6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak...

24
ELGOIBAR - 1164. zenb. XXVII urtea - 2020-06-19 Finaleko atarian, etxera

Transcript of 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak...

Page 1: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

ELGOIBAR- 1

164. zen

b. XXV

II urtea - 2

020-06

-19

Finaleko atarian, etxera

1164 azala:Maquetación 1 18/06/20 11:44 Página 1

Page 2: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

1164 azala:Maquetación 1 18/06/20 11:44 Página 2

Page 3: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

3EUSKARALDIA:gehiago, gehiagorekin, gehiagotan ............................

facebook.com/euskaraldiaelgoibar twitter.com/EuskaraldiaElg2 instagram.com/euskaraldiaelgoibar T.me/euskaraldiaelgoibar

..............................................................................

w Zer moduz zaudete Herritarren

Arreta Zerbitzuan?

Bulegoa itxita eduki dugun

epean telefonoz edo Internet

bidez eskaini dugu arreta, eta ne-

kezagoa izan da. Jendeak askotan

arreta zuzena behar du, dokumentuak

ulertzeko laguntza behar duelako edo zerbait sinatu behar

duelako... Orain bulegoa zabalik daukagu, babes neurriak

hartuta: manparak jarri dizkigute eta maskara jantzita egiten

dugu lan. Erabiltzaileak ere maskararekin etorri behar dira

derrigor, eskuak garbitu behar dituzte eta elkarren arteko

distantziak gorde. Garbitasuna ere gehiago zaindu behar

dugu, eta horretarako garbitzaileak sarriago etortzen dira

goizean zehar. Herritarrak kontzientziatuta daude egoera

berri honekin eta arazorik gabe moldatu gara denok.

w Herritarren Arreta Zerbitzuan baduzue hizkuntza irizpiderik

zehaztuta?

Gure artean euskaraz hitz egiten dugu, baina herritarrak

etortzen direnean euren beharretara moldatzen gara. Bu-

lego honetara etorkin asko etortzen dira, eta horrez gain, bu-

rokrazia kontuak askotan hobeto ulertzen dira gaztelaniaz.

Jendeak euskaraz jakin arren, administrazioko inprimakiak

nahiago izaten ditu gaztelaniaz irakurri, euskaraz ulertzeko

oso zailak izaten direlako. Guk lehenengo hitza beti egiten

dugu euskaraz, etorkinekin ere bai, eta eurek ere saiatzen

dira. Telefonoa ere euskaraz erantzuten dugu, eta e-posta

bidez komunikatzeko herritarrek aukeratu dezakete euska-

raz soilik izatea, edo elebitan, baina gaztelania hutseko au-

kerarik ez dago. Administrazio publikoan euskarak gero eta

leku handiagoa dauka.

w Ikusten duzue aukerarik Herritarren Arreta Zerbitzuan ari-

guneak sortzeko?

Bai, arazorik gabe. Hemen denok hartuko dugu parte, eta

denok dakigu euskaraz, beraz, ez dago arazorik. Gure kasuan,

ezinbestekoa iruditzen zait Euskaraldian parte hartzea, gu

garelako Udal barruan herritarrekin zuzeneko harreman

gehien daukagunak. Aurreko edizioan ere hartu genuen

parte. Harrerako langileak Ahobizi izan ginen eta oso ondomoldatu ginen.

IDOIA ARTETXE, Herritarren Arreta Zerbitzua RAMON MUGICA, Udal Kirol Patronatua

“Administrazio publikoan euskarak gero etaleku handiagoa dauka”

“Euskarari lehentasuna ematen diogu eta laneko giroa euskalduna da”

w Nola eragin du Koronabirusak kirol

patronatuan?

Eguneroko lanean eragin handia

izan du, gure instalazioak martxoa-

ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-

duera guztia eten zelako. Hiru

hilabete hauetan lanean jarraitu dugu

mantenu eta garbiketa lan bereziak eginez eta Gobernuak

astero kaleratzen zituen araudi eta baldintzak betetzeko pro-

tokoloak sortzen eta egokitzen. Hasi gara instalazio batzuk

irekitzen, baina zuhurtzia handiz jokatzen ari gara kirol insta-

lazioetan erabiltzaileen eta abonatuen segurtasuna eta osa-

suna bermatzeko ahaleginetan.

w Kirol Patronatuan baduzue zehaztuta hizkuntza irizpiderik?

Euskarari lehentasuna ematen diogu langileen arteko

harremanetan, eta laneko giroa euskalduna da. Sortzen

ditugun idatzizko dokumentuak ere (prentsa oharrak, kar-

teldegia, txostenak, e.a.), elebitan izan arren, lehentasuna

euskarari ematen diogu, eta jendaurreko aurkezpenetan

eta sari banaketetan euskara izaten da gure hizkuntza.

Erabiltzaileekin ere euskarari ematen diogu lehentasuna

eta lehen hitza euskaraz egiten dugu, bai telefonoz eta

baita harrera bulegoetan ere. Abonatu kopurua 3.000 eta

4.000 artean izaten dugu, ikastaroetan hilero mila per-

tsona gutxi gorabehera, eta gure instalazioetatik egunero

1.500 lagun inguru pasatzen dira.

w Ikastaroetan bermatuta dago euskararen erabilera?

Jendaurrean aritzen diren monitoreek lana euskaraz

betetzeko ahalmena izan behar dute, eta, batez ere haur

eta gazteekin, euskaraz aritzen dira. Helduen jardueretan

taldeak duen euskara-ezagutzaren arabera moldatzen

gara saioak emateko. Patronatuak hiru langile propio bes-

terik ez ditu eta horietatik bik 4. hizkuntz eskakizuna dau-

kate, eta besteak EGA. Azpikontratatutako beste langile

guztiek (garbiketakoak izan ezik) euskaraz hitz egiteko gai

izan behar dute eta beraietako askok, postuaren arabera,

baita idazteko ere. Esan daiteke ikastaro batzuetan eus-

kararen presentzia oso handia dela eta horiek arigune be-

zala erabili ditzakegula. Harrera ere kanpo arigune bat

izango da. Eta barne arigune bat bulegoa.

..............................................................................

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 3

Page 4: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR

943 744 112 Publizitatea: 943 743 704

[email protected] [email protected]

www.barren.eus

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzen Iri-tzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzuki-zunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK AinhoaAndonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA

Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAI-LEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA

Aitor Lauzirika ADMINISTRARIA Amaia Arrizabalaga KOLABORATZAI-LEAK Ibon Serrano, Eire Vila, Manu Sanchez, Iosu Juaristi, IñigoLamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezenarro, Ane As-tiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola, Juan Luis Mugertza,Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñaki goitia, Jose Ramon Cabrera,Alex Segade INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGEGORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

4 IRITZIA

Azken hilabeteetan beldurrarekinbizitzen ikasi behar izan duguorain arte sinesgaitza zitzaigun

dimentsioetan. Beldurra birusa baino ku-tsagarriagoa eta kutsakorragoa da; eus-ten eta mugatzen ez badugu DNAraarte sartzen zaigu gorputz osoa kutsatuz,eta hori gertatuz gero, izoztu egitengara, geure burua babesteko beharragailentzen da eta arrazonamendurako

eta hausnarketarako gaita-suna blokeatzen dira. Mo-mentu horietan geurebabeserako dela ulertzen

dugun edozer gauza egin gene-zake analisia eta norbere kriterioa

alde batera utziaz.Maila honetako beldurra denboran

mantentzeak kalte handia egiten digu,bai emozionalki eta bai fisikoki; edozeinemozioren espresio bortitzenek denbo-ran irauten badute. Traumaren definizioahorretan oinarritzen da, izozten gaituenemozio sakonegi bat denboran manten-tzen denean, geure funtzionamendu psi-kiko eta fisikoan eragin iraunkorraksortzen ditu.

Honetaz hitz egiten ez dut inor entzu-ten, eta funtsezkoa da geure buruaz eta

besteetaz jakitea prozesu post-traumatikobatean murgilduak gaudela eta beha-rrezkoa dela hau onartzea, geure bu-ruari sentitzeko baimena ematea, etaberregituratze prozesu honetan nahas-men momentuak izatea.

Normaltasun berriaren kontzeptuaerrazegi barneratu dugula dirudi etaguztiok gabiltza normaltasun bila gerta-tua ahaztea baimentzen diguten planakeginaz. Baina gertatuaren hatsa geuregorputzetan dugu, beldurrez egon garenbitartean ezin izan dugu hausnartu etageure analisi propioa egin; orain da el-karrekin eseri eta bakoitzak nola biziizan duen elkarbanatzeko, eta bizitzasozialera zabaltzen goazen honetan,nola sentitzen garen behatzeko ordua,ez garela berdinak onartuz.

Beldurra

EDURNE IZAGIRRE

“Baina gertatuaren hatsa geure gorputzetan dugu, beldurrez egon garen bitartean ezin izan dugu hausnartu eta geure analisi propioa egin”

Psikologoa

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 4

Page 5: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

GUTUNAK 5

u SIGLAKArinak dira. Edozeinek ulertzeko mo-

dukoak. Burua ez nekatzeko asmatutadaudela ematen dute. Halarik ere, ezergutxi esanda, gauza asko esaten dute,gauza asko gogorarazten digute (GAL,X, GEO, ZEN, EAE…), eta gauza askoezkutatzen dute, edo ezkutatu nahi iza-ten dute. Izan ere, ez da oso demokrati-koa CIAkoek talde mafiosoaren gaineansekretupean izandako dokumentuak lauhaizetara zabaltzea, eta komunikabideofizialek erratza ez pasatzea, besteekinhorren gustura egiten duten bezala, hau-tsa ez harrotzeko. Dirudienez, entzulea,irakurlea informatzeko, formatzeko bes-telako formatua dute nahiago, bestelako

kolorea. Esaterako, pintadaren zuria(GonzALezek Iñaki Gabilondori elkarriz-keta batean esandakoaren zatitxo batbaino ez da: “Es imposible que algúndía se puede demostrar que el gobiernoha participado en el GAL”. “Los demó-cratas no podemos dar credibilidad alo que dos condenados digan a unmedio”); edota odolaren gorria, GALe-koek aste honetan, hilaren 16an, RamónOrbe eta Tomás Perez Revilla, orain dela36 urte mertzenario batzuek akaba-tzeko. Komunikabide hori deigarriagoada, zirraragarriagoa, antza, jendea kri-tikoagoa izateko. Hori bai, beti kon-dena, beti etika-kodearen komodinaahoan benetako arazoei bizkarra ema-

teko. Ikaragarria da, eta, gainera, agin-tzen dute. Alabaina, ulertzekoa da.Lagun minak dira, gustuak antzekoakdituzte, eta gauza asko dute ezkuta-tzeko. Ala baten batek pentsatzen duorduko ertzainen buruak, Retolazak,GALez ezer gutxi jakingo zuela? Etekinekonomiko, politiko eta pertsonal han-diak daude, tartean, ahoa zabaltzeko,elkarri mokoka jarduteko. Gainera,noiz eta orain!, hauteskundeak ate jokaditugularik, eta bat egiteko irrikatandaudelarik. Sasoia da guztiok eginda-koaz gogoeta hausnartzeko, eta beste-lako politika egiteko, herri honekmerezi du eta.

Juan Luis Mugertza

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 5

Page 6: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

MOTZEAN6

Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko bi bono kanpainajarri ditu martxan Elgoibarko Udalak aste honetan

Bi bono kanpaina jarri ditu martxan Elgoibarko Udalak astehonetan: batetik, merkataritza sustatzeko bigarren kanpai-nari ekin diote 3.000 bonorekin, eta bestetik, ostalaritza

suspertzeko Elgoibar On Egin bono-kanpaina abiatu dute, beste3.000 bonorekin. Guztira 6.000 bono jarriko dituzte salgai, to-kiko kontsumoa bultzatzeko eta Elgoibarko familien ekonomia arin-tzen laguntzeko.

Merkataritza eta zerbitzu bono bakoitzak 15 euroko prezioaizango du eta Udalak beste 15 euro gehituko ditu; beraz, azkenbalioa 30 eurokoa izango da. Pertsona bakoitzak gehienez erebi bono eskuratu ahal izango ditu (NAN bakoitzeko bi bono, etapertsona bat bost NANekin hurbildu daiteke gehienez) eta gutxie-nez 14 urte beteak izan beharko ditu. Bono horiek uztailaren 31raarte trukatu ahal izango dira. Orain arte, 94 establezimendu atxikidira ekimenera, eta bonoak kanpainari atxikitako edozein saltokiedo zerbitzutan kontsumitu ahal izango dira.

Ostalaritzako bono bakoitzak, bestalde, 4 euroko prezioaizango du, eta Udalak beste 4 euro gehituko ditu; beraz, azkenbalioa 8 eurokoa izango da. Pertsona bakoitzak gehienez ere 2bono eskuratu ahal izango ditu (NAN bakoitzeko 2 bono, per-tsona bat 5 NANekin hurbildu daiteke gehienez) eta abuztuaren31arte egongo dira indarrean. Orain arte 20 taberna eta jatetxeatxikitu dira.

Salmenta telematikoki eta aurrez aurreBonoak erosteko bi aukera jarri dituzte: Bonoen erdiak aurrez

aurre salduko dituzte Santa Ana kaleko HAZ bulegoan (7:30etatik15:30ak arte). Hitzorduak gehienez 10 minutukoak izango dira,eta pertsona bakoitzak, gehienez ere, 5 NAN edo AIZ aurkeztuahal izango ditu. NAN edo AIZ agiriak jatorrizkoak edo fotoko-piak izan beharko dira, edo bestela, agiri horien argazkiak, au-rretik eta atzetik ateratakoak. Bertaratuko den jende kopuruaaurretiazko hitzorduaren bidez kontrolatuko da, eta gehienez ere,200 bono salduko dira egunean. Hitzordu bakoitzak egun etaordu jakin batzuk ditu, eguna edo ordua igaroz gero, ez da inorhartuko. Kreditu txartela erabili ahal izango da erosketa egiteko.Hitzordua hartzeko postu bat jarri dute udaletxeko atarian.

Bonoen beste erdiak bitarteko telematikoen bidez erosi ahalizango dira www.elgoibar.eus webgunean, ekainaren 24ra bi-tartean. Telematikoki 500 bono salduko dira gehienez egunean,merkataritzako 250 bono eta ostalaritzako beste 250.

Hiru hilabetez itxita egon eta gero, joan zen barikuanzabaldu zuten Jubilatuen Biltokiko taberna, baina mugekin.Taberna-kafetegiko lokalari eta komunei dagokienez, egu-nean gutxienez sei aldiz garbituko dituzte, eta igogailua,eskailerak eta ataria ere desinfektatuko dituzte, baita aul-kiak eta mahaiak ere. Debekatuta dago kartetan jokatzeaeta guztiek erabil ditzaketen gauzak erabiltzea. Ahal denheinean, bezeroek, maskara erabil dezatela zaindu etadistantzia manentzen dutela bermatuko dute arduradunek.Elgoibarko Udalak Biltokiko espazioa egokitu du osasunagintariek ezarritako segurtasun eta higiene neurri guztiakbetetzen direla bermatzeko. Besteak beste, beste era ba-tera antolatu dituzte mahaiak, bi metroko urruntze sozialamantentzen dela ziurtatzeko. Era berean, gizarte-aretoa zi-

gilatu dute, bertan dauden mahaiak ez erabiltzeko. Komu-nera joan ahal izateko pasilo moduko bat laga dute ma-haien artean.

Jubilatuen Biltokiko taberna zabaldu dute, baina ezingo da karta jokoan egin

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 6

Page 7: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

MOTZEAN 7

Plazako su handiaren ordez, su txikiagoak piztuko dituzte aurten Mendaroko auzoetan

Ekainaren 23an, San Joan bezperaz, egingo dute Akelarrea,ohi legez Mendaron, baina koronabirusaren eraginez, al-daketa batzuk egin dituzte antolatzaileek. 22:15ean hasiko

dute kalejira Akerrek eta haren segizioak eta bost su piztuko di-tuzte, auzoetan: Azpilgoetako zuhaitz bueltan piztuko dute lehe-nengo sutzarra, eta suaren bueltan dantza egingo dute, zuzenekomusika lagun dutela. Handik, Herriko Enparantzara joango dira,eta han piztuko dute bigarren sua. Herriko Enparantzan ere zu-zeneko musikarekin girotuko dute ekitalditxoa. Hirugarren geldial-dia Garagartzan egingo dute, Gaztetxe aurreko aparkalekuan,eta suaren bueltan, dantza saioa egingo dute. Ondoren, ludote-kako sabaian beste dantza saiotxo bat egingo dute. MartzelaOsoro plazan egingo dute laugarren geldialdia, eta kalejira Men-darozabalen bukatuko dute, suaren bueltan. Sanjoanen atarian,konfinamenduan egindako koronamaloak biltzeko eskaera egindu Udalak, koronamaloak sutan erre nahi dituztelako, txar guztiakuxatzeko. Era berean, suak piztuko dituzten bost guneetan, ota-rrak jarriko dituzte egunean bertan, goizean goiz, herritarrekeuren kezka, beldur, desio eta abar guztiak papertxoetan idatzieta hara bota ditzaten, gauean sutan erretzeko. Jai honen harira,ohartarazpen bat eta bi gomendio zabaldu dituzte Udaletik: ba-tetik, jakinarazi dute debekatuta egongo dela beste surik pizteaherrian. Bestetik, Akerri ongi-etorria egiteko, leiho eta balkoiakkandelaz apaintzeko deia egin diete herritarrei eta azkenik eska-era bat ere egin dute: jaiaz etxetik gozatzeko. Mendaroko Uda-lak, Ludotekak eta Gaztelekuak antolatu dute jaia, elkarlanean.

Elgoibarren, sanjoanik ezOsasun agintariek ezarritako segurtasun-gomendioei jarraituz,

eta edukiera kontrolatzeko eta gomendatutako distantzia sozialagordetzeko zailtasunak direla-eta, San Joan gaueko suak ezingo di-rela egin jakinarazi dute Elgoibarko Udaleko arduradunek. Derri-gorrean hartu beharreko erabakia izan dela azpimarratu dute,ospakizun hauetan parte hartu ohi duten pertsona guztien segurta-suna bermatu ahal izateko.

San Lazaroko langileei eskerrak emateko elkarretaratzea egin zuten

asteleheneanHamabost egunean behin egiten duten elkarretaratzea

San Lazaro egoitzaren atarian egin zuten astelehenean El-goibarko pentsiodunek, egoitzako beharginei egiten dutenlanagatik eskerrak emateko. Baliabide gutxi eskura izanarren, egoitzako langileek lan handia egin dutela esanzuen Joseja Arregik, Gaurgeroa-Duintasuna taldeko boze-ramaileetako batek, “bai koronabirusak eragindako pan-demia honetan eta baita aurrez ere”. Langile etaegoiliarren omenez aurreskua dantzatu zuten, eta horrenostean, Andoni Segundok hartu zuen hitza, elkarretaratze-rako prestatu zuten oharra irakurtzeko. Ekitaldiari amai-tzeko, Eneritz Azkuek idatzitako bertso bat abestu zutenbertaratu zirenek. Bideoa: www.barren.eus

Aparkalekua antolatzeko TAO sistema etenda egongo da irailera arte

Elgoibarko Udalak jakinarazi du aparkalekua antola-tzeko TAO sistemak etenda jarraituko duela irailera arte. Horidela-eta gune urdineko aparkalekuak doakoak izango dira,besterik jakinarazi arte.

AEK euskaltegian aurrematrikula epeazabaldu dute

Euskara ikasteko eta azterketa ofizialak prestatzeko2020-2021 ikasturterako matrikula epea irekita dagoAEK euskaltegian. Interesatuek izena eman dezaketeeuskaltegian, bertan, Gabriel Kurutzelaegi 10 (Toletxekotren geltokiaren parean), [email protected] helbideanedo 607 601 423 telefonoan.

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 7

Page 8: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

ENTRESAKA8 MOTZEAN

Elgoibarko Udalak eta ElgoibarkoIzarrak haur eta gaztetxoentzakoudako eskaintza prestatu dute.

10:00etatik 13:00etara izango da es-kaintza, astelehenetik barikura, bainaCOVID-19aren pandemia dela eta ume-entzako udako eskaintza ez da ohikoaizango aurten. Hala ere, haurren aisial-dirako eskubidea ahal den neurrian ber-matzeko, HH5etik LH6ra bitartekohaurrentzako (2008-2014) aisia eskain-tza antolatu dute Elgoibarko Udalak -Lu-doteka zerbitzuaren bidez- eta ElgoibarkoIzarra Euskaltzaleon Topaguneko Atxutxia-maika Sailak elkarlanean. Eusko Jaurlari-tzak ekainaren 7an argitaratutakodekretura egokitutako eskaintza izangoda, han jasotako neurri murriztaileetara.

Izena eman duten guztiei derrigorrezkohigiene eta prebentzio neurriei buruzkodokumentua bidaliko diete, eta eskaintzaberriaren inguruko argibide guztiakemango dizkiete. Antolatzaileek aurreratudutenez, lanketa berezia egingo duteaurten itxialdiak umeei eragin dizkien

kalte emozionalak arintzeko eta haurrakelkartu eta jasotzeko herriko lau gune ze-haztuko dituzte, jende pilaketak saihes-teko. Taldeak 8 umekoak izango dira,eta haur talde bakoitzak hezitzaile beraizango du egunero. Eskaintza, berriz, he-rrira mugatuko dute.

HH5etik LH6ra bitarteko umeentzako udalekuak antolatu dituzte Elgoibarren eta Mendaron

Sanbartolomeetako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa antolatu dute

2020ko San Bartolome jaien inguruko erabakirik momentuz ez du hartuUdalak, baina aurreratu dute orain arte ezagutu ditugun moduko jairik ez delaizango aurten. Alabaina, jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketarekinaurrera jarraitzea erabaki dute. Eta horrekin batera, haurrentzako kartel lehia-keta ere antolatu dute. Nagusien kategorian 18 urtetik gorakoek parte har de-zakete. Teknika librea izango da eta lanak euskarri gogorrean aurkeztubeharko dituzte. 700 euroko sari bakarra izango da. Umeentzako lehiaketan18 urtetik beherako elgoibartarrek har dezakete parte. Lanaren neurria etateknika librea izango da. Hala ere, ezin izango da erliebedun kartelik aur-keztu, ezta plastilinarekin edo zerrautsarekin egindakorik ere. Kasu honetan,dirutan izango ez diren sei sari banatuko dituzte. Uztailaren 1era arte dagolanak aurkezteko epea.

Neskei dei egin die C.D. Elgoibarrek,

futbol eskolan izena ematera

C.D. Elgoibarren futbol eskolan izena ema-teko epea zabalik dago, eta arduradunek nes-kei egin diete deia bereziki, baina 2010ean,2011n eta 2012an jaiotako neska-mutil guz-tiek eman dezakete izena. Izenematea APPbidez egin behar da. Edozein zalantza izanezgero, edo informazio gehiago eskatzeko [email protected] helbide elektronikoraidatzi daiteke.

Mendaron ere baiUdaleku irekiak antolatu ditu Mendaroko Udalak HH5tik LH6ra

arteko neska-mutilentzat. Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdiataldeak kudeatuko ditu udalekuok. Astelehenetik barikura egingodira, 10:00etatik 13:00etara. Helburu bat izango dute udalekuok:jolas eta beste jardueren bidez, herriko haurrei euskaraz aisialdiazongi pasatzeko aukera ematea, modu aktiboan, partehartzailean,sortzailean eta lagunarte osasungarrian. Gutxienez 30 umek emanbeharko dute izena, bestela bertan behera geratuko da udaldia.

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 8

Page 9: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

MOTZEAN 9

Emakumeen Txokoa sortu nahi du Elgoibarko Udalak, lehen

udal liburutegia zegoen gunean

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiteko ahalegi-nean, beste urrats bat eman nahi du Elgoibarko Udalak, eta horretarako,Emakumeen Txokoa zabalduko dute, lehen liburutegia zegoen lokalean.

Herritarrekin batera diseinatu nahi dute espazio hori zer izango den, eta ho-rretarako partaidetza prozesu bat jarri dute martxan. Bide-orri bat adostu duteEmakumeen Kontseiluarekin eta herriko beste hainbat talde eta eragiletakoemakumeekin datozen asteetarako. Horren harira, aste honetan bilera bategin dute, baina COVID-19ak eragindako ezohiko egoera honetan herritarrenekarpenak era telematiko edo elektronikoan jasotzeko bideak lehenetsi dituzte.Parte hartu nahi dutenek galdetegi bat aurkituko dute helbide honetanhttps://labur.eus/elgoibarkoemakumeentxokoasortzen eta ekainaren 28raarteko epea izango dute erantzuteko. Galdetegian hainbat galdera egiten di-tuzte: zergatik, zertarako eta zein zerbitzu eskaini beharko liratekeen txokoan,espazioa nola antolatu beharko litzatekeen, eta txokoaren izaeraren, izenareneta irudiaren ingurukoak, besteak beste.

Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolaren kontzertua gaur zortzi, Makina-Erremintaren Museoan

Jon Gurrutxaga eta Urbil Ar-tolak osatutako bikoak kontzer-tua emango du hilaren 26anMakina Erremintaren museoan(20:00). Koronabirusagatik hartubeharreko neurriak tarteko, 35 la-gunentzako lekua izango da. El-goibarko Makina-ErremintarenMuseoak kanpoan duen espa-zioan izango da kontzertua egu-raldiak horretarako aukeraemanez gero. Bestela, barruaegokituko dute. Kontzertuaemango duten lekuan segurtasun-neurri guztiak hartuko direla ziur-tatuko dute arduradunek.Horretarako, gel hidroalkoholi-koak jarriko dituzte, bai eta ikus-entzuleen artean bi metroko tartea gordetzen dela zaindu ere. Hala ere, komenida ikus-entzuleek maskara eramatea, gerta daitekeelako kontzertua barruan eginbehar izatea, eta kasu horretan, bi metroko tartea gorde ezingo balitz, ikus-en-tzuleek jantzi egin beharko luketelako. Kontzerturako sarrerak 5 euroan jarrikodituzte salgai, museoan bertan.

Martxan da kirol argazkien lehiaketa

Elgoibarko Udalak, Udal Kirol Patronatuaeta Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sus-tapeneko Sailaren bitartez eta Ongarri Ar-gazkilari elkartearekin lankidetzan,Elgoibarko Kirol Argazkien lehiaketa jarri dumartxan, hamabosgarren urtez. Gaia kirolaizango da, eta nahi duten zaletu guztiek hardezakete parte, bai profesionalek, eta baiamateurrek. Partaide bakoitzak lau argazkiaurkeztu ahal izango ditu gehienez, etalanak aurkezteko epea uztailaren 24an bu-katuko da. Interesatuek Olaizaga kiroldegianaurkeztu beharko dituzte erretratuak. Saritan,1.200 euro banatuko dituzte: Herritarren-tzako saria (200 euro), gazteentzako saria(lehen saria 300 eurokoa, eta bigarrena,200 eurokoa) eta sari orokorra (lehen saria300 eurokoa, eta bigarrena, 200 eurokoa).

Iñaki Goitia liburuzainaren bi mikroipuin saritu dituzte

Zorioneko dabil Iñaki Goitia BARRENekokolaboratzaile eta Mendaroko liburutegikoliburuzaina (Oñati, 1981). Batetik, maia-tzeko finalista izan da La Microbiblioteca-ren lehiaketa ospetsuan, La última balamikroipuinarekin. Mikroipuinen sailean en-tzute handieneko lehiaketa da eta oraingohonekin bost aldiz izan da finalista. Beste-tik, beste aipamen bat jaso du MadrilgoIdazleen Eskolak eta Ser Irrati Kateak anto-latutako Relatos en Cadena mikroerrelatoenlehiaketan, Descorazonador lanarekin, eta,horrenbestez, astelehenean, hilabetekoonena izateko lehiaketan parte hartuko du.Aurrera egiteko, baina, herritarren botoaere beharrezkoa du. Izan ere, hilabetekoonena aukeratzeko epaimahai teknikoareniritzia ez ezik herritarrek emandako boto ko-puruak ere hartzen dituzte aintzat. Aurtengo32. asteari dagokion ipuina da berea etaastelehenera arteko epea dago botoa ema-teko helbide honetan sartuta: https://escue-ladeescritores.com/concurso-votacion-rec/.

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 9

Page 10: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

MOTZEAN10

Elgoibarko EHBildu “harro” dago legealdiko lehenengo urtean egindako lanaz

Ordainketak itzultzeko irizpideak jakinarazi ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak

Udal Patronatuak kirol-instalazio guztiak berriro ere "normaltasunez" irekitzen dituenean itzuliko die dirua bazkideei eta ikastaroetakoikasleei. Azaldu dutenez, orduan kalkulatu ahal izango dute itxita egon diren denbora horrek sortu duen kaltea, eta hala kalkulatu ahalizango dute itzuli beharreko bazkidetzaren zenbatekoa. Pentsatu dute dirua itzultzeko modurik onena 2021eko bazkidetza kuotari des-kontuak egitea izango dela. Hala ere, bazkidetza berritu nahi ez dutenei 2020ko kuotari dagokion parte proportzionala itzuliko diete.Interesatuek aditzera eman beharko dute abenduaren 15a baino lehenago, [email protected] helbidera idatzita. Ikastaroeidagokienez, martxoari dagokion zati proportzionala itzuli ondoren, ez dituzte ikastaroak kobratu, eta baja eman zaie ikastaroetako era-biltzaileei. Hori dela-eta, berriro ere, ikastaroetan parte hartu nahi dutenek alta eman beharko dute. Martxan dauden ikastaroei buruzkoinformazioa 943 747 356 telefono zenbakira deituta eskuratu daiteke.

Euskarazko idazlan lehiaketako sariak banatu zituzten eguaztenean

Urtea bete zen ekainaren 15ean Elgoibarko EH Bilduko udal taldeak karguahartu zuenetik, eta urtemuga hori aprobetxatuz, orain arte egindako lanarenerrepasoa egin zuten prentsaurrean. Orain arte egindako lanaz "harro" dau-

dela diote, eta urteko balantzea egin dute: "Bidea hasi besterik ez dugu egin, etaasko dago egiteko, baina, zailtasunak zailtasun, lorpen asko ere badaude bidean",adierazi dute. Zailtasun horiek zein diren ere argitu dute: "Udal gobernuak informa-zioa ezkutatu digu hasiera-hasieratik". Era berean, hainbat gairen inguruko kezkaazaldu dute: "Oso jakitun gara garai zailak datozela Euskal Herri osoarentzat, etaelgoibartarrentzat ere bai. Elgoibarren ere ikusten hasiak gara krisi ekonomiko etasozialaren ondorioak". Legegintzaldiko lehen urtean "gogor" lan egin dutela adierazi du Elgoibarko Udalean oposizioko lehen indarraden EH Bilduk, eta hasieratik herritarrei aurkeztu zizkieten konpromisoei eutsi dietela azpimarratu dute: "Hitza eman genien elgoibartarrei,hiru ildo nagusi jarraituko genituela: gardentasuna, kudeaketa zorrotza eta parte-hartzea; eta, konpromisoak tinko dirau". Urte honetakolanen xehetasunak eman zituzten prentsaurrekoan eta www.barren.eus atarian irakurri ditzakezue.

Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur,Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez,antolaturiko III. Idazlan lehiaketara 199 lan aur-keztu dituzte, eta horietako 28 saritu dituzte. Sa-riak eguaztenean banatu zituzten, Aita Agirrekulturguneko areto balioaniztunean. Sari-banaketaekitaldia berezia izan zen: babes neurri guztiakhartuta, sariak taldeka banatu zituzten, hiru txan-datan. Lehiaketaren helburua ikasleen artean eus-karaz idazteko trebetasuna sustatzea izan da, etaepaimahaiak esandakoaren arabera, maila onaerakutsi dute ikasleek. Epaimahaia herriko litera-turzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok. Udalak ekitaldi hau baliatu zuen 2018aneta 2019an saritutako lanekin argitaratu duen liburua aurkezteko. 300 ale argitaratu dituzte eta Udalaren asmoa da orain artekoedizioetako saridunei eta epaimahaikoei oparitzea. Eskoletan ere banatuko dituzte ale batzuk, eta gainerako aleak UdalekoEuskara Sailean eta liburutegian egongo dira eskuragai. Udalaren web atarian ere eskuragai izango da edonork ikus dezan.

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 10

Page 11: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

ELKARRIZKETA 11

“‘Conquis’ saiora iritsita, amets bat edoilusio bat gauzatudut, hein batean”

- AINARA ARGOITIA -

Telebistarik ez du etxean, baina Euskal Telebistan audientzia-datuonenak dituen saioan lehiatzea izan du ametsetako bat, eta gauzatudu. Finalera iritsi eta ikurriña etxeratzeko asmoz abiatu zen KariberaJurdan Ezenarro (Mendaro, 1982), San Silbestre lasterketa baterakoerositako pirata-kapela hartuta. Beteranoenen taldean hasi zuenabentura, “gogotsu”, baina txispa eta energia falta izan dituela ai-tortu du. Nabarmendu du “gorriak” ikusi dituztela Haitises parkenaturalean (Dominikar Errepublika), baina, hala ere, berriro deituzgero, itzuliko litzatekeela.

w Gehiago nahiko zenuen, baina...Aurrerago iritsi ezinaren penatxo hori daukat, bai, baina pozik

nago. Lehenengo egunetik kontziente nintzen gertatu zitekeela fi-nalean sartzea, karanbolak-eta izaten direlako, baina garbi ikusinuen konkistatzaile izateko hautagai konpletoagoak bazeudela.w Ez da saiatu zaren aurreneko aldia. Beti izan duzu buruansaio hau?

Kirola eta abentura beti gustatu izan zaizkit, eta Conquiserairitsita, amets bat edo ilusio bat gauzatu dut, hein batean. Iaz hartuninduten saiorako, baina Indiara egindako bidaia baten birus batharrapatu nuen eta grabatzera joan baino astebete lehenago os-pitaleratu egin ninduten. Jota laga ninduen birus hark eta azkenekomomentura arte tentatuta ibili banintzen ere, azkenean ezin izannintzen joan. w Bete al dira zure espektatibak?

101 Gaztelu intentsitate handiagoarekin bizi izan nuen haubaino. Ez dakit hau gogorragoa delako edo zer, baina gutxiagobizi izan dut. Jende indartsu asko egon da, ni baino askoz hauta-gai sendoagoak eta protagonismo handiagoa izan dutenak, etabeharbada horregatik, ezkutuago egon naiz. 101 Gazteluk

Bi ordezkari izan dituguaurten ‘El Conquistadordel Caribe’ EITBko re-alytian: Jurdan Ezena-rro mendaroarra etaGorka Luna elgoibarta-rra. Bata finalera iris-tear egon da, eta bestealehenengo kanporatuaizan zen. Bakoitzakbere esperientzia kon-tatu digu. Bideoa ikus-teko: www.barren.eus

u JURDAN EZENARROAROTZA

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 11

Page 12: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

ELKARRIZKETA12

gehiago bete ninduen. Orduan, kanpora-keta proba baterako norbait izendatu behargenuenean sekulako drama izaten zen.Orain, gutxiago eragin didate halakoek. Ezdakit tenple handiagoa dudan orain edo es-karmentua den, baina emozioek ez didatehainbeste eragin, ez onerako eta ezta txa-rrerako ere. Buruan ere hori izan dut beti: eznuen irabaztean gora etortzerik nahi, ez etahondoa jotzerik ere galtzean, eta uste duthori behintzat lortu dudala. w Gorriak pasatu dituzuela entzun di-zuegu. Zer egin zaizu gogorrena?

Bat, moskitoen ziztadak. Julian Iantziksarri esan du leku paradisiakoetan ibili ga-rela, gozatzeko lekuetan, baina han ez du inork gozatu, eztaberak ere. Paraje ederrak badira, bai, baina moskitoz jositakoak,eta jan egin gaituzte. Uretako motorrean hara-hona eramaten gin-tuztenean bakarrik baretzen zen apur bat kontua, baina une mo-tzak izan dira. Kanpaleku aberatsean bertan ere gozamenhandirik ez da izan. Pertsona batzuei, Joni [Rodriguez] eta Estherri[Perez], esaterako, ez zieten pikatzen, eta haientzat abentura osoezberdina izan da. Okerren talde berdekoek eraman dute. Sa-rraskitu egin dituzte moskitoek. Beste faktorea, nire kasuan, energiafalta izan da. Urdaila hutsik izan dugu egun askotan, baina gosesentsazioa baino gehiago energia falta sentitu dut. Geldi egonezin denetakoa naiz, baina taldean askoz aktiboago ikusten ni-tuen beste asko. Patxi [Sanchez], Simon [Dempsey], adibidez,matxeteak hartu eta hara eta hona ikusten nituen, baina niri gor-putzak ez zidan erantzuten. Buruak ere esaten zidan hobe nuelageldi egotea lesioak saihestu eta indarrak gordetzeko, baina ez,hori baino gehiago zen. Ez neukan energiarik. Sua egiten ibilita-koa naiz basoan eta beharbada neu nintzen esperientzia han-diena zeukana horretan, baina gogoa zutenak eurak ziren. Nikikusten nuen egoera hartan eta eguzkiak jotzen ez zuen leku ume-lean, sekulako lana egin behar genuela sua pizteko, eta piztutaere, ez geneukala gero zer beroturik. Kanpaleku aberatsean erekomeriak izaten genituen suari eusteko. Azkenean, denborak arra-zoia eman dit, inork ez duelako lortu sua egiterik, ez orain, etaezta Conquiseko beste edizioetan ere.w Eta horrenbesteko miseriekin zerk egiten du hain erakarga-rri saio hau?

Zailtasunei aurre egiteak. Disfruterako oso momentu gutxi izanditut nik han. Kanpaleku aberatsean ere eguna pasatzea zen gudenon ametsa, eta uste dut Jennik [Jennifer Serrano] aitortu zuelaaurreko batean. Hango esperientzia aberasgarri hori gerora dis-frutatzen da gehiago. w Eta egoera zail horretan, nolakoa izan da elkarbizitza?

Gure taldean adin jakin bateko jendea geundenez, hasieratikpentsatu genuen egonkortasun bat izan genezakeela beste ba-tzuekin alderatuz gero. Oso talde-giro ona izan dugu, kasu pun-

tualen batean kenduta. Chiclanako Javi [Leal] aztoratu zen hasie-ran, eta gaiztotu zen giroa batzar batean, baina listo. Niretzatoso tipo jatorra da egia esan, baina ez zuen jakin ondo interpre-tatzen egoera. Fetato [Fernando Lopez] eramaten ere jakin eginbehar da. Ez da tipo txarra, baina astuna bai eta nekarragarriaizan zen ezagutu genuen lehenengo unetik. Guretzat traba ereizan zen proba askotan. Irabazten hasi ginen hasieran, hala ere,eta gozoan, arazo gutxiago izaten da. Gero, gehiago konplikatuzen dena, Adri [Adriana Campoy] izendatu genuenean kanpo-raketa proba baterako, eta are gehiago, bigarrengoz izendatugenuenean. Hala ere, han baino gehiago gaiztotu da hemendena, Debate saioan saltsa eta kaka handiagoa sortu da hemen.w Telebistaz ikusi dugun Jurdan hori zara zu?

Umila izaten eta taldekideekiko eta besteekiko errespetuz jo-katzen saiatu naiz, beti bezala, eta iruditzen zait hori dela ikusidena hein handi batean, baina egia da jende askok esan didalaezagutzen dutenaz oso bestelako Jurdan bat ikusi dutela telebistan;ez dutela nire betiko txispa hori ikusi. Eta konforme nago, neukere ez dudalako beti sentitu txispa hori. Batetik, energia falta izandut, eta bestetik, iruditzen zait, egon dela beste jende bat, Enekobera, esaterako, jarraibideak argi markatzen zituena eta bere mar-kaje azpian izan gaituena. Ni saiatu naiz neu izaten eta beti be-zain bromazale izaten, baina ez naiz horrenbeste agertu,programak berak egiten duelako aukeraketa. Askotan etortzenziren kanpalekuetara elkarrizketak egitera, baina ni ez ninduteneramaten. Pentsatzen dut ez zitzaiela nire perfila edo nik esan ne-zakeena interesatuko. Ni ez naiz joan hara inor deskalifikatzera,eta ez nien joko handirik ematen. w Azkenaldera gehiago aitatu zaituzte, bai, batez ere, hiru tal-dekidek jokatutako norgehiagoka haren ostean Xabier GarateSeletak zeu libratu zintuenean. Besteak baino gehiago ezagu-tzen zintuenez zure dohaien berri bazuela esan nahi izan zuennonbait, baina laguna zintuela nabarmendu zuen.

Seleta eta biok aspalditik ezagutzen dugu elkar, baina inongomomentutan ez dugu ezkutatu hori programan. Are, agertu zenmomentutik argi laga genuen hori, eta nik ez dut inoiz baliatu la-

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 12

Page 13: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

ELKARRIZKETA 13

guntasun hori neure mesedetan. Tirolinako proba hori inork ez ge-nuen lortu osatzerik eta horren karga ere badaramat gainean. Ju-lianek kritikatu gintuen, Seletak berak ere erridikulua egin nuelaerrepikatu zidan behin eta berriro... baina orain, hemendik, ez-berdin ikusten dut dena. Nik ez dut esaten inork ez zuenik osatukoproba gure baldintzetan, Gotzonen ezaugarrietako norbaitek -per-tsona arina eta oreka handikoak- lortuko lukeelako beharbada,baina kritikatu gintuen jende askok onartu dit gerora, tartean EnekoVan Horenbekek eta David Secok, proba oso gogorra zela. Se-leta, nire antzera, ez da nahi bezain ondo adierazten erdaraz;zorionez, bagaude Euskal Herrian oraindik batzuk euskaraz ho-beto moldatzen garenak! Baina, bai, momentu hark markatu zuengeroa, eta nik esango nuke Seleta bera ere ez dela batere erososentitu gerora.w Bereziki prestatu zinen hara joateko?

‘Ofizio asko, pobrea seguru’ dio esaerak eta horixe naiz ni.Gauza askotan moldatzen naiz, baina ezertan ez naiz ona.Baina pobra nolakoa den, zeinen kontra leihatu behar zaren...faktore asko daude hor jokoan. Ni autonomoa naiz, neure en-presa daukat eta eguneko ordu gehienak horretxek betetzen diz-kit. Urtean zehar kirol askorik ezin izaten dut egin beraz, bainasaiatu naiz joan aurretik igeriketako teknika apur bat hobetzeneta goiko gorputz-erdia lantzen, ni gehiago ibili naizelako han-kak lantzen diren kiroletan. Baina egin nahinuenaren laurden bat egin gabe joan nin-tzen abenturara. w Zein duzu faboritotzat?

Julianek indartsuenak gelditzen direla esa-ten du sarri, eta daudenen artean badaudebatzuk, Mikel [Pérez] bat esaterako, erakutsiduena benetan indartsua dela, baina ba-daude tartean bestelakoak ere, kanpora joan diren askok bainogutxiago erakutsi dutenak. Andrea [Azkune] bat esaterako finale-rako faboritotzat neukan nik eta Adri bat ere oso kirolari osoa zen.Daudenen artetik Isma [Mateo] oso-oso konpletoa da. Ismak es-karmentu handia dauka eta teknikoki oso abila da. Gimnasio batdauka Ismak eta entrenatzaile lanetan ibiltzen da. Mikel ere osohautagai sendoa da fineralerako. Beharbada oso desgastatutadago eta horrek faktura pasatuko dio. Era berean, oso gorpuzkerahandikoa da, eta hori ere kalterako izan dakioke probaren ba-tean. Lander [Sanchez] ere oso ondo ikusten dut. Gaztea da,baina daukan adinerako zentzuzko mutila da, eta gogorra. Bes-teak hobeak dira teknikaz, hala ere.w Gelditzen direnen artean emakumeak ere badaude. Ez duguesango zuk esan duzunik, faborito nagusien artean emakumeizen bat aitatu duzulako, baina emakumeek eurek sarri ikusidute euren burua arriskuan, emakume izate hutsagatik.

Gelditzen direnen artean Nekane [Arroyo] oso konpletoa ikus-ten dut, baina bihurritu gogorra dauka hankan eta horrek askomugatuko du. Teknika handiko emakumea da. Jenni ere oso go-gorra da, eta finalerako hautagaietako bat izan daiteke [azkeneko

saioan kanporatu zuten]. Idoiak [Olabarrieta] oso lehia gogorraegin zuen, baina ez dut ikusten finalean, eta Durana [Eider Gar-cia] neska borrokalaria da, baina ez diot ikusten konkistatzaileizateko perfilik.w Badago orduan perfil bat. Zein?

Abila izan behar da, azkarra, besoz indartsua, eta batezere, soka-kontuetan ondo moldatu behar da. Korrikalari bat ezdut ikusten adibidez irabazle izateko, Conquis ez delako sekulakorrikako proba batean erabaki.w Elkarbizitza gogorrean egindako lagunak ere lagunagodira?

Lagunak egin ditut, bai. Ismarekin, Calirekin eta Patxirekinoso harreman estua izan dut hasieratik eta oso modu naturaleaneman da gainera. w Abentura utzi duzu, baina programa honek beste batzu-tarako bidea zabaldu dizula jakin dugu.

Bai, astelehenean (ekainak 15) Atrápame si puedes saioranoa. Enbajada bat izan da. Sekula ez dut ikusi programa hori,ez zaizkidalako gustatzen tipo horretako saioak. Telebistarik ereez daukat etxean, pentsa, eta Conquis bera ere Interneten ikusidut. Larunbat eguerdian deitu zidaten Atrápame si puedes saio-tik astearte iluntzerako bi minutuko bost bideo grabatu behar ni-tuela esanez eta horietako hirutan dantzan edo kantuan agertu

behar nuela zehaztuz. Beste edozer egitennahi beste minutu grabatu ditzaket, bainaabesten eta kantuan... Sekulako erretua hartudut bideoak grabatzen. Hor bai egingo du-gula erridikulua. w Audientzia handieneko saioa da EuskalTelebistan ‘Conquis’, eta igarri da sare so-zialetan ere. Trending topic ere izan zara.

Kontziente nintzen nora nindoan, 101 Gaztelu saioanegona nintzelako, baina hura euskara hutseko saioa zen etazabalpen txikiagoa izan zuen. Nahiko ondo eraman dut, halaere, nahiz eta ohituta ez nengoen egoerei eta kritikei aurre eginbehar izan diedan. Baina esperientzia aberasgarria izan da;gauza desatseginak entzuteak ere balio du azala pixkat gogor-tzeko eta ikasteko. Baina badakit jende bat oso gaizki ari delapasatzen eta bakarren bat programa amaitzeko desiatzen erebadagoela. Eta adin eta eskarmentu bat duten pertsonak dira!Honek guztiak harrapatzen du pertsona gazteago bat, kontuhauek kudeatzen ez dakien bat, eta min handia egin diezaioke.Nik edozein animatzen dut joatera, esperientzia aberasgarriadelako, baina doanak izan dezala guzti horren kontzientzia.Ikusleek ere ikuspegi zabalago batekin epaitu behar dute ikustendutena, ikusten dena ez delako dena. Adibide bat jartzearren:Ismak, kapitain gisa jokatu zuen proban, sekulako erretolikabota zion Martini [Egiguren], bere ustez ez zuelako dena eman.Bera ere konturatu zen pasatu egin zela eta barkamena eskatuzion han bertan, baina hori ez da ikusi, eta Martinek berakesan behar izan zuen eztabaida-saioan.

“Han baino saltsaeta kaka handiagoa

sortu da hemen,‘Debate’ saioan”

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 13

Page 14: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

ELKARRIZKETA14

“Baldintza gogor horietan nola erantzungo nuen probatu nahi nuen”

Ume-umetatik izan du antzerkirako zaletasuna, zainetan daramaartea eta saltsero hutsa dela dio. Gorka Luna (Elgoibar, 2000)da, ‘El Conquistador del Caribe’ realityan parte hartu duen el-goibartarra. Berak nahi baino egonaldi laburragoa egin zuensaioan, baina hala ere, ez da damutzen parte hartu izanaz.‘Ahora caigo’ eta ‘Atrápame si puedes’ lehiaketetan ere partehartutakoa da, eta ‘GoAzen!’ telesailean figurante lanak ere eginizan ditu. Madrilen ari da antzerkirako ikasketak egiten, etaetorkizunerako ibilbidea arte eszenikoen bidetik egin nahi du.

w Madrilen ari zara antzerkigintzarako ikasketak egiten.Zertan ari zara zehazki?Hiru urteko antzerkigintza diplomatura egiten ari naiz, etaoso gustura nabil. Betidanik gustatu izan zait niri antzerkiarenmundua. Herri Eskolan nenbilenean beti aurkezten nintzen bo-luntario antzerkietarako, eta DBHko 4. mailan nengoela Go-Azen! telesailerako casting baten berri eman zidan lagun

batek. Ez nuen gehiegi pentsatu, eta izena eman nuen cas-ting-a egiteko. Ez ninduten aukeratu, baina figurante bezalaparte hartzeko aukera izan nuen hiru urtez. 16 urte nituen,eta balio izan zidan casting-ak nolakoak diren ikasteko, etabaita telebista mundua barrutik nolakoa den ezagutzeko ere.Gero, Batxilergo artistiko-musikala ikasi nuen Elgoibarko Ins-titutuan, eta niretzako sekulakoak izan ziren Batxilergoko bi

urte haiek. Musika lantzen genuen, ins-trumentuak joten genituen, antzerkiaegin... Batxilergo ikasketak egitea norbe-rari gustatzen zaizkion gauzak landuzizugarria da. Pila bat gozatu nuen Batxi-lergoko bi urte haietan. Handik Donos-tiara joan nintzen, antzerki laborategibatera. Urtebete egon nintzen, ikasten,eta aldi berean, umeei irakasten. Antzez-lanak sortzeko pausoak ikasi nituen han:gidoiak egiten, dirulaguntzak eskatzen,dossierrak egiten... Madrilgo ikasketeta-rako oinarria izan zen Donostiakoa. Eta,orain, Madrilen gorputz espresioa lan-tzen dugu batez ere. Asko esperimenta-tzen dugu, eta horrek erakusten diguuneoro zertarako gai zaren. Antzerkiaautoezagutzarako bide luze bat da, eta

- AINHOA ANDONEGI -

u GORKA LUNAANTZERKIGINTZAKO IKASLEA

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 14

Page 15: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

ELKARRIZKETA 15

antzerkigintza ikastea ez da sekulaamaitzen. Beti dago zeozer ikastekoedo sortzeko. Hori dena ari naizikasten.w Nondik datorkizu zaletasunhori?

Ni telebistarekin hazi eta heziizan naiz. Programa asko eta des-berdinak ikusten nituen. Antzerkia ezhorrenbeste, baina poliki-poliki hasinintzen antzerkia ere ezagutzen, etakonturatu nintzen hori zela niri gus-tatzen zitzaidana. Nire izaera erehorrelakoa da, saltsero hutsa izannaiz beti, eta horrek lagundu dit nireibilbidea bideratzen. w Nola hartu zuten etxekoek ar-tista izateko erabakia?

Primeran! Alde horretatik ez daukat inolako kexarik. Sor-mena landu nahi nuen; moduren batean, sortzaile izan nahinuen, eta etxekoek beti babestu naute. Beti esan didate nirihau gustatzen bazait, beraiek ahal duten guztian lagundukodidatela. w ‘Ahora Caigo’ lehiaketan ikusi zintugun estreinakoz te-lebistan. Nola iritsi zinen hara eta nolako esperientzia izanzen?

Zorakeria bat izan zen! Etxean aspertuta nengoen, eta In-terneten hasi nintzen telebista programaren baterako castingbila. Betidanik neukan jakinmina, jakin nahinuen jendea nola iristen zen telebista saiohorietara, eta Ahora Caigo lehiaketarakoizena eman nuen. Handik hilabete batzue-tara deitu zidaten, ordurako ia ahaztuta neu-kanean. Esan zidaten Bilbon egingo zutelaproba bat, eta aurkeztu egin nintzen. Kulturaorokorreko galdetegi bat bete behar izannuen lehenengo, eta gero, bideo bat graba-tzeko eskatu zidaten, lehiaketarako nireburua aurkeztuz. Oso natural egin nuela uste dut, ni naizenmodukoa izaten saiatu nintzen, eta aukeratu egin ninduten.Esperientzia polita izan zen, oso gustura egon nintzen, etagainera 10.000 euro irabazi nituen. Hori sekulako opariaizan zen. Arturo Vals ezagutzea ere ondo egon zen. Oso ger-tukoa eta naturala iruditu zitzaidan. w Eta, nola eman zenuen ‘Conquis’ saiorako pausoa?

Reality bat probatzeko gogoa neukan. Banekien saioaoso gogorra dela, baina nik nahi nuena zen nire burua eza-gutzea. Baldintza gogor horietan eta jatekorik gabe nolaerantzungo nuen probatu nahi nuen. Autoezagutzarako probabezala planteatu nuen egoera, eta probatu nahi nuen baitaere ezezagunekin elkarbizitzen nola moldatzen nintzen. Cas-

ting-era aurkeztu nintzen, eta argi neukan aukeratzen banin-duten parte hartuko nuela. Eroso sentitu nintzen proban, lasaiegon nintzen. Banekien Conquiserako fisikoki indartsua iza-tea garrantzitsua dela, baina burua bere lekuan izatea eregarrantzitsua da. Nik uste nuen alde horretatik ondo presta-tuta nengoela, baina gero konturatu nintzen agian ez nagoelahorren ondo. Egindakoetatik ikasten ari naiz.w Nolakoa izan da Conquiseko esperientzia?

Oso ona. Aireportura joan nintzen, nora nindoan jakingabe. Taldekideekin elkartu nintzen han, elkarrizketa batzukegin zizkiduten, argazkiak atera eta sobre bat eman ziguten

hegaldiko txartelekin. Zabaltzean jakingenuen Dominikar Errepublikara gindoa-zela. Hotelera eraman gintuzten, etagau horretan bertan hasi zen abentura.Egun bat bakarrik iraun nuen progra-man; eta abenturan bertan, ordu batzukbesterik ez. Batzarrera iritsi eta Julianek[Julian Iantzi realityko aurkezleak] esanzigunean egun hartan bertan lehiakide-ren bat edo gehiago etxera joango zi-

rela, harrituta gelditu ginen denok. Edizio hau desberdinaizan da hasieratik, eta oso gogorra. Nik banekien amaieraraarte ez nuela iraungo, baina hain azkar kanporatzea ere eznuen espero. Kolpe gogorra izan zen niretzat. w Telebistaz ikusten ditugun bezain gogorrak ala gogorra-goak dira probak zuzenean?

Oso gogorrak dira. Telebistaz 10-15 minutuko proba batikusten da, baina han orduak izan daitezke. Nekea handiada. Ahaleginean ordu asko egon daiteke partaide bat, etatelebistan eman dezake berehala amore ematen duenarenitxura. w Zuri jarri zizuten azken proba ez zen fisikoki oso gogo-rra. Zenbat aldiz damutu zara tarantulak ez harrapatzeaz?

“Saltsero hutsa izannaiz beti eta horrek

lagundu dit nire ibilbidea bideratzen”

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 15

Page 16: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

ENTRESAKAELKARRIZKETA16

Ikusi ondoren dena da desberdina, baina unehartan... Ez ziguten utzi eskularruak eta ezer era-biltzen, eta nik ez nuen horrelakorik espero. Oroi-tzen naiz bi tarantula harrapatu nituela, bainahanka puskatu zitzaien eta ihes egin zidaten.Azken momentuan egon nintzen beste bat hartze-kotan, eta askotan galdetu diot nire buruari hartuizan banu zer gertatuko ote zen. Berdinketaegongo zen, eta ez dakit zein erabaki hartukozuten kasu horretan. Beste proba bat agian, edobiok etxera... ez dakit. Baina beno, egindakoakatsetatik ere ikasi egiten da. w Agurraren unean lehiakide gehienek negaregiten dute Julian Iantzirekin, eta zuk ere halaegin zenuen.

Bai. Egun oso intentsoa izan zen, emozioz be-terikoa, eta nire abentura bukatzen zela jakin nue-nean triste jarri nintzen. Julianek, gainera, horibilatzen du, hori da bere papera. w Nola ikusi zenuen zure burua telebistaz?

Egia esanda, oso gaizki pasatu nuen, eta eznuen ikusi nahi. Azken batean ni helburu batzue-kin joan nintzen programara, eta ez nituen bete.Nik nahi nuen jendeak beste Gorka bat ezagu-tzea, hau da, burua bere lekuan duen Gorka bat,pentsatzen duena, eta ez beti pozik eta beti txan-txetan dabilen Gorka. Azkenean ezin izan nuennire beste alde hori erakutsi, eta amorrua eta penasentitu nuen. Orduan ez nuen nahi momentu huragurasoekin ikustea etxean, eta lokalera joan nin-tzen, lagunekin ikusteko. Gurasoen aurrean ikus-teak lotsa pixkat ematen zidan. w Eta, zein kritika egin zizuten lagunek?

Ba harrituta utzi ninduten. Uste nuen barre etatxantxa gehiago egingo zituztela, baina guztizkontrakoa izan zen. Nitaz harro zeudela esan zidaten lagu-nek, eta horrek poz handia eman zidan.w Ikusleok ikusten ez dugun horretatik, zerk harritu zaitugehien?

Ikaragarria da zelako lantaldea duten. Sekulako ekipoadaukate, eta denbora oso laburrean prestatzen dute dena.Sekulako espazioa daukate montajerako, eta han prestatzendute dena. Proba guztiak, txalupak margotu... sekulako lanadago proben atzean eta berehala antolatzen dute dena. Pro-dukzio handia dauka programak. w ‘Atrápame si puedes’ saioan ere egon zinen.

Bai, asteburuetan egoten da Conquisetik pasatzen direnlehiakideentzako saio berezia eta handik pasatzen dira lehia-kide gehienak. Dirua egoten da jokoan, baina kasu honetandiru bila baino gehiago, ondo pasatzera joaten dira Conqui-seko lehiakideak, eta ni ere halaxe joan nintzen. Galderak

ere asko izaten dira umoretsuak,partaideen eta ikusleen barrea bi-latzeko eginikoak, eta oso ondopasatu nuen. w Askotan entzun izan dugu te-lebistan dena dela gezurra. Halaal da?

Telebistak editatzeko eta mon-tatzeko aukera ematen du, efek-

tuak ere sartu daitezke eta ez da guztiz erreala. Zinemabezala. Filmak ere ez dira errealak, montaje eta edizio os-tean beste itxura bat hartzen du. Alde horretatik antzerkia des-berdina da, autentikoagoa eta niri gehiago gustatzen zait.Antzerkian ere azntzezleak antzezten ari dira, baina ikustenduzuna da dagoena, benetakoa, eta seguruenik bi egun ja-rraian antzerki bera ikustera doanak ere ez du dena berdinikusiko. Film bat, aldiz, beti da berdina. w 10 urte barru, non ikusten duzu zure burua?

Momentu honetan ikasketetan zentratuta nago, eta amaituarte ez dakit zer egingo dudan, baina gustatuko litzaidakeartearen munduan bidea egitea. Antzerkiren batean antzezlemoduan, edo Elgoibarren antzerki eskola bat sortzen ere ikus-ten dut nire burua. Baditut ideia batzuk, baina momentu ho-netan ikastea da nire lehentasuna, ondo formatzea. Oraindik20 urte ditut eta badaukat gauzak egiteko denbora.

“Nitaz harro zeudelaesan zidaten lagunek

eta horrek pozhandia eman zidan”

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 16

Page 17: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

KORONABIRUSA 17

“Martxoaren 13ko batza-rrean erabaki genuen ixtea, ego-era larritzen hasita zegoelako.Bazeuden biharamunerako baz-kari eta afari batzuk, baina jarriginen haiekin harremanetan etaesan ziguten eurek ere ez zutelaetortzeko asmorik. Martxoaren14az geroztik, beraz, itxita izan

dugu ekainaren 5era arte. 2. fa-sean sartu ginenean eta elkarteak zabaltzea baimendu zutenean,bildu ginen eta zabaltzea erabaki genuen. Baina zabaldu aurre-tik, astebete behar izan genuen, neurriak hartu, arauak finkatu etabarrua egokitzeko. Garbitzailea ere ekarri ezinda ibili ginen, besteelkarte batzuetan ere lan egiten duelako eta denok batera erabakidugulako zabaltzea. Hala ere, sasoirako etorri zen. Kezka bage-neukan, beste agerraldi berri hauekin ez dagoelako bermatzerikez denik ezer gertatuko eta erantzukizuna ere badelako. Errazenaizango zen ez irekitzea, baina jendea ere galdezka geneukan,

eta batzuek zabaldu aurreragorako ere hartuak zituzten mahaiaketa presio pixkat izan dugu, edo sentitu dugu gutxienez. EuskoJaurlaritzak zabaldu zuen protokolora egokitu dugu hein bateanelkartea. Lehenik eta behin, %50eko edukiera zehaztu genuen[eguaztenaz geroztik, %100koa dute], 49 lagunentzako lekuagehienez. Hamabosteko taldetan etor daitezke eta euren arteanbi metroko tartea gorde behar dute. Horretarako, aulkiak bakanduditugu. Kendu ditugun aulkiak barra ondora baztertu ditugu, ba-rran ezingo delako kontsumitu, eta telazko mantel eta zapi guztiakpaperezkoengatik ordezkatu ditugu. Mostradorean gehienez bilagun egon ahal izango dira, eta sukaldean, lau. Printzipioz, su-kaldean aritzeko edo kontsumitzeko ez bada, maskara jantzi be-harko da, eta sarreran eskuan garbitu. Soziedade barruannorabide bakarra zehaztu dugu, jendea gurutzatu ez dadin, etabazkideek elkartera ekartzen dituzten lagunen zerrenda ere osatubeharko dute, kasuren bat agertuz gero ahal den azkarren kon-trolatzeko. Guk zehaztu ditugu arauak, baina bazkideek zaindubehar dute betetzen direla eta ez da erraza izango. Jan-edane-rako lekuetan zaila da, eta argi ikusi da”.

IBON ELORZA, Mendaroko Aizpe gastronomia elkarteko presidentea

ELKARTE GASTRONOMIKOAK

“Martxo hasieran jende gu-txiago etortzen hasi zen elkar-tera, eta martxoaren 14an,Espainiako Gobernuak alarmaegoera ezarri zuenean, itxiegin genuen. 125 bazkidegara gu Gure Biden, eta batezere asteburuetan mugimendudezentekoa ibiltzen da hemen.Horregatik, elkartea itxita izan

den ia hiru hilabeteko tartean, igarri dugu galera bat, bainamoldatu gara. Joan zen astean zabaldu genuen elkartea,ekainaren 8an, %100ean zabaltzeko aukera eman zutenean.Berez, bigarren faserako eman zuten zabaltzeko baimena,baina %50ean bakarrik eta distantziak gordetzeko agindua-rekin. Bi baldintza horiek betez gero, bazkideen erdia bainogutxiago sartzen zen, eta horregatik, ez genuen oso argi ikusieta apur bat itxarotea erabaki genuen. Ekainaren 8an, bai-men hori iritsi zenean, gelak-eta erosi genituen, mahaiak bimetroko distantziara jarri genituen, kartelak eta abarrak jarrigenituen elkartean, eta protokoloa bidali genien bazkide guz-tiei, jakinarazteko zeintzuk ziren hemen bete beharreko

arauak. Eta momentuz hala hasiko gara eta ikusiko dugu jen-deak arduraz jokatzen duen. Espero dut jendea portatzea.Asteburu honetan izango dugu lehenengo proba, baina ezdakit jende asko etorriko den, iruditzen zaigulako jendeakoraindik beldur pixkat baduela, kalean lasaitasun handiagoaigartzen den arren. Ez dakigu zer izango den, eta ikusikodugu jendeak nola erantzuten duen. Hala ere, garbi dauka-guna da egoera honek luze joko duela, alarma egoeratikirten arren, txertoa edo gaitzaren kontrako tratamendua iristenez den artean metro t’erdiko edo bi metroko tarte hori gorde-tzea derrigorra izango delako, eta baita maskara janzteaere, tarte hori gorde ezin denean. Hemen ere, sukaldean etamostradorean, derrigorra izango da maskara janztea. Mo-mentuz bazkideek ondo hartu dute eta guk espero duguna dahona datozenek zentzuz jokatzea, eta metro eta erdiko dis-tantziak zaintzea elkarren artean.

Garbitasunari dagokionez, Gure Bidera egunero etortzenda garbitzailea bere lana egitera, baina Jaurlaritzako OsasunSailetik esaten dutena da bazkariak edo afariak amaitutakoanbazkide bakoitzak hartu behar duela ardura erabili dituztenmahaiak eta aulkiak desinfektatzeko. Hala eta guztiz, esan-dakoa: garbitzailea egunero etortzen da hona”.

ALEXANDER ALVAREZ, Elgoibarko Gure Bide elkarteko presidentea

Hego Euskal Herria bigarren fasera sartu zenean eman zuten elkarte gastronomikoak zabaltzeko baimena, baina mugekin, eta zuzendaritza-talde askotan zer egin erabaki ezinda ibili dira. Hona hemen bi adibide.

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 17

Page 18: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

KORONABIRUSA18

Agurrik gabeko azkenaNekez ahaztuko dute ikasturte hau ikasleek, bai eta haien gurasoek-ere, azkeneko hiruhilekoan etxetik jardun behar izan direlako lanean,eskolak zapaldu gabe. Azkeneko mailetakoek, baina, eskola-ordu presentzialak baino gehiago ere galdu dute. Ikasbidaira joan ezindagelditu dira, esate baterako, Elgoibar Ikastolako DBH4ko ikasleak. Ikasturte amaierako jaialdirik ere ez da izango aurten ikastetxeetan,eta horrenbestez, agurrik gabe geldituko dira ikastetxez aldatuko diren ikasleak. Horixe dute pena handiena denek. Mendaro IkastolakoLH6ko neska-mutilek Elgoibarrera jauzi egingo dute datorren ikasturtean, eta aurten ez dute Trinitate Txiki egunez herritarrak agurtzekoaukerarik ere izan, Trinitate jairik ere ez delako izan.

GARIKOITZ EGIGUREN, LH6ko ikaslea Mendaro Ikastolan

“Ondo moldatu naiz azkeneko hiruhilekoan ikastolara joan gabe, gurasoek lagundudidatelako etxean, baina pena eman dit seigarren maila modu honetan bukatu beharrak.Ikastola itxita egon denean lagunak ere gutxitan ikusi ditut. Irakasleekin meet-ak egin di-tugu konfinamenduan eta lagun batzuekin bideo-deiak egin ditugu whatsappez, bainakalera irteteko baimena eman zutenetik, ez ditut lagunak asko ikusi, gutxitan irten naize-lako. Datorren urtean Elgoibarrera joango gara eta eskolan anaia ez ikusteak eta he-mengo irakasleak gehiago ez ikusteak ematen dit pena. Ilusioz nago datorren urtean

Elgoibarrera joateko, lagun berriak egingo ditudalako han, baina ez da broma izangohangoa, lan gehiago egin behar izango ditugulako”.

“Pena hartu genuen ikastolara ezingo ginela gehiago bueltatu jakitean, gureazkeneko ikasturtea delako hau Mendaron, baina ohitu gara egoera berrira eta lanaketxean egin behar izatera-eta ondo moldatu gara. Baina pena dugu aurten ezin izandugulako Trinitate Txiki egunez Trinitaten kantatu. Seigarren mailakoentzat agur bereziaizaten da hori, baina ezin izan da. Bertsolaritza saioetan prestatzen ditugun bertsoakkantatzen ditugu Trinitaten, baina aurten, bete-betean konfinamenduak harrapatu gin-tuen. Ikastola Egunik ere ez da izango eta seigarren mailakook ezingo dugu gurasoenkontra jokatu futbol partida berezi hori, eta Musika Eskolako jaialdian ere ezingo dugukantatu. Elgoibarrera joateko pozik nago, baina urduri ere bai”.

AINARA TXURRUKA, LH6ko ikaslea Mendaro Ikastolan

“Agurrik gabe gelditu gara. Ikastolan, ikasturte amaieran, bideo bat prestatzendiete azkeneko urtea dutenei, ibilbide osoaren laburpen moduko bat, eta horibehintzat egingo digutela esan digute, eta, beraz, ondo. Ikasbidairako dirua lortzekoere lan handia egin dugu, eta jertse asko saldu ditugu, baina orain, ez dugu ikasbi-dairik izango. Ez dakit zer egingo duten diru horrekin, baina uste dut banatu egingodigutela. MyWay agentziaren bidez geneukan lotuta eta esan digute beharbada afa-riren bat edo zerbait prestatuko digutela, baina ez dakigu. Datorren ikasturtean ez dakitzer izango den. Igual txandaka joan beharko gara ikastetxera-edo, baina behintzat joanahal izango gara, eta hori behintzat hobea da etxetik lan egin beharra baino”.

ANE LEONARDO, DBH4ko ikaslea Elgoibar Ikastolan

HEZKUNTZA - Gazteak

- AINARA ARGOITIA -

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 18

Page 19: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

KORONABIRUSA 19

ALAIN DIEZ, LH6ko ikaslea Elgoibarko Herri Eskolan

“Hiru hilabete egon naiz hona, ikastetxera, etorri gabe, eta urduritasuna sentitu dutgaur, zurekin hitz egitera etortzean. 2 urte nituenetik nago hemen, datorren urtean ins-titutura joango naiz, eta pena handia ematen dit Herri Eskolako jaialdia galtzeak. Hasigabe geunden entseguekin, baina beste urte batzuetakoak ikusita bagenekien seigarrenmailakoentzat berezia izaten zela. Eskolara etorri gabe egotea, bestalde, gogorra izanda. Hasieran, gainera, entzuten nuen kutsatu asko zeudela eta jende asko hiltzen zela,eta urduri nengoen, baina pozik ere bai, familian nengoelako. Lanak on-line egiteko

nahiko ondo moldatu naiz. Anaiak ere lagundu dit batzuetan. Baina aukeran ematen ba-didate, nik nahiago dut eskolara etorri. Pozik nago datorren urtean lagun berriak egingo di-

tudalako, tartean Debakoak eta Mendarokoak-eta. Eta bukatzeko eskerrak eman nahi dizkietirakasle izan ditugunei. Eskerrik asko eta agur”.

“Eskolak on-line jasotzea berria zen niretzat eta hasieran kosta egin zitzaidanegokitzea, baina, gero, azterketak egiteko orduan-eta, erraztasun handia bilatudiot. Ikasturte amaiera hau ezberdina izango da. Diploma-banaketa ekitaldirikez da egingo eta pena hori dugu. On-line egingo dute zerbait, baina ez da ber-dina izango. Behintzat ikasturte amaieran DBH4koei egiten dieten bideo horiegingo digutela esan digute. Datorren ikasturtean Institutura joango naiz Batxilergoaegitera eta espero dut klaseak normaltasunez hastea han”.

EKAIN MELICA, DBH4ko ikaslea Elgoibar Ikastolan

“Oso momentu onak bizi izan ditut Herri Eskolan eta jaialdia ez ospatzeakpena ematen dit. Jaialdi bukaeran loreak ematen dizkigute eta asko hunkitu egitendira, eta hori gabe Institutura joan beharra arraroa da. Pena ematen dit hau uz-teak, oso lagun onak egin ditudalako hemen. Egia esan, hemen jarraituko nuengustura. Eskolara etorri ezin ginela esan zigutela esan zigutenean pozik hartunuen, oporrak balira bezala, baina egia esan agobiatu egin naiz pixkat, etanahiago dut ikasturte berria normaltasunez hastea, etxetik ez dugulako horrenbesteikasten, bideo-deiak-eta egin arren. Eskerrak eman nahi dizkiet irakasleei, hala ere,eta baita ere lagunei, oso gustura egon naizelako beraiekin”.

UXUE RODRIGUEZ, LH6ko ikaslea Elgoibarko Herri Eskolan

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 19

Page 20: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

MERKATU TXIKIA20

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

ROSA Mª PINTADO

AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

Gure atariko lehendakari kargua betetzen zuen pertsonak bereetxebizitza saldu du, eta orain, kargu horri buruzko zalantzak di-tugu. Jabe berriak kargu hori betetzeko aukera aztertu dugu, bainajabeak uko egin dio funtzio hori betetzeari. Jabe batzuek propo-satu dute lehendakariordea hartu dezala orain presidente kargua,eta beste jabe batzuek, aldiz, etxebizitza saldu duen jabeak funtziohori betetzen jarraitu dezala proposatu dute, kargua berritu arte.

Jabekideetako batek nahitaez hartu behar du presidente-kargua. Bereagintaldian zehar bere etxea saltzen badu, jabe izaera galtzeak berarekindakar lehendakari kargua ere galtzea. Beraz, etxebizitza saldu duen jabeakezingo du presidente kargua betetzen jarraitu, berak nahi izanda ere,kargu hori hartzeko ezinbesteko baldintza jabe izatea delako. Jabe berriaere ezin da behartu erosi duen etxebizitzaren saltzaileak zeukan funtzioaordezkatzera, jabe berria ez delako legez ezarritako moduan izendatu. Az-kenik, lehendakari kargua lehendakariordeari ematea proposatu duzue,baina horrek ez du esan nahi lehendakariordeak lehendakariak zituen edogaratzen aritu den ahalmen berberak dituenik. Beraz, beharrezkoa izangoda Ezohiko Batzarrerako deialdia egitea, beste lehendakari bat hautatzeko,eta jabe berriak ere izango du lehendakari berria aukeratzeko aukera.

Gomendioa: Horrelako egoeretan legedia bete beharko da,egindako deialdiak eta hartutako erabakiak baliozkoak izan daite-zen.

LANA...............................................EskaerakEraikuntzan, adinekoak zaintzen edo garbi-keta lanetan jardungo nuke. ( 632 600 522 --------------------------------------------------------------------------------------------------Haur Hezkuntzako ikaslea udan umeak zain-tzeko prest. Euskalduna. ( 684 221 398 --------------------------------------------------------------------------------------------------Udan umeak zaintzeko prest nago. Euskadunanaiz. ( 687 792 418 --------------------------------------------------------------------------------------------------Edozein lan egiteko prest nago, 8:00etatik11:00etara, eta asteburuetan, edozein ordu-tan. ( 620 710 139 --------------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko edo adinekoak zain-tzeko prest nago. Orduka edo etxeko langilemoduan. ( 612 493 913 --------------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko, garbiketak edo base-rriko lanak egiteko prest nago. ( 631 820 135 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Gauez etaasteburuetan ere bai. ( 689 003 537 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lanak egi-teko prest nago. ( 643 115 699 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest nago. Arduratsuanaiz. ( 685 386 485 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Orduka edoetxeko langile moduan. ( 649 044 223 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Orduka, as-teburuetan edo etxeko langile moduan. Espe-rientzia daukat. ( 615 526 482 --------------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest nago. Orduka edoasteburuetan. Erizain titulua eta esperientziaditut. ( 631 836 738 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Orduka edoasteburuetan. ( 638 963 048 --------------------------------------------------------------------------------------------------Edozein lan egiteko prest nago, 8:00etatik11:00etara eta asteburuetan edozein ordu-tan. ( 632 893 515

ETXEBIZITZAK..................................Hiru logelako etxea hartuko nuke alokairuan.( 632 642 320

BESTELAKOAK..................................Sigmako elkarte gastronomikoak bazkideakbehar ditu. Informaziorako: https://eulogio-estarta.blogspot.com/ edo https://www.fa-cebook.com/eulogioestarta/

Marian Elizburu Kortaberria2020ko apirilaren 11n hil zen, 67 urte zituela.

Hileta-meza, ekainaren 19an, Elgoibarren, 19:00etan.

Maria Asun Mendikute Zubiaurre2020ko apirilaren 21ean hil zen, 71 urte zituela.

Hileta-meza, ekainaren 22an, Elgoibarren, 19:00etan.

Oier Etxaniz Beneitez2020ko apirilaren 17an hil zen, 31 urte zituela.

Hileta-meza, ekainaren 24an, Elgoibarren, 19:00etan.

Agustin Gorostiza Garate2020ko apirilaren 15ean hil zen, 83 urte zituela.

Hileta-meza, ekainaren 26an, Elgoibarren, 19:00etan.

Jose Urrutia Etxabe2020ko apirilaren 21ean hil zen, 86 urte zituela.

Hileta-meza, ekainaren 29an, Elgoibarren, 19:00etan.

Ana Maria Etxabe Ostolaza2020ko apirilaren 25ean hil zen, 71 urte zituela.

Hileta-meza, uztailaren 1ean, Elgoibarren, 19:00etan.

Carmen Ferrer Ruiz2020ko apirilaren 11an hil zen, 85 urte zituela.

Hileta-meza, uztailaren 3an, Elgoibarren, 19:00etan.

Hileta-mezak ekainaren 19tik uztaileran 3ra bitartean

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 20

Page 21: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

ZORIONAK /AGENDA 21

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Barandela - Ziriako Agirre kalea, 4 (Eibar)

943 206 984* Fernandez:

Herriko enparantza, 4Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

19 BARIXAKUA 20 ZAPATUA 21 DOMEKA 22 ASTELEHENA 23 MARTITZENA 24 EGUAZTENA 25 EGUENA 26 BARIXAKUA

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

BarrenetxeaEgunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez Arriola

Egunez

*FernandezEgunez Yudego

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanBarrenetxea

IluntzeanBarrenetxea

Iluntzean Arriola

IluntzeanGaritaonandia

IluntzeanArriola

Iluntzean Yudego

IluntzeanYudego

GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

19 BARIXAKUA18:30 Odol ateratzeak Olaizaga ki-roldegian. Txanda hartzeko: 623 328408.21:00 Zine foruma: ‘La boda de Muriel’.Haizeak antolatuta, Kultur Etxeko hitzaldigelan. Maskara eraman behar da.

24 EGUAZTENA18:00 Hitzaldia: ‘Bullying LGTBIfobi-koa Euskal Herriko nerabeen artean’.Hizlaria: Enara Larrain Mariño. Berdin-tasun Sailak antolatuta, euskaraz. Zoomplataformaren bidez emango dute. Hi-tzaldira sartzeko lotura eskatzeko [email protected] helbidera idatzibehar da.

26 BARIKUA19:00 C.D. Elgoibarko bazkideen ur-teko batzarra. Olaizaga kiroldegiko kan-txan. Maskara eraman behar da.20:00 Kontzertua: Ion Gurrutxaga etaUrbil Artola. Makina Erremintaren Muse-oan. Maskara eraman behar da, nahizbeharbada ez den erabili beharko.

AGENDA

Zorionak, Mikel,ekainaren 18an 2urte bete zenitue-lako. Muxu handibat, batez ere Iñi-goren partez.

Zorionak, Noraeta amama, aste-lehenean urteakbeteko dituzue-lako. Muxu banafamiliako guztienpartez.

Bihar Pikupeko fa-maun urtebete-tzea. Zorionak,Markel! Bimuxu potolo Elgoi-bartik eta Errioxa-tik. Ondo pasa!

Zorionak, Ayan!Gaur zure lehenurtetxoa beteduzu! Muxu askoetxeko guztionpartez.

Zorionak, Unax!6 urte egin berri!Segi horren jato-rra eta maitakorraizaten. Familia-koen, eta bere-ziki, Enaitz etaAratzen partez.

Z o r i o n a k ,Aimar, astelehe-nean 9 urte betezenituelako. Muxuhandi bat etxe-koen, eta bere-ziki, Danelenpartez.

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak:12€

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 21

Page 22: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

22

Norengatik jotzen dute kanpaiek?

Iñaki Goitia

Jose Luis Cabrera

Badugu kanpai-hotsak zintzokiematen dituen kanpandorre bat.Noiz edo noiz hil-kanpaiak ere

entzun daitezke, hildakoak ere badi-tugu-eta.

Guzti honek ez gaitu beste herrietatikbereizten. Baina badago herria madarikatzen duen bitxikeria bat;gure hildakoak ez dira heriotza naturalez joaten. Izan ere, hil-kan-paiak entzuten dituen lehen pertsona denbora gutxira hiltzen da,arrazoi biologiko bat egon ez arren; gutxienez egun bat eta gehie-nez hamabi egun irauten ditu gizajoak bizien artean, jo diren hil-kanpai kopuruaren arabera. Apaizak jainkoaren zigortzat dugertakaria; zientzialariak ezinezkotzat. Baina herriari berdin zaioapaiza edo zientzialaria, erlijioa zein zientzia, begiek esaten dio-tena du egiazkotzat. Beldurra baino gehigo, ardura hartu dugu,eta ia denok estaltzen ditugu belarriok. Gazteak sinesgogorrak

dira, eta fede kontuetan arduragabeak. Lehenak izaten dira hil-kanpaien ziztada jasotzen. Gauzak horrela, herria zahartuz doa,eta gehienok gortu egin garenez, hilezkortasun jainkotiar batenjabetzan daukagu gure burua.

Baina herrietan kanpandorre, hil-kanpai, hildako, apaiz etazientzialariez gain izan ohi da suizida bat ere. Gaurkoan gureaigo da kanpandorrera. Buruaz beste egiteko modu asko daude,denak eraginkorrak maisutasunez gauzatzen badira. Baina guresuizidak, gaztea izaki, huts barkaezina egin du; belarriak estaligabe igo da, hamabiak jotzear zeudenean, hain justu. Ez du,beraz, jauzi egiterik izan. Azkengabeko hamabi egun itxaron be-harko ditu berak hasitako lana denborak bukatu dezan. Errukituegin gara bere begitarte iluna ikustean, eta herri solidarioa gare-nez, denok hartuko dugu datozen hamabi egunotan gure suizidariahalik eta tratu txarrena emateko ardura, egunetik egunera bizienmundutik baino hilen mundutik gertuago sentitu dadin.

HITZ ETA KLIK

1164 alea:Maquetación 1 18/06/20 11:42 Página 22

Page 23: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

Mariasun Mendikute Zubiaurre2020ko apirilaren 21ean hil zen, 71 urte zituela.

Haren oroimenez, hileta meza egingo da astelehenean, ekainaren 22an, 19:00etan, Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Minak dakarren isiluneabizitzaren ilunabarra.Sortu den hutsuneakez du itzaliko su garra.Bizitzari aurre egitekoeredugarri zure lan eta indarra.Gogoan geldituko dabetiko zure irrifarra.Maite zaitugu,zerutik begira zauden izarra.

Etxekoak

Oier Etxaniz Beneitez2020ko apirilaren 17an hil zen, 31 urte zituela.

Haren oroimenez hileta meza egingo da, eguaztenean, ekainaren 24an, 19:00etan,

Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak.

Agustin Osa Aizpurua2020ko ekainaren 16an hil zen, 80 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1164 azala:Maquetación 1 18/06/20 11:44 Página 3

Page 24: 6 0 2 0 2 r u b n e z F i naleko t r , 4 6 1 etxera · 2020. 6. 18. · izan du, gure instalazioak martxoa-ren 13an itxi genituelako eta kirol jar-duera guztia eten zelako. Hiru hilabete

1164 azala:Maquetación 1 18/06/20 11:44 Página 4