3 URTE PROGRAMAZIOA

11
3 URTEKO PROGRAMAZIOA 13-14 IKASTURTEA Carmen Pérez Loli Goikoetxea

description

 

Transcript of 3 URTE PROGRAMAZIOA

Page 1: 3 URTE PROGRAMAZIOA

3 URTEKO

PROGRAMAZIOA

13-14 IKASTURTEA

Carmen Pérez

Loli Goikoetxea

Page 2: 3 URTE PROGRAMAZIOA

Hiru urteko bi gela daude, guztira 34 haur dira, hauetatik 8 berriak. Beste urtetan bezala eskola murgiltze goiztiar plan baten barruan

sartuta dago, honen ondorioz gelak ez daude ereduen arabera banatuak.

1.-HELBURU OROKORRAK

• Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan.

• Familia, natura eta gizarte inguruneari behatzeko eta horiek aztertzeko, eta baita horiek ezagutzeko interesa izateko ere,

inguruko gizarteetan kultura-jardueretan modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan.

• Ohiko jardueretan pixkanaka, autonomia handiagoa hartzeko, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena gara ditzan.

• Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzeko, bere buruaren irudi positiboa eta benetakoa eratzeko.

• Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko arauak barneratzeko,

gatazkak modu baketsuan ebazten treba dadin.

• Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko

gaitasunak gara ditzan.

• Trebetasun logiko-matematikoak eta irakurketa-idazketa ikasten hasteko, eta mugimendua, keinuak eta erritmoa lantzen

hasteko, inguruan duen mundua uler eta interpreta dezan.

2.-EDUKINAK

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

1.BLOKEA. GORPUTZA ETA NORBERAREN IRUDIA

• Gorputzeko oinarrizko atalak seinalatzea, ezagutzea eta izendatzea.

• Oinarrizko beharrak, emozioak eta bizipenak keinuz eta ahoz adieraztea eta kontrolatzen hastea.

• Bere gorputza hobeto kontrolatzea bai mugimenduan bai

atsedenean.

Page 3: 3 URTE PROGRAMAZIOA

2.BLOKEA. JOLASA ETA MUGIMENDUA

• Jolasetan parte hartzea.

• Oinarrizko mugimen-trebetasunak pixkanaka kontrolatzen ikastea (martxa, lasterketa, jauziak, jaurtiketak, oreka...).

Trebetasun berriak ikasteko ekimena eta norberaren hobekuntzan aurrera egiteko nahia izatea.

• Jolasaren bitartez ingurunea aztertzea: mugimen eta

zentzumen jolasak, jolas sinbolikoak eta arauak dituztenak. Jolasa, gozatzeko eta ingurukoekin harremana izateko, bidetzat

hartzea.

3. PSIKOMOTRIZITATEA:

• Bere gorputzeko atal ezberdinak hainbat egoera ezberdinetan

(saltoan, arrastaketan, txiribueltetan...) egoki koordinatzea.

• Bere gorputzaren tonua egoera eta lagun ezberdinetara

moldatzea.

• Lagunen desioak eta beharrak kontutan hartzen hastea.

• Ziurtasuna agertzea mugimendu egoera ezberdinetan.

• Bere bizipenak eta sentimenduak gorputzaren bidez eta joko

sinbolikoaren bidez adieraztea.

• Psikomotrizitate saioetan ekimena agertzea.

• Bertako materialak proiektu bati erantzuna emateko erabiltzea.

4. BLOKEA. JARDUERA ETA EGUNEROKOTASUNA

• Eguneroko jardueretan gero eta autonomia handiagoa izatea.

• Arazoak konpontzeko estrategia ezberdinak erabiltzen hastea.

• Gatazkak elkarrizketa bidez konpontzen eta arazo txikiei erantzuna ematen hastea.

• Bizikidetza arauak ikastea eta kontutan hartzen hastea.

• Trebetasun sozialak garatzea.

5. BLOKEA: NORBERAREN ZAINTZA ETA OSASUNA

• Osasunari eta ongizateari loturiko ohituretan (elikadura, higienea, atsedena...) autonomia prozesuan egoki garatzea.

• Gelako materiala modu egokian erabiltzea eta jasotzerakoan parte hartzea, eremuak garbi eta txukun edukitzeko.

Page 4: 3 URTE PROGRAMAZIOA

INGURUNEAREN EZAGUERA

1.BLOKEA. INGURUNE FISIKOA: ELEMENTUAK, HARREMANAK ETA

NEURRIA.

• Ezaugarri bat emanda multzoak eraikitzeko eta alderatzeko gai

izatea.

• Segida arruntak egitea

• Zenbait zenbakien grafia ezberdintzen hasi eta dagozkien

kantitatearekin erlazionatzea.

• Oinarrizko espazio, neurketa, denborazko kontzeptuak

ezagutzea eta egoki erabiltzea.

• Oinarrizko forma geometrikoak eta koloreak bereiztea.

2.BLOKEA: NATURA EZAGUTZEN HASTEA.

• Natura eta berau osatzen duten izaki biziengan interesa azaltzea.

• Ingurune naturaleko fenomenoak aztertzea (eguraldia).

3.BLOKEA: KULTURA ETA BIZITZA GIZARTEAN

• Kide den lehenengo gizarte taldeak identifikatzea: Familia eta

eskola.

• Gizarte harremanetan dauden kortesia-arauak ezagutu eta

erabiltzen hastea.

• Inguruan dauden gizarte eta kultura jardueretan parte hartzea (Olentzeroa, inauteriak...)

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

1.BLOKEA: HITZEZKO HIZKUNTZA. ENTZUTEA, HITZ EGITEA ETA BERBETAN ARITZEA.

• Ahozko testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak, abestiak, errimak, atsotitzak, asmakizunak...

• Eguneroko egoeretako helduen eta beste haur batzuen komunikazio-asmoak ulertzea.

• Ahoz adieraztea pentsatzen, sentitzen eta behar duena.

• Bere adinerako egokiak diren hiztegi eta sintaxi-egiturak

erabiltzea.

• Ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea.

Page 5: 3 URTE PROGRAMAZIOA

• Zuzen eta argi ahoskatzea.

• Esaldi errazak euskaraz erabiltzen hastea.

• Idazketa egoeretan interesa azaltzea.

• Idatzizko moduak eta adierazpen grafikoak bereiztea.

• Ikasgelan sortzen diren irakurketa eta idazketa proposamenetan parte hartzea.

• Hizkuntza jokoetan eta dramatizazioetan parte hartzea eta

ikasteko eta gozatzeko gai izatea.

2. BLOKEA: IKUS-ENTZUNEZKO HIZKUNTZA ETA INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK.

• Tresna teknologikoak erabiltzen hastea: ordenagailua.

• Ikus-entzunezko ekoizpenak ikustea, hala nola filmak, bideoak

edo irudien aurkezpenak. Horien edukiei eta estetikari buruzko balioespen pertsonala egitea.

3. BLOKEA: ARTE-HIZKUNTZA

PLASTIKA:

• Kolore asko eta espazio guztia atseginez erabiltzea.

• Ezagutzeko moduko irudiak errepresentatzen hastea.

• Bere marrazkiei izena jartzen hastea.

• Plastikako ekoizpenak egitea hainbat material eta teknika

erabiliz.

MUSIKA:

• Landutako abestiak ondo eta gustura ikastea.

• Jarrera ona izatea eta gelako ekintzetan gustura parte hartzea.

• Mugimendua gustura lantzea, abestiekin nahiz jokoekin.

3.- UNITATE DIDAKTIKOAK

Aurreko eremuak lantzeko ondorengo unitate didaktikoak lantzeko

asmoa dugu:

• ESKOLA

• ETXEA

• UDAZKENA

• GABONAK

Page 6: 3 URTE PROGRAMAZIOA

• NEGUA ETA NEGUKO JANTZIAK

• INAUTERIAK

• GORPUTZA

• EGUNEROKO JANARIAK

• ETXABEREAK

• GARRAIOAK ETA KALEA

• LOREAK ETA BARAZKIAK

• IBAIA ETA ITSASOA.

4.- DENBORA ETA ESPAZIOAREN ANTOLAKETA

DENBORA

Horrela antolatuko dugu eguna:

− 09:00 – 10:00: saio libre

Ikasleen harrera, agurra...

− 10:00 – 10:45

− Hitz egin: gelako antolaketari buruz, lantzen ditugun gaiei buruz, eguneroko gertaerei buruz…

− Zein etorri den eta zein ez den etorri behatu eta horren inguruan hainbat jarduera egin: izenak bereiztu, zenbatu…

− Egutegia: asteko eguna, hilabetea…

− Eguraldia behatu.

_ TXOKOAK:

− Printzipioz ikasleek aukeratzen dute txokoa baina ez badira txoko guztietatik pasatzen, beste txokoetara jolasteko

proposamenak egiten dizkiegu.

− Txokoetan batzuetan jarduera libre egingo dute, beste

batzuetan proposamenak egingo dizkiegu, batez ere plastika eta idazteko txokoetan

− 10:45 – 11:00: gailetak, ura, komuna.

− 11:00 – 11:45: patiora joan. Espazio handi honek gela baino

aukera handiago ematen digu mugimendu aktibitateak egiteko. Horretaz gain beste geletako umeekin jolasteko aukera ematen

digu.

Page 7: 3 URTE PROGRAMAZIOA

− 11:45 – 12:30:

− Jangelara joateko prestatuko gara: eskuak garbitu,

mantalak jantzi.

− Ipuinak kontatu, mugimenduzko jolasak egin, olerkiak….,

− 12:30 – 15:00: Jangela

− 15:00 – 15:10: saio intentsibo laburra: agurtu, zer moduz daude, zer bazkaldu dute, ipuina

− 15:10 – 15:45 Txokoak edo matematikako jolasak, edo

plastilina ……

− 15:45 – 16:15 Patiora

− 16:15 – 16:30 Hartz txikiren pelikula ikusi. Agurra

PSIKOMOTRIZITATEA

Astean behin 90 minutuko saioa egin psikomotrizitate gelan:

- 3 urte A: ostiraletan 11:00etatik 12:30ak arte

- 3 urte B: asteazkenetan 11:00etatik 12:30ak arte

MUSIKA

Astean 45 minututako saio bat:

- 3 urte A: ostegunetan, 9:15etan.

- 3 urte B: asteartetan, 9:15etan.

EZPAZIOA

Gela txoko desberdinetan banatuta dago. Txoko bakoitzak material

zehatza dauka eta aktibitate mota desberdinak egiteko aukera

ematen du.

Hurrengo txokoak ditugu gelan:

- Etxea.

- Plastika.

- Jokoak.

- Eraiketak.

- Liburutegia.

- Ordenagailua.

Page 8: 3 URTE PROGRAMAZIOA

Adin honetan ikasleei txokoen mugak bereiztea eta mantentzea kostatzen zaie, beraz, ikasturtean zehar, txokoen arauak bereziki

landuko ditugu.

5.- METODOLOGIA

Metodologi aktibo eta globalizatzaile bat daramagu.

Metodologi aktiboa esatean estrategia multzo bat adierazi nahi dugu. Estrategi hauek erabiltzeak bide ematen diete umeei, errealitatetik

abiatuta beren ikaskuntzan subjektu bezala parte hartzeko.

Nahi ditugun kontzeptuak lantzeko, eguneroko bizitzak ematen

dizkigun egoera errealak aprobetxatuko ditugu. Esaterako:

- Aho hizkuntza, gure arteko komunikazio tresnarik nagusiena izango da.

- Idazketa eta irakurketa testuinguru esanguratsu batean landu: izena norberaren lanetan idatzi, lanak kubetan gorde,

asistentzia erregistroak bete, landutako gaiei buruzko liburuxkak osatu…

- Matematikako kontzeptuak lantzeko asistentzia erregistroak egin (zenbat etorri eta zenbat ez diren etorri, zenbat joango

dira jangelara eta zenbat etxera...), gelako ordutegia aztertu

(asteartean eta ostegunetan musika eta psiko asteartean eta ostiralean…), egutegia erabili (urtebetetzeak eta gainontzeko

gertakizunak gogoratzeko)

- Inguruneko gaiak lantzerakoan, inguru naturala eta soziala

behatu, datuak jaso eta erregistratu, informazioa bilatu liburuetan, interneten edo familiei kontsultatuz.

Gure helburuak lortzeko giro lasai eta afektibo batean murgiltzea,

elkarrenganako errespetu eta beraien konfiantza irabaztea arazoak gainditzeko eta beraien nortasuna eraikitzeko, behar beharrezkoa da.

Hau dena aurrera eramateko gai baten inguruan , globalizatua, arlo guztiak lantzen ditugu.

Txokoetan zer lantzen den eta zer materiala ditugun aipatuko dugu:

ETXE TXOKOA

− Materiala: platerak, edalontziak, mahai tresnak, janaria, oihalak, telefonoak, panpinak…

− Txoko honek harremanetarako eta hizkuntzarako gaitasunak bultzatzen ditu eta emozioak eta sentimenduak adierazteko

aukera ematen du.

Page 9: 3 URTE PROGRAMAZIOA

PLASTIKA TXOKOA

− Materiala: mota desberdinetako margoak, tenpera eta pintzelak, errotuladoreak, plastilina, kola, guraizeak, mota eta

tamaina desberdinetako paperak,

− Txoko honetan: sormena, esku trebetasunak eta plastikaren

bidez irudikatzeko gaitasuna landuko dute.

IRAKURKETA ETA IDAZKETA TXOKOA

− Idazketako materiala plastikaren txokoan dago eta irakurketakoa liburutegian

− Idazketa: izenen txartelak, letrak, zenbakiak.

− Irakurketa: lantzen ditugun kantak eta olerkiak,

publizitatea, liburuak (ipuinak batez ere), egutegiak, aldizkariak, egunkariak…

− Gure helburua da ikasleek hizkiekiko eta zenbakiekiko interesa bultzatzea.

JOKUEN TXOKOA

− Materiala: puzzleak, dominoak, buru hausteak, memori jolasak, mosaikoak egiteko jolasak, kartak…

− Jolas bakoitzarekin gaitasun desberdinak garatzen dira:

zenbatzeko, behatzeko, arreta eta memorial antzeko. Batzuk arauak dituzte.

ERAIKETA TXOKOA

− Materiala: mota desberdinetako eraikuntzak, plastikozko pertsonaiak eta animaliak.

− Orientazio espaziala, oreka, tamainak, formak landuko dira batez ere txoko honetan. Modu berean sormena, hizkuntza eta

elkarkidetza lantzen dira, ikasleak taldean aritzen dira txoko honetan eta eraiketen inguruan historiak asmatzen dituzte.

ORDENAGAILUA

− Pantaila handia dugunez pelikulak ikusteko erabiltzen dugu.

− Urtxintxako CDak lantzen dugu.

− CDen jarduerek hizkuntza eta matematika kontzeptuak

lantzen dituzte.

− IKTei dagokionez hurrengo helburuak ditugu:

− Ikasleek sagua erabiltzen ikastea, pantailako objektuak

Page 10: 3 URTE PROGRAMAZIOA

hautatzeko eta arrastatzeko.

− Urtxintxako jolasekin eta jarduerekin ohitzea.

− Ordenagailua behar den moduan erabiltzea, pantaila ukitu gabe eta pizteko eta itzaltzeko botoiak sakatu gabe.

6.-IDAZKETA ETA IRAKURKETA PROZESUA

Adin honetako ikasleekin NORBERAREN IZENAren lanketa lehenesten dugu eta hortik abiatzen gara letren ezagutza landuz sistema

alfabetikoan sartu arte.

Hainbat ariketa-jolas-estrategia landu daitezke gelako lagunen izenen

ezagutzan aurreratzeko:

- Euren arteko konparazioak eginez:

� Dituzten silabak txaloka kontatu.

� Dituzten letra berdinak/desberdinak.

� Bokal konkretu bateko kopurua nabarmendu.

� Izen bakoitza zein letrarekin hasten den aztertu.

� Izenen tamaina alderatu.

- Norbera bere izena multzo batean bilatuz.

- Arduradunak egunero izenak irakurriz nor etorri den /ez den

azalduz.

- Egindako lanetan izena idazten saiatuz.

- Izen zerrendak irakurriz.

Bestelako estrategiak ere erabiltzen ditugu:

- Ipuinen izenburuak

- Ipuinetako pertsonaien izenak

Jangelako menua arbelean idatzi/aztertu

Zorion txartelak egin senideentzat.

Oharrak idatzi.

Page 11: 3 URTE PROGRAMAZIOA

7.-IRTEERAK ETA FESTAK

Kurtsoan zehar bi irteera egingo ditugu:

- Errenderiko Txiki Kaira.

- Kristina Enea-ko parkera kurtso bukaeran.

Ekintza hauez gain, eskolak antolatzen dituen ekintzetan ere parte hartuko dugu: Euskararen eguna, Santo Tomas, Olentzero, San

Sebastian eguna, Inauteriak eta kurtso bukaerako jaialdia.

8.-EBALUAKETA

Haur Hezkuntzako ikaskuntzaren garapena ezagutu ahal izateko

tresnarik egokienak, zuzeneko behaketa eta umearen bilakaeraren jarraipenari buruzko informazioa bilketa sistematikoa direla uste

dugu.

Beraz, behaketaren pautak jarraituz umearen izaera, jarrera,

portaera, ezagupen lorpenak eta abar jasotzen saiatzen gara, horretarako egunero gertatzen diren ekintza eta gauza puntualak

sistematikoki jasoaz. Ondorioz ebaluazioa etengabea eta indibidualizatua izango da, ahaztu gabe haur bakoitza bere

osotasunean ebaluatu behar dela.

Garrantzizkoa da baita ere ikasturte hasierako ebaluazioa, bertan

familiarekin lehendabiziko elkarrizketa egin ondoren jasotako

informazioak umea hobeto ezagutzen lagunduko digu.

Ikasturtean zehar funtsezkoa da gurasoekin harremana mantentzea.

Horretarako ikasturtean zehar gurasoekin banan-banan biltzen gara umearen hezkuntza prozesua baloratzeko.

Komunitate proiektu barruan gaudenez, gurasoekin batera ikasketako

kontratua sinatzen dugu gure haurren heziketa hobetzeko.Ikasturte

hasieran saiatuko gara egiten horrela urtarrilean eta ekainean egiten ditugun bileretan horretaz hitz egingo dugu.

Ikasturte amaieran gurasoekin banan- banan biltzen gara berriro eta aldi berean txostena banatzen diegu gure azken balorazioarekin.