4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga- · Eskolako Confint prestatu behar izan eben eta. Hau...

8
SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO EGUNKARIA 2014ko martxoa-apirila 24. urtea 5. Zb ARATUSTEAK / CARNAVAL AHOZKO ADIERAZPENA LANTZEN 4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga- rrantzia eta baliogarritasuna emoteko asmoz ekin- tzak burutu dabez. Txorimaloak egin ebezan berziklatzeko mate- rialakaz. Horretarako lehenengo, erabili beharreko materialen inguruko azaldu ziran eta gero txorima- loaren prozesuaren pausoak azaldu euskuezan gelan. Guzti hau gaztelera arloko ahozko adierazpenaren atala baloratzeko erabili genduan. Lan politak egin genduzalako azkenean erakusketa bat egitea pen- tsatu genduan eta hemen dozuez lan bikainak. Beste ariketa bat: euskal mitologiako pertso- naiak ere aukeratu genduzan beste guztioi azaltzeko. Lan hau egiteko informazio iturri desbardinak erabili ziran. Alde batetik gelan irakurritako liburuak: Basa- jaunak, Mari Anboto, Lamiak, Peru eta Jentila… eta beste batetik inter- neten aukeratutakoa. Interesgarria iruditu jakulako hona hemen hel- bidea nahi badozue zeuok ere sartu. http://www.amaroa.com/ euskal-herriko- pertsonaia-mitologikoak

Transcript of 4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga- · Eskolako Confint prestatu behar izan eben eta. Hau...

Page 1: 4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga- · Eskolako Confint prestatu behar izan eben eta. Hau esperientzia izuga-rria benetan! IKASLEAK PARTE HARTZEN / Participación estudiantil

SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO EGUNKARIA 2014ko martxoa-apirila 24. urtea 5. Zb

ARATUSTEAK / CARNAVAL AHOZKO ADIERAZPENA LANTZEN

4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga-

rrantzia eta baliogarritasuna emoteko asmoz ekin-

tzak burutu dabez.

Txorimaloak egin ebezan berziklatzeko mate-

rialakaz. Horretarako lehenengo, erabili beharreko

materialen inguruko azaldu ziran eta gero txorima-

loaren prozesuaren pausoak azaldu euskuezan gelan.

Guzti hau gaztelera arloko ahozko adierazpenaren

atala baloratzeko erabili genduan. Lan politak egin

genduzalako azkenean erakusketa bat egitea pen-

tsatu genduan eta hemen dozuez lan bikainak.

Beste ariketa bat: euskal mitologiako pertso-

naiak ere aukeratu genduzan beste guztioi azaltzeko.

Lan hau egiteko informazio iturri desbardinak erabili

ziran. Alde batetik gelan irakurritako liburuak: Basa-

jaunak, Mari Anboto,

Lamiak, Peru eta Jentila…

eta beste batetik inter-

neten aukeratutakoa.

Interesgarria iruditu

jakulako hona hemen hel-

bidea nahi badozue zeuok

ere sartu.

http://www.amaroa.com/

e u s k a l - h e r r i k o -

pertsonaia-mitologikoak

Page 2: 4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga- · Eskolako Confint prestatu behar izan eben eta. Hau esperientzia izuga-rria benetan! IKASLEAK PARTE HARTZEN / Participación estudiantil

NAGUSIEKAZ LANEAN / Acompañando a nuestros mayores

Aurtengo lema kontutan hartuta, nagusiekaz hartuemonetan

gabiltz urtean zehar. Ikastetxeko neska mutilak sarritan joaten

dira Nagusien Egoitzara, eurekaz berbetan, jolasten, eta argazki-

etan ikusten dan moduan landatzen ere ibili jakuz.

Gure zereginak, jakina, ikasleak biharko prestatzea da,

baina akademikoki ikasle preparatuak gura badoguz ere, neurri

berberean pertsona osoak ere eraiki gura doguz. Horregatik, ikas-

tetxe honek giza-baloreei garrantzi berezia eskaintzen deutse,

eta aurten batez ere gugatik dana emon dabenak daukaguz gure

buru eta intentzioetan, esker onekoak izatea oso keinu atsegina

eta ederra dalako.

Seguimos visi-tando a nuestros ma-yores, es@s que nos agradecen que les ten-gamos en cuenta, co-mo ellos hicieron con nosotr@s

Page 3: 4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga- · Eskolako Confint prestatu behar izan eben eta. Hau esperientzia izuga-rria benetan! IKASLEAK PARTE HARTZEN / Participación estudiantil

AGENDA 21

Lehen Hezkuntzako maila guztiko ikasleek “ORTUA Proiektuari”

hasiera emon deutsagu. Urte baten geldirik egonda, obrak dirala eta,

barriro udabarriagaz batera proiektua martxan jarri dogu. Maila bakoi-

tzeko hazi ezberdinak gelatan landatu doguz: porruak, kipulak, kalabazi-

nak, azenarioak, letxugak… Gero ontzi handitarako prest izateko. Ortua

aurrerrantzean eraikin barriaren ondoan izango dogu.

Después del descanso provoca-

do por las obras, se renueva el

proyecto de la huerta.

Y los de 4 años han visi-

tado el aquarium de Getxo.

Bestetik Haur Hezkuntzako 4 urteko gelakoak, mar-

txoaren 7an, Getxoko AKUARIUM-era joan ziran. Bertan

itsasoko landarak eta arrain desbardinak ikusi eta aztertu

ebezan. Oso gustora ibili ziran.

V. EUSKAL CONFINT

Pasadan apirilaren 2an gure ikastetxeko DBH 1.

zikloko lau ikaslek Madariaga Dorretxean ospatu zan

V. Euskal Confintean parte hartu eben. Confint horre-

tan Euskaditik 19 ikastetxetako ikasleak batu ziran

eta lan izugarria egin ondoren V. Euskal Confinteko

gutuna atera eben hartutako konpromisoak adieraziz.

Horra heltzeko, aurretiaz, ziklo osoko ikasleek lan oso

ona egin eben, lehenago klaseka, II. Eskolako Confint

prestatu behar izan eben eta. Hau esperientzia izuga-

rria benetan!

Page 4: 4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga- · Eskolako Confint prestatu behar izan eben eta. Hau esperientzia izuga-rria benetan! IKASLEAK PARTE HARTZEN / Participación estudiantil

IKASLEAK PARTE HARTZEN / Participación estudiantil

Zorionez, negua joan jaku, eta beragaz azkenaldian izan doguzan eguraldi kaxkarrak. Gure herriak

izugarrizko kalteak izan dauz, eta hori dala eta DBH 3. mailako gazteek poematxo honeek prestatu dabez.

“Iritsi da negu hotza, bueltatu da ekaitza, olatuak hara, olatuak hona, eta haizea zirri zarra, itzuli dira hondamendiak. Kolpeka ari dira olatuak, zarataren zarataz, kostaldea ikaraz. Suntsitu ditu hormak, itsasontziak, aurrean zeukan guztia. Haizea, euria eta olatuak, guztiak batera zafran dabiltza. Gure kostalde ederra berreskuratu nahian, egin dugu aurre guztiok batera. Igaro ditugu momentu ikaragarriak, eta egingo diegu aurre ondorengo ekaitz madarikatuei!”

DBH 3 Jokin Marin, Leire Abaroa, Irati

Ortuondo, Ander Garate, Maria San

Agustin

“Bermeo ekaitzen herria, olatuen helmuga, euriaren ortua, gure herri maitea, sufritzen ari zara, laguntza behar duzu, eta horretarako gaude gu bermeotarrok. gure kostaldea maitea, Aurka jarri zaigu, guk baretuko zaitugu!

Negua hasten denean hotzaren hotzez zugan pentsatzen dut, zure gorputzaren berotasuna, eta zure begi sutsuak. Amaitzen denean berriz, sua itzaltzen da, eta zure berotasunak alde egiten du.”

DBH 3 Ibai Amutio, Xabier Cristiano

Atzo natura berbiztu egin zen, zerua haserretu, eta momentu batetik bestera itsasoak galdu zuen kolore urdin, eder distiratsua. Itsasoko arrainek norabidea galdu zuten ibaietako uraren antzera, kostako herriak suntsitu nahi zituzten indarra hartu eta zoratu egin ziren olatuak.

“Gora-behera horiek hil egiten naute, gure defentsak apurtuta daude, laguntzen ez badigute gure armarria urperatuko dute. Haizeak astindu egiten gaitu, hostoak jausten ari dira, elkartzen ari dira, gure aurka zerbait baitute. Altxatzen ari gara, beraien aurka borrokatzeko, txoriak aldendu dira, txio-txiorik ez dago. Denok biltzen gara; isiltasun horri aurre egiteko; denok dakigulako, ekaitzaren ondorengo baretasuna. Borroka hau irabazi dugu, baina prest gaude hurrengo erasorako; bortitzena heltzeko dago.”

DBH 3 Gorka Atela. Hermann Pelissier,

Iker Melendez, Ibon Elezgarai, Jon

Jodar

“Olatuak zein fenomeno, ikaragarri eta izugarri, beti tenporaletan ageri, gure herrian beldurra kezka eta ardura, gure portu, portu txikia, apurtua denen artean konponduta, jendearen tristura zainetan sartua, gure portua suntsituta, bermiotarren artean konponduta,

gure portua berriz ondo, denon ilusio, bermiotarrak elkartuta, denon saria gure portua berriztuta, bermiotar guztiak poztuta, berriro bueltatuta.”

DBH 3 Leire Exposito, Irune

Erauzkin

Gaur, berriz, gauzak baretu dira itsasoa isilik dago, zerua urdin eta distiratsu, eta txoriak txio-txioka eta alai daude, gaur, natura lotan dago, bere sehaska beroan.”

DBH 3 Lorea Toja, Joane

Mugartegi, Aintzane Martinez

Page 5: 4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga- · Eskolako Confint prestatu behar izan eben eta. Hau esperientzia izuga-rria benetan! IKASLEAK PARTE HARTZEN / Participación estudiantil

SOLIDARITATE PROIEKTUA

Azken urteetan Manos Unidasegaz batera hainbat proiektu-

tan parte hartu dogu, ikasturtean zehar atara edo lortutako diru

kopuruak proiektu desbardinetarako bialtzen genduzalarik. Behar-

bada, ahaztuta izango dozue, baina iazko ikasturtean Afrikako Sie-

rra Leonan Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat eraikitzeko proiektua

zabaldu zan. Irailetik ekainera bitartean ekimen desbardinak egin

genduzan, eta guztietan zuon laguntza eskatu zan, eta hartu ere

hartu genduan, amaieran batutako guztia bialdu zan. Jakin dogunez,

g u r e

aportazi-

oaz eta

b e s t e

a s k or e n

laguntzaz

44.693€ batu ebezan. Erakundeek ere lagundu

dabe eta ikastetxea egitea lortu dabe. Bertan

184 ikasle dabez, (85 mutil eta 99 neska).

Laguntza emotearren aurreko egunetan es-

kerrak emonez eskutitza hartu dogu, bertan

emondako laguntzaren baliogarritasuna azpima-

rratzen deuskue.

Desde Manos Unidas se nos ha agradecido la ayuda que en su día todos nosotr@s dimos hace un año, para construir una escuela de Primaria en Sierra Leona (África). Durante muchos años hemos estado aportando ayuda económica a distintos proyectos internacionales. Para dicha escuela junto a otras instituciones se recogie-ron 44.693€, y el centro está en marcha con 184 alumn@s (85 chicos y 99 chicas)

Page 6: 4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga- · Eskolako Confint prestatu behar izan eben eta. Hau esperientzia izuga-rria benetan! IKASLEAK PARTE HARTZEN / Participación estudiantil

Lehendakaritzak eta Hezkuntza, Hizkuntza

Politika eta Kultura Sailak gonbidapena egin deutsoe

Euskadiko ikastetxe guztiei, lehen hezkuntzako hiru-

garren zikloko neska-mutilei zuzendutako "Gazte

Irekia" izeneko ekimenean parte hartzeko; euren

inguruabarra hobetzeko balio daikeen proposamen

bat landu eta bideoan graba daien, betiere gazteen-

tzat Euskadi hobe bat eraikitzea helburua izanik.

Bi xede daukaz programak:

Alde batetik, herritar helduok gazteen sor-

men, ekarpen eta ikuspegiak ikasi daiguzan, eta bes-

tetik, ikasleen arteko eztabaidarako ahalmena susta-

tzea, haiek bizikidetza demokratikoan heztea eta

herritar modura gizartean parte hartzen hasteko

bultzatzea.

Amaitu da ekimenaren lehen fasea, eta hortik

10 f ina l ista atera d ira , herr itarrek

gazte.irekia.euskadi.net webgunean botoa emon

ostean; eta hamaikagarren finalista bat ere badago,

lehiaketako epaimahaiak aukeratutakoa.

Oraingoan bigarren fasean gagoz, eta fase ho-

netan, hautatutako 11 proposamenak Irekia-ren orri

honetan argitaratuta dagoz, eta boto sasoia da. Al-

deko boto gehien jasotzen dabezan hiru proposame-

nak finalista izango dira, eta epaimahaiak hiru propo-

samen horreetatik aukeratuko dau proposamen ira-

bazlea.

Beraz, badakizue, web orrialdean sartu eta

ikastetxeko kideei emon behar deutsazuela aldeko

botoa.

Saria izango da talde irabazleak lehendakaria-

ren beraren aurrean bere proposamena aurkeztea

eta defendatzea.

GAZTE IREKIA

Honeek dira finalista modura dagozan ikaste-

txeak (La Salle Legazpi Ikastetxea talde bakarra-

gaz, La Salle Bilbao 3 taldegaz, Axular Lizeoa talde

bakarragaz, Eguzkibegi Ikastola talde bakarragaz,

eta jakina, Sagrado Corazon Ikastetxea 5 taldegaz).

Ikusten dozuen antzera, Ikastetxeko LH 6. mailako

5 bost talde daukaguz izendatuta. Hurrengo egune-

tan jakingo dogu irabazle suertatzen bagara!

Con el objetivo de mejorar nuestro entorno, además de que aprendamos a tomar ejemplo de los jóvenes en cuanto a su creatividad, reflexión y fomen-tar la capacidad de diálogo entre los alumn@s los De-partamentos de Educación y Cultura, junto a Presiden-cia y Política Lingüística han puesto en marcha el pro-grama Gazte Irekia (joven abierto). Para ello los alumn@s han debido de trabajar alguna propuesta y luego grabarla. Después de la primera eliminatoria, sólo 11 grupos han podido acceder a la siguiente fase, de entre los cuales 5 son de nuestro colegio, precisa-mente, de 6º de Ed. Primaria. Para más información y votar a favor de los nuestros os presentamos la direc-

ción: gazte.irekia.euskadi.net

Page 7: 4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga- · Eskolako Confint prestatu behar izan eben eta. Hau esperientzia izuga-rria benetan! IKASLEAK PARTE HARTZEN / Participación estudiantil

ANTZERKIGINTZA / Teatro

LH 5 mailako ikasleek antzerkigintza barruan hurrengo antzer-

k i a k e g i n d a b e z :

LH 5A taldekoek “Ikasle

barria” antzeztu dabe eta

LH 5B taldekoek “LH

3.ziklora heldu gara”.

A n t z e z p e n a k

martxoaren 27an egin ziran

g u r a s o e n t z a t , e t a

martxoaren 28an HHko eta

LHko ikasleentzat.

Apirilaren 3an Gernikako San Fidel ikastolara urreratu ziran eta

apirilaren 10ean Bilboko “Artxandape” ikastolara, bertako ikasleei

antzezlanak eskaintzako.

Datorren ikasturtean, azaroan, Azpeitiko antzerki jardunaldie-

tara joateko gonbidatu gaitue.

FILIPPO GAISOTASUNA / Sindrome Filippo

Aspaldian gaisotasunak ugaltzen ari dira. Aspaldian entzute handia lortu dauan beste gaisotasun bati

buruzko informazioa emon gura deutsuegu. Nerbio-sistemari eragiten deutson Filippo gaisotasunak giza

gaitasunetan eragin kaltegarria sortzen dau, eta zoritxarrez heriotza da helmuga, epe laburrera gainera.

Hori dala eta, jantoki zerbitzua emoten dauan ASKORA enpresak antolatuta, ikastetxean telefono

mugikor eta euren bateriak batzeko kanpaina zabaldu da, ekimen honegaz gaisotasuna sufritzen dabenei la-

guntza emoteko izango da, batez ere Oierri. Beste batzuetan egiten dozuen moduan, badakigu zuon boron-

datea azalduko dozuela, parte hartuko dozuela, beraz, hemendik ESKERRIK ASKO! Mesedez mugikor edo

bateria zaharrik badaukazue, ekarri eizuez!

El síndrome de Sanfilippo o mucopolisacaridosis tipo III comprende un grupo de enfermedades de almacenamiento lisosomal, causada por la deficiencia de una de las cuatro hidrolasas lisosomales que participan en la degradación del glicosaminoglicano Heparan Sulfato. Esta deficiencia ocasiona degeneración grave del sistema nervioso central y deterioro de las habilidades sociales y de adaptación, provocando finalmente una muerte precoz de la persona afectada. Por el momento, no se ha descubierto una cura para los humanos, aun-que se están realizando diferentes estudios de investigación que son esperanzadores.

Page 8: 4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga- · Eskolako Confint prestatu behar izan eben eta. Hau esperientzia izuga-rria benetan! IKASLEAK PARTE HARTZEN / Participación estudiantil

IKASBIDAIA / Viaje de estudios 2014

Aurreko alean esan geuntsuen DBHko 3 eta 4.

mailako ikasleak Londresera joateko egozala, IKasbi-

daia burutzeko asmoz. Joan jakuzan, eta zorionez,

bueltatu ere. Martxoaren 22tik 27ra bitartean Lon-

dres eta inguruak ezagutzen ibili jakuz.

Euren hi-

tzetan izuga-

rrizko bidaia

izan da, hasie-

ran urduritasun

apur bat sentitu

eben, hegazki-

nean bidaiatzea

b a t z u e n t z a t

barria zalako,

baina behin ber-

tara heldu eta gero dana izan da atsegina, gustukoa,

probetxugarria, baliogarria…

Egunero

eukezan ekin-

tza desbardi-

nak antolatuta,

1. egunean Lon-

dres ezagutu

eben, bertako

bazter esangu-

ratsuenak ikusi

ebezan, eguna-

ren amaieran

LONDON EYE norian igotzeko. Bigarrenean, Chelsea

Futbol Taldearen instalazioak bisitatu ebezan,

(Athleticen kategori eta edertasunaren erdira ere ez

dira heltzen), eta jan ostean zerazko museoa dan Ma-

dame Tussaudsen itzelezko arratsaldea igaro eben,

argazki, barre eta batzuk izugarrizko beldur egoerak

ere igaroz. Hurrengo egunean hainbat kilometro egi-

nez Oxfordeko Unibertsitatea lehenik eta gero eta

Shakespearen etxea bisitatzeko Stratforderraino

joan ziran. 4. egunean barriro kilometro mordoa egi-

nez, Chichesterreko ikastetxekoengana urreratu zi-

ran, eure-

kaz eguna

igarotzeko.

Eta azken

e g u n e a n ,

goizez lasai

lasai St Ja-

mes par-

kean igaro

eben goiza,

aireportu-

rako auto-

busa hartu

aurretik.

H o -

rrez gain

e r o s k e t a

piloa egin

ebezan, eta

i luntzetan

Piccadilly ingu-

ruko bazterrak

arakatu.

Oso neka-

tuta, baina oso

oso gustura eto-

rri jakuzan, ba-

rriro Bermeora. Ya han

vuelto los alumn@s que el pasado 22 de marzo vola-ron a Londres. La experiencia ha sido espectacu-lar, han visto y conoc ido un montón de luga-res, además de convivir entre ellos en un país distinto al suyo.