«Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta...

17

Transcript of «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta...

Page 1: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila
Page 2: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

«Benetan diotsuet: Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendi honi “Aldatu hemendik hara” esanez gero,

6

1 Erlijio monoteistak

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:32 Página 6

Page 3: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

Artea | ARKITEKTURA

Argiaren Kristoren meskita-eliza

DokumentalaBizikidetza Erdi Aroko Toledon

7

1. Otoitzak1.1. Shema Israel1.2. Gure Aita1.3. Salat

2. Ospakizunak2.1. Juduen Pazkoa2.2. Kristauen Pazkoa2.3. Musulmanen Bildotsaren jaia

3. Konpromisoa3.1. Yom Kippur 3.2. Garizuma3.3. Ramadana

Ametsak bete

Pres T

Beste erlijio batzuekiko bizikidetza

Erlijio monoteistetako gizon-emakumeek Jainkobakar batengan sinesten dute.

Kristauek badakite gizakia Jainkoak sortutako iza-ki bat dela, Jainkoaren irudia dela, eta pertsonaguztiak berdinak direla duintasunez, jatorriz etapatuz. Horrexegatik laguntzen diote elkarri, bes-te erlijio eta kultura batzuetako pertsonekin bi-zikidetza begirunetsua eta baketsua izateko hel-buruarekin.Bizikidetza on horrek aberastu egitenditu gizaki diren aldetik, eta pertsona gisa haz-ten laguntzen die.

Eta zu? Ba al zara gai,zureez bestelako sinesmen etakulturetakoak diren pertsonekin batera bizitze-ko? Ematen al dizute aberasten zaituen zerbait? Ho-betu al dezakezu bizikidetza hori? Nola egingo duzu?

aldatu egingo litzateke.» (Mt 17, 20)

Fededun gizon-emakumeak

Edu

kiak

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 7

Page 4: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

geria da izen eta guzti ezagutzen den IberiarPenintsulako lehenengo emakume idazlea. Bi-daiari ausart eta kultua, bazekien greziera, etaliteraturan eta geografian ere jantzia zen. Nor-tasun sendoko emakumea zen, batzuek mi-

retsia eta beste batzuek gaitzetsia.

K.o. IV mendean bizi izan zen, oraingo Galiziako nonbaitjaioa, sasoi hartako Gallaecia erromatar probintzian, ale-gia. Etxe handiko alaba zen, eta beharbada, TeodosioI.a enperadorearen senidea. Lekaime edo moja egin,eta komentu bateko abadesa ere izan zen.

Egeriak amets bat zuen: Lur Santuetara erromes joateaeta beste kultura batzuk ezagutzea. Horrexegatik utzizuen komentua, eta bidaia luze bati ekin zion. Hiru baturte —381etik 384ra bitartean— iraun zuen bidaiak. Inorkez daki zehatz-mehatz non eta noiz hil zen. Egeriari bu-ruzko azken albisteak Konstantinoplan (oraingo Istanbul)kokatzen du.

Egeriak Lur Santuetara egindako erromesaldia zaila etaarriskutsua izan zen, garai hartako guztiak bezala. Gai-nera, sasoi hartan etxe oneko ezein emakumek ez zuenbakarrik bidaiatzen. Horregatik, bada, bere ametsa lor-tzeko ahalegin hura askatasun-keinu bat gertatu zen,gizarte osoari erronka jo ziona.

Egeriak bidean aurkitutako pertsonak izan zituen bidai-de eta eskolta: apaizak, goi-kargudun militarrak eta abar,ohoretzat baitzuten hari laguntzea. Horretara, bada, Ege-riak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituen bidaianzeharkatzen zituen lekuetako kulturak.

Gure protagonista Galiaren (gaur egungo Frantzia) hego-aldetik eta Italiaren iparraldetik igaro zen. Itsaso Adriati-

koa itsasontziz zeharkatu etaKonstantinoplara iritsi zen. Han-dik Jerusalemera abiatu zen, Je-susen bizitzako beste leku ga-rrantzitsu batzuk ere bisitatuz:Jeriko, Nazaret eta Kafarnaum.

Gero, Jerusalemetik Egiptorantz;Alexandria ezagutu eta Tebase-raino joan zen Nilo ibaian gora.Palestinara itzuli berriro, ItsasoGorria eta Sinai zeharkatuz. On-doren, Antiokiarantz abiatu zenEdesan barrena, eta Mesopota-miara iritsi; han, Eufrates ibaiarenbeste aldera igaro eta Konstan-tinoplara berriro, Sirian zehar.

Erromesaldian Egeriak liburu batidatzi zuen: Leku Santuetarako Bidaia (Itinerarium ad LocaSancta), non bere bizipenak kontatu baitzituen, xeheta-sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak.Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoazen Ekialde Hurbila IV. mendean.

Haren lanaren bitartez, gaur egun desagertuta edo eral-daturik dauden monumentu eta eliza askoren berri jasodugu. Era berean, hobeto ezagutzen dugu Jerusale-men garai hartan erabiltzen zen liturgia.

Egeria bere ametsa betetzeko borrokatu zen emakumeausarta izan zen. Bidaian hur-hurretik ezagutu zituen bes-te kultura batzuk, eta beraiekin bizi izan zen. Haren le-kukotzak erakusten digu kultura asko egotea aberas-garria dela guztiontzat.

8

E

AB

IAP

UN

TUK

O E

SP

ERIE

NTZ

IA

Bidaiari izukaitza eta idazle xehetasunzaleaPres T

Coruña

Erroma

Jerusalem

Alexandria

Tebas (Luxor)Egeriaren bidaia

Konstantinopla (Istanbul)

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 8

Page 5: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

AZTERTU1. Demagun zeuk ere Egeriaren ibilbidea egin nahiko

zenukeela.Begiratu arretaz ibilbideari,erreparatu gauregungo zer estatutatik igaroko zinatekeen, eta idatzihaien izenak.

a) Egin aurkituko zenituzkeen kultura eta erlijioenzerrenda.

b) Idatzi bidean zer eragozpen, arrisku eta zailtasuniegin beharko zeniekeen aurre.

Adibidez: hizkuntza-arazoak, nekea…

9

HAUSNARTU2. Zer amets duzu etorkizunerako?

3. Zer erosotasun eta segurtasun utzi beharko dituzuatzean, zure ametsa lortzeko? Osatu taula.

4. Zer bidaia gustatuko litzaizuke egitea? Zergatik?

— Zer utziko zenuke atzean, bidaia hori egin ahalizateko?

ERANTZUN 5. Zerk bultzatzen zaitu erosotasunak eta segurtasunak

uztera, zeure buruari proposatutakoa lortzeko?

6. Gogoko al duzu zeureaz bestelako tokiak eta kulturakezagutzea?

— Azaldu nola aberasten zaituen beste kultura edo-ta erlijioetako jendearekin bizitzeak.

Onena: …… Zailena: ……

7. Imajina ezazu emakume erromes bat egun batzueta-rako geratu dela zure herrian edo auzoan.Presta ezazuerakusketa txiki bat edo aurkezpen multimedia bat,zureherriko kulturako eta gizarteko alderdirik nabarme-nenak erakusteko.

Ametsak bete

Seguruenez zeuk ere eginak dituzu zeureametsak betetzeko planak: ikasketak, gus-tuko lanbidean lan egiteko; pertsona gisahobea izatea, zeure sendiarekin eta adiski-deekin maitasunean, adeitasunean eta as-katasunean oinarritutako harremanak edu-kitzeko; begirunea eta tolerantzia gorde-ta, zeure iritziak eta sinesmenak askatasu-nez adieraztea, libre sentitzeko.

Geure buruari proposatutako helburuaklortzeak edo gure ametsak betetzeak aha-legina eskatzen digute sarritan, baina bai-ta sormen-dosi ederra ere.

Kristau askorentzat bizitzako helbururik ga-rrantzitsuenetako bat beren fedea bizi-tzea eta harekin kontsekuente izatea da:otoitz-uneak izatea,erlijio-jaiak ospatzea etabakoitzak bere konpromisoa bizitzea. Az-ken buruan,horretan saiatzeak merezi izanduela pentsatzen dute.

Nire ametsa: atzerrian ikastea

Erosotasun materiala Segurtasun pertsonalak

Nire oraingo ohea.....

Adiskideak hurbil izatea.....

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 9

Page 6: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

OtoitzakOtoitza da gizakiak Jainkoarekin harremanetan jartzean duen adierazpiderik ba-rrukoena. Otoitzak kanpotik eta barrutik isilik egotera gonbidatzen du, gertatzen arizaiguna edo pozten gaituena hobeto entzun, aztertu eta ulertu ahal izateko.

Garrantzitsua da isiltasun sakoneko uneak bilatzea,erneago entzuteko eta Jainkoarenpresentzia hautemateko. Otoitzak ez ditu arazoak ezabatzen magia balitz bezala,baina haiek konpontzeko indarra eta argia eman ditzake,edo duintasunez eramateko.

Erlijio bakoitzak bere adierazteko modua eta otoitz egiteko modua ditu, eta asteanegun bat izaten du otoitzari eta Jainkoarekiko harremanari bereziki eskainia.

1.1. Shema IsraelJuduek egunean hiru bider errezatzen dute: goizean, eguerdian eta arratsaldean. Zu-tik daudela otoitz egiten dute beti, aurpegia Jerusalemerantz begira, edo hiri horre-xetan badaude,Tenpluaren mendirantz.Otoitz-une horietan Shema Israel errezitatzenedo irakurtzen dute,fede-aitormena, Jainko bat eta bakarra dagoela.Gainera,juduekhiru otoitz desberdin dituzte, hots: gorespenezkoa, esker ona adieraztekoa eta es-karia egitekoa.

Juduentzat larunbata —sabbat—, da asteko egunik garrantzitsuena. Otoitz-egunada, Jainkoarekin elkartzeko eguna. Egun horretan sinagogara joan ohi dira, Tora etaotoitzak irakurtzeko.Gainera,atseden-eguna da,zenbait ekintza ezin egin ditzaketeneguna, hala nola lan egin, sukaldean aritu edo musika-tresnak jo.

Sabbateko ospakizuna ostiral ilunabarrean hasten da, eta larunbat ilunsentiarekinamaitu. Ostiraletan etxea atondu eta khalot deritzenak (ogi txirikordatuak) prestatuohi dituzte, sabbata duintasunez hartzeko. Familia guztia mahaian biltzen da,dotore eta hartarakoxe jantzita.Amak bedeinkatzen du mahaia,eta bi kandela piztenditu, eguzkia sartu aurretik. Kandelen argia egun sagaratuan aurkitzea espero direnalaitasunaren eta bakearen sinboloa da.

1.2. Gure AitaKristauek harreman pertsonala izaten dute Jainkoarekin. Haien otoitz asko elka-rrizketak izaten dira: Jainkoaren aurrean jartzen dira, pozik zerk ipintzen dituen etatriste zerk ipintzen dituen kontatzeko,eskerrak emateko,ahaideen alde mintzatzeko…Jainko Aitaren esku uzten dituzte beren kezkak, ilusioak eta irrika pertsonalak.Jainko errukior eta bihozberak beraien bizi-proiekturako duen nahia jakiten laguntzendie otoitzak.

Ebanjelioek sarritan erakusten digute Jesus otoitz egiten. Adibidez,Lk 11,1-4 pasar-teetan Jesusek berak ikasleei Aitagurea edo Gure Aita nola irakatsi zien kontatzenzaigu.

Jainkoari zuzentzen zaionean, Jesusek hitz kutun batez aipatzen du: abba, ume he-brearrek ikasten duten lehenengo hitza, «aitatxo» maitekorraren antzekoa. JesusJainkoarekin harremanetan jartzen denean, aitaren besoetan seguru sentitzen densemeak bezala egiten du.

Gure Aita otoitzean Jesusek Jainkoari haren Erregetza etor dadila eskatzen dio;haren Maitasuna nagusi izan dadila beste ikuspegi ororen gainetik. Aitaren begiradaernearen babesean Jesusek pertsona guztiei erakusten die beren buruarekin,besteekineta Jainkoarekin adiskidetzen, bakean bizitzeko.

10

1

Shema IsraelShema Israel, Adonai elohenu, Ado-nai E´had.

Entzun, Israel: Jauna da gure Jain-koa, Jauna bat bakarra da!

Dt 6, 4

Gure Aita–Jauna, irakats iezaguzu otoitz egi-ten, Joanek bere ikasleei irakatsi zienbezala.

Jesusek esan zien:

–Otoitz egitean, esan ezazue:

Aita, agertu santu zeure izena, eto-rrarazi zeure erregetza; emaguzuegunean eguneko ogia, eta barka-tu gure bekatuak, guk ere zor di-guten guztiei barkatzen baitiegu, etaez utzi gu tentaldian erortzen

Lk 11, 1-4

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 10

Page 7: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

Igandea da kristauek Jainkoari bereziki eskaintzen dioten egu-na. Atseden-eguna da, gorputz-izpirituak suspertzekoa.

Katolikoak Elizan biltzen dira Eukaristia ospatzeko. JainkoarenHitza entzuten dute elkarrekin,eta Kristoren Gorputza eta Odolaelkarbanatzen dituzte,Jesus gizateria salbatzeko hil eta piztu zelaoroituz.

11

FatihaJainkoaren, Bihozberaren, Errukiorraren, izenean! Goretsia bediJainkoa, Unibertsoko Jauna, Bihozbera, Errukiorra, Epaiaren Egu-naren Jabea. Zu bakarrik zerbitzatzen zaitugu eta Zuri bakarrikarren eskatzen dizugu laguntasuna. Zuzen gaitzazu bide arte-zetik, Zeuk dohatu dituzunen bidetik, ez haserrea merezi izan du-tenen bidetik, ez desbideratu direnen bidetik.

Koran 1, 1-7 (itzulp.)

1.3. SalatMusulmanek egunean bost aldiz errezatzen dute Salat edoAzalá.Koran liburuan ezartzen dira otoitzaren maiztasuna eta or-duak, Eguzkiaren kokapenaren arabera finkatuak. Musulmanakedozein leku ez-kutsatutan kokatzen dira, Mekara begira, hirisagaratuetan sagaratuenari begira.Oinetakoak eranzten dituzte,begiramen-seinale gisa, eta alfonbra baten gainean jartzendira,mundutik aldendu direla adierazteko.Orduan,gorputza au-rrerantz makurtzen dute, bekokiak alfonbra ukitzeraino. Fatiha,Koraneko lehenengo sura (kapitulua) errezitatuz hasten da otoitza.

Ostirala da komunitatearen eguna. Baldintzak egokiak badira,gizonezkoak eta emakumezkoak biltzen dira,eguerdiko otoitzaegiteko.

Erlijio monoteista, Ala ez beste Jainkorik ez dagoela etaharen profeta Mahoma dela dioena. Liburu sagaratua, Ko-ran, eta jarraitzaileak, musulmanak.

Islama

Esan zer erlijiotakoak diren honako testu hauek,eta zein denbakoitzaren ideia nagusia.

A. «Sei egunez egingo duzue lan, baina zazpigarrena la-runbata da,atseden-egun berezia.Batzar sakratua eginezospatuko duzue. Ez duzue inolako lanik egingo. Nonahibizi zaretela ere,Jaunari sagaraturiko atseden-eguna izan-go duzue.» (Lv 23, 3)

B. «Egin salat egunaren muturreko bi orduetan eta gauekolehenengoetan. Ondo eginek gaizki eginak aienatzen di-tuzte.Hau dei bat da,gogoan dutenentzat.» (Koran 11,114)

C. «Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi ateaeta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezku-tukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina.»(Mt 6, 6)

Bilatu Biblian salmo hauek, eta erlaziona itzazu bakoitzaridagokion otoitz motarekin.

Azaldu zer garrantzi duen otoitzak kristauentzat.

a) Idatzi kristauen otoitzaren eta adiskide batekiko elka-rrizketaren artean aurkitzen dituzun antzekotasunak.

b) Hautatu Gure Aita otoitzean gogokoen duzun esaldia,etaazaldu zer esan nahi duen zuretzat.

Goresmena Esker ona Eskaria Aitormena

……… ……… ……… ………

Sal 148, 7-12; Sal 134, 1-2; Sal 22, 1-3 Sal 16, 9-11; Sal 69, 24; Sal 13, 6

1 2

3

Jarduerak

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 11

Page 8: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

OspakizunakAntzinako zibilizazioetatik hasita,pertsonek naturaren zikloen inguruan antolatu izandute bizitza:denbora zenbatzen hasi ziren;lanerako eta atsedenerako erritmoak defini-tu zituzten,eta egun bereziak seinalatu zituzten,gertakari zehatz batzuk gogoratzeko.Horrela sortu ziren egutegiak.

Gure gaur egungo gizarteak nazioen, herrien eta erkidegoen historiako egun garran-tzitsuak gogoratu eta ospatzen ditu.

Jaiak eta ospakizunak ere erlijioaren ezaugarri bereziak dira. Erlijio monoteistenjaiek beren sinesmenarekin zerikusia duten gertakari garrantzitsuak gogoratzen,ospatzen eta oroitzen dituzte.

2.1. Juduen PazkoaPazko-jai judua (Pesah) udaberriko lehen ilbetearen hurrengo larunbatean ospatzenda. Ospakizun horretan, juduek gogoratzen dute hebrearrak, Moises gidari zutelaeta Jainkoa lagun,Egiptotik atera zirenekoa,han esklabo gisa bizi baitziren.Esklabotza-tik askatasunera iragan izana ospatzeko jaia da.

Horrexetarako egiten duten afarian bildotsa belar mikatzekin jaten dute (belar horiekIsraeleko herriak Egipton bizi izan zituen garai mingotsak adierazten dituzte).

Pazko-jai juduan udaberriarekin loturiko bi tradizio jasotzen dira:

Pazko-jaian juduek bi gauza gogoratzen dituzte:beren herria,harik eta kokatuko zirenlurraldera iritsi arte,nomada izan zela basamortuan,eta horretan Jainkoak gidatu etalagundu ziela.

2.2. Kristauen PazkoaKristauek udaberriko lehen ilbetearen hurrengo igandean ospatzen dute Pazkoa.Datahori martxoaren 22a eta apirilaren 25a bitartean egoten da.

Jairik garrantzitsuena da kristauentzat,Jesusen heriotza eta piztuera gogoratzen baiti-tuzte. Hari esker, kristauek badakite Jainkoak ez dituela bertan behera utziko beraienegoera oso zaila izan arren, Jesus bera ere heriotzaren orduan utzi ez zuen bezala.

Jesus,judua izanik,bere ikasleekin bildu zen Pazkoa ospatzeko.Horixe izan zen Jesusekhaiekin egindako Azken Afaria. Kristauek beste esanahi bat ematen diote jai horri,etaPazkoko bildotsarekin identifikatzen dute Jesus; alegia, gizateria salbatzearren bereburua sakrifikatzen duen errugabea zela ikusten dute.

12

2

Juduak Pazkoa ospatzen.

Azken AfariaJesusek agindu bezala egin zutenikasleek, eta Pazko-afaria prestatuzuten. Ilunabarrean, mahaian zego-en Jesus hamabi ikasleekin. Afal-tzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesu-sek eta, bedeinkazioa esan ondo-ren, zatitu eta ikasleei eman zien,esanez: —Har ezazue eta jan, hau nire gor-putza da.Gero, kopa hartu eta, esker onezkootoitza egin ondoren, eman eginzien, esanez:—Edan guztiok honetatik, hau nireodola baita, Jainkoarekiko ituna be-rrituko duena, bekatuak barkatzekoguztien alde isuria.

Mt 26, 19.26-28

Abeltzaintzako tradizioa

Artzain nomadek bildots bat sakri-fikatzen zuten,artaldeen ugalkorta-suna ziurtatzeko. Denden zutoi-nak animalia horien odolez igurz-ten zituzten,iragarpen edo augurioonak eskatzeko beren joan-etorrie-tarako. Zutik jaten zuten bildotsa,herri nomada beti martxan zelaadierazteko.

Nekazaritzako tradizioa

Nekazarien tribu sedentarioek lu-rraren lehenengo fruituak eskain-tzen zituzten, soroen emankorta-suna eskatzeko.Zazpi egunean,gal-buru ebaki berrietako garauare-kin egindako ogia jaten zuten.Ogiailisa zen,legamiarik (massot) gabeegina, ez baitzegoen astirik har-tzigarri berria prestatzeko.

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 12

Page 9: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

2.3. Musulmanen Bildotsaren jaiaMusulmanen erlijio-egutegiko jairik garrantzitsuenetako bat da. Erromesaldiaren(Dhu’l-hyyja) hilaren ostean ospatzen da.

Ospakizun horretan musulmanek gogoratzen dute Ibrahimek (Abraham) Jainkoaribildots bat eskaini ziola bere lehensemearen ordez. Seme hori musulmanentzat Is-mael da, eta juduentzat eta kristauentzat, Isaak.

Musulman asko Meka hirira joaten dira erromes, agindu bat betetzeko: bizitzangutxienez behin, eta ahal bada, hilabete horren barruan, hara joatekoa.

Bildotsaren jaiaren egunean (Aïd al-Kabir), aita familiakoek bildots bat hiltzen edohiltzeko agintzen dute,eta familia-bilera egin ohi dute,hura jateko.Meskitetara otoitzegitera ere joaten dira.

13

Ilargi-egutegiaMusulmanen egute-gia eta juduen antzi-nako egutegia ilar-gi-egutegiak dira. Hi-lak ez datoz bat gre-goriar egutegiare-kin, Mendebaldean ofiziala dena-rekin, hori eguzki-egutegia baita.Taulak eta formula matematikoakerabili beharra dago egutegi bienarteko korrespondentzia jakiteko.

Pazkoa zer datatan ospatzen den, horren arabera ezartzen dira beste jai batzuk.

Antolatu 10., 11., 12. eta 13. orrialdeetako informazioa.

Mt 26, 19. 26-28 aipuan oinarrituta, azaldu zein den apos-toluek Jesusekin egindako afariaren muina.

a) Jesusen zer keinu eta hitz nabarmentzen dira? Zergatik?

b) Zer esan nahi du agindu horrek zuretzat?

Kontatu labur zer gertatu zen afariaren ondoren.Irakurri duzunaipuaren hurrengo txatal edo bertsikuluetan aurkituko duzu.

— Bilatu liturgiako zer ospakizunetan esaten diren Jesu-sek Azken Afarian esandako hitzak.

Hausnartu kasu honetaz.

a) Puntuatu 1etik 5era,jaira joan edo ez joateko arrazoi hauek:

• Sentimenduak ez mintzearren joatea.: …• Beste kultura batzuk ezagutzearren joatea.: …• Norberaren kontraesanengatik ez joatea: …• Finala ez galtzearren ez joatea: …

b) Uste al duzu, Danel joaten bada, bere sinesmenen aurkajokatuko duela? Zergatik? Nori eska diezaioke aholkua?

c) Idatzi hiru argudio, Daneli erabakitzen lagunduko diote-nak.

Taldeka, bilatu jai hauetako biri buruzko informazioa, etaprestatu txosten edo aurkezpen bat PowerPoint bidez.

Erlijio monoteistetako sinestunak

......... .........

.........................

Berea ez den erlijio bateko jai batera gonbidatu dute Danel.Zalan-tzan dago joan ala ez. Joaten ez bada, gonbidatu duen adiskidea-ren sentimenduak minduko ditu, eta beste ohitura batzuk ezagu-tzeko aukera ere galduko du. Baina, beste alde batetik, iruditzenzaio jai horretara joatea beraren erlijioaren kontra dagoela,eta gai-nera, ezingo luke ikusi Kopako Finala, ordu berean baita.

Etxolen jaia (Sukkot) – Argiaren Jaia (Hanukká)Mahomaren jaiotza (Mulud) – Koranaren agerkundea

Juduak

Nola?Noiz?Non?

Nola?Noiz?Non?

Nola?Noiz?Non?

Nola?Noiz?Non?

Nola?Noiz?Non?

Nola?Noiz?Non?

Kristauak

......... ......... ......... ......... ......... .........

......... .........

Otoitza

4

5

6

7

8

Jarduerak

Hausterre-eguna

Erramu-igandea Pazkoa

40 egun 7 egun 50 egun 11 egun

MendekosteGorpuzti

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 13

Page 10: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

KonpromisoaMundu hobea eraiki nahi duten eta gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta bake-tsuagoa lortzeko lan egiten duten pertsonek jarrera zehatzak izaten dituzte, etahorrek konpromisoak hartzera eta helburua lortzeko jardutera bultzatzen ditu.

Zenbait erlijiotako sinestunek,oro har,eta kristauek,bereziki,beren erlijioan aurkitzendituzte zenbait bizi-jarrera izaten laguntzen dieten balioak: norberaren bizitzarenzentzuaz gogoeta egiteko jarrera;ongia eta egia bilatzeko jarrera;besteekin solidarioaizateko eta adiskidetzeko jarrera. Horregatik, bere denboraren parte bat ematendute, munduarekin eta gizartearekin duten konpromisoa planteatzeko.

3.1. Yom KippurYom Kippur barkamen handiaren eguna da juduentzat. Tisri hilaren (urte judukolehenengoa) 10ean ospatzen da, hamar eguneko damuaren burutze gisa.

Yom Kippur urteko egunik santuena da.Adiskidetzea eta ordaintza dira xede nagusiak.Ez da triste egoteko eguna, alai baizik. Komunitateak bere ekintzei buruz haus-nartzen du, bekatuak aitortzen ditu, eta Itunarekiko —Jainkoarekin ezarritako hitzar-menarekiko— leialtasuna gogoratu eta berritzen du.Barkamena jaso nahi bada,leheniketa behin, hurkoari egindako irainak ordaindu behar dira; hortaz, bada, ospakizunakbihozberritzea eta munduarekiko konpromisoa esan nahi du.

3.2. GarizumaGarizuma Hausterre-egunetik eta Erramu-igandera bitarteko berrogei eguneko al-dia da. Aldi horretan kristauak Jesu Kristoren heriotza eta piztuera ospatzeko pres-tatzen dira. Horretarako:

— Otoitz egiten dute eta Jainkoak gizateriaren alde egiten duen guztia gogoratzendute;haren maitasunak barkatzen dituela sentitzen eta beren hurkoei barkatzen die-tela sentitzen dute. Horregatik, Garizumak bihozberritzea dakar, erabakiak hartzea,eta norberaren bizimodua eta inguruko mundua hobetzeko konpromisoa.

— Bereziki sentitzen dute limosna emateko deia; hau da, dena partekatzeko prestegotekoa, besteengana irekita eta eskuzabal. Norberaren ondasunen zati batpartekatuz, gauza materialei atxikita ez egotea sustatzen da eta besteekiko el-kartasuna ere indartzen da.

Baina limosnak ez du esan nahi soilik ondasun materialak.Ezagutzak, alaitasuna, denbora eta abar ere eskuzabalta-sunez konpartitu daitekeen aberastasun horren parte dira.Horrexegatik, ez dakienari irakastea, irribarretsu ager-tzea,edo norberaren denbora beste pertsona bati emateaere limosna emateko beste modu batzuk dira.

— Haragia uzten eta egun seinalatu batzuetan barau egi-ten saiatzen dira.Gorputza gurtzeko joera gainditzeko aha-legina da, Jainkoarengana hurbildu asmoz. Baraua ez dabakarrik janaria uztea,limosnak dirua ematea bakarrik esannahi ez duen legez: baraua izan daiteke besteengandikurruntzen gaituen edozein jarduera nahiz jarrera baz-tertzea.

14

3Kippur

Urte osoanApaiz Nagu-sia Kippur egu-nean baino ezzen sartzen de-bir izeneko to-kian, Jerusale-meko Tenpluko

gela nagusi eta sagaratuenean.

Apaiz Nagusiak ahari bat sa-krifikatzen zuen, eta haren odo-la isurtzen zuen aker baten gai-nera. Ordaintza-akerra zenhori: hirian zehar erabiltzen zu-ten eta, azkenik, basamorturaeraman, gaizkiaren urruntzeaeta bekatuen ordaintzea iru-dikatzeko.

Israeldarrek basamortuan, Egiptotik

Kanaanera (Lurralde Agindura) joate-

ko egindako 40 urteak gogoratzen

ditu Garizumak. Halaber, Jesusek, Es-

pirituak bere eginkizuna ager ziezaion,

basamortuan eman zituen 40 egu-

nak ere gogoratzen ditu.

Kristau asko eskuzabalak dira beren denborarekin.

Debir edoSantu-santua.

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 14

Page 11: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

15

Osatu Koraneko aipu hau:

«Beren ogasuna Jainkoagatik (…) dutenak, zazpi buruxkaeman eta horietako bakoitzak (…) garau ekoizten dituen(…) bat bezalakoak dira. Horrela biderkatzen dio Jainkoak,Berak maite duenari. Jainkoa (…) da, orojakilea.

Beren (…) Jainkoagatik gastatzen dutenak, ondoren (…)agertu barik, ez inor umiliatu barik, haren ordaina izangodute beren (…)ren alboan. Ez du (…) izan behar, ez tristeegon.»

a) Islamdar erlijioko zer elementu aipatzen da testuan?

b) Urteko zer sasoitan egiten da bereziki? Zergatik?

Irakurri lekukotza hau, eta azaldu zergatik den konber-tsioa.«Lehen nire probetxurako izan zitekeena bakarrik nuenburuan,neure apeta edo kapritxoak besterik ez.Baina,behinbatean,laguntza-jantoki bat bisitatu ondoren,konturatu nin-tzen beste pertsona batzuei laguntzeak gogobeterik uztenninduela.»— Ezagutzen al duzu inor antzeko konbertsio-lekukotza

eman dezakeenik? Azaldu adiskideei.

Yom Kippur alai egoteko eguna da juduentzat? Azalduzergatik.

Hitz egin jarrera hauei buruz:

• Karitatea norberagandik hasten dela diozu,eta zeure diruguztia gutizietan xahutzen duzu, batzuetan adiskideakgonbidatzen badituzu ere.

• Behar ez duzun diruaren zati bat Elizbarrutiko Cáritasi ema-ten diozu noizean behin.

• Larunbat arratsaldeak geriatriko batean ematen dituzu,karta-jokoan zaharrekin.

• Ez duzu nahi zeure dirua ez denbora beste pertsonabatzuekin partekatu, baldin ordainetan ezer jasotzen ezbaduzu.

a) Jarrera horietatik zeinek laguntzen dizute pertsonagisa hazten?

b) Balioetsi jarrera horiek limosnaren kontzeptu kristauarenarabera.

c) Aipatu haiek aurrera eramateko aurkituko zenituzketenbi zailtasun eta bi erraztasun.

d) Idatzi zeure jarrera aukeratzen lagunduko lizuketen biarrazoi.

ehun – gastatzen – garaua – neurrigabeaogasuna – harrokeria – Jauna – beldur – soro

Musulmanek Eguzkia sartzen denean ete-ten dute Ramadaneko baraua.

3.3. RamadanaRamadana islamdar egutegiko bederatzigarren hila da. Ilberria-rekin hasten da eta ilgoraren hasierarekin amaitzen da. Horre-xegatik,Ramadanaren iraupena aldakorra da;egun bi edo hirukoaldea egon daiteke, zerua hodeitsu dagoen edo ez. Hilabetehorretan zehar,Mahomari Korana agerrarazi zitzaion unea gogo-ratzen da. Derrigorrez barau egiteko hila da. Egun-argia den or-duetan musulmanek ez dute jaten,ez edaten,ez erretzen,ez sexu-harremanik izaten; uste dute, beren gorputza hustutakoan, Ko-ranaren mezuak zentzu handiagoz egiten duela oihartzun berenbaitan.

Komunitate musulmanaren arazoei arreta handiagoz begiratzen zaien hila erebada. Horrexegatik, Ramadana amaitutakoan, zakat delako ekarpena egiten dute,limosnaren parekoa.Nolabaiteko aberastasuna duten musulmanek,nahitaez,behar-tsuenen artean banatzen dute beren ondasunen zati bat.

Barau-hila amaitutakoan Id al-Fitr ospatzen da. Jai horretan familiek elkar bisitatzendute eta opariak eskaintzen dizkiete batak besteari. Beren urteko oporretako egunbatzuk jai horretarako gordetzen saiatzen dira.

Juduak

Kristauak

Musulmanak

Yom Kippur

Garizuma

Ramadana

• Damua

• Otoitza • Limosna • Baraua

• Baraua • Limosna

9

10

11

12

Jarduerak

Konpromisoa

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 15

Page 12: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

Zientziak

Juduen eta musulmanen praktika eta erritu erlijiosoak gauzatzeko, zientzia, matematika eta astronomia-ko kalkulu zehatzak egin behar ziren. Zuzen-zuzen ezarri behar zen otoitzen ordutegia; egokirojarri Mekarantz edo Jerusalemerantz begira; zehaztasunez bereizi Ilargiaren aldiak, egutegiaantolatzeko eta Ramadaneko hilaren hasiera adierazteko…

Horrenbestez, Erdi Aroan kultura musulmana eta kultura judua oso garrantzitsuak izan ziren zen-bait zientziak aurrera egiteko, hala nola astronomiak, medikuntzak, botanikak, matematikak,ingeniaritzak eta alkimiak. Astronomian Azarkiel musulmana eta Abraham Ibn Ezra judua nabarmen-du ziren.

Bizikidetza Erdi Aroko Toledon

Hiri bat, hiru kulturaXI. mendean, Kordobako kalifatoa desegin ostean, Toledo hiriko biztan-leria komunitate musulman handi batek eta judu eta kristau multzotxobanak osatzen zuten.

Toledoko taifako agintari islamdarren joera beren lurraldean bizi ziren erli-jio-elkarte guztien estatutua errespetatzea izan zen. Islamdar bihurtzeaborondatezkoa zen, nahiz eta musulmanak ez zirenek zerga bat ordain-du behar zuten. Hartara, bada, bizikidetza harmoniatsu samarra gertatuzen, juduen eta kristauen gaineko zerga-presioak liskarrak sorrarazten ba-zituen ere.

Juduek eta musulmanek berdintsuak zituzten tradizio eta ekandu batzuk,eta kristauek ere horietako batzuk bereganatu zituzten. Horren adibide-ak ditugu uraren erabilerak edo zientziak.

XI. mendearen azken aldera, Alfontso VI.ak hiria konkistatu ondoren, To-ledoko Itzultzaile Eskolaren garapena hasi zen. Toledo gaur egun.

Toledoko astrolabioa.

16

Ura

Urak hil ala biziko garrantzia zuen juduentzat eta musulmanentzat, ezenhigienea eta gorputzaren errituzko arazketa funtsezkoak ziren. Toledokoandalustar taifan zenbait hammam zeuden, eta judutegian, miqvahak.

Toledon hamabi bainu-toki egon izan dira aldi berean, auzo bakoitzeko mes-kitatik eta sinagogatik hurbil, baita hiriaren sarreretan ere.

Al-andalusen garrantzi handia zuten usain gozo edo lurrinek, eta ohikoa zenhalakoak bainu-toki publikoetara eramatea, baita xaboiak, emakumeentzakohenna-tindagaia eta begietarako kohl deritzona ere.

Baño de la Cava dorretxea, Tajo ibaiaren ertzean.

Dokumentala

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 16

Page 13: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

Zer eginkizun dute eraikin hauek? Zer sinestun-elkartejoaten da bakoitzera?

Azaldu zer erlazio dagoen Azarkiel eta Abraham ibn Ez-raren lan zientifikoen eta erlijioaren artean.

Laburtu hiru esalditan Toledoko Itzultzaile Eskolak ErdiAroko Europaren kulturari egindako ekarpena.

Kristauen, juduen eta musulmanen arteko bizikidetzakErdi Aroan hainbat erlijio-egoera sorrarazi zituen. Azalduhonako hauek:

Munduko Erlijioen Parlamentuaren itxiera-hitzaldian Da-lai Lamak esan zuen:

«Adiskide kristauak ditut, neu ere kristau ontzat naute-nak, eta nik ere beraiek budista ontzat ditut […] Budaktradizio eta kultura desberdinekiko errespetua irakatsizuen.Erlijioak testuinguru eta egoera jakinetan sortu zi-ren, baina denak datoz bat elkar onartu eta elkarrengan-dik ikasi behar dutela esatean. Horrexegatik, sinesmendesberdinetako jendearekin elkartuta egotea oso lagun-tasun handia da. Erlijioarteko erakundeak biziki positi-boak dira. Erlijioen Parlamentua eta erlijioarteko mugi-mendua gero eta lan ekinkorragoa egitera daude dei-tuak…»

a) Idatzi testu labur bat, erlijioen arteko elkarrizketazer den azalduz.

b) Aipatu beste erlijio-tradizio batzuk ezagutzeak dakar-tzan onuretako batzuk.

17

Hona gure proposamena:zuk zeuk egitea zeure dokumentala.Horretarako, jarraitu urrats hauei:

Hautatu zer gai ikertu nahi duzun.Guk Munduko ErlijioenParlamentuari buruzko informazioa bilatzea proposatzendizugu.

Bilatu Interneten gaiari buruzko dokumentazioa.Adibidez:— Zer den eta beraren historia azaltzen duten web-orriak.— Bilkuretako baten batean parte hartu duten batzuen

lekukotzak.— Azalpena hornitzeko irudiak.

Antolatu informazioa, eta atera ondorioak. Saiatu galde-ra funtsezkoei erantzuten:

Prestatu txosten bat,bildutako informazioa laburbilduz etaondorioak azalduz. Aurkezpen motari ahalik eta hobeenegokitutako forma izan behar du txostenak.

— Gogoan izan lana garbi eta ortografia zuzenduta emanbehar duzula. Ez ahaztu informazio-iturriak aipatzea.

Legeen Liburua, Alfonso X.a Jakintsuaren garaian argitaratua.

Toledoko Itzultzaile Eskola

Toledo hirian, bertako biztanleria askotarikoari eta zientziekiko in-teres handiari esker, arabiar munduko biblioteka garrantzitsueta-ko obra ugari zeuden, zientzia eta filosofiako greziar testu askobarne. Horrelako testuak egoteak Toledoko Itzultzaile Eskola ga-ratzea ekarri zuen. Eskola haren zeregina zen testuak arabiera-tik eta hebreeratik latinera itzultzea, eta kristauak, musulmanaketa hebrearrak aritzen ziren elkarlanean.

Eskolak XII. eta XIII. mendeetan izan zuen gailurra. Horrenbes-tez, sasoi hartan Toledo eta hispaniar erresumak bilakatu zirenkultura klasikoa Mendebaldeko Europako beste lurraldeetara za-baltzeko transmisore nagusiak.

mudejarra – mozarabiarra – muladia

hammam – miqvah – eliza – sinagoga – meskita

zer – noiz – non – nork – nola – zergatik

Word PhotoshopPowerPoint

Testu-editorea

Irudi-editorea

Aurkezpenmultimedia

Lan monografikoa

Horma-irudia

Ahozko azalpena

Dokumentalista

13

14

15

16

17

A

B

C

D

Aurkezpen mota

Jarduerak

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 17

Page 14: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

18

Art

ea

Bab al-Mardum meskita edo Argiaren Kristoren eliza | TOLEDO

ARKITEKTURA: Argiaren Kristoren meskita-elizaArgiaren Kristoren meskita-eliza edo Bab al-Mardum kordobar kalifa-estiloko meskita txiki bat da.Antzinako Toledo andalustarraren sarreretako batean kokatuta dago. Hirira heltzean edo handikabiatzerakoan otoitz egiteko erabiltzen zen.

X. mendearen azken aldera eraiki zuten, ate nagusiko idazkunean adierazten den bezala. XII. men-dera arte meskita izan zen, baina 1186an eraikina birmoldatu, eta eliza katolikoa izateko saga-ratu zuten. Gaur egun desakralizaturik dago.

Fatxada nagusia. Ganga, barrutik ikusita.

Pantokrator erromanikoa.Meskitaren barrualdea.

9 8

5

6

123

47

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:33 Página 18

Page 15: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

Deskribatu Argiaren Kristoren meskitaren ezaugarri nagu-siak.

— Nola azalduko zenuke meskita bat Kristori eskainitaegotea?

Bilatu Toledoko meskitako hiru arku motei buruzko da-tuak. Esan zer estilotakoa den bakoitza, eta zer erlijio-el-kartek erabiltzen zuen.

Eratu taldeak, eta bilatu sei eraikin erlijiosoren irudiak,erlijio monoteista bakoitzeko bi. Saiatu herrialde eta es-tilo desberdinetakoak izan daitezen. Adibidez, ErromakoDone Petri,Pariseko Notre-Dame katedrala,JerusalemekoSinagoga Nagusia,Berlineko Rykestrass-eko sinagoga,Me-kako meskita eta Istanbuleko Meskita Urdina.

a) Antolatu sei eraikinen irudiak edukiko dituen albumbat.Deskribatu eraikin bakoitza,eta azaldu labur-laburnon dagoen kokatuta eta zertarako erabiltzen den.

b) Idatzi erlijio bakoitzaren eraikinek dituzten elementukomunak, eta zertarako diren.

Argiaren Kristoren eliza-meskitaren espazioa,aurrena,ten-plu musulmana izan zen, eta ondoren, kristaua.

a) Aipatu erlijio batean erabiltzetik beste batean erabiltze-ra aldatu diren tenplu batzuk, eta azaldu eraikuntzanigartzen diren aldaketak ere.

b) Zure ustez, posible da sinesmen desberdinetako per-tsonek leku bera erabiltzea otoitz-lekutzat? Arrazoituerantzuna, eta aipatu hala gertatzen den kasu batzuk.

c) Zer deritzozu gurtza-leku bat kultura-jardueretarakoerabiltzeari; hots, kontzertuak, erakusketak eta besteegiteko erabiltzeari?

Kanpoaldean batera daude harri txikia eta adreilu gorria.Fatxada nagusiak hiru ate dauzka, arku banarekin, ba-koitza estilo batekoa: ferra-arkua (1), zirkuluerdiko ar-kua (2) eta zorrotz gingiladuna (3).

Fatxadaren goiko aldean, elkarrekin gurutzatzen eta gain-jartzen diren arkuz egindako friso apaingarri bat (4) iku-siko dugu.

Meskitaren barrualdea leku irekia da, erdiko lau zutabenagusien inguruan egituratua. Zutabeak (5) eta kapitelak(6) lehenagoko eraikinetakoak dira.

Zutabeen gainean bederatzi kupula txiki daude, denak el-karren desberdinak. Erdiko kupula da garaiena. Gangak(7) nerbio lodiak ditu, bikoteka jarriak eta erlaitzean berma-tuak, erdian lekua libre utziz.

Meskitaren planta greziar gurutze erakoa da, karratu ba-ten barruan inskribatua, IX. mendea baino lehenagoko bes-te meskita batzuk bezala, hain zuzen.

Oraindik ere fresko erromanikoak ditu absidean, XII. men-dekoak, eliza kristaua zen garaikoak. Maiestate (8) batirudikatzen dute, tetramorfoa inguruan. Egoera oneneaniraun duena mandorla barruan dagoen Kristoren irudia berada: liburua dauka altzoan, eta eskuin eskuarekin bedeinka-zioa ematen ari da. Mandorlaren (9) hondoa urdina da, izar-duna, zeru-ganga adierazteko.

19

zirkuluerdikoa

ferra-arkua

zorrotza

Meskitak islamaren eraikin erlijiosoak dira. Komunitatearentzako, otoitz egi-

teko eta hezkuntzarako guneak dira. Bi zati izaten dituzte: patioa kanpoaldean,

eta otoitz egiteko aretoa barruan.

Meskita batzuk axuleiuekin eta Koraneko pasarteekin daude apainduta. Bes-

te batzuek ez dute apaingarririk, sinestunei arreta ez galarazteko.

Otoitz egiteko aretoa Mekarantz begira dago, eta ez du jesarlekurik, ezen sines-

tunak zutik, belaunikaturik edo ahuspezturik egoten dira. Aretoaren leku ga-

rrantzitsuena mihrab deritzon horma-hobia da, eta bertarantz begira jartzen

dira sinestunak.

18

19

20

21

Jarduerak

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:34 Página 19

Page 16: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

20

Filmografia• Milaka afrikar erre-

fuxiatu iritsi diraSudaneko kanpa-lekuetara,1984an.AEBek eta Israelekproposatuta, juduetiopiarrak Israelera eramateko egi-tasmo bat jarri da abian. Ama kristau batek bere bederatzi urte-ko semea konbentzitu du judua dela esan dezan, gosetik eta he-riotzatik salbatzeko.Frantziar familia judu sefardi batek adoptatu-ko du mutikoa.Han maitasuna,Mendebaldeko kultura eta judais-moa aurkituko ditu, baina baita arrazakeria eta gerra ere Israelekpalestinarrei okupatutako lurraldeetan.

IZENBURUA: Vete y viveZUZENDARIA: Radu MihaileanuDATUAK: Frantzia-Israel (2005)

Musika

• Album honetan musika sefardi andalusiarra jaso da. Arabierazidazten zuen Maimonides pentsalari judu kordobarraren ome-nez grabatu zen.

IZENBURUA: Maimónides, Edad de oro de SefaradEGILEA: Eduardo Paniagua eta Jorge RozemblumDATUAK: Pneuma/Karonte

• Juduek,kristauek eta musulmanek otoitzaren bitartez adie-razten dute beren federik sakonena.Sinesmenak eta tradi-zioak ospatzearekin batera,munduarekiko konpromisoahartzen dute.

• Sinestunek Jainkoarekin komunikatzeko beharra sentitzendute.Kristauek Gure Aita, juduek Shema Israel eta musulma-nek Fatiha dituzte otoitz nagusiak.Hirurek gogoratzen duteJainkoa bakarra dela.

• Erlijio monoteistek zenbait jairen bitartez gogoratzeneta ospatzen dituzte beren fedearen gertakaririk garrantzi-tsuenak, hala nola juduen Pazkoa, kristauen Pazkoa etamusulmanen Bildotsaren jaia.

• Hiru erlijio monoteistetako sinestunek beren denborarenzati bat ematen dute munduarekiko eta gizartearekiko kon-promisoari buruz hausnartzeko,bereziki Yom Kippur,Garizu-ma eta ramadan aldietan.

Irakurgaiak• Liburu aproposa abenturazaleentzat,bizizale amorratuentzat eta

zoriona eta errealitateari behatzeko modu ugarien arteko ulerme-na bilatzen dituzten pertsonentzat.

Protagonista Granadakomusulman bat da. Hiriakristauek hartu ondoren,handik alde egin behar du.Hortik aurrera munduaribira emango dio Mende-baldeko eskarmentuaEkialdekoarekin lotuz.

IZENBURUA: Leon afrikarraEGILEA: Amin MaaloufARGITALETXEA: Alianza(1990)

Erlijio monoteistakJudaismoa

Shema Israel

Yom Kippur

Otoitza

Gure Aita GarizumaKristauen Pazkoa

Ospakizuna Konpromisoa

Islama

Salat

Ramadana

Bildotsarenjaia

Kristautasuna

Otoitza

Ospakizuna

Konpromisoa

Otoitza

Ospakizuna

Konpromisoa

Laburpena

Eskema

Baliabideak

Juduen Pazkoa

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:34 Página 20

Page 17: «Benetan diotsuet:Sinesmena bazenute,mostaza …...sun handiz deskribatuz lekuak, pertsonak eta ohiturak. Haren liburuak argi eta zehatz erakusten digu nolakoa zen Ekialde Hurbila

21

1. Adierazi, esaldien bidez, aurreko orrialdeko eskemako edukiak.

2. Azaldu, zeure hitzak erabiliz, zer den otoitza kristauen-tzat.

a) Zein da Gure Aita otoitzaren jatorria?b) Laburbildu bi esalditan ideia nagusia.

3. Azaldu zertan diren desberdinak juduen eta kristauen Paz-koak.

4. Definitu honako kontzeptu hauek, eta esan zer erlijiota-koa den bakoitza:

5. Zer kristau-konpromiso mota ikusten da argazkian?

a) Nolako konpromisoa du boluntario horrek besteen-tzat?

b) Zer erlazio ezar dezakezu irudiaren eta Jesusek ikas-leei oinak garbitzearen keinuarekin?

c) Azaldu esaldi hau: «Maitatzea zerbitzatzea da.»

d) Egin beste konpromiso modu batzuen zerrenda.

6. Egin gogoeta honako kasu honen gainean:

a) Zure ustez,adiskideak joango direnez gero,Endikak erejoan beharko luke? Zergatik?

b) Endika hunkiturik sentitzea arrazoi sendoa ote da ezjoateko?

c) Idatzi bi arrazoi,Endikari zer egin erabakitzen lagun die-zaioketenak.

7. Esan honako baieztapen hauek zuzenak ala okerrak di-ren. Berridatzi zuzen.

a) XI. mendean Toledon erlijio kristauaren, juduaren etabudistaren arteko bizikidetza oso gatazkatsua izan zen.

b) Juduen erritu-bainuei hamman deitzen zaie.

c) Musulmanentzat ura ez zen garrantzitsua,eta bainu-to-kiak meskitetatik urrun egoten ziren.

d) Erlijio musulmanak astronomia aztertu beharra du,Ra-madanaren amaiera zehazteko.

e) Toledoko Itzultzaile Eskolak latinetik arabierara itzuli zi-tuen lan zientifikoak.

8. Aipa itzazu Iberiar Penintsulan Erdi Aroan gertatu zireneta erlijio musulmanarekin zerikusia duten aurrerapenzientifiko bi.

— Azaldu erlazio hori.

9. Aztertu Benedikto XVI.ak Jerusalemen 2009ko maiatza-ren 11n Erlijioen arteko Elkarrizketarako Elkarteekin egin-dako Jardunaldian eman zuen hitzaldiaren zati hau.

a) Zer dira kristauentzat erlijioen arteko desadostasunak?

b) Desadostasun erlijiosoak pertsonen arteko ezin kon-ponduak eragiteko arrazoia ote dira?

c) Idatzi zer jarrera izan behar dituzten pertsonek desa-dostasun erlijiosoak elkarren aurka egiteko arrazoi izanez daitezen, baina bai benetako bakerako eta gizate-ria bidezkoagoa eta duinagoa izateko.

d) Zure ustez, kristauenak bakarrik al dira jarrera ho-riek? Arrazoitu erantzuna.

Batzuek nahi lukete guri sinestarazi gure sinesmenak zati-ketaren ezinbesteko kausa direla eta,beraz,gehienez ere,to-leratu egin beharko liratekeela […] Baina guk badakigu guredesberdintasunak ez direla inoiz ere ezegokiro aurkeztu be-har, dela geure artean, dela esparru zabalagoan, dela gizar-tean, nahitaezko desadostasun- edo tentsio-iturri saihes-tezin bat balira lez.

Aldiz,erlijio desberdinetakoak diren pertsonei elkarrekin be-girune, estimu eta onirizte sakonenean bizi ahal izatekoaukera bikaina eskaintzen diete, elkar adoretuz Jainkoa-renganako bideetan. Ahalguztidunak bultzatuta eta Harenegiak argi eginda,ausardiaz jarraituko ahal duzue bidea egi-ten, desberdintzen gaituen oro errespetatuz eta izaki be-deinkatu gisa batzen gaituen oro sustatuz,geure komunita-teei eta munduari itxaropena eraman nahi horretan.

Endika pare bat aldiz joan da ospitalera parrokiako adiski-deekin,bakarrik dauden gaixoak bisitatzera.Gaixoak oso po-zik egon dira, baina bera biziki hunkitzen du errealitate ho-rrek. Adiskideek itzuli egin nahi dute hurrengo asteburuanere, baina Endikak ez daki zer egin.

sabbat – zakat – haragia uztea

Ebaluazioa

LA Religión 3 ESO EUS - UD 01 rev 13/5/10 16:34 Página 21