4 EURO • 2014KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Lehen Hezkuntzakoak eta hamasei...

44
hh ARKITEKTURA, HEZKUNTZAKO MARKO ETA TRESNA • ANNA TARDOS LOMCE-RI EZ 0-3 FORMAZIOA: FORMAZIO PERTSONALA EMOZIOAK GORPUTZ HEZKUNTZAN • ISILTASUNAREN GARRANTZIAZ REBEKA ARRARAS hik hasi 4 EURO 2014KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA 20 urte euskal hezkuntza ospatuz 192

Transcript of 4 EURO • 2014KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Lehen Hezkuntzakoak eta hamasei...

hh

ARKITEKTURA, HEZKUNTZAKO MARKO ETA TRESNA • ANNA TARDOS •LOMCE-RI EZ • 0-3 FORMAZIOA: FORMAZIO PERTSONALA • EMOZIOAK

GORPUTZ HEZKUNTZAN • ISILTASUNAREN GARRANTZIAZ • REBEKA ARRARAS

hik hasi

4 EURO • 2014KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

20 urte euskal hezkuntza ospatuz

192

aurkibidea10gaia

ARKITEKTURA, MARKO ETA TRESNAArkitekturaren eta pedagogiaren arteko erlazioa erakusteko“The Best School in the World. Eskola Arkitektura Finlandian”proiektua ekarri dute Oteiza Museora. Arkitektura hezitzaileenjardunerako tresna dela diote adituek, eta, era berean, espazio-ak hezkuntza jarduera hori gertatzen deneko markoa ezartzenduela.

16elkarrizketa

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantzazu Muñoa. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua, Arantxa Urbe. Aholkulariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Uxue Ugartemendia. Imanol Epelderen argazkia: HitzenUberan. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Argazki Press. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onetsia (2014-10-17). Kopurua:3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 hizpide izan da

8 hizpide izango da

10 gaia

ARKITEKTURA, hezkuntzarako marko eta tresna

16 elkarrizketaANNA TARDOS Pikler-Loczy institutuko zuzendaria

24 LOMCE-ri ez! EHn gure hezkuntza eraiki

28 0-3 zikloko hezitzaileen formazioa: Formazio Pertsonala

32 ekarpenakGorputz-hezkuntzako III. topaketetan emozioei buruz jardun ziren

34 galdeidazueZer-nolako garrantzia dauka isiltasunak ikaste-prozesuan? VIRGINIA BELATEGI AZPIRI

40 hik hasi-ren proposamenaENE KANTAK, Haurrentzako 20 abesti berri, fresko eta dantzagarri

42 Atzeko atetik REBEKA ARRARAS

www.hikhasi.com

ANNA TARDOS Emmi Pikler pediatra eta pedagogo hungariarrak (1902-1984)hamarkada luzetan Budapesteko Loczy institutuan egindakolanari jarraipena eman dio Anna Tardos haren alaba eta Haur Psikologian doktoreak.”Hezkuntza ez da predikatzea; jarreragizatiar bat da, gauzak nola egin, nola esan, pertsonak nola tratatu... hori guztia zaintzea da hezkuntza”, esan du.

e d i t o r i a l aa z a r o a

28 urte berandu

28 urte berandu dator Nafarroa-ko Euskararen Legearen aldaketa-proposamena. Eta ez da aski. D ere-dua Nafarroako sare publiko osorazabaltzea aurrerapauso handi batda, bai. Aldaketa historikoa izangoda. Arnasa eta sosegua ekarriko diz-kie egunero-egunero euskaraz ikasiahal izateko kilometro andana eginbehar dituzten 1.400 ikasleei etahaien familiei. Bai, euskaraz ikaste-ko aukerak ugarituko ditu. Garran-tzitsua da, bai, oso. Baina ez da askieuskararen normalizazioaren bide-an.

Oraindik ere, eta legea aldatutaere, euskara ez da Nafarroako hiz-kuntza ofiziala izango, eta hala be-har luke. Legea aldatuta ere, nafarguztiek ez dituzte eskubide berbe-rak izango —euskarazko irakas-kuntza eskaintzeko gutxieneko ikasle kopurua Gobernuak zehaz-tuko baitu—, nafar guztiek ez dituz-te aukera berberak izango, Nafarroazatitzen jarraituko baitu legeak, zo-nifikatzen, zein izan diatekeen eus-kaldun eta zein ez erabakitzen.

datuko, hau da, benetan kanbiatubehar litzatekeena ukituko ez dela-ko lasai da PSN. Kezkatzekoa da be-raz. Legearen artikulu bat aldatzeaez da aski. Legea gainditu, bertanbehera utzi behar da, nafar guztienhizkuntza-eskubideak eta euskaraeta euskaraz ikasteko aukera-ber-dintasuna bermatuko dituen legebat behar da.

Euskal Herria mapatik erauzi arteBitartean, Nafarroako Gober-

nuak bere politikak zorroztuz jarrai-tzen du. Euskal Herria mapatik ken-du ezin duenez, Euskal Herriko ma-pa azaltzen duten liburuak kendu-ko ditu eskoletatik, “Nafarroako errealitate instituzionala” ez ei dute-eta errespetatzen, Iribasen hitzetan.Nor da Nafarroako errealitatea be-netan errespetatzen ez duena? Norda euskaldunak ukatu nahi dituena?Nor da hezkuntza eta hizkuntza hel-buru nazionalisten menera erabilinahi dituena? Nor da nafarren hiz-kuntza- eta hezkuntza-eskubideakurratzen dituena?

“Helburu nazionalistak” aipatuditu Yolanda Barcina NafarroakoGobernuko presidenteak legearenaldaketa kritikatzeko. “Ez dira eus-kara erabiltzen ari modu kulturale-an, euskal nazionalismoaren nahibatzuk lortzeko baizik”, esan duUPNko buruak. Baina benetan era-baki poilitikoa dena, helburu (es-painiar) nazionalistak dituena, kilo-metroen arabera eskubideak mu-rriztea da. Beldurraren mamuahauspotzen hasi da, euskara eta ogena, euskara eta arriskua, euska-ra eta atzerapausoanahasiz: euska-ra sare publiko osora zabaltzeak Na-farroako hezkuntza-sistema kalte-tuko duela esan dute Barcinak etaJose Iribasek: “Eredu egonkor eta adostua nahasi egingo dute”.

Harritzekoa da, halaber PSNrenjarrera. 28 urtean legea aldatu beha-rrik ikusi izan ez duenak, edo ezi-nezko jo izan duenak hamabost egunean egingo du orain aldaketa.Argi azaldu du PSNko parlamentariPedro Rasconek lege aldaketak ezduela 1986koaren “funtsa” itxural-

Berri ona da euskara sare publiko osokoikastetxeetara zabaltzeko aukera irekitzea,baina, Nafarroako Euskararen legeaaldatzeko proposamena ez da aski. Aldatuez, gainditu eta alboratu egin behar baita1986ko legea, nafar guztien hizkuntza-eskubideak errespeta daitezen etaeuskararen normalizazioaren bideanaurrera egin dadin.

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 5

Nafarroako hainbat eremutaneuskaraz irakastea galarazten zuenlegea aldatzeko lege proposamena erregistratu dute PSN, Geroa Baik etaEzkerrak Nafarroako Parlamentuansare publiko osoan D eredua zabaldueta euskaraz ikasi ahal izateko.

Ezkerrak proposatu du 1986koEuskararen legea aldatzea, eta PSNkGeroa Baik eta Ezkerrak sinatu duteproposamena, Bilduk eta Aralar-NA-baik berriz, babesa bai baina sinadu-rarik ez dio eman, aldatu beharrekoazonifikazio-eredua dela baitio. Ze-hazki, 26. artikulua aldatzeko propo-samena egin dute, eremu ez-euskal-dun deiturikoei loturikoa, izan ere ar-tikulu hori erabiltzen baitu UPNrenGobernuak hainbat eremutan euska-raz ikasteko aukerarik gabe uztekosare publikoko umeak.

28 urtean moldaketa bakarra izandu Nafarroako euskararen legeak, ahaleginak ugari izan badira ere. Or-duan PSNren onarpena izan zuen le-geak. Ordutik gaurra legea gero etamurriztaileagoa izan da. Orain, alda-keta berriaren karietara Yolanda Bar-cinak PSNren aurka egin du jarrera al-da dezan. Euskara sare publiko osorazabaltzea “eskari artifiziala” dela adie-razi du Barcinak, euskara “hitz egitenez den lekuetara” eraman nahi dute-lako: “Ez dira euskara erabiltzen arimodu kulturalean, euskal nazionalis-moaren nahi batzuk lortzeko baizik”.Legea aldatu eta D eredua zabaltzeakhezkuntzaren kalitatea arriskuan ja-rriko duela esan du UPNk, euskaraz-ko hezkuntza Nafarroa osora zabal-tzea diruz bideraezina dela argudia-tuz.

Euskara irakasgaiko 22 liburu erretiratzeko agindua eman du Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kon-tseilariak. Liburu horiek ikasleak “adoktrinatzeko” baliagarri direla“ezker abertzaleko eta inguruko tal-deentzat”, azaldu du Nafarroako Go-bernuak, eta Euskal Herriko mapakerakustea da, besteak beste, horren a-dibide, Iribasen esanetan. “Nafarroa-ren errealitate instituzionala errespe-turik gabe tratatzen dute”, argudiatudu Iribasek.

Ikastetxeei liburuak ez erabiltze-ko agindua igorri die, eta argitaletxeeijakinarazi die edukiak aldatu ezeanmaterialen zerrendatik kenduko di-tuztela.

Legez kanpo utzi nahi dituen libu-ruen artean Ikaselkar, Erein eta Iba-zaibal-Edelvives argitaletxeen libu-ruak daude, baina baita EspainiakoAnaya, Edebe eta Santillana argitale-txeek egindako hainbat liburu ere, seiLehen Hezkuntzakoak eta hamaseiDerrigorrezko Bigarren Hezkuntza-koak.

Hezkuntza eta euskara-eragileek“inkisizioaren pareko” jo dute Iribaskontseilariak euskarazko liburuenaurka hartutako neurria.

Nafarroako GobernuakEuskara irakasgaiko 22eskola liburu legez kanpokotzat jo, eta erretiratzeko agindu du

Nafarroako euskararen legea aldatu eta sare publiko osora zabaltzeko urratsa egin dute Parlamentuan

6 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

hizpide izan da

hizpide izan da

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi• 7

Astetako protesta izan da. Mani-festaldi eta gose grebak tarteko, So-puertan Lehen Hezkuntzako eskolapublikoa izateko aldarria egin dutehainbat familiak. Eusko Jaurlaritzaknegoziazioak hasi ahal izateko bal-dintza bat jarri die: haurrak arauz es-kolatzea, Sopuertako umeek arauzkanpo hasi baitzuten ikasturtea ira-kasle boluntarioekin. Familiek Jaur-laritzaren eskaria onartu, haurrak Za-llara joatea onetsi eta negoziazioakhasi dituzte datorren urtean LehenHezkuntzako lehen eta bigarren mai-lak herrian jarri ahal izateko Jaurlari-tzarekin adostasuna erdietsi nahian.

Gaur egun Bizkaiko elizbarrutia-

ren jarrera da Sopuertako La Balugaeskolan Lehen Hezkuntzako eskain-tza oztopatzen duena. Izatez eskolapublikoa da La Baluga, udala da erai-kinaren jabea eta diru publikoarekin egin da eraikuntza-lana, baina elizba-rrutiaren orubean eraikia dago esko-la, bertan Haur Hezkuntza baino ez emateko baldintzapean emana.

Hilabeteak daramatzate familieketa hezkuntza eragileek JaurlaritzakoHezkuntza Sailarekin negoziatzen,baina oraindik akordiorik ez dute er-dietsi. Bitartean Zallako Mimetiz es-kolara joango dira haur gehienak, 30kilometroko joan-etorria eginez egu-nero.

Sopuertan eskola publikoa eskatzen zuten gurasoek Zallara joatea onetsi dute

Hego Euskal Herriko lau hiribu-ruetan hezkuntza eredu propioarenaldarrikapena eta Espainiako Gober-nuaren hezkuntza erreformaren kon-trako protesta entzun zen urriaren11n, LOMCEren kontrako platafor-mak deituriko manifestazioetan, Eus-kal Herrian gure hezkuntza eraiki.LOMCEri eta inposaketei ez lelopean.

Hezkuntza eragileek LOMCErenaurrean konpromiso zehatzak eskatudizkiete administrazioei, eta euskalhezkuntza Euskal Herritik eraikitze-

ko elkarlana eskatu dute. Jaurlaritzaklegea onartzen ez duen arren, eta akordio bidez atzera bota nahi duenarren ezarri dira LOMCEren neurri ba-tzuk, eta Nafarroan berriz, osoki.

Hezkuntza eredu propioa aldarrikatu dute LOMCE legearen kontrako manifestazioetan

Lau urteko lan gatazka bizi izandute Kristau Eskolek, baina urriaren10ean sindikatuek eta zuzendaritzaksinaturiko akordioarekin amaitu zen.100.000 familiari eragin die gatazkaketa 12.000 langileri. Lan ituna osorikberreskuratu ahal izan dute langileeketa soldatak ere gaurkotzea onartu duzuzendaritzak.

Kristau Eskolak lan ituna hautsizuen iaz, lan erreforma ezarriz, etahorrek gatazkak bideratzeko nego-ziazioak bertan behera utzi zituen.Gatazka 2010ean piztu zen, Espainia-ko Gobernuak langile publikoen sol-data % 5 jaistea erabaki zuen eta Isa-bel Zelaak sare publikoko irakasleeiez eze, itunpekoei jaistea erabakizuen. Itunpeko eskolek, beraz, dirugutxiago jaso zuten eta Kristau Esko-lak soldata jaistea erabaki zuen. Auzi-tegira jo zuten sindikatuek, itunpekolangileak ez direla publikoak argu-diatuta eta ez zegokiela, beraz, solda-ta jaistea. Epaileak arrazoi eman zienlangileei. Kristau Eskolek, orduan, epaileak babesten zuen soldata or-daintzeko diru gutxiago zeukan. Bai-na azkenean epailearen ebazpenabete, eta zorra kitatu beharko du.

Kristau Eskolako gatazkalan ituna indarrean jarrizeta kendutako sotalda zatia itzuliz amaitu da, akordio bidez

Ziburuko Kaskarotenea ikastolari babesa erakusteko, Ikastolak ez hunki lelopean

manifestazioa egingo da azaroaren 8an, arratsaldeko lauretan Ziburuko plazatik

abiatuta. Manifestazioan parte hartzeko deia egin dute Euskal Herri osoko ikastoleta-

ko hainbat zuzendari, irakasle, ikasle eta gurasok.

Guy Poulou Ziburuko auzapezak ikastola uzteko agindu eta polizia bidaltzearekin

mehatxatu ondoren egin dute manifestaziorako deia. “Okupatzen duzuen lekua jendez

eta objektuz husteko agintzen dizuet. Hala egin ezean, kanporatzea gauzatzera be-

hartuta ikusiko dut neure burua, beharrezkoa balitz, indar publikoaren laguntzare-

kin”, agindu die Poulouk.

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Ziburuko auzapezaren jarrera

kritikatzearekin batera, Kaskarotenearen egoeraren dimentsioa azpimarratu du: “Ez

da ikastola bakar baten aurkako erasoa; euskarari, euskal kulturari eta euskaraz bizi

nahi duen herri bati egiten zaion erasoa da”. Ikastola guztiak “eraso honi aurre egite-

ko bat eginda” daudela adierazi du Tellituk, baina bestelako erakunde, alderdi eta era-

gileen inplikazio beharra ere narbarmendu du, eta azaroaren 8an Ziburun egingo den

manifestaziora joateko dei egin die euskal herritar guztiei.

hizpide izango da

Ziburuko Kaskarotenearen aldeko manifestazioa

deitu dute azaroaren 8rako

Azaroaren 8an eta 9an, PEI-EIP Psikomotrizitate Praktikako III. Jar-dunaldiak egingo dira Bilbon “Haurzaila. Nerabezarora bideratzea. Berelaguntza eta zaintza heziketa eta pre-bentzio psikomotrizitate praktikatik”izenburupean.

Azaroaren 8an, larunbatez, Ber-nard Acouturierrek hitzaldia emangodu jardunaldiko gai nagusiaren ingu-ruan, goizez zein arratsaldez. Horrezgain, beste bi aurkezpen ere egingodira: batetik, Bidegintzak “Nola la-gundu eta begiratzen dugu haur ‘zai-la’?” izeneko mintzaldia egingo du;bestetik, berriz, L'Atelier DurangokoDantza eta Arte Eszenikoen Eskolanerabe eta gazteen mugimendu es-presioaz jardungo da.

Bernard Acouturierrekhitzaldia eskainiko duPsikomotrizitatePraktikako Jardunaldian

8 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

Barakaldoko Berritzeguneak an-tolatuta, XXVIII. Jardunaldi Pedago-gikoak egingo dira azaroan, aniztasu-na gai nagusitzat hartuta. Lehen saioaurriaren 30ean egin zen arren, azaro-an ere izango da bertan parte hartze-ko aukera: azaroaren 5ean tailerrak egingo dira eta azaroaren 12an prakti-ka onak erakutsiko dira.

Informazioa: bgune0428jp.blogs-pot.com

Aniztasunaren BAItanJardunaldi Pedagogikoak

hizpide izango daEuskarabildua saioanIKTak jakintzaren mesedetan erabiltzenikasteko aukera izango da

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi• 9

Azaroaren 9ra arte zabalik dago REGGIO EMILIA-ko jardunaldian izena emateko epea

Udazkenero bezala, 0-3 urte bitar-teko haurrekin ari diren hezitzaileen-tzako prestakuntza eskainiko du HikHasik. Aurtengoan, mundu zabaleanhain ezagunak diren Italiako ReggioEmiliako Udal Haur Eskoletako espe-rientzia ezagutzeko aukera izango daazaroaren 14an Bilboko Bizkaia Are-toan eta azaroaren 15ean DonostiakoKursaal Jauregian. Maddalena Tedes-chi eta Chiara Spaggiari Reggio Emi-liako pedagogo eta hezitzaileek han-go haur-eskolen teoria eta praktikapedagogikoa azalduko dute.

Mundu osoan dira ezagunak Re-ggio Emiliako haur-eskolak eta na-zioarte mailako aitortza dute. Alde ba-tetik, hezkuntza komunitate osoaren

—haurrak, irakasleak, gurasoak, bes-telako profesionalak, herritarra, ber-tako elkarteetako kideak…— parte-hartzea dutelako ardatz eta gertukogestioan oinarritzen direlako; eta,bestetik, Loriz Malaguzziren pedago-gia darraitelako eta praktika horrekhaur bakoitzaren garapen osoa due-lako xede.

Jardunaldi honek gainera, bat egi-ten du 0-3 zikloko hezitzaileentzat an-tolatutako bi urteko formazioarekin.Izan ere, bigarren ikasturteak LorisMalaguzziren filosofia du ardatz na-gusietako bat.

Jardunaldi hauetan parte hartze-ko izen-ematea www.hikhasi.comwebgunean edota 943 37 14 08 telefo-no zenbakian egin daiteke.

Azaroaren 6an Euskarabildua jar-dunaldia egingo da Donostiako SanTelmo Museoan, IKTak jakintzarenmesedetan erabiltzen ikasteko. Ira-kaskuntza prozesu eta metodologie-tan IKTek dakartzaten abantailak etaerronkak mahai gaineratu nahi dirajardunaldian, azpimarra berezia jarrizhizkuntzen irakaskuntzan eta berezi-ki euskara ikasteko prozesuetan.Goizez hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dira; arratsaldean, berriz, tal-de-dinamika saioak antolatu dira,goizean ikusitako horren inguruanhausnarketa egiteko.

Bertan hainbat alorretako eragile-ek eta adituek hartuko dute parte: ins-tituzioek, hezkuntza eta IKTekin ha-rremana dutenek, euskaltegiek, hiz-kuntz eskolek, eskoletako ordezka-riek, IKT enpresek edo zentro tekno-logikoek... Besteak beste, Mondra-gon Unibertsitateko irakasle MaiteGoñi, Unibersitat Oberta de Catalun-ya-ko Antoni Marín Amatller, IametzaInteraktiboko Iker Olkoz eta Asier Iturralde edota DeustoTech-eko MariLuz Guenaga ariko dira hizlarien arte-an.

Informazio gehiago www.euska-rabildua.eushelbidean lor daiteke.

G A I A

10 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

Espazioa, heziketarakomarko eta tresnaArkitekturak pedagogian duen eraginaz,Finlandia eredu hartuta

G

Arkitekturaren eta pedagogiarenartean zer nolako erlazioa dagoenaztertzeko “The Best School in theWorld. Eskola ArkitekturaFinlandian” proiektua ekarri duteOteiza Museora. Finlandiako hez-kuntza-emaitza arrakastatsuetanarkitekturak eta diseinuak zernolako ekarpena egin duten azter-tu dute, hango zazpi eskoletakoesperientzia erakutsiz.Arkitektura hezitzaileen jardunera-ko tresna dela diote adituek, eta,era berean, espazioak hezkuntzajarduera hori gertatzen denekomarkoa ezartzen duela.Horregatik, arkitekturak sekulakoindar pedagogikoa izan dezakeelauste dute.

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 11

Eskola hesiarekin itxita eduki edoherriko plazara irekia egon, berdin otedio? Haurrarentzat gauza bera ote dagela txikietan aritzea edota areto zaba-letan jardutea? Eragin bera ote dute ikaskuntza-prozesuan espazio motaguztiek?

Eskola arbola baten azpian sortuzen, Louis Khan arkitektoaren teoria-ren arabera. Pertsona bat, irakaslea ze-la jakin gabe, beste batzuekin eztabai-datzen hasi zen hainbat gairen ingu-ruan. Beste haiek ere ez zekiten ikaslezirenik, baina gertakari hark eurenganizan zuen eragin onuragarriaz ohartu-rik, euren seme-alabek ere maisu harientzun ziezaioten desiratu zuten. Ho-rretarako espazioak eraikitzen hasi zi-ren, eta hala jaio zen lehenengo esko-la.

Zer funtzio betetzen du, ordea, le-hen eskola izan zen zuhaitz hark? Ba ote du eraginik ingurune fisikoak ikas-kuntza-prozesuan? Nolako rola joka-tzen du arkitekturak hezkuntza-gune-en esparruan? Zein erlazio dago eskolabateko espazioaren antolaketaren etaeremu horretan egiten den pedagogiamotaren artean?

Arkitekturaren eta hezkuntzarenartean zer nolako erlazioa dagoen az-tertzeko “The Best School in the World.Eskola Arkitektura Finlandian”proiektua ekarri dute Oteiza MuseoraEuskal Herriko Arkitektoen ElkargoOfizialaren ekimenez. Izen bereko erakusketa ez ezik, mahai-inguruak,programa pedagogikoak eta bisita gi-

datuak ere antolatuko dituzte urtarrila-ren 11 bitartean. Proiektu horren bidezFinlandiako zazpi hezkuntza-eremuarrakastatsutan arkitekturak eta disei-nuak egindako ekarpena analizatunahi izan da, eta, bide batez, arkitektu-raren eta pedagogiaren artean egondaitezkeen loturen inguruan hausnar-tu.

Arkitektura hezitzaileen jardune-rako osagarri bat da, laguntza bat; eraberean, arkitekturak hezkuntza jar-duera hori gertatzen deneko markoaezartzen du. Horregatik arkitekturaksekulako indar pedagogikoa izan de-zake. Ondorio horixe atera zuten Ja-vier Larraz, Oscar Perez eta Clara Esla-va arkitektoek eta Alfredo Hoyuelospedagogoak arkitekturak hezkuntzanduen eraginaren inguruan urriaren23an Oteiza Museoan egin zuten ma-hai-inguruan. Lau adituon irudiko,hezkuntzarako espazioak pedagogi-koa izan behar du, arkitekturak hau-rrak hez baititzake formen, espazioen,materialen, argiaren, testuren, propor-tzioen… bitartez.

Etxearen atzetik eskola da haurrakezagutzen duen lehen ingurune fisi-koa. Eguneko orduen ia herena ema-ten du bertan, eta espazio horrek eragi-na du haurraren haziera eta heziketan.Perezen esanetan, indibiduo autono-mo eta izaki sozial bihurtzen gara es-kolan, eta prozesu horretan gure ingu-runeak isilean hitz eginez eragiten di-gu, modelatu egiten gaitu. Espazioakez du esplikaziorik ematen, ez du me-

Javier Torres, Javier Larraz, Clara Slava, Oscar Perez eta Alfredo Hoyuelos Oteiza museoko mahai-inguruan.

12 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

arkitekturak pedagogian duen eragina

todologia zehatzik erabiltzen, haurreiez die ongi edo gaizki zer egin duten esaten, baina hezkuntza garatzen de-neko plaza da eta horrek baditu ondo-rioak: “Espazioak zuzenean eragitendu haurren formazio sentsorialean.Haurraren gaitasun espaziala eskolaramugatzen da sarri. Ingurune fisikoaketa arkitekturak zuzenean baldintza-tzen du hezitzaileek eta haurrek jardu-teko eta harremanetan egoteko dutenmodua. Hori imajina dezakeguna bai-no askozaz ere garrantzitsuagoa da.Zalantzarik gabe, espazio atsegin baterabiltzaileentzat akuilu eta pizgarri izan daiteke, —izan eskala edo pro-portzioagatik, argiaren erabileragatik,materialengatik edota erosotasunaga-tik—”. Horrexegatik, arkitektoaren aburuz, espazio sosegatuak, lasaiak eta argitsuak eraiki behar dira; propor-tzio eta eskalagatiko tentsiorik izangoez dutenak, eta ondorioz, haurren he-ziketa-prozesua eskailera maila batgoragotik abiatzeko aukera emangodutenak. Hala, irakasleek ez lukete ikasleei besteekin harremanak izateazer den azaltzeko beharrik izango, es-pazioak horretara bultzatzen ditue-nez, jada elkarrekin erlazionatzen bai-tira; ez lukete soiltasuna, malgutasunaedota gardentasuna bezalako kon-tzeptuak esplikatzeko premiarik ere izango, arkitekturak berak transmititu-ko bailituzke kontzeptuok.

Haurrak etengabeko elkarrizketanaritzen dira arkitekturak eskaintzen di-tuen espazioekin; haurra bera ere es-pazioa baita, eta haurrak ere jaiotzendenetik inguruak eskaintzen dizkionaukerak arakatzen baititu gorputzarenbidez. Hoyuelosen arabera, haurrakarkitekturak eskaintzen dizkion gaina-zalak islatzaileak —ispiluak, adibi-dez— erabiltzen ditu bere burua eza-

gutzeko, eta txiki txikitatik arkitekturahorren baitan besteekin harremaneanegon nahi du; “haurrek euren espazio-ak eraikitzen dituzte, eskuekin arki-tekturak eskaintzen dizkien forma,material eta eiteak ukituz ingurunea arakatzen dute, sortzeko, berregitekoeta deseraikitzeko; gardentasunak ba-liatzen dituzte beste toki batzuetangertatzen ari dena behatzeko eta eza-gutzeko, eta begiratokiak inprobisa-tzen dituzte perspektiba diferenteeta-tik errealitatea ikusteko”. Ondorioz,Hoyuelosek uste du eskoletako arki-tektura egiten ezin dela jarraitu hau-rrek uneoro ematen dituzten ideieimuzin eginez: “Zergatik ez arriskatu apur bat gehiago eta arkitektura ludi-koagoa egin haurrentzako?” Era bere-an, eskolak diseinatzerako orduan ar-kitektoen eta pedagogoen artean elka-rrizketa handiagoa beharko litzateke-ela irizten du. Osmosiari, hau da, ba-rrualdearen eta kanpoaldean artekoloturari, behar besteko garrantzirik ezematea ere kritikatzen du. Barneko es-

pazioak asko zaintzen diren arren,kanpokoekin kontrakoa gertatzen de-la pentsatzen baitu. Dikotomia horrenatzean hierarkizazioaren kultura da-goela dio; garrantzitsuena —benetakoikaskuntza— barruan gertatzen baitaeta kanpokoa denbora-pasa baita.

Espazioaren esperientzia bizipenexistentziala da eta guztiok esperi-mentatzen dugu lehen haurtzarotik,jaiotzen garenetik eta, akaso, lehena-gotik. Hortaz, Eslavak azaldu bezala,eskolen arkitekturak badu eragina he-ziketan: “Eskola emozioetatik proiek-tatu behar dugu, izan dadila nahi ko-lektiboaren ispilu. Eskolak babesguneere izan behar du, baita barruko espa-zioaren eta kanpokoaren arteko zubiere. Eskolak esperientzia ekologikoaribidea ireki behar dio eta bertakoare-kin, lokalarekin lotura egiteko baliobehar du. Eskolaren arkitekturak mal-gutasunez jokatu behar du eta haurrariespazioaren esperientzia estetikoa bi-zitzeko aukera ere eman behar dio”.

Finlandiako hezkuntza-sistemak

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 13

G A I A Espazioa, heziketarako marko eta tresnaFinlandia eredu

dituen helburu berberak erdietsi nahidira hango eskolen arkitekturaren bi-dez ere; hala nola, pertsonen osasun fi-sikoa, mentala eta soziala bermatzea;berdintasuna bultzatzea edota guz-tientzako balioko duen eskola eraiki-tzea. Horrexegatik, eskolako espazio-ek era bateko zein besteko erabiltzai-leentzat balio beharko lukete eta haurbakoitzak bere garapen-ziklo ezberdi-netan izan ditzakeen premiei erantzunbeharko lieke. Eskolak ziurtatu behardu ikasleen eguneroko jarduna esan-guratsua, osasuntsua eta segurua delaeuren garapen eta ongizaterako. Arki-tekturaren bidez, ordea, nola susta-tzen dituzte Finlandian balio horiek?Espazioen diseinu eta egiturak lagunote dezakete hezkuntza-sistemak di-tuen helburu horiek betetzen?

Galdera horiei erantzuteko hain-bat gako ematen dira Oteiza Museoaninauguratu berri duten “The Best Scho-ol in the World. Eskola Arkitektura Fin-landian” erakusketan. 2000 eta 2010urteen artean Finlandian eraikitakozazpi eskola eredugarri erakusten dirabertan. Zein dira, baina, zentro horiekbikaintasun pedagogikoa lortzeko ja-rraitu dituzten irizpideak? Nolako ezaugarriak dituzte hezkuntza-emai-tzei dagokienez, halako arrakasta lortuduten eskola horiek?

Herri txikien antza dute Finlandia-ko eskolek. Era guztietako jarduerak egiteko espazio ugari dituzte: talde-la-nean aritzeko areto handiak, bakarka-ko lanerako gela txikiak, tailerrak, bes-te ikasleekin nahiz profesionalekin er-lazionatzeko pasabide eta plazak, egongelak, jantokiak, kirol-ere-muak... Eskolen egitura fisiko horren

bidez Finlandiako gizartean hain erro-tuta dauden hainbat balio sustatzeadute xede: inklusioa, kulturartekota-suna, berdintasuna, malgutasuna, gar-dentasuna... Erakusketaren komisarioJavier Torresek dioenez, arkitektura-ren bidez ere balio horiek landu baitai-tezke: “Azaleren, proportzioen, kon-partimentazioen, bolumenen, kolore-en, testuren, altzarien, materialen... bi-tartez imajinatzen duguna baino baliopedagogiko gehiago transmititzen di-ra”.

Finlandian hezkuntzari ematenzaion garrantziaren isla da heziketa-zentroen arkitektura eta diseinua. Bi-garren Mundu Gerraz geroztik herrial-dearen garapenerako giltzarri izan dahezkuntza, eta nagusiki, 70eko hez-kuntza-erreformaren ondotik joan daegikarituz aldaketa eta garapen hori.Aurrez, forma hierarkizatuan eta ikas-gela estandarizatuetan irakasten zenFinlandian ere. Ikasleak idazmahaienatzean jesarrita, banaka eta errenkan,arbelera begira egon ohi ziren. Gelako

atea itxita, bertako jarduna irakaslea-ren domeinupean egoten zen, eta harkoholtzatik ikasleek bizitzan aurrera egiteko behar zituzten irakaspenak ematen zizkien. Eskola haiek bulego-en, fabriken edota ospitaleen antza zu-ten. Azken urteetan, baina, irakasleanzentratutako irakaskuntzatik, erdigu-nean haurra duen irakaskuntzara iga-ro dira Finlandian, eta horrek arkitek-turan ere eragina izan du.

Komunitatera irekita daude Fin-landiako eskolak. Ez dituzte ikasleeksoilik erabiltzen, baizik eta herritarguztiei begira eraiki dira. Izan ere, es-kola ez ezik, gizarte-zentro ere badiraeraikuntza horiek, eta eskola ordueta-tik kanpo beste hamaika funtziotarakoerabili ohi dira; hala nola, haurrak zain-tzeko, familiak elkartzeko, gaueko es-kolak emateko, kontzertuak egiteko,jarduera kulturalak antolatzeko, aisial-diko ekintzetarako... Hiritar guztienzerbitzura dauden zentroak dira etaFinlandiako eremu askotan herriko eraikuntza publiko bakarrak. Horre-

Finlandiako Sipoo hiriko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zentroa.

Finlandiako eskolek herrixken tankera dute

arkitekturak pedagogian duen eragina

14 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

xegatik, orain dela bizpahiru hama-rralditik honantz, eskolen diseinua etaegituraketa erabakitzeko orduan ezdute arkitektoek soilik parte hartzen,baita irakasle, ikasle, guraso, bestela-ko profesional eta herritarrek ere. Es-kolaren irekitasunaren ispilu da hangohezkuntza-zentroek itxiturarik ez iza-tea. Kanpoaldean ataria izan ohi duteeta berau ingurunearekin —herriare-kin, auzoarekin, basoarekin, parkea-rekin...— harmonian egon ohi da.“Finlandiarrentzat eskola funtsezkopieza da komunitateari begira, ez daheziketarako pieza klabea soilik, bai-zik eta gizartean egituraketa eta kohe-sioan ere funtsezko rola jokatzen du”,argitzen du Torresek.

Finlandiako eskoletan ohikoa da erabilera anitzeko areto handiak erai-kitzea. Elkartzeko toki publikoak izanohi dira. Eremu horiek pertsonen arte-ko interakzioa sustatzen dute eta horikontzienteki erabilitako estrategia da.Espazio komunak edukitzeak sozialkibatasuna ematen dio eskolari, era guz-tietako pertsonen arteko —gazteak,zaharrak, ikasleak, gurasoak, emaku-meak, gizonak...— elkarrizketa bul-tzatzen du, eta gune horren erabiltzai-leei komunitate bateko kide izatearensentsazioa ematen die. Areto horiektalde-lanerako edota tailerretarako ezezik, eskola-orduez kanpo ere, bestehamaika jardueratarako erabiltzen di-ra: hitzaldiak, kontzertuak, elkarreta-ratzeak... Finlandian argi baitute ikas-kuntza ez dela soilik gela jakin batzue-tan ematen, baita jangeletan, kirol-gu-neetan, patioan edota auditorioan ere;eta ez dela irakasleekin soilik ikasten,baita norbere gela eta adinekoak ez di-ren beste ikasleekin nahiz zentrokogainontzeko langileekin edota besteherritarrekin ere.

nari ere egiten die erreferentzia kon-tzeptu horrek.

Ez dago gomendio unibertsalik es-kolaren tamaina zehazten duenik. Es-kola batera ehunka ikasle badoaz, blo-ke txikiagoetan banatzen dute eraiki-na. Hala, irakasle bakoitzak berari da-gokion blokeko ikasle guztiak ezagu-tu ahalko ditu, eta ikaslerik gazteenekere, orientatzeko zailtasunik gabe, eu-ren bidea aurkitzeko modua izangodute. Ildo berean, Finlandiako eskole-tan ez daukate egituraketa edota altza-ri estandarizaturik ere. Zentro bakoi-tzak autonomia du bere hezkuntza-proiekturako egokienak diren bitarte-koak erabiltzeko.

Finlandiak kalitate handiko arki-tektura-tradizioa du, Torresek adierazibezala, eta horri ere zor zaio eskolendiseinuaren arrakasta. Kurioski, arki-tektura japoniarrak eragin handia izandu eurengan: “Espazio malguak izanohi dira, balioa handia ematen dieteondo diseinatutako objektuei, espaziohutsei, espazioen jarraitutasunari edo-ta itzalei. Hemen baino eskuzabalta-sun handiagoarekin aukeratzen dituz-te eraikinen kokalekuak, eraikuntza-ren eta bere ingurunearen arteko elka-rrizketa oso garrantzitsutzat jotzen du-te, eta kanpoko espazioak asko erabil-tzen dituzte”.

Areto eta pasabide espaziotsuekinbatera, ondo diseinatutako eskola ba-tek txoko pribatuak ere izan behar li-tuzke, Finlandiako hezkuntza-siste-maren arabera. Bertan ikasleek eurenkasa jarduteko aukera dute, helduen ikuskapen beharrik gabe. Pertsonek isiltasunean aritzeko parada izangoduten eremuak beharrezkotzat jotzenditu Finlandiako hezkuntzak. Taldeanaritzeari ez ezik, garrantzia ematen bai-tiote txikitatik, nork bere buruaren ar-dura hartu eta bakoitza bere kasa ari-tzeko gaitasunari ere. Hala, espaziotxiki horiek kontzentratzeko, analisi-rako, ikaskuntza autonomorako,hausnarketarako, erlaxatzeko... auke-ra ematen diete ikasleei.

Garapen jasangarriari ere begira-tzen dio Finlandiako arkitekturak.2000. urteaz geroztik eraikitako esko-len helburu nagusietako bat iraunkor-tasuna da, hau da, ez daitezela egunbatetik bestera hondatu edota zaharki-tuta geratu. Erakusketan ageri direnzazpi eraikuntzak mantentzeko etakonpontzeko errazak eta merkeak di-ra. Malgutasuna kontzeptua ere behineta berriz errepikatzen da Finlandiakoarkitekturan. Erabilera anitzeko espa-zioei ez ezik, etorkizuneko beharrakaurreikusteko gauza izateari eta uneanuneko premietara egokitzeko gaitasu-

G A I A

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 15

Berdintasuna eta kalitatea, zutabe PISAko emaitzek finlandiarrek ba-

zekitena jakinarazi zieten besteei:munduko hezkuntza-sistemarik one-netakoa duela herrialde eskandinavia-rrak. PISAko emaitza bikainak, gaine-ra, ekitatiboak dira, ikasle gehieneklortzen dituzte goi mailako puntuazio-ak, eta oso ikasle gutxik emaitza kax-karrak. Berdintasuna eta kalitatea dira,bada, hezkuntza sistemaren oinarriak.Eta hezkuntza-sistema herrialdearenongizatearen eta garapenaren oinarri.

Ez ditu ehun urte Finlandiak. Eta ia40 urteko sendotasuna du hango hez-kuntza-sistemak. 1917an, Errusian i-raultza egin zutela baliatuz, indepen-dentzia aldarrikatu zuen Finlandiak e-do Suomiko Errepublikak, Suediarenmenpe ia 700 urte bizi izan ondoren.Europako herrialde handienetakoa daazaleraz, baina txikienetako dentsita-tez. Herrialdean zatirik handieneansuomieraz hitz egiten da, eta iparralde-an laponieraz.

Sendoa da Finlandiako hezkuntza-sistema. Irakasleriak, herritarrek, ko-munikabideek eta politikariek babes-ten dute hezkuntza-sistema. 1978an erreforma sakona egin zen eta orduda-nik, boterean aldaketak egon diren arren, politikariek adostasunari eutsidiote gaurdaino. Egonkortasun ho-rren ardatzetako bat udalek duten es-ku hartzea da; erabakiak hartzeko etabaliabideak kudeatzeko eskumenhandia dute udalek. Horrez gain, Hez-kuntza Kontseilu Nazionala eta Hez-kuntza Ministerioa arduratzen dira sis-temaren antolaketaz. Beti ere, eskolenautonomia zainduz: ikastetxeek egi-tasmo pedagogikoan eta curriculum

planteamenduan autonomia handiadute.

Gako ugari ditu Finlandiako hez-kuntza-sistemaren bikaintasunak, bai-na gako nagusietako bat sistemaren ezaugarri guztien elkarrekikotasunada. Eskolen arkitektura da hezkuntza-bikaintasunaren ezaugarrietako bat ikusi den bezala, baina horrekin bate-ra, administrazio-antolaketa malgua,tokiko erakundeen indar eta esku har-tzea, komunitatearen presentzia, ikas-leen aniztasuna zaintzea, inklusioa,aukera berdintasuna, doakotasuna,metodologia, ebaluazioa, ikasleakduen protagonismoa, ardura, autono-mia... ezaugarri horiek guztiak elkarre-raginean garatzen dira Finlandiako es-koletan.

Irakasleriak gidatzen du, komuni-tatearekin batera eskola, nahiz eta fa-miliek euren gain hartzen duten seme-alaben heziketaren ardura nagusia.Zuzendariari dagokio ikastetxearenkudeaketaren erantzukizun handie-na, eta berau udalak hautatzen du.Hautaketa horretan zuzendari-gaia-ren profila, lanbide ibilbidea, zuzen-daritza-plana eta gaitasun pertsonalakbalioesten dira. Zuzendariak aukera-tzen du bere lan taldea garatu nahiduen eskola-proiektuaren arabera, etairakasle gehienak finkoak eta iraunko-rrak dira.

Komunitatearen presentzia ere ga-rrantzitsua da Finlandiako eskoletan.Bai fisikoki —eskolak herritar guztiei irekitzen baitizkie ateak— baina baitaerabakimenetan ere, gurasoek ohiturahandia baitute udaletako hezkuntza-batzordeetan parte hartzeko, baina

baita euren seme-alaben prozesuarenjarraipen zuzena egitekoa ere, eta bes-teak, ebaluazioan parte hartuz, fami-liek eta irakasleek elkarrekin hausnar-tzen baitute ikasleen ikaste-prozesua-ren inguruan. Haurren autoebaluazio-ak ere garrantzia handia du, nork bereprozesuaren indarguneak eta ahulgu-neak ezagutzeko lana hartzen dute.Azken batean, hasieratik bukaera arte,haurra da bere ikasketa-prozesukoprotagonista. Haatik, ikastetxeek ezdute kanpoko ikuskaritzen ebaluazio-rik —soilik DBH amaitzean nazio mai-lako azterketa dute—, eta errepikape-nak saihesteko lan handia egiten duteeskolek. Finlandiako hezkuntzaren ezaugarrietako bat ikasle bakoitzarenprozesua jarraitzea denez, beharrak edo arazoak dituen ikaslea garaiz etaondo ezagutzea, eta beharrezko duenlaguntza ematea lehenesten baitute.

Eskolatik kanpoko egitura eta ohi-turek ere laguntzen diote hezkuntza-sistemari. Familiek irakurtzeko eta li-burutegietara joateko duten ohiturahandia lagungarri da, baina baita ira-kasleen prestigio soziala ere, neurrihandi batean haien prestakuntza han-diarekin lotua dagoena (urtero 4.000-6.000 ikaslek eskatzen dute IrakasleEskolan sartzea, baina 700-800 beste-rik ez dira onartzen bost urteko uniber-tsitate-ikasketa horiek egiteko). Fin-landiako sistemaren arabera, irakasleonenak lehen etapetan kokatu behardira, ikaskuntzako lehen urteak garaierabakigarri eta garrantzitsutzat har-tzen baitira. Era beran, irakasleek gura-soen eta komunitatearen babesa jaso-tzen dute.

Espazioa, heziketarako marko eta tresnaFinlandia eredu

“Hezkuntza ez da predikatzea; jarreragizatiar bat da, gauzak nola egin, nolaesan, pertsonak nola tratatu... hori guztiazaintzea da hezkuntza”

Hungariako Pikler-Loczy institutuko zuzendaria

anna tardos

E L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 192.zenbakia. 2014ko azaroa

Emmi Pikler pediatra eta pedagogoak (1902-1984) hamarkadaluzetan Budapesteko Loczy institutuanegindako lanari jarraipena eman dioAnna Tardos haren alaba eta Haur Psikologian doktoreak. hik hasi-kBudapesten elkarrizketatu du, garaibatean umezurtz-etxea izan zen etagaur egun haur-eskola den eraikineanbertan. Emmi Piklerren lanaz, harek garatutako pedagogiarenoinarriez eta oro har hezkuntzaz arituda. Timea Juhaszek egin ditu hungarieratik itzulpen-lanak.

70 urte baino gehiago igaro dira EmmiPiklerrek bere pedagogiaren oinarriakezarri zituenetik. Haurrak haur izatenjarraitzen du eta haurraren beharrakaldatu ez diren neurrian esan litekePikler Pedagogiaren oinarriamantentzen duzuela?

Emmi Piklerrek, pediatra bezala,familiekin egiten zuen lana, familiakopediatra zen, eta lan horretan zihar-duela garatu zuen haurrarekiko era-bateko ikuspegi berri bat, alde batetikhaurrari askatasun handiagoa emate-an oinarritzen dena, eta bestetik, hau-rra arreta eta kontu handiagoz zain-tzean.

Pasadizo bat kontatuko dut: Bu-dapesten pediatra lanak egin aurretikTriesten bizi izan zen senarrarekin etaalabarekin, eta sarri joaten ziren hon-dartzara. Behin hondartza bateangertatu zenak bere bizitzan ikaraga-rrizko eragina izango zuen: Gurasoakseme-alabez nola arduratzen ziren in-teresatzen zitzaion eta haurrek nolajokatzen zuten eta gurasoek haiekinnola jokatzen zuten behatzen zuensarri. Gurasoek maitasun ikaragarrizjokatzen zutela ikusten zuen hondar-tzan, orgatxotik atera, toallan utzi etajolastu egiten ziren haurrekin. Bainanola jolasten ziren? Eseri egiten zituz-ten, zutik jartzen zituzten, eskutik era-maten zituzten... Emmi Pikler ohartuzen gurasoek maitasun handiz joka-tzen zutela seme-alabekin, baina betihaurrek egin ezin zuten hori egina-razten zietela ere ikusi zuen. Maitasunharremanaren atzean, konfiantza fal-

ta, presa zegoela ikusi zuen; gurasoekfede gutxi zutela haurraren berezkogaitasunetan. Eta haurrari ez zitzaiolabeste erremediorik gelditzen eta ego-kitu egiten zela gurasoen nahietara.Behaketa hartan ez zuen soilik gura-soen jarreraren atzean zegoen ezine-gona ikusi —zeinak haurraren de-pendentzia bultzatzen duen, ezin bai-tu helduak ezarri duen postura horideseraiki-, baizik eta ohartu zen hau-rra beste modu batean tratatuz gero,haurra bera ezberdina izango litzate-keela Emmi Piklerrek haur autono-moaren irudia zeukan, bere kabuz ekiteko eta garatzeko gai den haur ba-ten ikuspegia zuen. Eta hori da PiklerHaur Pedagogia deitzen diogunarenoinarria.

Hala ere, haurra inguratzen duenguztia asko aldatu da. Piklerrenpedagogiatik zer mantentzen da eta zeraldatu beharra izan duzue garaiberrietara egokitzeko?

Pikler Pedagogia garatuz doanpedagogia bat da. Budapesten pedia-tra gisa lan egin zuen 10 urtez 1930e-ko hamarkadan hasita. Lan horretanez zen soilik haur gaixoak sendatzeazedo gaixotasunak saihesteaz ardura-tzen. Familiek beregan, pediatra be-zala, zer nolako laguntza bilatzen zu-ten ikusten joan zen, haurrarekiko ha-rremana atsegina eta baketsua izanzedin, bi aldetatik, nola haurrarentzathala helduentzat. Orduan idatzi zuenlehen liburua, gurasoei zuzendua:“Zer daki dagoeneko haurrak?” ize-nekoa; komatxo artean jarri zuen izenburua, hori baita sarri gurasoekbeste guraso batzuei galdetzen diete-na, eta Emmi Piklerren arabera, gal-detu behar ez luketena. Haurrak ezdira karreretako zaldi, eta garrantzi-tsua ez da zeinen azkar ikasten duenhau edo hori egiten, baizik eta nola ikasten duen. Liburu horretan EmmiPiklerrek hainbat aholku ematen dituhaur txikiarekin bizitza aberats eta al-ferreko gatazka gabea bizi ahal izate-ko. Haur txikiekin elkarbizitzak ga-

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 17

18 • hik hasi • 192.zenbakia. 2014ko azaroa

annatardos

E

“Emmi Piklerrekargi erakutsi zuen

garapen mantso batek ezduela esan nahi garapen

ez sanoa; bi haurrenartean urte erditik gorakoaldea egon liteke eseritajartzetik zutik jartzerako

urratsa emateko

tazka asko baitakartza, eta ez baita ko-meni alferreko gatazkarik sortzea, lo-arekin, janarekin edo arauekin, adibi-dez.

1946an umezurztegia sortu zuenLoczy kalean. Familiekin izan zuenesperientzian oinarriturik, umezurz-tegiko haurrei halako bizitza baketsubat eskaini nahi zien. Baina umezurz-tegia ingurune artifizial bat da, eta osoerraza da bertan haurra kaltetzea, os-pitalizazio baten sintomek nortasunguztia suntsi baitezakete. Berak eza-gutzen zituen umezurztegiaren arris-kuak, bazekin umezurtz-etxe bat ezdela sekula familia bat bezain ona izango, baina bazekien haurrari bu-ruz zekienak eta haurrari behar zuenaeskaintzeak umezurztegiko haurreiere lagunduko ziela.

Une horretan bertan, Piklerrenpedagogia aldatu egin zen, egokitu eta aberastu egin baitzen umezurzte-gian lan egitean. Ordura arte, pediatrabezala, familiekin egiten zuen lana,baina umezurztegian ez dago guraso-rik, gurasoek ez dute umea nahi. Mai-tasuna ere ezberdina da umezurtz- etxean. Haur orokor batekiko maita-suna da, eta gainera, aldi berean, umeaskoz arduratu behar du helduak. Une horretan bere pedagogia egokitubeharra izan zuen, zaintzaile gisa har-tu zituen emakume gazteak haurren-gana modu abegikor eta arretatsuanzuzentzeko sistema bat sortu beharraizan zuen. Nola forma daitezke zain-tzaileak amaren maitasunik gabezaindu ditzaten umeak? Aditu taldezabal batek egin zuen lan Emmi Pikle-rrekin eta Pikler Pedagogian hainbataldaketa egin ziren. Adibidez, helduahaurrarengana gerturatzeko eta txi-kia besotan hartzeko koreografia osozehatz bat garatu zuten. Zaintzaileeiez zien esan, “ez tematu janarekin, eziezaiozue haurrari janarazi ez badu ja-teko gogorik...”. Baizik eta haurra no-la hartu erakutsi zien, ez eserita eta ezetzanik; koilara berehala ahoan ezsartzeko eskatu zien, baizik eta altxa-

tu, haurrari erakutsi eta hark ahoa ire-kiz gero gerturatzeko koilara. Horrezgain, erakutsi zien haurrak hasieranez dakiela koilara zurrupatzen, eztajana ahoan gelditu eta koilara ahotikateratzen ere... Zaintzaileek hamaikalaguntza zehatz jaso zituzten, haurrajarrera abegikor eta baketsu bateantratatzeak zer esan nahi duen azaltze-ko. Lan horrekin guztiarekin pedago-gia asko aberastu zen, eta baita ume-zurztegiko bizitza ere.

Orain artxiboetan lan egiten ari di-renak umezurtz-etxean sortu zituztenkoreografiak aztertzen ari dira, ikus-ten ari dira nola garatu zituzten bakoi-tzak bere jostailuak edukitzearenprozesua, mahaian jaten hastearena,paseoan irteten nola hasi ziren, urte-betetzeak ospatzeko koreografiaknola garatu zituzten, hau guztia berriabitzen umezurztegian.

Umezurztegiak 65 urtez funtzio-natu zuen eta aldian-aldian pedago-gia garatuz, eta aberastuz joan da el-karrekintza berriekin. Baina oina-rriak berdinak dira, eta oso ondo ze-haztuak dira Myriam David eta Gene-vieve Appellen Lóczy ou le materna-ge insolite liburuan: aktibitate auto-nomoarentzat espazio egoki bat es-kaintzea; helduarekiko harreman se-guru bat eskaintzea haurrari; umeapertsona positibo bat bezala hartzeaeta bere gaitasunak garatzen lagun-tzea; errespetuz tratatzea, eta osasunazaintzea. Haurraren osasuna zaintze-ak, besteak beste, kanpoan denboraematea esan nahi du, aire librean lo egitea, eta ondo elikatzea —behartugabe—. Pedagogia moldatzen joanda, oinarriak mantenduz, baina detai-leak osatuz eta zehaztuz, materialeninguruan, adibidez, jostailuak, gau-zak... egokituz joan dira.

Behaketa izan zuen Emmi Piklerrekpedagogia sortzeko oinarri. Zuentzatzer garrantzia du behaketak?

Umezurztegian etengabeko be-haketa-lana egiten zuten. Behaketa

“0-3 haur-eskolaez da haurrak berez

joateko beharra duenleku bat, baina garai

honetan gauzak ondoegiteak ikaragarri lagun

diezaioke haurhorri

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 19

horien gainean egindako ikerketa ga-rrantzitsu bat haurraren garapen mo-torraren faseei buruzkoa izan zen, in-gelesera, alemanera, frantsesera, gaz-telaniara itzuliriko liburu batean jasozuena. Emmi Pikler eta bere taldea ohartu zen haurra ez dela etzanda egotetik eserita egotera igarotzen,baizik eta bitarte horretan beste hain-bat fase igarotzen dituela. Pixkanaka-ko zutitze hori, bi oinen gainean jarribitarteko garapen hau, oreka segu-ruan oinarritzen da, faserik fase hau-rrak oreka bilatzen baitu. Haurrak,horretarako askatasuna izanez gero,ikasketa-prozesu oso interesgarriaaukeratzen du: bizkarraren gaineanetzanda dagoela posturaz aldatzenhasten da, triparen gainean jartzen,lau oinean ibiltzen, eta soilik gero has-ten da oinez. Haatik, bitarteko mugi-mendu hauek guztiak ez dira ageri es-kuliburuetan; etzanda, eserita eta zu-tik jartzen direla diote. Piklerrek argierakutsi zuen 700dik gora haurretanoinarrituriko behaketaren eta ikerke-taren bidez garapen mantso batek ezduela esan nahi garapen ez sanoa; bihaurren artean urte erditik gorako al-dea egon liteke eserita jartzetik zutikjartzerako urratsa emateko, eta horiguztia bai, behaketari eta ikerketariesker ondorioztatu zuen.

Duela sei urte aldaketa garrantzitsu batjasan zuen leku honek: umezurztegiaizateari utzi eta haur-eskola bilakatuzen. Nolakoa izan da aldaketa?

Europan nagusi diren ideien ara-bera, umezurztegi batek ezin du onaizan, umezurtz-etxea arriskutsua daeta oso zaila da ume abandonatuen etxe bat ona izatea. Errekonozimen-du profesionala eskatzen duen lanbat da, oso serioa, eta oso gogorra.Landare bat basotik hartu, sustraieta-tik atera eta plastikozko poltsa bateansartu ostean etxean berriro landatzeabezala da, basoko familiarik eta ingu-runerik gabe. Landare horrek bizirikjarrai dezan nahi badut, are gehiago,

loratzea nahi badut, guztia jakin be-har dut landare horri buruz, nolakolurra behar duen, zenbat ur, zenbat ar-gi. Hori da umezurztegi bateko profe-sionalen lana. Baina Umezurtz-etxeaitxi beharra izan genuen duela sei ur-te, ez baitzegoen aski ume. Eta haur-eskola bat ireki genuen. Lehenengo0-3ko talde batekin hasi ginen, gerobirekin eta gaur egun hiru talde dau-de.

Haur-eskola sortu genueneanpentsatu genuen egiten bagenekienzerbait zela, bai baitakigu guraso ezden heldu batek nola artatu beharduen haur bat; askatasuna eman be-har diola, badakigu biolentziarik ga-be hezten, eta badakigu haurrak tal-dean nola hezi eta horrek zer esannahi duen ere. Uste genuen are erra-zagoa izango zela lan berria, haurhauek sanoak baitira, eta etxean gura-soen maitasuna jasotzen baitute. Or-duan ohartu ginen asko genekiela,bai, umezurztegiko esperientzia han-dia zela, Pikler Pedagogiaren jakin-duria oso lagungarri zela, baina ohar-tu ginen hau lan berri bat zela. Hau-rrak apur bat diferenteak dira.

Zein da umezurztegian eta haur-

eskolan lan egitearen arteko diferentziahandiena?

Haur hauek gurasoak dituzte, fa-miliak; etxea dute. Goizero gurasoeiagur esan behar diete, eta, lehen, figu-ra hori ez zegoen. Ez ditugu soilikhaurrak onartzen, baita euren fami-liak ere. Eta horrek egoera eta arazoberriak dakartza, familia bakoitzakbere ohiturak baititu. Adibidez, gukhemen sekula jantziko ez genizkieke-en arropak daramatzate haurrek; jate-ko ohiturak oso desberdinak dira, ama batzuk koilararekin atzetik ibil-tzen dira, eta beste batzuek beldurradiote jaten emateari; haur batzuekbeldurra diote pixoihal aldaketari...Etxean maitasuna jasotzen dutenhaurrak dira, baina gure pedagogia-rekin talka egiten duten ohiturak da-kartzate, eta erabaki behar dugu zeinohitura onartzen ditugun eta zeintzukez.

Umezurztegian belaunaldiz be-launaldi hazten joan zen profesionaltaldea izan zen haur-eskola martxanjarri zuena, eta oso arrotza egin zi-tzaien, adibidez, haurrak ez baina-tzea, hura baitzen umezurtz-etxekounerik intimoena, haurra bainatu etaoheratzeko unea.

20 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

annatardos

E

Dena den, 0-3 haur-eskola ez dahaurrak berez joateko beharra duenleku bat. Ez da haurraren berezko be-har bat, baina ezin dugu esan, era be-rean, hobea edo okerragoa den. Le-hendik ere, etapa goiztiar horretanzailtasun asko bizi dituzte haurrek.Baina zera esan dezakegu, garai ho-netan gauzak ondo egiteak ikaragarrilagun diezaioke haur horri. Eta horida hemen landu duguna, haurrak ga-ratzeko behar duen sostengu-lagun-tza.

Zer nolako presentzia dute familiekPikler-Loczy haur-eskolan?

Umezurtz-etxean ere ahalik etagehien errespetatzen ziren gurasoak.Baina umezurztegian haur haien bizi-tzako heldu garrantzitsua zaintzaileazen. Hura zen haurrek gehien maitezuten pertsona, zeren ama, etortzenbazen, noizbehinka etortzen zen, etabisitan soilik. Haur-eskolan ere zain-tzaile-erreferentea dute haurrek, hauda, hemen dauden hiru urteetan per-tsona berdina da beraien ardura izan-go duena. Baina umezurztegian zain-tzaile-erreferenteak haurraren ardu-ra osoa zuen. Umezurztegian hazi zi-ren haurrak orain etortzen direneanondo gogoan dute zein zen eurenzaintzailea.

Gurasoekin elkarlanean jardutengara; goizetan eskolan sartzeak zer esan nahi duen, haurrak eta familiakhartzeak zer esan nahi duen... eta osokontuan izaten dugu, baita ere, arra-tsaldeetako itzulera.

Zein da haur-eskolako hezitzaileakhaurren bizian duen lekua?

Ez du amarekin lehiatzen. Nahizeta orain dauden haurrek ere askomaite dituzten euren zaintzaileak, ezin da amarekiko edo aitarekiko du-ten maitasunarekin konparatu, eztagurasoek euren bizitzetan duten le-kuarekin ere. Ikuspegi berri bat bilatubeharra izan dugu: nola garatu sos-tengu-harreman lagungarri bat, kon-fiantzazkoa, gurasoen harremana

osatuko duena, batuko zaiona etalehiakide izango ez duena? Hamaikagaldera erantzun behar izan ditugu e-ta beste hamaika gelditzen zaizkiguoraindik erantzuteke.

Umezurztegian haur gutxiagozeuden taldeetan, haur eskolako ra-tioak handiagoak dira, eta gainera,haur batzuk ez dira egunero etortzen.Egokia litzateke taldeko 9-10 haur izatea, baina 12ko ratioa dugu. 12haurrekin, legez, bi zaintzaile egonbehar dute, hori dio Hungariako lege-ak 0-3 zentroei buruz. Egoera horre-tan, nola banatu lana bi helduren arte-an12 haurreko talde batean? Nola egin heldu bat arduraduna izan da-din... hori guztia aztertzen ari gara.

Baina haur-eskolako eta ume-zurztegiko baldintzak ezberdinak izan arren, oinarrizko printzipioak ezdira aldatzen. Ez dugu haurraren ekintza autonomoan esku hartzen,bere mugimendu librea baimentzendugu. Zainketa-uneetan zaintzaileakjarrera erabat arretatsua du, haurrazutik jar daiteke, mugi daiteke... etakomunikazio garrantzitsua dago unehorietan. Hemen ematen diegun he-ziketa, hezkuntza, baketsua da, bio-lentzia gabea, abegikorra eta errespe-tuzkoa. Oinarriak berdinak dira. Aregehiago esango dizut: zientzia de-mostratzen hasi da Emmi Piklerrek arrazoi zuela, haurra jaiotzen denetikpertsona bat dela, nortasuna duela, arreta duela, eta heltzen zaion infor-mazio guztitik aukeratu egiten duela;zientzia gerturatzen ari da printzipiohorietara.

Emmi Piklerrek umezurztegian eginzuen lana, beraz, ez zituen gurasoekikoharremanak landu. Nola garatu dituzueharreman horiek?

Magda Gerber Emmi Piklerrek ikasle eta ondoren kidea izan zen, etaEmmi Piklerrek hemen umezurztegiazeraman bitartean Magda Gerberrekgurasoekiko harremanak landu zi-tuen Los Angelesen eta Emmi Pikle-

“Pikler Pedagogiaez dator bat mundu

guztiaren nortasunarekin.Gainjartzea gustatzenzaionari edo irakasteagustatzen zaionari osozail egiten zaio jarrerahori alde batera uztea.

“Sekula ez diegugurasoei esaten “hauegizu” eta “beste hori

ez”, “ez ezazu eskuetatikheldurik ibilarazi”;

hemen zer eta nola egitendugun ikusten dute,

esperientzia hori bizidute

rren babesa zuen. Gurasoek eta hau-rrek parte hartzen zuten taldeak zi-tuen Gerberrek, gurasoak asteanbehin etortzen ziren. Piklerren peda-gogian oinarriturik garatu zituen gu-rasoekiko harremanak eta ondorenmundu osoan zehar zabaldu izan daeredu hori, bereziki Amerikako Esta-tu Batuetan eta Alemanian. Alema-niako taldeak bertan parte hartzekoeskatu zigun, eta pentsatu genuen ga-raia zela geuk ere gisa horretako tal-deak sortzeko hemen. Astean ordu eta erdiz etortzen dira gurasoak, etaeuren seme-alabak nola jolasten di-ren eta nola harremantzen diren bizidute. Haurren arteko gatazkak nolabideratzen dituzten ikusten dute, pe-dagogoen jarrera nolakoa den, nolaartatzen dituen haurrak, zein tonutanzuzentzen zaien... gurasoei sostengugisa eskaintzen zaie denbora-espaziohori. Sekula ez diegu gurasoei esaten“hau egizu” eta “beste hori ez”, “ez ezazu eskuetatik heldurik ibilarazi” edo... ez dugu sekula zer egin behar

duten esaten; baizik eta hemen zer eta nola egiten dugun ikusten dute,esperientzia hori bizi dute. Horrezgain, gurasoek soilik parte hartzenduten taldeak daude, euren galderakegiteko espazioa izan dezaten.

Eraikin honetan haur-eskola sortuaurretik guraso-talde horiek eska etaeska ari ziren 0-3 zentro bat sortzeko,eta haur-eskolaren ideiaren abiapun-tua hor ere badago.

Zein da eskolaren egoera gaur egun?Institutua dagoeneko ez dago.

Eraikin hau eta lorategia estatuarenakdira. Urtebete luzez pentsatzen ge-nuen eraikina utzi beharko genuela.2011ko apirilaren 15ean gurearen gi-sako fundazio guztiak —estuaren-gandik dirua jasotzen dutenak— de-segiteko dekretu bat atera zuen esta-tuak, eta uste genuen desagertuko ze-la. Orduan umezurtz-etxea itxi zutenbaina eskola ez. Amek lan egiteko es-kubidea dute eta hori babesteko haureskolak behar direnez eutsi ahal izan

genion gureari. Horregatik gaur egunhau estatuaren eskola bat da, bainagure profesionalak eta gure pedago-gia umezurztegikoak dira.

Eskolaz gain eraikin honek bi era-kunde zibil hartzen ditu, HungariakoPikler-Loczy elkartea eta Loczy Hau-rren Fundazioa.

Baina gaur-gaurkoz ez daukaguhemen jarraitzeko bermerik. Pedago-gikoki etorkizuna ikaragarria da. Esan behar dut eskola honetako taldepedagogikoa ikaragarria dela. Zain-tzaileek nola lan egiten duten ikustendudanean, zeinen jakintsuak diren,nola hazten diren, nola bihurtzen di-ren konpetente... ikaragarria da. Bai-na ez dakigu noiz arte egin ahal izan-go duten hemen lan.

Eta Pikler Pedagogiak zer-nolakoosasuna du Hungarian?

Hungariako haur-eskoletan zain-ketaren kalitateari garrantzia handiaemateko tradizioa dago, pixoihalakaldatzeko unea, janariarena... zainke-tak garrantzia handia du. Baita ekin-

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 21

E

“Hau ez dametodo bat. Ez, hau

laguntza bat da, haurraegoki gara dadin

laguntzen dionpedagogia bat, bereziki

familiako sostenguaahula duten haurren

kasuan

“Gurasoak osoguraso onak izango dira

seme-alabak eskutikhelduta zutik jartzenbadituzte ere. Kontua

da, guk uste dugulahaurraren garapena

aberatsagoa izango delaaskatasun handiagoabaldin badu

tza autonomoak ere. Baina, era bere-an, Mendebaldetik datorren hori guz-tia berehala jartzen da modan. Alema-nian, Espainian, Latinoamerikan etabeste hainbat lekutan Pikler Pedago-gia berrikuntza garrantzitsutzat har-tzen den aldi berean, hemen bertanzaharkitua iruditzen zaie. Hungarian,garai batean, 0-3rako curriculum batsortu zuten, hilabetez hilabete hilabe-te zer landu behar zen zehazten zuencurriculumak, hilabete batez bainua,jaten ikastea... Gu curriculum horrenkontra geunden, noski. Ez zen errazaizan, baina azkenen atzera bota zen.Hori da dagoena.

Egia da, baita ere, gaizki-ulertzeasko gertatzen direla. Pikler Pedago-giak haurren ekintza autonomoan ezduela esku hartzen esatean, edo ez di-tugula jatera behartzen esatean... jen-deak uste du hemen haurrak abando-naturik egoten direla... Ezin dugu esan Pikler Pedagogiak beste herrial-de batzuetan duen izena ona duenikgaur egun Hungarian. Frantzian, esa-te baterako, 30 urte baino gehiago di-tu Pikler elkarteak. Horixe da gaur egun errealitatea.

Badira errespetatzen gaituztenaketa gugandik asko ikasi dutenak. Es-kola honetan sartzeko, esate batera-ko, ikaragarrizko itxaron-zerrendadago.

Zergatik ez da onartzen PiklerPedagogia, haurraren autonomiaerrespetatzen duelako?

Ez dugu espero jende guztiak onartzea. Pikler Pedagogia ez datorbat mundu guztiaren nortasunarekin.Gainjartzea gustatzen zaionari edo irakastea gustatzen zaionari oso zailegiten zaio jarrera hori alde batera uz-tea, eta horrez gain, hain kalitate han-diko arreta eskaintzea zaila da.

Jende askok Pikler Pedagogiarenehun hitz bakarrik dakizki: jolas auto-nomoa, mugimendu librea eta zain-keta-uneetan kolaboratzea. Orduandiote, “Piklerrek ez du hezten, zaindu

bakarrik egiten du”. Behin honakohau gertatu zitzaigun: hezitzaile ba-tek Piklerren ehun hitzak entzun zi-tuen eta eskolan arauak aldatzea era-baki zuen. Ordura arte bi urteko gelanhaurrak sartu aurretik zaintzaileakjostailu eta panpina guztiak ateratzenzizkien alfonbrara, eta haurrak sartze-ak jostailuak esnatu, haientzat sukal-datu, jaten eman... eta horrela igaro-tzen zuten goiz osoa. Jolas autono-moari buruz entzun zuen hezitzailehark umeak ez gidatzea erabaki zuen,eta egun batetik bestera, haurrak ge-lan sartzean ez zuten jostailurik aurki-tu. Helduek uste zuten jostailuak bila-tu eta euren kabuz hasiko zirela jola-sean umeak, elkarrekintza berriaksortuz, irudimena garatuz... Bainahaurrak galduta zeuden, eta ez zirenhasi jolasten. Hezitzaile hark zera era-baki zuen, “hemen ezin da Pikler apli-katu”. Ez zuen deus ulertu. Pikler ezda metodo bat, ez dago errezetarik, ezdago trikimailurik; pedagogia bat da,filosofia bat, jarrera gizatiarra hamai-ka zehaztasunekin.

Jende askok ez du ulertzen haurbatengana gerturatzen naizenean, ukitzen dudanean, pixoihala aldatze-an “ze nazka!” esan beharrean “kakaegin duzu? Oraintxe kenduko dizutpixoihala eta garbituko zaitut” esateahezkuntza dela. Eta ez da gauza berahaurra bere bizkarraren gainean oi-nak goraka dituela mugiezin egoteaedo zainketan parte hartzen egotekomoduan egotea; hau guztia ikasketagizatiar eta soziala da. Hezkuntza ezda haurrak eserita edukitzea eta pre-dikatzea edo errieta egitea; hezkun-tza jarrera gizatiar bat da, gauzak nolaegin, nola esan, pertsonak nola trata-tu, nola ukitu... hori guztia zaintzea dahezkuntza. Hemengo hezitzaileek ezdaramatzate haurrak eskutik, ez dieteoinez ibilarazten oraindik gai ez badi-ra... Baizik eta adi daude haurrak nolaari diren ikasten zutitzen, oinez ibil-tzen hasten... Baina ezin dugu pentsa-tu guraso guztiek ulertu eta onartu be-

22 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

anna tardos

har dutenik pedagogia hau. Guraso-ak oso guraso onak izango dira eurenseme-alabak eskutik helduta zutikjartzen badituzte ere, nahiz eta guk ezhala egin. Kontua da, guk uste dugulahaurraren garapena aberatsagoa izango dela askatasun handiagoabaldin badu; baina badakigu garran-tzitsuena maitasun-harremana dela.

Hemen hazi ziren haurrak nolakohelduak dira gaur egun?

Jarraipen bat egon da, estudio bategin da umezurztegian hazi zirenhaurrekin, eta ikusi ahal izan duguondo eskolatuak izan direla, eta osogarrantzitsua dena: ez dituzte eurenseme-alabak abandonatu; gurpil-zo-ro hori eten ahal izan dugu, abando-natuak izan diren haurrek euren se-me-alabak abandonatzea oso ohikoabaita. Eta gaur heldu diren horiek,pertsonalki, ondo daudela ikustenda. Ez dugu esaten hobeak direnik.

Umezurtz-etxe batean, kontrako bal-dintza askorekin hazi diren haurrakdira, zaindu gabeko haurdunaldieta-tik etorriak... umezurztegirik onenaez da inoiz familia on bat baino hobeaizango. Baina fisikoki eta psikiko per-tsona sanoak dira, eta hori lorpen ika-ragarria da. Jende askok, gaur egun,

uste du hori ezinezkoa dela.Emmi Piklerrek pediatra gisa

egindako lanaz zera esaten zuen: “Ni-re eskuetatik igaro diren haur batzukheldu osasuntsu izango ziren ni eurenpediatra izan ez banintzen ere. Balite-ke euren mugimendua ez izatea hainederra, baina heldu osasuntsuak izango lirateke. Baina haur batzuezbereziki harro nago, ahul jaio ziren umeak dira, ohikoa baino sentibera-goak zirenak, guraso neurotiko edo egongaitzak zituztenak, eta nire sos-tengurik gabe, ziur aski, gaizki atera-ko ziren. Oso harro nago haur horie-taz”.

Baina hau ez da metodo bat. Etaaskok jakin nahi izaten dute ea he-men hezi diren haurrak hobeak edookerragoak diren, hau mirarizko me-todo bat balitz bezala. Ez, hau lagun-tza bat da, haurra egoki gara dadin la-guntzen dion pedagogia bat, berezikifamiliako sostengua ahula duten hau-rren kasuan.

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 23

LOMCEri ez,Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki

LOMCEri aurre egin eta EuskalHerrian gure hezkuntza eraikitzekoGure Gida-ren alderdi pedagogikoaeta curricularra landu du MondragonUnibertsitateko Huheziko irakasleeta Filosofia eta Hezkuntza Zien-tzietako doktoreak. Erasoarenkontzientzia hartu behar dugula dio,eta LOMCEk ez diela pedagogikokieta sozialki beharrei erantzuten.

LOMCE pixkanaka hasi da ezartzen.

Jaurlaritzak, akordio bidez, zenbait

puntu lausotu dituen arren, ukaezina

da ziurgabetasuna ekarri duela

guraso, irakasle eta ikasleengana.

Hezkuntza-sistemari eta eskola-

proiektuei nola eragiten die beste

erreforma bat ezartzeak?

Kontua ez da beste erreforma batezarri dela soilik, kontua da inpo -saketa erabatekoa izan dela LOMCE.Erreforma hau inolako kontsentsurikgabe ezarri da; ez dago hezkuntza-eragilerik ados lege honekin. Azkenurteetan hezkuntza-mailan lortudiren hainbat alderdiri begira atze -rapauso handi bat dakar. Inplantatunahi den hezkuntza-eredua gizar -tearen eskakizunen aurka doa. EtaEuskal Herriari begira, gure hez -

kuntza-sistemak behar duen bidea -ren aurka doa.Honen aurrean, nola erantzun? Nikuste dut bi bide egon daitezkeela:onarpenerana bata eta erantzutea -rena bestea. LOMCE atzerapausoikaragarri bat dela sinetsi arren,berau onartzea da bide bat; bainabide arriskutsua. Ematen du ezdugula nahikoa indar biltzen aurreegiteko. Jende askok pentsatzen dulegea ez dela osotasunean martxanjarriko, hauteskundeak etorrikodirelako eta PPk gehiengoa galdukoduelako. Hala ere, kontziente izanbehar dugu legea martxan dagoela,bere prozesua hasita dagoela,eragina izaten ari dela, eta nik ustedut kontzientzia horretatik jarri beharditugula martxan legeari aurreegiteko prozedurak; hori daLOMCEren aurrean dugun bestebidea.

Justifikatua al dago Euskal Herrian

lege-erreforma ezartzea? PISAko

azterketen emaitzak ez dira

Europakoak baino okerragoak

hemen...

PISAko emaitzei begira, adibidez,legearen justifikazioan aipatzen

diren emaitza kaskarrak ez diraEuskal Herri mailan ditugunemaitzak. Gure emaitzak Europakoemaitzen oso parekoak dira, oro har.Eta azpimarratzekoa da, bai Erki -dego Autonomoan eta Nafarroanemaitza altu horiek ekitatiboakdirela, hau da, emaitzak altuak direlaikasle guztien kasuan. Emaitzetatikezin da justifikatu LOMCE, etabeharretatik ere ez. LOMCErenoinarrietan aipatzen da gizartearenerronkei erantzuten diela legeak,baina zein ikuspegitatik? Ikuspegiprofesional batetik erantzuten die,eta ez pertsona osoaren garapenarenikuspegitik. Nik uste dut hori azpi -marratzeko alderdi garrantzitsu batdela. Gaur egun, Europa mailatikplanteatzen den eskakizunetik datoroinarrizko gaitasunetan hezi beharra,Europatik etengabe aipatzen dakonpetentzietan hezi beharra,gizarte konplexu batean bizi baikara,aniztasuna da nagusi, desberdin -tasun ikaragarriak daude, informa -zioa etengabe jasotzen dugu etazailtasunak ditugu informaziouholde horri aurre egiteko; horrenaurrean beharrezkoa da oinarrizkogaitasunak garatzea, baina LOMCEkbizkarra ematen die.

24 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

“Estatuko ikasle guztiek estatuak agindutako edukiakmenperatzeko kontrol sistema ezarri nahi du LOMCEk”

Mariam Bilbatua, Hezkuntza Zientzietan Doktorea

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 25

Zergatik diozu egun bereziki

beharrezkoa dela oinarrizko

gaitasunak garatzea?

Oinarrizko gaitasun hauek pertsonaorok garatu behar ditugun gaita -sunak dira, gizartearen eskaki zuneierantzuteko, bai maila pertsonaleaneta baita gizarte mailan ere. Derri -gorrezko Hezkuntzak bermatu behardu pertsona orok gaitasun hauekgaratzeko aukerak edukitzea. Gaita -sun hauek ez daude lotuta edukienezagutzarekin, haratago doaz.LOMCEk, ordea, ezagutzak lehenes -ten ditu, bai curriculumaren dekretu -etan eta bereziki ebaluazioarenplanteamenduan. Eta argi daukaguebaluazioak ikaragarrizko garrantziaduela ikaste-prozesuetan, hau da,nola izango garen ebaluatuak,horren arabera ikasten dugu.Euskal Herriaren ikuspegitik,gainera, beste zerbait dugu esatekoLOMCEren aurrean. Erreformahonek intentzio bat du, historiaren,kulturaren eta hizkuntzaren ikuspegizentralizatua, hau da espainiarra,ezartzeko intentzioa. Ezin duguahaztu eskolak pertsonaren identita -tearen eraikuntzan duen garrantzia.Eskolatik aldarrikatu behar dugu

dituzte batez beste, baina horienartean ikasle gutxi batzuek lortzendituzte oso emaitza onak eta bestebatzuek emaitza oso baxuak ate -ratzen dituzte. Emaitzek erakustendigute sistemaren antolaketa. Ekita -tea erakusten duten sistemekhelburu bat dute: heterogeneitateaabiapuntutzat hartuta, emaitza altuaklortzea ikasle guztiek; aldiz, eta nikhor kokatzen dut LOMCEren ikus -pegia, badaude beste sistema batzukgutxi batzuek emaitza altuak lortzealehenesten dutenak. Begiratu behar dugu zein denLOMCEren hezkuntza-helburua, etanola erantzuten dion ikasleen arteandagoen aniztasunari. Gutxi batzuenemaitza onetara bideratu nahi dusistema, eta ez denen emaitza one -tara. Eta ikuspegi horretan kokatzenda ikastetxeen artean egin nahi denlehia. Ebaluazioak ikastetxeakbereizteko funtzioa du; rankingakegin nahi ditu LOMCEk, eta rankinghauek publikoak izango dira, etabaliteke, rankingen arabera jasotzealaguntzak. Legeak ikasle onak etaikasle txarrak bereizten ditu, eskolaonak eta eskola txarrak, beraz,bazterketa areagotzeko bideanjartzen gaitu. Zer egingo dute esko -lek? Zein da arriskua? Eskolak emai -tza onak lortzera bideratzea, etaemaitza horretarako, ikasle onenenemaitzak hobetzen ahalegintzea,hau da, elitea elikatzea.

Aipatu duzun hezkuntza-eredu

horrek, ez dio asko laguntzen

inklusioari.

Adibideak baditugu zer egin behardugun eta zer ez dugun egin behar.LOMCEk ekitatean oinarritutakohezkuntza oztopatzen du. Eskolarenzeregina da guztien eskubideakbermatzea, hori da hezkuntza-kalitatea. Ikasle guztien ikaste-prozesua bermatzen dugun eskolabehar dugu, eta hori ardatz hartzen

Euskal Herrian eskubidea dugulagure historia ezagutzeko, gurekultura eskuratzeko; hori baita bidebakarra norberaren identitateaeraikitzeko.

Konpetentziak baztertzea, edukien

ezagutza eta ebaluazioa, hiru horiek

lirateke erreformak aitortzen duen

asmo neoliberal hori ezartzeko

tresnak?

Erreformaren asmo neoliberal horihezkuntzaren ikuspegian islatzen da.Hau da, hezkuntzak zer lehenetsibehar du? Onenak lehenetsi beharditu edo lortu behar du hezkuntzakpertsona bakoitzak, dagoen lekutiketa kontuan izanik haurren artekodesberdintasunak daudela eta,gainera, maila sozioekonomikoakeragin handia daukala, ditueneskubideak bermatzea? Hori osogarbi ikusten dugu PISAko emai -tzetan. Emaitzetatik hezkuntza-sistemak desberdindu daitezke:sistema batzuek, Finlandiakoak esatebaterako, emaitza onak lortzendituzte baina ekitate handiarekin,hau da, ikasle denek lortzen dituzteemaitza onak. Aldiz, beste sistemabatzuek ere emaitza onak lortzen

badugu gaitasun gehiago izangoditugu LOMCEri aurre egiteko.Hezkuntza-eskubidea hori da, etaeskubide hori ez da bermatzenhomogeneitatetik abiatzen bagara,baizik eta heterogeneitatetik abia -tzen bagara. Gelan konpetitibitateabultzatu beharrean bultzatu litekeelkarren arteko laguntza. Elkarrekinikasiz hobeto ikasten dugu eta,gainera, konpetentzia asko garatzenditugu.PISAko arduradunak elkarrizketabatean Espainiako Estatu mailakohezkuntza-sistemaren ahulguneeiburuz galdetzen ziotelarik bi alderdiaipatzen zituen: Batetik, ikasleakohituta daudela buruz ikastera,gehiegi lantzen da memorizazioa etaeskolarizazioa bukatzean ikaslehoriek ez dira gai ideien artekoerlazio sakonak egiteko, eta horiahulezi ikaragarria da. Hezkuntzakez du pentsamendu abstraktuagaratzen, memorizazioa bakarriklantzen du, eta LOMCEk areagotuegiten du ahulezi hori. Aipatzenzuen beste ahulezia motibazioariburuzkoa zen: sistema eta eskolakantolatuta dauden moduan, irakas -learen transmisioan oinarrituta,ikasleen parte-hartzea bermatu gabe,ikasleak ez daudela motibaturikikusi zuen PISAko arduradunak;ikasleak aspertu egiten direla.LOMCEk alderantzizko bideanjartzen gaitu: gaur egungo kulturari,ikasleen kulturari erantzuten diotenespazioak sortu beharrean, interak -zioa, elkarlana, pentsatzea, parteka -tzea, parte hartzea bultzatzen dutenespazioak bultzatu beharrean,badirudi LOMCEk emaitzak bilatzendituela, bakarka ikastea, memoriza -zioa... eta horrek porrotera eraman -go gaitu. Horren kontzientzia izanbehar dugu: erreformarekin kanpo -ko ebaluazioetan, PISAn, ziurrenikemaitza okerragoak lortuko ditugu,eta haurren konpetentzien

dugu, baina tresna moduan. Osogarrantzitsua da ebaluazioaz haus -narketa egitea: Nola egiten daebaluazioa? Zertarako egiten daebaluazioa? Arrakasta daukaten sistemekbadauzkate kanpoko ebaluazioak,baina ebaluazio horien emaitzakautoebaluazioarekin lotzen dira.Sistema egokia da kanpoko inputakbaliogarriak bihurtzen direneneanikastetxearen hausnarketa bidera -tzeko eta hobekuntzak bideratzeko,ez ikastetxeak sailkatzeko. Bainaebaluazioa positiboa izan dadin,eskola barruan egitura batzuk behardira, ebaluazioaren eta emaitzeninguruko hausnarketa egiteko.Horretarako irakaslego guztiakhausnartzeko aukera izango dutenespazioak sortu behar dira. Bereerrealitatetik abiatuz, hobekuntzakidentifikatzeko denbora eta espazioabehar dute irakasleek. Nik zalantzadaukat ezarri nahi den eskolarenantolaketa-sisteman hori posibleizango den, horretarako hezkuntzanikaste- eta irakaste-prozesuekinloturiko lidergoa behar baita. Aldiz,LOMCEk planteatzen duen zuzen -dari-profila desberdina da, profil horiadministraziotik datorren pertsonabat da, printzipioz ez duena berma -tzen lidergo gaitasuna izangoduenik.

Ikasleei begira, zer funtzio bete behar

du ebaluazioak?

Ebaluazioak prozesuarekin lotutaegon behar du. Ebaluazioak datuakeman behar dizkigu ikasi behardugunarekiko zer dakigun eta zeinden egin behar dugun bideaikusteko, bai ikasleentzat eta baiirakasleentzat. Ikasleari datuak emanbehar dizkio bere prozesua auto -erregulatzeko, eta irakasleei ikasleenerregulazio hori bideratzeko eta bereprozesua egokitzeko. Horrela plan -teatuta, ebaluazioa hausnarketa bide

26 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

garapenean ere atzerapauso handiaegingo dugu.

Ebaluazioa tresna bat izan

beharrean, helburua da

LOMCErentzat. Aurten hasiko dira

eskolatik kanpoko azterketak

ezartzen, nahiz eta horiek ez duten

espedientean eragingo. Zer egin

dezakete irakasle-guraso-ikasleek

errebaliden bidezko ebaluazioak

halako pisurik izan ez dezan? Nolako

ebaluazio-sistemak lagunduko luke?

Ebaluazioa oso garrantzitsua da.Ebaluazioaren bidez badakigu nongauden, zeintzuk diren gure hutsu -neak eta zer dugun hobetzeko.Ebaluazioa erreinbidikatu behar

“Ebaluazioa daideologikoki PPk

erakutsi nahi duenhistoria behartzeko

tresna

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 27

bat da, ikasleen ikasten ikastekogaitasuna areagotzeko tresna bihurtudaitekeena. Baina LOMCEren plan -teamenduan, ebaluazioa bukaerangertatzen den zerbait da, prozesuaribizkarra ematen diona. Gainera,curriculuma ikusita eta Espainiakoministeritzari entzunez, susma liteke,batxilergoko probak eta DBHkoakerantzun anitzeko probak izangodirela. Horrelako proben bidezburuz ikasitako ezagutza soilikerakutsi dezakezu. Horrez gain, zeredukietara bideratzen du ebalua -zioa? Estatuko ikasle guztiek estatuakagindutako edukiak menperatzendituela bermatzeko kontrol sistemabat ezarri nahi du LOMCEk. Ebalua -zioa bihurtzen da ideologikoki PPkerakutsi nahi duen historia ikastekoedo behartzeko tresna nagusia.Beraiek azpimarratzen dute kontrolhorren garrantzia, eta badirudihemen ez dugula horren kontzien -tzia argia hartzen.

Baina erkidegoek aukera dute

beraien edukiak planteatzeko, ezta?

Bai, baina ebaluatuko diren irakas -gaiak estatuak markatzen dituenhoriek dira. Ez da bakarrik edukien% 50 inposatua daukagula, baizik eta% 50 hori dela ebaluatua izangodena.

Sistemaren zentralizazio edo

espainiartzeaz gain, bertikalizazio bat

ere badakar LOMCEk, ezta?

Selektibitateak batxilergoa

markatzen du, batxilergoak DBH...

Edukiei gero eta garrantzia handiagoa

emanaz eta konpetentziei kenduz,

Haur Hezkuntzatik jarriko ditugu

haurrak selektibitatea prestatzen?

Ebaluazioa izango da sistemareninposaketaren ardatz. Eta arriskuadaukagu beldurragatik, rankingakdirela-eta, joku horretan sartzeko.Sistema horrek dituen arriskuezjabetu behar dugu, bai ikaste-

teko, bai administrazioaren aldetiketa baita ikastetxeen aldetik ere.Ahuleziak agerian ditugu, bainaezartzen ditugun politiketan edoneurrietan kanpoko diskurtsoek pisuhandiagoa hartzen dute.

Eskola asko LOMCEren aurka egon

arren, zuk zeuk esan duzu, onartzeko

prest daudela. Onartu nahi ez badugu,

zer egin?

Desobedientzia. Gaur egun beldurraematen digu desobedientziak, bainaEuskal Herriko hezkuntza-sistemadesobedientziaren bidean eraikidugu, ikastolen sorrera gogoradezagun... Hizkuntza-ereduen ingu -ruan ere ikusi dugu desobe dien -tziaren bidetik hurbildu zirelaikastetxe asko A eredutik B-ra etaondoren murgiltze ereduetara. Kasu honetan argi daukat banakakodesobedientzia ez dela nahikoa,gizarte osoaren mobilizazioabeharrezkoa da, eta, horren barruan,administrazioaren mobilizazioabeharrezko ikusten dut. Zurehezkuntza-sistemaren aurka doanzerbait, legearen ikuspegitik beretikere zure eskumenaren aurka baldinbadoa, zergatik onartu? Adminis -trazioak presio sozial bat behar du,eta presio sozial hori ulermenetikdator, hezkuntza-eskubideen urra -keta bat egongo dela ulertzetik. Gureikasleek eta seme-alabek denboraeta aukerak galduko dituztela ulertubehar dugu, eta ezin dugula horionartu.Herrietan, gurasoen artean, esko -letan eta admistrazioetan kontzien -tzia hartu behar dugu, eta kon pro -misoa hezkuntzarekiko. Hain besteikuspegitatik da erreforma negati -boa, denok izan dezakegula zerbaitLOMCEri ez esateko. Horren aurreanharago joatea eta gure hezkuntza-sistemak garatu behar dituen ildoakzein diren adostea lortzea itzelaizango litzateke; eta beharrezkoa da.

prozesuari begira, ikasleek oztopoakizango dituzte LOMCErekin bizitza -rako, gizartean aritzeko, norberarengarapenerako beharrezkoak dituz -ten konpetentzia hauek garatzeko.Alderdi kognitiboa lehenesten du,eta gaur egun ondo dakigu bestealderdi batzuek ere, afektibitateaketa motibazioak, esate baterako, zernolako indarra daukaten ikaste-prozesuetan. Baina LOMCEk horriguztiari bizkarra ematen dio, eta horiikaste-prozesuaz gaur egun dakigunguztiari bizkarra ematea da.Eta Euskal Herriko ikuspegitik,LOMCE oztopo bat da gure historia,gure kultura, gure hizkuntzarentransmisioan eta eraikuntzanjarraitzeko.

LOMCEk dakarren horri guztiari aurre

egiteko, eskolek zertan jarri beharko

lukete indarra, zure ustez?

Nik uste dut erasoaren kontzientziahartu behar dugula. Arrisku handibaten aurrean gaude. Euskal Herrikohezkuntza-sisteman eskuratu ditu -gun hainbat lorpen galtzeko arris -kuan gaude LOMCEri aurre egiten ezbadiogu. Era berean, une hauinteresgarria da behar dugunariburuzko kontzientzia hartzeko. Gauregun Euskal Herrian zer behar dugu?Baditugu hainbat diagnostiko, oraindugu diagnostiko hauen aurreangaratu behar ditugun bideak zeindiren aztertu behar dugu. Adibidez:Eusko Jaurlaritzak iaz neurketa bategin zuen eta hor argi agertu zeneuskara arloan lortutako emaitzakahulak zirela; eta nire galdera da: zeregin da, zer politika jarri diramartxan ahulgune horri aurre egi -teko? Nik oraindik ere jarraitzen dutentzuten ingelesa bermatu behardela, ereduak oraindik baliogarridirela... eta azken hori demostratu daezetz. Diagnostiko argiak izan beharditugu, baina bide argiak eraikibehar ditugu gure ahuleziei erantzu -

0-3. Hezitzaileenformazioa

Alvaro Beñaran, psikomotrizista. Formazio pertsonalaren arduraduna

0-3 urte bitarteko haurrekin lanegiten duten hezitzaileen forma -zioan bigarren ikasturtea hasi duAlvaro Beñaranek ere. Lehen kur -tsoan daudenekin haurrarenmugimendu askeak presentziahandiagoa izango duen FormazioPertsonala landuko du, eta bigarrenikasturtean daudenekin, aldiz, LorisMalaguzziren ekarpenetara eregerturatuko da.

0-3 bitarteko haurrekin lan egiten

dutenentzat zergatik da

garrantzitsua Formazio Pertsonala?

Zer lantzen da saio horietan?

Formazio pertsonala estrategia batda, pertsonei euren burua forma -tzen laguntzeko estrategia. Nireustez hori da printzipio inportan -teenetako bat. Hau da, guk ezditugu formatzen, baizik eta eurakformatzen dira. Guk formatzenlaguntzen diegu. Guretzat proze -suak bizitzea da inportantea, hauda, hor egiten duguna ez daentrenamendu bat, ez da gerohaurrekin egin ahal izateko zerbai -

tetan trebatzea, baizik eta norberakegoera zehatz batzuk bizitzea.Egoera horietan sentsatzioak etasentimenduak jasotzea, irudiak etapentsamenduak sortzea eta pertso -nei horien guztien arteko loturak

egiten laguntzea. Eta, batez ere,kontuan hartuz gauza bat: ez delapertsonarentzako formazio bat,baizik eta haurrekin lan egiterabegirako prestakuntza bat dela.Horregatik pertsonak berak lotura

28 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

“Gorputzetik abiatzen gara, eta plazer sentsazioetatik,hezitzailea bere gaitasunak lantzera eramateko”

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 29

egin behar du formazioan biziduenaren eta haurrarekin laneangertatzen denaren artean. Bi egoerahoriek lotzeko gauza izan behar du.Adibidez, “formazio pertsonaleanagresibitatea tartean egon denean,ni urduritu egin naiz eta oso gaizkipasatu dut”, eta akaso hor kontu -ratzen zara: “Jo, egia da haurrenartean agresitibitatea agertzendenean nik egoera hori geldituegiten dudala, baina agian ez daagresibitatea txarra delako, baiziketa nik ezin dudalako onartuagresibitate hori”. Hortaz, gurehelburua da pertsona mugiaraztea,bere pentsamenduan eragitea etaera horretako loturak eginaraztea.Jakin dezala bereizten zer den bereaeta zer haurrarena. Eta konturarazihori guztia ez dela teoria bat,pertsonarengan dagoen zerbaitbaizik.

Aurten bigarren ikasturtea egiten ari

direnek Formazio Pertsonala iaz ere

landu zuten. Haientzat zer izango da

berria?

Saiatzen naiz prestakuntza honekestetikoki, edo gaiei dagokienez,egiten ari diren bi urteko formaziohorrekin harremana izan dezan.Adibidez, lehen urtean mugimendumailan ume txikiak bizitzen duengarapena ardatz hartuta lan bat egingenuen; lurrean egotetik hasi etazutikako posiziora iritsi artekoprozesua bizi izan zuten ikasleek.Ariketa haren bitartez argi geratuzen zer nolako bizipenak izan ohidituzten haur txikiek horrelakoprozesu batean. Orain arte bizi izanduguna haurraren lehen 15-18hilabeteekin lotzen da. Bigarren ikasturtean, badakidanezLoriz Malaguzzi ari direla lantzen, biplanteamendu mota egin ditut:batetik, haurraren garapen horrekinlotura duten ariketak egiten jarrai -tzea. Zer dator gero? Haurra zutik

jartzen da eta bere ingurunearekineta ingurukoekin harremanetanhasten da. Mugitzen denean objek -tuekin aurkitzen da eta baita bestepertsonekin ere. Bere burua ager -tzen hasten da, baina ez horibakarrik, baita beste pertsonenagerpenekin topo egiten ere. Etapahorretan piskanaka sozializazioahasten da. Dagoeneko garrantziaez du “Ni”-ak bakarrik, “Gu”-a erejokoan sartzen da. Beste aldebatetik, badakidanez Malaguzzirenplanteamenduetan estetikak etaplastikak inportantzia handia

dutela, saiatuko naiz bi horiekerabiltzen bizitzako alderdiez jabe -tzeko, baina, lehen esan bezala, ezda izango ariketa horiek haurrekinegiteko, baizik eta eurek eurenbaitan bizitzeko.

Formazio Pertsonalean hezitzaileek

euren burua behatzen eta aztertzen

dute, gero haurra hobeto

begiratzeko. Norbere buruaren

behaketa horretan zein alderdi

aztertzen dira? (Alderdi emozionala,

harremanetarako gaitasuna, norbere

gorputzaren gaineko ikuspegia,

entzuteko eta enpatiarako

gaitasuna…)

Gure printzipioa da ea saioetannola lor dezakegun sentsazioakbizitzea. Hori da abiapuntua.Horregatik beti gorputzetik abia -tzen gara eta, ahal den neurrian,plazer sentsazioetatik. Horregatik,hezitzailea bere gaitasunak lantzeraeramaten dugu. Baina hasierangure helburua ez da pertsona horiinolako erronkaren aurrean jartzea.Abiapuntua da plazer hori bizitzeaeta norbere gaitasunez konturatzea.Nik hasieran ez dut inoiz gorputzariketa zailik planteatzen, horipertsona gaitasun-ezean jartzeabailitzateke eta horrek ez bailukezentzurik. Kasu horretan nireeskuetan jarriko nituzke hezitzai -leak: “Nik ez dakit, salbatu nazazuzuk”, esango lukete. Baina gurexedea juxtu kontrakoa da: pertsonabestelako egoeretan jartzea, nonesango duen: “Hau da dena? Nikhau badezaket… eta gainera,zeinen ondo pasa dudan”. Pertsonabatek ikusten badu “baditutplazerak eta gaitasunak nire bai -tan”, gero posible izango dazailtasun horiekin jolasten hastea.Hori da funtsezko mugimendua.Eta, gainera, uste dut prozesu horiheziketa osora orokortu daitekeela,haurrekin ere gauza bera gertatzen

“Gure baitandugun haurra ez da

desagertzen, jarraitzendu eragina izaten

guregan nahiz eta gukaldi hori ahaztua

izan

”“Hezkuntza motabat sustatzen badugu,era horretako gizartea

nahi dugulako izanbeharko litzateke. Uste

dut saiatu behardugula ahal dugun eta

koherenteenizaten

30 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

baita. Oinarrian beti segurtasunaeta plazera daudenean, horrengainean, pertsonak badu gaitasuna,energia eta indarra prozesuan zehartopatuko dituen zailtasunei,frustrazioei, ezinei... aurre egiteko. Guk beti segurtasuna ematen dutenegiturak eraikitzen ditugu, etaalderdi hori ondo zainduta baldinbadugu, gero jendea arriskatzeraeraman dezakegu, beti ere ondosostengatuta. Ondoren, norberakerabakiko du arriskuak hartzendituen edo ez. Egon daiteke gehiegiez inplikatzea erabakitzen duennorbait. Nik beti inplikatzekoesaten diet, formatzen ari direla,merezi duela, aukera horiaprobetxatzea komeni zaiela…baina bakoitzak erabakitzen du zeregin.

Hezitzaileak haur txikiekin jarduteko

duen gaitasuna, berak haurtzaroan

izan duen egitura afektibo eta

harremanetakoekin lotuta dagoela

diozu. Hori, baina, ez dago liburuetan

idatzia, norbere bizipenetan baino.

Nola landu daiteke?

Hemen egiten duguna ez da terapiabat, orduan ezin da pertsona bataldatu, baina egin daitekeena damugimendu bat sortu pertsonahorrengan eta gero bakoitzakerabakiko du gehiago sakondu nahiduen edo ez. Baina, gutxienez,mugimendu bat pizten dugu berebaitan, uste dut aukera bat irekidakiokeela pertsonari. Gu 0-3zikloko hezitzaileekin gaude etahori ez da ahaztu behar. Juxtu 0-3zikloari buruz dakiguna dapertsonaren bizipenak ez direlapasatzen pentsamendutik, baiziketa gorputzetik pasatzen direla.Horregatik formazio honetan eregorputza ukitzen dugu. Badakigudenok ditugula grabatuta gurehistoriak gorputz horretan.Horregatik, buruarekin bakarrik ez,

baizik eta pertsona osoarekinsaiatuko gara ulertzen nolagertatzen diren bizipen batzuk,afektu batzuk, sentimendu batzukegoera batzuetan. Zuri horigertatzen ari zaizu zu haur bat ereizan zinelako eta zarelako. Gurebaitan dugun haurra ez dadesagertzen, jarraitzen du eraginaizaten guregan nahiz eta guk aldihori ahaztua izan.Horretaz guztiaz jabetzea dagarrantzitsua. Guk ikusi duguna daliburu batean irakur dezakezulahaurrak nolakoak diren, zer nolakoesperientziak bizitzen dituzten,euren garapena nolakoan den…baina horrek guztiak benetanukitzen zaituen arte ezin duzu jakinprozesu horien aurrean nolajokatuko duzun. Laguntza pertsonalhonek horretan laguntzen du. Nikikusi dut agresibitate apur batsuposatzen duen ariketa batenaurrean jendea esanaz: “Ez nuen

0-3 formazioko bigarren ikasturteko hezitzaileak Formazio Pertsonaleko saio batean.

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 31

pentsatzen kuxin batengatik horrelajarriko nintzenik. Ematen zuen nirebizitza jokoan zegoela kuxin horilortzeko eta igual baten bati minaeman diot. Nondik atera zait jarrerahori? Nola da posible?”. Ez duguterapia egiten, baina pertsona bereburuari galdetzen hasi da zergatikatera ote duen agresibitate hori.Hausnarketa mota horiei ateairekitzea da gure egitekoa.

Gauza bat da teoria. Pertsona batek

oso argi izan dezake

atxikimenduaren, banaketaren edota

indibidualizazio-prozesuaren teoria,

baina horrek ez du esan nahi haurra

prozesu horretan laguntzeko gai

izango denik. Formazio Pertsonalak

lagun dezake praktikarako jauzi hori

egiten?

Nik uste dut baietz, laguntzen duela.Mintegi teorikoen bidez ere,batzuetan lortzen da pertsonarimodu berezi batean eragitea.Badaude jendea ukitzen dutenhitzak. Batzuetan segun eta zernolako dinamika sortzen den eskolateoriko horietan posible da pertsonabat mobilizatzea. Baina nik uste dutFormazio Pertsonalak errazagoduela helburu hori lortzea. Izan ere,pertsona bere gorputzaren bidezinplikarazten duzu. FormazioPertsonalean pertsona zeharomurgilduta dago. Zenbait gauzadistantziatik begiratzen baditugu, ezgaituzte ukitzen, eta gainera sarri,adimena erabiltzen dugu defentsabezala. Eta zer egiten dut? Arazohori proiektatzen dugu haurrenganeta familiengan eta esaten dut:“Familiako kideek dute arazo batbanaketarekin, nik ez”. Bainabanaketa-arazoaren inguruan egoe -ra bat bizitzen baduzu, eta akasobat-batean bakarrik sentitzenbazara, agian zure buruari galderakegingo dizkiozu: “Zergatik ezin naizbakarrik egon lasai-lasai? Zeren nik

pentsatzen nuen bakarrik egonnintekeela eta, bat-batean, egoerahorretan bestea joan denean zerbaitlatza sentitu dut”. Hurrengoanikusten duzunean haur bat edofamilia bat banaketarekin arazoekindabilela ohartuko zara hor zerbaitgertatzen dela. Hortaz, igoal Formazio Pertsona -laren bidez ez duzu aurkituko zurepertsona, helburua ere ez baitanorbere buruari buruz dena jakitea,baina bai sentsibilitate bat hartzea.Hobeto enpatizatzeko balio du.Batzuetan, gainera, agian ez da nikbizi izan dudanaren eraginez, baiziketa nire ondoan bizitzen ari denakbere bizipen hori partekatzenduelako. Eta hori ere interesgarriada, zeren akaso dena ere ez duguguk geuk bizi behar. Guretzat,bizipenak besteekin partekatzeaoso garrantzitsua da. Jendeakikusten du garrantzitsuena ez delaegoera, baizik eta bakoitzak egoerahori nola bizi izan duen. Zerenaskotan errealitate beraren aurreanbizipen oso ezberdinak izaten dira.

Koherentziak hezitzaileen lan eta

bizitzan duen garrantzia behin eta

berriz errepikatzen duzu. Askotan,

ordea, haurren heziketarako helburu

batzuk izan arren, ez da erraza

izaten lankideen artean edota

gurasoekin dinamika berberak

edukitzea.

Hori nire obsesioetako bat da azkenaldian. Askotan aztertzen dugu zergauza egin haurrekin, eta nik ustedut aldez aurretik badela kontuanizan beharreko beste gauza bat:bizitzan zehar zer egiten dugun guk,hain zuzen ere. Zeren bestelaerrealitatea eta eskola banatzekojoera izan dezakegu. Hau da, niprofesional ona izateko prestatzennaiz, gauza batzuk oso ondoaztertzen ditut, baina hori ez dutlotzen benetako bizitzarekin. Nik

eskolaz kanpo dena beste modubatean egin dezaket, baina eskola-ordu horietan balio eredugarriaktransmititzen ditut. Horregatik nikpentsatzen dut saiatu behar dugulaesaten: Haurrekin nahi dugun hauguk ere lantzen dugu gure artean?Adibide bat jarriko dut: zuk egitenbaduzu jolas kooperatiboa haurbatzuekin eta haserretzen bazaraberaiekin ez delako ondo atera etagaizki tratatzen badituzu, zer nolakozentzua dauka joko kooperatibohorrek? Zuk giro kooperatiboasustatzen baduzu, orduan zentzuahartuko du jolas kooperatiboak ere.Haratago joan behar dugu: zer dabenetan gure gizartean nahiduguna? Edo sinesten dugu horre -tan haurrentzako, baina ez duguargi ikusten helduentzako? Guk ezindugu zeharo banatu laneko etalanaz kanpoko bizitza. Ezin duguesan: 0-3an nagoenean balio motabatzuk izango ditut, baina handikbizitza “errealera” ateratzen naize -nean beste batzuk. Gure laneanezin dugu hori egin. Hezkuntzamota bat sustatzen badugu, erahorretako gizartea nahi dugulakoizan beharko litzateke. Uste dutsaiatu behar dugula ahal dugun etakoherenteen izaten. Formazio Pertsonalaren besteezaugarri bat zera da: prozesupertsonalak direla, baina taldeaneginak. Konbinaketa hori eregarrantzitsua da, zeren hori gauregungo hezkuntzaren zailta-sune -tako bat dela uste dut: nola landu NIeta GU, biak batera. Ez da erraza.Batzuetan eskua erabat NI-ra joatenzaigu eta GU desagertu egiten da;beste batzuetan aldiz, kontrakoa.Gakoa da nola lortu elkar elikadurahori: NI naizelako GU eraikitzendugu eta GU garelako NI errespe -tatzen dugu.

32 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

e s p e r i e n t z i a k

zioekin lan egiteko. Horrela definituzuen emozioa: “Barneko kitzikapenedo asaldura bat da, nire barruan ger-tatzen dena” (Bisquerra 2003). Eta gu-re barruak gertaera baten aurrean no-lako jokabidea duen azaldu zuen:gertaera jakin baten aurrean, balioetsiegiten dugu gertaera hori (positiboaedo negati boagoa). Horretaz gain, erreakzio batzuk sortzen dira; adibi-dez, gorputzak berak izerdia atereazedo dardarka erantzun dezake (eran-tzun neurofisiologikoa). Bestetik,portaera aurpegiaren espresioarekinlotzen du autoreak; eta, azkenik, kog-nitiboki etiketa jartzen diogu gureerreak zioari: “Haserretzen ari naiz”.Horren guztiaren aurrean, ekiteko ja-rrera edo prestasuna izango dugu au-rretiaz, eta azken horren araberakoaizango da gure adimen edo inteligen-tzia; gertaera jakin baten aurrean aha-lik eta modu egokienean ekiteko gai-tasuna, alegia.

Hitzaldi osoan zehar, esaldi eta definizio gogoangarriak utzi zizkigunIrenek. Esate baterako, emozionalkihunkigarriak, garrantzitsuak edotaharrigarriak egin zaizkigun egoeraksoilik gogoratzen ditugula azalduzuen; beraz, ikasleak hunkitzen ezbadira, motibatzen ez badira, ezinez-koa dute gogoratzea, ikastea.

Pasa den ekainaren 25ean, Gor-putz Hezkuntzako III. Topaketa eginzuten, eta Emozioen Gorputz Hez-kuntza izan zen gai nagusia. Minte-gietan egindako hainbat lanen etabeste zenbait esperientziaren berri ere eman zen topaketan. Guztira,hainbat hezkuntza-mailatako 120 ira-kasle inguru bildu ziren Iurretako Ins-titutuan: Lehen Hezkuntzakoak, Bi-garren Hezkuntzakoak, unibertsita-teko irakasleak...

Jon Lopezen (Berritzegune Nagu-siko Zuzendaria) eta Begoña Gara-mendiren (Hezkuntza Berriztatzekozuzendaria) sarrerako hitzaldiekinhasi zen topaketa. Ekitaldiko hizlarinagusia, berriz, Irene Pellicer Royo izan zen.

1. EMOZIOEN GORPUTZ HEZKUNTZA.IRENE PELLICER ROYO

Emozioen gaiari berehala helduzion Irene Pellicer Royok. Emozioahitzak inplizituki mugimendua dara-mala nabarmendu zuen: emotion - inmotion - en movimiento. GorputzHezkuntzaren arloa emozioekin era-bat lotuta dagoela esan zuen, eta, be-raz, aukera zoragarria dugula emo-

Emozioak Gorputz Hezkuntzan

Egoera baten aurrean, beti dago emozio bat lehenengo, eta emoziohori indartsua izan bada ez dela arra-zionalizatzen esan zuen Irenek; “amigdalaren bahiketa” deitu zion. Amigdalaren bahiketaren ondorendator arrazoitzeko prozesua. Horre-gatik, oso garrantzitsua da emozioakidentifikatzen jakitea eta sentitzendugunaren kontzientzia izatea, emo-zioak modu egokian kudeatzen ikasdezagun eta, beraz, izan ditzakegunerreakzio bortitz edo deskontrola-tuak bidegabeki ingurukoek jasan ezditzaten. Adibide bikain baten bidezazaldu zuen hori; emozioa hasieran identifikatzen bada, haserre emozioa2. mailan dagoenean identifikatzenbada, adibidez, aukera gehiago izan-go ditugu egoera hobeto kudeatze-ko, haserre emozio hori jada 10. mai-lara iritsi denean baino.

Baina zenbat emozio daude? Ire-nek auzi hori kulturen araberakoa de-la esan zuen. Adibidez, 8.000tik gora identifikatzen omen dituzte Indian;Espainian, berriz, 300 inguru identifi-katzen omen dira. Bisquerraren sail-kapenean oinarrituta, oinarrizko ha-mahiru emoziori buruz hitz eginzuen, eta hamahiru horien barneanzeuden beste zenbait azpiemozioriburuz ere bai:

SOHATSOIN HEZKUNTZAREN ALDEKO TALDEA

Gorputz Hezkuntzako III. topaketetan emozioei buruz jardun ziren, batetik, Gorputz Hezkuntzaemozioz betea baitago, eta, bestetik, programazio bateratuaren aurkezpenak egin zituzten.

Emozioak identifikatzea, izenajartzea, oso garrantzitsua dela adiera-zi zuen berriro Irenek, horrela, senti-tzen dena kudeatu ahal izateko. Emo-zio guztiak beharrezko eta ezinbeste-ko bilakatzen dituela horrek gainera-tu zuen, emozioak saihestezinak bai-tira. Izan ere, emozioak sentitzean, identifikatzean, hausnarketa bat egi-ten dugu, eta horren ondoren zer eginerabakitzen dugu. Adibide bat jarrizuen: emozio nagusia beldurra duenpertsona batek tentu handiz ibiltzekojoera izango du beti. Horrek, alde ba-tetik, segurtasuna ekarriko dio arris-kuen aurrean, baina, era berean, bizi-pen berriak galtzea ere ekarriko dio,baldin eta emozio hori identifikatzenez badu, hausnarketa egiten ez badueta aurre egiten ez badio. Tristeziarieskerrak ere, aldaketak egin ditzaketnire buruan, eta, ildo horretatik, neu-re burua hobetu dezaket. Emozioekbizitzen laguntzen digute.

Irakasleok ikasleei behatzea osogarrantzitsua dela eta asko balio due-la azaldu zuen, emozioak identifikatubaitaitezke; ikasleari behar dueneanlagundu diezaiokegu horrela.

Emozioek sentitzen eta bizirik irauten laguntzen dutela azpimarratuzuen, eta gaineratu zuen bera gimna-siora jarduera fisikoa egitera nagusikiarrazoi emozionalengatik joaten delajada. Emozioek gorputzean utzitako“arrastoak” nolabait askatzera edota

garbitzera joaten dela, ongizate fisi-korako ere ona zela ahaztu gabe. Gai-nera, hainbat ikerketak argi erakutsiomen dute pertsonaren osasunerakoeta ongizaterako jarduera fisikoa egi-teak duen garrantzia, eta horretaz erehitz egin zuen.

Emozioek denboran irauten ba-dute, sentimendu bilaka daitezke, eta, gehiago iraunez gero, gogo-al-

darteaz hitz egingo genuke; emozio-en agerpena are gehiago luzatuz ge-ro, berriz, izaerarekin lotuko genuke.

GAITASUN EMOZIONALAKGaitasun emozionalen inguruan

bost gaitasunez hitz egiten dugula esan zuen Irenek: kontzientzia emo-zionalaz, arautze emozionalaz, auto-nomia emozionalaz, gaitasun sozia-laz eta bizitzarako eta ongizaterakotrebetasunaz.

• Kontzientzia emozionala: emo-zioa identifikatzea da. Horretarakobarneko energia-maila sentitzea be-harrezkoa dela esan zuen hizlariak.Horrela, motibazioa (beraiek bilatubeharrekoa, gustuko duten zerbaitbilatuz) landu behar litzateke ener-gia-maila baxuko ikasleekin. Elmonstruo de los colores liburua go-mendatu zuen. Berak ikasleekin nolasentitzen diren jakiteko, koloreak erabiltzen dituela ere azaldu zuen.Grafikoki, horrelako irudi batekin azaldu zuen hori guztia:

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 33

AMORRUA/HASERREA BELDURRA

ANTSIETATEA LOTSA

TRISTURA NAZKA

OINARRIZKO 13 EMOZIOAKESPERANTZA ERRUKIA

HARRIDURA/SORPRESA

POZTASUNA ZORIONTASUNA

UMOREA MAITASUNA

+5 ALTUA 0

ENERGIA0 BAXUA -5

+5 ATSEGINA 0

EMOZIOA 0 DESATSEGINA -5

ko gaitasuna. 5. Autoeraginkortasun emozio -

nala. 6. Laguntza eta baliabideak bila-

tzeko gaitasuna.Atal honetan, Los seis pilares de la

autoestima liburua (Nathaniel Bran-den) gomendatu zuen Irenek.

• Gaitasun soziala: 1. Pertsonarteko adimena: bestee-

kiko harreman onak, komunikazio eraginkorra, errespetua, jarrera pro-sozialak eta asertibitatea aipatu zi-tuen gainetik.

• Bizitzarako eta ongizaterakotrebetasunak:

ZERGATIK EMOZIOEN GOR-PUTZ HEZKUNTZA?

Gorputz Hezkuntza emozioz be-teta dagoela esan zuen Irenek, eta emozio horiek nahi gabe agertzen di-rela eta beroriek kudeatzeko arduragurea dela: “Ez gara emozioak senti-tzearen arduradun, baina beroriekinzer egiten dugun gure ardura da”. Ho-rrela, banandu ezinezko trinomio batdagoela aipatu zuen: gorputza, emo-zioa eta adimena (burua).

Emozioen gaia lantzeko orduanaurretik aipatutako guztiagatik dela

Gorputz Hezkuntza horren garrantzi-tsua azpimarratu nahi izan zuen. Le-hen adierazi bezala, ikaskuntza emo-zioetan oinarritzen dela ere esanzuen, eta horiek, aldi berean, bizipe-netan oinarritzen direla; eta gure ar-loa, bereziki, bizipenetan oinarritzenda. “Zorte handia daukagu, gure arlo-an hor baititugu emozioak ”, esanzuen erabat jabetuta.

Hainbat autoreren aipuak ekarrizituen ondoren:

- “Gorputzak, ez baitu diskrezio-rik, ez daki isilik egoten” (Ralph Wal-do Emerson 1803-1882).

- “Pertsonak soilik bere gorputze-an senti dezake” (Mowen 1972).

- “Ikaskuntzaren mozorroa da jo-lasa” (Mora).

- “Ezin da ikasi edo atxiki emozio-etatik iragaten ez den ezer”

-...

Beraz, Ireneren ustez, emozioenkudeaketari heltzen bazaio, bizitza-rako tresnak edo baliabideak eskaini-ko dira. Gainera, esan zuen pentsa-mendua eta emozioak garuna eralda-tzeko gai direla, eta, hortaz, irakasle-ak ere ikasleen garuna eraldatzekogai direla (hori bai, jarraikortasunare-kin, ahaleginaren bidez …). “Nire bu-ruari dagokionez, nik nahi dudanbertsioa izan naiteke”.

Azkenik, irakaslearen garrantziazjardun zuen. Irakasleak betetzenduen zeregina oso garrantzitsua delaazpimarratu zuen. Horri lotuta, “ispi-lu-neuronak” deritzenen inguruanhitz egin zuen: “Irakasleak egitenduena egiten du ikasleak, ez hark esa-ten duena”. Hau da, irakasleen ispilubihurtzen dira ikasleak. Beraz, osogarrantzitsua da irakaslearentzat esa-ten duenarekin kontsekuentea etakoherentea izatea. Irakasleek pertso-nekin lan egiteko duten aukera pare-gabea nabarmendu zuen, eta Gor-putz Hezkuntza, bizitzarako irakas-ten den eduki guztiagatik (hain da za-bala eta aberatsa), arlo garrantzitsue-na dela esan zuen hitzaldia bukatze-ko.

34 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

• Arautze emozionala: emozioa arautzeko, bi bide aurreikusten zi-tuen:

1. Askapen energetiko emoziona-la: jarduera higiarazlea edo fisikoa eginez. Neurofisikan aditua zen Mo-ran jaunak (2011) zioen estresa aska-tzeko antidotoa jarduera fisiko aero-bikoa egitea zela, ariketa egiteanhainbat hormona sorrarazten baititugizakiak: zoriontasunarena, umorea-rena, motibazioarena (serotonina etadopamina endorfinak)

2. Gelditasun- edo lasaitasun-di-namikak: arnasketa lasaian eta gune-etan arreta jarriz, gerrialdean, sabelal-dean eta sorbaldetan. Erlaxatzeko ba-lio duena sabelaldekoa omen da soi-lik, baina ondo omen dator batera etabestera airea garraiatzen jakitea.

Arautze emozionala bikoteka egi-niko ariketa baten bidez esperimen-tatu genuen. Ariketa horretan, 3 ar-nasketa motak egin genituen bakoi-tzak.

• Autonomia emozionala: norbe-raren egoeraz aritu zen hizketan (Bis-querra 2003).

1. Autoestimua. 2. Bizitzarekiko jarrera positiboa.3. Ardura. 4. Arau sozialak kritikoki aztertze-

2. GORPUTZ HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIO BATERATUARENAURKEZ PENA

Pizti Larrañagak, Jakintza ikasto-lako Gorputz Hezkuntzako irakasleeta Sohat taldeko kide denak, Gor-putz Hezkuntzako programazio ba-teratuaren inguruan jardun zuen. Osohitzaldi interesgarria eman zuen pro-gramazioaren sorreraren, bilakaera-ren eta etorkizunean egin beharrekourratsen inguruan. Euskal Autono-mia Erkidegoko Gorputz Hezkuntza-ren inguruan euskaraz osatzen ari di-ren lehenengo programazioak 2007.urtean onartu zen 175/2007 Hezkun-tza Curriculum Dekretuan duela abia-puntua esan zuen. Curriculum Be-rriak zekartzan aldaketak aztertzera-koan, programazio bateratu batenbeharraz ohartu zirela eta askotarikoerrealitateetara egokitu zitekeen pro-gramazio bat egitea ezer ez izatea bai-no positiboagoa zela balioetsi zuten.Ildo horretatik, Lasarteko Mintegianzenbait pauso ematen hasi ziren:

1. Curriculumaren azterketa egi-tea eta 8 helburu orokor berridaztea,irakasle orok ulertzeko moduan.

2. Mailaz maila, unitate didaktiko-en aukeraketa egitea.

3. Unitate didaktiko bakoitzarenhelburu didaktikoak, ebaluazio-

adierazleak, ebaluazio-irizpideak etaedukiak zehaztea.

4. Ikasturte honetan, unitate di-daktiko horiek garatu dira. Lan sakonhori egiteko, Lasarte, Durango etaLeioako mintegiez gain, hainbat per-tsonaren laguntza garrantzitsua izandela nabarmendu zuen.

36 unitate didaktikoz osatzen daprogramazioa guztira. Hiru izan ezikgainerako guztiak garatuta daude, eta, falta direnetarako arduraduna izendatuta dagoenez, irailerako amaitzea aurreikusten da. Unitateguztiak eredu komun bat oinarri har-tuta egin dira. Hala ere, aurrera begiraeta argitara eramateko, programazioguztia osotasun-ikuspegi batetik zu-zentzea eta orraztea derrigorrezkoadela esan zuen (helburuak, edukiak,marrazkiak, etab.), eta lan mardul ho-ri nola egin pentsatzen ari direla.Hainbat aukeraren artean, adminis-trazioari Iraleko R-400 deialdiaren bi-dez bideratzeko aukera luzatu zi-tzaiola erantsi zuen.

3. HAINBAT MINTEGITAKO AURKEZPENAK

LASARTEKO LH-KO MINTEGIALasarteko mintegiak ikasturte ho-

netan eginiko lana bi taldetan banatuzela azaldu zuten. Batzuk programa-

zio bateratuaren inguruan aritu dira,eta Bakarne Basurto, Amasorrain es-kolako Gorputz Hezkuntzako irakas-lea, eta Zuriñe Arsuaga, Amezketa eskolakoa, etorri ziren beraien espe-rientzia kontatzera. Zuriñek 2. mailangauzatu duen “Zirkoa” izeneko unita-te didaktikoa egiteko orduan izanda-ko esperientzia kontatu zuen. Oso esperientzia aberatsa izan zen bera-rentzat, eta han bildutakoak unitateaegitera animatu nahi izan zituen, bereesperientziaren inguruko bideo baterakusten zuen bitartean. Bakarnek,berriz, 4. mailarako “Olinpiadak” uni-tate didaktikoaren nondik norakoakazaldu zituen. Zerotik abiatuta etahausnarketa sakon bat egin ondorenjoste-lana egiten hasi zela azalduzuen. Horrela, lehia aldera batera utzita jarreretan eta balioetan oinarri-tutako unitatea egin zuela esan zuen.Unitatea eskolako jaian ikasle guztieiparte hartzeko modua ematen zien olinpiada batekin amaitzen zuela ereazaldu zigun. Hitzaldia emankorra eta hurbilekoa izan zen, eta izandakozailtasunetan, hartutako erabakietan,hobetzeko alderdietan eta, oro har,beraien esperientzia pertsonalean oi-narritu zen.

Lasarteko mintegian beste taldebatek metodologia kooperatiboatxertatzeko asmoz 6. mailarako jolaskooperatiboen inguruan prestatuta-ko unitate didaktikoa azaldu zuen.“Denok batera” zuen izena, eta lehia-kortasuna leuntzeko asmoz diseinatuzen. Besteak beste, Aronsonen puzz-lea deritzon teknika erabili eta azalduzuten, eta azpimarratu nahi izan zu-ten berori gauzatu ahal izateko beha-rrezkoa izan zela edukiak aukeratzea(dantzak, body percussion, jaurtike-tak…) eta PC eramangarria erabiltzea(bideoetatik ikasten baitzuten ikasle-ek). Lana egiteko orduan Jesus Vicen-te Ruiz de Omeñacaren laguntza ereezinbestekoa izan zela aipatu zuten.Poliki-poliki, kooperatibismoaren in-guruan unitateak sortzen ari dira, etaasmoa maila guztietarako unitate di-daktiko bat egitea dela azaldu zuten:

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 35

36 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

DURANGOKO LH-KO MINTE-GIA

Durangoko mintegiak ikasturtehonetan programazio bateratuareninguruan lan sakona egin dutela esanzuten. Tanit Duñabeitiak, Anaitasunaeskolako Gorputz Hezkuntzako ira-kasleak, eta Jabi Gorbeak, Abadiño-ko eskolako irakasleak, lanaren non-dik norakoak azaldu zituzten. Erron-ka handia izan da, hilero bildu baitiraeta bost unitate didaktiko garatu baiti-tuzte guztira. Horretarako, 3 partaide-ko taldeetan antolatu ziren, eta, au-rrez eginda zegoen “Gure Zirkoa” unitatea eredu hartuta, besteak osa-tzen joan ziren. Drivearen bidez, el-karlanean aritu dira, eta izandakozailtasunak eta gogoetak hurbiletikkontatu zituzten.

Programazioaz gain, atletismotxikiaren eta TAG errugbiaren inguru-ko hitzaldia eman zuten Durangokomintegiko kide diren Jose Luis Saliok,Lekeitioko eskolako Gorputz Hez-kuntzako irakasleak, eta Gorka San-zek, Zornotzako Larrea eskolakoak.

Atletismoari dagokionez, eta geroeta atleta gutxiago daudela ikusita, az-ken urteotan federazioa atletismoabeste era batean lantzen hasi dela azaldu zuten, eta atletismo txikia esaten diote. Ikuspegi horretatik, atletismoa jolas-izaera handiagozlantzen da, eta bakarka aritzetik jar-duera guztiak taldeka egitera pasa-tzeak ekarri dituen onurak aipatu zi-tuzten. Gaur egun saio guztiak teilatu-pean egiten direla nabarmendu nahiizan zuten. Kirol-materialei dagokie-nez, federazioak material berria sortuduela azaldu zuten, material bigun

eta erakargarria. Hala ere, atletismoalantzeko orduan materiala ez dela de-rrigorrezko baldintza aldarrikatu zu-ten, birziklatzeaz gain beste edozermaterial erabil baitaiteke.

TAG errugbiari dagokionez, zerden eta orain dela hamar bat urte zerhelbururekin sortu zen azaldu zuten.Herrialde askotan hedapen handikojarduera da, eta ezaugarri nagusiakontaktu fisikorik ez izatea du, ez bai-tago atzipenik. Horrela, edonon ikas-leekin errugbia lantzeko aukera da-goela aipatu zuten, kirol dibertigarria,azkarra eta araudi errazekoa baita, etabi sexuak elkarrekin jolasteko ezau-garriak baititu. Jolasaren nondik no-rakoak azaltzeaz gain, jada sortutaduten materiala aurkeztu zuten, etadenon eskura jarriko zela aipatu zu-ten.

LEIOAKO MINTEGIALeioako mintegitik Edurne Pere-

zek, Arangoiti eskolako irakasleak, eta Mari Luz Carrerok ikasturtean ze-har programazioaren inguruan egini-ko lana azaldu zuten. Lasartetik bul-tzatuta, programazioaren birplantea-mendu bat egitea beharrezkoa zela ikusi zuten.

Horrela, Edurnek aurkeztutako“Ingurua Ezagutzen II” unitatean, jo-lasa hartu dutela testuingurutzat esanzuen, eta metodologia ludiko batenbitartez lankidetza, errespetua eta emozioak lantzeak duen garrantziaazpimarratu zuen. Ebaluatzeko ga-raian, egindakoari jarraitu ziola esanzuen, “Zirkua” unitatetik hainbattxantiloi eta erregistro-taula erabilibaitzituzten berriro, programazioko

unitateen artean kohesioa indartzekoasmoz. Jolasak errepikatzearen ingu-ruan, osasunari eskainitako denbora-ren inguruan eta beste hainbat arlotanzalantzak izan zituela ere onartuzuen... Azalpen horien ondoren, Ma-ri Luzen txanda iritsi zen, eta “Bertakojolas eta kirolak” unitate didaktikoa gggazaltzen hasi zen. Oposizioa etalankidetza barnean biltzen dituen u-nitatea dela esan zuen Mari Luzek, etaalderdi horien kontzientzia hartzeadenontzat, irakasleontzat zein ikasle-entzat, garrantzitsua zela esan zuen.Gaineratu zuen autonomia lantzekoaukera paregabea zela unitatea, txo-koetan lan eginez. Horrek arriskua ere bazekarrela onartu arren, gataz-ken ebazpenerako soluzioak edotabideak jasotzen eta lantzen zirela esan zuen, arazoei irtenbideak bila-tzeko guneak abian jarriz... Gorka Obesoren material zoragarria erabilizuela esan ondoren, Leioako minte-giak datorren ikasturterako dituennahiak mahai gainean jarri zituen:brain gym, slackline, erlaxazioa...

123456

MAILA EDUKI MOTA UNITATE DIDAKTIKOAREN IZENBURUA

Ipuin motor kooperatiboa

Ipuin motor kooperatiboaIpuin motor kooperatiboa

Aronsonen puzzlea

Izaskun eta Aiako Harriak

Bost ateko erreinuaAzken Dakotak (txanelarekin lotuta)

Denok batera

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 37

Zer-nolako garrantziadauka isiltasunak ikaste-prozesuan

Zalantzarik ez, isiltasuna ez dagomodan: merkataritza-guneetako arropa-dendetan txunba-txunba doi-nuek agurtzen dute bezeroa; zinema-ra joan, eta, aitzinako aretoen edukie-raren laurdena izan arren, bi edo hirubider dezibelio gehiago dugu; horibai, surround… Tabernetara sartu, eta irribarrea datorkit, gure sasoikotxanpon-makinak gogora datozkida-nean; tabernariez gain, aerobikekomonitoreen erdiak ere gortuta daude(aurrekoan, musika topera jarrita, mi-krofonoarekin gidatutako “erlaxa-zio” saio baten izan nintzen: bost la-gun ginen); eta, gaitzak kutsakorrakdirenez, ea nor ausartzen den barra-ketara belarrietarako tapoirik gabejoaten…

Halaber, egunerokotasunean, ba-dirudi, nire erlojuan behintzat, den-bora gero eta azkarrago doala; eta, ni-re inguruan ere, gehienak presaka etakorrika ikusten ditut, horrek estresa,urduritasuna eta egonezina ekarri arren. Horrek guztiak barne-zarata izendatu dugun fenomenora erama-

ten gaitu, eta, besteak beste, buruamila gauzatan izatea eta kontzentra-tzeko zailtasuna dakartza.

Gure presaren eta ailegatu ezina-ren ondorioz, seme-alabei azkarjanzteko eta gosaltzeko hamaika bi-der esan ondoren, umeak eskolara arineketan eskutik tiraka eramatenditugu; eta, iluntzean, bainatu, afal-du, ipuina irakurri eta lehenbailehenerretira daitezen saiatzen gara, egu-neko jarduna bukatu eta apur batez a-tseden hartu nahian.

Bestetik, eurei emateko ez dauka-gun denbora hori “oparitxo”-en bi-dez konpentsatzen saiatzen gara, eta,egunak horrenbeste borroka-fronteizaten dituenez, seme-alabei mugakjartzeko eta ezetz esateko indarrik ga-be geratzen gara maiz gaua heltzendenean. Horrek guztiak, aipatutakobarne-zarata sortzeaz gain, kolokanjartzen du etxe askotan gurasoon au-toritatea ere.

Gizartearen arlo batean gertatzendena besteetan ere errepikatzen dasarritan, eta, oiloaren eta arrautzareneztabaidan sartu gabe, antzeko egoe-ra topatzen dugu gaur egun ikasgele-tan.

Duela berrogei urteko gela isil etazurrunek adierazpena eta askatasunabilatzen zuten ikaskuntza-ingurune-ei eman zieten bidea. Nolanahi ere, edozein erreakzio-prozesutan beza-la, agian beste muturrera jo genuen,eta gelak kolorez, kantuz eta, sarritan,adiskideen rola jokatzen zuten ira-kasleekin bete ziren. Eredu berri ho-rretan, irakaslearen presentzia dilui-

galdeidazue

?Virginia BELATEGI AZPIRIERAIN PRESTAKUNTZA ETA AHOLKULARITZA

tzen joan da urteotan, eta kanpotikgoazenok askotan topatzen dugu uneko irakaslea, ikastaldea lasai lane-an izateko tresnarik ez duela.

Ikasleek, oro har (eta egia esanda,guraso eta irakasleekin egiten ditu-gun ikastaroetan ikusten dugunetik,helduok ere bai), isilik eta adi egotekoohitura falta handia dute. Zentro as-kotako korridoreetan eta patioetan,zarata-maila oso altua da, eta, gela ba-rruan, isiltasuna zigorraren eta kon-trolaren bidez lortzen saiatzen gara,nekez askotan. Isiltasun hori osohauskorra da, eta, buelta-erdi ematendugunean, apurtu egiten da.

DBHko eta Batxilergoko ikaslee-kin lanean hasi ginenean eta geletakozarata eta gazteen arreta falta eta ego-nezina ikusi genituenean, horren au-rrean zerbait egiteko premia sentitugenuen. Alferrik zen gure desira one-nekin oso gauza interesgarriez hitz egitera han agertzea, gazteak ez bai-tzeuden guri entzuteko prest. Burura-tzen zitzaigun irudia oso argia zen:“Mesedez, sartu aurretik, utzi barru-koei irteten”. Eta horrela hasi ginen la-nean, gazteen barruak “husteko” etalasaitzeko bide baten bila.

Hezkuntza-sistematik kanpokoeragileak garen heinean gazteenganairisteko dugun ahalmena mugatuadenez, lana irakasleengana bideratubehar genuela ikusi genuen, haiek di-relako egunerokotasunean ikasgele-tan daudenak; eta Isiltasuna gelan izeneko proiektua garatu genuen.Gure proposamena hiru ardatzen in-guruan egituratuta dago: batetik, za-rata fisikoa edo entzuten dena, kan-po-zarata deritzoguna; bestetik, ur-duritasuna, kontzentrazio falta eta egonezina, edo barne-zarata, eta hi-rugarrena, irakaslearen autoritatea edo presentzia indartzea, azken bate-an, hura delako itsasontzia portura eraman behar duen kapitaina, eta es-kifaia arraunean jartzeko tresnak be-har dituelako.

Hiru alderdiek elkarri eragitendiote, eta batean egiten diren urratsekbeste bietan dute isla; irakasleei zu-zendutako prestakuntza-lantegietan,hirurak jorratzen ditugu, betiere, ar-

DBHko eta Batxilergokoikasleekin lanean hasi

ginenean etageletako zarataeta gazteenarreta falta etaegonezina ikusi

genituenean, horren aurrean zerbait egitekopremia sentitu genuen.Alferrik zen gure desiraonenekin oso gauza interesgarriez hitz egiterahan agertzea, gazteak ez baitzeuden guri entzutekoprest. Bururatzen zitzaigun irudia oso argiazen: “Mesedez, sartuaurretik, utzi barrukoeiirteten”. Eta horrela hasiginen lanean, gazteenbarruak “husteko” etalasaitzeko bide baten bila

?

datz nagusia barruko isiltasuna delajakinda. Arlo psikoemozionalean jo-rratzen ditugun beste proiektu ba-tzuen kaltetan izanik ere, konbentzi-tuta gaude gainerako lan asko berezbideratuko liratekeela barrukotasunhori lantzen asmatuko bagenu, norkbere burua ezagutzeak eta gustura egoteak besteekiko errespetua etabalorazioa dakartzatelako, eta gure izaera eta kontraesanak ulertzeakbesteenak onartzera eta aniztasunerazabaltzen gaituelako.

“Zeure burua ezagutu” ez da atzogoizeko aholkua, eta hezkuntzak be-netan gure buruaz eta inguruaz kon-tziente izateko tresna izan behar due-lakoan gaude. Sokrates maisua hariraekartzeak ematen digun aukeraz ba-liatuta, uste dugu ikasleei hain ma-murtuta ematen diegun heziketa-ere-dutik apur bat aldentzeko eta maieu-tika berreskuratzeko saiakera egiteadagokigula, arretarik eta gogorik ga-be dauden ikasleek hezkuntzan partehar dezaten, dituzten trebetasunak erabiliz eta erronka berriak bilatuz:pentsatzeari ekiten badiote, agian isi-lago egongo dira-eta…

Bukatzeko, daukagun esperien-tzia oinarri hartuta, esan genezakeprestakuntzarako ahalegin handiakegin direla Hezkuntzan. Hala ere, as-kotan ahalegin horiek ez direnez hel-buru zehatzetara bideratu, atera zaienetekina murritza izan da, trebakun-tzak eskatzen duen esfortzu ekono-miko eta pertsonala egin ostean. Ho-rren ondorioz, zentro askotan inda-rrak alferrik galdu dira, eta irakasleak,eskolez gain kudeatzeko hainbatkontu dituztenez, saiatzeaz nekatu egin dira, izenburu politak dituzten ikastaroak egin ondoren esfortzu etaetekin pertsonalaren mailan geratu izan direlako.

Hortaz, prestakuntzak ez luke, be-rez, jomuga izan behar, beste helburubatzuk lortzeko bitartekoa baizik.Trebakuntza eta kudeaketa uztartutagaratu behar direla sinesten dugu, eta, trebakuntza-saioak antolatzeabaino, erakundean txertatuko direnhobekuntza-planak dira, gure ustez,aurrera begirako bidea eta erronka.

38 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 39

argitalpenak

Marimotots, POZIKUxue Alberdi / Julen Tokero

KATXIPORRETA-ELKARIrakurle berrienentzat, haur txi-

kienentzat emozioei buruzko kar-toizko lau liburu argitaratu dituzteSentituz bilduman: Pozik, Beldurtu-ta, Triste eta Umore zakurra. Bizipo-za eta Ongi etorri Pupu eta Lore tau-laratutako ikuskizunetatik eratorrita-ko narrazioak ere jaso ditu Alberdik li-buru banatan.

Nor da zomorro hau?Carmen Queralt

KALANDRAKA-PAMIELAAurreirakurleei zuzenduta dago-

en azal gogorreko ipuin atsegin ho-netan fauna ñimiñoa bizi da, eta ira-kulea bera ere pertsonaia bilakatzenda. Deskribapena eta miaketa prakti-katzeko eta dibertsitatearen fenome-noaz jabetzeko den liburu honetansormena, jolasa eta umorea ageri dira.Itzulpena Xabier Olasok egina da.

Txuntxurrun berdeko animalienkontakizunak

Xabier Olaso / Agurtzane Villate

PAMIELASaturnino satorra estimatua zen.

Animalia guztiek maite zuten. Egu-nak joan, egunak etorri, zahartu eta ikusmena guztiz galdu zuen. Egunbatean 30 animalia bisitan joan zi-tzaizkion. Eta ipuinak eta pasadizoakkontatu zizkioten Saturri, laburrak,ertainak eta luzeak.

Aita oker dagoJuan Luis Zabala / Begoña Durruty

EREINAskotariko ipuinak biltzen ditu

Juan Luis Zabala idazlearen liburuhonek, zortzi guztira. Umeak hel-duen okerreko uste eta jokabideenlekuko dira kontakizun ia guztietan,bizitzan sarri bezala. Kasu askotan,Xuban protagonista duen sarrerako ipuinean bezala, aita da, ordea, okerdagoena.

DumitruKoldo Izagirre

EREINDumitru errumaniarra da izenez

eta jatorriz. Bere kalterako, erruma-niarra izatea eta lapurra izatea bat egi-ten dituen gizarte honetan. Semea-rentzat inguru hobeago bat nahi zue-lako ekarri zuen hona Cosmin Petres-cu soinujoleak. Lagunek maite dute,Olatzek bereziki. Eta une batez, de-nak direla Dumitru erabakiko dute....

Familia giroanBéatrice Boutignon

TTARTTALO

Jolas-liburu honetako animaliakfamiliatan bilduta daude: antzekoakdira, baina, aldi berean, desberdinak.Irakurleari dagokio deskribapenen arabera familiak bereiztea. Familia eredu asko daude: familia gurasoba-karrak, tribuak, familia homoparen-talak... Liburu hunkigarria eta samu-rra, ongi pasatzeko, baina...

40 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

rra Bera-Berako eskubaloi-jokala-riak; eta Oier Sanjurjo, Asier Riesgo,Markel Bergara, Imanol Agirretxe,Gorka Iraizoz eta Mikel San Jose fut-bolariak.

Horiekin batera, Euskal Herri oso-ko hamabi ikastetxetako haurrek par-te hartu dute egitasmoan, 500 hau-rrek, orotara. Bideoklip bakoitzeankanta abesten duen pertsona ezagu-na agertzeaz gainera, hainbat haur ere azaltzen dira kantaren koreogra-fia dantzatzen. Hauexek dira ekime-nean parte hartu duten ikastetxeak:Bilboko Karmelo ikastola, Hondarri-biko Talaia ikastetxea, Tolosako Las-korain ikastola, Leitzako Erleta ikaste-

txea, Iruñeko Buztintxuri ikastetxea,Iruñeko San Frantzisko ikastetxea,Txantreako Bernart Etxepare ikaste-txea, Zangozako ikastola, BurlatakoErmitaberri ikastetxea, Tafallako Gar-cés de los Fayos ikastola, Zizurko Erreniega ikastetxea eta AntsoaingoEzkaba ikastetxea. Bideoetan eta CD-DVD-aren azaletan agertzen diren irudiak Kukuxumusuk egin ditu. 15euroren truke, Oneka CD-DVDawww.enekantak.com webgunean eros daiteke, .

Euskalerria irratiaren aldeProiektuan lortzen den etekina-

ren erdia Euskalerria Irratiarentzat

hik hasi-ren

proposamena‘ONEKA’ CD-DVD-A

Haurrentzako 20 abesti berri, fresko eta dantzagarri

Eskolan zein etxean haurrekin en-tzuteko eta dantzatzeko aproposakdiren 20 abesti berrik osatzen dute Ene Kantak egitasmoaren OnekaCD-DVD-a. Euskal Herriko kultura-,kirol- eta gizarte-arloetako pertsonaezagunek abestu dituzte kantak, etaparte hartu dute bideoklipetan ere.Horien artean dira Fermin Muguruza,Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin, Imanol Ubeda, Hesian taldeko Zuri-ñe eta Fran, El Drogas, Kutxi Romero,Manolo Garcia eta Igor Ijurra musika-riak; Alaia Martin bertsolaria; OinatzBengoetxea, Abel Barriola eta Jon Apezetxea pilotariak; Nagore Ariza-ga, Ana Isabel Martinez eta Silvia Ede-

Ene Kantak egitasmoaren azken CD-DVD berria daOneka. Haurrentzako 20 abesti fresko eta dantzagarribildu dituzte bertan, guztiak itsasoaren gainekoak. Berriak dira zenbait, moldatu eta gaurkotutako herri- kantak, berriz, beste hainbat. Gainera, erraz imitatzekomoduko koreografiak asmatu dituzte; abesti bakoitzakbideoklip bat du, eta DVDan ikus daitezke beroriek. Eskuragarri dago urriaren 6tik, www.enekantak.comwebgunean.

192. zenbakia. 2014ko azaroa • hik hasi • 41

- CD-DVD-aren izena: Oneka

- Parte-hartzaileak:- Fermin Muguruza (musikaria)- Ruper Ordorika (musikaria)- Mikel Urdangarin (musikaria)- Imanol Ubeda (Bide Ertzean taldeko musikaria)- Zuriñe eta Fran (Hesian taldeko musikariak)- El Drogas (musikaria)- Kutxi Romero (Marea taldeko musikaria)- Manolo Garcia (musikaria)- Igor Ijurra (Iruñeko orfeoiko zuzendaria)- Alaia Martin (bertsolaria)- Oinatz Bengoetxea (pilotaria)- Abel Barriola (pilotaria)- Jon Apezetxea (pilotaria)- Nagore Arizaga (Bera-Berako eskubaloi-jokalaria)- Ana Isabel Martinez (Bera-Berako eskubaloi-jokalaria)- Silvia Ederra (Bera-Berako eskubaloi-jokalaria)- Oier Sanjurjo (Osasunako futbolaria)- Asier Riesgo (Osasunako futbolaria)- Markel Bergara (Realeko futbolaria)- Imanol Agirretxe (Realeko futbolaria)- Gorka Iraizoz (Athleticeko futbolaria)- Mikel San Jose (Athleticeko futbolaria)

- Prezioa: 15 euro- Informazio gehiago eta CDa eskuratzeko aukera hemen:

www.enekantak.com

izango da; beste erdia, berriz, EneKantak-en hurrengo proiektua finan-tzatzeko izango da. Egitasmo horrenbaitako lehen CD-DVD-a 2011n eginzen, Sortzen Ikasbatuaz-en alde. EneKantak izenburupean, Haur Hez-kuntzari eta Lehen Hezkuntzari begi-ra, 19 kanta batu zituzten, horietatik16 berriak. Bigarrena, Neguari abes-ten, 2012an argitaratu zen, diskoarenizenburuak dioen bezala, neguari bu-ruzko abestiekin. Horietan bietan ere, Euskal Herriko pertsonaia ezagu-nek hartu zuten parte, bai eta hainbatikastetxetako haurrek ere. Oraingoa,berriz, Euskalerria Irratiari laguntze-ko izango da.

Euskalerria Irratia Iruñerriko irratieuskaldun eta independentea da, etakohesiorako tresna garrantzitsua da Iruñerrian fisikoki sakabanaturik bizidiren 30.000-35.000 euskaldunen-tzat. 26 urte daramatza dialean lizen-tziarik gabe, Nafarroako Gobernuakbehin eta berriz ukatu diolako.Proiektuak gauzatu ahal izateko, fi-nantzaketa behar du. Horrexegatik,Oneka ateratzeaz gainera, proiektuaGaiarre antzokian aurkeztu zuten urriaren 15ean, arrakasta handiz. Erronka irailaren 12an bota zuten:“Baietz Gaiarre bete, Euskalerria Irra-tiaren alde!”. Mezua whatsApp eta twitter bidez zabaldu zuten, eta sarre-

ra guztiak saldu zituzten bi astean.Ene Kantak-en baitan argitaratu

den OnekaCD-DVDak izan duen ha-rrerarekin ere oso gustura daude Eus-kalerria Irratiko kideak: “Auzolan hauitzela izan da hasieratik, Ene Kantakekimeneko lagunek irratiaren aldekoDVDa egitea proposatu zigutenetik:kantak grabatu dituzten 23 pertsonaezagunen eskuzabaltasuna; bideoe-tan parte hartu duten 12 ikastetxeeta-ko 500 haurren indarra; proiektua au-rrera atera ahal izateko crowdfundingbidez 18.467 euro eman zizkiguten689 lagunen bultzada; eta orain gutxi,urriaren 15ean, Gaiarre mukuru beteduten ia 800 lagunen besarkada”.

i ‘Ene kantak’ proiektua

42 • hik hasi • 192. zenbakia. 2014ko azaroa

atzeko atetikErresistentzian

Urte gehiegi daramatzagu Nafa-rroan besteek gure nortasuna eta sen-timeduak ukatuz eta gure hegalak ebaki nahian, gure hizkuntzari ozto-poak jartzen eta gure ikurren erabile-ra debekatzen. Gure atzean dauzka-gu ez dakit nondik ateratako zenbaitpolitikari, ezagutzen ez duten zerbai-tekiko gorrotoz eta ezinikusiz beteta.Indarkeria aitzakiatzat hartuta, legemiserable eta onartezinak onesten aridira azkeneko urte –gehiegi– haue-tan.

Penagarria eta patetikoa da nor-baitek besteen hizkuntza, kultura etanortasuna gorrotatzea, zapuztea; bai-na herrialde bat kontrolpean eduki-tzeko egin ohi den lehen gauzetari-koa izaten da. Baina norberaren hiz-kuntza, nortasuna eta kultura zapuz-tea, bakoitzaren ondare kulturalare-kiko lotsa edo gorrotoa izatea astake-ri ulertezina da. Eta zoritxarrez, nafar-tar batzuk ere baditugu, saltsa horre-tan, beren abizenak eta oinarriak trai-

Rebeka ARRARASENPRESARIA

zionatzen. Ergelak edo gaiztoak dire-lako?

XVIII. mendean monarkia espai-niarrak gaztelania inposatzeko politi-ka abian jarri zuenean, baztertu etazapaldu egin ziren penintsulako gai-nerako hizkuntzak. 1841etik aurrera,eskoletan haurrei euskaraz mintza-tzeko ohitura kentzeko neurriak har-tzen hasi ziren, oso gogorrak zenbai-tetan. Elizak ere izan zuen zerikusirikeuskararen erabilera gutxitzeko pro-zesuan, gaztelania hutsez egiten zu-ten apaizak jarri baitzituen.

Horrela iritsi ginen 1986. urtera,Nafarroako Euskararen Legea onartuzenera. Lege baztertzailea da eta ale-galtasunean uzten ditu eremu ez eus-kalduneko ikastolak. Baina arrazoihorrexegatik berarengatik egindakolegea da.

Ni orain dela 40 eta piko urte, Na-farroako ikastola batean ari nintzenestudiatzen. Han herri desberdineta-tik etorritako irakasle euskaldunakgeneuzkan eta bakoitzak beren eus-kalkian irakasten zigun. Ultzamakoa,Gorritikoa, Baztangoa, Donapaleu-koa… Andereino haiek bulego ondo-an zegoen “multikopistarekin” pres-tatzen zizkiguten Euskal Herrikokondaira eta geografia ikasteko mate-rialak. Nik 8 edo 9 urterekin banekiz-kien Euskal Herriko lurraldeak, hiri e-ta herriak, mendilerroak, gailurrak,

ibaiak… Beti Euskal Herriko mapa oi-narri hartuta lan egiten genuen: mar-gotu, azpimarratu, izenak jarri, kopia-tu, kalkatu, gelako hormetan jarri…Geroxeago, Iñigo Aritza edota AntxoAzkarra nor izan ziren; Basajaun etaMariren ibilerak nolakoak ziren; eus-kal dantzak eta kantak ikasi genituen.Gure kultura maitatzen eta errespeta-tzen erakutsi ziguten, baina baita bes-teen nortasun eta kulturei balioa ema-ten ere. Erresistentzian ginen oraindela 40 urte eta horrela jarraitu behar-ko dugu hainbat urte gehiagoz. Ozto-po guztien gainetik, “gurea” denabesteen erasoetatik defendatzen.

Gzarteak, euskalgintzak eta ikas-tolek mantendu, bultzatu eta zaindudute euskara Nafarroan, politikari, le-ge eta erakunde guztien gainetik. Eta,hain zuzen ere, belaunaldi berriak izango dira Nafarroako euskararengeroa beren esku izango dutenak.Horrengatik euskara hezkuntzarenesparruan erabiltzeak garrantzi itzeladu.

Eta ikusten dugunez behar izangodugu gure nortasuna, kultura eta hiz-kuntza defendatzeko prest izangoden belaunaldiren bat baino gehiago.Hau ez da bukatu oraindik.

Gure seme-alabak beren ondareeta altxorra den hizkuntzaren maita-sunean, errespetoan eta intereseanhezitzen baditugu, mundu hobe bategiten parte hartuko dugu.

*“Euskararen lurraldea zertan datzan bertsotan, antzerkia eginez edo bideoak grabatuz

ikasten duen umeak oso gerora ere gogoan izango ditu ikasgaiak. Eta hor eskurik sartuko

duen gobernurik ez da guraso komunitate batek hala izan dadin borondaterik duen bitartean”

Andoni Egaña informazio osoa eta izena emateko aukera: www.hikhasi.com Tel.: 943 371 408

Izena emateko azken eguna AZAROAren 9a

Reggio Emilia

Italiako REGGIO EMILIA. 0-3 haur-eskolenpedagogiaren azalpena eta praktika

Mundu zabalean oso ezagunak dira Reggio Emiliako haur eskolak. Alde batetik, gertukogestioa duten Udal Haur Eskola parte- hartzaileak direlako; eta bestetik, oinarri dutenMalaguzziren pedagogiak haur bakoitzaren garapen osoa duelako xede. Mende erdiabaino gehiago 0-6 urte bitarteko haurrekin aritu badira ere, azken 5 urteetan, eta, ildo pedagogiko bera erabiliz, 6-11 (Lehen Hezkuntza) jarri dute praktikan.

Hizlariak:-MADDALENA TEDESCHI pedagogoa. Reggio Emiliako pedagogia arduraduna-CHIARA SPAGGIARI hezitzailea. Reggio Emiliako Gianni Rodari 0-3 haur eskolako hezitzailea -ALFREDO HOYUELOS europar doktorea. Tailerista eta UPNAko irakaslea

jardunaldiak

informazio osoa eta izena emateko aukera: www.hikhasi.com Tel.: 943 371 408

Izena emateko azken eguna AZAROAren 9a

Azaroaren 14an BILBOko EHUren Bizkaia Aretoan

Azaroaren 15ean DONOSTIAko KURSAALen