GIPUZKOAKO BARATZE PARKE SAREA Ohiturak ongarritzen · rria dela ikastetxean baratzea izatea....

5
2014KO ABUZTUAREN 3A 4 ASTEKO GAIA GIPUZKOAKO BARATZE PARKE SAREA Ohiturak ongarritzen Gipuzkoako Baratze Parke Sarea abian jarri zenetik 600 bat baratzezain berri daude, adin guztietakoak, kalekumeak gehienak. Hiri baratze horiei bisita egin diegu eta baratzezain berriak tomatearen erdoilarengatik kezkatuta topatu ditugu uda hasiera umel eta goibel honetan. | NAGORE IRAZUSTABARRENA | G IZA ESPEZIE BEREZIA ari da hedatzen gurean: baratzezain urbanoa. Espeziea ez da berria, eta aldaera autoktonoa ere ez da munduan bakarra, ezta gutxiagorik ere. FAOren (Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundea) arabera, mundu osoko hirietako 800 milioi biztanle inguruk parte hartzen dute hiri-nekazaritzan. Asko beharrak jota jarduten dira, elikagai urritasu- nak bultzatuta. Beste batzuek ingurumenak edo elikadura ohitura txarrak kezkatuta. Azkenaldian inguruko herri askotan sortu dira herri baratzeak autokontsumoa eta ekoizpen ekologikoa bultzatzeko: Gastei- zen, Arrasaten, Etxalarren... Baina Gipuz- koako zortzi udalerritan ekimenak batzea erabaki eta Baratze Parke Sarea sortu dute. Lezo, Usurbil, Alegia, Hernani, Zegama, Kutxa Ekogunean dago Donostiako baratze parkea. Lehen planoan tomateak erdoilak hartu dituela ikus daiteke.

Transcript of GIPUZKOAKO BARATZE PARKE SAREA Ohiturak ongarritzen · rria dela ikastetxean baratzea izatea....

Page 1: GIPUZKOAKO BARATZE PARKE SAREA Ohiturak ongarritzen · rria dela ikastetxean baratzea izatea. Txostenaren ara-bera, baratzean egiten diren jarduerek zenbait gaita-sun garatzen laguntzen

2014KO ABUZTUAREN 3A4 �

ASTEKO GAIA

GIPUZKOAKO BARATZE PARKE SAREA

Ohiturak ongarritzenGipuzkoako Baratze Parke Sarea abian jarri zenetik 600 bat baratzezain berri daude, adin

guztietakoak, kalekumeak gehienak. Hiri baratze horiei bisita egin diegu etabaratzezain berriak tomatearen erdoilarengatik kezkatuta topatu ditugu uda hasiera

umel eta goibel honetan.

| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

GIZA ESPEZIE BEREZIA ari da hedatzengurean: baratzezain urbanoa. Espeziea ez daberria, eta aldaera autoktonoa ere ez damunduan bakarra, ezta gutxiagorik ere.FAOren (Nekazaritza eta ElikadurarakoNazio Batuen Erakundea) arabera, munduosoko hirietako 800 milioi biztanle ingurukparte hartzen dute hiri-nekazaritzan. Askobeharrak jota jarduten dira, elikagai urritasu-

nak bultzatuta. Beste batzuek ingurumenakedo elikadura ohitura txarrak kezkatuta.Azkenaldian inguruko herri askotan sortudira herri baratzeak autokontsumoa etaekoizpen ekologikoa bultzatzeko: Gastei-zen, Arrasaten, Etxalarren... Baina Gipuz-koako zortzi udalerritan ekimenak batzeaerabaki eta Baratze Parke Sarea sortu dute.Lezo, Usurbil, Alegia, Hernani, Zegama,

Kutxa Ekogunean dago Donostiako baratze parkea. Lehen planoan tomateak erdoilak hartu dituela ikus daiteke.

Page 2: GIPUZKOAKO BARATZE PARKE SAREA Ohiturak ongarritzen · rria dela ikastetxean baratzea izatea. Txostenaren ara-bera, baratzean egiten diren jarduerek zenbait gaita-sun garatzen laguntzen

2014KO ABUZTUAREN 3A 5�

BARATZE PARKEAK

Tolosa, Errenteria eta Donostian orotara600 baratze inguru jarri dituzte abian.

Donostiako baratze parkea Kutxa Ekogu-nean dago eta sareko egoitza nagusia erebada. Bertan, Zuriñe Sanchez Ekogunekokomunikazio arduradunak hartu gaitu sarea-ren nondik norakoak azaltzeko.

Sarearen abantailakBaratze sorta berriak sareak berak eta tokiantokiko udalak kudeatzen dituzte eta, gero,parke bakoitzean baratzezainek elkarte batsortzen dute hainbat lan errazteko, hala nola,ongarriak eskuratzeko. Irizpide bateratubatzuk finkatu dituzte. Lursailen neurriak,esaterako, bertsuak dira udalerri gehienetan:30 metro koadrokoak dira sail gehienak,baina 60 eta 90 metrokoak ere badaude elkar-te eta taldeentzat. Monokultiboa galarazitadago; finean, baratzeen helburua ez da nego-zioa egitea, autokontsumoa baizik. Metodojasangarriak bultzatzen dituzte, uraren kudea-ketan edo konpostatzean, esaterako. Bainanolabaiteko malgutasuna ere badago eta udal

bakoitzak bere baldintzak ezarri ditu. Bara-tzeak ez dira zozketa hutsez banatzen, irizpi-de jakin batzuk ezartzen dira batzuek besteekbaino aukera gehiago izan ditzaten. Eta horiudalen esku dago. Batzuek, esaterako, langa-betuei ematen diete lehentasuna, bestebatzuek herriko elkarteei, baina oro hardenek bilatzen dute adin guztietako baratze-

Ezkerrean, Zuriñe Sanchez Ekogunekokomunikazio arduraduna baratzezain beteranobatekin hizketan. Azpian, Baratzea ongarriztatuzikastaroko parte-hartzaileak Ekoguneko baratzeeskolan. Eskuinean, hegaztientzako habiak.Ekogunean hegaztientzako eta intsektuentzakobabesguneak ipini dituzte, biodibertsitateareneta orekaren mesedetan.

Page 3: GIPUZKOAKO BARATZE PARKE SAREA Ohiturak ongarritzen · rria dela ikastetxean baratzea izatea. Txostenaren ara-bera, baratzean egiten diren jarduerek zenbait gaita-sun garatzen laguntzen

BARATZE PARKEAK

2014KO ABUZTUAREN 3A6 �

GERO ETA GIZARTE HIRITARRAGO honetan, eskoletakobaratzeek haurren eta naturaren arteko zubi lana egindezakete. Ikastetxe batzuetan nekazaritza ekologikoasustatzen ahalegintzen dira. Beste batzuetan elikaduraohituretan eragin nahi dute baratzeen bidez. Helbu-ruak helburu, argi dago baratzeak hezkuntza multidis-ziplinariorako gune egokiak direla, oso praktikoak etahaurrentzat erakargarriak, egindako ahaleginen emai-tzak hazten ikusteko aukera baitute.

Gasteizko Ibaiondo ikastetxean 2007-2008 ikastur-tean hasi ziren baratze ekologiko eredugarria sortzekoegitasmoa martxan jartzen. Anoetako (Gipuzkoa)ikastolako ikasleak, aldiz, hogei urtetik gora daramatebaratzeko jardunean. Eta baratze propiorik oraindikez duten ikastetxeek kanpoko baratzeetan egin ditza-kete jarduera horiek; esaterako, Kutxa Ekogunekoba-ratze eskolara bisitaldiak egiteko aukera dute.

Helen Groome EHNEko aholkulariaren esanetan,“eskoletako baratzeek oso aukera zabala eskaintzendute. Orduan, zergatik ez dute eskola guztiek baratzeajartzeko asmoa eta aukera? Edo baratzea izanda ere,zergatik ez dira bertara bideratzen merezi dituen

baliabide guztiak?”. Krisialdiak eta berekin dakartzanmurrizketak izan daitezke erantzuna. Baina hori epelaburrean jokatzea da, epe luzeagoan baratzeak ohitu-ra jasangarri, osasungarri eta ekologikoak bultzatzekoeta, beraz, krisialdiei aurre egiteko tresnak eskuratze-ko guneak baitira.

Erresuma Batuko Royal Horticultural Societyelkartearen ikerketa batek aspaldiko teoria egiaztatudu. Inkesta bat egin zitzaien hiri-eskoletako baratzeekimenetan ari diren 1.300 irakasleri eta, ondorioenarabera, irakasleek aho batez adierazi zuten onuraga-rria dela ikastetxean baratzea izatea. Txostenaren ara-bera, baratzean egiten diren jarduerek zenbait gaita-sun garatzen laguntzen dute, eguneroko bizitzakoerronkei aurre egiteko. Gainera, ulermena, matemati-ka eta zientzia-ezagutzak hobetzen dituzte, baitagizarte harremanak, portaera eta erantzukizunarenzentzua ere. Horrez gain, ikasle askok etxean erabil-tzen dituzte eskuratutako ezaguerak eta jarduerasedentarioak alde batera uzteko joera handiagoa dute.

Zentzu horretan, baratze komunitarioak eta eskola-ko baratzeak elkarren osagarri dira. Ondorengo

belaunaldiek baratzean aritzeko grina piztueta horrek dakartzan ohitura osasungarrieta ekologikoek jarraipena dute. Eta guraso-ak nahiz ingurukoak baratzean dabiltzalaikusteak ere koherentzia ematen die haurrekbaratzean ikasten dutenari.

Eskoletako baratzeak: barazkiak hazi eta haurrak hezi

zain taldea osatzea. Baratzeen eskaera txikia-goa da gazteen artean, eta esleitzearen baldin-tzetan gazteei lehentasuna ematen zaie horre-gatik.

Zuriñe Sanchezek sarearen parte izatea-ren abantailak azaldu dizkigu: Ekogunearenwebgunean foro bat dute baratzezainekberen kezkak eta zalantzak argitzeko. Ahol-kuak ere eskaintzen ditu web orriak, hilero-

ko ikuskaritza ere egiten da Ekogunetik,dinamizazio jarduerak antolatzen dira eta,batez ere, formakuntza eskaintzen da. Bara-tze parkearen ondoan baratze eskola dago.Bertan, sareko baratzezain berriek 6-8 ordu-ko oinarrizko ikastaroa egin behar duteortuan murgildu baino lehen. Eta gehiagosakondu nahi dutenek ikastaro gehiagodituzte. Gaur, esaterako, Baratzea Ongarrizta-tuz: baratzezaintzan sakontzen hasteko bideabost orduko ikastaroa emango dute KimuBat taldeko Iker Goikoetxeak eta AitziberOtegik. Zuriñe Sanchezek ere ikastaroanparte hartuko du, Ekogunean lan egiteazgain, baratzezain berrien espezieko kidea erebaita; lankideekin batera 60 metroko bara-tzea egokitu zaio. Baratzezainen batez bes-teko profilaz galdetuta “30 eta 50 urte arte-ko kalekumeak” erantzun du, bainaerantzunak ez du erabat bete. “Egia esan,denetik dago”. Eta ikastaroko parte-hartzai-leak hurbildu direnean argi geratu da: haienartean 30 urtez beherakoak badira, eta erre-tiroa dagoeneko hartua izango duten biz-pahiru ere bai. “Lursail hauek baratzea

NAFARROAKO GOBERNUA

Antsoaingo Ezkabaikastetxe publikokohaurrak baratzean.

Page 4: GIPUZKOAKO BARATZE PARKE SAREA Ohiturak ongarritzen · rria dela ikastetxean baratzea izatea. Txostenaren ara-bera, baratzean egiten diren jarduerek zenbait gaita-sun garatzen laguntzen

2014KO ABUZTUAREN 3A 7�

BARATZE PARKEAK

baino gehiago dira, kontsumo ohiturak alda-tzen laguntzen dute eta topagune ere badira,belaunaldien arteko topagune”.

Ikastaroa hasi denean, belaunaldien arte-ko aldea nabarmen geratu da. Zaharrenenbelaunaldiak lotura handiagoa izan du neka-zaritzarekin eta beren iritziak eta zalantzakerrazago azaltzen dituzte ikastaroan, gazteekadi-adi entzuten duten bitartean. Irakasleakazaldu duenean ez dela komeni simaur fres-koa estaltzea edo sustraiak zuzenean uki-tzea, ikasle beteranoetako batek esan duberak entzuna duela porruak zuzeneansimaur gainean landatu daitezkeela. Ondo-ren, zaharrenetako bi eztabaidan hasi diraintsektuak medio: batek dio lehen ez zegoe-la hainbeste zorririk, besteak zorria betiegon dela. Irakasleak azaldu du ziurrenikzorria ugariagoa dela orain, natura desoreka-tuagoa dagoelako.

Izan ere, biodibertsitatearen eta orekarengarrantzia azpimarratu dute: “Izurriekin ezdugu obsesionatu behar. Intsektuak ez dituguezabatuko, kontrolatu baizik”. Eta baratzeeskolan bertan horren eredu praktikoa dago:hegaztientzat eta intsektuentzat babesguneakipini dituzte. Zomorroei perretxiku formako“hotela” egin diete eta, atzean, txorientzakohabiak paratu dituzte. Eta horiek kontrolpean

izateko bide jasangarriak badaude: “Azena-rioa eta tipulina ilaratan txandakatuz, euliauxatzea lortzen da”, adibidez.

Baina Kimu Bateko kideek garbi azaldudute erremedio eta aholku hutsezinik ezdagoela, proba-hutsegite metodoa erabilibehar dela. Eta orduan azkenaldian baratze-zainen hizketagai nagusi bilakatu dena azale-ratu da: tomatearen erdoila. Eguraldi kaxkarhonekin ezin asmatu dabiltza: batzuek kobreazazpi aldiz bota arren ez dute erdoila geldia-raztea lortu eta besteek, behin edo bitanbotata, tomateak itxuroso dituzte.

Norberak hazitakoa baino hoberik ez dagoUda motel eta busti hasi da aurten, larunbatgoiza bezalaxe. Hernaniko Sagastialdekobaratze eremuan Ixiar Lujanbio eta AneErize beste inor ez dago. Biek 28 urte dituz-te eta 30 metroko baratze bana tokatuzitzaien duela urtebete inguru. HernanikoKronikan irakurrita izan zuten ekimenarenberri, baina ez omen zen bat-bateko kontuaizan. “Aurrez behar da nolabaiteko kon-tzientzia eta gogoa”, dio lehenago ere bara-tzea jartzeko lursail txiki baten bila ibili zenIxiar Lujanbiok, babarrunetan eta pipermi-netan hazitako belar gaiztoak kentzen dituenbitartean.

Page 5: GIPUZKOAKO BARATZE PARKE SAREA Ohiturak ongarritzen · rria dela ikastetxean baratzea izatea. Txostenaren ara-bera, baratzean egiten diren jarduerek zenbait gaita-sun garatzen laguntzen

�8 2014KO ABUZTUAREN 3A

BARATZE PARKEAK

Ekoguneko oinarrizko ikastaroa osobaliagarria izan zitzaiela diote, baina arituzikasten dela, baita esperientzia handiagoaduten baratzezainen laguntzaz ere. Lujan-biok aldameneko baratze ederra erakutsidigu, “horrek asko daki” esanez. Bospaseisail aurrerago, Ane Erizek ere baratzezaintrebea du bizilagun. Erizek berak ere baraz-kiak ilaran txukun-txukun jarrita dauzka,baina erdian hutsunea du; zer landatu pen-tsatu behar du orain.

Porruak mehe samarrak ateratzen zaizkio-la esan dio Lujanbiori, eta honek beharbadalurra trinkoegi dagoelako gertatzen dela eran-tzun dio. Dena den, orain badakite supermer-katuetan barazki perfektuak edozein garaitantopatzea susmagarria dela. Garaiko produk-tuak bereizten ikasi dute eta baratzeakpazientzia eskatzen duela konturatu dira.Duela urtebete inguru barazkiak denda eko-logikoan erosten hasi ginen “, dio IxiarLujanbiok. “Ez zen erabaki kontzientea izan,baina baratzean hastearekin batera izan zen.Ziur zerikusia baduela”.

Ane Erizek baratzeko lehen letxuga dasta-tu zuenekoa du gogoan. “Eta bai ona! Nor-berak hazitakoa baino hoberik ez dago”.

Erdoilak erdoil, espeziea ugaltzen ari da.Igande goizean, azkenean, eguzkia atera da.Ekogunean esan ziguten baratze parkeaktopagune ere bazirela, eta eguraldi ederralagun, esandakoa egiaztatu dugu Antziolan,Hernaniko beste baratze eremuan. Hesiarenalde batean orotariko baratzezainak dabiltza.Baratzezaintzaren teorialari mordoa ere hur-bildu da eremura, pasiera aitzakia: hau jaso-tzeko goizegi dela, koinatuak baratzea duelaetagaitz honentzako erremediorik onenabeste hau dela... Badaezpada hesiaz kanpotikbegira, eskuak zikindu gabe.

Mikel Aizpuruak 62 urte ditu eta aurreti-ko erretiroa hartu zuenean egokitu zitzaion

baratzea, bigarren txandan, joan den urrian.Kalekumea da Aizpurua, baina KontxiUrkola emaztea baserrian jaiotakoa du. Etaeskuak leka tartean sartu dituenean ageriangeratu da hori: segundo gutxitan eskua beteleka jasoak ditu dagoeneko. Baratzean norkagintzen duen galdetuta, “baratzea senarra-rena da, bera aritzen da eta nik tartekalaguntzen diot” dio Urkolak. Baina eskar-mentua bada zerbait eta “azaleko patatahauek berehala jaso behar dira” esan diohurrena senarrari, “eguzkiak jota berdetuegiten baitira”. Senarra tomateekin kezkatu-ta dago, ordea. Aldameneko baratzekotomateak erdoilak erabat janda daude etaAizpuruak zorte ona izan duela esan deza-kegu, erdoilaren kontrako erremedioa gaurbaino lehen behin bota diela kontuan hartu-ta. Erdoilak hartutako hostoak kentzen aridela, baratzezain zaharrago bat hurbilduzaio eta, nola ez, tomatea gora eta erdoilabehera hasi dira hizketan. Baratzezain beta-ranoa baikorragoa da, eguraldi ederraklagunduta edo: “Erdoila ez da hainbestera-ko, nik ere badut erdoila eta hemen nabil”.

Senar-emazteek alaba gazteena eramandute gaur lursailera, ikas dezan, oporretankanpora doazenean hark arduratu behar baitubaratzeaz. Sail batzuk aurrerago ere aita-semeak ikusi ditugu lanean; semearentzatlehen aldia dela esan digute. Bezperan, Lujan-biok eta Erizek ere aipatu ziguten mutil-lagu-nak ere aritzen direla ortuan. Baratzezainberriak 600 baino gehiago dira dagoeneko.Gainera urtea amaitu baino lehen Azpeitiakobaratze parkea ere jarriko dute habian etaEkogunekoak hainbat udalekin, hala nolaIrungoarekin, harremanetan daude sareazabaltzeko. Horrenbestez, hirikobaratzezainen espeziea ugaltzenari da eta, horrekin batera, ohitu-ra osasungarri eta jasangarriago-ak ere bai. n

Ezkerrean, Mikel Aizpurua eta Kontxi Urkola; eskuinean, Ixiar Lujanbio eta Ane Erize. Urkola baserrian jaiotakoa da etabadu esperientzia baratzean, baina gainerakoak berriki murgildu dira baratzezaintzan.