42 Hiri-nekazaritza Bilbo inguruan · Zenbait kasuren azterketa Errealitate hauek agerian...

4
42 Aldiri. Arkitektura eta abar Artikulu zientifikoa: Hiri-nekazaritza Bilbo inguruan Hiri-nekazaritza Bilbo inguruan Aldiri, 2012, III, 12, 42-45, ISSN 1889-7185 Jasotze-data: 2012-10-01 / Onarpen-data: 2012-10-19 LABURPENA: Bilboko hiri-ertzean kokatzen diren baratze in- formalekiko udal-administrazioak duen jarrera kritikatu nahi da artikuluan, horretarako, azken urteetan ustez espazio berdeak erreklamatzeko burutu diren hainbat egitamuren ondorioak eraku- tsiz. Hiri-nekazaritzaren aldeko apustua egin duten hainbat hiritako kasuak ere aurkezten dira, jarraitzeko moduko ereduak direla aldarrikatuz. Hala, egilea hiri-nekazaritza formala nahiz informala sustatuko dituzten politiken alde azaltzen da. GAKO-HITZAK: hiri-ertza, baratze formalak, baratze informalak, hiri-metabolismoa ABSTRACT: This article criticises the municipal administration’s attitude towards the informal allotments found on the outskirts of Bilbao. To illustrate this point, the consequences of a series of plans to reclaim green space which were executed in the last few years are analysed. The cases of some cities that have embraced urban agriculture are analysed as examples to follow. The author supports the need for policies to promote formal as well as infor- mal urban agriculture. KEYWORDS: city edge, formal allotments, informal allotments, urban metabolism David Tijero º Bilbok oraindik ondare landatar garrantzitsua gordetzen duela esan daiteke, zenbait momentu historiko gainjartzearen emai- tza. Buia, Seberetxe, Pagasarri bidea eta San Justi, landazabal atlantikoa deritzon pasaia mota mantentzen duten auzoak dira. Goialdeko eremuetan abereentzako belardi eta kortak daude. Eta hiriko mugan XX. mendean zehar sortutako baratze in- formalak kokatzen dira. Azken urteotan Bilboko Udalak hiri- aldiria antolatzeko zenbait estrategia garatu ditu. Pagasarriko Egitamu Berezia eta Bilboko Eraztun Berdea helburu horrekin landutako planak ditugu. Eraztun Berdea Bilboko Udalak hiriko berdeguneak zaharbe- rritzeko eta berriak sorrarazteko erabilitako estrategia izan da. Ahalegin horren ondorioz, 1999an pertsonako berdeguneen sei metro karratu egotetik orain gure hirian pertsonako 24 metro karratu egotera pasatu da. Arlo horretan nabarmendu daitezke, alde batetik, kale arteko 21 parke, guztira 200 hektarea dituztenak; eta, bestetik, ba- soetako guneak, 1.025 hektarea dituztenak eta bost aldetan bananduta daudenak: Artxandan, Avril mendian, Arnotegin, Pagasarrin eta Arraizen. Guztira, 21 atsedenleku daude azken horietan. Horiei, gainera, Bilboko Ibilbide Luzea (GR) gehitu behar zaie, hiriaren inguruko bideek osatua eta aipatutako mendialdeak zeharkatzen dituena, guztira 74 kilometro ditu- elarik (1). Pagasarriko Egitamu Berezia zinezko antolatze-plana dugu. Antolamendu-eremua eta lurzoruaren erabilerak eta jarduerak, lurraldearen antolamendurako artezpideetan (LAA) jasotako erabileren eta jardueren determinazioen eta sistematizazioaren arabera zehazten ditu. Horra hor: ingurumenaren babesari buruzko erabilerak, aisialdi eta aisiari buruzko erabilerak, lehen mailako baliabideen ustiapenari buruzko erabilerak, azpiegi- turei buruzko erabilerak eta eraikuntzari buruzko erabilerak. Landa-arloei dagozkien irizpideak hauek dauzkagu: baliabideak eta lurzorua erabiltzeko sistema tradizionalak sustatzea, neka- zaritzako jarduerak trantsizio-zonara mugatzea eta abeltzaintza estentsiboa landaguneetan eta larre- eta artzain-sistema dehe- satuak iraunaraztea. Baratze informalen inguruan agindutako jarduera, aldiz, legez kanpo ezarri diren txabola eta ortuak deuseztatzea da. Eta honako azalpena ematen du: baratze klandestinoak duela hamarkada batzuk sortu ziren, hiri-inguruko aisialdi modu gisa. Gaur egun okupatzen duten azalera handia dela-eta, begi- inpaktu handia eragiten dute paisaia-urrakortasuna duten zo- netan. Hauxe geratzen da, esaterako, Kobetas mendi-mazele- tan eta Mintegitxueta, Peñascal eta Larraskitu auzoetan. Oso mendi-mazela pikoak dira, eta batzuk titulartasun publikoko lursailetan daude. Eragiten duten begi-inpaktua, horiei eratxikitako txabolekin areagotu egiten da, alboko auzoen ingurumen-irudia hon- datzen baitute. Legez kanpoko txabola horiek hiri-inguruko mugetatik kanpo ere hedatzen dira, eta inguru naturaletan ere barruratzen dira, hala nola, Bolintxun, non hainbat eraikin errekaren urbazterrean bertan eta Arnotegi eta Pastorekortako mendi-mazeletan aurkitu diren. Beste aldetik, hirigintza-irizpide hau ematen du: ingurune hiritarraren eta ez-hiritarraren arteko mailakako jarraitutasuna egon dadila bermatzea, ingurune naturalaren eta hiriaren artean loturak jarriko dituzten korridoreen erabileraren bidez. Eta helburu gisa hiri-inguruko ingurunea udalaren zati fun- tzional gisa barne hartuko duen hirigintza-eredua formalizatzea (lurraldearen taxuketa integratzailea) azaltzen du (2). Egitasmo hauek gauzatzeak, berriz, lurzoru emankorraren galera izugarria ekarri du. Horren ordez, diru publikoa irensten

Transcript of 42 Hiri-nekazaritza Bilbo inguruan · Zenbait kasuren azterketa Errealitate hauek agerian...

Page 1: 42 Hiri-nekazaritza Bilbo inguruan · Zenbait kasuren azterketa Errealitate hauek agerian jartzearren, 2002. urteko eta 2012. urteko ortoargazkiak konparatu dira: Lehenengo irudian

42 Aldiri. Arkitektura eta abar

Artikulu zientifikoa: Hiri-nekazaritza Bilbo inguruan

Hiri-nekazaritza Bilbo inguruan

Aldiri, 2012, III, 12, 42-45, ISSN 1889-7185Jasotze-data: 2012-10-01 / Onarpen-data: 2012-10-19

LABURPENA: Bilboko hiri-ertzean kokatzen diren baratze in-formalekiko udal-administrazioak duen jarrera kritikatu nahi da artikuluan, horretarako, azken urteetan ustez espazio berdeak erreklamatzeko burutu diren hainbat egitamuren ondorioak eraku-tsiz. Hiri-nekazaritzaren aldeko apustua egin duten hainbat hiritako kasuak ere aurkezten dira, jarraitzeko moduko ereduak direla aldarrikatuz. Hala, egilea hiri-nekazaritza formala nahiz informala sustatuko dituzten politiken alde azaltzen da.

GAKO-HITZAK: hiri-ertza, baratze formalak, baratze informalak, hiri-metabolismoa

ABSTRACT: This article criticises the municipal administration’s attitude towards the informal allotments found on the outskirts of Bilbao. To illustrate this point, the consequences of a series of plans to reclaim green space which were executed in the last few years are analysed. The cases of some cities that have embraced urban agriculture are analysed as examples to follow. The author supports the need for policies to promote formal as well as infor-mal urban agriculture.

KEYWORDS: city edge, formal allotments, informal allotments, urban metabolism

David Tijero º

Bilbok oraindik ondare landatar garrantzitsua gordetzen duela esan daiteke, zenbait momentu historiko gainjartzearen emai-tza. Buia, Seberetxe, Pagasarri bidea eta San Justi, landazabal atlantikoa deritzon pasaia mota mantentzen duten auzoak dira. Goialdeko eremuetan abereentzako belardi eta kortak daude. Eta hiriko mugan XX. mendean zehar sortutako baratze in-formalak kokatzen dira. Azken urteotan Bilboko Udalak hiri-aldiria antolatzeko zenbait estrategia garatu ditu. Pagasarriko Egitamu Berezia eta Bilboko Eraztun Berdea helburu horrekin landutako planak ditugu.

Eraztun Berdea Bilboko Udalak hiriko berdeguneak zaharbe-rritzeko eta berriak sorrarazteko erabilitako estrategia izan da. Ahalegin horren ondorioz, 1999an pertsonako berdeguneen sei metro karratu egotetik orain gure hirian pertsonako 24 metro karratu egotera pasatu da.

Arlo horretan nabarmendu daitezke, alde batetik, kale arteko 21 parke, guztira 200 hektarea dituztenak; eta, bestetik, ba-soetako guneak, 1.025 hektarea dituztenak eta bost aldetan bananduta daudenak: Artxandan, Avril mendian, Arnotegin, Pagasarrin eta Arraizen. Guztira, 21 atsedenleku daude azken horietan. Horiei, gainera, Bilboko Ibilbide Luzea (GR) gehitu behar zaie, hiriaren inguruko bideek osatua eta aipatutako mendialdeak zeharkatzen dituena, guztira 74 kilometro ditu-elarik (1).

Pagasarriko Egitamu Berezia zinezko antolatze-plana dugu. Antolamendu-eremua eta lurzoruaren erabilerak eta jarduerak, lurraldearen antolamendurako artezpideetan (LAA) jasotako erabileren eta jardueren determinazioen eta sistematizazioaren arabera zehazten ditu. Horra hor: ingurumenaren babesari buruzko erabilerak, aisialdi eta aisiari buruzko erabilerak, lehen mailako baliabideen ustiapenari buruzko erabilerak, azpiegi-turei buruzko erabilerak eta eraikuntzari buruzko erabilerak.

Landa-arloei dagozkien irizpideak hauek dauzkagu: baliabideak eta lurzorua erabiltzeko sistema tradizionalak sustatzea, neka-zaritzako jarduerak trantsizio-zonara mugatzea eta abeltzaintza estentsiboa landaguneetan eta larre- eta artzain-sistema dehe-satuak iraunaraztea.

Baratze informalen inguruan agindutako jarduera, aldiz, legez kanpo ezarri diren txabola eta ortuak deuseztatzea da.

Eta honako azalpena ematen du: baratze klandestinoak duela hamarkada batzuk sortu ziren, hiri-inguruko aisialdi modu gisa. Gaur egun okupatzen duten azalera handia dela-eta, begi-inpaktu handia eragiten dute paisaia-urrakortasuna duten zo-netan. Hauxe geratzen da, esaterako, Kobetas mendi-mazele-tan eta Mintegitxueta, Peñascal eta Larraskitu auzoetan. Oso mendi-mazela pikoak dira, eta batzuk titulartasun publikoko lursailetan daude.

Eragiten duten begi-inpaktua, horiei eratxikitako txabolekin areagotu egiten da, alboko auzoen ingurumen-irudia hon-datzen baitute. Legez kanpoko txabola horiek hiri-inguruko mugetatik kanpo ere hedatzen dira, eta inguru naturaletan ere barruratzen dira, hala nola, Bolintxun, non hainbat eraikin errekaren urbazterrean bertan eta Arnotegi eta Pastorekortako mendi-mazeletan aurkitu diren.

Beste aldetik, hirigintza-irizpide hau ematen du: ingurune hiritarraren eta ez-hiritarraren arteko mailakako jarraitutasuna egon dadila bermatzea, ingurune naturalaren eta hiriaren artean loturak jarriko dituzten korridoreen erabileraren bidez.Eta helburu gisa hiri-inguruko ingurunea udalaren zati fun-tzional gisa barne hartuko duen hirigintza-eredua formalizatzea (lurraldearen taxuketa integratzailea) azaltzen du (2).

Egitasmo hauek gauzatzeak, berriz, lurzoru emankorraren galera izugarria ekarri du. Horren ordez, diru publikoa irensten

Page 2: 42 Hiri-nekazaritza Bilbo inguruan · Zenbait kasuren azterketa Errealitate hauek agerian jartzearren, 2002. urteko eta 2012. urteko ortoargazkiak konparatu dira: Lehenengo irudian

4312. zenbakia / Berde berdea

Bilboko baratz formalak eta informalak, Eraztun Berdearen eta Pagasarriren antolamendu-eremuarekin konbinatuta azaltzen dituen planoa.Irudia: David Tijero

Aldiri, 2012, III, 12,42-45, ISSN 1889-7185 David Tijero

duten aisialdi eta jolasguneak eraiki dira. Planoan ikus daite-keenez, atsedengune asko landaguneak izan ziren eremuetan ezarri dira. Bilboko Udalak 2010. urtean 1.976.115 metro koa-dro parke zein lorategiren mantentze-lanetan 5.774.663 euro gastatu zituen. 2003. urtean berdeguneen azalera 1.019.286 metro karratukoa zen. Gainera 2010. urtean kaleko altzarien, jolasgune eta aldapa handiko berdeguneetan 1.958.066 euro inbertitu ziren, 2003. urtean izandakoaren boskoitza (3, 4).

Zenbait kasuren azterketa

Errealitate hauek agerian jartzearren, 2002. urteko eta 2012. urteko ortoargazkiak konparatu dira:

Lehenengo irudian Otxarkoaga auzoko ingurua ikus daiteke. Argazkiaren erdialdean, etxebizitza eta BI-631 errepidearen ar-tean gelditzen den eremu hori landagune izatetik orube eraikia izatera pasatu da. Badirudi hiri-lurzorua guztiz bete nahi dela. Argazkiaren goiko partean, berriz, eremu naturala daukagu. Hala ere, Ibilbide Luzea dela-eta, landagune zati handi bat (20 ha inguru) Arbolantxako atsedengune bihurtu du Bilboko Uda-lak, eta lurzoru emankorra kontsumitzaile izatera pasatu da. Ezkerraldean hiria, eskuinaldean landak eta erdialdean errepidea muga. Errepidea hiriaren eusgarria dela uler daiteke edo azpiegiturak ingurune hiritarraren eta ez-hiritarraren jarrai-tutasuna edo loturak galarazten dituela ere bai.

Page 3: 42 Hiri-nekazaritza Bilbo inguruan · Zenbait kasuren azterketa Errealitate hauek agerian jartzearren, 2002. urteko eta 2012. urteko ortoargazkiak konparatu dira: Lehenengo irudian

44 Aldiri. Arkitektura eta abar

Aldiri, 2012, III, 12,42-45, ISSN 1889-7185 Artikulu zientifikoa: Hiri-nekazaritza Bilbo inguruan

2. adibidea: Pagasarri.Irudia: David Tijero

1. adibidea: Otxarkoaga.Irudia: David Tijero

3. adibidea: Kobetamendi.Irudia: David Tijero

Bigarren irudian Irala, Errekalde eta San Adrian auzoak ikus daitezke goialdean, behealdean Pagasarri Bidea nekazari-auzoa dagoela, Pagasarri Egitasmo Bereziaren eremuaren barne. Badirudi A8 autopista ez dela muga kasu honetan eta hiriak lur naturala jateari ekin diola Pagasarriko eremu birtuala topatu arte. Hiriak aurrera egitean baratze informal ugari deuseztatu ditu, argazkian agertzen den zati horretan 25 ha inguru, hain zuzen ere.

Hirugarren irudian azpiegiturak estututako Kobetamendi eremua ikus daiteke. Hain zuzen ere, A8 autopista iparraldean, Balmasedarako errepidea eta Supersur-eko sarrerak mende-baldean, Arraizeko harrobia zena hegoaldean, eta aisialdigunea erdialdean. Hamar urtetan, hirigintzaren presioarengatik, landa-gune hau guztiz artifizializatuta izan da. Irudiaren eskuineko beheko partean, ordea, Masustegi eta Monte Karamelo auzoak agertzen dira. Hauek dentsitate txikiko auzoak dira eta eremu naturalarekiko harreman atseginagoa daukate. Agian hori izan daiteke hiriaren ertza ebazteko eredu zuzenena, hiriaren eta naturaren arteko jarraitutasuna benetan bermatzen duen kon-ponbidea.

Zenbait eredu arrakastatsuen estrategiez eta onuraz ikasita-koa Bilbon aplikatu.

Analisi honetatik, administrazioak ez duela periferiaren balio

eta potentziala ikusi, ondoriozta daiteke. Hiri-aldiriko landagu-neak balio paisajistikoaz gain, kultura, ekologia eta ekonomia aldetik zeresan garrantzitsua dauka. Bilboko udalak, aldiz, landaguneen babesean, aisialdirako azpiegituren eraikuntzan eta baratze informalen deuseztatzean oinarritu du bere estrate-gia. Eremu periferikoa parke pasiboa bilakatu du, ekonomikoki mendekoa baina hiri-metabolismotik guztiz baztertuta.

Zaila badirudi ere, hiri-nekazaritza eta hiri-inguruko landa-guneen onurak azpimarratzen eta bultzatzen ahaleginean dabiltzan proiektu eta adibide ugari daude.

Vienan, adibidez, administrazioak nekazaritzarako lurrak eros-ten ditu. Horrela, Vienako Udala hiriko landagune-alokatzaile nagusia bilakatu da, eta bultzatutako baserri publikoen sareari esker Austriako ekoizlerik handienetako bat da. Beste alde batetik, hiri-inguruan ekoitzitako produktu ekologikoen kon- tsumoa sustatzen du. Eta horretaz gain hiri-hondakin solidoak jasotzen eta konposta egiten aitzindaria da, materia orga-nikoaren zikloa hiri-mugaren barnean itxiz eta udalerako etekin ekonomikoak lortuz (5).

Estatu Batuetako Detroit hiria, aurreko mendean munduko automobil-ekoizle nagusia izandakoa, honakoan krisialdi de-mografiko, sozial eta ekonomiko latzean sartuta dago. Horren

Page 4: 42 Hiri-nekazaritza Bilbo inguruan · Zenbait kasuren azterketa Errealitate hauek agerian jartzearren, 2002. urteko eta 2012. urteko ortoargazkiak konparatu dira: Lehenengo irudian

4512. zenbakia / Berde berdea

Aldiri, 2012, III, 12,42-45, ISSN 1889-7185

3. adibidea: Kobetamendi.Irudia: David Tijero Île-de-Franceko egungo Ingurumen-zonifikazioa.

ondorioz, auzo-elkarteek eta fundazioek (The Greening of Detroit, Detroit Eastern Market, Earthworks Urban Farm, Urban Farming) bultzatutako hiri-baratzeak sortzen hasi ziren. Azkenengo ha-markadan, udalak hiria eraldatzeko egitasmoa garatzea erabaki du. Plan horren oinarrietako bat hirian zehar hustutako eraiki-nak eraitsi eta utzitako orubeak landagune bihurtzea da. Horri lotuta, enpresa «agroekologikoak» sorrarazi eta sustatzeko laguntzak ezarri dira baita ere (6).

Amaitzeko, Frantziako hiriburua kokatzen den Ille de France izeneko eskualdean, «Projet Agricole Urbain» deritzon eki-mena sortu da. Horrek hiri-inguruetako landaguneak eraztun berde moduan babestea bilatzen du. Nekazaritza bizimodu mantentzearen aldeko elkarteen bidez, nekazari eta kontsu-mitzaileen arteko konpromisoa bultzatu da. Horrela, ekoizleek beren zailtasunak erosleekin banatzen dituzte, eta, hauek, ho-rren ordez, elikagai ekologikoak, osasuntsuak eta sasoikoak jaso ahal dituzte. Emaitza tokian tokiko ekonomia indartsua eta integrala da; nekazaritza, landaguneak eta elikadura sektorea babestuta daudelarik (7).

Adibide hauetan oinarrituta, berezko kudeaketa-eredu bat erai-ki genezake Bilborako. Hiri-nekazaritza nortasun-elementutzat eta hiriaren ingurumena hobetzeko, hiri-metabolismoa eral-

datzeko eta lekuan lekuko ekonomia bultzatzeko tresnatzat jotzen duen egitasmoa. Hasteko, baratze informalak eta landa-guneak hiriaren jarduerak direla onartzea litzateke. Eta hortik aurrera eragile guztien (biztanleria, auzo-elkarteak, nekazariak, administrazioa, ikastetxe publikoak...) adostasunean oinarri-tutako prozesua bultzatu hiriak bere inguruarekiko ardura eta oreka berreskura ditzan.

Bibliografia

(1) Bilboko Udala (2011): “Bilboko Eraztun Berdea, udan aisialdirako beste aukera bat”, InfoBilbao, LXIX (2011ko abuztua), <www.bilbao.net>.(2) Bilboko Udala (2008): Pagasarriko Egitasmo Berezia, <www.bilbao.net>.(3) Bilboko Udala (2004): Udal txostena, <www.bilbao.net>.(4) Bilboko Udala (2010): Udal txostena, <www.bilbao.net>.(5) Corrochano Barba, C. (2010): Vienaldeko inguruneko nekazal sektorearen indarra, <http://habitat.aq.upm.es>.(6) Donoso, E. eta Detroit, R. (2010): Ideia berriak ereinez,<www.laciudadviva.org>.(7) Fleury, A. (2007): “Komunitatea bermatutako nekazaritza: Frantziatik ikus-pegiak”, Hiri Nekazaritza Aldizkaria, RUAF foundation.

º David Tijero arkitektoa da.