5. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (II)
-
Upload
mikel-sevillano-sampedro -
Category
Documents
-
view
221 -
download
1
Transcript of 5. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (II)
-
7/28/2019 5. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (II)
1/6
Nazioarteko Arauen Aplikazioa (II)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
37
Bosgarren Ikasgaia
Bosgarren ikasgai
honetan, Nazioarteko
arauen aplikazioa
ziurtatzeko
prozedurekin aurrera
jarraituko dugu, kasu
honetan autotutela
neurriak aztertuko
ditugularik, estatuek
zein kasutan erabili
ahal izango dituzten
aztertuz.
-
7/28/2019 5. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (II)
2/6
5. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
38
-
7/28/2019 5. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (II)
3/6
Nazioarteko Arauen Aplikazioa (II)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
39
5. Ikasgaia: Nazioarteko Arauen aplikazioaziurtatzeko prozedurak (II)
Ikasgai honetan elementu bikoitza aztertuko dugu. Lehenik eta behin, autotutelako neurriak
edo kontrako neurriak izango genituzke. ojo por ojo izango litzatekeena.
Hau, santzioak inposatzeko gorengo organorik ez dagoenean gertatzen da, hau da, bortxapena
jasan duen estatuak ezin duenean beste organo baten aurrera eraman kasua, edozer delarik
kausa. Horregatik, oraindik autotutelaren neurrian onartzen dira.
Hau ez da onartzen barne ordenamenduan, lotuta baikaude auzitegien lanera jaiotzen
garenetik. Beraz, bortxaketa bat dagoelarik, erantzukizuna zuzenean inposatzeko aukeraegongo da. Baina Nazioarteko ordenamenduan ez da hori gertatzen, naiz eta geroz eta
errazagoa izan santzioak inposatzea. Izan ere, santzioak ezartzerakoan hutsuneak daude,
adibidez Segurtasun Kontseiluaren beto eskubidea. Egoera honen aurrean, parte hartzen
dugun erakundeek ez badute esku hartzen, nor bere esku hartu beharko du justizia, hau da,
autotutelaren bitartez. Kontutan izan behar da hau ez dela mendeku bide bat, baizik eta
bortxaketa etetera zuzendutako neurria da.
Hau garapen izugarria jasan duen arloa da. Denborarekin indarraren erabileraren debekuaren
bitartez murriztu egin da autotutela. Beraz, jada ezin da ulertu indarraren erabilera autotutela
neurri bat denik.
Autotutelaren neurriak aztertzerakoan, kategoria desberdinak aipatu behar dira, ez baitago
lista itxi bat.
Lehena, arinena, harreman diplomatikoen haustura edo modifikatzea izango litzateke. Bi
estatuen artean arazo bat dagoenean harreman diplomatikok haustu daitezke. Mota
desberdinak topatzen ditugu honen baitan:
Kontsultara deitzea: beste estatu batean dagoen enbaxadorea etxera bueltatze-araztea egoera konkretu baten inguruan kontsultak egiteko. Egoera hau luzatu egin
daiteke, eta hau suposatuko luke,
Harreman diplomatikoak esekitzea. Momentu jakin baterako, esekita gelditukolitzateke harreman diplomatikoak.
Gogorrena, harreman diplomatikoak guztiz haustea izango litzateke. Honek, eraginaizan dezake estatuen artean, ikuspegi politiko batetik, publikoa egiten baita egoera
hori. Baina aldi berean, beste eremu batzuetan eragina dute. Izan ere, zenbait aldebiko
tratatuek beharrezkoa dute aldebiko erlazioa mantentzea. Horretaz gain, laguntza
ekonomikoak eta elkartrukeak ere kaltetuak suertatu daitezke. Segun eta zein
estaturen aurrean, harreman diplomatikoak etetea, suposa dezake laguntza
ekonomikoen etetea, eta horrek izugarrizko eragina izan dezake zenbait estatuen
-
7/28/2019 5. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (II)
4/6
5. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
40
garapenean.
Beraz, harreman diplomatikoen etetea edo haustea, neurririk arinena izan bada, baina
kontutan hartu beharrekoa da bere baitan zenbait neurri hartzen dituela zeinak benetako
eragin garrantzitsua izan dezaketen.
Bigarren neurria, erretortsio neurriak izango lirateke. Hauek, legalak diren neurriak dira (ez
dira legez kontrakoak, naiz eta erantzun bezala ez erabili). Honen atzetik dagoena da, estatu
batek kaltetuta sentitzen bada, neurri hauetako bat erabili dezake bestearengan molestia edo
deserosotasun bat sortzeko helburuarekin. Hau guztiz bidezkoa da edozein egoeran.
(Guatemala-Espainia arazoa).
Neurri hauek, obligazio juridikorik apurtzen ez duten jarrerak dira, baina egoera konkretuetan
beste bat kaltetzeko erabiliak direnak, aldez aurretik kalte eragilea izan dena. Honen adibide
bat izan daiteke, harreman diplomatikoen aldebiko adostasuna apurtu edo nolabaiteko
harremanen konplikazioa eragin. Beste adibide bat, irregularrak bere estatura bueltatzeraizango litzateke.
Kontrako Neurriak (errepresaliak) izango dira har daitezkeen beste neurri batzuk. Printzipioz,
neurri hauek nazioarteko zuzenbidearen bortxaketa suposatzen badute ere aurreko beste
bortxaketa baten aurrean justifikatuak suertatzen diren neurriak lirateke. Beraz, aldez aurretik
jasandako bortxaketa baten kontra egiteko neurriak izango dira, zeinak zilegi izango diren
horregatik hain zuzen. Kontrako neurri gisara ez balira erabiliko, ez lirateke zilegi izango.
Hemen ulertzen da, teorian neurri hauen helburua beste estatua zuzenbidera bueltatzea dela.
Honek ez du esan nahi obligazio bera bortxatu behar denik, baizik eta bilatu zein obligazio
kaltetzen duen bestea eta hori erabili. Badaude zenbait ukanbehar:
Indar armatua ezin da inoiz erabili, naiz eta hasierako erasoa indar armatuaren bitartezegin.
Ezinbestekoa da aurretiko egintza ez-zilegi bat ematea eta ezinbesteko erantzunaizatea.
Proportzionaltasuna errespetatzea. Hau da, ezin izango da bestearen bortxapenagailentzen duen neurria erabili.
Hau oso teorikoa da. Izan ere, estatu bat bere burua kaltetua ikusten duenean, eskura daukan
lehenengo gauza erabiliko du, eta gero gerokoak.
Azkeneko neurria izaera ekonomikoko autotutela neurriak izango genituzke. Hauek nahiko
bereziak dira, kontrako neurrien barruan ere topatu baititzakegu. Gaur egun garrantzi
izugarrizkoak direlarik. Honen zergatia, garbia da: gaur egun bizi garen mundu globalizatua,
erraza da estatu guztien dirua topatzea edozein estatutan.
Neurri hauek, elkartruke ekonomiko eta finantzarioen aldaketan datzate. Errazak dira hartzen
eta azkenean, indar armatua eta bestelako neurriekin alderatuta, ez dira hain traumatikoak eta
horregatik, aseptikoak direla esan ohi da. Hala ere, hau ez da normalean horrela izaten,
benetan buruak ez baitituzte eraginak sufritzen, baina populazioarentzako eraginak
-
7/28/2019 5. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (II)
5/6
Nazioarteko Arauen Aplikazioa (II)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
41
esanguratsuak izan daitezke. Beraz, nazioarteko komunitatean garrantzi handikoak dira.
Oso eraginkorrak dira eta oso zabalak dira. hala ere, aipatuko dugu kasu konkretu bat: Helms-
Burton legea. Hau Kubarekiko hartutako neurriei buruzko legea da. Estatu Batuak egindako
lehenengo gauza, ondasunak atera egin zituen. Kubak egin zuena izan zen, guzti hori
nazionalizatu eta beraz, erantzukizuna eskatu. Horren aurrean AEB irla blokeatu zuen etaurteak pasa ahala, konturatzen dira neurriak ez direla nahikoak. Lege honen bitartez egin zena
da: Kubak nazionalizatutako ondasunak Kuban daude baina beste kateen esku daude, beraz,
esan zuten beren kapitala zuten enpresak erosi zituzten hirugarren estatuak AEBn zuten
interesak kaltetuz Kuba kaltetuko zutela.
Lege horren arazoa da Zuzenbide Penala lurraldez kanpoko irizpide batean osatzen duela eta
hori ezinezkoa da. Horretaz gain, prozesu hori hirugarrenen kontra irekiko litzateke.
Gaur egungo egoera desberdina da. Estatu Batuek interes gehienak europarrentzat direla ikusi
dute. Izan ere, Europar batasunak, antzeko lege bat atera du horri aurre egiteko.
Autotutelarako ukanbehar orokorrak honako hauek izango lirateke:
Ezinbestekoa da aldez aurretik bortxaketa bat egotea. Helburua egintza ez-zilegia egin duen estatua bere obligazioak betetzera bultzatzea
izango da.
Autotutela neurriak zilegi badira ere, azkeneko bide bezala erabili behar dira. Hau da,aukera zibilizatu bat edo instituzionalizatu bat egongo balitz, hori erabili beharko da
lehenik eta behin.
Proportzionalak izan behar dute. Ez da inoiz proportzionala izango ius cogens araakbortxatzea. Horrek suposatuko bailuke nazioarteko komunitate osoaren aurka aritzea.
Neurria beharrezkoa eta ezinbestekoa izan behar da.Nazioarteko Zehapenak oso ugariak dira, lurralde bakoitzean desberdinak baitira eta beraz,
nazioarteko komunitatea izango dugu erreferentzia gisara.
NAZIOARTEKO ZEHAPENAK
Nazioarteko zehapen edo zigorrak, modu instituzional batean ezartzen dira eta erakunde
baten autoritatearen adierazle dira.
Mota desberdinen arabera, bi bereiztu ditzakegu: erakundeekiko obligazioak bortxatzearen
ondorioz ezarritako zehapenak alde batetik eta, zuzenbidea bortxatzeagatik ezarritakoak
bestetik.
Hauen helburua kartaren printzipio eta arauen aplikazioa ziurtatu eta bermatzea izango
litzateke, bakea eta segurtasuna mantentzearekin batera.
Organo eskudunak, Segurtasun Kontseilua eta Batzar Nagusia izango lirateke.
-
7/28/2019 5. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (II)
6/6
5. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
42