateanegon behar du, baina, aldiberean, haur txikieneskueratik kanpo, eta etxekoguztiek jakin behar dute nondagoen. Adibidez, aproposaizan daiteke kutxa hermetikobat eta garraiatzeko errazadena.

Botikinean gordetakoak egokia izan behar duetxeko egoera ohikoenei aurre egiteko; beraz,barrukoa egoeren arabera alda daiteke, bainabetiere komeni da gutxienez ondorengo hauekizatea:

10

7

Zer eduki behar duen

Lehen laguntzarako botikina etxean

Aurpegia babesteko maskara:“ahoz ahoko” arnasketa artifizialaegin behar izanez gero erabilikodugu. Horrela ez ditugu zuzeneanukituko sorosten ari garenpertsonaren jariakinak, gonbitoaketa abar.Latexezko edo binilozkoeskularruak: sendaketa bat eginbehar dugun guztietan erabili beharditugu. Horrela ez ditugu zuzeneanukituko odola eta beste jariakinbatzuk.Alkoholezko-eskuoihaltxoak: sen-daketa bat egin baino lehen, gureeskuak desinfektatzeko erabiliko ditu-gu; gogoan izan EZ direla zaurien gainean zuzenean erabili behar.

Nork bereburua

babestekomateriala

Page 11: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

11

Botikina

Benda hemostatikoak (neurriugaritakoak), odoljarioakkontrolatzeko.

Hemostasia-materiala

Suero fisiologikoa; zauriakgarbitzeko erabiliko dugu.Antiseptikoa (pobidona iodatuaedo antzeko zerbait), zauriakegonez gero infekzioak saihesteko.Gasak zauriak eta/edo erredurakestaltzeko (neurri ugaritakoak).Esparatrapua.Tiritak (tirita-banda, nahi denNeurrian mozteko).Punta biribileko guraizeak.Hortzik gabeko pintzak.

Sendaketakegitekomateriala

Zapi triangeluarra (gutxigorabeherako neurria: 140x100x100cm). Gauza asko egiteko balioko du:beso-euskarri bat egiteko, zauriaketa erredurak estaltzeko, bendabaten moduko bat prestatzeko etaabar.Neurri ugaritako bendak.

Zauriak,erreduraketa artikula-zio-trauma-tismoakbabestekomateriala

GOGOAN IZANEtxeko botikinean EZ genuke sendagairikizan behar: gauza bat da lehen laguntzarakobotikina, eta oso bestelakoa etxean daukagunanbulatorio txikia; azken horretan, besteakbeste, hauek izan beharko genituzke:termometroa, tentsio arteriala neurtzekoaparatua, analgesikoak/antitermikoak, hanturenaurkako krema, erredura txikietarako pomada,krema antihistaminikoa eta abar.

Page 12: ISTRIPU TXIKIEN AURREAN EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK … · 2015. 6. 19. · EGIZU BAT LEHEN LAGUNTZAK PRAKTIKATZEAREKIN Pertsonengandik geroz eta hurbilago Batuta gehiago gara. 2 Zer

Istripuak prebenitzen eta horien aurrean beharbezala erreakzionatzen ikastea funtsezkoa da

Informa zaitez helbide hauetan:www.hansaplast.es

www.cruzroja.es/formacion

Gorde liburuxka hau

botikinean

www.cruzroja.es 902 22 22 92

Laguntzailea:

Gizatasuna Inpartzialtasuna Neutralitatea Independentzia Boluntariotza Batasuna Unibertsaltasuna